2015
|
|
Uste dut horrela izango dela, egoera txarrean egon ez arren, munduko gauzetan hain sartua eta ondasun, izen on eta harreman kontuetan hain murgildua egonik, esana dudanez?, egiaz ikusi nahi lukeen eta haren edertasunaz gozatu nahi lukeen arren, ez diote uzten, eta ez dirudi hainbeste oztopotatik aska daitekeenik ere. Eta bigarren egoitzetara sartu ahal izateko benetan komeni da, bakoitza bere bizieran, beharrezkoak ez diren gauza eta harremanak alde batera uzten ahalegintzea; egoitza nagusira iristeko
|
hori
hain garrantzitsua izanik, hori egiten hasten ez bada, ezinezkotzat jotzen dut; are gehiago: dagoen lekuan ere nekez egongo arriskurik gabe, gazteluan sartu bada ere, gauza pozoitsuak ez direlako geratuko behin edo behin berari hozka egin gabe.
|
|
Honetan Jainkoak asko lagundu dit, lanean lehenen izan nahi izaten bainuen, eta gauza guztiak ongi jarririk eta egokiturik egon daitezen saiatzen nintzen gauza txiki txikietaraino, neure bizi osoa etxe hartan igaro behar banu bezala, eta horrela poz handia hartzen nuen guztiz ongi geratzen zenean. Samin handia izan nuen ahizpa hauek hemen sufritu zutenaz jabetzean; ez janari faltaz (horretaz nengoen lekutik ni neu arduratzen bainintzen, etxea limosnetarako oso urruti zegoelako), osasun faltaz baizik, hezetasun handikoa eta hotza zelako; hain handia zenez gero, ezin zen konpondu arazoa; eta txarrena, ez zutela Sakramentu guztiz Santua, eta
|
hori
hain itxitura handirako pena handia da. Haiek ez zuten penarik, eta guztia eramaten zuten Jauna gorestekoa den pozaz; eta batzuek esaten zidaten, inperfekzioa zeritzotela etxea nahi izateari; Sakramentu guztiz Santua izanez gero, poz pozik egongo liratekeela han.
|
|
Guztiak zetozen pozik, arriskua igaro ondoren, jostagarria zelako bidean zehar hitz egitea. Gauza handia da obedientziagatik sufritzea, moja hauentzat bezala
|
hori
hain ohikoa duenarentzat.
|
|
6 Beste moja
|
hori
hain ona bada, har beza; izan ere, asko izan beharra dago, hil ere asko hiltzen baitira. Hauek zerura doaz; ez nahigaberik hartu.
|
|
3 Aita frai Gracián benetan poztu zen berorren jauntasunaren mezuaz; nik badakit behar den maitasun eta onginahia dituela eta gehiago ere bai, uste dut, berorren jauntasuna zerbitzatzeko eta bere inguruko pertsonek (onak direnek) berorren alde gure Jaunari otoitz egin diezaioten saiatzen dela. Eta probetxu egin diezaion berak
|
hori
hain gogo biziz eginik, itxaro dut Haren Maiestatearengan entzungo diola; izan ere, behin esan zidanez, ez da kontentatzen berorren jauntasuna oso ona izateaz soilik, oso santua izatea nahi luke. Nik beheragoko pentsamenduak ditut.
|
|
Nola dagoen eta Pazko hau nola joan zaien jakiteko gogo handia izan dut. Sinets dezake, asko igaro direla, baina inoiz ez dudala izan berori eta etxe
|
hori
hain gogoan, gure Jaunari gomendatzeko eta baita berorren sufrimenduengatik erruki hartzeko ere. Izan bedi Bera bedeinkatua, mundura sufritzera baizik ez baitzen etorri; eta honetan, aginduak betez hobekien imitatzen duenak, aintzarik handiena izango duela konturatzen naizenez gero, biziki pozten naiz; hala ere, poz handiagoa izango nuke nik neuk sufritzeaz eta berorrek saria izateaz, edota berorrekin harreman handiagoa izan nezakeen lekuan izateaz; baina, Jaunak beste gauza bat agintzen duenez gero, izan bedi guztiagatik bedeinkatua.
|
|
Diruaz egitekoa bada, Jainkoak emango ditu, eta eman bekie lagunei, eta Jainkoarren berorren aitatasunak ardura har beza gelditu gabe joan daitezen. Ez beza jo garrantzi gabekotzat, gauzarik behinena baita; eta Peñuelako aita priore
|
hori
hain ongi ezagutzen badu, hura joan daiteke aita Marianorekin, eta besteekin ezer lortu ezin bada, egin bedi Aita Santuarekin; hala ere, hobe litzateke beste bide hura, oraintxe baita abagune on ona. Eta Matusalenengan ikusiak ikusiz, ez dakit zeren zain gauden, hemen ezer ez izateko eta unerik hoberenean galduak izateko arriskuan baikaude.
|
|
Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorren agurgarritasunarekin, ene aita. Etxe
|
hori
hain urruti egonik, ez dut norekin bidali erantzuna, eta beraz, aita hauek horra noiz joango egon naiz.
|
|
Bidal biezat laranja lorezko ur pixka bat, baina ez hausteko moduko ontzian, horregatik ez baitiot eskatu lehenago. Aingeruen beste
|
hori
hain polita zen, non eskrupulua izan bainuen gastatzeko; horregatik elizarako eman nuen, eta San Jose aintzatsuaren festaburua janzteko ongi etorri zitzaidan.
|
|
Berriro idatzi diet berri ona emateko, ez baitakit beste erremediorik. On handia izan da beste gutun
|
hori
hain bizkor etortzea; egunetik egunera zor handiagoaz nauka, niri poz emateko jartzen duen arretagatik; horrela Jainkoagan itxaro dut Berak ordainduko diola.
|
|
1 Jesus izan bedi berorrekin, ene alaba. Berorren zerbitzari
|
hori
hain ibiltari handia izanik, uste nuen bihar iritsiko zela Madriletik (hara bidali bainuen arazo hauek noren esku utzi ez nekielako), baina gaur, osteguna, etorri da, eta batera erantzungo zaie Ávilako gutunei, eta horrela, ezin bidali izango dira bihar eguerdira arte, nire begiak eta burua ez baitaude horretarako, eta Jainkoak nahi beza biharko prest egotea. Asti handi handia harturik idatzi nahi nioke berorri, baita Maria andereari ere.
|
|
Poz handia hartu dut osasunez ongi dagoelako; Jaunak eman biezaio nik eskatzen diodanez. Pena handia ematen dit ofizio hori dutenek beti halako oinazeak lagun izan beharrak; izan ere, uste dut orain gaixotasun
|
hori
hain sarri izaten dena izanik, erremedio berezia duela. Jaunak eman beza komeni dena.
|
|
Bada, ez duzue uste orain arrazoizko zera dela, hitz hau ahoz esaten badugu ere, adimenaz ulertu gabe ez uztea, halako maitasunaz oharturik gure bihotza zati zati egin dadin? Bada, zer seme dago munduan beraren aita nor den jakiten saiatzen ez denik, aita
|
hori
hain ona, hain goren eta hain jauna denean. Halakoa ez balitz, ez nintzateke harrituko haren seme alabatzat geure burua hartzerik nahi ez bagenu; izan ere, mundua horrela dabil:
|
|
Beraz, maitasun hau non den igarri gabe ez zarete geratuko, ezta ez dakit nola ezkutuan gorde daitekeen ere. Bada, hemen kreaturak maite baditugu, ezinezkoa dela esaten dute maitasun hura ezkutuan gordetzea eta zenbat eta gehiago egin ezkutuan edukitzeko, are eta ageriago egiten dela, eta
|
hori
hain behe mailakoa, maitasun izenik ere merezi ez duena, denean, ezerezean oinarritzen delako; eta nola ezkutuan estalita eduki hain maitasun indartsua, hain bidezkoa, beti haziz doana, maitatzeari uzteko ezer ikusten ez duena, beste maitasun batez ordaindua denaren gainean oinarritua egonik, inolako zalantzarik uzten ez duena, hain agerian erakusten delako, hainbesteko oinaze eta nekez eta odola... Oi, Jainkoarren, bai alde handia aurkituko duela maitasun bataren eta bestearen artean probatu duenak!
|