Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 81

2000
‎Alde horretatik, animazioa oso egokia da nik neuk kontrolatzen dudalako ekoizpena eta nahi dudan orduetan lan egiten dudalako, egia esan, askatasun osoa dut. Fikzioa egiten duzunean eta zuzendaria zarenean, egiten den gauza bakarra agintzea da, eta nik ez dut hori gustuko. Materiala ukitzea, kamara prestatzea, argazkiak eta musika egitea, muntatzea, soinuak sortzea, laborategietara joatea, filma fotogramaz fotograma ezagutzea da nik nahi dudana.
‎Lan honen oinarri gisa erabili dugun inkestaren ondorioen bitartez badakigu Sarrionandiaren liburuak irakasleek 16 urte bitarteko gazteentzat gomendatuenetakoak direla, bereziki gailentzen delarik urteak aurrera egin arren, Narrazioak liburuak izandako arrakasta handia, beste narrazioen aldean, eta olerki nahiz saiakera liburuak oso atzera uzten dituelarik. Gazteek, bestalde, irakurketa hori gustukoa dutela aditzera eman du era berean Mari Jose Olaziregik gazteen irakurketa zaletasunen inguruan egindako ikerketa eta inkesten emaitzak. Irakurle gazteen artean, beraz, oso harrera ona izan du, eta adinean gora egin ahala hobea.
2003
‎Rochester-eko (New York) Unibertsitateko Neurologia Sailak egindako ikerketa zientifiko baten arabera, bideojokoek, batez ere ekintzakoek, nabarmen hobetzen dituzte haiekin jolasten dutenen ikusmen arretarako gaitasunak. Zehazki, %30 eta %50 bitarteko gaitasuna dute inguruan gertatzen dena detektatzeko, entretenimendu mota hori gustuko ez dutenek baino. “Nature” aldizkarian argitaratutako lan honen ondorioen arabera, bideojokoen jarraitzaileek hobeto identifikatzen dituzte objektuak beren ikusmen periferikoan, eta horiek bereiz bereizteko gai dira, kontatu beharrik gabe; gainera, gai dira beren arreta azkarrago desbideratzeko eta aldi berean zenbait objektu ikuskatzeko.
2005
‎Izan ere, Frantziako Gobernuak irrati libreetarako baimena eman zuenean euskaltzale batzuk elkartu eta halako kate bat sortzea erabaki zuten. Lan hori gustokoa izan du guztiz; gainera jende askorekin harremana egiteko aukera eman dio, eta hori guztiz aberasgarria gertatu zaio gure idazleari.
2007
‎Jendea matematikara esatea zuzenagoa litzateke agian. Oro har, ez dugu jakintza eremu hori gustuko, Ibañezen esanetan. Ospe txarrekoa da, eskolan ere bera omen da ikasle on askoren galga, eta gure bizitzetatik kanpo dagoela uste dugu.
2008
‎Zuek hori egingo duzue, eta guk bi aukera emango dizkizuegu: gurekin batera Hispaniolara igotzea behin altxorra bertan edukitakoan, eta orduan bermea ematen dizuet, nire ohorearen gainean, toki segururen batean utziko zaituztedala; edo, hori gustuko ez baduzue, nire gizon batzuk zakar samarrak direlako, eta garbitu beharreko kontu zaharrak ere badituztelako pasatako amorrazioengatik, orduan, hemen bertan geratzeko aukera ere baduzue, hori ere bai. Hornigaiak erdibana egin ditzakegu, hainbesteko bat gizon bakoitzeko; eta bermea ematen dizuet, berriro ere, aurrena ikusitako ontzikoei zuen bila etortzeko esango diedala.
‎–egin zuen orro, benetako lehoi batek bezala ingurura begiratuz?. Sendagile jauna, jarraitu zuen, bere ohizko doinuaz?, horretantxe ari nintzen pentsatzen, badakit-eta mutil hori gustukoa duzula. Denok apal apal eskerrak eman beharrean gaude zure onginahiagatik, eta, ikusten duzun bezala, badugu zugan federik, eta groga balitz bezalaxe hartzen ditugu drogak.
‎en ello sigue V. las huellas del P. Larramendi»32 Azkuek Izkindea argitaratu berri zuen orduan, eta badirudi gramatika lan hori amaituta ekin ziola hiztegiari. Antza Dodgsonek proposatu zion33 Azkuek berak aitortuko zuenez ez zen hiztegigintzan hasi lan hori gustoko zuelako, baizik beharrizana zegoelako34.
‎Orduan, Monsieur Mouche Euli Jauna, frantsesez arrantzalearengana joko du. Poolek pertsonaia hori gustuko duela aitortu du. «Familia disfuntzionaletan bada beti babesle figura bat, eta hori betetzen du Mouche k.
‎Elkarteko kidearen ustez, Europak onartu egin luke migrazio fluxuak ez direla inoiz ordenatuak izan, eta ez direla izango. Haren ustez, immigrazio politika oinarri horrekin egin luke Europak,, errealitate hori gustuko izan edo ez?. Itunak ez dakarrela berrikuntzarik eta, betiko akatsak?
‎Europa erdialdeko orkestrekin alderatuta, EOS orkestra berezia dela azaldu du: Jendeak gauzak gerta daitezen desio duela ikusten dut, gauzak martxan izan daitezen nahi duela, eta hori gustuko dut; batez ere, adi egotera behartzen zaituelako.
2009
‎Gehiegi bizi da arrauna. Udan, traineruarekin serio hasten garenean, plazatik pasatzen gara eta egunero egunero, zaharrak, jubilatuak eta mundu hori gustuko dutenak behintzat, han izaten dira ikusten. Eta entrenadoreak izango balira bezala ematen dute bere iritzia.Animatu ere animatuko dute. Bai, animatu eta kritikatu ere bai.
‎Hainbeste ordu ematen ditu amonaren etxean, zerbaitetan lagundu du. Amonak ez du alaba zaharrenak oparitutako tramankulu hori gustuko. Zarata gehiegi.
‎Animalia handi horiek, era berean, “chinooks” izokinen malnutrizioa jasaten dute. Jaki hori gustukoena da, Itsas Ugaztunen Biologiari buruzko Nazioarteko Bi Urteko Kongresuan Quebecen aurkeztutako ikertzaile kanadarren ondorioen arabera. Azterlanaren zuzendari Peter Ross biologoak azaldu zuenez, Ozeano Bareko tenperatura igotzeak eta uren kutsadura kimikoak izokin espezie horren elikadura erregimena aldatu dute.
‎Gero Urretxuko festetara etorri zen, eta han gehiago ezagutu ginen. Mutil jatorra zen, betaurrekoduna, betiko ikasle txintxo horietako bat, baina betaurreko eta ile gominadun horren atzean, mutil ireki eta parrandero bat zegoen, eta hori gustuko nuen. Horregatik gure kableen arteko harremana, bihotzen artekoa bihurtu zen.
‎Musika ikuskizunetan beti ikusi dut abeslaria asko mugitzen, baina beste musikariak ez, eta ez dut hori gustuko. Karin Netten zuzendariak banda osoarekin egin du lan.
‎Jokalari garrantzitsuek uda hasieran zugan konfiantza edukitzea ez da normala, baina horrek egitasmo sendoa dela erakusten du, eta jendeak hori gustuko du. Gure taldetik irten diren jokalariak pozik joan dira beti, eta horrek ere gauzak errazten ditu.
‎Arratzu Urdaibai eta Boca del Infierno, Hechon (Espainia). Azken lasterketa hori gustukoa al duzu?
‎Diskoetxe batzuekin harremanetan jarri nintzen, baina profesionaltasuna nahi ez dudanez, askatasun ukitu hori gustuko dut, ez dut nahi inork esatea zer egin behar dudan eta zer ez.
2010
‎" Normala" da erdaraz egitea. Baina beste batzuk bai, kontziente dira, eta agian ez dute sentsazio hori gustuko, agian nolabaiteko deserosotasunez bizi dute. Diskurtso publikoan hedatu samarra baitago euskaraz bizi nahi dugula.
‎Honela gogoratzen du Abal berak: Gidarena jakin genuenean hitz eman nuen eta horregatik arroz mota hori gustuko duten jankideek proposamen horiek dastatu eta gozatzeko aukera izan dezaten nahi dugu.
‎Sariak egindako lanaren aitorpena dira. Lana egin, eta beste batzuk etorri eta saritzen badute, guk egiten dugun lan hori gustukoa den seinale da. Lanean segitzeko balio dute, eta aurrera egiteko ilusioa ematen dute.
‎Ez dut sekula horren kontzientziarik eduki. Baina Imanolek Foruan zegoela katixima aleman bat euskaratu zuen, euskara guztiz mordoiloan; orduan ez nuen hori gustukoa izan.
2011
‎–Jada ez duzu latekin egon behar; galdu dira 35 milimetroak, mobiola, muntaia, moztu eta pegatzen ibiltzea? Erromantizismo hori, artisau edo alkimistaren moduan aritzea, fisikoki ukitzea galdu da, eta plazer hori gustuko dudala aitortu behar dut, baina bost axola zaizkie kontu horiek guztiak egungo belaunaldiei, edozein programa digitalekin egin dezakete-eta?.
2012
‎Ez, ez, hori gustuko kontu bat izan da. Ni ez naiz jokozale.
‎KEVIN: Tentsio hori gustuko huela uste ninan?
‎Eibarko lehiaketa hori gustukoa dute gure kirolari gaztetxoek dominak ematen dituztelako. Esan behar dugu igerilari erdiek pasa podiumera igotzea lortu zutela eta besteak oso gertu ibili zirela.
2013
‎XIX. mendearen erdialdean udalerri independente zen Deustu, baina, arrazoiren batengatik orduko kronikagileek ere esplikatu ezin zutena, jaietako egun nagusian, San Pedrokoan zehatzagoak izateko, Bilboko alkatea joaten zitzaien agintari nagusiaren plantak egitera. Ez zuten hori gustuko deustuarrek, eta egun hartan ospatzeko askorik ez zegoela erabakita, San Pedro osteko lehen domekara eroan zuten euren jai nagusia. Eguerdiko ekitaldi garrantzitsua zortzikoa zen, baina ezohikoa, emakumeek dantatzen zuten eta.
‎Foro Sozialaren aholkuek «konponbide integralaren» beharra azpimarratzen dute. Espainiak ez du orokortasun hori gustuko izango, baina zaila izango du banakako konpromiso eta eskaerei muzin egitea. Serioa da EPPKren erabakia, eta gauzak aldatzeko urrats sendoak egiteko prest daude, euren egoerak ez ezik prozesuak ere argi pixka bat ikus dezan.
‎Hirurogeiko edo hirurogeta hamarreko hamarreko urteetako genero literariorik ospetsuena izatetik, poesiaren garrantzi soziala gainbeheran hasi zen laurogeiko hamarkadaren erdialdera. Laurogeita hamarreko hamarraldian, poesia liburu on batek narratibako beste liburu kaskar batek baino oihartzun gutxiago du, guk hori gustuko izan ala ez. Hamarraldi horren hasieran inork ez zuen zalantzan jartzen poesiaren gailentasuna literaturaren Parnasoan, eta gure arteko irakaspen literariorik eraginkorrena Bernardo Atxaga edo Joseba Sarrionandia bezalako poetena zen.
‎Teilaren amaierako ehundura hori gustuko ez badugu, oreari almendra hautsa ere bota diezaiokegu, ore lodiagoa eta errazago lantzeko modukoa lortzeko. Teila aparta aterako zaigu.
‎Katalana naizenez, hasteko, diruagatik egiten dut; horrelakoak gara. [Barre] Egia esan, ederto pasatzen dut, publikoaren erantzunaren araberako gidoi aldaketa gimnasia hori gustuko dut. Hala ere, azkenaldian, atseden hartzeko unean ote nagoen galdetzen diot nire buruari.
‎Nire lepoan sartzen zuen muturra, eta titiak estutzen zizkidan, edo mokorretatik heltzen. Bizarra egin gabe zegoenean nuen hori gustukoen. Lotsaz jokatzen nuen nik; desoseguz, zehatzago esanda, nire gizenuneak mardulegi topatuko zituelakoan.
2014
‎Hori herritarrei esker da, eta herri bizia izateko bermerik onena da. Izaera hori gustukoa dut, eta herritarren dinamika horrekin zerikusirik ez duen Guardia Zibilaren presentzia eta jarrera da gutxien gustatzen zaidana.
‎Eleizetan jaialdia 15 aldiz abiatuko dute bihar, Zornotzan. Ganbera musikaren alorrean egun dagoen saio berezienetako batez gozatzeko aukera izango dute estilo hori gustuko dutenek, bihar hasi eta maiatzaren 25era bitartean. Baselizetan eta landa elizetan eskainiko dira kontzertuak.
‎Uste dut landako herrixka batean eragiten dituen ondorio sozialak on eta txarrak baino gehiago beldurrarazten nauela niregatik, bai eta gure seme alabengatik ere ondoko urteetan pentsamolde hertsi horretan dagon jendartean murgiltzeak. Baina erronka hori gustukoa dut: baikorki, izpirituen irekitzea sentituko dukedalako ideiak aitzinetik pozten nau.
‎Ikasketen azken urtean, Kontabilitate Publikoa delako ikasgaia izan nuen, eta gustatu egin zitzaidan. Irakaslearekin harremanetan, hurrengo urtean proiektua egin nuela eta hori gustuko gaia izango litzatekeela planteatu genuen.
‎Zer kontatzen diote elkarri? Kontaktu hori gustukoa dugua. Hau du Stanislavskik konfliktoa deitzen.
‎Orain, emakumeak ez dira menderakuntza harreman honen biktima bakarrak, Bourdieuk esan bezala, gizonek egundoko presioa somatzen baitute beren sorbaldan. Paradoxikoa bada ere, batzuek zein besteek benetan egoera hori gustuko ez duten arren, logika elikatzen jarraitzen dute amaierarik gabeko zirkulu batean. Oraindik ere, gizon eta mutil askok emakumeengan naturala dena bilatzen duten neurrian, emakumeek ere gizon modu jakin batean izatera behartzen dute.
2015
‎Eta nola esaten dion neskak, zuhur, bueltatzeko goizean, goizean gauzak argiago ikusten direla eta. Kortejoa, baietzaren eta ezetzaren arteko jolas hori gustuko dut. Hortxe dago maitasunaren jokoa, eta errespetuak markatzen duen muga.
‎Beharbada, irakaskuntzan ari garelako ez dugu ekimen hori gustuko. Gure ustez, atzean dauden ideiak, aurreiritziak hobe, ezin okerragoak dira.
‎Argi ilun askotariko gizona, askok finantza negozioa show business batekin nahastea leporatzen diote, beste askok ke saltzaile hutsa izatea. Bere gestioa megalomaniarekin ere parekatu dute, nahiz eta Goñik kalifikazio hori gustuko ez izan. Handinahi izateak ez du zertan gaitz bat izan behar, baldin eta buruzagiak anbizio hori behar bezala transmititzen badaki.
‎Harien berri ez dakiten txotxongiloak zarete! Gerediagak eta enparauek saldu nahi diguten kultur eredu miserable hori gustuko baduzue, zoazte denok Las Vegasera antzarak ferratzera!
‎Ez da nire kontua, baina uste nuen tipo hori gustuko zenuela.
2016
‎Autoreak abildadea zuen umeen lekuan jarri eta istorioak euren ikuspegitik kontatzeko; horregatik, liburuetan erabat murgildu dira Talaiako ikasleak. " Roald Dahlek duen umore ukitua da gehien erakarri dituena, baita helduez egin ohi duen erretratua ere, ez direlako ohiko heldu zentzudun eta orojakileak, alderantziz baizik, eta hori gustuko dute umeek". Helburua behintzat lortu du proiektuak, irakurzaletasuna sustatzeko akuilu izan delako.
‎UBI ikasten ari nintzela irakasle batek proposatu zidan Artearen Historia ikastea, mundu hori gustuko nuela ikusita. Onartu nuen ideia eta Gasteizera joan nintzen.
‎Hantxe denbora luzaz bahituak egonak bezala ziruditen, urte luzaz gizartetik kanpo egon diren horien sintomak erakusten zituztelako, errealitatetik kanpo egonez, haien antzeko gizaki guziek kantua zer zen bazekitelako eta haiek ez. Halere, Richardek laster ikas zezaketela pentsatu zuen eta aitzinera egin zuen, ea fandango hori gustukoa ote zuten; eta halaxe kantatzen hasi zen:
‎Hara, haize hori gustuko nuen ba?
‎Testuinguru kristauak hala aginduta, gehienetan apaiza ikusten dugu Mariren egoitzetako baten atarian konjurua eginez, atea indar magikoz itxi eta hura bertan harrapatuta uzteko. Baina kasu hauetan ere, ia guztietan herriak eskatzen dio apaizari lan hori bete dezan, honek hori gustuko lana ez bailuen. (Izan ere, Barandiaranek bere ohiko maisutasunez jasota utzi zuenaren arabera, apaizen konjuruen berriak jasotako lekuetan bertako apaizekin kontrastea egin eta hauetako inor ez zela inoiz honelako lanetan aritu erantzun zioten).
2017
‎Tabernari begira ari zela Puskasek Kattalinekin izaten zituen eztabaidak gogoratu zituen taberna zela eta ez zela. " Joxe Mari emazteak beti deitzen zion bere izenez, ez dut taberna hori gustuko! Ziur nago ez duela gauza onik ekarriko"," Emakumea taberna bat besterik ez da, lasaitu zaitez".
‎Ez nuen aire espioitza hori gustuko eta pentsatzen hasi nintzen babeslekutzat aukeratua nuen eremua ez zela hain egokia. Etsaiak zeruan bazebiltzan, txilarrez estalitako muino horiek ezin zidaten babesik eman eta, hortaz, beste babes mota baten bila joan behar nuen.
‎Jende guztia begira zeukan. Normalean egoera hori gustuko zuen, gustatu egiten zitzaion protagonismoa, jendearen begirada erakartzea. Baina leku hura deserosoa egiten zitzaion.
‎–Ez dakit ikuskizun hori gustuko izanen nuen.
‎Funtsean, Peiok jaz ere, Peio Larralderekin, lehen aldian ere irabazi zuen. Iduriz, Moderne Jean Marie Mailharro trinketa hori gustukoa duke, Frantziako xapelgoko finala, Agustirekin, kasik irabazter baitzuen joanden primaderan. Aupa Peio eta segi aitzina!
2018
‎Han ez zegoen iseka eta barrerik. Ni nintzen han indartsuena eta hori gustuko nuen. Bigarren ostikoa, nire hezurrak mami bihurtu arte jipoitzen ninduten haientzat izan zen; nire gurasoentzat, behin eta berriz zigortzen ninduten irakasleentzat...
2019
‎Orokorrean,, ezberdina? den hori gustuko dut, akaso ekarpen berri bat sortzen duelako ezberdina den horrek. Darrieussecqen lan denetan ikasi dut zerbait berria, edo interesgarria den gogoetaren batek jakin mina piztu izan dit bestela.
‎Buruan aspalditik neukan ideia zen arropa marka bat sortzearena, eta gustuko nuen horretan lan egitea erabaki nuen. Ederra da maite duzun horretan jardutea, batez ere, jendeak zuk sortzen duzun hori gustuko duela eta baloratzen duela ikustea. Dena den, horrelako proiektu bat martxan jartzeak denbora asko eta dedikazio handia eskatzen ditu, eta lan karga guztia zuk zeuk bakarrik ongi eramatea gogorra ere bada.
‎–Aizu, ahaztu nitaz, bale? Beste hori gustuko baduzu, tira aurrera. Hari batekoak zarete biok, igualak.
‎Aita semeek bainujantzi nautikoak nahi zituzten, baina halakorik ez zeneukaten. Modelo falta justifikatzeko, azaldu zenien hemengo gizonezkoek ez zutela estilo hori gustuko, kirol galtzak erabiltzen zituztela hondartzan ere.
2020
‎Puntu honetara iritsita, pentsatu behar da elikadura osasuntsuaren herri nozioa sinesmenengatik deabrutu ote den, ebidentziengatik baino gehiago, “oliorik gabe frijitzeko” tresna kopuruaren arabera. Berri onak sukaldaritza mota hori gustuko dutenentzat, baina oliba olioarekin egiten direnean eta neurriz kontsumitzen direnean bakarrik; kontuan izan behar da sukaldaritza teknika horrek plateraren kaloria balioa handitzen duela, eta, batez ere, frijitzeko denborak eta tenperaturak bitamina edukiaren zati handi bat suntsitzen dutela. Martínez Gonzálezek dio, halaber, desmitifikatu egin behar dela oliba olioa frijitzeko egokia ez izatea.
‎Nire semeak okela hori gustuko du.
2021
‎Zu bakarrik zaude, buruz burukoa da. Tentsio hori gustuko dut. Ihes egiten dizula, ba hurrengoan izango da.
‎Meritu handia dauka». Lehia hori gustuko du. «Elkarri hobeagoak izaten laguntzen diogu.
‎Lehen Tiktok Musical.ly izeneko plataforma zen, izenez aldatu zuten arte. Hasieran ez nuen sare sozial hori gustuko. Baina iazko udan bideoak igotzen hasi nintzen, inolako pretentsiorik gabe, baina gustua hartu nion.
‎Ea osasun egoerak hobera egin ahala jende gehiagok sartzeko aukera izaten duen. Eta kanpoko partiduetan berdin, badaude-eta kantxa batzuk oso beroak direnak, eta giro hori gustuko dugu.
‎Hori, eta egunen batean txakur batekin konpartitu duzula senidetasuna. Baina seguru hori gustuko duzula. Esaten nizun ez naizela batere ona sorpresak gordetzen.
‎Aske sentitzen zara, hori gustoko dut.
‎Auto guztien artean, hori gustuko duzu gehien?
2022
‎Liburua esku artean batetik bestera ibili izana maitatu duen esperientzia gisa oroitzen du: " Trukaketa humano hori gustuko dut". Idiartek ere" xantza" eta" aukera" gisa ikusten du Maiatz:
‎Oraingoan, kontu horiek guztiak argitaratuz (duela urte batzuk ez nian usteko hau inoiz egingo nukeenik!), iruditzen zaidak beste inork ere irakurriko dituela, eta lagundu egiten zidak hori pentsatzeak. Lan gehiago ere baduk, noski, testua gehiago landu behar delako, baina hori gustukoa diat. Ondo segi, izango diagu elkarren berri.
‎Ondo azaltzen du Paul Austerrek Ikusezin nobelan: " Esaten dizutenean pertsona batek gustuko zaituela, pertsona hori gustuko izatea da senak agintzen dizuna". Edo beste era batera esanda, gorroto dugun norbaitek laudatzen gaituenean, gure egoaren puzteak gorrotoa neutralizatu edo erlatibizatzera eta harekiko enpatiatxoa garatzera eramaten gaituela, modu erabat irrazionalean.
‎Sistema ezberdinak erabili arren, Alcorconen bost defentsako atzealdearekin lan egin zuen denboraldiaurrean eta denboraldiaren lehen zatian. «Horrek esan nahi du sistema hori gustuko duen entrenatzailea dela, eta Alavesen erabil dezakeela. Badauzka sistema horretara egokitu daitezken jokalariak».
‎Gustuko ditugun telesailetara itzultzea, etxera itzultzea bezala da. Badakigu zer aurkituko dugun bertan, eta hori gustuko dugu. Nire telesailen zerrendan, asko gustatzen zaizkidan telesailak amaitu gabe uzten ditut, bertara itzultzeko aukera izateko.
‎Proba egitea baino ez da: mintzatu lasai espainieraz tabernari latinoamerikarrarekin, euskararekiko traizioaren erruduntasunik sentipenik gabe, eta gorde sentipen hori gustuko dituzun liburu, film, telesail, telesaio eta enparauetarako. Espainierara itzulita gozatutako film edo liburu bakoitzak zimiko bera eragiten digunean, hutsunearen larriaz ohartzen hasiko gara.
‎Oraindik ere oso maskulinoa naiz, eta zalantzarik gabe gizonezko sentitzen naiz eta hori gustuko dut. Gustuko ditut gizon izatearen alderdi batzuk, indar fisikoa asko gustatzen zait, asko gustatzen zait nire gorputza; uste dut bikaina dela gizonek garatzen duten indar mentala, horren bitartez haien sentimenduak alde batera utz baititzakete une batez.
‎Zenbat aurreiritzi ez ote dizkion apurtuko toki honek. Eta hori gustuko du Paulak, noski: gazte sentiarazten du, edo behintzat ez horren zahar.
‎Ez dakit umore mota hori gustuko izango duten.
‎Bai, hori gustuko duzuela uste dut.
2023
‎Okzitaniako Tolosara joan zelarik, letrako ikasketa sailean antzerkia hautuzko opzio gisa hartu zuen. Bide hori gustukoa zuela, Lyoneko kontserbatorioan sartu zen" Compagnonnage theatre" jokalarien formatzaile zentroan.
‎Anaia itsasora joan zen aitarekin lanera, eta Badiola saregile lanetan hasi zen amarekin. Aitak erretiroa hartzean, anaiak itsasoa utzi zuen, eta Badiolak saregile jarraitu zuen, mundu hori gustuko baitzuen. 51 urte egin zituen saregile, duela hiru urte erretiroa hartu zuen arte.
‎Bortxatua izan den pertsona horrek, hainbat urtetara kolonia bera usainduko balu, oso litekeena da bere gorputzean hainbat segurtasun sistema piz  tea automatikoki (amigdala, zehazki), eta usain hori arrisku gisa identifikatuko du; amigdalan jaio eta hipokanpotik pasako den informazio horren eraginez, kortex prefrontalak (gogoratu, buruko erabakigunea) errefusa agindu garbi bat emango dio usain horri: biktimak ez du usain hori gustukoa izango, nahiz eta ez duen zertan jakin edo gogoratu zehazki zergatia.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia