Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 330

2000
‎eskola, komunikabideak saio batzuetan besteetan baino gehiago eta beste zenbait gune. Eskolan berezkoa da eredu formal hori hartzea; kontua da, Josunek esan duen bezala, ume askorentzat eskolako eredua besterik ez dagoela, eredu formal hori besterik ez dutela ezagutzen. Hor ikusi litzateke, eskolan bertan edo eskolatik kanpo antolatzen diren jardueratan euskalkia nola bultzatu; jakina, herri eta ibar batzuetan erraza da eta Bilbo baten nekezago izango da.
‎Esan beharra dago, guk, gaur egungo marko juridiko politikotik abiatuta planteatzen dugula hori guztia. Gustatu edo gustatu ez, hori besterik ez dugu; eta planteamendu horrekin euskal herritar guztien eskubideabermatuko litzateke. Izan ere, gutxienez badaukagu gune bat non prozesua bermatuko litzatekeen, eta gero gune hori Euskal Herria osora enfokatua izango litzateke, nahi duten guztiek parte har dezaten.
‎Ba, hartaz galdetu zidaten hainzuzen ere, ea zer esan nahi nuen harekin. Ezer ez, esan nuen, hori besterik ez. Etaisilean gorde nuen bere etxeko buzoian abizena CH eder batez zeukala ipinia.
‎Hasiera honetatik bukaeraraino, existentziaren nobela bat izanen da Leturiaren egunkariezkutua. Funtsean hautu existentzialen prozesuaren, erabakimenaren dialektikaren, esposizio bat duzu Txillardegiren nobela osoa? hori besterik ez baita gure bizitzaere?. Ez gertakaria, ez karakterra, existentzia da protagonista.
2001
‎Goiz etorriko zela esan zinan baina... astebukaeraro bezala, berandu! Aldameneko zokormazoari berriz bost axola zaion bere semeak egiten duena, horrek bai egiten din lo, ondo egin ere lo, aurretik semea ageri ez delako kezka dela eta ezin lo eginik banabil, aldamenetik zurrunda hots nazkagarri hori besterik ez dinat entzuten! Zer egiten ote dinate ordu horiek arte!?
‎–Nik ez zekiat, galde iezaiok nire arrebari –erantzun du Anartzek– Nik erosi bezala saldu diat komentarioa, hori besterik ez.
‎Abertzaleek bakarrik egin dute berea euskararen errebindikazioa. Nola egin duten, hori besterik da. Euskaltzaleen kritiken arabera, modu sinbolikoan edo identitarioan geehiegi erabili dute, eta gutxiegi modu praktikoan, utilitarioan, komunikaziorako, hizkuntza baten benetako bokaziorako.
‎– Eskerrak helburua hori besterik ez zen! –egin nuen oihu eskua izterrera eramanda.
2002
‎Ikusi egiten zuen edertasuna, baina ez zuen sentitzen. Kantauri zakarraren antzeko beste itsaso bat zuela bere baitan, hori besterik ez baitzuen sentitzen: hura bezain sumina eta hura bezain furfuriatsua, bere nortasunaren zutabeak inarrosten zituena eta bizitzaren edifizio osoa dar dar batean ipintzen.
‎Ekaitzez ekaitz. Baina hori besterik ez zen, ausaz, bizitza: paperezko ontzi bat, desleialtasunaren eta desengainuaren olatuen menpe, desamodioaren eta desesperantzaren olatuen menpe.
‎Hiesdunak zer esanik ez, gure etxera hiesa sartu zenez gero. Horregatik, argi eta garbi aitortzen dut nola neure gaixoei eta hiesdunei erants dakiekeen adjektiboa –marxista edo kristaua, maoista edo taoista, budista edo sintoista, musulmana edo animista, materialista edo idealista, fededuna edo ateoa– hori besterik ez den enetzat: adjektibo bat, izenaren ondoan izenaren itzal bihurtzen dena eta bere indar guztia galtzen duena.
‎90eko hamarkadako literatur sorkuntzaren inguruko gainbegirada partzial honetan ezin da alde batera utzi literatur kritikaren arloa, edo, hobe esanda, kritikaren ahuleziarena. Gai errekurrentea da, badakit, baina behin eta berriro errepikatzeak hori besterik ez du adierazten: esparru problematikoa izaten jarraitzen duela, hain zuzen ere.
‎– Londresko Meson Bilbaon ondo ematen diten jaten, hori besterik dun.
2003
‎Hori da proposamen nazional bat. Eta Ibarretxeren proposamenak hasieran erretolika abertzalea erabiltzen badu ere, hori besterik ez da, erretolika. Baina azalpenetik edukietara pasatzen garenean ahaztu egiten gara aitzin-solas horretan esan dugun guztiarekin eta EAEz hitz egiten da soilik.
‎Zazpi eraikin zituen ordurako amaituta, baina arkitektoaren helburua ez zen kale hori besterik gabe egitea. Helburua zen kale horri hiru andreen izena jartzea.
‎Esperientzia berriak bizi izan zituen hirira iritsi zenetik. Eta edozein modutan, hori besterik egiten ez bazuen ere, herritik alde egin izanak merezi zuela garbi zegoen. Pozik zegoen Oskar.
‎Hori bai, gero bera da behin eta berriro errepikatzen diona poliki jan behar duela, auskalo zenbat aldiz mastekatu behar duela eta erretolika hori guztia. Orain jada ez dago horrekin arazorik, egunero pure nazkagarri hori besterik ez diote-eta ematen. Baina berak ez du azkar jaten, ez horixe.
2004
‎Hemen eta orain euskara da demokrazia, euskara aho bete, esku bete euskara. Eskubidea eta zuzenbidea, hori besterik ez euskaldunontzat?. 243
‎Elebitasunaren aberastasun iturria nabarmendu digu Salaburuk orain dela gutxi. Baina, gure aldetik, aberastasun horren zer nolakoa auzipean jarri dugu, ezin delako gure ustez baieztapen hori besterik gabe, hainbat eta hainbat xehetasun eta ñabarduraz jantzi gabe, dagoen dagoenean onetsi. Banakoaren elebitasuna, noski, aberasgarria izan liteke, aldez aurretik daukagun ondare linguistikoaren osagarri, baina hori horrela gertatzea benetan gauza zaila da.
‎Kooperatiba barneko kide bakoitzak duen bere bazkide izaera une baterako utziz, euretako bakoitza bertako langile bat, hots, bere lana ekartzen duen pertsona delagertatzen zaigu. Bazkideen ikuspuntutik denok gaude ordezkatuak KontseiluErrektorean baina hori besterik ez balego, benetan txikia izango litzateke gure partaidetza entrepresan, arazo arruntei dagokienez, behinik behin. Sentsazio hori itzuriegin eta arazo askoren elkar ulertzearren, badugu egitura kooperatibistan KontseiluSoziala deitzen dugun tresna (Arizmendiarrieta 1984).
‎Fleko solte asko Egun horretan, etxekoandreen, emakume ezinduen eta gutxiengoen etnien kolektiboek, besteak beste, beren eskubideak aldarrikatzeko hainbat ekintza prestatu dituzte. Era berean, erakundeek eta elkarteek era guztietako txostenak eta estatistikak egin dituzte, gogorarazteko data hori besterik ez dela, oraindik ere fleko solte gehiegi daudelako. Horietako bat enplegua da.
‎Narbaden tesia da onura horiek ez direla gizakienak bakarrik. Oilaskoentzako dieta probiotikoa Eskortako hegaztien elikadura probiotikoak animalia osasuntsuagoak eta seguruagoak eta hazkuntza tasa handiagoa dutenak ugaltzen ditu Narbad ek argitaratutako artikuluan azaltzen duenez, oilaskoak, itxuraz behintzat, «osasuntsuago hazten dira», ez da hori besterik adierazten. «Seguruagoak» ere badira.
‎–Beno, ez da hain erraza hor daukazun emaitza hori besterik gabe ikustea. Ez da erraza sinestea.
2005
‎Berandu iritsiko naizela amesten dudala, berandu ez dakit nora, baino berandu; korrika egin nahi dudala baina ez dudala ezer aurreratzen; eta gero konturatzen naizela biluzik nagoela, eta lotsatu egiten naiz, harik eta atzetik norbaitek harrapatzen nauen arte, eta orduan esnatzen naiz. " Lan gehiegi egiten duzu", ez dit hori besterik esaten.
‎– Lasai, badiat ideia on bat. Azken elkarrizketa falta zaidak, hori besterik ez. Erdi zirriborratuta zaukaat eta...
‎Ez nuela ulertzen, esan nion. Lan pagotxa, soldata hobea, eta hainbat artikulu jaso, eta argazki batzuk kudeatu, hori besterik ez zela. Berak bazekien, nik bezala, zer zen erredakzio batean lan egitea.
‎Agian hori besterik ez zara: desagertutako pertsona baten keinua katalizatzen duen hari eroalea, keinuen esentzia galdara batetik bestera daraman alanbikeko hodi mehea.
2006
‎Meriturik ez zaie falta egileei. Aitortuko zaien, hori besterik da. Aspaldi esana dut, benetan euskal den unibertsitate batek ikerketa mailako aitorpena egin liekeela alorrean alorreko euskarazko eskuliburuei.
‎Zuk zeuk esana da gutunen batean bitxia dela amodioa: sentimendurik altruistena eta eskuzabalena batetik, maitearen alde edozein sakrifizio egiteko gertu paratzen gaituena; bestetik, baina, sentipen berekoi, itsu eta absolutua da maitasuna, bere nahi hori besterik ikusten eta errespetatzen ez duena; nire zoriona omen zenuen irrikarik gorena: galdetu al zenidan zintzoki, galdetu ote zenion zeure buruari, zer pentsatzen nuen nik zure irrika horretaz?
‎Eta lortuko dudalakoan nago. Borondatea landu, hori besterik ez dut behar.
‎Behin komisarian, alferrik izan zuan hilketa gertatu zen orduan ni Triesten nengoela esatea, alferrik treneko txartelak erakustea, baina horixe duk egia, Greta hil zuten unean ni Triesten nengoela, hori besterik ez. Hilketa gertatu zen egunean, Triesten nengoan ni, bai, Gretak eta biok Miramare gaztelutik hurbil eraiki nahi genuen etxearentzat terrenoak begiratzen.
‎judua. Errukirik ez aurrerantzean; haren izena, haren familia, gure arteko harremana... ahaztu egin behar nuen dena, eta une oroz pentsatu judua zela, hori besterik ez, eta juduak, niretzat, mespretxua besterik merezi ez duten izaki miserableak direla.
‎Neska koskorretatik ohitu zen mutil batekin ez bazen beste batekin egoten, hori zuen estatus naturala eta ezin zuen hori gabe bizi. Niri, berriz, ezin hobeto zetorkidan premia hura nire ordu kezkez beteak erosoago eramateko, ez zait modu baldar hori besterik bururatzen une hartan Nerinarengatik sentitzen nuena adierazteko. Batak bestearengandik espero zuena ematen genion elkarri.
‎Erantzunaren arabera saria edo zigorra banatuko balitzaie bezala. Eta kontu jaleak bizitza kontatzea nahi du, hori besterik ez, eta hori dena. Kontu jalea kontu jateko dago.
2007
‎Baina gure herrian, iruditzen zaidanez, eta beste batzuetan ere errepikatua dudanez, arrotz dago oraindik, ezezagun. Sartrek Euskal Herrian ahanztura hori besterik ez balu bezala.
‎Zigarroa hala hola ezpain artean, bi harriak gogoz eta indarrez igurzten zituen, emakume troglodita nikotina zale batek egingo zukeen moduan. Pindartxo bat, hori besterik ez dut nahi, pindartxo xume bat, esaten zien amoroski bi harriei, zigarroa muturretik ez askatzeko benetako malabarismoak eginez.
‎Ohikoa da arrazoiketaren ariketetan objektu desberdinen arteko erkaketa egitea, biak euren artean alderatzeko, nahiz besteren batekin edo batzuekin alderatzeko. Ariketa horietako batzuk oso dira errealak, esan nahi baita ezen dagoenaren deskribapen zuzenean oinarritzen direla, eta hori besterik ez dutela gogoan. Eta, beste batzuk, aldiz, hori baino magikoagoak dira; erkaketa metaforikoak dira azken horiek.
‎«Chaque langue a je ne scay quoy propre seulement à elle», aspaldi aitortzen zuen Du Bellay ek1355 Hizkuntza bakoitzean izpiritu bat dabil, mundu bat dabil (eta horrek ez du esan gura hizkuntza horretako autoreengan izpiritu hori besterik ez dabilenik; eta gutxiago, izpiritu horiek metafisikoak direnik). Ez da zuzenean hizkuntzaren mundu ikuskeraz ari, baina I. Berlin-ek dioena Vico eta Herder-en filosofiaz kultura ezberdinei buruz, ezin aproposago dator guretzat ere:
‎«on voit le caractère des peuples et le génie de leur langue marcher d, un pas égal, et l, un est toujours garant de l, autre») 561 Beste hizkuntzak izan litezke frantsesa baino abilagoak sentsuen alorrean, bertsorako edo kanturako adibidez («ces deux arts vivent de sensations», «le chant demande le désordre»), edo irudimenaren eremu galduetan, metafora fantastikoak asmatuz eta. Baina gizakia sentsazioez eta arrazoimenaz osatzen da, hori besterik ez da («sensation et raisonnement, voilà de quoi tout l, homme se compose») 562 Eta arrazoimenaren esparru zehatzean hizkuntza landu eta eskuaireko bakarra («ayant la clarté par excellence») 563frantsesa da, esan bezala, «ordena erregular konstantekoa» ideiak banan bana hurrenkera logikoan aletzen, «ordena direktokoa» naturaren handia espresatzen, horregatik filosofoek berentza...
‎Autore hori besterik gabe bazterrera uzteko arrazoi topikoa jendartekotuz. Bestela ere 50 eta 60 urteetan linguistika iparramerikarra bestelako arazoekin zebilen arduratua, gramatika generatiboarekin eta.
‎Gutxien garatutako herrialdeetan bereziki, non eskola materialik, langile kualifikaturik eta haurren esplotaziorik eza baitira lankideek, GKEek eta gobernuek dituzten eragozpen nagusiak 2015erako Milurtekoko bigarren helburua betetzeko. “2015erako, 30 milioi haur eskolatu gabe egongo dira oraindik” Amets hori hori besterik ez da: milioika pertsonak goratutako nahia; 2015erako munduko haur guztiek Lehen Hezkuntza unibertsala doan eta nahitaezkoa izateko egin beharreko inbertsioa 9.000 milioi dolarrekoa da.
‎Termino erlatiboetan, hasierako kuota% 14 igo da aurreko urtearen aldean. AHEk igoera hori besterik ez dio egozten “etxebizitzaren prezioaren igoera handiari, pixkanaka etxebizitza eskuratzeko atalasea handitu baitu, eta merkatutik eskari errealeko segmentuetara aldatzen ari baita”. 2002 urtea baino lehen formalizatutako maileguek, 1999ko batzuk izan ezik, eta datorren hilean berrikusten direnek, bizitzako lehen urtean jasan zituztenak baino amortizazio kostu gordin txikiagoak izaten jarraituko dute.
2008
‎Orain dela hogei urte ere ez zen erraza boluntarioak inguratzea. Ezin dugu esaldi hori besterik gabe onartu. Salto baten premia ikusten dut, lan boluntarioa egokitu egin behar dugu, motibazioa landu.
‎–Doña Normak niri esan asko hitz egin behar nuela, gaztelania ongi ikasteko, lotsaren gainetik, eta nik hori besterik ez egiten, zer uste dun? –desenkusatu zen Regina, buru bihotzetan zeuzkanak Faustiri ahal moduan jakinarazten zizkiola.
‎onartu ere, onartu zuen, antza, bere bizitzaren azkeneko hiru urteetan, itxura hura ematen zuen behinik behin, gai hura burmuinetako tolesdura baten itzalean aparkatu eta gaiarekin lotutako gorabeherak jada interesatuko ez balitzaizkio bezala. Baina, itxurak itxura, hori besterik ez zitzaion Rufinori interesatzen, agidanez, bestela ez baitago ulertzerik nola atera zitzaion gai hura, erreakzio normal bat ere izan zitekeen, beste ikuspegi batetik, bere egoera anormalaren erdian, zeren gaixotasunak gorputz arimen ahalmena agortu eta aldartea aldatu baitzion egunez egun eta minutuz minutu?, hain era indartsuan eta hain era oldarkorrean atera ere, itzaletik argirako b...
‎–Ondo, ondo, kapitaina, ihardetsi zuen sukaldariak, esan bezala hondarretan eseriaz?. Altxatzerakoan lagundu egin didazula, hori besterik ez. Txoko polita daukazue.
‎–A! , esan zuen kapitainak; eta hori besterik ez zuen esan.
‎–Eskerrik asko, Jim, esan zuen, ahots aski lodiz?; hori besterik ez nian jakin nahi, galdera bat egin izan balit bezala.
‎Hemen geldituko nauk puxka batean, jarraitu zuen?. Gizon xumea nauzue; rona, urdaia eta arrautzak, hori besterik ez diat behar, eta horko gain horixe itsasontziak abiatzen ikusteko. Nola deitu behar didazuen?
‎–Ba, ez zabiltza txarto, ez zabiltza txarto. Baina hori besterik ez balitz?
‎Honaino, gauzak argi samar daudela dirudi. Alegia, hizkuntza bat ikasteak, edo hizkuntza hori besterik gabe erabiltzeak, ez gaituela hizkuntza horren nazio nortasunaren baitako kide bilakarazten.
‎KANDIDO. (ozen) Ebaki bat? Seguru hori besterik ez dela?
‎Ez dut hierarkiarik jartzen nire gustuetan; izan ere, ia musikari handi guztiak maite ditut, zein bere ezaugarriengatik. Maite dudan musika besterik ez dut jotzen, eta hori besterik ezin dut esan. Baina hainbeste pieza maite ditudanez, ez dut sekula bukatuko.
‎AAMko kide izateagatik epaitu dituzte. Halaxe direla onartu zuten auzipetuek aurrenengo egunean, eta Fiskaltzak ez zuen hori besterik frogatu epaiketan. Poliziaren teoriak bere egin eta AAM ETAko zati dela argudiatuta, 24 lagunak zigortu behar direla argudiatu zuen Fiskaltzak.
‎Alabaina, ahots eszeptikoagoak ere aurkitu ditzakegu, batik bat gizarte mugimenduen artean. Pribatizazioaren aurkako Foroko militante nabarmena da Virginia Magwaza, Mbekik agintea hartu ahala sortu ziren auzo erakundeen eta sindikatuen sareko kidea, eta, BERRIAri egindako adierazpen batzuetan ohartarazi du, besteak beste, Zuma «hizlari, abeslari eta are dantzari hobea dela», baina hori besterik ez, ez baitago «uste izaterik» inolako aldaketarik eragingo duenik politikan. ANCren eta haren aliatu komunisten eta sindikalen politika neoliberalen aurka hamar urtez borrokan aritu eta hainbesteko zapalkuntza pairatu eta gero, mugimendu horiek apenas duten norabide aldaketarik gertatuko den itxaropenik.
‎Haren pisukideek ere ez dute berri gehiagorik: ostiralean, bi astez behin edo egiten zuen bezala, Bilbora joan zela, baina ez dela itzuli; hori besterik ez dakite. Besterik ez.
‎–Doña Normak niri esan asko hitz egin behar nuela, gaztelania ongi ikasteko, lotsaren gainetik, eta nik hori besterik ez egiten, zer uste dun? –desenkusatu zen Regina, buru bihotzetan zeuzkanak Faustiri ahal moduan jakinarazten zizkiola.
‎onartu ere, onartu zuen, antza, bere bizitzaren azkeneko hiru urteetan, itxura hura ematen zuen behinik behin, gai hura burmuinetako tolesdura baten itzalean aparkatu eta gaiarekin lotutako gorabeherak jada interesatuko ez balitzaizkio bezala. Baina, itxurak itxura, hori besterik ez zitzaion Rufinori interesatzen, agidanez, bestela ez baitago ulertzerik nola atera zitzaion gai hura –erreakzio normal bat ere izan zitekeen, beste ikuspegi batetik, bere egoera anormalaren erdian, zeren gaixotasunak gorputz arimen ahalmena agortu eta aldartea aldatu baitzion egunez egun eta minutuz minutu–, hain era indartsuan eta hain era oldarkorrean atera ere, itzaletik ...
‎–Ezer ez. Gure alabaren irakaslea dela, hori besterik ez.
‎Nire lanak batzuetan ezinbestekoa du solaskideari sufrimendua eragin beharra (hori ere sartzen da nire soldatan), baina ez nuen gogoko Rosa mintzea. Ez zuen hori besterik egin bizitza osoan: sufritu.
2009
‎Politikoki, drogatak kartzelara sartzeak botoak ematen ditu. Besterik da barruan daudenek saldutako kokaz ipurtzuloraino betetzen badira politikariak; hori besterik da.
‎solteegiak kronika bat josteko, nireegiak erabateko egia osatzeko. Sentipen katalogo halako bat, hori besterik ez dira, osatu beharrekoak bezain gezurta ezinak.
‎Israel-ek bere muga itxita dauka, logikoa den moduan; baina Egipto-k ere itxita edukitzea Gaza-ko muga, hori, inork ez du ulertzen mundu arabiarrean: muga pasabide hori besterik ez dute palestinarrek munduarekin harremanak izateko.
‎Hori da behintzat  Joe Perryk egin berri dituen adierazpen batzuetan esandakoa: Stevenek taldea utzi du, hori besterik ez dakit nik. Ez dakit zenbat denborarako joan den, ez betiko joan den, ez ezer.
‎Nahitaez eman eta zeure aukeraz aukeratu duzun bizi hori lantzea, apaintzea, maitagarri bihurtzea, zeure bizilagunekin batera bizigarri, bizipozgarri egitea: hori besterik ez duzu izango bizitza. , bizitza lantzea, laborariak soroa lantzea da.
‎Kaos estetikoa da osagarri guztien anabasa. Beharbada kaosa beti hori da, formaren eta proportzioaren falta osagarrien eta gizon emakumearen artean (eta agian itu estetiko hori besterik ez da, utilitarismoak aparte, zientziak ere funtsaren funtsean jomugatzen duena). Kaosa zentzuaren ukoa da; zentzua, ordenaren kreazioa.
‎(Guk ikasi dugun moral, kristaua? ez da gehien gehienbat moral burges moderno hori besterik, jada Sartreren Existentzialismoa humanismoa da n salatua dagoenez. Max Stirnerrek eta Nietzschek lehenago).
‎(XII). Pascal doktoreak ikerketan grinatua darrai, nahiz ez duen zentzurik, beharbada bere bizitzan beti hori egin duelako eta hori besterik egiten ez dakielako. –Et moi qui crois, au fond, que l, unique sagesse est de ne pas intervenir, de laisser faire la nature!?
‎–Hildakoen izenak eta espetxetik atera zituzten egunak, hori besterik ez dut.
‎Jana eta edana, hori besterik ez zaio bururatzen. Bere baliabide bakarra dirudi.
‎bere sufrimenduaren eta minezko minaren aringarri! Reginak hori besterik ez baitzion eskatzen Jainkoari: –Jauna:
‎«Fidel Bueno De Francisco. Datu hori besterik eznuen ikerketa abiatzeko». Baideseko udaletxera jo zuen lehenik aitonaren jaiotzaagiria eskatzeko.
‎Ikertu nahi diren hartzaileak zelularen leku konkretuan kokaturik daudenez, esperimentua burutzeko zelularen atal hori besterik ez da beharko.Beraz, atal zelular hori isolatu egin da.
‎«web aplikazio», hori besterik ez baitu sortu behar aplikazio berria
‎·Igorleak hiru errepikatutako ACK jasotzen baditu jarraian, hutsune bat dagoela ulertuko du, eta, tenporizadorea agortu baino lehen, hutsunearen hasieran dagoen segmentua birtransmitituko du. Segmentu hori besterik ez du birtransmitituko. Horri birtransmisio azkarra deitzen zaio (RFC 2581), eta igorleak birtransmititzeko denbora murriztea du helburu.
‎Eta orain dela hilabete, zure amak kontatu digunez, astebete jan barik igaro ondoren konorte barik aurkitu zintuen zure gelan. Badira sei egun esnatu zarenetik eta ditxosozko istripu hori besterik ez duzu buruan. Ez dakit nola esan... bart ez zara autoan ibili!
‎Ni bezalako jokalari bat aldatuta pizgarri bat aurkitu nahi izan zuen, esaterako. Eta hori besterik ez. Taldea ondo ez dagoenean normala da entrenatzaileak pizgarriren bat nahi izatea, jokalarion susperraldia bultzatzeko.
‎Mahaiko azukrea kanaberatik edo erremolatxa gorritik ateratako sakarosa kristalizatua da, eta hori besterik ez (%100ean). Karbohidrato purua da, beraz, eta egungo gizartean energia iturri nagusietako bat.
‎Lehen aldiz zuzendu nuen Real Madril Bartzelona. Erraza izan zen, bi txartel hori besterik ez nuen atera. Neure buruari esan nion:
‎Ataka estu hartan, nola gertatu zitzaizkion don Zoiloren hitzak –" antzeko beste kasu bat izan nuen, eta hura ez zen hiru egunetik pasatu" – bere sufrimenduaren eta minezko minaren aringarri! Reginak hori besterik ez baitzion eskatzen Jainkoari: " Jauna:
‎Interesatzen bazaizu, lortuko dut haren helbidea. Oso gaztea eta oso guapoa; hori besterik ez dakit. Eta arrakasta handia dauka gainera.
‎–Zer? Hamar mila libera, Clara, hori besterik ez. Martinelliren zorra ordaintzeko dirua.
‎Baina ni irrikaz nago, dagoeneko, astelehenarekin. " Sarraskien aroari atea ixteak ekarriko du ikurra aldatzea, eta gure bandera gorri tenteak mundu berria gidatzea", letra hori besterik ez dut entzuten. Horregatik ez diot kasu handirik egin Frantsesari, hizketan ari zenik ere ez naizelako konturatu.
2010
‎Hasteko, hitzaldia mezan. Baina hori besterik da… Izkiribatze mementu horretan, gogoan genuen ez zela izkiribatzen hasi behar berrogeita bost, berrogeita hamar urte gabe. Hola zenuen.
‎–Eta gorputz bati, ilea luzatuz gero, moztu egiten zaio; azazkalak luzatzen direnean, moztu egiten dira; eta soberan diren elikagaiak kaka bihurtzen dira? alfer jende bazter nahaslea hori besterik ez baita: mozten dugun ilea edo azazkala da, edo komunean behera botatzen dugun mokordoa?.
‎Apaingarriak eta ilusioak ditugu abiapuntuan, baina haiek banan banan doazkigu itzaltzen, ezereza gailentzen zaigun arte. Bizitzaren erakusleihoan, baina, hori besterik ez daukagu, eta alferrik gabiltza ez dagoena irudikatu nahian, sufrimendu iturritzat jotzen baititut ameskeria guztiak. Lehengoan kontatu nizun, haatik, zer produktu aurkitzen ditudan nik erakusleiho horretan, bizitza gutxieneko atsegin batez eramaten laguntzen didatenak:
‎–Ene, hori besterik ez! –erantzun du?.
‎Haserre hartu zuen Isidrok diagnostikoa: andreak buruan txorakeriak besterik ez zituela esatea, berak esaten zion bezala, bat zen, baina erotuta zegoela esatea, eroa zela!, hori besterik zen, adimenaren argia itzaltzen hasten den lekuan gizatasuna bera ere amaituko balitz bezala. Hasieran ez zion utzi nahi izan.
‎Gizonak arnasa bota du, lasaiago. Tira, hori besterik ez bada...
‎Ni administrazioan sartu ninduen, horrexek zirudien ugazabaren alabarentzako berezko lekua. Atzera begiratuta, ez nuke jakingo esaten gustuko zeregina nuen ala ez; kanpotik ezarri zitzaidan eginkizun hori besterik gabe onartu nuen, ez naiz inoiz izan patuaren kontra altxatzen direnetakoa; batzuetan amorrua ematen dit neure izaera otzan honek, baina honezkero alferrik izango da horregatik haserretzea, ezta?
‎Apaingarriak eta ilusioak ditugu abiapuntuan, baina haiek banan banan doazkigu itzaltzen, ezereza gailentzen zaigun arte. Bizitzaren erakusleihoan, baina, hori besterik ez daukagu, eta alferrik gabiltza ez dagoena irudikatu nahian, sufrimendu iturritzat jotzen baititut ameskeria guztiak. Lehengoan kontatu nizun, haatik, zer produktu aurkitzen ditudan nik erakusleiho horretan, bizitza gutxieneko atsegin batez eramaten laguntzen didatenak:
‎Kristoren gorputz mistikoaz mintzatzen zitzaidanean, berriz, bere burua zuen buru ezinbestekotzat, jakina: " Eta gorputz bati, ilea luzatuz gero, moztu egiten zaio; azazkalak luzatzen direnean, moztu egiten dira; eta soberan diren elikagaiak kaka bihurtzen dira... alfer jende bazter nahaslea hori besterik ez baita: mozten dugun ilea edo azazkala da, edo komunean behera botatzen dugun mokordoa".
‎Funtzionarizatzen ari gaituk bizitzan, halaxe esan zionan behin lagun bati; eta ez hintzen gero ausartu horrekin zer esan nahi zuen galdetzera. Bertan goxo egiten diagu, funtzionarizatzen ari gaituk bizitzan, horretan ari gaituk, izan zitunan bere hitzak, Bizi mortuan iraun, hori besterik ez duk bizitzea askorentzat. Geroztik maiz oroitzen hintzen, eta ikaratzen, hitz haien atzean Asierrentzat zer egon zitekeen pentsatzen hasita.
‎Ikusi dutena, bakoitzak bere aldetik esan: hori besterik ez, baina" hori dena" daukate. Atsotitzen estiloan, asko bihurritu gabe, baina igurtzi pare bat eman eta gero...
‎" Ez esan horrelakorik, ama!"" Ez dizut kargu hartu nahi, David. Gustatu egingo zitzaidan zuri agur esatea, hori besterik ez da."" Agur?"" Ez al dizu inork esan, David. Hil egin naiz.
‎Arrotzak ginen, ofizio ezin imitatu hori besterik ez genuen langabeziatik irteteko. Nonbait bizi beharra eta alde egin beharra, haurtzarotik, harrien eta burdinen gau astunetik, deklinazioz eta aditz irregularrez lardaskaturiko hizkuntzetatik, norberaren larrupetik.
‎Zer zen mundua? Elkarren artean mintzatzean ateratako ondorioen isla, hori besterik ez. Eta ondorio horiekiko fede itsua zuten, ia dogmatikoa.
‎Zergatik egin nuen ez jakiteak erasango zuen urte luze hauetan. Mesede hori besterik ez dizut eskatuko. Koaderno honetakoak irakurtzen dituzunean, Peru, utziozu gure amari; ahaztu ditudanak, neuretzat gorde ditudanetatik batzuk, behinik behin, berak osatuko dizkizu.
2011
‎Ez da batere harritzeko hainbeste poztu izana, epaiak ontzat ematen baitu tortura salaketa gehien gehienak faltsuak direla. Torturatzaileek eta haien konplizeek etengabe errepikatzen duten leloa, hain zuzen.Hori ontzat emateko orduan, epaileek ez dute froga bakar bat aipatzen, tortura faltsuak salatzeko etakideek omen dituzten eskuliburuen asmakizun barregarri hori besterik ez, eta aldi berean froga falta jartzen dute aitzakiatzat Mattin Sarasolak bost eguneko inkomunikazio garaian jasandakoei muzin egiteko.Honek oso argi utzi zuen mendian gertatu zitzaiona ez zela «ezertxo ere izan gero egin zizkiotenekin alderatuz». Izan ere, torturatzen espezializatuak dauden agenteek sinestezineko sufrikarioa eragin baitezakete inongo markarik utzi gabe, eta halaxe jaitsarazi zuten infernuraino bost egun amaiezin haietan, baina epaileek ez diote sinesgarritasunik eman nahi izan haren testigantzari.Epaiak frogatutzat ematen du, ordea, mendian torturatu zuten bitartean Sarasolari «etengabe ikara eragiten ziotela esanez haiek lehen hogei minutuak besterik ez zirela eta bost egun zituztela berarekin nahi zutena egiteko.
‎zartagina eta arrautza. Literatura hori besterik ez delako: arrautza frijitu ziztrin bat.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia