Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 689

2000
‎Batzuk haserre, besteak lotsatuta, eta gutxi batzuk (Duncan eta ni, zehazki esateko) gertatutakoagatik elkarri barkamena eskatzen, denak bueltatu ginen aterpetxera. Lo egitea lortu badut nekeagatik izan da, baina amorrazioz beteta, hori bai.
‎Nire txanda heldu denerako apur bat lotsatuta nengoen, nik ez baitaukat neska honek beste abentura kontatzeko. Noski, ez nuke hain bizimodu hotzean jaio eta hazi nahi, eta familiarik ez izatea eta holan, baina Rocíok" eta zuri buruz, zer?" galdetu didanean berak beste eskarmentu izan nahi nukeela konturatu naiz, hori bai. Horregatik eztul txiki bat egin eta kontatuko niona pentsatzen hasi naizenean, berriz itaundu dit" zer?, ez al duzu ezer kontatzeko?", eta nik baietz, hain zuzen ere horrexegatik etorri naizela Irlandara, nazka nazka eginda nagoelako kontatzeko ditudan gauza gutxiekin.
‎zen, hori bai. Besterik ez dakit, mapetan ere ez baitator urtegi hori, eta gutxiago bere azpian geratu zen herriaren izena.
‎Rock of Cashel ez zitzaion hain gauza miresgarria iruditu. Antzinakoa, hori bai. Herritik ibili zen gero, hurrengo egunerako hiru sandwich erosi zituen eta aterpetxera bueltatu zen biharamuneko bidea zein izango zen mapan aztertzera.
‎Uste dut ezen osabak ez ziola aditu ere egin, baina, hori bai, kontakizuna akabatu bezain fite, gaiaz aldaturik, erran zion:
‎Izan ere, osaba eta bion arteko anarterainoko harremanetan, hura beti izan zen irakasle eta ni ikasle, halako suertez, non arras egon izan bainintzen, urteetan, haren menerat eta erranetarat, guztiz ere gogara, hori bai... Baina ni hazten eta hazten ari nintzen, bertzalde, eta ez nuen jada isildu nahi, zeren, apurka, erran eta adierazi egin nahi bainuen nik ere neure begiz ikusten nuena, eta osabaren mundua ere neure baitarik juzkatu nahi nuen, neurtu eta erabaki, eta hari jakinarazi:
‎Baina, bertzalde, Mattinen eta aitaren bekatuetarik harat, osabaren hitz haiek guztiz biluztu ninduten, nihaur ere berdintsu eta orobatsu ari nintzenez, bekatu bat bekatu handiago batez estali nahian. Zeren nik ez bainuen anaia, bekatutik eta galbidetik salbatzeko asmotan, salatu, baina mendeku hutsagatik eta mendekuaren satisfatzeagatik... ohorearen estakuruaz baliaturik, hori bai, eta obligazino moral ustezko bat apaingarri harturik. Baina estakuru hura eta apaingarri hura nik asmaturikako gezurrak ziren, azken finean, eta gezur haiekin estali nahi izan nuen neure asmo ilunen doilorkeria.
‎" Be hatza ez ezik, oin osoa ere bai";" Ez, ez", ihardetsi zidan hark," hatzarekin aski izanen duzu, zeren erlikiako gorpuzkiaren neurrikoa behar baitu, mirakuluaren eskertzeko, Jainkoari egin beharreko oferendak. Baina, hori bai", mehatxatu ninduen," jakizu ezen hau kontu ezin seriosagoa dela eta, baldin orain eman hitza betetzen ez baduzu, zuhaur izanen zaitugula hilotz, berant baino lehen, eta infernurako bidean, ondorez, hitza jateagatik"; eta, erranaren arabera, iragan zuen gizonak gaua aitarekin, erlikia bi eskuen artean zeukala, Avilako santari otoitz eginez debozione osoz... —eta, neure behakoa zorrozten nuela eta boza goratzen, erran nuen—:
2001
‎Nahikoa zuen bere hileroko deskargarekin, eta gero, ba betikoa, lo seko. Eta txortan egiten ez genuenean, lo seko baita ere, pilula mordo bat hartu eta gero, hori bai.
‎Bi besoak zeharo urratuta, gutxienez saihets pare bat hautsita eta bekokian gora luzatzen zitzaion itxura txarreko ebaki batekin eraman dugu erietxera. Ukalondoa, hori bai, primeran.
‎Zenbat denbora oraindik, luze egiten duk, eta horrela. Kiniela tokatu dela ospatzeko astelehenean pasako dela agindu du baita ere, baina, hori bai, nazkatu arte lo egin eta gero.
‎Eta esan dezala Unamunok nahi duena. Eguna joan eta eguna etorri errutina lerdo beraren menpean bizitzera etsitzea, hori bai dela benetako mongoloa izatea.
‎Ondo frogatuta baitago bi oroitzapen ezin direla batera etorri. Biak trenean gertatu ziren, hori bai. Eta bietan, une batez, estasi moduko bat izan nuen (birikak bete zitzaizkidan eta trenaren leihoetatik zeppelinak ikusi nituen, zeruan, zeppelin asko).
‎Estazioan jende gehiago biltzen zen, hori bai, baina Marcosi Abenida gustatzen zitzaion gitarra jotzeko. Peatonala zelako agian, edo ez zelako hainbeste tren pasatzen.
‎" Aita Santua Indian". Lautada izugarri batetik zebilen (astiro, hori bai), aireportua bera edo jauregi bateko aurrealdea izan zitekeenetik. Indiako agintariek edo propio kontratatutako aktoreek laguntzen zuten.
‎–Paseo ederrak egingo genituen Aita Santuak eta biok –azaldu zuen Lucasek–: estazio inguruan; astiro, hori bai.
‎garen Shisha Pangma igotzen eta berak erantzun dit isiltzeko mesedez, zoratuta nagoela, zaharrak garela gu, mendia gauza serioa dela eta zoratuta nagoela eta zahartuta. Neure burua ondo zahartuta ikusten dut, hori bai, baina Rosa gazte gazte dago, hogei urte zituenean bezala edo hogeita bi urte zituenean bezala. Triste geratu naiz orduan, Shisha Pangma zapaldu nahi dudalako, bertan hiltzen banaiz ere.
‎Hamabi orduko ikastaroa egin zuten hasiberriek, lanpostuaren gorabehera guzti guztiak ikasteko. Hamabi orduak egun berean egin zituzten, ostiral batean; hori bai, sei orduko txanda ezin ordenatuagoetan. Berrogeita Zazpien arteko batzuek (batez ere bik) egun horretan karrera osoan baino gehiago ikasi zutela ziurtatu zuten.
‎Labezomorroez ari ziren hizketan, eta ile urdinduez eta iruzur informatikoez eta plazako zuhaitzen hostoez eta eskalatzeko soka berriak erosi beharraz. Harrizko petrilean zeuden jarrita, hori bai.
‎Enpirikoki daukat frogatuta: mahai baten gainean dabilen inurria lurrera botatzen baduzu pititako batez, bizirik jarraituko du, eta arrapaladan; desorientatuago, hori bai. Hezurrak bezain gogorrak dira inurriak.
‎Hiru egun eman ditut trenetik trenera eta ez nago etxetik oso urrun. Beste hizkuntza bat entzuten da, hori bai, baina beti hizkuntza bera. Kartelak eta ondo ulertzen ditut gainera.
‎Ez zuen inoiz, esaterako, leku berean jotzen. Egun batetik bestera bederatzi metro edo 5 mm mugitu beharra zeukan baina, hori bai, 5 mm gutxienez, aurreko eguneko leku berean ez jotzeko. Horrela hasi ziren mezuak Abenidan:
‎Azaltzen diot gauza itzelak daudela kanpoan, tangoa, esaterako, edo zortzimilako mendiak. Hotz handiegia dago Himalayan sits batentzat, hori bai. Elkarrekin dantzatzen genuen, Rosak eta biok.
‎–Nondik natorrela uste duzu? Behatzetan izozketa sintomak hasi zaizkit, hori bai.
‎Ez zait otu besterik, nahiko arraroa dela, hori bai, eta begiak zabalik begiratu dit Andonik, beste zerbait esango diodalakoan.
2002
‎Eta hori bai izango zatekeela tristea, hainbeste gauza egiteko zuen eta mundu eder honetan diren hainbat zorion gozatzeko asmotan zebilen gazte batentzat.
‎Platon greziar filosofo hain aipatuak idatzi zuen eroen pareko zirela poetak, eta hiriarentzat arriskutsuak; baina, hori bai, jainkoen inspirazioak ukituta zeudela. Izan ere, Platonek pentsamendu arauemaile bat bilatzen zuen, gizakumearen biziera gidatzeko eta argitzeko balio zezakeena.
‎Ordainean kartzela eskaintzen duen arren. Urrezko kartzela, hori bai. Baina kartzela azken finean.
‎Brontok eta Imanolek, ordea, geldi geldi jarraitzen zuten; hilotzak balira bezala; hori bai, begiak irekiagoak zituzten.
‎–Ez kezkatu. Nahiko neurri estandarra din –barre egin zuen– Pixka bat bihurria, hori bai. Baina lasai, edozein unetan min hartzen badun, edo gelditu nahi badun, hik abisatu lasai.
‎Bada, biak elkarrekin bizitzen jarri ginenean, letxua eta bi xerrarekin etortzen zitzaidan Beatriz noiznahi: hori bai, koipe izpirik gabekoak ziren bi xerrak, elefante belarri bi miniaturan; eta plantxan jatekoak, noski; eta gatzik gabe; gero, ohi bezala, bere galderatxoak egiten zizkidan, elikadurari buruzkoak, harik eta egun batean magnesioa gora eta magnesioa behera ibili zitzaidan arte. Magnesioa oinarri zuèn dietak miragarria behar baitzuen, antza.
‎‘Euli horrek ez dik aurrerantzean hegan egingo’; arrazoi zuen; begiraleak bertatik bertara frogatu ahal izan baitzuen euliak erroerrotik moztuta zituela bi hegalak. Igo zen, azkenik, euskalduna oholtzara; ekarri zuten beste kaxa txiki bat, beste euli bat gordetzen zuena; ireki zuten kaxa; atera zen eulia; egin zuen hegan... baina euskaldunak, orduan, beste bitan eragin zion ezpatari, eta euliak... euliak hegan segitu zuen, arestian baino azkarrago, hori bai: tximistak hartua, itxura batean!
‎Arantxaren gurasoak ere, Sararen amona bezala, abertzale sutsuak ziren. Arantxaren aitak gudariekin batera egin baitzuen gerra, Jagi jagi batailoian; frontean atxilotua, hiltzera kondenatua, heriotza zigorra kendu zioten azkenik... kartzelaldi luze baten truke, hori bai, itzalean zortzi urte egin behar izan baitzituen. Arantxaren amak, berriz, anaia bat zuen, zorte txarragoa izan zuena, torturatua izan ondoren Ondarretako presondegian sartu, eta handik berehala fusilatu baitzuten.
2003
‎Horregatik atera zuen pilota patrikatik. Ez zegoen sugea barre egiten noski baina, hori bai, keinu sinpatikoa zeukan eta bizitzaren aurrean guztiz jarrera arduragabea, eta heriotzaren aurrean berdin.
‎Izan ere, innoble samarra izango litzateke kasualitatea probokatzea eta bainugelako atea braustakoan irekitzea, barruan dutxa soinua entzutean edo dutxa gazte baten azken tantak entzutean tank tank. Bastante innoblea izango zen hori bai. Baina, aldi berean, pentsatu zuen gauza noble nobleak ere ez zitzaizkiola gehiegi gustatzen, eta kondeak, kondesak eta baroiak etorri zitzaizkion burura, horiek guztiak nobleak direlako eta antipatikoak direlako ia mundu guztiarentzat.
‎Gero azaldu zuen balioko gauzaren bat ere sartu zuela italiarrak entziklopedietan. Oso gutxitan, hori bai. Dirua ere sartu zuela inoiz:
‎Liburua itxi zuen, beraz, eta bidaiari buruz pentsatzen hasi zen. Bi minuturik behin, hori bai, alargunari begiratzen zion, eta semeari ere bai, disimulatzeko. Eta bidaiari buruz pentsatzen hasi zen.
‎Baina handik hamar minutura, 7 egun esan beharrean 9 esan zuen, eta 17 urte esan beharrean 22 esan zuen. Seguridade handiz esan zuen, hori bai. Kontua da 17 urte edo 22 urte falta zitzaizkiola preso horri etxera joateko edo, beste era batera esanda, barbaridade bat falta zitzaiola preso horri etxera joateko.
‎Ez zion, gainera, datu berririk eman informanteak, Jesusak. Argi utzi zuen Jesusak, hori bai, saltzaileak ez zuela euren entziklopedian ezer sartu, goitik behera errebisatu zuela entziklopedia berak, Jesusak. Jesusaren esateko moduari erreparatuta, baina, argi geratu zitzaion Matiasi Jesusak zeozer topatu zuela entziklopedian eta ez ziola esan nahi.
‎Soineko urdinarekin zetorren. Zazpi marra zuri zituen soinekoak, hori bai. Eskumako omoplatoaren gainean.
‎Eta nahikoa zen hori. Gainera arrasto bat aurkitu zuen entziklopedia batean; arrasto eskasa, hori bai.
‎Espagetia menderatuta zeukan Malcok ordurako. Alkondara guztiz lorrinduta zeukan, hori bai: ematen zuen inurri bat ibili zitzaiola gora eta behera, ezpainak gorriz pintatutako inurria, musuka, han eta hemen.
‎Izan ere, matematikako problemen orri bat zen eskafandra barruko papera, matematika libururen batetik askatua. Zaharra, hori bai. Eta lehenengo probleman patatak aipatzen ziren.
‎Meatzariak bezala aritzen gara maite dugunaren baitan, baina altxorrak bukatu egiten dira edo nekatu egiten gara bilatzen. Egun batez, hori bai, izu pixka batekin ohartu nintzen neska arrastoak desagertzen ari zirela Monikarengan. Bera baino lehenago esnatu nintzen goiz hartan begira egon nintzaion luzaz, eta ez nuen haren aurpegian lehen gupidatu eta babes ematera bultzatzen ninduen ume trazarik aurkitu.
‎Ikusia zegoen. Nahiko kostata, hori bai. Ohiturek eta inertziek uste baino indar handiagoa baitute.
‎Ez genekien non geunden. Hirian, hori bai. Baina hiria mundua bezain handia da herritar batentzat.
‎Gurea inportantea da baina, gure haserrearen gainetik, munduak aurrera darrai. Ezberdin, hori bai, baina aurrera. Beraz, gure adiskidetasuna berreskuratzeko presa izugarririk ez dugu.
‎Eta sexu heziketarik ematen al duzue? Gai hori bai zela mauka, Kattin, hori bai zela pagotxa! Ongi pasa, lanik egin ez, eta notarik ere ez.
‎Eta sexu heziketarik ematen al duzue? Gai hori bai zela mauka, Kattin, hori bai zela pagotxa! Ongi pasa, lanik egin ez, eta notarik ere ez.
2004
‎hemen, gutxi irakurtzen da, euskaraz ia ezertxo ere ez, ez da teatrorik idazten, urtean sei poema liburu baino ez dira argitaratzen, ez dago saiakerarik, jendeari bost axola dio orok: baina hori bai, txilbor ederretan ederrena daukagu euskaldunok?. 161
‎eta horrelakoak ikasten zituen jende horrek euskaraz, eta orain berriz badirudi, erdara ere hemengoa da? dela mihirik zikindu gabe euskaraz esateko prest dauden gauza bakarra( hori bai: bazterrak nazkatzeraino).
‎Etxetik hizkuntza hegemonikoaren jabe den haurrak zer nolako arazoak dauzka hizkuntza minorizatuan eskolatua izateko? Etxeko kultura giroa arras aldrebesa ez baldin bada behinik behin, halakoak ez luke eskuarki arazo larririk izango, betiere, hori bai, bigarren hizkuntzaren jabetza elebitasun goiztiarraren parametroetan txertatzen bada. Atalase printzipioaren ezpaleko, printzipio honen arabera, bi eletan eskuratu behar da gutxieneko gaitasun maila, ezen gainerakoan elebidun izateak haurraren garapen egokian eragozpenak sor ditzake?
‎Eta esango dute, ezkutuan betiere, gaurko Duce a txotxongilo hutsa dela, noizbait izandakoaren karikatura, eta bere partiduko askok kaka burutik behera egiten diotela. Eta, azken aldian, jende askok dio hau dena amaitzear dagoela, laster etorriko direlako amerikarrak eta ingelesak, eta esaten dute, aldez aurretik alboetara begiratuta, hori bai, ostikoka botako dituztela faxistak, baldin eta faxistek ez badituzte ostikoka botatzen amerikarrak eta ingelesak, hori ere izan daiteke eta.
‎Ginorekin egon ostean, Ciccillo Pabloren etxe parera joan da, baina leihoak itxita topatu ditu eta inork ez dio aterik zabaldu. Atorra Beltzen kotxea, hori bai, etxe aurrean zegoen, eta kotxe barruan poliziak. Pentsatu du tabernara joan eta apur bat itxarotea, eta hiru anisek irauten dutena itxaron du, Luca agertu arte, eta berriro irten da kanpora, sargoria buruan.
‎Ezin dik esan ezetz. Zaharra duk, hori bai, eta badakik zaharrekin pazientzia apur bat ere behar dela, zaku bete pazientzia, egia esateko. Baina ezin dik esan ezetz, ze bakarrik zagok, tira, txofer zoro hori aparte utziz gero, ze aparte uzteko modukoa duk, beti neskekin pentsatzen.
‎–Polita mendia –esan zion gizonak, trankil, eta bizikletaren atzean utzitako abarketak janzten hasi zen– Apur bat gatxa, hori bai.
‎Hans, adibidez, harekin lanean ari ziren agente alemanen burua, benetako nazionalsozialista zen. Tipo argi samarra, hori bai, eta –haren itxura zakarra gorabehera– lanbide hartan ohi zen baino jantzixeagoa. Hala ere, alemanen ustezko eskubideei buruz ari zenean eta, batez ere, arioez eta gaingizonez hasten zenean, jasanezina zen.
‎Kontuan izan behar duzu naziek fede itsua dutela propagandan –keinu gozakaitz batez pipatik xurgatu zuen– Bizkarzain ikusgarri haiek, beraz, propaganda ezin hobea izan ziren nazien mugimendu hasiberrirako. Garai hartako SS gehienek ozta ozta asmatuko zuten beren izena zuzen idazten baina, hori bai, itxura ezin hobea zuten!
‎Din A3 ak Din A4 etara pasatzen espezialista den emakumea alaia da, hori bai, pentsatu du larunbat arratsalde osoa etxeko sofan etzanda pasatzea erabaki duen gizonak. Esaldiak barre algara batekin bukatzen ditu beti.
‎Ez dakit Schuss eta Coca Colaren ipuina entzun aurretik izan zen, edo geroago, baina garaitsu hartan izan zen, hori bai. Bazen gelan mutil bat, ederra eta segaila, koadro on batean agertzeko modukoa.
‎Ni, ordea, onean nahiz txarrean, hementxe edukiko nauk zain, hik hala nahi baduk... Apalago etorri duk, hori bai!
‎Baina igande arratsaldeak, hori bai, gure tabernan ematen zituen, hutsik egin gabe, mahai berean betiere: izkina batean zegoèn mahai bat zen, nire aita erreserbatzen hasi zitzaiona, bezero berriarekin konfiantza hartuz joan zen neurrian.
‎Guztia espero bezala joan zen: meza, sermoia, maitasun zina, eraztunak...; hori bai, sermoiaren garaian barre txiki batzuk egin genituen, apaizak harako hura esan zuenean: "... Mundua izango duzue aurrerantzean futbol zelai, zeuen bizikidetzaren aldeko partidan.
2005
‎Handik astebetera izan zen, egun eguzkitsu batean? astebete beltza pasatuta gero, hori bai, buru buruan sartu baitzitzaion Anbrosiori, emaztea lehen aldiz jo zuenetik, hura arrastoan sartu behar zuela, kosta ahala kosta, behin betiko, nola baserritarrak behi desbideratua, egun batean bai eta hurrengoan ere bai kolpatzen zuela, aitzakia bategatik ez bazen bestegatik, bere egiteko hari atsegin berezia hartu balio bezala.
‎–Emakumeak naturala behar din, den bezalakoa. Eta garbia, hori bai. Baina nik ez zakinat zer gertatazen den, bai baitirudi gizonak emakumea beti inauterietan nahiko lukeela, pinturazko maskara batean sartua, eta emakume guztiak amen?
‎Tomas ohi bezala etorri zitzaiòn egun batean izan zen, baina, ohi ez bezala, txistoso iritsi zitzaion, baita kantari ere, ahopeka, hori bai, alaba Ines eta amona Kontxi ez esnatzearren?: –eragiok, neska, ene txilin politari; arrautzak erre artean, arrautzak erre artean, txipli txapla pun!?.
‎Eta ez kexatu, greba partziala da eta! Baina, hori bai, greba osoan sartuko naiz, kasurik egiten ez badidazu!
‎Aukera izanez gero, berriro jaioko nintzela emakume! Baina eskopeta beti etxean, hori bai.
‎Gelatxo hark ez zeukan askoz gehiago. Sofa hirukoitz hori iluna, beste txoko batean mahai txiki borobila, azpian aldizkari batzuk pilatuta eta gainean iratze itxurako landaretxoa portzelanazko pote zurian, eta haren aurrean hiru aulki, diseinu modernokoak, hori bai, aluminiozko pieza bihurri bakarrean eginak, sofa bezala tapiz horikoak. Berak, jakina, sofa hartu zuen itxaroteko, larru hori horrek ez zuen oso higatua ematen, gainetik ipurdi gutxi pasatuta.
‎Urkok, orpoak bere kulunkaren ardatz hartuta, interesez entzuten du, irribarrea guztiz galdu gabe, hori bai, zigarroa ahotik hautsontzira eta hautsontzitik ahora noizbehinka aldatzen duela. Kontatu ahala, Naroak ñabardurak eta zehaztapenak gehitzen ditu, bere ikuspuntutik harrapatutako zertzeladak.
‎Morroiek ez diete inoiz oso oso gertutik jarraitzen, beti distantzia zuhur batera; beraz, Abandoko geltokiraino oinez joan, han hiripekoan sartu, erdiko bagoi batean atzeko atetik, eta ateak pi pi pi hasi direnean bagoitik kanpora azkar jauzi. Kito, han ikusi dituzte atzetik iritsi den beste bagoiaren leihatilatik morroi bien aurpegi amorratuak, serio serio eusten saiatzen, hori bai. Koitaduek ez zuten hain azpijoko erraza espero.
‎Ametsek begiratu egin die, baina gizonek zuzenean begiratzea saihestu dute. Bien artean solasean eta erdi barreka doaz, hori bai. Ametsek, haiek izorratzeko baino gehiago gauean gertatutakoa momentuko beroaldi hutsa izan ez dela egiaztatzeko, kokotsetik heldu eta ezpainetan musukatu du.
‎Jakina Tokion antzeko hamaika kale egon daitezkeela, baina egingo luke agure bitxi hark Yoshiakiren bila bidali zuen kale bera dela. Lehen baino ilun eta hitsagoa, hori bai, baina kale amaieran furgoneta bera ikusi du, bidea ixten. Harantz korrika hasi aurretik atea giltzaz ixteko ardura izan du.
‎–Jar zaitez eroso, zeure etxean zaude. Oinetakoak, hori bai, erantzi, mesedez –esan dio, berak ere bota beltz luzeak eranzten dituen bitartean. Orduan, berak aurreikusi bezala, are txikiago agertu zaio neska.
‎Gero ere lagun izaten jarraitu zuten, baina Iñigo bakarrik bizi zen pare bat kale beheragoko etxe zahar erdi erori batean eta ez genuen harreman handirik, ez zidan ezer kontatzen; nahikoa genuen nork bere arazoekin. Urteak dira ez dudala Ander ikusten, hori bai.
‎–Bihotzeko ebaketa batek gizon baten bizitza bospasei urte luzatu dezake, ordura artekoak baino baldintza eskasagoetan, hori bai; baina pediatra eskas baten esku erortzen den umearen bizitza guztia hondatuta dago, eta hori ez du inork aintzat hartzen, haurtzaindegiko maisu
‎Pijama udan ekarri zuen Tomasek izeko Martinaren etxera, Maloenara, baina 44 egun falta ziren udarako Simon Galesetik itzuli zenean. Pijamaren goma apurtuta ekarri zuen Tomasek, hori bai. Eta Simonek galtzerdi pare bi ahaztu zituen Galesen, abadearen etxean.
‎Gero aitortu zion ez zirela Gales eta Irlandako selekzioak, ez, selekzioetako kamisetekin jokatu arren. Gurrek lehendik ere bazekien hori guztia, baina Simonek berriro kontatu zion Irlandako jokalari batzuk juntatzen zirela urtean behin (jokalari onak, hori bai, lehenengo mailakoak) eta Galeseko beste batzuen kontra jokatzen zutela partidu bat, Galeseko herri inurri batean. Ohitura moduko bat zela hori han.
‎Zure belarriak dituen aktore bat ikusi nuen atzo. Zu baino guapoagoa, hori bai.
‎Beste intsektu batzuen etxeak txakurrak dira. Intsektu guztiek daukate burua eta hankaren bat, pertsonek bezala, hori bai. Batzuek hanka asko dituzte.
‎Baina marra asko falta zen arren, errugbi zelai itxura hartzen hasita zegoen golf zelaia. Zutoinak falta ziren, hori bai.
‎Lagun koadrila bat. Jokalariak denak, lehenengo mailakoak, hori bai, baina lagun koadrila bat azken batean. Esan zuen ohitura moduko bat dela hori, urterokoa, Galeseko zelaiari eusteko.
‎Bakoitzak berea egin beharrean. Maisulana, hori bai; Europako ebanisteriarik onena, hori bai. Baina ez zegoen zer epaitu han.
‎Bakoitzak berea egin beharrean. Maisulana, hori bai; Europako ebanisteriarik onena, hori bai. Baina ez zegoen zer epaitu han.
‎Linterna atzean, jakina, golfeko zaindariak behar zuen. Astiro zetorren, hori bai, beldur apur batez. Izan ere, zoro batzuk zeuden golf zelaiaren barruan, hamabosgarren zuloan, gauerdian.
‎Baina bertan jesarri nahi zuenak piano lekura joan eta baimena eskatu behar zion Samueli berari. Beti ematen zuen baimena Samuelek, hori bai. Eta ez baimena bakarrik:
‎Otoio mendi hegi iluna ikus dezaket, hori bai; eta Matxitxako muturra ere bai, urrunean. Erdizka gandupean gaurkoan.
‎Zuhaitzik gehienak, hori bai, biluzik oraindik, hostorik gabe (ez denak, kasu). Eta asko eta asko kimatzen hasiak.
‎–Ezeik holan hartu, motel –esan dit– Zoritxarreko gertaera izan dok, hori bai. Baie eztozue intentziño txarrez yokatu.
‎Oso sikologo ona ei dok. Bilboko onena fama danez. Erdalduna, hori bai...
‎–Bai, hori bai.
2006
‎Bestetik, frankismoaren giro ofiziala itogarria zen, baina nik esango nuke ordurako nahiko desprestigiatua zegoela erregimenaren inguru guztia. Polizia eta Guardia Zibila ziren gogorrak, hori bai. Erregimenaren zahartzeak sortutako artesi, zirrikitu eta mortuetatik, opositoreak, abertzaleak, ezkertiarrak, euskaltzaleak... denak ari ginen nolabait muturra sartzen.
‎Por el contrario, cuando una raza fracasa, toda esta posible novedad y aumento quedan irremediablemente nonatos, porque la sensibilidad que los crea es intransferible. Un pueblo[ hori bai!] es un estilo de vida, y como tal, consiste en cierta modulación simple y diferencial que va organizando la materia en torno" 657 Volksgeistaren zentzu arrazialak arrunt naturala ematen du. Honela tradizio filosofiko bat deformaturik iristen da irakurlego espainolera.
‎Baina Nereak ez du gauza gehiegirik gogoratzen. Mina, hori bai. Eta haginak estututa zituela.
‎Tamalgarria dela benetan. Kontatu diola baita ere ama bakarrik bizi dela senarra hil zitzaionetik, eta hori bai dela tamalgarria, bakarrik bizitzea. Bera amarekin bizi dela azaldu dio ondoren, baina orain hemen daudela, ama behaketan daukatela...
‎Gustura emango nuen beste hilabete bat han, baina auzolandegia amaitu egin zen, nahiz eta berez lana amaitu ez: teilatua konpondu genuen, hori bai, eta pareta bati eusteko errefortzuak jartzen hasiak ginen, baina abuztua azken ostikoak jotzen ari zen ordurako.
‎Ez duzu uste gai izango zarenik hurrengo egunean ere arnasa hartzeko baina, bihotza behin eta berriro apurtzen den giharra denez, aurrera zoaz. Eri, hori bai. Hamasei urteetatik ezin zara bizirik atera.
‎–Izan, izan... denetarik izan behar, hori bai. Hara, olerki liburu bat ekarri dizuet, iaz argitaratutakoa –eta neuri zuzendu zitzaidan– Jon, zeuri oparituko dizut, lagunik berriena zaitut eta.
2007
‎Galaxiek ere, nabarmenki jiratzen ari, besoak arrastaka gisa daramatzate. Nahiz galaxietan, hori bai, jiraketak milioika urtetan burutzen diren.
‎jarraitzen da bilatzen: hori bai, psykhe indibidualaren jardunetatik aparte, hizkuntzak eta mitoak Volksgeist edo. Gemeingeist?, izpiritu komunaren emaitzak irizten dira, izpiritu hori orain herri psikologiaren maneran ulertzen bada ere. Humboldt-en izpiritu humanista, unibertsal historiko, gura bada metafisikoarekin konparatuta, Steinthal en izpirituak murrizketa eta estuketa bat suposatzen du, psikologiko soilera.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia