Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 139

2000
‎Trasteak bildu, egunkariak erosi, bezperan egondako tabernetako batean gosaldu, kantinplora urez eta zahatoa ardoz bete eta bidean jateko zerbait erosi ondoren, Orexarantz abiatu ginen, goiza sorbaldan, zeru garbi baten azpian. Lizartzatik oso gertu zegoen bidegurutzea, eta handik lau kilometro eta erdi baino gutxiago geratzen zen Orexako plazaraino, denak aldapan gora, hori bai(" Aldapa goien Orexa han dugu,/ ‘munduaren ipurdia’", idatzi zuen Orixek" Lizardi gurean" poeman). Orexara heltzeko kilometro erdi bat falta zela, argazki bat egin nion bide ertzean ikusi genuen 1964ko hilarri bati.
‎Lauaxetari hika, hori bai, baina aparteko zakartasunik gabe erantzuten ziola ikusirik, neu ere animatu nintzen txanda hartzen:
‎Bera gainera gauza horietarako oso reserbatua zuan. Baina bai, gorde eta gero ere ikusi izan nian; beti etxean, hori bai; ez zian handik irten nahi izaten; eta hala ere, etxean ere bijilatuta zegoela susmoa zian. Behin leihotik begira begira gelditu zuan eta:
2001
‎Paraje haietako jendea bazkalondoko siestan egoten zen tenore hartan, eta ez zen gisa hartara jaunzten. Harrapatu zuten sujetu hark militar arropak zituen, hagitz bereziak, hori bai, ez guardia zibil, ez karabinero, ez falanje eta ez, jakina, errekete!, eta gainera largabista izugarri bat zeraman lepotik zintzilik. Zertarako arraio nahi ote zuen pertsonaje hark halako aparatua?
‎Carbayo bezalako detektibeak ez du sekula erretreta hartzen; eraldatu, itxuraldatu eta mutatzen da, heriotzak azken erretreta harrarazten dion arte. Gibela zaindu zuen, hori bai, dama segaduna agudoegi irits ez zekion.
‎Lurretik takoidun zapatak ikusi nituen, hori bai. Nire begien parean barre egiten zuten ezpainak ere gogoan dauzkat.
‎Gutariko bakoitzari aita behin bakarrik hilko zaio, ez da hori egunero gertatzen den gauza bat. Ospitalera joatea bisitan eta kimioterapia saioetara ez da egunerokotasuna, hori bai, egunero daude ospitaleak jendez beterik, eta autobideak, eta hipermerkatuak, eta parkeak. Baina ez dira jende, bakoitza jainko bat da, heroi bat, sagarrak erosten edo medikuaren atearen aurrean zain.
2003
‎Leihotik egin du txistu ondoren eta Argos agertu da hezurrak jatera. Zakur alferra, zakur alferrikakoa, hori bai, Ulisesena bezain fidela, pentsatu du Damianek, eta telebistaren parera joan da ondoren kafe katilukada bat eskuetan hartuta. Berdin dio horrek ere, berdin dio telebistak eskaintzen dion dena.
‎Galdera bakar eta single bat du buruan, baina, hori bai, bere hesteak harri bilakatzeko gaitasuna duen galdera da, inondik ere.
‎Baina hala nahi baduzu, erakutsiko dizut. Euskal Herriko bildumarik handiena da, hori bai, baina ez zaizu, hala ere, batere gustatuko. Biologoa edo antzeko zerbait ez den ia inori ez zaio atsegin gertatzen nire euli bilduma.
‎–Nire aldetik –eskutitza buruz esaten jarraitu nuen– eta ofizialtasunez eskatzen badidate, berorren jarrera ezin hobea izan dela eta nire aldetik begirune osoa duela berorrek, halaxe esango dut; hori bai, politikoki egiari atxiki natzaio –hemen duda egin nuen– gorrotorik eta haserrerik gabe, zeren eta ez Falangeren baitan eta ez nigan gorrotoak ez baitu habiarik egin. Berorren barkamena erregutuz eta nire egoera zein delikatua den ulertaraz diezaion Jainkoari eskatuz, agur esaten dio...
2004
‎Ni, esaterako, mundukoa naiz. Mundu marikoikoa, hori bai!. Esaguk, Sean maitea, hi nongoa haiz larru beltz guzti hori soinean?
hori bai izan ziren,
2005
‎Aurrezki kutxara itzuli behar zuela, lana zuela eta hamaiketakoaren tartea ahitu zitzaiola. " Animo" esan zidan, hori bai, bostekoa ematean.
‎Irunera itzultzen naizenero gertatzen zaidan bezala, tabernetan mozkorrak baino ez ditut ikusten. Mozkor itxurosoak, hori bai, mozkorrak ez balira bezalakoak. Primeran disimulatzen duten horietakoak.
‎Ideia burugabea zen, inondik ere: aumentodun kristalez osatu edalontziak fabrikatu nahi zituen, bertan isuritako ardoa –edo zena zelakoa– berez isuritakoa baino askoz ere gehiago zen itxura ematea zen helburua, ez dakit oso ondo zertarako; alkohola edaten zutenek gutxiago edan eta lehen edaten zuten isurkin kopuru bera edaten zutela uste izatea zen asmoa, hori bai, baina ez dut sekula jakin izan lorpen horren azken helburua edale neurrigabeen osasuna zaintzea, ala kontenplaziorik gabeko zio komertziala –gutxiago zerbitu, berdina kobratu– ote zen.
‎Anaia eta biok ez gara sekula ateak dituen etxe batean bizi izan. Eta horratx, gorputz gainean oraintxe sostengatzen dudan ohol hau gainera erori zaidan atea bezalakoa irudikatzen dudala, ireki ezin dudan atea, hori bai. Heldulekurik gabea.
‎Garoaren usaina sutautsarenak ordezkatu duela, hori bai, hori erraz nabaritu dut, eta Apezetxearen oraingo begiak eta bere begietan agertzen den beste Apezetxea gazteagoaren begiak berdinak ez direla ere bai. Hori argi eta garbi ikusi dut".
‎Lupek ere ez daki. Atsedentzera norabait joatekoa zela, hori bai, denek dakite. Nora ez, ordea.
2006
‎Oso ondo ere ulertzen ez dudan mundu honetan nekez esan dezaket ezertaz ondo ala gaizki iruditzen zaidan. Jakin minez begiratu dena, hori bai. Baina iritzirik eman?
‎Zer zuen bada Markelek Elena bereganatzeko? Izatekotan ere, diru gehiago, hori bai, baina besterik ez. Ezer ere ez.
‎Lou Reedek erantzun zion, txukun, serio. Baina, hori bai, ezin behiala bizitzaren alderdi basatian barrena egindako harako bidaia hura aipatu gabe etsi. Egin bazuen egin zuen, bueltaxka ditxosozkoa, arraioa!
‎– Denok akabatuko gaituk –jarraitu du Tomasek– era batean zein bestean, lehenago edo geroago... Baina, hori bai, akabatze duin bat izan dadila, ez duk uste?
‎– Demokratikoki ergela, hori bai.
‎Erantzunek" omen"," nonbait"," ei" eta, orokorrean, litezkeen modulatzaile guztiak eramaten zituzten, ardi jabeak segurtasun osoz deus jakingo ez balu bezala. Gaztelaniaz ari zen, hori bai; gaztelania mordoilo samarrean, dena esatera, euskara berriki galdu eta erdara erabat menderatzera iritsi ez diren Pirinioetatik hurbileko herrietan, edade batetik aurrerako jendearekin, usu gertatzen den bezala. Ardia zegoen tokitik gertu, soka mutur bat ikusi zuen, odoleztatuta.
2007
‎oihalezko aulkitxo eramangarri horietako batean John Hustonen ondoan eseri, belar berdezko muino baten gailurrean, eta kapelu gris bat jantzita, kanabera batekin haren aldamenean arrantzan egin Loirako kanalean bertan. Horixe nuen egiteko guztia, hori bai, euri egun batean behar zuen izan eszenak, euria behar zuen goitik behetik Orsonek guk biok arrantza egin bitartean.
‎Berehala dut baten bat txanpona ematen eskura, niri, dirurik batere behar ez duen honi. Homeless ere esaten digute gu bezalakoei, baina gaizki dago esanda, erratu egiten dira zeharo, ni ez bainaiz etxegabea, hori bai ezetz, etxea bederen badut, txikia eta inorena, baina neuretzakoa. Halaxe esan zidan Don Valentin Arrietak,
‎Zer basapiztia motak egin diezaioke horrelako zerbait zahartzen ari den emakume bati? Gorrotoa, pentsatu du gizonak, hori bai animalia bortitza eta ezustekoa, segundo batean erraldoi bihurtzen dena.
‎Baina, ez da modurik, Eñautek ere pilulak hartzea nahi du, berak ere bai. Maiatzaren leheneko manifestaldia, hori bai. Ikurrinak eta trapu zahar gehiago, hori ere bai, baina gero pilulak hartzea nahi du.
‎– Hori ez, ez iezadazu konparatu euskaldun bat beltz batekin, hori bai ezetz, ume. Galego batekin tira, baina beltz batekin?
2010
‎Badakit nire ondo ondoan zegoela, hori bai. Elkartu ginen hurrengoan istripuaren bere bertsioa ematerakoan berretsi zidan:
‎Arazo Jaunak partida irabazi zion ordea. Bere absentzia baliatuz, hori bai. Eta arrebak traizio egin ziolako ere, sekula ulertu ez zituen arrazoiengatik.
‎Atea, ospitaletako ate arrunta; kanpotik giltzaz ixten dena, hori bai. Baina, zorionez, presozainek kartzelako atetzarrak ixten dituztenean presoa hilobi baten barnean dagoela sentiarazten duten morroilorik gabea.
‎Nola egongo da ba ondo? Bertatik alde egiteko gogoz, hori bai. Baina, ondo?
‎Jarraituz gero kapaz baitzen Eusko Gudariak abesten hasteko, bere garaipena sinatzearren. Eta jasotako jipoiaren ondoren hori bai nukeela jasan, batez ere, bera kantari ari zela, nik irrintzi noiz egin behar nuen eskuaz keinu eginez agintzen bazidan.
‎Baina zer esango dut? Iraganera berriro itzultzeko aukera banu uste dut gauza bera erantzungo niokeela, baldarkeria gutxiagorekin, hori bai, dotorezia mantentze aldera. Jakina, maltzurki jokatu banu eta erantzun diplomatikoagoa eman banio, lortuko nuen gure artekoa hainbatean luzatzea eta, bide batez, proposatzen zidan bizitza erosoaz gozatzen jarraitzea –ez dakit oraindik kontatu dudan bere aitak Mallorcan inoiz erabiltzen ez zuen bigarren egoitza bat zeukala, piszina eta guzti– Baina ez zatekeen zintzoa nire benetako sentipenak mozorrotzea.
‎" Noski aipa dezakezula. Ondo jartzekotan, hori bai". " Oso ona iruditu zitzaidan".
‎Entsalada bat hartu nuen, eta zuzenean postrera igaro nintzen, fruta mazedonia. Mahaira ekarri zuten ogi guztia lapurtu nuen, hori bai. Itxura oso tristea izan behar nuen, ezen, kafea hartzen ari ginela, Katxalynek esan baitzidan, bere eskua nirearen gainean utziz:
2011
‎jakingo duzu honezkero esterminadore nabilela oraindik. Irakurle amorratu bihurtu naiz, hori bai. Aspaldi ez duzu ezer argitaratu...
‎OSSIP: A, hori bai, nire esku dago...
‎" Baina zer ari zara pentsatzen? ...takoa izan bazara, halaxe da, butaka patioko argiak piztu eta eszenatokikoak itzaltzen zirenean aktoreek zu aukeratuko ote zintuzten beldur izaten zinen, nola aterako zara eta eszenatokira igoko, lekutan daude taula gainean ibiltzen zinen egunak, ez zara gai, eta gai izanda ere, uste duzu utzi egingo lizuketela eszenatoki gainean den aktore bat zeure eskuez asfixiatzen, pistola bat bazenu sikiera, hori bai, askoz ere errazagoa litzateke, zenbat atentatu ez ote dira bada egin teatroetan, Lincoln bera, ez ote zuten teatro batean hil?".
‎Hantxe geldirik, mugitu ere egin gabe, hieratikoki eta errezatzen... Fisikoki ongi prestatu nikek, hori bai. Baina erredentzio kristauaren kritika egingo nikek hartara...
‎Lehen iritziak bat zetozen azterketek normaltasunetik desbideratzen zen deus salatzen ez zutela esateko orduan. Kautela handiz, hori bai," garuna ezezagun handia da oraindik guretzat". Hastapenetako mezu baikorren ondoren etorri zen amaren deia.
‎– Litekeena da Diego Lazkanoren nobela gehiago ez izatea, arrazoi duzu horretan. Kronika bat idatziko dut, hori bai, Soto eta Zeberioren epaiketaren kronika... laster da hastekoa... lekuko bezala deklaratuko dut.
2012
‎Etxean, hori bai, dena zegoen bere lekuan: telebista, bolumena topera igota; loretxo horidun sofa urdinaren gaineko koadroa, okertuta, bertako belaontziak –enbataren aurka borroka egitearekin nahikoa ez eta– itsasoa maldan gora duela; Zaragozako loreontzi txinatarra, lorerik gabe; ezer ikusi nahi ez duen tximinoa, begiak bere eskuez estalita; Carmen; erositakoan zuria zen alfonbra grisa, horituta; Maria Dorada gaileta kaxa hutsik, pinu txarrez egindako mahaitxoaren gainean; eztei egunean Carmenen gurasoek oparitutako ordulari termometroa –zoritxarrez primeran zebilena 35 urte geroago ere–, harrera gela eta egongela banatzen zituen zutabean betirako iltzaturik, jaungoiko gurutziltzatu bat bailitzan:
‎Zertarako, eta inori axola ez zitzaion ikerketa lan bat burutzeko. Txostena bera baino izenburu luzeagoa jartzea, hori bai, hori ezinbestekoa zen: Ingurugiroa babesteko hitzarmen internazional aldeaniztunak aplikatzeko eta betetzeko kontrol mekanismoak eta hauen bilakaera azken ehun urteetan.
‎Ez zuela zertan desberdina izan. Arraroa egingo zitzaigula biok bakarrik egotea, lehen aldiz, hori bai. Agian horixe izan zitekeela hizketa gaietako bat, lotsak eragindako isiltasuna estaltzeko, ordu laurdeneko kontua izango zela, ordu laurdenak ez zuela askorako ematen eta, zerbaiten ernamuina haziko balitz ere, ez nintzela gehiago berarekin bakarrik suertatuko eta bere horretan ihartuko zela dena delako hori.
‎Lehen hitzorduan jakinarazi zizkion baldintzen artean esan zion politikaz ez zutela hitz egingo, eta ekintzei buruz ere ez, berak nahi bazuen bere iritzia emateko, hori bai. Beren bizitza pertsonala ere ez zutela hizketa gai hartuko.
‎Footingean ikus ditzakezu hankabikoak, hori bai.
2013
‎kristalak, lanparak, edo ganbara. Ordenagailuaren disko gogorra, hori bai hustu nuke.
‎– Idazle idazlea... ez, baina argitaratu izan dizkidate istorio batzuk, ez oso txukunak hala ere. Alice Munro, hori bai amona distiratsua, eta gure adinean. Gu, zera, ikasketarik ere ez dugu-eta.
hori bai, izan liteke
2014
‎Esaten zuten fadoek" sumina eta ezkortasuna" sustatzen zutela, aurrerapen sozial eta kulturalaren aurkakoak zirela, ofizial gazteek hori, ezkerrekoek. Independentziak sinatu zituzten, hori bai, Cabo Verde, Mozambike, Angolan petrolioa topatu arren. Cabo Verden bostehun mila lagun eskas bizi dira gaur egun ere, hiriguneetatik kanpoko lurretara ez da ura behar bezala heltzen, baina 30.000 soldadu bidali zituen Portugalek hara eta Ginea Bissaura, Salazarren garaian, independentzia sinatu aurretik.
‎Inoizko gutxien hitz egin zuen amama Marinari buruz, beren beregi egin izan balu bezala. Galdetu zuen, hori bai, zer zen Gurugú, askotan entzuten zelako etxean, amak, izekok, lehengusu batek.
‎Ez zioten barre egiten, hori inoiz ez, nahiko modu arinean egiten zioten kontra... Irene Arriasen izateko modua ere ez zen erraz erraza orduan ere; berehala hurbiltzen zen besteengana, hori bai, ezezagunak izan arren, nagusiagoak izan arren, ez zuen arazorik... Taldeetan sartzen zen, taldeetara egiten zen, baina ez zuen taldeak esaten zuen guztia sinesten, ez zuen taldearena egiten.
‎Ondo moldatu zen lehergailuekin, bakar batek ere ez zion ondoan eztanda egin, ez zuen galdu gorputz atalik, begirik, odolik. Metraila zati beltz bat zeukan ezkerreko belaunean, hori bai, berrogei urte geroago ere, 1981ean hil zenean, parkinson. Baina bonbak desaktibatzen ari zela libratu egin zen, zorte hori izan zuen.
‎Egia esan behar bada, nire gela hau ere gehiegizkoa da niretzat, nire moduko beste hamar hamabost bat lagun ere problema barik bizi ahal izango ziren hemen, ohe propioarekin, komun zulo propioarekin, enbarazurik egin gabe elkarri. Zutabe asko ditu, hori bai, hormigoia uste dut. Leihorik ez, zulo batzuk ditu hiru hormatan, txikiak, halako moldez eginak non ezinezkoa den barrutik kanpokoa ikusi.
‎Etxeko poltsarik txikiena hartu nuen nik, arropa batzuk barruan, udazkena, egun batzuk hotzak ere bai. Armairuetako diru guztia hartu nuen, hori bai, anaiarena eta nirea. Diru asko eduki dut etxean beti.
‎Ez nuen utzi hartu nuen lekuan, inondik inora ere, ez naiz hain inozoa... Bostehun edo seiehun bat metrora utzi nuen, ume asko zituen talde batean, hori bai, ez nekien arren onerako edo txarrerako izango zen hori. Aurrera egiteko esan nion umeari, gelditu gabe, ez nuela berriro ikusi nahi.
‎Amaren erantzunak ezin izan zituen Irenek aditu, oso baxu ari zen. Gogoratzen zuen, hori bai, erabat alditxartu zela umearen sufrimenduari begira, goragale lauso bat. Baina ondoezaren arrazoia ez zen umea seguruena, ez osoa, ezpada momentu hartan ulertu zuela Irenek zer zen garuna, zer zen garunaren ustela, urte batzuk lehenago ulertu zuen bezala zer zen bihotz muskulua, arnas etenak, itolarriak.
‎Saddam Hussein hil eta bost urtera, Jawad al Shammari izeneko irakiar batek aitortu zuen 22 urtez egon zela ezkutatuta antzeko zulo batean, Saddam Hussein beraren epaitegi batek heriotza zigorra ezarri zionetik. Beste zulo bat Iraken beraz, Saddamena baino landuagoa, hori bai, etxe barruan. Zulo gehiago ere egon zen, beste gatazka askotan egon izan diren bezala, non ez, gerra zibiletan, Bigarren Mundu Gerran, Ruandan ere bai.
‎Ezin izan zituen komunikazio tresnak erabili, telegrafotik bidaltzen zituen mezu guztiak atzematen zituztelako. Alferrik zegoen frontean beraz, baina lubakiak ikusi zituen, hori bai... Geroago esan zuen gorpu guztiak lehertuta zeudela, umeen gorpuak, Nobel sarituenak, tripak, odola, hezurrak, iazko kimikari hilak aurten lurruna.
‎Umeak hamabost urte izango zituela, hori pentsatu zuen abadeak, hala esan zuen... Ez zuen umea hiltzen ondo ikusi, abadea bera ere korrika zihoan, I was running too, baina tiroak jo zuela ikusi zuen, hori bai. David Cameronek berak onartu zuen 2010ean iheska ari zirela tirokatu zituztela soldaduek irlandar katolikoak.
‎Gaua hobeto pasatu zuen, lo ere gehiago. Askotan esnatu zen, hori bai, askotan jarri zen atezuan. Sabela egokiago zuen, ogiarekin gutxika ari zelako.
2015
‎Haragia egoki banatua zuen bere azalera osoan. Beltzez jantzita zegoen eta, hori bai, beltza jakin egin behar da eramaten. Bazekien.
‎Ez zekien. Ziur zegoen, hori bai, hala bazen, Edurnek adierazi ziola nolabait eta berak ez zuela mezua harrapatu. Unea iritsiko balitz, ziur Edurnek esango liokeela argi utzi ziola.
‎gurea! hori bai!
‎Soseguak, askatasunak eta alaitasunak oroimena apur bat arintzea eskatzen dute. Iragana orainaren arabera dantzarazi behar lukete osasunak, etikak eta politikak; hori bai, jakina, behin egia jasangarri zaigun heinean ezagutu eta onartu ondoren.
‎Nepotismoz jokatzea ez baitzaio larria iruditzen, areago, portaera erabat naturala dela ere esango luke; nork ez du, ba, norbere komenientzien arabera jokatzen? Norbait bera salatzera ausartu izana, ordea, hori bai dela benetako lotsagabekeria. Herri honengatik egin dituenak egin eta gero, mekauenlaputa!
‎Gaitz klandestino bati errenditu beharraren injustizia. Balaz josita hiltzea, hori bai gustu oneko heriotza!
‎Madariagari orduan joan zitzaizkion psikoanalista seduzitzeko noiz edo noiz izandako asmoak eta desio izpiak. " Gizon txiki eta meheegia naiz ni; trinkoa eta gihartsua, hori bai; baina maskal samarra Laurarentzat".
‎Ni baino altuagoa zen, ez ederra kalean ikusten ari nintzen jendea eder zen zentzuan, eta hori eskertzen nuen, puntu bateraino. Simetrikoa bazen, hori bai. Jantzita zeraman soineko zabala, bigarren eskukoa izan ez arren, bigarren eskuko denda batean zegokeen ondoen, beste jabe baten zain eta bila.
‎Ehiztaria errementariagoa da, hatz erakuslea baliatzen du beste ezer baino gehiago, hatz oro bihurtzen zaio erakusle, buru eta gogo ere barne, gorputz osoa bektore, eta estutuz gero, testosterona makulu, begi ninia balizko eiakulazio gardenaren diana ispilatu. Pultsu ona, hori bai, arrantzale zein ehiztari, biek behar dute.
‎– Ezta pentsatu ere, Goyo, hori bai ezetz, ez haugu hemen bakarrik utziko!
‎Bigarren freskeratik geratzen diren sardina apurrak atera eta haiek erretzen hasi da, nahiz eta badakien gehiegi direla berarentzat, ez daukala goserik, ez duela bakar bat ere jango. Pattal samar sentitzen da, hori bai. Apenas edan duen ezer –urik ere ez–, eta itzala da gorputzak eskatzen dion elikadura bakarra.
‎Gainera, behin biltzen hasita, hostoak ere jaso lituzke. Eta hori bai ezetz. Hori lan handiegia litzateke.
2016
‎Hala ere, Donna Leonek kritika soziala egiten du, hori bai, pasarte honetan bezala. Anbulantzia daramaten bi gizon zain daude gorpu bat antzokitik erretiratzeko:
‎Diruaz ez kezkatu, nik lotuko diat Marinarekin. Baina, hori bai, tokatzen zaion neskari esaiok ez ibiltzeko luzamendutan.
‎Sekretua zela esan nizun, sekretua, Fredi!, gero eta haserreago arreba. Nik ez nuela ezein sekreturik hautsi, nik Aizu Don Sebas, ez niri burlarik egin, nik badakit zu zer zaren besterik ez nuela esan, hori bai, denek entzuteko moduan. Bere setan jarraitu zuen.
‎Finean, frankismoaren trikimailu bat zen itxura zabalago bat emateko mendebaldeko potentzien aurrean. Lege berri horren arabera, Espainia monarkia bat izango zen, baina hori bai, Franco hil eta gero.
‎Kontu jakina da, hori bai, oroitzapen bakoitza emozio bati lotuta dagoela, eta horregatik esan ohi dugu gogorapenak onak edo txarrak direla, atseginak edo mingarriak; eta gomutak gordeta dauden kutxak zabaltzeko bidea ere emozionala izaten da askotan, lurrinen bat usaintzean, paisaia bat berriz ikustean, larruazala ukitzean, ahots bat ezagutzean edo kanta bat aditzean.
‎Ez dago jakiterik zehatz mehatz zer parametrotan hitz egin zuten Wallacek eta Agirrek, eta zer agindu zion batek besteari. Jasota dagoena da, hori bai, Francok Washingtonen zuen enbaxadoreak Estatu Idazkaritzara igorritako kexua, esanez jakin duela Wallace presidenteordea euskal agintari batekin egon dela berbetan eta, promes egin diola, gerra bukatu bezain laster, euskal herrialdeen askatasuna bideratzen lagunduko duela. Kexak ez zuen erantzunik jaso.
‎Txominentzat garrantzi bereziko ospakizuna zen arren, ezin izan zien muzin egin adiskideen eskariei, eta behin baino gehiagotan jo zuen tronpeta. Baina, hori bai, Gudarien ereserkia interpretatu zuenean, denon alaitasuna negar zotin bilakatu zen. Nolabait esatearren, ez zuen ezerk huts egin”.
2017
‎Politikaren eremua kontrolatzen duten gizon sare boteretsu eta sarri ikusezinetatik apartaturik. Modu kaballeroso eta politikoki zuzenean, hori bai.
‎Hemen ere antzerako prozesu batean murgildu gara, hori bai, euskal gatazkak eragin dituen berezitasunekin{ 15}. Horrela, azken hamarkadan gertaturiko krisi finantzarioak, Estatu espainiarraren trantsizio demokratikoaren porrotak, eta borroka armatuaren amaierak aro berri baten hasiera bultzatu dute, eta sentipen nagusiak, nire ustez, hauek dira:
‎edaten ari zen Coca Cola basoaren distira, eta gero begiak altxatu zituenean likore botilen ardora berdea, marroixka, gorrikara, eta barraren zuraren halako laztasunak begietara egiten zuen mataza itxura, kamareroaren joan etorriak, edalontziak eskutrapu zuri batekin sikatzen zituen bitartean. Eta gero, hori bai gogoratzen zuela, “proposatzen dizut norberak bere aldetik larrua jotzea nahi duenarekin, baina ez biok hirugarren batekin” esan ziola Josebari.
‎Joseba egon zen Txatoren aurrean Lander defendatzeko, EHGAMen zebiltzala horrelako harremanak amestu zituztela, Asierrek eta berak ere asmatu zutela halako zerbait... nahiz eta gero... eta hortik aurrera isildu egingo zen eta pentsatuko zuen Txatok, azken finean, EHGAMeko buru azkarretako bat izanik, bikote oso tradizionalak izan dituela beti, bata bestearen atzetik, hori bai; eta esango zion, neurri batean zapuztu egin zuela ezer berririk ez asmatzea Txatok, aipatutako politika bizitza pertsonalera ekarri ez izana, Axik eta berak ez bezala. Hori esango zion, baina bere hartan utzi zuen elkarrizketa, Axiren istripuarekin nahikoa zuela pentsaturik.
‎Axik ez luke jakinen keinu automatikoa ote zen. Nekeza egiten zitzaion idazlearen eiteaz jabetzea, hori bai, gero eta gutxiago gustatzen ari zitzaion Muñoz Eugi hura. “Idazle guztiak dira beren buruaren ustezko” laburbildu zuen koadernoan idatziz.
‎“Kamisoi horren azpikoa, hori bai eguzki bete eta ederra, inon eguzki bete eta ederrik bada! ”, pentsatu nuen neure artean. Bezperako sukarraren arrastorik gabe, sendatuta nengoen ordurako.
2018
‎Su hori behar elikatu, gero eta egur nobleagoekin, ahal balitz; gero eta azkarrago bihurtzen baita errauts botatzen diozuna, ez dadila pinu egurra izan, gereziondoa balitz hobe, egurraren izen noblea gorabehera, izan gaztainondo edo haritz, ez du asko irauten sugaiak. Laudorio bat konbustio geldokoa, hori bai ona: olibondo mutur bat balitz, bikain.
‎“Akats gehiago egiten dituzte, hori bai. Eta dispertsoagoak dira”.
2019
‎Liburu bat ekarri nuen behin baina ez zitzaidan sentsazioa gustatu. Kartak ekartzen ditut, hori bai, praketako atzeko poltsikoan, eta kartetan egoten naiz arratsaldeko seietatik iluntzeko zortziak arte, bakarrik.
‎Kartena, beharbada, ez da ezer, ez da sinbolo bat; datu bat da, besterik ez... Ni datu bat naizen bezala, hotel hau datu bat den bezala, zu datu bat zaren bezala, datu lodia, hori bai. Ez mindu, Joseba...
‎Antzekoak dauzkagu eskuak, Eszter. Eskala diferentean, hori bai... Baina gatozen ipuinera:
‎Amatatu egin zen. Jarraitu zuen hitz egiten, hori bai, baina motelago, gutxiago. Aurrera begira jarri zen, zuzen begira.
‎Orain iruditzen zait ez nagoela lehen bezain mozkortuta, baina ez dut ondo gogoratzen bueltakoa, bueltako bidea. Hoztu egin nintzen, hori bai, arinago egin nuen, ez nuen ezer jan.
‎Ez gara barrura sartu, ez dugu zertan sartu, azaldu diot. Atea asko zabaldu behar da, hori bai, orpoak, bandak, erroak, hori guztia non eta nola dagoen ikusteko, linterna txiki batez. Hitzak ezagutzen ditut nik, izenak, askotan aditu izan ditut, baina ez dakit zehatz zer den pieza bakoitza.
hori bai,
‎Poesia liburuetan inprimatuta datozen lerroak kaiolako burdinak baino ez dira, poesia atzealdean dagoena da, hondoan ageri den piztia ederra. Esaldiek harrapatu baino ez dute egiten animalia bitxi hori, eta une batez erakutsi, hori bai, soilik lerro artean irakurtzen dakien irakurleari. Mark Strand poeta estatubatuarraren aburuz, poesia aske da egiantzekotasunaren bilaketatik.
‎Ni, korronteak eramaten ninduen, besterik gabe. Korrontearen kontra nindoan, hori bai. Nazien kontra nengoela diote.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia