Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 110

2000
‎" Zergatik aritu galderak egiten, bakar bakarrik baldin banago?", galdetu zuen orain bere baitarako Brown jaunak, batere ironiarik gabe. Ironia ezaz ere jabetu zen, eta horrek bai benetan sutu zuela. Horregatik, huts edo bekatu barkaezintzat jotzen zuen zera hura zuzentzearren edo, Donald ahatearen osabak esaten zuen aipu bat ekarri zuen akordura, guztiz aipu jostaria:
‎Baina guk norbaiti artista izena ukatzeak ez du gutxituko lanaren balioa, lanak berezko baliorik baldin badu behintzat, nahiz eta alderantzizkoa gertatzea posible izan: alegia, baten bati artista estatusa aitortzeak, horrek bai, lanaren balioa areagotu dezake.
2001
‎Goiz etorriko zela esan zinan baina... astebukaeraro bezala, berandu! Aldameneko zokormazoari berriz bost axola zaion bere semeak egiten duena, horrek bai egiten din lo, ondo egin ere lo, aurretik semea ageri ez delako kezka dela eta ezin lo eginik banabil, aldamenetik zurrunda hots nazkagarri hori besterik ez dinat entzuten! Zer egiten ote dinate ordu horiek arte!?
2002
‎Egia da, beti injustizia batengana zuzentzen dela, baina zaila da inposatzen ez dizuten injustizia bati desobeditzea, goseak edota torturak errepresentatzen duten injustiziari uko egitea, kasu. «Munduan gosea dagoelako nik ez dut ejertzitoarentzako zergarik ordaintzen» esateak, ostera, horrek bai, badu zentzurik gastu militarra eta pobreziaren arteko lotura azalarazten duzun heinean. Desobedientzialariak legea ikuspuntu moral batetik urratu behar du, komunitatearen justizia printzipioetatik desobedituz.
‎Basoak gauean lo egiten dau, eguzkia bere bide luzearen bihurgunera heldu eta kuku egiten dauanean. Iretargi aldakorrak, horrek bai, gauetan ditu bere jardun zorangak. Ez beti bardin, ostera, txandaka baino.
2003
‎Hitzak eskas, inpunitatea flakotzat jotzen dut triparena adierazteko garaian, eta nire ezinean hondoa jota ez nuke nahi Pello ordezkatu dagoen egoeran, nire burua hain koldar eta miserable sentiarazten didatenei diedan gorrotoak, ezer gutxi adierazteaz gain, ez du inolaz ere parea jotzen esan nahi dudanarekin. " Tiroa eskatu nien"," arratoiak baino okerrago tratatzen gaituzte", esan du Martxelok, eta horrek bai, horrek biltzen du hobekiago neurea ere
‎Enpresa ikuspegitik egin dituzte planteamenduak eta, gaur egun, dagoen eskariari behar bezala erantzuteko ez dugu baliabide nahikorik. Gainera, horrek bai maila komertzialean, bai kudeaketa mailan profesionalizazioa eskatzen digu, eta hori beste gastu bat litzateke", esan digu IKAko arduradun Mailu Lasartek.
‎Diaspora ez da aztergai behinena. Londresen bada Armeniar Institutua izenekoa, sortu berria, eta horrek bai, diaspora ikertzea du helburu, bere baitan eta besteekin konparazioak egitea. Baina Renoko Euskal Ikerketen Zentroaren antzekorik ezer ez.
2005
‎Era horretan askoz ere onarpen handiagoa eta konbentzimendu sinesgarritasuna izango duen jarduna izango da hizkuntz politika. Eta horrek bai Nafarroan bai Iparraldean eragin onuragarria izango luke.
‎Ahalegindu zan Juan ahalegindu bata zein besteari berbea emoten, eurentzat deigarri gertatzen; batek be ez eutsan jaramon handirik egiten, baina, eta horrek bai, horrek min pixka bat emoten eutsan barrenean.
‎Hiru pena neroiazan bihotzean: bata, etxetik urrintzearena; bestea, ikasturte hasieran eskolara ezin joatearena; eta hirugarrena, ez dakit pena edo zelan deitu, baina herren egitea nire nortasunaren berezitasun modura ikusten nebanez, tarra tarrezko doinu gozo hori bizitzan bidelagun fidela izan nebanez, ez neban argi ikusten beragaz moztu behar hori, eta horrek bai, horrek pena emoten eustan barruan.
‎Bestalde, beste urteetan egin dudanaren aurka, aurten euskarri informatikoko materialak sartu eta kontabilizatu egin ditut. Eta horrek bai kopurua handitu duela, zehazki 87 Hor badago aldaketa bat titulu kopuruaren igoeraren alde. Badago, ordea, beste aldaketa bat ere, doi kontrako norabidean jokatzen duena:
‎Eta horrek bai, bazuen interesik nire egitasmorako, haurraren planta sendo izan nahi horrek oso kontraste polita egiten zuelako ezker besoa altxatuta zuten gazteen irudiarekin. Ematen zuen haurra ohartua zela unearen garrantziaz –bandera debekatua eta jazarria, Franco hil eta gero, edozein herritako edozein kaletan–, eta argazkia bera garrantzitsua iruditzen zitzaiola.
2006
‎Dutxarako aukera ere galdu genuen eta horrek bai izorratu ninduela; abuztua amaitzearekin batera putzura joateari utzi nion eta, horrenbestez, apaizetxeko dutxa erabiltzen hasi; iturriko urik gabe gelditu ginenetik, ordea, alferrik genuen butanozko berogailua. Garbiketa oro bertan behera uzteko asmorik ez geneukan, hala ere, eta nola moldatuko ginen adostu genuen Oriolek eta biok.
2007
‎Interneten makina bat blog dago baina, noski, egunero egunero milaka sortzen ari direnez, milaka eguneratzen uzten ari direnez eta informaziorik ia ez daukatenak milaka direnez, egokiena blog bilatzaileak baliatzea da: garrantzi handia du horrek bai irakurlearentzat (hasberri zein adituarentzat) baita egileentzat ere, honelako web orri gehientsuok eragiten dituen erregaiaren tankerakoa (zehazkiago, autoreen niaren elikagaia) delako horiek egin ohi dituzten arrakasta neurtzeak.
‎Dena dela, gehienetan, mizelio primario hori ez da emankorra; beste espora bateragarri baten mizelioaren beharra du mizelio sekundario bat osatzeko, emankorra izango den mizelioa sortzeko, alegia. Hezetasun eta tenperatura kondizio egokiak daudenean, mizelio sekundario horrek bai, emango ditu perretxikoak.
‎Aa, horrek bai usain ederra!
2008
‎Bai, baina hori ere zuzendaritzak erabakitzen du hor egitea, bideratzen duelako besta giro horretara. Pentsatu izan da Baluartera ekartzea, baina horrek bai aldatuko lukeela egoera.
‎Bestalde, ez zuten aurkitu ingurune industrialetan ohikoak izaten diren orban belzkararik, ez eta sufrearen oxidoek eragindako kolore horixkarik ere. Hala, eskulturaren kokalekuko kondizioak, alde batetik, gogorrak badira ere, poluzioaren aldetik begiratuta leku egokia dela esan daiteke; izan ere, okerragoa litzateke poluitutako ingurune batean egotea, tximinietatik ateratzen diren sufrearen oxidoetatik abiatuta azido sulfurikoa sortzen baita, eta horrek bai, horrek altzairua jango luke dio Irisarrik.
‎por vía de donativo». Hasiera batean, 550 karabina, 1.100 pistola eta beste horrenbeste ezpata fabrikatu behar ziren, eta eskaintza horrek bai, armagintza jarduera benetan suspertzeko ahalmena zuen. Arma bakoitzaren kostua, zatika zehaztuta agertzen zaigu hurrengo taulan485:
‎Azkenik, emaitzak ebaluatzeko modu berri bat bilatu behar da. Neurketarako prozedura berri horrek bai erakundean eta bai gizabanakoengan jazotako aldaketek gizartean balio erantsia eragin dutela egiaztatzeko aukera eman behar du. Horrela, kultura aldaketaren ondorioz unibertsitatea irakaskuntzaren eremuan aberasten da, gizabanakoak aberasten dira eta unibertsitateak gizarteari egiten dion ekarpena neurri handian hobetzen da.
2009
‎Ezkoen kopurua ere neurtu dugu; birjina estra motakoek ia ez dute edukitzen, baina zenbaitetan iruzur egin eta oliba patsaren olioa eransten diote, eta horrek bai, horrek izaten ditu ezkoa.
‎Erabileraren aldetik, berriz, gero eta ohikoagoak dira, gero eta aplikazio gehiago baitituzte. Eta horrek bai, horrek gero eta preziatuagoak izatea ekarri die, arraroagoak. Eskasiak eragin ditzakeen arazoengatik kezka piztu da nazioarteko merkatuan.
‎–Baina belaontzi horrek bai? –Domingok, hatz erakuslea haren norabidean ipinita.
‎Ez larritu eta ez estutu. Bizimodu urduriak estresera eraman zaitzake, eta horrek bai okerragotzen duela arrisku faktorea.
‎Lore behiak eman zuen sari handia: . Minutu batzuk eman zituen zelaian bueltaka, eta horrek bai, kaka egin zuen saldutako laukian?. Oihana Otermin izan zen lehen sariaren irabazlea.
‎Iluntasuna ez du arazo. Beherako bidea beste toki batetik egingo dute, eta horrek bai, kezkatzen du. Hala ere, aurretik markatuta utziko dute, eta ez du aparteko ezustekorik espero.
‎–Baina belaontzi horrek bai... –Domingok, hatz erakuslea haren norabidean ipinita.
‎Baita hurrengo belaunaldiaren zaintzatik ere. Beharbada horrek bai, beharbada horrek jarri ditu familiak ataka zailean.
‎Ez nago horren aurka, ez pentsa horrelakorik. Baina alde orotik makroazal galanta hartu duen hiriko eta hirigune gero eta zabalagoko bizimodua, ez didazue ukatuko xelebre samarra ez denik, eta horrek bai, horrek maiseaguraren azkura pizten dit azalean, barre ttiki eta guzti.
2010
‎Egun bizi dugun egoera politikoa gainditzeko soilik gune horrek gaitasuna izan dezakeela uste dugu. Alegia, alderdi bakar batek ez du gaitasunik oraingo egoera gainditzeko, gune horrek bai, gehiengoa atzean izan dezakeelako. Guneak erakutsi dezake aukera dagoela bide politikoetatik subiranotasunaren ildoan aurrera egiteko, ekimen armatuari bidea itxiaraziz.
‎Egia esan, aldehido deshidrogenasa entzima inhibitzen du, eta entzima horrek ez du dopaminaren sintesian parte hartzen, dopaminaren degradazioan baizik. Baina degradazioa behar bezala gertatzen ez bada, handitu egiten da bitarteko substantzien kontzentrazioa, eta, horrek bai, dopamina gehiago sintetizatzea eteten du.
‎ABEL. Neska horrek bai jakin zu irabazten! Ederra elementua!
‎Alde batetik, Nazio BatuenErakundeko bilera baino lehen gobernu errepublikazale baten osaketa beharrezkoazela aurreikusten zuen Agirrek eta, bestetik, Agirrek ordezkatzen zuen gobernuaosatzen zuten indarren gehiengoak euskal herriaren autodeterminazio eskubideaeskatzen zuen eta zentzu horretan, xede eta asmo politiko horrekin jaio zen Galeuzca. Era berean, Agirrek pertsonalki eta Jaurlaritzak, oro har, ez zuen inoizparte hartu sozialisten eta komunisten arteko liskarretan eta horrek bai batzuenganzein besteengan solaskide egokia bilakatzen zuen lehendakaria64 Ondorioz, erdiko bidea hartu zuen Agirrek: autodeterminazio eskubidearen aldarrikapenarieutsiz, gai honen inguruko eztabaida Errepublikako gobernua osatu eta gerorakouztera konprometitu zen lehendakaria.
‎Zoritxarrez nire kuttuna kementsu antzematen nuen distantziatik eta horrek bai zamakatu egiten ninduen, nolabait aitortzea zelako Irantzuk heldu ziola etorkizunari.
2011
‎Baina, aldi berean, eskatzen zitzaion neurri horiek borroka armatua desagertze bidean jarriko lukeen prozesu baten barruan kokatzeko. Ez dakigu hau hala den edo ez, baina agirian dio su eten hau dela" behin betiko konponbiderako prozesuarekiko eta konfrontazio armatuaren amaierarekiko ETAk duen konpromiso irmoa" eta horrek bai adieraz dezake hizkuntz hurbilketa bat Gernikan eskatzen zaion borroka armatuaren amaiera horrekiko norabidean. Zalantzarik gabe, ez da samurra, une batetik aurrera dena baita interpretatiboa eta interpretazioak bakoitzak duen gogo, sinesmen eta informazioaren arabera egiten baitira.
‎–Ez, hik ez duk zalantzan jartzen, baina hire lagun jainkogabe horrek bai? –eten zuen don Urbanok, zeinak erantsi baitzuen?:
‎Mutila orduan, bidetik atera eta ondoan zegoen otadi batean sartu zen. Eta horrek bai, horrek susmo txarra piztu zien, ematen baitzuen mutila ezkutatu nahian zebilela.
‎Halere, dirua ez da, inolaz ere, kezkatzen gaituena. Diruarekin batera kutxa gotorrean zeuden dokumentu garrantzitsu batzuk eraman dituzte eta, horrek bai kezkatzen gaituela.
2012
‎Baloiarekin gauza onak egiten dituzte, baina baloia beste norbaitek duenean areara iristea eta gola sartu ahal dutela sinestea falta zaie. Roberto Torres ere hor daukagu, biguna da, baina horrek bai, horrek gola sartzeko gosea badauka. Joseba Llorenterena izan zen golak sartzea ziurtatzeko apustu nagusia.
‎Gutxi. Sailkapena hartu, eta horrek bai ez duela gezurrik esaten. Nahiz eta egia biribilak denboraldia amaieran kontatu.
‎Ez dira partikula kargatuak; ez da neutroirik izaten eguzki haizean. Baina eguzki haizearen protoiek eta elektroiek atmosferaren goialdeko atomoen kontra talka egin, eta, horrek bai, neutroiak askatzen ditu.
‎Ondorio bezala, erran dezakegü gure Xiberoko antzerkia arau hersi baten arabera emanik dela. Arau horrek bai bere ikusmoldea, bai bere emanmoldea manatzen dütü. Arau hori ontsa ageri da ützülüngürüetan, bakoitxak eta oroek alkarreki egin keinüetan eta musikan ere.
‎EIDER. Primeran! Hola hola, horrek bai morboa!
‎Dieta, osasuna eta plazeboak erditzearen ondoren 1,8 1,8 Emaitzetara iristen diren ikerketak, askotan kontraesankorrak – eta ia inoiz amaitzen ez direnak – daudenez, espezialistak behartuta daude elikagaiei propietate afrodisiakoak egozteko. Premisa horrek bai erditu ondorengo garairako bai gainerako denborarako balio du. Nolanahi ere, dietistek maiz gomendatzen dute elikagai jakin batzuk kontsumitzea, sexu grina areagotzeko zeharkako metodo gisa.
‎Patin dantza eta abiadurazko patinajea egiteko aukera ere eskaini dira, berritasun moduan, baina ez dute aurrera egin, taldeak egiteko beste jende ez direlako apuntatu. Zaldian ibiltzeko aukera ere berria izan da aurten, eta horrek bai, horrek izan du erantzuna. Talde guztiak betetzeko adina ume apuntatu ez badira ere, aurrera atera da ekintza eta ume batzuk zaldi gainean ere pasako dute uda.
2013
‎Lur soro handi bat, eraikuntzan erabiltzen diren etxola pare bat, lurrezko bidexka bat, eta askoz gehiago ez. Kartel handi batek, horrek bai, Carthage Landen zeudela abisatzen zien, historia emozio egiten zen tokian bertan, hain zuzen ere.
‎Oso! Baina horrek bai daukala kalbarioa. ¡ Qué pobre!
2014
‎Ikasle garaian, Deustuko Unibertsitatean, 1961ean edo 62an, ia denak Franco zaleak ziren. Garai hartan ni alde ezkutuan mugitu nintzen eta horrek bai eramaten zaituela herria eta historia beste jarrera batez ulertzera. Hori historialari batentzat oso interesgarria da bertsio ofizialen inguruan susmo etengabea izaten baituzu.
‎oihukatzen didate Willis Drummondarrek ozen solo luze eta ikaragarri baten justu aurretik, neure buruari maitasun apur bat baimendu baitiot dutxan nengoela, nahikoa eta sobera musika pop sasi melodramatiko aditu dudala erabakita, eta oraindik nabarmena ez den arren gupidarik gabe azaleratuko den alkoholaren mozolotze progresiboari aurre egiteko rocka egokiagoa izan daitekeelakoan topera jarri baititut ordenagailuan; entzunaldi honetan deskubritu dudan kanta zehatz hau, bestalde, Bidehutsekoekin grabatutako lehenengo diskoko azkenengoa da, horrek adierazgarritik zerbait baldin badu ni bezalako kume arrazionalentzat,, noiz? ...ditudanetan entzun izana14; musikari jada arreta gehiegirik eskaintzen ari ez nintzenean egin dit belarrietara jauzi, atzamarrarekin ginebra soberakinak irabiatzen ari nintzela, beste bat hartu ala ez hausnarrean, bigarren bat berez arriskutsua ez bada ere beti ekartzen duelako atzetik hirugarren bat, eta hirugarrena printzipioz hilgarria izan ohi ez den arren beti dakar ondotik laugarren bat, eta horrek bai, laugarrenak gehiegikerietarako bidea dezente zabaldu izan du nigan historikoki eta printzipioz orain bertan desio ez ditudan tokietara eraman nazake.
‎–Oraingo emaztegaiak, horrek bai ematen zuela emakume ona.
‎Pascale Lascanok du koreografia sortu, Fabian Thome madrildar dantzari profesionala eta Béatrice Aspiro afrogaraikide dantzaria sahetsean zauzkala. Musika Hiru Soinu taldeari zor diogu, talde horrek bai eta Ugo Carrère eta Oihan Delavignek moldatu kantuekin. Dantzariak hauexek ditugu:
2015
‎Nik bereziki Zuberoako kantariak ezagutzen ditut; oraindik ere badira naturarekin bat bizi direnak. Nik ez dut dudarik ingurumen horrek bai ahotsa eta baita pertsona lantzen duela, nonbait moldatzen duela, eta, era berean, ikasi ere egin litezke beste molde batzuk; irekia da prozesua.M. L.: Natura gara.M. O.:
‎Aurrean ikusi dituen arte gogoratu ere ez da egin ia bere gurasoekin, baina bat batean kontzientziaren harra nabaritu du bere barrenean hozka eta hazka, beste batzuek sarri sarri idatzi baitiete, gauero oroitu, beren poz eta atsekabeen berri kontatu. Seme gaizto bihotzik gabea ote den susmoa piztu zaio bihotzondoan, eta horrek bai eragin diola oroiminak ez bezalako tristura. Estu estu besarkatu ditu bai aita eta bai ama, eta negar tanto baten distira ere antzematen zaio begi ertzeko erlantz argitsuan.
‎Urte batzuk geroago, ordea, Marielgo krisia gertatu zen, eta horrek bai harrapatu zuela Rodríguez bete betean. 1980ko urtean, Kubako Gobernuak baimena eman zien Floridan bizi ziren kubatarrei uharteko ahaideen bila joateko.
‎Testuinguru horretan, ohiko hautuen artean business as usualdugu, alegia, hazkunde ekonomikoan oinarritzen den egungo ereduarekin jarraitu. Bide horrek bai krisi ekonomikotik irten eta bai ingurumenaren babeserako inbertsioak egin ere ahalbidetuko duenaren ustearekin aritzea uzten du. Hau da, hautu hori bat dator KIK hipotesiarekin, zeinak politika makroekonomikoen oinarrian hipotesiaren beraren onarpena dagoela agerian uzten duen, nahiz eta horren adierazpen espresurik egiten ez den.
‎" Arabako Foru Aldundiak erabaki du Saratxotik pasatzen den A errepidearen ibilbidea hobetzeko proiektua bertan behera uztea. Erabaki horrek bai Urduña Hiriarentzat, bai Larruazabaleko Juntako herritarrentzat, bai Arabako Arrastariakoentzat eta bai ondoko Gaubeako zein Gorbeialdekoentzat ere ondorio garrantzitsuak eta askotarikoak dakartza.
2016
‎Kaleko saltzaileek ez diete minik egiten. Halaber, ez dut frankiziei buruzko komunikaturik ikusi, eta uste dut horrek bai, horrek kalte egiten diela. Kaleko saltzaileen aurka egin dute, eta arreta desbideratu dute.
‎Eta horrek bai mintzen nauela! Zuk ez baituzu inolako kulparik.
‎Edateak berak, beraz, ez zuen nire inolako arretarik erakartzen. Zenbat edaten nuen, ordea, horrek bai. Egun batean edo aste batean zehar edaten nuen kopuruak aldatzea zeukan, eta larritasun puntua ikusten hasia nintzaion egunotakoari.
‎Dirurik gabe ez dago bizitzarik; dirurik gabe basatiak ginateke. Dirua Jainko bihurtu dugu, eta horrek bai sor lezake aiherkunderik, dirua ororen gainetik jarri izanak. Baina ez diruak berak.
‎Denek maite dute, Patxi Lopezek nahiz Arnaldo Otegik, Alberto Suriok nahiz Iñaki Sotok. Kontu horrek bai merezi duela tesi doktorala?. Hala idazten zidan nire gisa Tropelekotzat jo daitekeen idazle batek, eta nirea ere izan zitekeen antzeko inbidiya santuaz, ai, bekaizkeria, ekonomiaren eta artearen motor doilor hori??.
‎Nekeza aurreikusi bagenezake legeak epe laburrean Euskal Herriko erdal komunitatea euskara (ere) jakitera derrigortzea, legeak bai arautu lezake/ arautu behar du erabateko jardun/ diskriminazio positiboa euskaldunon komunitatearen alde, euskararen alde, gure egoera gutxituaren kalteak ahalik eta gehien arintzeko, aldi berean erdal komunitateari lagunduz euskarara ohitzen eta ikasten. Eta horrek bai dirudi egingarriago (aipatu EGODek ere jasotako Legeak berrikusi eta eguneratu eta Hizkuntza politika berritua atalen haritik. Eusko Jaurlaritza 2015a, 64?, zerbitzu emaileen betebeharrak kontsumitzaileekiko?). Hitzartu egin behar da erdal komunitatearekin, itundu.
‎Politikoki, hala ere, Alkateen Mugimendua izan zen, benetan interesgarria. Arrabiltze bat izan zen, eta horrek bai sortu zuen esperantza. Gero etorri zen Herri Batasuna.
‎Ez dakit, ez ditut apaizak ezagutzen. Don Serapiok ez du emanen, horrek bai ezetz. Berdin zait, ez zaizkit apaizak gustatzen, ez apaiz faxistak, ez apaiz komunistak.
‎Lana ‘inen dik horrek bai ongi... ez baduk kontraz muntatzen!
2017
‎Lehen gehiago ikusten genuen elkar, baina orain, Internetekin eta... Internet, horrek bai, horrek ekarri du aldaketarik; kolaboratzaileekin harremanak erraztu ditu. Lehen marrazkiak bere modura bidaltzen zizkizun bakoitzak.
‎Dipeptido bat sintetizatzea baino ez dugu lortu, eta bada esaten duenik: " Gu RNA aztertzen ari gara, eta horrek bai biziarekin lotura". Noski, baina zelan heldu RNAraino?
‎Gauza asko daz baña kontziente naz hika galtzen lenengo belaunaldixa geu garela. Eta horrek bai esaten duzta holako... Eh...
‎JOK: Polizia horrek bai. Maite zuen xakearen zehaztasuna.
‎DEMO. Eta, horrek bai, horrek ekoitziko luke sare elektrikora sartuko litzatekeen energia.
‎Abiadura Handiko Trenaren proiektua sortu aurretik 1987an" Trenbide Plana" ere mahai gainean jarri zuten. Eta horrek bai, horrek aztertzen zuen egungo trenbidea hobetzeko aukera eta tren gehiago hartzeko aukera hirugarren errailaren bidez. Hori egin ordez baina, geltokiak itxi eta trenen joan etorria txikitu dute. Teknika desberdinen bidez trenbidea hobetzeko eta egokitzeko aukera asko daude.
‎Hiru hilabete izango dituzue infernuan jasotako suarekin paradisuko bazter guztiak erretzeko. Su horrek bai ematen didala inbidia. Haiek bai garaiak...
‎Kauenlarru". Ezin izan du hitza osatu, ziztu bizian pasatu baita bigarrena, hori ere espaloian barna, eta horrek bai ukitu du, doi doi bertzerik ez bada ere. Orduan sutu da, eta andrea bertan utzirik metro batzuk lasterka egin ditu kojoak makilaren beharrik gabe, miraria, iheslariari arrosarioa errezatzen zion bitartean.
2018
‎Azken asteetan beldurra sentitu dut hau partekatzeagatik, elkarrizketetan, eta batzuen emaitza ikustean ez naiz gustura sentitu. Baina norbaitek esaten didanean identifikatua sentitu dela, horrek bai laguntzen dit. Hala ere, nik ez dut uste liburuaren helburua hortik ateratzen laguntzea denik, baina bai niri hau pasa zaidala ikustean, irakurlea ulertuta sentitu daiteke, ez dagoela bakarrik, neurri batean lagundu dezake.
2019
‎Orduantxe heldu zion Guilhermek izena eman zion ezpatari, eta keinu honek ondoriorik latzenak eduki ahal izan zituzkeen, bere kideak tartean jarri izan ez balira, eta gorputzen mugimenduak baino gehiago kide horietako batek esan zituen hitzak jarri ziren tartean, Gilbertok esan zituenak, hain zuzen, bera baitzen saldo horretan guztian, interpretariek berek baino areago oraindik, latinez aise hitz egin zezakeen bakarra, eklesiastiko nagusia zenez, eta goi mailako ikasketak zituenez, eta hauxe izan zen esan zuena, Jauna, egia da Guilherme Vitulok esan berri dizuena, gurutzatuak ez direla hemen geldituko, baina ez ditu aipatu uko hori ematera eraman dituzten arrazoi materialak, tira, hor konpon, hala ere gutariko batzuek erabaki dugu hemen gelditzea, eta horiek hemen ikusten dituzunak dira, horretarako etorri gara, ordezkari, Gil de Rolim, Ligel, Lichertes, La Corni anaiak, Jordan, Alardo, Henrique eta ni neu, denetan ezdeusen eta apalena, zure zerbitzari. Hain pozik gelditu zen On Afonso Henriques ezen bat batean ezabatu baitzitzaion amorrua, eta, hantxe bertan aurreiritzi hierarkikoen gainetik pasatuz, Gilbertorengana joan eta besarkatu egin zuen, bide batez Guilhão nazkagarriari bere destaina erakutsiz, horrek bai gaitzizena merezia, eta ozenki esan zuen, Erabaki hori hartu duzunez, zeu izango zara Lisboako lehen apezpikua hiria kristaua izango denean, eta zuek, nirekin gelditzea erabaki duzuen jaun horiek, seguru egon zaitezte ez duzuela nire eskuzabaltasunari buruzko kexarik izango, eta hau esanik bizkarra eman eta dendan sartu zen. Horrela bereizi ziren urak, hau da, Guilhão anparorik gabe gelditu zen, baita bere fraideak ere, hiru urrats zuhur jarri baitzituen elkarren artean, begiratzen zuelarik, mesfidati, ahuntzaren hankaren edo akerraren adarraren seinalerik ote zegoen astapotro ausarti eta, orain, garaitu harengan.
‎Komertzioek, gerra zaila dute Interneten aurka. Baina horiek falta izanez gero, horrek bai hilko duela herria. Perkoa jarriko dugu oraintxe abian hori sustatze aldera.
‎Otargile eta banastagileei galdetu, bestela; esango dizute nola, udaberriko ilgoran askatzen baduzu, oso erraz eta dotore aterako zaizun azal hori, baina ez dela hain iraunkorra eta sendoa ateratzen. Aldiz, otsaileko ilbeheran, labanarekin artez ibiliz gero, txukun txukun askatu, eta azal horrek bai, nahi duzun beste urtez hantxe iraungo duela trinko asko...
‎Eskarmentu puxka bat pilatu duen pertsona adinekoak, horrek bai, begiratuko dio ilargiari nondik nora dabilen, mehetze bidean edo gizen  tzen doan, eta ez da berehalakoan deskuidatuko. Izan ere, baserriko lanetan, inausketa eta kima lanak egiteko orduan disparaterik egin nahi ez zuenak, beti erreparatuko zion, adar ttiki eta xarbak noiz ebaki, jakina!
‎Laino gaxteak dira, sortuberriak, fronte txiki edo formalago baten aurretik, fronte beroaren, aurreko horren ziri edo mingain gisara datozenak. Hauek, noski, ez dute euririk botako, izoztuta doaz han goian; atzetik datorren horrek bai, horrek gutxi asko, bota dezake.
‎Kanalaren arriskuaz hitz egin behar zion Migueli. Umeetako bati ezbeharren bat gertatuz gero, horrek bai txikituko zuela bere bizitza.
‎Aditu? Hemen ezin da pistola atera soilik jendea izutzeko, ohartu behar zaretelako norbaiti ateratzen badiozue pistola, pertsona horrek beste bat izango duela eskuan, eta zuena baino handiagoa, eta horrek bai erabiliko duela pistola zuei tiro egiteko zalantzarik gabe.
2020
‎Ez bideo-jokorik ez fulbolik, Fidelek ez zituen inoiz hillstarren artean hedatuen zeuden bi zaletasunak partekatu. Pokerrak erakartzen zuen, horrek bai, baina aldi berean beldur itzela eragiten zion. Amildegi horretara hurbilduz gero, pentsio plana xahutu eta ondasun guztiak galduko zituela beldur zen.
‎besteren emazteak maitatzean. Amodio mota horrek bai baitzuen bestelako berezitasunik, alegia, banakoak bere buruari dion maitasuna baino ez izatea. Eta dizipuluren batek pentsatuz gero halako azalpenak, metafisikaz, ulergaitz suerta zekizkiokeela jendeari, Deabruak alegia bat baliatzen zuen:
‎Baina salbuespen egoeraren kudeaketak aurrera egiten du, eta azken egunetako berriek are ezinegon handiagoa sortu didate, berrogeialdiaren amaiera geolokalizatuaren paradigmak( horrek bai) izua ematen didalako. Eta, hara non, kide min batek testutxo bat pasatu dit, hiru lagunen artean 2002an idatzi genuena, Euskal Jai gaztetxeko kolektibo autonomo batek argitaratzen zuen fanzinerako.
‎Eguneroko kultura programaz gain, asteburuetan saioak prestatu behar izaten genituen, aurkezpenak egin eta emititu. Lan asko egin genuen, baina horrek bai eman zion Euskadi Irratiari zentralitatea.
‎Erakundeek babesa adierazi diote programari, eta iritzi diote" berdintasunaren alde ez lan egitea eta hezkidetzan oinarritutako curriculuma ez bultzatzea berdintasunaren aurkako erasoa" dela," eta horrek bai urratzen dituela haur, nerabe eta, oro har, gizarte osoaren eskubideak". " Gaurko haurrak biharko helduak izango dira.
2021
‎Albisteak ere jartzen nituen. Eta eskaintza horrek bai funtzionatu zuen. [...] beldur pixka bat baneukan, beste egile eta bertsolarien kontuetan sartzea ere bazen.
‎Bi osagai baino gehiago ere elkar ditzake edo juntagailuak. Deskribapena egiteko unean, adierazpen perpausak eta galde perpausak bereiziko ditugu, puntu horrek bai baitu garrantzia juntagailu hautakarien erabilera argitzeko.
‎Arrakastaren idealizazioak, bestalde, euskal artista asko beste hizkuntza batzuetan abestera eraman ditzake, eta hori ere gertatzen ari den fenomenoa da. Nire iritziz, sintoma hori ez da txarra bere horretan; baina hizkuntza aldaketa hori arrakastaren izenean egiteak (nahiz eta altuan esango ez duten), horrek bai ematen didala tristura.
‎Haren irudiko, epe laburrean ez da «konpetentzia» izango, baina epe luzerako eskaintza publikoa «ahuldu» dezake: «Unibertsitate publikoarekin utzikeria arrisku bat egon daiteke; horrek bai, horrek kezkatzen gaitu».
‎Laster egongo da kontinente arteko txango horietako bat, itsas bidaia, eta horrek bai, zerbait berria ekarriko du zenbait astez. Azken urteetan haietatik kanpo geratu naiz zozketetan, administrazio nagusiak iruzur egiten duen ere pentsatu dut inoiz, eta gogoa daukat, batez ere ea Asia eta Afrikako aurpegi ezagunik aurkitzen dudan.
‎Antza nahita bilatu dugun edo ez pentsatu genuke, kontzienteki egin dugun edo bilatu gabe etorri zaigun; era horretako gauzak pentsatu genituzke, irakurleen galderak erantzuteko ez bada, geure literaturan egiten ari garena jakiteko. Idazten dugunean geure buruari ari gara istorio bat kontatzen, eta irakurle horrek bai, irakurle horrek eskubidea du zer kontatzen ari garen jakiteko.
‎–Erraz gastatzen du behintzat dirua –etorri zen bat Pat Humbert– Jende aberats horrek bai dirua erraz gastatu.
‎Ez dut asmorik, ordea, ez doilor jokatzeko, ez onbera izateko, ez erdibidetik ibiltzeko. Hitzen kitzika susmotiak eta gaiztakeriak, horrek bai, horrek erakar  tzen ni. Sokratesen maieutika ez zait interesatzen zirikatzaile den aldetik baino; hark, gauzen muinera jotzeko asmoarekin, pentsamenduaren indar guztia zapuztu zuen, pentsamendua eta muina antitetikotzat baitauzkat, ezen pentsamendua azalaren azpibueltara baino ez da iristen.
‎Mentalitate horrek bai Adekonstrukzioa@ merezi lukeela.
2022
‎Neurketen unean, Zumaiako kaleetako solasaldien erdiak euskaraz izan ziren, eta ez zuten alde esanguratsurik nabarmendu entzuketak egindako eremuen artean; hori bai, hiru eremuetan entzun zuten duela bost urte baino euskara gutxiago. Emakumeen (%50, 8) eta gizonen (%50, 9) artean ia ez dago alderik hizkuntzaren erabilerari dagokionez, eta horrek bai, Euskal Herriko joera orokorretik bereizten ditu Zumaiako emaitzak, azterketa orokorrak erakutsi baitu emakumeek euskara gehiago erabiltzen dutela gizonek baino.
‎Bidaiariak adierazi dionean 59 zuzena zela, horiek direla dituen urteak, seko harrituta geratu da: " ¡ Pues parece usted mucho más chibolo!"( horrek bai bista zorrotza!; eta benetako traumatologoa zen, ez traumatologo mozkorra).
‎Gainera, zer umek ez du ezagutzen attention angles morts eraskailua itsatsia duen aberea? Nolanahi ere, erranen dizuet, nire eskerrik beroenarekin batera, honako hau: Hemengo emakumeek behar dutena da, saneamendu eta ur hornidura sarea berritzea, horrek bai hobetuko du emakumearen egoera herri honetan. Mende erdi bat bada kasik, ubide horiek jarri zirela, eta ordu da alda ditzagun.
‎Aurrekoan, pizza kontsumituenez ari zirela, «lau geltoki» izendatu zuen irrati esatariak, gaztelaniaz «cuatro estaciones» bataiatu zuten hori bera. Eta kontu horrek bai, kontu horrek sekulako algara aterarazi zidan, Kike Amonarrizek bildutako itzulpen literal zentzugabeak eta gainontzeko txorakikeriak etorri zitzaizkidalako gogora. Besteak beste, «trenen azpiko gona», Renferen geltokiren batean azaldu zena, oker ez banago, edota «Autobusak bihar eta berandu» ospetsua, norberaren autoari uko egin eta garraio publikoa sustatu beharreko garaiotan horren aproposa.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia