Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 95

2000
‎Leihotik begiratu eta beste egun batez hodeiak ikusi ditut. Animatuta egoteko modukoa da gutxienez, hona heldu nintzenetik zeruan iltzez josita ematen duten hodei horiek ez baitute momentuz eztanda egin, eta gustua hartzen hasi natzaiela ere zin egingo nuke.
‎—Baina horiek ez dituk ene teoriak, bertze italiar batenak baizik —erraiten ari zitzaion osaba— Eta hi italiarra haiz eta jakin huke nor izan zen Galileo...
‎...dituzu —liburuan barrena azalduz joan daitezkeen pertsonei eta gauzei buruzkoak, baina baita ideiei buruzkoak ere, nahiz eta, puntu honetaz denaz bezainbatean, goganbehar naizen aspaldiko egiak asmatzen ibili ez ote natzaizun usu—, ene memoriatik eta ene kontzientziatik mamituak eta hautemanak, zuk hainbat gutunetan adierazia abiapuntutzat harturik, baina egizu kontu ezen uste eta aburu horiek ez dutela ene konfesionearen etorkiko intentzionea hondatzen ez zapuzten, zeren, bertzeez ari garelarik ere, nola geure burutik ari garen, geure buruaz ari baikara aldi berean eta ezinbertzean, eta zeren hurkoaren arima beti ere baita ispilu eta mirail bat, non, ageriago edo gordeago, geure burua islaturik ikus daitekeen.
2003
‎Ez dezakegu zorigaitzez erran, teoria zaharkitu horiek ez dutela gehiago jende, aitzinatu, asko liluratu.
2005
‎Hemen ez dago goizeko belar bustiaren usaina, ez lurrarena, ez basaloreena, ez bekorotzena. Bidetik lagun izan dituen mendi usain fresko horiek ez dute haitz biluzi hauetaraino iristerik, eta haitzek eurek ez dute usainik, nonbait. Esango luke garbitasunak usainik izanez gero hauxe dela, eta ez zoruak garbitzeko produktuetan ontziratzen dutena.
‎Egia hau ere... Nire ondotik arestian pasa diren bi horiek ez dituk labartzarrak, nik uste... Erdaraz ari zituan behintzat...
2006
‎Lerro kaskar horiek ez ninduten Parnaso gainera eramanen, baina gure maisuaren txaloek saritu zuten nire ahalegina.
‎Pentsatu nuen, hirurek uniforme berdea jantzi arren, guardia zibil horiek ez zutela bezperan nik ezagututako karabineroaren antzik. Hura jatorra iruditu zitzaidan.
2007
‎Historia unibertsalaz mintzo baikara, subjektua historia unibertsala bera da; bera ari da bere burua egiten. Izpiritu nazional horiek ez dute batere interesik historiarentzat, historiak berak (kulturak, izpiritu unibertsalak) hartu ez dituen bitartean. Kulturaren edo izpirituaren historia unibertsalak egin du interesantea kulturarentzat izpiritu nazional italiarra (naturala); edo egin du historikoa izpiritu nazional frantses naturala, bestela bere naturaltasun zurrunean hor egon baitzitekeen betiera guztian, historia unibertsalarentzat interesik batere gabe (munduko herri gehienak,, historia gabekoak?, dauden bezala, Hegel-en ustean).
2008
‎–Apellidua galtzen duena bigarren mailako gizona izatera kondenatuta zagok, Rufino, eta hi horietakoa haiz, naturak erabakitakoan daukak froga, heure ondorengoak heure bi alaba horiek ez dituk, bada! Baina, alde batetik, hobeto.
‎–Apellidua galtzen duena bigarren mailako gizona izatera kondenatuta zagok, Rufino, eta hi horietakoa haiz, naturak erabakitakoan daukak froga, heure ondorengoak heure bi alaba horiek ez dituk, bada! Baina, alde batetik, hobeto.
2009
‎–poztu da nire lur au?? (Ikus orobat E, 125 zenb.) Baina horiek ez gaituzte beste gabe gizon emakumearen kreazio biblikoaren oihartzun ezagunetatik harago eramaten. Berez lurra, ardiak, bideak, paisaia, urtaroak, bizitza, heriotza, are hilezkortasuna!?
‎Horiek omen dira, bigarren eskuko merkatuan, hoberenak. Dibortziatuekin ez bezala, ez dago emazte ohirik inguruan, eta gainera kontuan hartu behar da gizon horiek ez dituela inork utzi (izan ere, emakume batek gizon bat uzten duenean, zerbaitengatik izango da, ezta?). Gainera, errukarriak dira, goxoak, bizitzak gogor kolpatu ditu eta kariño keinu bat eskatzen dute, besterik ez.
‎Berriz idazten ari banaiz, zuok biok, Martin eta Norak, gauez umeei kontatzen dizkiegun ipuinetan sinisteko gaitasuna eman didazuelako izan da. Ipuin horiek ez dituzte ume guztiak salbatuko, baina salbatzen dituztenek dute inoiz mundua ipuinik gabe imajinatu.
2010
‎Komak, epigrafian, ez dira existitzen. Gezi famatuak, horiek ez ditut nire bizitzan ikusi, eta epigrafia asko ikusi dut. Txerri hori, Porky hori, sudurtalo horrekin, sabelaldetxoarekin?
‎Ezin duzu ezta proposamen bat ere egin, ezta teoria bat ere garatu. Froga horiek ez dute ezertarako balio, testuingurutik kanpo daudelako. Demagun mendira zoazela eta bide ertzean topatu duzula piezaren bat, pitxer eder bat.
‎Baikortasun eta asmo handiko proiektu horiek ez zituzten, alabaina, mesfidantzak erabat isildu. Patxi Salaberri Zaratiegi hizkuntzalari eta euskaltzainak, martxoan bertan, filologoen artean zalantza guztiak ez zirela uxatu gogoratu zuen, onartu ondoren arkeologoek gauzak garbi baino garbiago zituztela, eta filologoek, beraz, fidatu beharra zutela.
‎" mondegreen" esaten diote, nonbait, beren kantutegiko akatsen batean oinarriturik. Erudizio horiek ez dute axolarik hemen, ordea.
2011
‎sortu dituzten lanak beti proiektatu dira zinema aretoetan eta 20.000 ikusle biltzeko gauza izan dira, gehienak Euskal Herrian,, eta hemen aretoan 18.000 pertsona sartzea arrakasta da; objektiboki neurtuta gainera, aintzat hartuz biztanle kopurua, euskaraz zenbatek dakiten eta abar. Ordea, 18.000 horiek ez dute pelikularen kostua ordaintzen?, zehaztu du zinemagile eskizofrenikoaren enpresari ikuspegiak. Animazioaren osasuna laburbiltzeko, baina, artista ikuspegiak hitz egin digu:
2012
‎Ez dakit nola, guk munduko maitasun guztia eman baikenion... Adoptatua izanik, erraza litzateke bere benetako gurasoei errua botatzea, baina agian sentimendu horiek ez dute inolako jatorririk, berez sortzen dira norberaren baitan.
‎Pertsona gutxi da, baita pentsalari sosegatuenen artean ere, izadiaz gaindikoaren erdi sineste lauso baina hala ere zirraragarri batek inoiz asaldatu ez duena, kointzidentzia hain zoragarriak gertatzen baitira, non, kointzidentzia huts gisa, adimenak ezin baititu ulertu. Sentimendu horiek, zeren aipatu ditudan erdi sineste horiek ez baitute sekula izaten pentsamenduaren indar betea?, sentimendu horiek nekez desagertuko dira, baldin eta ez bada zoriaren doktrinara jotzen, edo, teknikoki esaten zaion bezala, Probabilitateen Kalkulura. Baina kalkulu hori, berez, matematikoa da huts hutsik; eta era horretan bitxikeria batera iristen gara, alegia, zientziarik zehatzen eta zurrunena aplikatzen zaiola espekulazio ukiezinenaren lanbro eta espiritualtasunari.
‎Horren guztiaren emaitza, erantsi zuen, argi antzematen zen gizaldiz gizaldi bere familiaren patua taxutu zuen eragin isil baina hala ere desegoki eta ikaragarrian, eta harexek bihurtu omen zuen bera orain nekusana, une hartan zena. Iritzi horiek ez dute komentario beharrik, eta ez dut batere egingo.
‎–Barkatu, zergatik herriminez? Herrixkatik ikusten ziren mendi berberak ikusten ziren gotorlekutik, eta basati horiek ez dute besteren beharrik. Gainera, Grigori Aleksandrovitxek opariak egiten zizkion egunero:
2013
‎Bestela ez da konprenitzen, aspermena gainetik kentzeko ez bada, zergatik inolako konbikziorik gabe telefono zenbaki bat markatzen dugun, jartzen dugun hain ahots iradokitzailea, hasten gatzaizkion norbaiti gu geu ere harritzeko moduko aitorpenak egiten, izendatzen dugun iragaitzaz bezala elkar ikusteko aitzakia bat, ipintzen dugun hitzordua, eta nola, berriro bat ere konbikziorik gabe, esaten diozun, agenda begiratu nuke?, arnasarik hartu gabe telefonoaren ondoan tarte bat egin ondoren ondo datorkizula eransteko. Ematen ari zaren pauso horiek ez zuketen inolako ondoriorik izango errepikatuko ez balira, hitz egiten ari zaren pertsona horren ordutegia buruz ikasiko ez bazenu, elkar ikusteko geratzen zareten kafetegian beti edari berak eskatuko ez bazenitu, egun horietako batean, nahi gabe bezala, esku jolastiz, bere berokiaren lepokoa zuzentzen hasi eta masaila laztanduko ez bazenio eta agur esateko unean bere arnasa hartzeko moduan ald... Eskuarekin zure autoaren atea erdi irekita darama tarte luzea, joan egin nahi duela adieraz dezake keinu horrek, baina bi zangoak auto barruan dituela jarraitzen du eta, are gehiago, bere aurpegia zure belarrira gerturatzen du esan behar dituen hitz bakanak ahapeka esaten dituelako, ahotsak dar dar egiten diolako edo intimotasun bila, ez dakizu.
‎Aski izan zen zuen mugimenduei erreparatzea. Aldi luze batez haren ibilbidearen berri zehatza jaso genuen egunez egun. Baina datu pilaketa horiek ez dute ezertarako balio, ez dute azala baizik jasotzen, txikikeriei eraikitako monumentuak dira. Paperezko katedral horietan barrena galdu egiten nintzen ni, baina amak behin eta berriz irakurri zituen eta berehala ohartu zen Garibaldik bazekiela atzetik genbilzkiola.
‎Poetiko jarrita, esan genezake baduela zerikusia Guadalquivir ibaiaren altzoan jaiotako norbaitekin. Herrialde honetan batzuek esan dezakete ETAren buruzagitza osoa hiltzeko aukera izan zutela eta ez zutela egin horrek erreparo handia ematen zielako, baina arazoa da horiek ez dutela egia esaten, ezta horrelakoak esaten dituztenean ere. Nahi izan zuten guztia egin zuten, inolako erreparorik izan gabe.
‎–Tarek, lehenik eta behin ospitalera eramango zaitugu. Zauri horiek ez dute itxura onik eta hoberena mediku batek?
‎Azkar batean aretoko beste hiru koadroei begiratu zieten, baina horiek ez zuten zerikusirik ez Kartagorekin, ezta Didorekin ere. Lehenengo pinturara itzuli ziren, beraz.
2014
‎–Beste mota bateko instituzioek? ematen zituztela adierazi zidaten; horiek ez zutela bermerik eskatzen, eta horregatik eskatzen zituztela interes tasa altuak, haiek ezin zutela horrelako arriskurik onartu, eta abar. Tira, susmatzen nuena.
‎Egongelan eta hutsik zuen logelan, aldiz, bigarren eskuko altzariak paratu zituen. Altzari zahar horiek ez dute ezertarako balio. Pipiak janda egongo dira errepikatzen zion amak.
‎Historiak (Naturak) bere arrazoimen propioa baitu, bere legeak(, l, histoire est une géométrie inflexible?) 421 Horiek aurkitzea da zientzia historikoaren egitekoa eta horiek errespetatzea politikaren obligazioa. Renanek onartzen du lege horiek ez ditugula puntuz puntu ezagu­tzen, bestela etorkizuna zehazki aurresan ahal izango genuke. Baina lege orokorrenak bai,, historialari filosofo, arentzat bederen, bera?, jada ezagunak omen dira.
‎Bere soldaduekin batera, Ivan Ogareffek gatibu errusiar eta siberiar multzo bat zekarren, Omsken zein Kolivanen atzemanak. Zoritxarreko horiek ez zituzten itxituran sartu, txikiegia baitzen baita bertan zeudenentzat ere, eta aurre postuetan geratu behar izan zuten, aterperik gabe, kasik mantenurik gabe. Zer gordeko zien Feofar Khanek koitadu haiei?
‎Tom ibaia pasatzen da Kamsken zehar, Irtyxera bidean, eta ibai hura kanalizatuz saneatu dituzte bazterrak, zingira kirasdunak larre naro bilakaturik. Hala ere, hobekuntza horiek ez dituzte erabat desagerrarazi udazken aldean bertan bizitzea arriskutsu bihurtzen duten sukarrak. Baina hura da oraindik ere Barabako biztanleek bilatzen duten babestokia, zingirako usteltasunek probintziako beste alderdietatik uxaturik.
‎Salbatzen gaituena eraginkortasuna da, eraginkortasunarekiko debozioa. Baina tipo horiek ez zuten garrantzi handirik, izatez. Ez ziren kolonizatzaileak; haien administrazioa ez zen zapalkuntza baizik, susmatzen dudanez.
‎zer dira, bada, ekobankuak eta fondo edo funts berdeak, adibidez? Baina egia da kontzeptu horiek ez ditugula behar adina garatu, eta burmuinei gehiago eragiten hasi genuke?
2015
‎–Zera, esan nahi dut, bideo irudi horiek ez dutela piperrik balio, hor agertzen zirenak ez ziren ijitoak.
‎X k maitatu izan dituen emakumeak dominanteak dira; manikuradun azazkaletatik hariak ernaltzen zaizkie, eta X ren buru beso esku belaun oinetaraino heltzen dira hariak; eta horrela, emakume horiek ez dute atzamar bat mugitzea baino, X ren gorputza haiek nahi bezala mugiarazteko. X berak maitatu dituen emakumeen panpina izan da maiz.
‎Eta amets ere egiten dut; behin amestu nuen X maite izan zuen emakume harekin maitasuna egiten nuela, poema bat idazten den modu berean, musika idazten den modu berean. Eta haserretu egiten naiz X rekin, benetan gainera, bera maitatu duten emakume horiek ez dituelako (sutsuki, behintzat) maite izan.
‎XVII. mendean kimikari flandiar bat (Jan Baptista van Helmont) ikatzetik eta fruta zuku hartzituetatik jasotako gaiak aztertzen aritu zen. Gai horiek ez zuten solidoen eta likidoen itxurarik, eta ontzietan sartuta ere hauek hutsik baleude bezala jarraitzen zuten. Horrelako gaiek, ez itxura ez eite, hutsune eta nahasmendua erakusten zutenek kaos bera ziruditen.
‎Lehenbiziko horiek ez dute lan askorik behar arropa aldatzen, gainean baitute bainujantzia, goiz goizetik jantzia galtzontziloen ordez, hura eta kamiseta beste arroparik gabe, oinetako sandaliak edo kirol zapatilak ez badira; ohe gainean utzitako toalla airean hartu eta eskaileretan behera abiatuko dira berriz ere, jauzika eta saltoka, eskua aho aurrean jarrita indioen oihua antzeratuz:... –U u u u u u u!?
‎Minbizia ez dela transmititzen, beste gaixotasun batzuen moduan. Nik hainbat infekzio harrapa ditzakedala, defentsak behean ditudanean, zenbait birus oportunistak eraso eginda, baina birus horiek ez dutela indarrik pertsona bati erasotzeko, sano bizi bada. Beraz, alde horretatik ere, ez mugatzeko harremanak.
‎Absurdoa litzateke kontrakoa sinestea, eta «filosofoz» jantzi eta tamalez horren irudia ematea: lelokeriekin kezkatzen den horrena, baboaren papera primeran interpretatzen duena, axolagabe sakonaren itxurarekin bizi dena eta euliei hitz egiten diena eta gauza harrigarriak esaten dituena, baita irrigarriak ere, eta horiek ez badituzu ulertzen, zure erruagatik dela sinestarazten dizuna.
‎Haziz joan nintzen, neure inguruan eta inguruarekin batera: zaldiekin eta gainontzeko animaliekin; lurrari lotuta egon arren aske diren zuhaitzekin, horiek ez baitute gure beharrizanik hazteko eta heltzeko. Horiek guztiak maitatzen eta errespetatzen irakatsi zidaten, eta, aldi berean, Wakan Tankak gu guztion gain ezarri dituen ardura eta erantzukizuna hartu nituen, guk dohain berezia eta santua baitaukagu, gainontzeko izaki guztien dohainak gainditzen dituena:
‎Baina direlako nazionalitate horiek ez dute beti onartzen egoera hori, esan dugunez, eta, nazionalismo gisa, desberdin joka dezakete, maila teorikoagoan aritzen dira eta. Definizio etniko kulturalari atxikitzen zaizkio nazioa eraikitzeko, eta estatu zentralarekiko desberdintasuna argiro markatu behar izaten dutenez, erradikalago jo izaten dute askotan naziokidetza onartzeko unean.
‎Zentzu politiko horretan gehiago sakonduz, esan dezagun, bestalde, nazionalistek eurek ez dutela halabeharrez ideologia berekoak izan behar, laster ikusiko dugun bezala. Baina desberdintasun ideologiko horiek ez dute larregi kezkatzen mugimendu nazionalista, beraren jite politikoak ez baitu beharrezko egiten homogeneotasun ideologikoa, horrantz jo behar dela behin eta berriz aldarrikatu arren. Benetan funtsezko duena da, momentu jakin baten, nazionalismoaren korronte guztiek batera jokatzeko eta gehiengoa osatzeko interesa agertzea.
‎Muga horietan euskal nortasun autonomoa garatu nahi da, nortasun hori arriskuan ikusten baita bestela. Baina muga horiek ez dute, halabeharrez, isolamendua bilatzen; ez dute mundutik erretiratzea helburu. Alderantziz, munduan integratzea bila dezakete, baina nor izanaz.
‎Euskal nazionalismoari dagokionez, gauza bera esan daiteke, alderantzizko ikuspuntutik hartuta: ez dago populazio osoa konbentzitu beharrik; independentzia edo bestelako helburuak legitimoak dira, eta ez diote kalte egiten, halabeharrez, gizartearen integrazioari; eta helburu horiek ez dituzte biztanle guztiek ezinbestez onartu behar, gutxieneko errespetua gordetzen bazaie. Hauteskunde gehiengoak nahikoa izan behar du helburu politikoak lortzeko:
‎Erabaki horiek ez zuten garai hartan jarraitzailerik izan, baina tileta, dakigunez, asko erabili da XX. mendearen lehen erdian. Azken batean, Oihenart izan zen horren aitzindaria.
‎Ekosistemarako faktore abiotikoak garrantzitsuak izan arren, horiek ez dute izaki bizidunekin erlaziorik
2016
‎Liburu horiek ez ditugu hemen aztertuko, baina oso gaingiroki azaldu bai biak ala biak zein testuinguru politiko kulturaletan sortu ziren. Euskaldun politikoki kontzientziatuenen artean modako filosofia marxismoa zenean ondu ziren biak, eta marxismoak klase azterketari eta klase borrokari lehentasun osoa ematen zionez, eta hizkuntzari bigarren edo hirugarren mailako balioa, balioespen hori irauli nahian, aditzera emateko hizkuntzak zer nolako garrantzia duen pentsamenduan eta errealitatea taxutzeko orduan:
‎Emakume horien ekarpenak, oro har, izugarri baliotsuak izan ziren, eta mesede egin zioten lintxamenduaren aurkako gurutzadari. Baldin eta emakume horiek ez balituzte, atergabe, eskakizunak bideratu, gutun kanpainak antolatu eta bilerak eta manifestaldiak antolatu, bada, orduan, lintxamenduen olatua ez zen hain aise atzeratuko. Hala ere, beranduegi etorri zen Lintxamendua Prebenitzeko Hegoaldeko Emakumeen Elkartea:
‎Ekosistemarako faktore abiotikoak garrantzitsuak izan arren, horiek ez dute izaki bizidunekin
‎entxufeen neurriak ere desberdinak dira herrialde askotan. Desberdintasun horiek ez dute, itxuraz, garrantzi handirik,
‎kapelaz estaltzen zuten, baina horiek ez zuten inongo
2017
‎Azken batean, hazten ari zen klase gatazkak burgesiaren eta nobleziaren arteko itun berri bat ekarri zuen; hori gabe, ez zuketen lortuko matxinada proletarioak garaitzerik. Hain zuzen, zaila da historialariek sarri baieztatutakoa onartzea; alegia, borroka horiek ez zutela arrakastarako aukerarik, jomuga politiko hertsia zutelako eta, jatorri nahasiko eskaerak, zituztelako.
‎Turistak egon badaude, baina gehienak tunisiarrak dira, itsasoaren ondoan dagoen udalerri xarmagarria lehen aldiz ikustera etorri diren etxeko bisitariak. . Eta horiek ez dute ezer erosten?, erantsi du Azzizek.
‎Halaber, ohikoa den bezala, gertaera horiek ez dute nazioartean oihartzunik atzerritar bat erdian harrapatu arte. Giulio Regeni ikerlari italiarraren kasua da hori.
‎demos bat, hogeita batgarren mendean existitzekotan, derrigorrean izango da gizarte normalizatzaile bat, kontrolezko mekanismo eta instituzio publiko biopolitiko (arautzaile) eta diziplinarioetan oinarritutako gizarte bat, alegia. Askatasun eta berdintasun politikoa beti eratzen dira menderakuntza jakin batzuen bitartez, eta menderakuntza horiek ez dute soilik gorputza (indibiduala eta kolektiboa) modulatzen; gainera, boteretu eta gaitu egiten dute.
‎hitza eufemismo bat da. Egitura global publiko horiek ez baditu herriak aukeratzen, eta egitura horiek ez badira erantzule herriaren aurrean, bada, orduan, demokraziaren pribatizazioa edo des demokratizazioa adierazten duen beste kontzeptu bat da desnazionalizazioa, eta ez besterik.
‎Aldaketa horiek ez ditugu sistematikoki aztertuko; aitzitik, honako lotura hauei erreparatuko diegu: estatua/ erakunde publiko federalak eta ongizate kolektiboa; subiranotasun klasikoa eta gaitasun politikoa (burujabetza berpentsatua); nortasun/ eskaera politiko nazionala eta lurralde atxikimendua; lurraldetasun federala eta demokratizazioa.
‎Merkatu ekonomia liberaletan, hala nola Erresuma Batuan eta AEBn, zaila da halakorik lortzea, herrialde horietan nahiago baitituzte epe laburrerako mozkinak eta ekonomia eta gizarte politika erasokorrak, eta horrek esan nahi du gizarte zuzkidurak ez direla merkatuen kontura egiten, nahiz eta hori argudiatu ohi den, baizik eta finantza merkatuen kontura, eta merkatu horiek ez dute konpromisorik biztanleekin. Sarritan argudiatu izan da goi teknologiako sektoreko merkatu espezializatuek eta bizkor mugitzen diren produktuen merkatuek zailtasunak ekarri zizkietela enpresa antolaketa arin eta malgu postfordistei, eta Alemaniako eredua ez dagoela ondo egokituta horretarako, eta argudio hori Hego Euskal Herrian ere entzuten da:
‎behar, eta ez da kasualitatea hain zuzen ere egitura eta erakunde horien kontra ekitea neoliberalen estatufobiak, baita sozialista askoren estatufobiak ere, fobia patriarkalak baitira biak ala biak, desberdinak izanda ere (Goikoetxea, 2017b). Ideologia horiek ez dute sakonki aztertu eta azaldu nola ahaldundu dituzten, azken 40 urteetan, ongizate erregimen horiek bertan bizi ziren emakumeak eta nola askatu dituzten gizonen menderakuntzatik, modu duinagoan bizi zitezen. Europako egungo gizarteetan, EAEn barne, ez da espero emakumeek lana doan egiterik, 1930eko, 1950eko edo 1970eko hamarkadetan bezala, baina gizonek, oro har, eta gizonek gobernatutako schumpetertar erregimen posfordista eta posnazionalak, gero eta hedatuagoak?
‎Demos bat, hogeita batgarren mendean existitzekotan, derrigorrean izango da, aldi berean, gizarte normalizatzaile bat, kontrolezko mekanismo eta instituzio publiko diziplinario eta biopolitikoetan oinarritutako gizarte bat, alegia. Askatasun eta berdintasun politikoa beti lortzen dira menderakuntza jakin batzuen bitartez, eta menderakuntza (domestikazio mekanismo) horiek ez dute soilik gorputza (indibiduala eta kolektiboa) modulatzen, gainera, boteretu eta gaitu egiten dute.
‎Askatasun eta berdintasun politikoa beti eratzen dira menderakuntza jakin batzuen bitartez. Kontua da menderakuntza horiek ez dutela soilik gorputza (indibiduala eta kolektiboa) modulatzen; gainera, boteretu eta gaitu dezakete, mekanismo eta instituzio diziplinario eta arautzaileak erabiliz, hala nola, hezkuntza eta osangintza publikoa.
‎gizabanako autonomoa, moral unibertsalaren arabera deliberatzen (ezkertiarren kasuan) edo dirua egiten dakiena (eskuinaren kasuan). Teoria horiek ez dute inolako argibiderik ematen gizabanako horien sorkuntza prozesuez, ez diote ezer ugaztunak indibiduo bilakatzeko egin beharreko lan guztiaz, erabili beharreko botere teknologia eta domestikazio mekanismo guztiez. Haien ikuspegitik, zikoinak Parisetik ekarri duen subjektu autonomo eta arrazionala da indibiduoa.
‎Teoria eta ideologia horiek ez badute azaltzen nola bilakatu den subjektu autonomoa subjektu, bada, orduan ezin dute azaldu nola bilakatzen den subjektua aske, etiko edo autonomo, eta, beraz, ezin dute azaldu subjektu horiek nola sortzen duten kolektiboki aberastasuna, elkartasuna, zaintza, maitasuna, gorrotoa, leialtasuna, dependentzia eta emantzipazio politikoa. Horiek dira hain zuzen ere pentsamendu politikoak jorratu behar dituen galdera nagusiak, baina hori ez da gertatuko kolore, tamaina eta jatorri ezberdinak dituzten langile, esklabo eta emakumeak pentsalari politiko publiko eta publikatu bilakatzen diren arte.
‎Igaro ziren bost egun horiek, agertu ziren ama eta bere laguna; amak besarkada luze bat eman zidan niri eta besarkada luzeago bat irakasleari. Irudi horiek ez ditut sekula ahaztuko eta ez ditut ahaztuko ezta ere irakasleari nik lotutako sokak askatzen zizkion bitartean amak esaten zizkion hitzak eta esateko modua. Nire adinerako garratzegia zen ondorio bat atera nuen, maitasuna, izadiko zenbait fenomeno bezalaxe, zerbait suntsitzailea dela eta kostatu egin zait uste hori gainditzen?, esan zuen eta bukatutako lana ederresten eman zuen tarte bat.
‎Oso lagun gure etxean. Elizak lagundu beharrean, esanez, hik dituan pultsio horiek ez dituk normalak, sanoak, lagunduko diagu psikologikoki eta abar hori zuzentzen?, hori esan behar zuen elizak nor izan balitz, ba ez, hartu, eta zegoen lekutik bidali egin zuten, hor konpon han. Eta han beste horrenbeste.
‎Bietan kasu! Mutiko tzar horiek ez dute zentzurik. Ez dute beren plazerrari baizik pentsatzen!
‎egingo gaituela dio. . Diru publikoarekin munduko ikerlaririk onenak ekar ditzakegu, baina horiek ez dute sustrairik gure herrian tartean taloirik ez badago. Herri izateko moduak ez baditugu lantzen eta gazteekin ez baditugu gai horiek jorratzen, oso ikerlari onak izango dira, ingelesez primeran hitz egingo dute eta artikulu pila aterako dituzte, baina ez dute inolako leialtasunik izango Euskal Herriarekin; soldata ona badute, berdin izango zaie Bordelen, Londresen edo Melbournen lan egin?.
‎–Idazten dutena nik ikuskatzea nahi al duzu, kamarada? . Disidente horiek ez dituk ergelak, Li Huan; itsuak eta gorrak, bai, baina ergelak ez. Ondo asko zakitek hitzen botereaz baliatzen, ahozko eta idatzizko hitzak erabiltzek.
‎Horrexek baino ez ditu kezkatzen, filmatu dituzten gauza guztien artetik. Emakume horiek ez dute auzune onetako emakumeen antzik, ezta aldizkarietako neskatxen edo goi mailako ikastetxeetako ikasleen antzik ere. Iruzkin horiek idatzi dituen kazetariari iruditzen zaio naturala dela emakume guztiak bere ingurukoak bezalakoak izatea.
‎Ia ez dut ezer nire izenean. Jende horiek ez zuten modurik nire familiaren helbidea jakiteko.
2018
‎goizago etorriak ziren, bilkuraren nondik norakoak ahalik eta ongiena prestatzeko. Beti bezala, jaun horiek ez zuten ia ahaleginik egin nire aurrean ezer ezkutatzeko geletan sartu irten nenbilelarik haiek eztabaidan murgildurik zeuden bitartean, eta, beraz, ezinbestez antzeman nion, nolabait ere, prozesuko urrats horretan nagusi zen aldarteari. Lord jauna eta beraren kideak, noski, ahaleginean ari ziren etortzekoak ziren parte hartzaileen berri elkarri artoski jakinarazteko; baina, alde handiz, haien ahaleginen xede nagusia pertsona bakarra zen, hain zuzen, monsieur Dupont, frantses ordezkaria?, eta orobat haren sinpatiak eta antipatiak.
‎–Bai, gizajo horiek ez dute ezertan errua eta ez dute zertan pairatu euren aita sasikumearen krimenen ondorioak. Baina lar hitz egin dugu.
‎Egun hartan, autobusa hartzera justu samar iritsi eta edozein modutan kokatuta utzi behar izan nuen nire BH Ibiza tolesgarria, bizikleten aparkalekuko plaza bikoitzetako baten erdiko espazioan, lasterketarako Orbea zahar baten eta mendirako B Pro baten artean, mendirako, diot, baina ondo jakina da gure hiriko gazteek asfaltoaren gainean baizik ez dituztela halakoak errodatzen, eta bizikleta horiek ez dutela sekula urrunki naturazkotzat jo daitekeen lokatzik zapaldu, ezta zapalduko ere?. Bizkor ibili behar nuen arren, kontu handiz lotu nuen nire kate giltzarrapoduna aparkalekuko metalezko barran, eta ez zen erraza, Orbearen gurpil handiak eta handik ateratzen zen kate lodi samarrak ez zutelako tarte handiegirik uzten.
‎–Nik uste nuen horiek ez zutela ugazabarik.
‎Ikusten dituzu ETAk atentatuak egindako lekuen argazkiak, eta leku horiek ez dute ezer berezitik, jendeak berdin jarraituko zuen hortik pasatzen, tabernara sartzen, esan ohi denez, bizitzak aurrera jarraitzen du.
2019
‎haren haurra ere bada. Eta funtzio horiek ez dute elkar baztertzen, egiatako haurra ere alter ego bat baita amarentzat; era berean, neskatoak panpinari errieta egin, zigortu eta gero kontsolatzen duenean, amarengandik babesten ari da bere burua, eta amaren duintasunaz janzten: bikoaren bi osagaiak laburbiltzen ditu; bere sekretuak kontatzen dizkio panpinari, eta hezi egiten du, bere autoritate subiranoa berretsi haren gainean, eta, batzuetan, baita besoa atera ere, jo, torturatu:
‎ezagutzen dut Portugalgo hiri txiki bat, antzinakoak bezain zorrotza, non neska gazteak ez baitira ateratzen amaginarrebak edo koinatak lagunduta baizik; ile apaintzaileak, ordea, lokalaren gaineko logelak alokatzen ditu; ilea moldatu ondoren eta orraztu aurretik, maitaleek elkar besarkatzen dute, presaka. Hiri handietan, berriz, emakumeak presozain gutxiago ditu, baina oraintsu arteko amodio afera klandestino horiek ez zuten modurik ematen sentimendu ilegitimoak zoriontasunean gara zitezen. Presatua eta isilpekoa denez, adulterioak ez du harreman libre gizatiarrik sortzen; berekin dakartzan gezurrek guztiz suntsitzen dute ezkon harremanen duintasuna.
‎kontu iragana da, bizi denborakoa bakarrik. Orain Egian eta Betikotasunean nago, eta horiek ez dute ez neurririk ez xederik.
‎Baina Lisboako Setioaren Historia horretako azken orrian aurki dezake Raimundo Silvak abertzaletasun bizkor baten adierazpen sutsua, segurutik bereganatuko duena, baldin eta bizitza monotono eta arruntak ez badu berea epeldu, orain dardaraz hasiko da, bai, baina heroien arimatik datorren hats paregabeak hartaraturik, ikusi bestela zer idatzi zuen historialariak, Gazteluaren goi aldean musulmanen ilgora jaitsi zen azkeneko aldiz, behin betiko, hiri kristau berriaren bataio santua munduari iragartzen zion gurutzearen ondoan, argiak musukatua, haize leunak kulunkatua, garaipenaren harrotasunak irabazle hedatua, eguratsa urdinean Afonso Henriquesen ikurra eraiki zen, poliki poliki, hots, Portugaleko armarria, Portugaleko quinak, alegia, kaka zaharra, eta inork ez dezala uste zuzentzaileak iraina ikur nazionalari egiten dionik, lasaitua, lasaitu zilegia baizik ez da, zeren, imajinazioaren oker inozoengatik arrazoirik gabe agiraka egin dioten horrek, bereak ez diren beste oker batzuk hantxe geldi daitezela onartu baitu, orain gogoak agintzen diona izanik, eta justizia guztiarekin, paperaren ertzetara deleatur suminen uholde bat botatzea, baina badakigu ez duela egingo, honelako zuzenketa batek egilea irainduko lukeelako, Zapataria oinbularraz hitz egitearekin konforma dadila, horretarako ordaintzen diote-eta, horiexek izan ziren Apelesen hitz pazientzia gabeak, hitz behin betikoak. Alabaina, oker hau ez da habailena bezalakoa, agian bai eta agian ez arteko huskeria baizik ez, izan ere zer inporta digu, gaur egun, balear edo baleariko deitzen ote zieten, baina inolaz ere onartu ez litzatekeena da Afonso Lehenaren garaian quina horiei buruz hitz egitea, quina horiek ez baitzuten toki bat izan banderan bere seme Sancho errege izan zen arte, eta orduan ere auskalo nola ezarririk, gurutzatuak edo erdian, edo quina bat hor eta gainerakoak bakoitza bere zokoan, edo zelai guztia betez, azken hau delarik, aditu serioenen arabera, hipotesirik zentzuzkoena. Oker larria, baina ez bakarra, denetako eta betiko Lisboako Setioaren Historia horren azken orria orbanduko duena, gainerakoan tuba burrunbariz, danborren hotsez oparo hornitua, hainbeste liluramendu erretorikoz hornitua, soldadu osteak paradan formatuak, horrelaxe irudikatzen ditugu, infanteak eta zaldunak oina lurrean, ikur nazkagarriaren jaitsierari eta ikur kristauaren zein lusitanoaren eraikitzeari begira, ahots bakarraz oihu egiten dutela Gora Portugal, ezpatarekin ezkutuen kontra danbatekoak emanez, algara militar kementsuaz, eta ondoren erregearen aurreko desfilea, erregea bere oinekin zanpatzen ari da, mendekatzaile, mairuen odolaz gain, musulmanen ilgora, eta hau da bigarren okerra, burugabekeriarik gorena, bandera hori ez baitzen sekula Lisboako hormen gainean jaso, zeren, historialariak jakin lukeen bezala, banderan ilgora jartzearena otomanoen inperioaren asmazioa izan baitzen, bi edo hiru mende geroago.
‎Litekeena da gertaera hauen ohiko eszenatokiek, batez ere bere bertsio zinematografikoek, pertsona arrunta heroi bihurtzen ahal duten gorespen hau sustatzen laguntzea, pertsona arrunt hori toki dramatikoan ez baldin badago kasualitate hutsa da, gaur zinemara etorri delako, hain zuzen, kondenatua gezurretan edo egiatan nola hil zen ikustera, edo aktore ospetsuak hiltzen zelakoa nola egiten zuen, edo egiatan eta dokumentalki, izenik gabeko justiziatua nola hil zen ikustera. Ondorengo zalantza agertzen dugunean ez dago inolako iradokizun maltzurrik, ustez egia dena baizik ez da, alegia, uste duguna da aulki elektrikoan, urkamendian, gillotinan, garrotean edo sutan hiltzera ezein kondenatuk ez duela sekula agindua eman korrontea piztu, hanka azpiko tranpatxoa ireki, xafla zorrotza askatu, torlojuari bueltak eman edo pospoloa izekitzeko, agian hiltzeko modu horiek ez dutelako duintasunik, ez eta arte honetan tradizio luzeena dutenek ere, agian faktore militarra, hainbeste aldiz heroismoaren habia den erakunde militarra falta dutelako, zeren, kondenatua zibil arrunta izatetik pasatzen ez zenean ere, bularrean jaso zituen balek erdipurdikeriatik askatu baitzuten, balak biatiko eta ibiltzeko baimena izan zitzaizkion, eta horri esker azkenean sarrera edukiko d...
‎Ondoren Maria Sara doktorea engainatu zuen mugimendu bat egin zuen, irudi zuen altxatzera zihoala, baina ez, indarra hartzeko modu bat baizik ez zen, esatea erabaki zuen esaldiaren erdian ez gelditzeko, eta honek esan nahi du, gutxi gorabehera, une horiek, eta uneak beti dira asko, segundoak gutxi izanik ere, biek oreka kulunkarian bizi izan zituztela, zuzentzailea arduradunaren mugimendua, bere borondatearen kontra, jarraitzera behartuta, arduradunak bere bulkadaren norabidea aldatuz, konturatu zenean gizonaren asmoaren nolakoaz okertu zela. Zineak jakin luke, antzerkiak berak baino hobeki, keinu dantza fin hauen berri ematen, keinuok zatitu eta berriz osatu ditzakeelarik, hurrenez hurren, baina komunikazioari buruzko esperientziak frogatu du irudikatzeko modu ustez ugari horiek ez dutela hitzaren beharra gutxiagotzea ekarri, edozein hitzen beharra, hitzek gorputzaren ekintzez eta gorputzen arteko eraginez gutxi esaten dakiten arren, gorputzean dagoen borondateaz edo gorputza den borondateaz, beste izenik ezean sena deitzen dugun horretaz eta emozioen kimikaz horren gutxi esaten dakiten arren, horretaz guztiaz eta gainerakoaz ere gutxi esaten dakiten bezala, baina gainer... Baina gu hemen zineaz edo antzerkiaz, are bizitzaz, ari ez garenez, esan behar duguna esateko denbora luzeago eralgi behar dugu, batez ere konturatu egiten garelako lehen, bigarren eta are hirugarren saioaren ondoren, gaietako zati oso txiki bat baizik ez zatekeela azaldurik geldituko, hala eta guztiz ere interpretazioen oso menpe, eta, komunikazio ahalegin laudagarria egin eta gero, hau guztia esanik, itzul gaitezen hasierara, nahasturik jada, fokuratzeplanoa hurbiltzeko edo urruntzeko zorian, trebeziarik gabe, interesgunearen ertzak belatzeko arriskuarekin, interesgunea bera, nolabait esateko, identifikagaitz bihurtzeraino.
‎–Zerri horiek ez dute bihotzik, esan zuen Amparok, eta, zutik jarriz, bukatutzat eman zuen solasaldia.
2020
‎Zaintzaileek langileen estatutuan dagoen beste edozein langilek dauzkan eskubide berberak baitauzkate. Eskubide horiek ez dituen bakarra etxeko zerbitzaria da. [...] Etxeko lanak kualifikazio profesional bat eta akreditazio bat dauka.
‎Hor engaiatu dira 30 herriko etxe. Jarraipeneko hiru txosten egin dira geroztik, eta konturatu gara engaiatuak diren udal horiek ez dituztela neurriak martxan jartzen baldin eta herritar aktiboek ez badituzte behartzen horretara".
‎–Hepatitisa, kandidiasia, pneumonia, horrelakoak izan ditugu orain arte. Horiek badute sendatzeko modua, baina, azken asteotan... Pneumoniarekin batera, sarkoma arrosa kasu bat, eta gaixotasun berri hori, Sida... horiek ez dute sendabiderik.
2021
‎Gizarte guztiek behar dute beren buruaren irudikapena. Eta gizarte horiek ez dute irudikapen bat sortuko, asko baizik; askotan, antagonistak izango direnak, gainera. Bere burua irudikatzen ez duen taldea ez da talde izango.
2022
‎Baina bietarik bat: edo gizaseme horiek ez dute deusik amesten –ez bada albait arinen gaua amaitzea mundu gailurreko beraien talaiatara agudo itzultzeko–, edo ez dago haiena bezalako existentzia pribilegiatuari itzalik egin diezaiokeen ametsik. Aieru gaiztoek uzkurtu beharrean piztu egiten diete adorea, eta ez dago Kontseiluaren ohiko batzar bezperatan haienak bezalako borondate blindatuak pitzatuko dituenik.
2023
‎bi aldiz etorri dira nire bila, eta bietan txiripaz libratu naiz. Ulertzen dut gutarrak urduri egotea, baina ohitu egin gara, ze erremedio, mertzenario zikin horiek ez baitute erraz amore emango, ez gaituzte bakean utziko. Kontu handiz ibili behar dugu, Txistu, bizkarrak ondo zaintzen ikasi behar dugu ustekabean harrapa ez gaitzaten.
‎" Eusko Gudariak gara, Euskadi askatzeko...". ...esan nahi diotenak ez dutela onartzen, ez dutela izan nahi maizter zintzo baizik beren etxearen jabe, eta orduan euskaldun zintzoek txaloka ekin diote, zintzoek txaloka eta gaiztoek Eusko Gudarika, eta errege harritua isilik eta begira eta agian apur bat kikilduta edo suminduta edo beldurturik baina ez dago kuidadorik, ongi babestua eta inguratua dute bere bizkartzainek, eta gainera bazter nahasle horiek ez dute ekitaldia zapuztea beste helbururik eta hori ere erdizka baizik ez dute lortuko, euskaldun zintzoen ordezkariak, isiltzeko abisuari kasurik egin ez diotenez, bere segurtasunindarrei agindu dielako atera ditzatela kanpora asaldatzaile parte txarreko horiek, eta Berrozi esaten dieten polizia ez ofizial baina bai ofizianteek indarka kanporatu dituzte kantari txar horiek, bultzaka ere isildu ...
‎Kontseilariak bazekien egoera zaila zela, baina jokabide horiek ez zuten tokirik bere ardurapeko eginkizunetan.
‎datuen zirkulazioak, salmentak eta erabilerak ez dauka inolako kontrolik. Eskaera horiek ez dute, oraingoz behintzat, erantzunik jaso.
‎Byung Chul Hanek esan bezala, besteari buruz dena ez jakitean oinarritzen da konfiantza; gardentasunaren politika tiranikoa, beraz, mesfidantzaren gainean eraikita dago. M. Marchanten ustez, familia behartsu horiek ez dituzte jada esparru publikoa eta pribatua bereizten, inolako filtrorik gabe hitz egiten dute beren bizitzaren inguruan. Txileko Huamachuco IIko Renca auzoan burututako esperientzian, bertako biztanleek beren iragana, pentsamenduak eta etxeak garden erakusten dituztela deskubritu du.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia