Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 119

2000
‎Nire ezusteko agerpenak, beraz, jarduna burutu gabe zutela eten zien erasotzaileei. Horrek ez zuen, hala ere, nire hobena eztitzen, eta sentipen horrek are gehiago bulkatu behar nindukeen —noiz eta une horietan— anaia zoritxarrekoaren ondoan egotera. Bazuen Edurne, ordea, eta hari familiako kide femeninoen tropa gehituko zitzaion berria barreiatu bezain agudo.
2002
‎Gozokiak egiteko erabiltzen da. Normalean, banakako zatietan saltzen dira, fruta zati batekin edo gozoki gogor batekin barruan, eta horrek are gehiago zailtzen ditu jateko arazoak. Adituek iritzia eman ondoren, Europako Batzordeak egun gutxi barru hartuko du ofizialki behin betiko etenaldia; beraz, neurri horrek berehala hartuko du indarra.
‎gorputzaren hazkundeak eta nerabeek hilerokoaren bidez izaten dituzten galera fisiologikoek eragindako burdina behar areagotuak.Hazkunde handia dela eta, burdina erreserbek ez dituzte betetzen eskakizunak, eta nerabeek joera handiagoa dute gaixotasun hori garatzeko. Horri gehitu behar zaio gaur egungo haur eta nerabeen dieta, askotan burdina askoko elikagaietan pobrea, eta horrek are gehiago handitzen du anemia arriskua. Zer da anemia ferropenikoa?
2003
‎Korreo bila atera nahi zuen kosta ahala kosta. Agian bazekien buruzagitzarako behar zutela, eta horrek are gehiago erretzen zizkion barrenak.
2004
‎Era berean, azterlanaren ondorioetan azpimarratzen da ezen, japoniarren ohitura dietetikoak mendebaldekoetara gehiago hurbildu ahala, urdaileko minbiziak behera egin duela, eta ugaritu egin direla bularrekoak eta hesteetakoak. Aldaketa epidemiologiko horrek are gehiago nabarmentzen du dieta tipikoak gastrokartzinomarekin duen erlazioa. Gaixotasun horren eragina txikitzeko joera badago ere, urdaileko minbizia «Japoniako minbizi mota arruntena» da oraindik, dio Tsuganek.
2005
‎Emilik, bestalde, ez zuen seme alabarik izan, eta horrek are gehiago bultzatu zuen Inesekin zituèn harremanak estutzera, izebatzat ez ezik, neskaren bigarren amatzat baitzuen bere burua: motibo bat gehiago gonbit haiek onartzeko, familia hartako beste kide bat baitzen, azken buruan, lotan ere geratzen zena inoiz.
‎Lortutako datuekin, zientzialariek ikusi dute gaur egun atmosferan dagoen CO2 maila handiena dela jakin zenetik, eta hazkunde nabarmena eta bizkorra gertatu dela azken 160 urteetan, hau da, industria iraultzaren hasieratik. Gainera, zientzialariek aztertu dute co2 ak lurzorutik gero eta azkarrago ihes egiten duela, eta horrek are gehiago azkartzen duela berotze globala. Karbono dioxidoaren emisioak gehitzeak berotze globalaren %50 eragiten du.
2006
‎Garraioaren eta manipulazioaren klandestinitate baldintza txarren ondorioz, harrapatutako animalien %10ek bakarrik irauten dute bizirik. Horregatik, kontrabandista gehiagok egiten dituzte harrapaketak, eta horrek are gehiago larriagotzen du egoera. Gainera, ekosistemak larriki kaltetzen dira:
‎Goiz hartan ez zuen surik egin, eta horrek are gehiago harritu ninduen, inor baino goizago jaiki ohi baitzen bera. Egunonak eman nizkion, baina ez zuen entzun, antza.
2007
‎Bestalde, Eroski Fundazioko arduradunek, Arantza Lascurainek eta Ricardo Oleagak hau adierazi zuten: 2005eko Kontsumo Barometroarekiko aldaketa aipagarrienak haragiarekiko konfiantzaren berreskurapena sendotzen da, eta horrek are gehiago hobetzen du fruta/ barazkiekiko eta arrainarekiko konfiantza handia; izan ere, kontsumitzaileek elikagai transgenikoekiko konfiantza areagotzen dute, eta, ondorioz, elikagai dendetako saltzaileek emandako informazioaren sinesgarritasuna handitzen da, eta, ondorioz, iraungipen data ez da hain handia. Eta tabakoaren kontsumoaren jaitsiera desiratua ohiko erretzaileen beherakada txiki batean geratu da (14 urtetik gorako biztanleen %25etik %24ra pasatu dira).
2008
‎ez euskara, ez frantsesa; ez hango eskoletan! Geroago, ni Euskal Herrira etorri nintzelako, eta euskara ikasi nuelako, eta denak hona etorri direlako inoiz edo behin ni ikustera, nire errealitate hau ikustera… uste dut horrek are gehiago indartu duela gure euskaltasuna, horren kontzientzia bederen.
‎Gabezia horrek konfiantza galarazten dio pertsonari, eta horrek are gehiago okertzen du bere buruaz duen ustea.
‎David Clover Abiazio Zibileko bozeramaileak azaldu du herriratze hegaldiak antolatu dituztela XLren kiebrak kaltetutako bidaiarientzat. Izan ere, Travel City Direct, Medlife Hotels Limited eta Freedom Flights XLren menpeko enpresak dira eta horrek are gehiago gogortu lezake bidaia kontratatu dutenen egoera.
‎Metanoak (CH4) co2ak baino hogei aldiz gehiago harrapatzen du beroa, nahiz eta azken urteetan atmosferarako emisio mailak egonkor egon diren. Hala ere, permafrost ean, itsas hondoaren azpian edo Artikoko laku izoztuetan ezkutatzen diren metano kantitate izugarriek ihes egin dezakete atmosferan, klima aldaketaren eraginez, eta horrek are gehiago bizkortuko luke fenomeno hori, zenbait ikerketaren arabera. Baina dena ez da negatiboa metanoan, erregai gisa eta hainbat gas eta substantzia industrial sortzeko ere erabil daitekeen gasa baita.
‎Horregatik, ezin da gomendio terapeutiko bat orokortu. Sendagile espezializaturik gabeko janariak baztertzea oso arriskutsua da; izan ere, elikadura gabeziak agertzeko arriskua dago, eta horrek are gehiago okertu dezake osasun egoera. Koipeen eginkizuna Animalietan egindako atariko zenbait azterlanetan frogatu nahi izan da proformula olioak (“evening primrose oil”), arraina, borraja edo Korintoko mahaspasen haziak erabiltzen direla, azido arakidonikoan (poliasegabea) aberatsa delako, sukoitasuna duelako.
‎Higiezinen geldialdiaren ondorioak nabarmenak dira. Iaz 641.000 etxebizitza amaitu baziren, 2007an ez dira hasiko ez eta 300.000 ere, eta horrek are gehiago handituko du sektoreko langabezia. Gainera, enpresa asko desager litezke.
‎“Gobernuek nazioarteko arma transferentzia arduragabeen ondorio beldurgarriei kasurik egiten jarrai dezakete, edo beren betebeharrak bete ditzakete giza eskubideei buruzko “urrezko araua” duen tratatu batean, pertsonen bizitzak salbatzen eta bizibideak babesten lagunduko duena”, adierazi zuen Helen Hughes ek, txostenaren arduradunetako batek. Erakunde humanitarioak Boli Kostan, Somalian eta Darfurren, Sudanen, NBEren arma bahituraren bortxaketek nola jarraitzen duten kontatzen du, “lege nazional ahulen eta gobernu batzuen konpromiso eta gaitasun faltaren ondorioz, eta horrek are gehiago eragiten du tratatu eraginkorraren beharra”. Arazoa larriagotu egiten da, Amnistiak dioenez, herrialdeen %80k baino gehiagok ez duelako legerik ezarri armen merkataritza eta garraioa kontrolatzeko.
‎Horren bidez, ondasun horren aldeko lehiaketa egingo da sektoreen (turismoa, nekazaritza, energia) eta erabileren artean”. Ur eskasiaren arazoez gain, klima aldaketak euri bortitzagoak eragingo ditu, eta, beraz, uholde eta ur goraldi gehiago, eta horrek are gehiago zailduko du haren aprobetxamendua. Ildo horretatik, 2030ean, Espainiako populazioaren %65ek estres hidrikoa izango du, Luis Berga Presa Handien Nazioarteko Batzordeko lehendakariaren arabera.
‎Tbilisik Hego Osetiaren gaineko kontrola eskuratzeko ahalegina egin zuen orduko hartan; baina Errusiak berehala erantzun zuen erasoaldi gogorrarekin, eta Georgia bera ere okupatu zuen. Halaber, gerra aitzakian, Hego Osetia eta Abkhaziaren independentzia onartu ditu Kremlinek; horrek are gehiago gaiztotu du Moskuren eta Tbilisiren arteko harremana. Hain zuzen, ezin emana gainditzea dute xede Genevako bilerek.
2009
‎Irrigarri geratzeak bereziki mintzen duen gazte bat ez da lasai egongo besteek egiten dituzten txantxekin, ez du besteekin barre egingo, bere burua babesten ariko delako, eta horrek are gehiago handitzen du taldeak baztertzeko aukera.
‎Jazarpen horrek are gehiago okertzen du egoera, eta arriskua izaten da pertsonari egoera traumatiko bat sortu eta luze iraunarazteko; helduaroan pentsamendu paranoikoak ere eduki ditzake, eta besteekiko mesfidantza neurrigabea erakutsi.
‎Baina kontuan eduki behar da, haurtzaroan eta nerabezaroan, guztiz egozentristak izaten direla haur eta gazteak, eta horrek are gehiago indartu dezake helduen aurkako jarrera.
‎–Lasaitu, Oskar, modu zibilizatuan hitz egin dezagun, o.k.? . Goikoetxearen ahotsa guztiz lasaia zen, eta horrek are gehiago ernegatu zuen Oskar?. Hasteko, Ezpeletan ez dago xentimo bakar bat ere jokoan.
‎–Milesker, milesker, erran zuen Berrade andreak. Ahotsak dar dar egin zion eta horrek are gehiago sumindu zuen Oskar. Nola edo hala gelditu behar zuen komeria hura, baina une hartan Berrade andreak sartzeko keinua egin zien?.
‎J ren arabera. Odgen Erresuma Batuko Surreyko Unibertsitateko katedraduna da, eta “nahiz eta gurasoek metodo hori erabiltzen duten seme alabak barazkiak jatera bultzatzeko, frogek erakusten dute horrek are gehiago handitu ditzakeela haurrek postrerako dituzten lehentasunak; izan ere, bi otordu parekatzeak esan nahi du “saria” duen janaria “sarrera” baino positiboagoa dela.
‎Aurkikuntza horrek are gehiago zailtzen du txertoa lortzea, eskualde bakoitzera egokitutako formulak garatu bailirateke.
‎Surreyko eta Galesko unibertsitateetako haurren nutrizioko espezialistek, biak Erresuma Batuan, ikerketa bat argitaratu berri dute. Ikerketa horren arabera," elikagai gisa ematen den sari sistema horrek are gehiago handitu ditzake haurrek postrerako edo gozokirako dituzten lehentasunak; izan ere, bi otordu parekatzeak esan nahi du saripeko janaria sartzekoa baino positiboagoa dela". Beste espezialista batzuek diote, zenbait egoeratan, sariek handitu egin dezaketela elikadura portaera modelatzeko prestasuna, baina elikadurakoak ez diren sariak eskaintzea iradokitzen dute, hala nola aintzatespena(" oso harro nago zurekin"," asko ikasten ari zara") edo objektu txikiak, hala nola eranskailuak edo koloretako arkatza, arrakastak lortzen dituztenean; bestela esanda, ez jatea nahiago luketenak jaten dituztenean.
‎Urduri aritu nintzen partida osoan, kontzentratu ezinik. Zeberio II.a, gainera, oso eroso ikusten nuen kantxan, eta horrek are gehiago urduritu ninduen. Hori bai:
2010
‎Nicholsek hilketa baten erruduntzat joko du bere burua. Kazetariaren eta fiskalaren laguntzailearen artean maitasuna piztuko da, eta horrek are gehiago korapilatuko ditu gauzak. Laguntzaileak, nagusia desafiatu, eta benetako frogak aurkitzeari ekingo dio.
‎Harago joanda esan daiteke ezen herrialde garatuenarteko trukeen zati oso garrantzitsua sektore berdinaren baitako merkataritza gurutzatua dela, hots, industria barneko merkataritza bezala egituratzen dela. Beraz, errealitate horrek are gehiago urruntzen du bi egile horien teoria merkataritzarenegungo errealitatea azaltzeko tresna gisa.
2011
‎Dena den, erasoaren izaera ez dator bat talibanen diskurtsoarekin, atzerriko tropen aurkako batasuna baitute aldarri. Horregatik, begi gehienak Pakistani begira daude, eta horrek are gehiago gaiztotu dezake Kabulek eta AEBek Islamabadekin duten harremana. Harreman txarraren seinale, Pakistanek uko egin zion Bonneko konferentzian egoteari.
‎Adibide bat jarri du: " Basque taberna ireki dute hotel batean, eta horrek are gehiago motibatu nau. Nor zaren erakutsi nahi duzu".
‎–Ulergarria da. Lucíak goxoki hitz egin zuen, eta horrek are gehiago lotsatu zuen Mikel. Ordurako neskak morroi arrarotzat hartuko zuen ezinbestean.
‎Jonek irribarrearen aldeko hautua egin du, jakinagatik horrek are gehiago umore txartuko duela senarra. Haren galdera, lekuko:
‎Eta, nahiz eta arindu, kontua da, kasu guztietan, salbuespenik gabe, minbiziak aldatu egiten dituela bizi aukerak, familia, lan eta bikote harremanak, eta barne gatazkak ere eragiten dituela. Gaixotasun onkologikoari buruzko pentsamendu horien emaitza hura jasateko beldurra da, eta horrek are gehiago sufri dezake patologia bera baino. Larritasun hori bi eratara gertatzen da:
2012
‎Elikadura bereziaz gain, urdaiazpiko hark denbora gehiago behar zuen ontzeko erromatar prosciuttoak baino. Gero, produktua Hispaniatik metropoliraino eraman behar zen, eta horrek are gehiago garestitzen zuen jakia. Erromatar Inperioan urdaiazpiko iberikoa luxuzko produktu bihurtu zen.
‎Orain, ordea, ez dago ETBko zuzendaririk. Eta horrek are gehiago zailtzen du Suriok bere kabuz kargua berehala uztea. Arduraz jokatu nahi du Suriok, kargua utziko balu EITB zuzendaritzarik gabe geldituko litzatekeelako.
‎Enplegua aurkitzeko aukerak, SEPEren (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa) zerrendetan daudenentzat, oraindik urriak eta, kasu gehienetan, eskasak dira. Gainera, negozio asko porrotaren atarian daude, eta horrek are gehiago zailtzen du egoera, eta lanik gabeko pertsonen kopurua handitzean pentsatzera gonbidatzen gaitu. Agertoki horren kontra borrokatzeko, komeni da aukera eta segmentu sorta bat irekitzea, non lan egin behar den eta ez dagoen bat egiten.
2013
‎Erakarpen hori zehazten duten faktoreen artean, erakundeak uste du zor periferikoaren arrisku prima erlaxatzeak ez duela herrialdeari kalte txikiagoa egiten. Hala, txostenak dio Europako Banku Zentralaren (EBZ) bonu subiranoak erosteko programa aktibatzeak «ekintza periferikoetan boom» bat eragin dezakeela, eta horrek are gehiago murriztuko duela zorraren arriskua hamar urtera. Egoera horretan, uste da Espainiak EBZaren laguntza eskatuko duela 2013ko lehen hiruhilekoan.
‎«Amari bere lan biologikoa eta, gainera, atseden hartzea ahalbidetzen dion guztia». 4 Bikiak jatea, aurretik direnean Erditze anizkoitzen %50 goiztiarrak dira, eta horrek are gehiago zaildu dezake haurtxoen edoskitzea. Lehen jaiotako jaioberriek ez dute amaren esnea baino gehiago behar, sor daitezkeen konplikazio asko prebenitzen laguntzen baitie.
‎Berriro iritsi dira euria, haizea eta hotza. Udazkena behin betiko jarri dela dirudi, eta horrek are gehiago lagunduko du igande honetan izango den ordu aldaketa, gaueko orduak luzatu eta egunekoak laburtzeko. Igandean, urriaren 27an, neguko ordutegia hasiko da, eta 3:00etan 60 minutu atzeratuko dira erlojua 2:00etan jartzeko.
‎Ikaskuntza erritmoa garapen mailara eta interes mailara egokitzen da, eta, beraz, banakako plan bat sortzen da, askatasuna nagusitzen duena batez ere. Google, Amazon eta Wikipediako fundatzaileek Montessori zentroetan ikasi zuten, eta horrek are gehiago deitu dio metodo horri. Ondoren, zertan datzan azalduko dugu.
2014
‎«Behar dituen osagarri bitaminikoak ez zizkioten lehen ere ematen, eta, orain arte, ekonomatoan fruta eta antzekoak erostea izan du aterabide bakarra. Orain hori ere du egin, eta horrek are gehiago okertu diezaioke egoera». Lehen gaua egin du bakartuta, eta Ibon Iparragirrek familiari jakinarazi dio «okertutako» ohe batean pasatu duela gaua, «ziega txiki batean», eta horrek areagotu egin diola «bizkarreko mina».
‎Baina ostegunean argi geldituko da herrialde honek zer nahi duen; eta argi geldituko da ez gaudela prest kontsulta ez den beste ezer onartzeko, independentziari bide eman diezaiogun. Eta nago ez ote dituen horrek are gehiago urdurituko. Ikusiko dugu zer gertatzen den.
‎Segundo hamarren batez, haren begietan distira bat agertu zen, iseka edo beste zerbait izan zitekeena. Asiain ohartu zen gizon haren beldur zela, eta horrek are gehiago sumindu zuen.
‎erakunde ofizialetan, prentsan, hezkuntzan eta elizan. 1950eko hamarkadan eta bereziki 1960koan gertatutako industrializazioak etorkin gehiago erakarri zituen eta horrek are gehiago murriztu zuen euskaldunen proportzioa. Ipar Euskal Herrian ez zegoen debekurik, baina ez eta inongo aitortza ofizialik ere.
‎Lehenik eta behin, garrantzitsua da pertsona edo pertsona talde horrekin edozein komunikazio mota etetea. Bigarrenik, xantaia edo eskakizun posibleen aurrean ez da inoiz amore eman behar, horrek are gehiago larriagotzen baitu arazoa. Epaimahai baten aurrean gero aurkeztu daitezkeen frogak lortzeko modurik errazenetako bat pantaila harrapatzea da Frogak lortzeko modurik errazenetako bat, gero epaimahai baten aurrean aurkez daitekeena, jasotako mehatxuei edo edozein dokumentu grafikoren pantaila argazkiak egitea da, egileak identifikatzeko.
‎Zeinen galdera ergela, pentsatu zuen Xabik, beste poliziek poltsak miatzen zituzten tokira begira. Eskua patrikan sartu eta atera zebilen ama, urduri zegoenean egiten zuen bezala, eta horrek are gehiago estutu zuen Xabi, ama ez baitzen arrazoi sendorik gabe urduritzen. Poliziaren jakiteko goseak ez zeukan mugarik, irudiz, galdetu eta galdetu jarraitzen baitzuen atzekoen itxaronaldia luzatzeko kezkarik gabe.
2015
‎Amaiera aldera, gainera, paralelismo eredugarria sortu da Franco eta Pinocheten kontra borrokatu zutenen porrot sentipenaren kontura, eta horrek are gehiago indartu du Flores gazteak planteatu digunaren interesa.
‎Etengabe sustatzen dituzte elikagai eta edari hiperkalorikoak haurrentzat eta familientzat, eta horrek are gehiago larritzen du arazoa.
‎Zarauztik baino aldapa latzagoa dago Oriotik Xuaira, eta horrek are gehiago zailtzen ditu apustuan egin beharreko lanak. Garaiko bizikletak, astunak eta gogorrak, ez ziren gaurkoak.
‎Ez du osasun onik. Eskatu Jainkoari gorde dezan, asko galduko baikenuke, eta etxe horrek are gehiago.
‎serie baten izena tekleatzen da eta zerbitzuak antzeko telebista fikzioen tituluak itzultzen ditu. Jinniren grazia da, gainera, argudioaren, generoaren, garaiaren eta beste irizpide batzuen bidez bilaketaren emaitza horiek iragaztea, eta horrek are gehiago findu ditzake emaitzak. Get Glue.
2016
‎–Ez dago gure esku erabakitzea nor sartuko den espetxean, erran zuen Asiainek. Defentsiban ari zela ohartu zen, eta horrek are gehiago haserretu zuen?. Tratu txar horien frogarik eman zizun detektibeak?
‎beste idazle guztien ezinikusiek eta azpijokoek erretxinduko dute orduan, eta, diakronikoki, erpin horretatik egotzia izatearen aukera geroz eta handiagoek, eta, bestalde, naturalek: darwinismo literarioa gupidagabea da, eta hori hain ondo daki euskal idazle erretxinak, ezen ezagutza horrek are gehiago ozpintzen baitu?. Konspiranoia?, denak daude nire aurka?...?
2017
‎Nire kasuan, tesia egiten ari nintzela gaia aldatzea erabaki nuen, eta horrek are gehiago luzatu zuen epea. Erronkarierari buruz hasi nintzen ikertzen, erronkarierazko testu guztiak bildu, aztertu eta editatzea zen nire asmoa.
‎Bestalde, azpimarratu behar da kataluniarrak oso zuhurrak izaten ari direla prozesu guztia gardena eta demokratikoa izan dadin, mehatxu izpirik erabili gabe. Jokaera horrek are gehiago zaildu die bidea espainiarrei. Oroitu behar dugu Manuel Fraga ministro zaharrak zioena:
‎–Jende batek bai, eta nagi eta ez diren zerbaiten arduradun ere jotzen dira. Eta horrek are gehiago zailtzen du gure lana, zerbait zor duten sentsazioa ere izaten dutelako?. Epaitu egiten dira langabeak.
‎Alferrik! Erabaki horrek are gehiago haserretu zituen gizonak, eta, ataka hartan ardorik gabe, tropa beti asaldari eta kasurik ez egiteko gertu, matxinatu ziren Espozen kontra. Espoz matxinoaren kontrako matxinoak bere soldaduak izan ziren.
2018
‎Pertsona batzuek ikusi zuten aldaketa ez zela bakarrik etorriko, eragin beharra zegoela, inoren zain egon gabe, eta bazeukatela horretarako nahikoa zilegitasun, izan legezko edo ez. Onura, gainera, ez zen izan pertsonala, guztientzakoa baizik, eta horrek are gehiago legitimatzen zituen ekimenak.
‎errepikatzen zuen bitartean, buruz ikasitako otoi bat bezala. Irudi horrek are gehiago erdiratu zuen neskaren bihotza, buelta eman eta bulegora itzuli baitzen,, amaren... ama zaintzen geratuko naiz, esanda.
2019
‎Egun hartatik, nire interesa piztu zuen. Aipatutako trailerra ikusi ondoren, lehen atalaz gozatzeko dudan gogoa izugarria da.Esan beharrik ez dago Ixa ren atzean dagoen jendea gaztea dela, eta horrek are gehiago pozten nau. Ez gazteen ideietan eta gaitasunean zalantzarik dudalako, baizik eta gurean, ez delako ohikoa gazteei aukerak ematea.
‎Nire nortasuna galdu besterik dut egingo. Jadanik ez naiz lehengoa, eta horrek are gehiago zailtzen dit bizitza.
‎Amak ez du erreparorik izaten etxeko lanak edo zeregin mundutarrak inposatzeko estudiatzen edo ofizio bat ikasten dabilen neskari, eta horrek are gehiago lanpetzen du. Gerra garaian, ikusia dut zein itota zebiltzan Sèvreserako prestatzen ari nintzen neska ikasleak, eskolako lanei familia eginbeharrak batzen zitzaizkiela eta:
‎Baina neska gaztea segituan nahigabetzen da, ohartzen baita ez duela inolako pribilegiorik eskuratu eta bizitzak bere bidetik segitzen duela. Berritasun bakarra, hilero errepikatzen den gorabehera zikin hori; neskato batzuek orduak eta orduak egiten dituzte negarrez jakiten dutenean destino horretara kondenatuak daudela; gizonek badute tara lotsagarri horren berri, eta horrek are gehiago larritzen du neskatoen ezinegona: nahiago lukete gizonentzat emakume kondizio umiliagarria misterioz estalia balego gutxienez.
‎Gizon jantzia zen hura, gaztetan Bilboko seminarioan egon zena, hortik bere ohitura hura, latinkadak botatzekoa?, aurrerago irten egin bazen ere, medikuntzari ekiteko. Eta bere teoriak zituen, seminarioan ikasitako teologian oinarrituak, eta horrek are gehiago erakartzen zuen Maurixio, honek ere denbora bat egin baitzuen Oñako jesuiten nobiziatuan: esan nahi baita oso ere ulergarriak eta eskuragarriak egin zitzaizkiola Krosseko athleticzaleari kardiologoaren teoriak.
‎Horrelakoak eta gehiago, askoz gehiago. Aldeko argudio gutxi, zerbitzuaren defentsa totela egin da oposizioaren partetik, eta horrek are gehiago erasan du gure konfiantza. Liburutegiaren defentsa egingo duen kolektiborik ez dugu alboan gainera, irakurtzea batez ere ariketa indibiduala baita.
‎Hilketek, eta herritarrek zure aurka hartu zuten jarrerak, ikertzera bultzatu zintuzten. Txomin Guruzeta, nahiz eta hasiera batean ez zuen horretan pentsatu, ohartu zen horrek are gehiago gerturatzen zintuztela, zuk harengana jotzen baitzenuen nobedaderen bat izan orduko. Ikusi zuenean zuk kanpo portuaren eraikuntzaren inguruko errezeloak zenituela, susmo horiek are gehiago elikatzea erabaki zuen.
‎Bezeroak, ordea, etxebizitzaren tasazioaren kostua eta hipoteka eskrituraren kopia ordaindu behar ditu. Hala ere, finantza erakunde batzuek tasazioa publizitate gako gisa ordaintzeko eskaintzen dute, eta horrek are gehiago merkatzen du kontratua formalizatzea. Banaketaren xehetasunek Informazio Normalizatuaren Europako Fitxan (FEIN) agertu behar dute.
‎Kasu honetan, kudeaketa gehiago egin behar dira: zaintza mota ezartzeko, etab. «Seme alabekin dibortzioaren prezioa 150 eta 225 euro bitartekoa da ezkontide bakoitzeko» Beste aukera bat seme alabarik gabeko dibortzioa da, baina banatu beharreko ondasunak ditu, eta horrek are gehiago garestitzen du prozedura. Batzuetan, dibortzio konplikatua bada, «ados jarrita bada ere, prezioa nabarmen igotzen da», dio abokatuak.
‎Eguna gau egin da, eta oinez segitzen dute. Gero eta gutxiago dira, eta horrek are gehiago zailtzen du SSen begi zelatarietatik ihes egitea. Gau horretan, Dana belauniko erori da.
2020
‎Igandea da eta autobian apenas dagoen trafikorik. Lasaitasun apokaliptiko horrek are gehiago urduritu nau. Hirira sartu eta udaltzain auto baten atzean itxaron behar izan dut semaforoa berde jarri arte.
‎Hori duela urte bat zen, diskoa lantzen hasten nintzenean, eta justu ondotik entzun nuen arras gutxitan gertatzen den planeten lerrokatzea gertatuko zela 2020an. Kasualitate horrek are gehiago kokatu ninduen gogo horretan. Maiana Irigoyeni galdetu nion piano aire bat idaztea eta jotzea.
‎Azkenik, berehalakotasunak eta araurik ezak erasoak oldarkorragoak eta oldarkorragoak izatea eragiten dute, eta, hala, gatazken larritasuna handitzen da. Horri guztiari gehitu behar zaio Internetek eta sare sozialek aukera ematen dutela pertsona gehiagori erasoak denbora gutxiagoan helarazteko, adibidez biralizazioaren bidez, eta horrek are gehiago zailtzen du mezu iraingarri horiek ezabatzea. 5 neurri ziberbullying a saihesteko Ziberbullying a bezalako praktika kaltegarrien aurkako armarik onena prebentzioa da, zalantzarik gabe.
‎Badirudi gainbegiratze eta orientazio profesionala falta izan zela, baita monitorizazio mekanismoak ere. Egoera horrek are gehiago handitu zuen infekzio arriskua. Osakidetzak hainbat protokolo eta ikastaro egin izan ditu osasun arloko profesionalak gaixo horien aurrean prest egoteko helburuarekin, baina garaiz heldu al dira?
‎Egun batetik bestera, barreneko kommutadore batek aktibatuta bezala, adoretu egiten da, eta ematen du luzaz lozorroan izandako asmoak denak batera esnatzen zaizkiola; halako ezinegon batek hartzen du, eta egiteko dauzkan guztiak bi egunetan egiteko premia eutsiezin bat sentitzen duela dirudi. Orduan hiztunago ibiltzen da, etenik gabe jardun behar horrek are gehiago animatuko balu bezala. Errioxako etxea erostea erabaki zuenetik horrelako bolada batean zebilen.
2021
‎Azaldu den gisan, azken bi hamarkadetan, garapen maila bat duten gizarte mugimenduekin gertatu ohi den bezala, egitura profesionalak geroz eta pisu handiagoa hartu du, joan den hamarkadaren erdialdetik 70 langile izatera iritsi da, eta horrek are gehiago hauspotu du eztabaida. Horrela, soldatapeko lana ezinbestekotzat jotzen da, batetik.
‎Ofizial dohakabearen ezpata Peneleo araukaniar buruzagiak oparitu zion Erminia andreari; indiar haiek, izan ere, emakume haren itxurak eta aurpegiaren hilotz zurbiltasunak aire zabalean ez egoteak eragina, hain zuzen eta borrokan izaten zuen ezaxola sosegatuak txunditurik, naturaz gaindiko izakitzat edo, gutxienez, sorgintzat zeukaten. Sineskeria horrek are gehiago handitzen zituen Gaspar Ruizek jende ezjakin haren artean zuen ospea eta autoritatea. Erabat dastatu zuen, seguru, mendekua, Don Antonio de Leyvaren ezpata gerrian lotu zuenean.
‎Galdezka hasi zen, «baina inork ez zekien ezer». Eta horrek are gehiago hunkitu zizkion barrenak.
‎Hamar egun geroago, urtarrilaren 30ean, ohartu ziren sintomarik ez zutenek ere kutsa ziezaioketela birusa beste batzuei. Eta horrek are gehiago zailtzen zuen birusa jarraitu eta kontrolatzea.
‎Izan ere, Gazako Informazio Ministerioaren azken datuen arabera, Israelen aireko 1.615 erasoek —batez beste 161 egunero— ia 200 milioi euroren kalteak eragin dituzte, eta horrek are gehiago okertu du hango egoera; denera, bonbardaketek erabat suntsitu dituzte 1.174 etxebizitza; 156 dorre edota eraikin; PANen 73 bulego; eta hedabideen 33 langela. Horrez gain, 57 eskola eta osasun zentro kaltetuta geratu dira, eta beste 7.073 etxebizitza ere bai.
‎«Poloniako epaileak Europakoak ere» badirelako. Urteak dira Bruselak eta Varsoviak talka egiten dutela sistema judizialaren moldaketengatik, eta baliteke pauso berri horrek are gehiago okertzea bien arteko harremana.
‎Bada agerraldi bat benetan gertatutakoa dirudien arren, Bernardoren imajinazioan soilik gorpuzten dena, eta hortaz, ez diharduena denbora fisikoaz eta ekintza errealez, ezpada dimentsio sinboliko eta inkontzienteaz. Erabilera horrek are gehiago korapilatzen du denbora bakarraren legea, eta nire ustez, asko aberasten antzezlana. Espazioei dagokienez ere asko dira eszenaratzen direnak, pertsonaia eta garaia zein diren:
‎Justizia justuagoa da dirua duzunean. Katalunian, gainera, ez dago emakumeentzako espetxerik, eta horrek are gehiago zailtzen du bizimodua. Horri gehitzen zaio emakumeok delitu gutxiago egiten ditugula; Kataluniako presoen %7 bakarrik dira emakumezkoak, eta, gainera, guretzako egokituta ez dagoen itxialdi bat jasan behar dugu.
‎Hego Osetiak, hain justu, Errusiara batzeko asmoa iragarri izan du. «Aitortu gabe dauden estatu horiek anexionatuko balitu Moskuk, horrek are gehiago bultzatuko luke Georgia Mendebalderantz, eta Errusia are bakartuago geratuko litzateke», esplikatu du Ignatovek.
‎Era berean, erregaien prezioa %15 igo da otsailaren 1etik. Hazkunde horrek are gehiago garestitu dezake elikagaiena kostua.
‎Moya pozik azaldu da orain arte lortutako emaitzarekin. “Ez nuen espero horren emaitzak onak izatea, eta horrek are gehiago motibatu nau”.
‎Mugimendu horrek are gehiago zabaldu du joan den astean Navarra Suma koalizioaren barruan sortutako arrakala. Javier Esparza hirukoaren presidenteak gaur adierazi du, Ruth Goñik" senatariaren akta utzi" lukeela, Ciudadanoseko kide izateagatik aukeratu zutelako Navarra Suma barruan.
‎Jakob zaharra oso atsekabetuta zegoen alaba kontsolatu ezinik; gainera, eta horrek are gehiago nahigabetzen zuen, gogoko zuen Nuñez, gauza askorengatik. Hortaz, joan zen leihorik gabeko kontzeju aretora, eseri zen beste zaharrekin, erreparatu zion solasaren joanari eta, egoki iritzi zion unean, esan zuen:
‎Uretara erori eta bertan itotzeko arriskua ere beti hor zen; denok ezagutzen genuen" Martin eroari", behiala, gertatua. Baina horrek are gehiago kitzikatzen zuen gure abentura nahia.
2022
‎Maiatzean azkar argaltzeko dieta egiteak ondorio txarrak izan ditzake aurrerago. Galdurikoak baino kilo gehiago hartzeko arriskua dugu eta horrek are gehiago frustratzen gaitu. Hormonalki ere eragiten du horrek guztiak gorputzean, eta hori landu beharra dago.
‎257 egun daramatzate greban Gipuzkoako zahar etxeetako langileek, baina, hala ere, egoera «gero eta larriagoa eta jasangaitzagoa» da, ELAk adierazi duenez: «Langileek pairatzen duten egiturazko egoerari pandemia gehitu behar zaio, eta egoera horrek are gehiago okertu ditu jada prekarioak ziren lan baldintzak». Halaber, azaldu du lehendik ere langile gutxi eta ratio eskasak bazeuden orain ordezkapenik eza ere gehitu behar zaiela lan baldintzei:
‎Egun gatazkatsua izan da beti, eta horren adibide da iragan urtean gertaturikoa: 300 palestinar zauritu zituzten, eta horrek are gehiago elikatu zuen jada gaiztotuta zegoen giroa —gerora, Hamasek eta Tel Avivek 11 eguneko gatazka armatu bat izan zuten—.
‎Hala ere, horiek ere ez ditu asko saldu. «Bero handia egiten du, eta horrek are gehiago nekatzen du. Baina, tira, gutxi falta da».
‎Harrez geroztik, FdIren burua bide bat sortzen ari zen garai berean, politikarekiko haserrea handituz joan da herritarren artean, eta eskuin muturrak atera dizkio etekinik handienak testuinguru horri, batez ere azken hamarkadan. Azken gobernua —Mario Draghiren batasun nazionalekoa— erortzea ere ulertezina izan zen boto emaile askorentzat, eta horrek are gehiago handitu du eszeptizismoa. Abstentzioa, hortaz, inoizko handiena izan liteke:
‎Jimenezek gaueko itsutasuna du. Eritasun horrek argi gutxi dagoen lekuetan ondo ikustea galarazten dio, eta horrek are gehiago zailtzen dio mugikortasuna. «Gasteizen ez dago argiztapen onik, eta gaueko itsutasuna dugun pertsona askok etxean geratu behar dugu negua heltzen denean».
‎Horrela zehazten da epai irizpideetan: «Bertsolariek doinu berri bat plazaratzen dutenean, baliteke epaileari arrotz gertatzea, eta horrek are gehiago zailtzea epailearen lana. Halakoetan, epaileak ahalegin berezia egingo du doinu arrotzak ez diezaion sortu oztoporik bertsoaldia barneratzeko eta egoki epaitzeko».
‎Espainiako Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren zain geratzea da beste bidea, pentsatuz aringarrien zirrikitua estali egingo duela hark, Iruñeko talde bortxaketaren kasuan azaldutako irizpidea errepikatuz. Horrek ere prezio politikoa izango du, goi auzitegiak bidea markatu arte zigortuen aringarri gehiago ailegatuko baitira, eta horrek are gehiago handituko baitu eskandalua.
‎Memoria klasea lantzeko materialetan, ariketa ez bisualetan lagun nezakeen, beste batzuetan ez. Banakako lana sustatzeak kaltetu egiten gaitu, gauza bisualak ezin baititugu egin, eta horrek are gehiago mugatzen gaitu. Horregatik da garrantzitsua lan-taldeak mantentzea, hartu emana edo elkarlana baita; eta gu integratuta sentituko baikara.
‎Urari dagokionez, Kantauriko Urkidetzako Ur Partzuergoaren kudeaketa URBIDEra aldatu da, eta horrek are gehiago urruntzen du uraren kudeaketa Nerbioi Garaitik beste erakunde batzuetara. Horrek ekarri ditzakeen ondorioak ez ditugu ezagutzen oraindik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia