Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 89

2001
‎Horrela, eta orientazio motibazionalei dagokienez, hauxe da esango dugu: 1) Lagin orokorrean nahiz transmisio kanpainako populazioan ditugun orientazioak berdinak direla, transmisiozkoa izan ezik, izenari eta edukiari dagokionezoro har; 2) orientazio instrumentala ez dela, edukiari dagokionez behintzat, berdinberdina bi laginetan: transmisio kanpainako populazioan lan munduarekin soilsoilik lotzen da, eta lagin orokorrean, aldiz, lan munduaz gain, etorkizuneko ikasketekin lotzen da; 3) transmisio kanpainako populazioan transmisioko orientazioberezitua agertzen da; 4) orientazio komunikatzailea ez da bereizirik agertzen, orientazio mota hori definitzen duten itemak orientazio integratzaileari dagozkionitemekin batera agertzen direlarik; eta 5) espero genuen bezala, literaturatradizionalak aipatzen ez dituen orientazio motibazional berriak aurkitu dira, halanola irabazi pertsonaleko orientazioa.
2002
‎Jadanik nahiko ezaguna da, arkitekturaren arkeologia, praktikatzea Europako lurralde batzuetan. Artikulu honen helburua ez da arkeologiaren adar hori definitzea, edo zertan datzan azaltzea; baina adar hori aipatzeaezinbestekoa da hiri arkeologiaren barnean. –Arkitekturaren arkeologia?
‎XVI. mendeko gorakada ekonomiko orokorraren barnean, Euskal Herri atlantikoan (Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdi), bertako nekazaritzaren hutsuneak, bigarren etahirugarren sektore ekonomikoen garapen garrantzitsu batez betetzen zitueneredu ekonomiko bat bilakatu zen. Beraz, itsas ekonomia berebiziko garrantzia izatera iritsi zen, bai bertako biztanleen biziraupenean, bai ekonomiaren bilakaeran.Gertakari hori definitzean, ikertzaileek, kanpotik induzitutako, eredu bat zela diote; edo, herri garraiolari?
‎Hondakin horiek denboran zehar mantentzen dute beren erradiotoxikotasuna. Gaur egun KTEren eraikuntza aurreproiektu fasean dagoela azpimarratu ondoren, Enresako arduradunak esan zuen “oraindik denbora dagoela hori definitzeko, haren instalazioak, azalekoa denez, ez baitu azterketa geologiko handirik behar”. Ildo horretatik, esan zuen “jakina, ondo komunikatutako leku batean egongo da, urpean gera daitezkeen eremuetatik urrun, sismikotasun txikikoak eta euskarri onekoak, geologikoki hitz egiten ari direnak”.
2003
‎Lur eremu hori definitzen zuen elementu garrantzitsuena harresia zen. Harresia garai horietako herrien ezaugarri orokorra izan zen Europan eta Gipuzkoako aztarnategi guztietan ere harresien arrastoak aurkitu dituzte.
2004
‎Elkarbizitza planak ez du esan nahi oinarririk gabeko elkarbizitzarako plana denik, elkarbizitzak berez ez dira onak edo txarrak, planteatzen diren araberakoak dira. Lehenik hori definitu behar da, eta ondoren mila gauza plantea daitezke.
‎Euskal esparru komunikatiboaren premia azpimarratu zaigu. Ez dakit ordea esparru komunikatiboaz ari garenean, gure artean gauza berbera ulertzen dugun, ala irizpideak bestelakoak ditugun esparru hori definitzeko garaian. Euskaltzaleak ederki asko daki, dakienez, beste askoren burubideetan dabilenean, zorioneko euskal izenondo horrek ez garamatzala denok erreferentzia puntu berberera.
‎Haatik, ikuspegi horren laburra larrutzeko, beste bi ordezkari landatu nahi ditugu hemen. Eta lehendabizikoak bi hitz darabiltza jarrera hori definitzeko: tranpa, batetik; utopikoa, bestetik.
2005
‎Zenbaitetan polemika latzak izan ditut ene lanen itzultzaileekin, nik diodan hori definituko duen hitz zehatzaren bila, baina alferrik.
2006
‎gure pentsamenduaren elaborazioa. Niaren kontzientzia nondik sortzen den, askatasunaren kontzientzia zerk ematen duen... guk gauza asko jakin genitzake baina sekula ez dugu jakingo beste pertsona bat zer ari den pentsatzen, zer ari den sentitzen, eta pentsamenduen gai hori definitzea eta argitzea nik uste ezinezkoa izango dela. Burmuineko gero eta atal espezializatu gehiago ari gara ezagutzen, non dagoen lengoaia musikala, non sortzen den lengoaia idatzia, epe laburreko memoria non jasotzen den, non epe luzekoa, inteligentzia artifizialari dagokionez ere asko aurreratu da, neurotransmisioari buruz eta burmuinaren funtzionamenduari buruz izugarri ari gara jakiten, baina pentsamenduaren eta sentimenduen alor osoa, pertsona bakoitzak berea duen mundu hori, uste dut oso zaila izango dela deskubritzen, eta ez dakit interesgarria izango ote litzatekeen ere dena jakitea.
‎Irailean definituko du HAKOBAk aurrerapausok nola eman, hau da, gogoeta honetan zein galderari erantzutea nahiko genukeen definitu nahi dugu, benetako gogoeta gaiak zehaztasun guztiz definitu. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzan nahiko aurreratuta daukagu kontu hau, baina nahiko genuke HAKOBA izatea hori definituko duena. Horregatik ez noa gauza gehiago aurreratzera.
2007
‎Bestalde, elkarteen ez zilegitasun penala muga gaindiezina da elkartzeko eskubidea babesteko. Ez zilegitasun hori definitzea zigor legeriari dagokio.
‎f) Gizarte Segurantzaren ondoreetarako berebiziko garrantzia du gaztelaniazko jubilación kontzeptuak. Edozelan ere, legegileak ez du kontzeptu hori definitu. Hori gorabehera, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginetik ondoriozta daitekeenez (160 artikulutik 166.era), gaur egun kontzeptu hori estu lotzen zaio prestazio ekonomiko jakin bati, alegia, lan egiteari uzteagatik jaso daitekeen prestazioari, betiere legeak ezarritako betekizunak beteta.
‎Enpresa ez da abstrakzio bat, pertsonek osatzen dute; pertsonak diralangileak, akziodunak, zuzendariak, bezeroak... Pertsonak daude alor guztietan, proiektu baten ondorioa da, eta hori definitzea ere oso garrantzitsua da. Enpresekbere etika eraikitzen dute; gu, CUATRECASAS, «hirugarren belaunaldian gaude; oraingo presidentearen aitonak enpresa hau sortu zuen ahalegin handiz, tailer txikibatean hasi eta pixkanaka goraka joan zen, eta orain multinazional bat gara, etaahalegin hari esker langileek...» bere etika sortzen dute, talde guztiek egiten dutenbezala.
‎Ingurumen Ministerioaren proiektuak fidantza horretatik salbuesten ditu 300.000 eurotik beherako kalteak eragin ditzaketen enpresa edo jardueren arduradunak. Kostu hori jakiteko, Ministerioak metodologia hori definitzen duen eta 2010ean onartzea aurreikusten duen dekretu batean lan egiten du. Konponketa fondoa Ingurumen Erantzukizunari buruzko Legeak estatu funts bat sortu du Estatuko jabari publikoko ondasunetan egindako ingurumen kalteak konpontzeko, Estatuko Aurrekontu Orokorren kontura.
‎Bereizketa hori egitea funtsezkoa da Moulinesentzat. Horregatik, beharbada, Moulinesen iritziz, Arteta kontranazionalista bat izan daiteke, Manifestuan termino hori definitzen den esanahian3 Baina hori ere ez litzateke zeharo egiazkoa, zeren nazionalismo politikoa demokraziarekin elkartuago dagoela onartzeko prest azaltzen baita Arteta. Arteta ez dute kezkatzen estatu baten babes instituzionala duten nazionalismoek.
2008
‎Ez da bilduma baten inguruan antolatuta egongo; begi bistakoa irudituko zaio askori baina badago jende bat esaten duena museo bat ere behar dela, gure artisten ondarea nonbait geratzeko; eta kultur garaikideko zentroa izango zela esatean, esan nahi zen ez zela arteari huts hutsean eskainitako lekua izango, ikuspegi askoz zabalagoa izango zuela. Gure lanaren parterik handiena hori definitzea izango da, baina garbi garbi, ez gara museoa.
‎Legeak beren beregi zehazturiko kasuetan, eta zuzeneko zenbatespenaren hautabide bezala, zenbatespen objektiboaren metodoa daukagu. TLOk ez du metodo hori definitzen, metodo horren erabilera borondatezkoa izan behar dela besterik ez du esaten. Hori dela bide, metodo hori erabiltzean, kontuan izan behar dugu ondokoa:
‎Alde batetik Yeltsin-en garaian gertatutako aldaketa nagusiak deskribatzea eta beroriek eragindako ondorio sozialak aztertzea. Bestetik, errusiar gizarte hori definitzen saiatzea.
‎Beraz, historia zer den, Gogoaren fenomenologia n baino, bere Sisteman hobeto azaltzen da. Aldi berean, aipatutako Sistemaren hirugarren zatiak dauzka, alde batetik, alde subjektiboa, psikologikoa, gizabanakoa (euskarazko hitza ezin hobea da maila hori definitzeko). Bakoitzak maila horretan bere buruarekin gauzak argitu behar ditu.
2009
‎Eta esango nuke, ateismo tradizionalaren gabezietako bat otoitzik ez edukitzea dela, ezta hileta baterako ere. Otoitzak suposatzen duena Zu bat da, hori definitua egon beharrik gabe).
2010
‎Ikastola eredu hori definitzeko orduan, garbi mintzo da J. Iñaki Etxezarreta: –Gure ustetan, ikastolak deitzen eta berezko nortasun juridikoa duten hezkuntza entitate horiek banaka eta elkarrekin konpartitzen duten hezkuntza proiektua, eta beste eskola mota eta eredutik ezberdin dituzten ezaugarrien multzoa da ikastola eredua.
‎Plan Integralaren ardatza ikastola eredua izaki, logikoa zen ikastola eredu horren ikerketa eta garapena (I+G) bihurtzea ikastolen kolektiboaren oinarrizko prozesua. I+G horren eginkizuna zen ikastola eredu hori definitzea, garatzea eta ikertzen jarraitzea eta, era berean, eredu horren arabera egitendiren ikastoletako jarduera guztiak zaintzea. Hau da, ikastolen jardueratan koherentzia bermatzea.
‎Baina, ezbairik gabe, deserriratzerik handiena, kopururen aldetik itzelena izan zelako eta gizarte klase oro jo zituelako, 19361939 Gerra Zibilaren ondoriozkoa izan zen. Horren inguruko zenbakien dantzadugun arren, ikertzaile guztiek 500.000 erbesteratutik gorako multzoak kalkulatudituzte erbesteratze itzel hori definitzeko. Bestetik, mugimendu horrek mugetatikkanpo eraman zituen buruzagi politikoez gain, estatuko kultur eragile nagusiakkanporatzeak, askotan, alde kultural hori azpimarratzera eraman ditu ikertzaileaketa historialariak, baina erbesteratze horrek duen jite orokorra eta herrikoia, klaseen artekotasunaren islaren ezaugarri saihestezina dugu.
‎Komunikazio gaitasuna zeri deitzen diogun galdetzean, Cenozek 1996an kontzeptu hori definitzeko ikuspegi bateratu bat ez dagoela eta komunikazio gaitasunaren osagaien zerrenda bakarra ere ez dela existitzen esaten digu.
2012
‎Bada, antzeko zerbait. Nik uste dut, Euskal Herrian espazio komun hori definitzen dabilen jendea gaur egun ia ia alde bateko jendea dela, gehienbat. Eta besteek definitu eta gainera inposatu nahi duten espazio politiko aldebakarra nolabait status quoaren estatusa da eta Estatua bera da.
‎Soinuak elkarrekin eta denborarekin konbinatzeko artea» (hori noski gazteleraz zetorren, garai batekoak garenok ongi dakigun bezala). Eta gero soinu hori definitzen hasitakoan, lau ezaugarri dituela esaten ziguten: tonua edo altuera, bolumena edo indarra, tinbrea edo kolorea, eta iraupena.
‎–bere eskukotasun? hori definitzeko bereziki sintaxi alderdiari emango diogu lehentasuna, nahiz eta, lagungarri gisa, alderdi semantiko testuala ere ez dugun alde batera utziko.
‎16, 17 eta 18 mendeetan historiografia ez da ariketa iraganzalea, jarduera politikoa baizik. Konkistaren ondoren, etengabeko eztabaida luzea etorriko da, konkistaren inguruan eta Foruen tokiari buruzkoa, eta eztabaida hori definitzeko gaur egungo terminoak (autonomismoa, independentismoa) hurbilketa inperfektoak bertzerik ez dira. Antzinako Erregimeneko historiografia ulertzeko, nire ustez, bi puntu ulertu behar dira.
‎Horrelakoa da Espainiako pobrezia energetikoa Irudia: jocelyn durston Brenda Boardman ikertzaile britainiarrak arazo hori definitu zuen 1991n, eta azaltzen du etxe batek “erregai pobrezia” edo “energia pobrezia” bizi duela diru sarreren %10arekin energia zerbitzu egokiak (batez ere berokuntza) ordaindu ezin baditu. Energia pobreziak urtean 2.300 eta 9.300 heriotza goiztiar eragingo lituzke Espainian.
‎" Ideia bat prozedura baten berezitasunaren eta adierazpen historiko baten arteko erlazioaren subjektibazioa da". Horregatik erabiltzen du Badiouk" operazio" hitza, eta ez" nozio" edo" kontzeptu", konplexu hori definitzeko.
2013
‎Horregatik, geure buruari egin behar diogun galdera da, ea halako ahaleginetan tematzeak zentzurik ote duen, behinik behin egungo baldintza berberetan. Izan ere, kontsentsu baterako bestelako baldintzarik sortu bitartean kontzeptu hori definitu eta bere diziplinak sailkatzeko asmoarekin abian jar litezkeen saioak, oraingo oztopo eta ezintasun bertsuekin topo eginez, berriz ere antzu gertatuko lirateke. Hori ez da ulertu behar, ordea, xede horretan amore emateko proposamen gisa, baizik eta, asmo horretan tematuz gero, beste ezeren aurretik baldintza egokiagoak sortzeari lehentasuna eman beharraz ohartarazteko intentzioa.
‎Kontzeptu hori definitzeko, esan daiteke gizarteak bere iragana ulertzeko duen jarrera dela. Gehienetan, gizarteak iraganetik aukera egiten du, gertaera batzuk nabarmenduz eta beste batzuk gordez edo baztertuz.
2014
‎Orain, edukia bera definitu behar dugu". Behin bigarren solairu hori definituta emango diote amaiera 3 Kilometroari. Eta, horrekin batera, Astra bera zer den eta zer izan behar duen zehaztuta geratuko dela diote.
‎Peskoven irudiko, Odesako Sindikatuen Etxeari su eman zioten ultraeskuindarrek Kieven, eta Mendebaldeko potentzien babesa zuten. «Modu bakarra dago hori definitzeko: krimena».
‎Lanean aritu ahala, metodologia birfintzen joan gara eta, azkenean, egokiena irudituzaiguna jarri dugu hemen. Atal honetan metodologia hori definitzeko egindakourratsak azalduko ditugu (Aldezabal et al., 2013).
‎Gorputza definitzekoorduan, gorputz horren edo horien inguruan ditugun ideiek informazio asko emangobaitigute gorputz horrek edo horiek esango digutenaz. Ez da kasuala, beraz, Meabeeta Bilbaoren poesian gorputz hori definitzeko saiakera jarraitua egon izana.
‎Irudia: SA_ Community Borondatezko lana vs. ordaindutako lana Borondatezko lana hainbat arrazoirengatik egiten da, baina hori definitzen duen faktore bat badago, hori da konpromisoa. Boluntarioak dira laguntzen duten kausan sinesten dutelako eta beren esperientziatik eta inplikaziotik abiatuta aldaketa bat bilatzen dutelako.
2015
‎Emakumeak aireportuko atea gurutzatzearekin batera, norbait idazten ari den liburutik kanpo geratu da gizona, zeinek aurrerantzean irudikatu egin baitu eleberrian gertatzen dena. Irudikatu, esate baterako, izua igarri duela hiztegigileak amaginarrebaren aurpegieran, eta beharbada hurrena hitz hori definitzen saiatu lukeela pentsatu duela.
‎Beti da subjektibo samarra hizkuntzari buruz ari garenean, ezindugu esan objektibo objektiboki, puntuazioa hau da?, gorabeheratsua izan daiteke, baina ahaliketa gehien definitu behar genuen atributu bakoitza, 4 puntu jartzen genionean, horren definizioakzehatza izan behar zuen. Orduan, horretan ere ariketa egin dugu, hori definitzen.
2016
‎Zazpi kategoria horietako edozein hartu, eta bere barruan continuum txiki bat dugula erraz irudikatuko dugu. Har dezagun, adibidez, erdal elebidunen multzoa (elebidunak izan eta erdaraz euskaraz baino errazago egiten dutenen multzoa) eta irudika ditzagun multzo hori definituko luketen bi muturrak:
‎Egin nahi zenuketen hori definitzen joan omen zarete. Nola definitu duzue?
‎Jazza gutxiengo batentzat izango da eta egoera horrekin elkar biziko gara.Jazz zirkuitua nolakoa da Euskal Herrian. Beti kexatzen gara, eta egia da, gauzak egon zitezkeela hobeto, baina beste zenbait lekurekin alderatuz, nahiko zirkuitu txukuna daukagu.Oso desberdinak dira Mikel interpretea eta Mikel konpositorea. Ez, ez dut uste. Kantuak idazteko dudan modua eta haiek jotzekoa antzekoak direla uste dut; onerako zein txarrerako estilo pertsonal zehatz samar bat daukadala uste dut.Estilo hori definitzea zaila izango zaizu... Bada egia esan bai, baina uste dut ezinbestean dituela erreferente yankiak, beti izan ditugu belarriak haiengan eta, baina badugu hemengo zerbait ere, ezta. Yanki horien artean zein izen nabarmenduko zenituzke gaur egun. Oraintxe hiru bat saxo jotzaile gustatzen zaizkit bereziki. Kenny Garret eta David Binney estatubatuarrak, eta bestea ingelesa da, baina New Yorken aritzen da batez ere, aurrekoak baino gazteagoa:
‎Bultzada berria eman dio proiektuari. Ziurrenik, Nafarroak subiranotasun esparruak irabaztea jar dezake zerumuga politiko gisa, baina hori definitzeko du oraindik. Bigarrenik, nahiz eta zentro eskuinean arrantza egin, zentro ezkerrean zein eremu euskaltzalean ez da erabat finkatu.
‎Parametro horiek betetzen ez badira, elikagaiaren bizitza laburtu egiten da. Parametro hori definitzeko, produktu jakin bakoitzari egokitutako prozedura zientifikoetan oinarritutako azterketak egin behar dira, elikagai batek bere kontserbazioan izan ditzakeen aldaketak eta haren kalitatean eta segurtasunean eragiten duten faktoreak zehazteko. Ikerketak irizpide mikrobiologikoetan oinarritzen dira, eta produktu baten egonkortasun mikrobiologikoaren maila zenbatesten dute, kontuan izanik baldintza esperimentalak birsortzen direla, konfiantza maila jakin batekin.
‎Izozkia bezalako elikagaietan, kristalak sortzea saihestu nahi da, kontsumitzaileentzat arriskurik izan ez arren, produktu hori baztertzeko arrazoi izan baitaitezke. Usaina. Propietate hori definitzeko eta karakterizatzeko zailenetako bat da, eta elikagaietan dauden substantzia lurrunkorrek eragiten dute, dela modu naturalean, dela prozesatzearen ondorioz (elikagai gehigarrien bidez, hala nola aroma artifizialak erabiliz). Landare produktuak konposatu lurrunkor horietan aberatsagoak direla uste da; horiek ere entzima erreakzioen ondorioz bigarren mailako produktu gisa agertzen dira, hala nola Maillard en erreakzioaren edo azukreen karamelazioaren ondorioz.
2017
‎nire tresnen antolamendu jakin bat da nik tresna horiei ezarritako antolamenduaren barruan bertan. Bestea atzematea barne antolamendu hori atzematea da eta absentzia gune edo ‘barnekotasun’ batera eramatea; eta absentzia hori definitzea nire munduko objektuen isurtze izoztua bezala nire unibertsoko objektu definitu baterantz. Isurtze horren zentzua objektu horiek beraiek ematen didate:
‎Oraingoari oraingoaren hori definitzea da zailena, eta gehiago geroari begira jarrita. 60ko hamarkada txistua eta danbolinaren garaia izan ez zen bezala, datorren berrogeita hamar urteak ez dira seguru asko rockarenak izango.
‎Eldarnio betean, Jimi Hendrixek gitarra hanka tarteko hartu eta bozgorailuei larrua jotzeko imintzioak egin zituen, gitarrari su eman eta oholtzaren kontra txiki txiki egin aurretik. Hitz bat dago hori definitzeko: akelarrea.44
‎Urrutitik enfokatu arren, arazorik ez dago ile luzeari, gona motzari eta dantza berriei bertsoak kantatu edo jartzeko. Aldiz, hortz artera ekarritako hori definitzeko hitz zehatza behar denean, hor hasten dira formulazio generikoak eta zazpi izurriteen tankerako deiak. " Moda eta ohitura berriak"," gazteen gauza nabarmenak"... horrelako zaku handietan sartzen dira gazteek seguru asko zehatzago definituko zituzten joerak, berrikuntzak, doinuak.
‎Baina, funtsean, zer esan nahi du globalizazioak? Eguneroko gaitza da zernahiri buruz hitz egitea," zer" hori definitu gabe.
2018
‎Izatez, protokolo hori definitzen aspaldi hasiak ziren telefono operadoreak. Baina elkarrekin gauzak adosteko eta estandarrak definitzeko jarduerak poliki joan ohi dira; ezagutzen ditugun berehalako mezularitzako sistemek aurrea hartu zieten, eta merkatuaz jabetu.
‎Zerrenda honetan, Herbert Freundenberger psikiatrak nabarmendutako sintomak laburtzen dira. Herbert Freundenberger da sindrome hori definitu duen lehena. burnout 1974an.
‎Azkenik, irudika dezagun Iruñearen zati batean eta hor bakarrik erabiltzen den 4 ezaugarri hori batzuetan bakarrik erabiltzen dela, edo hizkera jasoan besterik ez dela agertzen, eta ez egunerokoan, edo Iruñeko burgu batean soilik erabiltzen dela, edo adineko jendeak bakarrik darabilela, edo gizon gazteen ahotan baizik ez daitekeela entzun. Labur esanda, 1600 urteko balizko Iruñeko euskara hori definitzen duten ezaugarrien konbinaketa horretako ezaugarri bakoitzak bere hedadura geografiko propioa zuen, eta historia propioa; beraz, 1600 urterako irudikatu dugun egoera hipotetiko hori bestelakoa zen beste garai batean, eta garai horretarako beste diagrama bat irudikatu genuke.
‎Askok, hala ere, ez zuten horrekin ere aski aterako, eta pobreziaren mugan bizi ziren. Alde horretatik, zaila da zehaztea zenbat jende bizi zen pobrezian, batez ere kontzeptu eta errealitate hori definitzeko irizpide ezberdinak daudenean. Dena den, familia askok benefizentzia instituzioetara jo behar izan zuten, batez ere jantoki herrikoietara.
‎Ondo eta ongi aldaeren erabilera eremua banatzen duen isoglosak, esaterako, Berastegi eta Leitza banatzen ditu, hots, isoglosa bi herrien artean igarotzen da. Ezaugarri bakoitzak bere isoglosa izan ohi duenez, hau da, bere eremua hartzen duenez momentu batean, hizkuntzak etenik gabeko continuum gisa irudikatu ohi dira, hizkuntza edo hizkera hori definitzen duten ezaugarriek ez dutelako eremu geografiko bera hartzen. Gainera, aldaketak apurka apurka gertatzen dira, ezaugarri batzuek ez dute harago egiten eta beste batzuek aurrekoen lekua hartzen dute, eta dialektoen artean ere aldaketa graduala nabaritzen da.
‎Eskandinaviarren kasuan, nazioa eta arraza terminoen erabilera nahasia egin zen 1940eko hamarkadan, haiek baitziren, irudiz, arioak. Finlandiarrei, aldiz, eztabaida horrek zeharka eragin zien, eta nazio bat osatzen zutela nazioarteak argi bazuen ere, arazoak zeuden arraza eta hizkuntza terminoetan nazio hori definitzeko. Hungariarren eta finlandiarren hizkuntzek iraganean lotura bat eduki izanak ere ez zuen praktikan ezer argitzen, bi komunitate horiek ez zutelako elkarrekiko inolako interes komunik ezta lotura afektibo berezirik.
2019
‎Gu orduan ez ginen jabetzen, noski, baina bai nabaritzen genuen jendearen artean poz berezi bat kalean, herrian, eta baita eskolan ere, noski". Poz berezi hori definitzerakoan, argi dauka: " Athleticen ereserkia bozgorailuetatik jartzen zuten eskolako patioan etengabe.
‎Ortega Ezquerroren planteamendua autoktonora itzultzea litzateke; ardoaren muina, esentzia, ardoaren funtsa berreskuratzeko bidaia. Horixe da, beharbada, upategi hori definitzen duena.Baina nola. Lurra, mahats biltzea, ardogintza eta ontzea, lau eremu horietan oinarritzen dituzte bira edo itzulera horren nondik norakoak.Lurrei dagokienez, elkorrak, harriak (bertokoek esaten duten moduan, «desegokiak ogitarako») eta landare zaharrak dituzte, antzinako eran landuak.
‎Ez, ez eta ez. Baina egia da, hala ere, zerbait sentitzen nuela, zerbait sentitzen dudala, zer hori definitzen ez jakin arren. Kariñoa?
‎Alegiazko anaia bat asmatu zuen, denbora aurrera joan ahala bere lagun bihurtu zena. Eta akaso horrek sortu zion paperean bere ideiak eta pentsamenduak jartzeko indarra, amets hori definitzen hasteko beharra. Idazleak dioen bezala, olatuen eta itsasoko hotsaren konpasean hasi zen amets hori betetzen.
‎nolabaiteko kontraesanean, transzendentzia hori eduki nahi du, eta horrek esan nahi du aldi berean errespetatu eta ukatu egiten duela, aldi berean transzendentzia horretara jo nahi duela eta bere baitan atxiki. Hau da, drama ez da eremu sexual batean gertatzen; sexualitatea, gainera, sekula ez da izan ez destino baten definigarria, ez giza portaeren berezko giltza, baizik eta agerian uzten du egoera oso bat, egoera hori definitzen lagundu ondoren. Sexuen borroka ez da zuzenean ondorioztatzen gizonaren eta emakumearen anatomiatik.
‎Itzulpenak, ona bada, musikaltasun bat hartzen du, ez jatorrizkoarena bera, ezinezkoa da?, baina bai haren doinua gordetzen duena: espiritua definitzen zaila bada, galga berean da zaila musikaltasunaren aire edo zera hori definitu eta deskribatzea.
2020
‎Ikasleengandik lortu nahi duten hori definitzeko, zehar konpetentziei heldu die Bizarainek azken bi ikasturteetan. Zehar konpetentziak Espainiako LOMCE legea EAEra egokitzeko Jaurlaritzak sortutako Heziberri planak definitzen ditu.
2021
‎Bigarrenean, ber gauza, ezezko batekin oraingoan: bada multzo bat" Koldo" eta" Jone" k osatzen dutena eta multzo hori definitzen duen tasuna da multzoko kideak ez direla agertu gaur. Nolabait ere esateko, ezezko tasun batek definitzen du oraingoan multzoa.
‎Ratonnade erraten zaio magrebtarren aurkako bortizkeria fisikoari, frantsesez raton arratoia denean, eta batzuek horrela izendatzen dituztenean magrebtarrak. Ekintza hori definitzeko hitz berezi bat ukaiteak berak anitz salatzen digu bortizkeria honek frantziar lurraldean hartu izan duen lekuaz. 1950 eta 1960 hamarkadetan eguneroko ogi ziren, batez ere aljeriarren kontrakoak, 1954 Aljeriako independentzia gerra dela eta.
‎Izan ere, ez da sartzen giza kontsumorako baimendutako landare olioen zerrendan; beraz, Europar Batasuneko beste herrialde batzuetatik baldin badator soilik merkaturatu daiteke, baldin eta herrialde horietan salmenta baimenduta badago. Espainian ezin da “aparteko” aipamena adierazi, ez baitago kategoria hori definitzen duen eta kalitate txarragoko beste batzuetatik bereizten duen legezko parametrorik, eta hori engainagarria izan daiteke kontsumitzailearentzat. Gaur egun, oliba olioen kalitateari buruzko arau berri bat izapidetzen ari dira.
‎FPAPA akronimoak arrasto batzuk ematen ditu. Ingelesezko siglak dira patologia hori definitzen duten lau zeinu nagusiak: Periodic Fever:
‎Jende hori definitzeko manera oso grafikoa dela iruditu zitzaigun, baina, noski, bi errealitate ezberdin dira; ez gaude etxeak okupatzen dituztenen kontra. Bestalde, badira motorrik gabeko okupak ere:
‎Preso bakoitzari dagokio zer urrats egin erabakitzea. Marko hori definitu behar dugu.
‎1996an Bartzelonan sinatu zen deklarazioak oso garbi uzten du hizkuntza komunitateak eskubidea duela ongi hornitutako komunikabideak edukitzeko. Izan ere, gizarte modernoetan hizkuntza gutxiagotuek aurrera egingo badute hizkuntza komunitateek gizarte hori definitzen duten tresna guztien jabe izan behar dute eta komunikabideak funtsezko tresnak dira hizkuntza eta kulturaren garapenean. Ez da ahaztu behar bestalde, hizkuntza eskubideak giza eskubideak direla eta ondorioz, hizkuntza eskubideak urratzen dituenak giza eskubideak urratzen dituela.
‎Baina, zer da maitasuna? Otoruntzara gonbidatutakoek diskurtso bana jorratuko dute, hori definitzeko asmoz. Erosek ausart jokatzeko kemena ematen du, Fedroren hitzetan; koldarkeriaren kontrako antidotoa, alegia.
‎Testuinguruan kokatutako pertsonen prozesu psikologikoak ingurune sozialaren produktutzat jotzea, eta psikologia Gergenek proposatu zuen moduan historiatik bereizezina den jakintza eremu bat balitz bezala hartzea, gure garaietan arrotza ez den posizio erretoriko bat da. Ikuspegi hori definitzeko postmoderno hitza erabili arren, ez dugu ezer berririk esaten, eta modernitatean eta baita lehenagotik ere, mendeetan zehar luzatzen ari den kontrobertsia ideologiko batean posizioa hartu dugu, besterik gabe. Ideiek beren bidea egiten dute, zabaldu, indartu eta ahultzen dira, eta gaur egun (zientzia sozialetan nagusiki) indar hartzen ari den ikuspegi postmoderno honek indar pixka bat hartu izanaren erakusle da gure posizioa gai honetan.
2022
‎Hau da, drama ez da eremu sexual batean gertatzen: sexualitatea, gainera, sekula ez da izan ez destino baten definigarria, ez giza portaeren berezko giltza, baizik eta agerian uzten du egoera oso bat, egoera hori definitzen lagundu ondoren. Sexuen borroka ez da zuzenean ondorioztatzen gizonaren eta emekumearen anatomiatik.
‎80.000 inguru. ELAren Ikerketa Bulegoko kideei zail egin zaie hutsik dauden etxebizitzen kopurua kalkulatzea, kontzeptu hori definitzeko irizpidea aldatzen baita. Gutxienez, 78.033 etxebizitza hutsik daude, baina kalkulatzen dute benetako kopurua handiagoa dela.
‎Baldin eta espazio horretan bi espazio baldin badaude eta ezin bagara batetik bestera iritsi, orduan deskonexio bat dago. Eta ezin iritsi hori defini genezake bi multzo horietako puntu bikote denen arteko distantzia hertsiki positiboa izatearekin.
‎Eta ideia bezala, zuzena da. Besterik da, matematikoki hori definitzea noraino suerta daitekeen zaila.
‎Hau da, ez da bazkide diren guztien artean ordainduko instalazioa. Onuradunek eta kooperatibak egingo dute hori eta orain hori definitzen gabiltza.
‎Hau da, drama ez da eremu sexual batean gertatzen; sexualitatea, gainera, sekula ez da izan ez destino baten definigarria, ez giza portaeren berezko giltza, baizik eta agerian uzten du egoera oso bat, egoera hori definitzen lagundu ondoren. Sexuen borroka ez da zuzenean ondorioztatzen gizonaren eta emakumearen anatomiatik.
‎Horregatik euren helburua informatiboa da, baina, aldi berean, helburu pertsuasiboa ere badute (Pique Noguera 2012). Genero hori definitzen duten ezaugarrien artean daude (I) zehaztasuna atzetik duten testuaren eduki zehatza islatu behar du (II) objektibotasuna, (III) ideien koherentzia eta ulergarritasuna eta (IV) laburtasuna (APA 2020). Azkenik, Writing in Disdiciplines (Russell 2001) korrontearen premisen arabera, bere izaera diziplina batetik bestera aldatuko da, eta, erretorika kontrastiboaren premisen arabera, hizkuntza batetik bestera ere ezberdintasunak egongo dira.
2023
‎Hala ere, ohartzen naiz mugimendu horretako aktibista frantses gehienak Wittigen ondorengo gisa aldarrikatzen direla. Agian, termino hori definitu genuke iritzi argia ukateko. Inportantea iduritzen zait azpimarratzea gutiegi egiten dugulako Wittigek duela lesbianismo materialista landu.
‎Komunikazioaren arloan, emirec deritzo mota horretako estrategiari; hau da, hartzaile eta igorle. Atxikimendua sortzen du; ingelesez, engagement terminoa erabiltzen dugu hori definitzeko.
‎Zein da irteera profil horretara iristeko bidea? Orain da garaia hori definitu eta legera ekartzeko, baldin eta asmo horiek egiazkoak badira». Hots, helburuak gorpuzteko bideen falta sumatu du.
‎Hitz bat aipatu nahi ez denean, beste formula batzuk erabiltzeko aukera ematen du hizkuntzak. Esan nahi ez den hori definitu daiteke, sinonimo batekin ordezkatu, edo eufemismo bat sortu. Horixe egiten du Hegoafrikako Gobernuak abortu hitzarekin:
‎Halaber, adierazi du zuzenketa horietan sartutako xedapen gehigarri baten bidez alderdiek «bi urteko epea» eman diotela Jaurlaritzari behin legea onartuta «esparru eleaniztuna» martxan jar dezan. «Jaurlaritzari dagokio orain esparru hori definitzea eta baliabideak jartzea, ikastetxeei laguntzeko eta ikasleek, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatutakoan, beharrezko hizkuntza maila lor dezaten euskaraz, gaztelaniaz nahiz atzerriko hizkuntzan». Gutxieneko maila hori B2koa da euskarari eta gaztelaniari dagokienez, eta B1ekoa, berriz, ingelesaren eta atzerriko beste hizkuntzei dagokienez.
‎Obedientzia hori ez eiki da mugagabea, baina ezin du mugarik eduki kontzientziaren asaldura aldetik baizik; muga hori definitzeko ezin da eman inolako irizpiderik; norberak ere ezin du irizpiderik behin betikoz finkatu bere kasu propiorako; sentitzen dugunean ezin dugula gehiago obeditu, orduan desobeditu behar dugu; baina, zer nahi gisaz, krimenik gabe desobeditu ahal izaiteko bada baldintza bat beharrezkoa dena, hori nahikoa ez izan arren. Baldintza horrek eskatzen du obligazio hain larderiatsu batek bultza gaitzan non derrigortzen gaituen arrisku guziak salbuespenik gabe erdeinatzera; eta desobeditzekotan garelarik eta gehiegizko lanjer batek arrastatzen bagaitu, orduan barkaezinak gara edo desobeditzea pentsatu izanagatik, edo ez desobeditzeagatik; gainera desobeditzera zorrozki obligatuak ez garen guzietan, zorrozki obligatuak gara obeditzera.
‎Misio hori defini liteke kontzientzia kudeaketa bezala baina herri baten eskalean.
‎Euren burua partidu komunistari osoki eskaini dioten langileez aparte, klasearen alderako fidelitateak ez die ematen langileei objektu aski zehatzik eta zedarriturik barneko indarra emango liekeenik. Guti dira nozioak klase sozialarena bezain zehaztugabeak; Marx, bere sistema osoa klasearen nozioaren gainean oinarritu zuena, ez zen sekula entseiatu hori definitzera ezta aztertzera ere; klase sozialei buruz, borrokatzen duten gauzak direla dugu bakarrik ikasten bere obretan. Ez eiki da nahikoa; eta ez da hitzekin definitu ezin diren baina ulermenerako argiak diren nozio horietakoa ere; izan ere, are zailagoa da klase soziala kontzebitzea edo sentitzea definitzea baino.
‎Legeak beren beregi zehazturiko kasuetan, eta zuzeneko zenbatespenaren hautabide bezala, zenbatespen objektiboaren metodoa daukagu. TFAOek (eta TLOk) ez dute metodo hori definitzen, metodo horren erabilera borondatezkoa izan behar dela besterik ez du esaten, tributuaren arauak hala zehazten duenean. Hori dela bide, metodo hori erabiltzean, kontuan izan behar dugu ondokoa:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia