|
Organo edo zentro horiek, besteak beste, ondorengo egintzak gauza ditzakete: ...ntzipio eta arauak euren politika eta programetara biltzea; Euren administrazio kontseiluei aldizkakotasunez aurkezten dizkieten txostenetan, euren programa eta ekintzetan kontsidera dezatela arrazismoa, arraza bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen biktimen parte hartzea bultzatzeko asmoarekin emandako laguntzari buruzko informazioa barneratzea; orobat, partaidetza
|
hori
errazteko ahaleginei buruzko informazioa eta politika eta eginera horiek arrazismoa, arraza bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak ezabatzen laguntzen dutela bermatuz; Euren politika eta eginerak arrazismoa, arraza bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen biktimei zein neurritan eragiten dieten aztertzea eta politika eta eraginera hori...
|
|
Berresten dugu estatuek euren erregimen juridiko eta migrazio politika propioak egin eta aplikatzeko duten subiranotasun eskubidea, era berean berresten dugu politika horiek bat etorri behar direla aplikagarri diren giza eskubideen instrumentu, arau eta printzipioekin eta arrazismoak, arraza bereizkeriak, xenofobiak eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduek kutsatu gabekoak direla adierazten den moduan moldatu behar direla; Ikusten dugu, kezka handiz, eta gogorki gaitzesten ditugu migratzaileen aurkako arrazismo, arraza bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen adierazpen eta egintzak eta eskuarki ezartzen zaizkien estereotipoak; berresten dugu estatuek duten erantzukizuna bere jurisdikziopean aurkitzen diren migratzaileen giza eskubideak babesteko eta estatuek duten erantzukizuna, migratzaileak legez kanpoko eta indarkeriazko egintzen aurka zaindu eta babesteko, bereziki, arraza bereizkeriaren egintzak eta norbanako zein taldeek arrazoi arrazista edo xenofoboak direla bide gauzatutako delituen aurka, eta gizartean eta lantokian tratu bidezkoa, inpartziala eta ekitatezkoa jaso dezaten beharra nabarmentzen dugu; Nabarmentzen dugu migratzaileen eta hauek non egon eta herrialde horien gizartearen arteko harmonia, tolerantzia eta errespetu handiagoa izatea laguntzen duten baldintzak sortzeko garrantzia, migratzaileen aurkako arrazismo eta xenofobia adierazpenak ezabatzeko helburuarekin. Familien bateratzeak integrazioan ondorio positiboa duela azpimarratzen dugu eta estatuek bateratze
|
hori
errazteko duten beharrizana agerian jartzen dugu; Aurrean ditugu sarri askotan migratzaileek duten ahultasun egoera, besteak beste euren jatorrizko herrialdetik kanpo daudelako eta hizkuntza, ohiturak eta kultura direla medio, berez dituzten zailtasunengatik, bai eta ekonomia eta gizarte zailtasun eta oztopoak, nortasun agiririk gabeko egoeran edo egoera irregularrean dauden migratzaileen itzuler... enplegua, gizarte zerbitzuak, hezkuntza eta osasuna, orobat, justiziara iritsi ahal izatea, eta ematen zaien tratua giza eskubideen nazioarteko instrumentuei egokitua izan behar da, arrazismorik, arraza bereizkeriarik, xenofobiarik gabe eta horiekin lotuta dauden intolerantzia modurik gabe; Ikusten dugu, kezka handiz, arrazismoak, arraza bereizkeriak, xenofobiak eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak, beste faktore batzuen artean, nahitaezko lekualdaketak eta pertsonak euren jatorrizko herrialdetik irtetera laguntzen dutela, errefuxiatu eta asilo eskatzaile gisa; Ikusten dugu arduraturik, arrazismoa, arraza bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduei aurre egiteko ahaleginak gorabehera, arrazismo, arraza bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotutako intolerantzia modu ezberdinen kasuak oraindik izan badirela, besteak beste; errefuxiatu, asilo eskatzaile eta estatu barnean lekuz aldatutako pertsonen aurka; Agerian jartzen dugu lekualdaketaren oinarrizko arrazoiei aurre egiteko premia eta errefuxiatu eta lekualdatu beharra izan duten pertsonentzat konponbide iraunkorrak aurkitzeko premia, bereziki, jatorrizko herrialdeetara segurtasun eta duintasunezko baldintzetan borondatez itzultzekoa, bai eta hirugarren herrialdeetan berriro lekukotzea eta herri horietan integratzea, hori egokia eta egingarria denean; Berresten dugu gure konpromisoa, errefuxiatuen, asilo eskatzaileen, aberriratuen eta barnean lekualdatuak izan diren pertsonen babesarekin lotutako gure giza betebeharrak errespetatu eta aplikatzeko, eta horren inguruan, nazioarteko elkartasuna, zamaren banaketa eta nazioarteko lankidetzaren garrantzia nabarmentzen dugu, horiek oso garrantzitsuak baitira errefuxiatuen babesaren erantzukizuna partekatzeko, eta horrekin batera berresten dugu, 1951ko Konbentzioa eta bere Protokoloa, 1967koa, Errefuxiatuen Estatutuei buruzkoak, errefuxiatuen nazioarteko erregimenaren oinarria izaten jarraitzen dutela eta aitortzen dugu estatu alderdiek, bi testu horiek euren osotasunean aplikatzeak duen garrantzia; Aitortzen dugu herrialde askotan biztanleria mestizoa dagoela, jatorri etniko eta arraza ezberdinetakoak eta bizi diren gizarteetan tolerantzia eta errespetuaren sustapenean ekarpen baliotsua egin dutela, eta gaitzetsi egiten dugu biztanleria horrek jasan behar duen bereizkeria, batik bat bereizkeria horren aparteko izaera halako bereizkeria badela ezeztatzeko bidea eman dezakeelako;
|
|
Aholkatzen die estatuei gazteak giza eskubide, balore demokratiko eta gizatasuneko gaietan hezteko bideari ekin diezaiotela eta bide
|
hori
erraztu, eta gazteei elkartasuna, errespetua eta aniztasunaren estimua irakats diezaietela, gehienbat, ezberdinak diren taldeekiko errespetua. Ahalegin berezia egin behar da gazteei balore demokratiko eta giza eskubideak errespetatzen irakasteko, eta horren inguruan sentsibilizatzeko, arraza nagusikeriaren teoria faltsuan oinarritutako ideologien aurka borrokatzeko;
|