|
Baina ez da ahaztu behar Frantziako Erresistentzian ibiltzen ziren gizon emakume ia guztiek izenordea, sasiko izengoitia erabili zutela. Eta Avestapan
|
horrek
antz handiegia zuen Higinia Luzen bigarren abizenarekin, Aiestaranekin alegia. Erraz ondoriozta zitekeen Avestapan izan zela Higinia Luzen senarrak, José Martosek alegia, erabili zuen klabe izena.
|
|
Gutxienekoa da jakitea Raimundo Silvak orri gogaikarriak erabat garbitzea lortu ote zuen, merezi duena da berari begira gelditzea On Afonso Henriquesek gurutzatuei egin zien diskurtsoa berrirakurtzen duenean, Osbernorena deitzen den aldaeraren arabera, Setioaren egileak berak hantxe bertan latinetik itzulia, ez baita besteren ikasgaiez fio, are gutxiago horrelako erantzukizun handiko gai batean, gure errege fundatzaileari aurkitu zaion lehen diskurtsoa, ez gehiago, ez gutxiago, adituek ontzat ematen duten beste diskurtsorik, gainerakoan, ez delako ezagutzen. Raimundo Silvaren aburuz, diskurtso guzti guztia, alderik alde, absurdoa da, ez da itzulpenaren zehaztasunaz duda egiten duela, beoa bezalako zuzentzaile arrunta latinez urri baitabil, baizik eta ezin daitekeelako, benetan ezin daitekeelako sinetsi elizgizona izan ez zen Afonso errege honen ahotik halako harenga korapilatsua atera zitekeenik, harenga
|
horrek
antz handiagoa daukalako fraideek handik sei edo zazpi mendetara botako dituzten prediku bihurriekin, orduan doi doi zezeltzen hasten zen hizkuntza baten ahalmen laburrak eskain zezakeenarekin baino. Halaxe zegoen zuzentzailea, irribarre sarkastikoa ezpainetan zuela, eta halako batean bere bihotzak jauzi egin zuen, zeren, Egas Moniz kronikek esaten duten bezain haurtzain ona izan bazen, ez bazen jaio infante elbarria Carquerera eramateko bakarrik, edo, geroago, Toledora joateko lepoan soka zuela, bere ardurapeko infanteak ez zituzkeen falta izango nahikoa erranairu kristau eta politiko, eta, latina zelarik, berez, perfekzionamendu hauen garraiatzailea, uste izatekoa da errege haurrak, galegoz berezkotasun osoz mintzatzeaz aparte, latinez botako zuela quantum satis, deklamatu ahal izateko, une egokian, atzerriko hainbat eta hainbat gurutzaturen aurrean, goian aipatu den harenga, zeren gainerako horiek, hizkuntzei dagokienean, norberak sehaskan ikasitakoa baizik ez baitzuten ulertuko, eta bestean oinarrizkoa izango zena baizik ez, eta hori fraide interpretarien laguntzari esker.
|
|
Erretiroa hartzen dutenen pentsioa kalkulatzeko orduan, kontuan hartzen dute sistemaren iraunkortasun ekonomikoa, eta, Gizarte Segurantzaren gastuak sarrerak baino handiagoak badira, alde horren araberako ekuazio bat ezartzen da automatikoki, eta doitu egiten dira pentsioak; hots, jaitsi. Ekuazio
|
horrek
antz handia dauka 2013ko erreforman PPren gobernuak pentsioak eguneratzeko sortutako indizearekin, hark ere Gizarte Segurantzaren kontuen arabera murrizten baitzuen igoera %0, 25 eskasera. Euskal pentsiodunen mobilizazioen presioari esker, indize hori ez da aplikatu 2018az geroztik.
|