Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 231

2008
‎Monjeek uste dute, hala eta guztiz ere, asko zor diotela Stalini; monjeek diotenez, Stalinek eskatu zion bere aliatu mongoliarrari ez zezatela suntsi erabat Erdene Zuuko gunea eta tradiziorik txinatarreneko museo bihur zezatela; aitzakia hori baliaturik, Hiri Debekatua esaten diotena gorde ahal izan zuen Txinak, bai eta tenplu multzo bat ere: besteak beste, Zeruko Tenplua deritzona, zeina Pekini dibisarik gehien dakarkion turismo erakarpenik xarmagarriena baita gaur egun.
‎Gaur ez dago organistarik bide horiek jarraitu ez dituena, bailitzateke egungo organo musika ulertu Frantziako musikagile handiaren obra gabe. Aurten 100 urte dira Messiaen jaio zela, eta data hori baliatu du Hamabostaldiak organorako egin zituen konposizioen integrala emateko.
‎Historialari espainiarren arabera, janari eskasia izan zen horrenbeste lekutan geratzearen arrazoietako bat eta nahiko modu azkarrean hedatu ziren uhartedian barrena. Hango herri asko, gainera, beraien arteko borroketan murgildurik zebiltzan, eta Legazpik egoera hori baliatzen jakin zuen espedizioaren interesen onuran. Mesedeak, opariak, dohainak eta abantailak eskainiz zumarragarrak sarritan irabazi zuen indigenen faborea.
‎Momentu hori baliatu zuen Oriok hanka egiteko eta bederatzi segundoko aldea hartzeko. Baina epaileek ere traineruaren norabidea zuzentzeko eskatu zioten Etxeberriari; batak ababorrera jotzeko eta besteak, aldiz, estriborrera.
‎Beti izaten da une ona garaipen bidera itzultzeko. Eibarrek beste aukera bat izango du, eta aurkaria gogorra izango bada ere, aukera hori baliatzen saiatu du. Salamancaren kontra jokatuko du, etxetik kanpo.
‎Zerbaitegatik izaten da askotan onenetakoa Iker Casillas, lan mordoa ematen diotelako aurkariek eta bere taldekideen jarrera eskasak. Espainiarren gabezia hori baliatu beharra daukate euskaldunek gaur.
‎Iragan maiatzean, Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonaleko (AZP) langileen aldetik aurkako boto ugari jaso zituen Perez Iglesiasek. Ezustea izan zen, eta hori baliatu nahi izan du Marisol Estebanen hautagaitzak. Hala, Ekonomia Gaien eta AZPren Errektoreordetza sortzea proposatu du.
‎Euren buruaren eta lagunen aurkako deklarazioak egin dituzte. Deklarazio hori baliatzen dute espetxeratu eta gazte gehiago atxilotzeko. Gero ikusiko da aski den zigortzeko, baina dakigunagatik, deklarazio horiek soilik badaude, ez dira nahikoak zigortzeko eta behin behinean espetxeratzeko.
‎Gainera, Lindek txartel horia jaso zuen eta hamar minutuz zelaitik at egon zen. Txartel hori baliatu zuen Tolosak 38 minutuan entsegua sartzeko. 17 gogor batekin iritsi zen atsedenaldia.
2009
‎Mendizabal sasoi bikainean dago, eta denok dakigu zenbat jokatzen duen Olaizola II.ak. Atzean abantaila dudala uste dut, eta hori baliatzen saiatuko naiz nire jokoa egiteko. Gogotsu mintzo da, eta iaz baino lasaiago.
‎Mikel Olazabalek, baina, gaurko partida atzeko koadroetan irabaz daitekeela uste du. Atzean abantaila dudala uste dut, eta hori baliatzen saiatuko naiz nire jokoa egiteko, esan zuen Aresoakoak, herenegun. Denbora gutxi darama profesionaletan, baina iaz ere ordezko gisa aritu zen Binakako Txapelketan, Lasa III.arekin batera.
‎Adorea indartuta iritsiko da Mallorca, Betis mendean hartu eta Espainiako Kopako finalaurrekoetarako sailkatu baita aste honetan. Hargatik, Sevillan jokatutako partidak eragindako nekea ere nabari dezakete Manzanoren jokalariek, eta Osasunak hori baliatzen saiatu behar du. Zaleen babesik ez zaie faltako.
‎Igo berriak izateko, ezusteko ugari eman dituzte. Etxetik kanpo, ordea, ez dabiltza ondo, eta hori baliatu dute gipuzkoarrek. Horrez gain, entrenatzaile bizkaitarrak azken astean, Eibarren bizitakoa nabarmendu zuen.
‎Alavesek egoera nahasi hori baliatu nahi du. Dena den, gauza bat argi dauka Lopezek:
‎Itxakok ez du ia atseden hartzeko astirik izango, bihar EHF Kopako final laurdenetako joanekoa jokatuko baitu Randers Danimarkako taldearen aurka. Bihar ere etxekoen babesa izango du, eta atzo egin bezala, hori baliatu nahi du emaitza on bat lortu eta finalerdietarako txartela eskurago izateko. Nafarrek helburu zehatza dute EHF Kopan:
‎Donostiara iritsi zen, atzo gauerdian, Korrika 16, eta ez zuen ahaztu Mikel Laboa. Antigua auzora iristean, Laboaren senideak ziren testigua hartzekoak, eta Korrikak une hori baliatu nahi zuen kantariari esker ona azaltzeko. Korrikaren 9 ediziorako Laboak prestatu zuen kanta ere jartzeko asmoa zuten.
‎Miarritzek egoera hori baliatu zuen orotara lau entsegu sartzeko eta partida lasai irabazteko. Mont de Marsanek bigarren zatian erreakzionatu zuen bere entsegua sartuta (37).
‎Konfiantzaz zeuden jokalariak horregatik, baina joan zen igandekoak arlo horretan nola eragingo dien ikusteko dago. Ez litzateke harrigarria izango konfiantza galtzea, baina indartsu badaude, hori baliatzeko aukera ere bada biharkoa. Baina ez egonda ere, ez daukate aitzakirik:
‎Ikusita Bera Beraren aurka bategatik bakarrik galdu genuela eta joan zen astean Elda ere estu hartu genuela, animatu egiten gaitu zerbait pilatzeko. Badakigu zaila dela, baina aukeraren bat sortzen bada, prest egon behar dugu hori baliatzeko. Ezin dugu azken bi partidetan soilik pentsatu.
‎Estadioa lepo beteko da, eta etxeko taldeak hori baliatu nahi du partida irabazteko
‎Entrenatzaileak erraten duen bezala, Itxakok irabazteko jokatzen du beti, bertzerik egiten ez daki. Nik ahaztu nahi dut oraingoz lortu genuen aldea; gainera, polita izanen litzateke Kopa irabaztea etxean lortu genuen alde hori baliatzeko beharrik izan gabe, hau da, Leipzigen ere irabazita. Hori da gure asmoa.
‎Txapeldunen Ligako finalean du arreta guztia jarrita Bartzelonak, eta hori baliatu nahi du Osasunak hiru puntu lortzeko
‎Hori gutxi balitz bezala, Tahitin elkarren aurka aritzea egokitu zitzaigun. Aukera paregabea zen eta hori baliatu nahi nuen. Gainera, kanporatu egin nuen.
‎Beraiek erakutsi zuten CSC oso talde ona zela. Talde lana bikaina izan zen, eta abantaila hori baliatu zuen Carlosek [Sastrek]. Andy eta Frank ere poztu ziren Carlosen garaipenarekin?.
‎Francok zuzendutako altxamenduaren 63 urtemuga bete zen atzo. Egun hori baliatuz, Ahaztuak elkarteak jardunaldia antolatu zuen Dulantzin, frankismoaren errepresioa salatzeko eta memoria historikoaren beharra eskatzeko.
‎Jardunaldia bukatzeko, kalejira batek Dulantziko kaleak zeharkatu zituen. Une hori baliatu zuten hainbat lagunek gezi eta uztarri falangistak zituzten xafla metalikoak atari batzuen goiko partetik eraisteko.
‎Hala ere, Saharak eguzkitik jasotzen duen energiaren %2 eskas batekin hornitu omen daitezke gizakiaren beharrak. Zergatik da hain zaila eguzkitik datorren energiaren portzentaia txiki hori baliatzea?
‎Funtsean eguzkitik datorren energia baliatzen da beroa sortzeko. Bero hori balia daiteke jana prestatzeko; etxean ur beroa sortzeko edo berogailuetarako. Argindarra ere sor daiteke.
‎bihurtu dira Espainiako Estatuko estamentu ezberdinak, eta jokabide horrek. Euskal Herriak bizi duen gatazka areagotzeaz gain, eraso faxistak bultzatzen du mugimendu independentistaren aurka?. Estatuko segurtasun indarrek egiten ohi duten, jazarpenetik haratago?, inkontrolatuek zigorgabetasunik gabeko eremu hori baliatzen dutela salatu du ezker abertzaleak, prentsa ohar baten bidez.
‎Eibar da euskal taldeen artean hasiberria. Hari bai egin dio mesede Superliga aldatu izanak, eta aukera hori baliatu nahi du, Luis Garcia entrenatzaileak dioen bezala,, emakumezkoen saila sendotzeko?. Eibarrek talde ia osoa egin behar izan du, iragan sasoian Superliga baino bi maila beherago baitzegoen.
‎Bestela, jai izango du. Partidatik ateratzen ez da pilotari erraza, eta ezaugarri hori baliatu du txapelketan aurrera egiteko. Hori eta bere defentsa bikaina.
‎Deigarria da gai horren inguruan aldundiek izan duten jarrera: inork ez du BEZaren igoeraren alde egin, nahiz eta hori baliatuko duten gero kutxa betetzeko. Aho txikiarekin izan bada ere, kritikatu egin dute:
‎Horrez gain, urte osoan ikastaldi bereziak antolatuko dituzte. Zerbitzu hori baliatu nahi dutenek aldudarrak.bideo@gmail.com idatz dezakete.
‎Hemen dago gizartearen gehiengoa ordezkatuta. Jakin behar dugu, kalean bezala, gehiengo hori baliatzen nabarmena izan dadin erakundeetan ere.
‎Leitzakoak ezin hobeto baliatu zuen sakea, zazpi tanto lortu baitzituen. Amaieran erritmo motelagoan aritu zen, eta hori baliatu zuen Beroizek tanto batzuk egiteko. Hala ere, itxura eskasa eman zuen.
‎Patataren sektorea arautzen duen plana prestatzeko lehen bilera egin zuten atzo Eusko Jaurlaritzaren egoitzan. Deialdi hori baliatu nahi izan zuen UAGA nekazari eta abeltzainen sindikatuak elkarretaratzea egiteko, Araba patateroa izaten jarraitzea nahi dugu lelopean.
‎Une honetan Pandianik Osasunarentzat duen garrantzia ikusita, uruguaitarrak Kopan atseden hartzea izango litzateke logikoena. Baina Camachok badaki Pandianik bere balioa erakutsi nahiko diela Zigandari eta Goikoetxeari, eta haren amorru hori baliatu nahi du Osasunako entrenatzaileak. Atzo, ordea, ukatu egin zuen arrazoia hori dela.
‎Partidarik irabazi ez duen talde bakarra da Murtzia, eta behar hori baliatu beharra daukate irundarrek
‎Askatasuna lortu ostean, bere familiarekin elkartu zen Frantzian, eta handik Mallorcara joan zen bizitzera. Preso egon zen garaietan, frantsesa eta alemana ikasi zituen, ala beharrez, eta ezagutza hori baliatuz, 1953an Mallorcako hoteletan hasi zen lanean. Bizitzaren ardatzean, gazi gezak gelatzean.
‎Garaipen honek konfiantza emango digu. Malagan konfiantza hori baliatzen ahaleginduko gara. Oier Sanjurjo ere gustura zegoen entrenamendua amaitu berritan.
‎Gizonaren pisukidea agertu zen ustekabean, eta tarte hori baliatu zuen emakumeak ihes egiteko. Behin karrikan, ezkutatzen saiatu zen, baina gizonak atzeman egin zuen, eta berriz jo, bortxatzeko asmoz.
2010
‎Azken denboraldietan lehiaketa kutuna izan duenari ekingo dio gaur arratsaldean Miarritzek, Batheko The Recration Ground zelaian. Top 14an suspertzen ari direla etorri zaie xuri gorriei Europako lehia nagusia, eta abiada hori baliatu dute gaur puntuak hasieratik pilatzen hasteko.
‎Herve Robbe koreografoarekin elkarlanean sortu nituen pieza horiek, eta dantzariei beste dantzari batzuk balira bezala erabili ahal izateko moduko objektuak ematen saiatu nintzen. Piezekiko harreman hori baliatuz sortu genuen koreografia. Biak elkarrekin sortu ziren.
‎Hainbeste urteko zapalkuntzaren ondoren, ubuntu izeneko filosofiari esker izan zen posible adiskidetzea; Hegoafrikan sakon erroturiko pentsamolde horren arabera, inork ezin du hobera egin, ondokoak ere hobera egin ezean. Nelson Mandelak filosofia hori baliatu zuen beltzek gutxiengo zuriarekin elkarlanean aritzeko.
‎600.000 pertsona bizi dira Seattlen (AEB), 250.000 bat etxetan metropoli osoa hartuta, 3 milioi biztanle dira. Errauste plana atzeratzea erabaki zuen Seattlek; atzerapen hori baliatuta, Zero Waste (Zero Zabor) programa bat probatzen ari dira, hondakinen sorrera gutxitu eta berrerabiltzea ahalik eta gehien handitzeko asmoz. Gisa horretako programa bat abiatzea proposatu dio Errekondok Diputazioari.
‎HTC Magic sakelakoak aurkeztu zuen iaz sistema eragile hori, baina aurten jada etxe guztiek dute Googlen sistema eragilea erabiltzen duen sakelakoren bat, batik bat, HTCk eta Motorolak. Sony Ericsson Xperia X10 sakelakoarekin gerturatuko da Bartzelonara, eta Googlek berak Nexus One Europara ekartzeko ere aukera hori baliatuko duela ere espero dute.
‎lehenengo zutoina, bigarrena eta halakoak erabiltzen ditugu propio. Aurkariek ez digute ulertzen, eta saiatzen gara hori baliatzen.
‎Gauza bat egutegia alde izatea da, eta bestea egutegi hori baliatzea. Eta orain arte ederki egin du bere lana Frantziak.
‎Anartean, Anzaren desagerpena salatzeko zegoen oraindik. Arrazoi hori baliatu zuen Baionako prokuradoreak erietxeak ondoren gorpua identifikatzea zailduko zukeen elementu gisa.
‎1984an hasi ziren barne gatazken aitzakia ematen gerra zikinaren aipamenetan. Anzaren desagerpena aipatzeko azalpen hori baliatu zuen Adolfo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroak 2009an. Frantziako prentsak ez du zalantzan ezarri haren tesia.
‎Asteburura begira eguraldi oneko leiho bat omen dator, eta hori baliatu nahi dutenek hasiak behar dute mendian gora. Baina ez dakit korearrek zer asmo duten, zortzi ordurako satelite seinalea maiatzerako baitute erosia.
2011
‎Urtezahar gaua kotilioietan edo etxeetako sukaldearen epelean pasatu zuten Euskal Herrian askok eta askok, eta atzoko goiza, berriz, gertuko mendira igota. Goizaren dotorea baliatuta, eguzki izpien goxotasuna eta salda beroa eta xanpaina izan zituzten bidelagun aukera hori baliatu zutenek.
‎Jokalarien erronka epe motzean kopako olatuari eustea izango da. Taldea eta zaleak bat dira orain, eta jokalariek hori baliatu dute ligan.
‎Bengoetxea VI.ak eta Ruizek ere ongi jokatu zuten; leitzarrak, batez ere. Sasoi onean dago, eta hori baliatu beharra daukate puntuak lortzeko. Ruizek 204 pilotakada jo zituen partida osoan, bere lagunak baino 60 gehiago, eta hori garesti ordaindu zuen.
‎epaileak dio «duda adierazgarriak» daudela Agirre arduradun jotzeko.2007ko irailaren 28an, 29an eta 30ean egin zuten AHTari buruzko galdeketa. Auzo alkateak aukeratzeko bozketak zituzten egun haietan Aramaion, eta hori baliatuta antolatu zuten azpiegiturari buruzko inkesta. Epaiketan, Agirrek ziurtatu zuen herritarrek antolatu zutela galdeketa, eta udalak ez zuela horretan batere parte hartu.
‎Espainiako Gobernuak irailean onartutako lan erreformaren arabera, enpresek aukera dute langileak kaleratzeko baldin eta bi hilabeteko epean, modu ez jarraituan, lanaldiaren %20 gaixoaldian pasatzen badute, baita gaixoaldia arrazoituta egonda ere. Telefonicak aukera hori baliatuta Madrilgo eta Bartzelonako bi langile kaleratu zituen. «Susmoak piztu zizkigun horrek, baina hainbeste jende kaleratzeko iragarpena sorpresa iruditu zaigu.
‎Erantzun ezean, nekez irten ahal izango gara, argia ikustera; jomuga hobea merezi du gizateriak.Nire ustez, Barack, okerreko ibilbideari jarraitu izan diozu orain arte, eta labirinto batean galduta zaude, irtenbidea aurkitu ezinik, indarkerian eta ziurtasunik ezean gero eta hondoratuago, menderakuntza botereak irentsita, korporazio handiek eta industria konplexu militarrak herrestan eramana, eta uste duzu botere ahalguztiduna duzula eta mundu osoa AEBen oinpean dagoela, armen indarraz baliatzen direlako, eta bateko eta besteko herriak inbaditzen dituzu zigorgabetasun osoz. Errealitate mingarria da, baina hortxe dago boteretsuen aurrean amore ematen ez duten herrien erresistentzia ere.Satan haragi gorritzat hartu zuten Bin Laden, Dorre Bikien kontrako erasoaren ustezko egile ideologikoa; mundua izuarazten omen zuen, eta zure gobernuaren propagandak «gaizkiaren ardatz» jo zuen, eta hori baliatu dute nahitako gerrak deklaratzeko, industria konplexu militarrak bere heriotza produktuak koka ditzan.Badakizu, irailaren 11ko zorigaiztoaren ikertzaileek ohartarazia dute: atentatu hark asko omen du «autokolpetik», hala nola Pentagonoaren kontrako hegazkinak, eta dorreetako bulegoak aldez aurretik hustu izanak.
‎Ollanta Humalaren (Lima, 1962) gurasoak ayacuchokoak dira, eta kitxuaren dialekto hori baliatu zuen aitak, komunista, semeari izena jartzeko; dena begiratzen duen gerlaria.
‎(?) Bost urtez hutsik egon zen, bertaratzeko anezka egokirik ez zegoen eta, gainera, egoitzaren egoera ez zen batere ona?, eta, azkenik, larriki hondatuta lurreratzea erabaki zuten. Australiatik gertu erori zen 1979ko uztailaren 11n».Gertaera historiko hori baliatu du Julie Delpyk azken filma testuinguru historiko eta sozial jakin batean girotzeko. 70eko hamarkada amaitzen ari da, eta Frantzian, baita mundu osoan ere?
‎Hori egiteko une aproposa dela uste du, gainera. Antiguedaden arabera, Mariano Raxoi Espainiako gobernuburu berriak, krisialdi ekonomikoaz gain «lurraldetasun krisiari» ere aurre egin dio, eta aukera hori balia dezakete indar abertzaleek euren aldarrikapenak egiteko. «Hauteskundeek euskal lurraldeetan utzi duten argazkia aztertu egin du Raxoik».Eusko Alkartasunak ere egin du igandeko hauteskundeen inguruko interpretatzioa.
‎Izena erabiltzeak balio du artista horiek kultura katalanaren parte direla identifikatzeko, eta horien atzean askoz gehiago daudela azaltzeko. New Yorkeko Metropolitan museoan, esaterako, From Gaudi to Dali erakusketa egon zen, eta lehorreratze hori baliatuta, programa kultural bat sortu genuen horren inguruan.Etxepare erakundearentzat eraginkorra litzateke estrategia hori. Kultura bakoitzak bere berariazko ezaugarriak ditu, baina baietz uste dut. Bideetako bat da; dena den, garrantzitsuena oreka mantentzea da.
2012
‎Aurkezpena: Aste honetan bete dira 200 urte Charles Dickens jaio zenetik, eta efemeride hori baliatu dute askok haren lana gogora ekarri eta hari gorazarre egiteko. Javi Cillero Goiriastuenak egin eta Ibaizabalek 1994an argitaratutako Hard Times eleberri laburraren itzulpena sarean jarri du asteon Armiarma atariak, www.armiarma. com/ unibertsala/ dickens helbidean.
‎Turismo agentzia horrek Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 88 «top bizipenen» barruan sartu du proposamena, Ana Izagirre bertako zuzendariaren arabera. Museoa barrutik ezagutzeko aparteko aukera hori baliatu nahi izanez gero, 75 euro ordaindu du bisitari arruntak, eta 60 euro gazteek (12 urte), erretiratuek eta museoaren lagunek. Bisitak, ostiral, larunbat eta igandez egingo dira, ingelesez, gaztelaniaz eta frantsesez, hurrenez hurren.
‎Bitarteko horiekin lortu du Juan Ignacio Martinezek bere taldeak onena ematea, muga guztiak haustea. Hori bai, abiadurak, sakontasunak eta mugikortasunak min egiten die valentziarrei, eta hori baliatu du Realak. REALA LEVANTE Reala.
‎Krisia dagoela ukaezina da, baina euskara ikasteko orduan laguntza guztiak behar beharrezkoak dira. Orain arte, ikasleek maila gainditzeagatik jasotako laguntza hori baliatu dute, hurrengo ikasturteko matrikula ordaintzeko eta beraien ikas prozesuan aurrerapausoak ematen segitzeko. Laguntza txikia izan da, baina hemendik aurrera hori ere ez dute izango eta, ondorioz, berreuskalduntzeko ahaleginak zaildu egingo zaizkie.
‎«Nahiz eta, era berean, egia den erasoan aukera gutxiago sortzen dituztela eurek ere. Nire ustez, oraindik ez daude ohituta orain jokatzen duten eran jokatzera, eta hori baliatzen saiatu dugu guk». Datorren asteazkenean Mestallan Valentziaren aurka jokatu behar dutenez, Osasunako jokalariak ez dira ostegunera arte itzuliko Iruñera.
‎Erritmo handirik gabe ekin zion partidari Valentziak, bere ezinagatik, eta Osasunaren proposamenagatik. Horixe nahi zuten nafarrek, Valentzia deseroso sentitzea, zaleak urduritzea, eta azken minutuetan ezinegon hori baliatzea. Eta asmoak hainbestean bete zirela esan daiteke.
‎Aurrera jo beste erremediorik ez zuten izan, eta atzean zuloak utzi zituzten. Alemaniak ez zuen jakin izan hori baliatzen, eta ezta Portugalek ere aukera apurrak barrura sartzen. Luzapenean bi parada on izan zituen, baina ongi aritu zen Never atezaina.
‎Elkarrizketa egin dio Mintegiri goizean, eta ekitaldietan nola moldatzen den eta herritarrek nola hartzen duten ikustera joan da Durangora. «Aldeko haize» hori baliatu, eta zer nahi duen argi dio Mintegik: «Herri bat, Estatu libre bat sortu nahi dugu Europan; hori da gure apustua».
‎Lampr taldeak Alessandro Petacchirentzat lan egin zuen, eta Liquigasek, Elia Vivianirentzat. Biek ala biek beste faboritoak gertutik zelatatu zituzten, eta Hallerrek kontrol zorrotz hori baliatu zuen, atzetik saiatu eta bere ibilbide profesionaleko lehen garaipena lortzeko. Gaur bukatuko da itzulia, eta Tony Martin (Omega) da lehen postuan berrogei segundoren altxorrarekin.
2013
‎Liburu bat ere idatziko nuke nire lesioen inguruan. Momentu horietatik zutitzen ikasi dut, eta indar hori baliatuko dut txapelketan». Lesioez gain, emakumea izateak ere lagundu dio zailtzerako momentuan:
‎Nahi zuen, baina ezin zuen Osasunak azken minutu horietan. Ondorioz, zuloak uzten hasi zen erasoko jokalarien eta atzelarien artean, eta gutxi behar izan zuen Realak aukera hori baliatzeko. Oso tarte arriskutsua izan zen Osasunarentzat, Realeko jokalariek gutxi behar dutelako gola sartzeko.
‎Berez, Frantziako Konstituzioko 2 artikuluak ez du ko-ofizialtasunik onartzen, argi baitio Frantziako hizkuntza bakarra frantsesa dela. Artikulu hori baliatu izan du Frantziako Konstituzio Kontseiluak Europako hizkuntza gutxituen Ituna ez berresteko eta konstituzioko 75 artikuluaren eragina, euskara bezala, korsikera Frantziako ondaretzat hartzen du, mugatzeko.
‎Inork ez zeuzkan datuak jaso zituen hala, GHKren arabera. Leku pribilegiatua zuen enpresa horrek, partzuergoaren esanetan, eta hori baliatu zuen, datuak lortzeko ez ezik, lehiaketan bertan aldaketak bultzatzeko. «Bere mesederako», GHKren txostenak dioenez.
‎Hala ere, jarduera nagusia hurrengo egunean egingo dute, Kale buelta kaxkoan izenpean. Hernanin ohitura handia dago larunbat eguerdian kale buelta egiteko, eta ohiko ekintza hori baliatu dute ekintzaren oinarri gisa. Herriko taldeei eskaini zaie parte hartzeko aukera, eta gehienek jarrera «bikaina» izan dutela eta parte hartzeko gogotsu azaldu direla esan dute antolatzaileek.
‎Lopezen aroan, berriz, PSE (%43). Komenientzia eta zentsura ETB sortu zenetik, egiteko modu hori baliatu izan du Ajuria Eneko eserlekua izan duenak, nork bere erara. «Hogeita bost urtean eraiki den ereduan, telebista eta irrati publikoak gobernuan zegoen alderdiaren tresna gisa ulertu dira, eta gobernu horrek aurrekoen berdina egin du:
‎Euskara eta Euskal Literaturan. Ordea, ikastetxeek eskumena dute beste irakasgai batzuk hizkuntza horretan emateko, eta Uriartek eskatu die haien «errealitatearen» arabera eskumen hori baliatzeko. Hezkuntza Sailak ikastetxeen artean «gogoeta» sustatu nahi du, eta gaur egun autonomia hori garatu duten ikastetxeak daudela gogorarazi zuen Uriartek.
‎Zuloak hitzez betetzeko, zauriak hitzez sendatzeko esperantzarekin. Hain zuzen, etzi beteko dira 30 urte Lasa eta Zabala bahitu zituztela, eta urteurren hori baliatuz Kareak erre ez duena ikuskizuna gauzatu zuten herenegun iluntzean Tolosako Leidorren. Bidaiaren deskribapenak, haren irudiek, musikaren intentsitateak, eta, batez ere, errezitatuko poema eta testuen indarrak eta edertasunak sentipenei bidea ireki zieten, eta horiek antzokian hedatu ziren, ia hura bete zuten ikusleak hunkitzeraino.
‎Behe ganberako errepublikanoek, ordea, bizkarra eman zieten Senatuko alderdikideei eta proposamen propioa aurkeztu, jakinda bi zirriborroak ezin zirela bateragarriak izan, edozein lege onartua izan dadin, ezinbestekoa da bi ganberek testu berbera adostea?. Izan ere, gutxiengoan dira errepublikanoak Senatuan; Ordezkarien Ganberan, berriz, gehiengoa dute, eta gehiengo hori baliatuta, blokeo politika muturreraino aplikatu dute. Etxe Zuriari mehatxu egin diote behin baino gehiagotan, Obamacare osasun erreforma antzutu dezan.
‎Erreserbako diru hori enplegu finkoa sortzeko, I+Grako, makinetarako edo euskara laguntzeko baliatu da. Koope ratibek ez dute funts hori baliatuko, beren propioa badutelako. Zergaren tasan ere aldaketak egin nahi ditu Aldundiak:
‎Lau jaurtiketa libre jarraian huts egitearekin ase ez, eta sekula ikusitako jokoz atzerako irrigarrienetakoa sinatu zuen, hiruzpalau defentsa tamalgarrirekin batera. Halere, nabarmenagoa izan zen Javi Salgadoren ezintasunak atzealdean eragindako zulotzarra, eta Tenerifek ia galduta zeukan partidan irauteko zirrikitu hori baliatu izana. Ricardo Uriz da talde hartako gidaria, eta oso egoera iluna zutenean eskatutako hutsarte batean, telebistako mikrofonoen bitartez entzun ahal izan genuen zein zen hark proposatutako plana:
‎«Katalunian eta Eskozian gertatutakoek eragin zuzena eta nabarmena izango dute Euskal Herrian ere». Eskubide hori baliatzeko, «erabaki esparru bakoitza errespetatzea» beharrezko izango dela ere azaldu zuten; hau da, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoarena, Araba, Bizkai eta Gipuzkoarena, eta Nafarroarena. Erabakitzeko eskubidearen alde egin zuen atzo Ezker Batuak ere, Espainiaren lurralde eredua armadak «inposatu» zuelako Konstituzioan.
2014
‎Munduko Haurren Psikiatria Elkarteko presidenteordea ere bada. Azken kargu hori baliatuz, iaz Donostiara ekarri zuen Autismoaren Ikerketari Buruzko Nazioarteko Kongresua. Ameriketako Estatu Batuetan egin ohi da kongresua.
‎Esperimentatzeko aukera Rasperry Pi bezalako ordenagailu libre, merke eta txikiek ireki dute. Sortutako ezagutza hori baliatzeko enpresa teknologikoek beste tresna komertzialagoak proposatuko dizkigute orain bide beretik. Hala ere, lehen belaunaldiko tresna horiek?
‎«Haurdun gelditzearekin batera», baina, beste soinu batzuekiko interesa piztu zitzaion kantariari: «Anita Lane, Nina Simone, Nick Cave eta Javier Corcobadoren abestiak gehiago heltzen zitzaizkidan une hartan, eta, hori baliatuta, Sergiorekin batera kantuak eratzeari ekin nion». Bakelite orain dela hiru urte sortu zuten, eta orain arte bide lasaia izan du.
‎Ez dela «edukian» sartzen, epailea ere ez zelako sartu artxibatze autoan. Zirrikitu hori baliatu nahi du orain auzipetuak akusatuen aulkian eserarazteko. Esan zuen:
‎Harreman horietan EAJ saiatuko da PSE EEren ahuldadetik etekina ateratzen. Eta egoera hori baliatu ahal dute, Urkulluk hitzeman zuen moduan, ekonomiatik haratago beste gai batzuetan ere, bakegintzan eta estatus berriari buruzko eztabaidan?, konpromiso batzuk lortzeko sozialisten aldetik. Izan ere, udazken honetan halakorik egiten ez badute, Espainiako Gorteetarako hauteskundeetara arte itxaron dute.
‎Bermeo, Portugaleten lehen txandan, eta San Juan emakumezkoetan kale horretatik joan baitziren. Kale onena zen, baina egoera hori baliatzen jakin behar da, eta Bermeo, atzo, arraunean indartsu, eta gidaritzan trebe aritu zen. Hasiera oso parekatua izan zen.
‎Biei, gainera, Toro Rosso taldeak eman die aukera; gidari gazteen sustapena bultzatzen du. Aukera hori baliatzea ez da lan erraza, ordea. Rubens Barrichello, Michael Schumacher, Jenson Button, Fernando Alonso...
‎Moldavia Europako herrialderik pobreenetakoa da, eta egoera ekonomikoa nabarmen okertu zen Bruselarekin Elkartze Akordioa sinatu ostean, Errusiak hango nekazaritza produktuak inportatzeko eragozpenak indarrean jarri zituenean. Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainan, egoera ekonomiko larri hori baliatzen saiatu dira Alderdi Sozialista eta Alderdi Komunista.
‎Ipar Amerikako indiarrek, esaterako, goroldioarekin egiten zituzten euren tribuetako haurren pixoihalak, xurgatzaile onak direlako; sehasketan ere ipintzen zuten. Landarearen gaitasun hori baliatuz, II. Mundu Gerran, Britania Handiko hainbat herritan Sphagnum espezieko goroldioak erabili zituzten, zaurtutako soldaduen zauriak sendatzeko. Ura xurgatzeko ahalmenagatik, gizakiak bestelako erabilerak eman dizkio goroldioari.
2015
‎Hilero, asko jota, 30 euro bueltatuko lituzke dirua itzuli behar duen onuradunak. Aukera hori baliatu ahal izateko, aldez aurretik gizarte zerbitzuen aldeko txosten bat jaso luke.Lanbidek egindako ordainketa bidegabeen auzia joan den udazkenean hasi zen. Enplegu zerbitzu publikoak errenta kudeatzen du, eta milaka gutun bidali zizkien onuradunei, ustez sobera jaso zuten dirua itzultzea exijitzeko.
‎Siriako kurduen autonomia egiturek ez dute nazioartearen onarpen ofizialik lortu.Siriako Gobernua ere ez dute gonbidatu, baina mintzagai izan dute. Frantziak berriz ere adierazi du Baxar al Assad presidentea boteretik kendu behar dela, eta Laurent Fabius Atzerri ministroak erran du Parisek ez duela asmorik Sirian EIren aurkako aire erasorik egiteko, Al Assadek hori balia lezakeelakoan. Iranek eta Errusiak koalizioaren jarrera kritikatu dute.
‎Objektu bat harekin lerro zuzenean ez dauden bi puntutatik behatzean dagoen itxurazko desplazamendua da paralaxia Astronomian. Kontzeptu hori baliatu du Shahzia Sikanderrek Parallax (Paralaxia) bere lana ontzerakoan, eta Persiar golkoaren historiari begiratu dio ikuspuntu anitzetatik. Artelan hori azaroaren 22ra bitartean ikusgai izango da Bilboko Guggenheim museoan.
2016
‎Emma Johansson, Elissa Longo Borghini, Megan Guarnier... Lehia eta kontrol handia izango da euren artean, eta borroka hori baliatzen saiatu dugu min egiteko. Zaleei, berriz, errepide bazterrera gerturatzeko esango dizuet, asko eskertzen dugulako zuen babesa.
‎Edozein kasutan, enpresa horiek guztiek zergak era egokian ordaintzen hastea berehala hartu daitekeen beharrezko neurri bat da. Argi dago, asimetria hori baliatuz enpresak gaitasun handiak lortzen ari direla legegintza motela, zirrikituak eta presionatzeko gai diren tokietan eraginez.Asimetria horren aurrean, aldiz, erantzunak ezin du ez teknologikoa izan. Teknologiak, arazoaren parte den bezala, soluzioaren parte ere izan behar du.
‎iturri horiek ere «kezka» helarazi diote familiari, froga gehiago egiteko eskaera atzera bota ondoren prozedura artxibatuko ote duten.Berez, Cabacas auziaren instrukzio faseak amaituta luke, baina, joan den ekainean, Ana Torres epaileak fasea sei hilabetez luzatzea erabaki zuen. Erabakiaren berri emateko plazaraturiko autoan, ordea, Torres epaileak argi azaldu zuen ez zuela froga eta ekinbide gehiago agintzeko asmorik, eta epea luzatzearen helburu bakarra zela Cabacasen familiari helegitea aurkezteko aukera ematea.Izan ere, ikerketa gehiago egiteko eskaera ez onartzeko erabakiaren kontra errekurtsoa aurkeztea bazegoen, eta akusazio partikularrak aukera hori baliatu zuen. Orain errekurtso hori aintzat hartuko balute, eskatutako ikerketak egin lirateke, eta horretarako ezinbestekoa da instrukzio fasea itxita ez egotea.
2017
‎Sasoiko boladarik onenean dira bisitariak, azken hemezortzi puntuetatik hamabost pilatuta. Sailkapenari begira ez dute ezer izango jokoan, eta txuri urdinek hori baliatu behar dute. «Denboraldi distiratsua behar bezala biribildu nahi dugu.
‎«Argazkietan primeran ikusten da zer eramaten zuten eta zer erabiltzen zuten», dio Itsasok. Lan hori baliaturik aurkeztuko dute jantzien erakusketa.
2018
‎«Ez nuen beharrik ikusten gehiago marraztu behar izateko. Hain da dramatikoa ematen dudan informazioa, irakurleak ulertzen baitu zer gertatzen den», esplikatu du.Komikigileek garai batean baino askatasun handiago dute egun, Zapicoren iritziz, eta berak ere askatasun hori baliatu nahi izan du komikian. «Lehen, komikiak formatu estuagoetara lotuta egoten ziren, gidoigileak izaten zituzten, eta beti aritu behar izaten zuten 48 orriko mugan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia