Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 35

2008
‎Galdeketari buruzko informazioa zabaltzeko asmoz Eusko Jaurlaritzak abiatuko duen kanpaina kritikatu du PSE EEk. Hauteskundeei begira egindako ekimena izatea eta hori aurrera eramateko diru publikoa erabiltzea leporatu dio Rodolfo Aresek hirukoari. «Eskandalagarria» iruditu zaio Aresi Jaurlaritzak herritarren dirua erabili nahi izatea «bere interes partikularrak» finantzatzeko.
‎Nazioarteko SMS eta Internet tarifen prezioak «erokeria» zirela esan zuen Viviane Reding Informazio Gizarteko Europako komisarioak ekainean egindako elkarrizketa batean. Orain, Europako Batzordeak (EB) nazioarteko sakelakoen SMSak eta Interneten tarifak merkatu nahi ditu, eta atzo hori aurrera eramateko araudia proposatuko duela iragarri zuen. Arau horrek SMS mezuen tarifak %70 murriztera behartuko ditu konpainiak, eta 2009ko uztailera arteko epea jarri die horretarako.
‎Aurtengo berrikuntzetako bat Aterpean egoitza programa da; horren bidez talde bati sorkuntzak aurkezteko espazioa eta hori aurrera eramateko diru laguntza emango zaio. Aurten Ertza dantza taldea aukeratu dute, eta Artelekun eta Egiako Kultur Zentroan lan egin dute.
‎Espainiako Industria Ministerioak telefono mugikorrentzat banda zabalerako frekuentziak banatzen dituenean, Euskal Autonomia Erkidegoak banda berriaren zati bat eskuratu ahal izango du. Diru sailarik ez dute zehaztu neurri hori aurrera eramateko.
‎Sarrera berri hori orain sarrera nagusia denarekin komunikatuta egongo da eraikinak berak barruan izango duen plazaren bitartez. Iñaki Galarraga Tabakalerako arkitektura zuzendariak jakitera eman duenez, Montero arkitektoek inguru horretarako egindako proiekzioa proposamen bat da, izan ere, egikaritza plana Tabakaleraren lurretatik haratago doa (pasabidearen 25 metroetatik 17 bat lirateke Tabakaleraren lurretan egitekoak), eta ondorioz, egitasmo hori aurrera eramateko Donostiako Udalarekin akordioa lortu eta beste lehiaketa bat burutu da.
2009
‎Bilera bukatu eta berehala, Eusko Alderdi Jeltzaleak egindako eskaerari erreferentzia zehatzik egin gabe, alderdi sozialistak oharra kaleratu du. Bertan, berretsi du aldaketa politikoa gauzatzeko zalantzarik gabeko konpromisoa duela, eta apustu hori aurrera eramateko modu bakarra Patxi Lopez buru izango duen gobernu bat osatzea izango dela. Oharrean, aditzera eman du ez dela fio EAJren proposamenez:
‎Frantziak eta Erresuma Batuak produktu berdeen balio erantsiaren gaineko zerga apaltzeko eskaera ere egin zuten martxoaren 10eko bilera hartan. Bruselako bileran, ordea, ez zuten proposamen hori aurrera eramatea lortu, Europako Batasuneko estatu andana bat horren aurka zirelako.
‎Orduan abiatutako herritarren iraultza sendotzeko, konstituzio berri bat idatzi zuen presidenteak, eta iazko iraileko erreferendumean botoen %74 eskuratu zuen itunak. XXI. mendeko sozialismoari ateak ireki zizkion testuak, eta hori aurrera eramatea izango da orain haren erronka nagusia. Gure konpromisoa historia aldatzea da, herritarren historia; eta ukatu zizkieten hezkuntza eta osasuna euren eskura jartzea; betiko gezurtien amarruetan berriz eror ez daitezen.
‎Bestetik, Iñigo Urkullu EAJko presidenteak azpimarratu du oposiziotik ere EAJ euskal gizartearen eragile dinamikoa eta eraldatzailea izango dela, udal gehienetan eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Diputazioetan aginteari eutsiko diolako. Esan duenez, hauteskunde kanpainan gizarteari aurkeztutako programa defendatuko dute jeltzaleek Legebiltzarrean, eta boto gehien jaso duen alderdia den heinean, hori aurrera eramaten saiatuko dira.
‎Garcia eta Gonzalezen ekarpena ez zen gutxirako izan Askapenaren arabera, eta hirurak omentzean internazionalismoaren garrantzia nabarmendu nahi du. . Beharrezkoa da herri hori aurrera eramateko?.
‎Bilboko Guggenheim museoarentzat obrak erosteko eginkizuna duen Sozietate Edukitzaileari ez diote azterketarik egingo, ez behintzat Eusko Legebiltzarrak gomendatu bezala kanpoko enpresa batek eginiko ikerketarik. Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak atzo PPren eskariz Legebiltzarrean egin zuen agerraldian jakinarazi zuenez, bere saila ez da gauza izan azterketa hori aurrera eramateko, Bizkaiko Diputazioa baita Edukitzailearen erdiaren jabea beste erdia Jaurlaritzarena da, eta Jose Luis Bilbaok kudeatzen duen aldundiak, ezezko biribila, eman zion kanpoko ikerketa agintzeari.
‎–Batere onurarik ekartzen ez duen berdintasun mezu faltsu bat hedatu da jendartean. Lanketa ideologiko bat ondo dago, baina berdintasun hori aurrera eramateko tresna errealak abian jartzen badituzu. Lanean eta bizitza pertsonalean ditugun proiektuak uztartu behar dira neurri horien bidez, eta oraingoz ez da egin?.
‎Prozesu bat martxan dute, eta prozesu hori ez da geldituko. Ezker abertzalea pertsona askok osatzen dute, eta pertsona horiek lan egiten eta hausnarketa hori aurrera eramaten jarraituko dute.
2010
‎Proiektu hori aurrera eramateko enpresa arduraduna Bechtel izan da. 2006 urtean enpresa horrek bertan behera utzi zuen proiektua, segurtasun egoera oso txarra zelako.
‎Horri lotuta, ikusle entzule datuetan izandako jaitsiera nabarmena aipatu dute. LABen aburuz, PSOEk Espainiako konstituzioaren balioen aldeko doktrinamenduen aldeko apustua egin du legegintzaldiaren hasieratik; eta xede hori aurrera eramateko besteak beste irakaskuntza eta komunikazioa erabili dituela ere esan du sindikatuak. Baina aldaketa hauek euskal gizartearentzat ez direla gardenak izan gogoratu du.
2011
‎Badira hamahiru urte Euskal Herriko Unibertsitateako Gipuzkoako Campusean ekintzailetasuna sustatzeko programa bat abian jarri zela. Programa hori aurrera eramateko, Berrikuntzako eta Enpresen zentro baten laguntza izan du, Bic Gipuzkoa Berrilanarena hain zuzen ere. Zein da programa horren helburua?
2012
‎Horretan bai, baina azpian zer dagoen ez daki inork. Zein jarduera egingo dituzte konpromiso hori aurrera eramateko. Ez dakigu.
‎Sistema hori babestu dute 200 diputatuetatik 142k. Prozesu hori aurrera eramateko aurreko Kongresu Nazionalak idatzitako behin behineko konstituzioan erreformak egin ditu parlamentuak. Omar Hamidan bozeramaileak azaldu du konstituzioa aldatzea beharrezkoa dela lehen ministro kargua El Kiben esku uzteko ere.
2013
‎12 milioi horiek beste gauza batzuetarako erabil zitezkeen, hala nola enplegua sustatzeko eta sortzeko baliatutako laguntzak handitzeko (kontuan izan behar da Bilbon 32.646 langabe daudela), aurreko ekitaldian murriztutako zerbitzuak eta programak birjartzeko (anbulantzia zerbitzua, autobus linea batzuen maiztasuna, eskola porrota eragozteko programak, euskara ikasteko laguntzak?). Gainera, udalbatzarreko kontu hartzaileak operazio hori aurrera eraman ahal izateko egindako txostenak argi utzi du, lehen aldiz eta era ofizialean, hainbestetan goraipatutako «zero defizita» gezur handi bat dela. Txosten horren arabera, zorra 50,5 milioi euro da, eta orain 25,5 milioi gehitu zaizkio kopuru horri.
‎Berregituratze planaren oinarrian ekoizpena Poloniara leku aldatzea egongo litzateke, kostu apalagoen bila; lanpostu galera handia jasotzen du aukera horrek ere, 2.600 enplegu galduko bailirateke, herena Euskal Herrian. Baina berregituraketa hori aurrera eramateko finantzaketa behar da, eta hura lortu nahian dabil Fagor azken asteetan bankuekin eta erakunde publikoekin negoziatzen, Jaurlaritzarekin bereziki. Lakuak eman zion 40 milioi eurotik gorako laguntza maiatzean.
2018
‎Erabat zilegia da kalera ateratzea erabakitzeko eskubidea aldarrikatzera, eta pozten nau jai giroan eta modu baketsuan egin izanak. Aldarrikapen hori aurrera eramateak eta gauzatzeak eragingo luke haustura. Bide horretatik aurrera egiten bada, gizartea eta instituzioak zatituko dira, dudarik gabe.Iraultza zergarekin alderatu dituzu Gure Esku Dago k Gasteizko ostalari batzuei eskatutako laguntzak.
2020
‎Independentzia erreferendumera deitzeko boterea Eskoziako Parlamentuari ematearen alde egin du, eta hori aurrera eramateko akordio bat lortzeko eskatu diote Erresuma Batuko Gobernuari.
2021
‎Badakigu garai batean zer egin genuen, noraino iritsi ginen. Eta gaurko egoera haren jarraipen bat izan daiteke; ea gai garen hori aurrera eramateko.
‎Natalia Arroyok zioen fitxatutako jokalariak prest zaudetela taldearen jokatzeko era hori aurrera eramateko. Ados zaude?
2022
‎Inbasioaren helburua, beraz, baliteke egun Ukrainan indarrean dagoen erregimen aldaketa eragitea izatea, inbasio militar baten bidez, eta Ukraina errusiarren mende jartzea. Putinek lortuko du asmo hori aurrera eramatea. Ikusteke dago.
‎Aztertu du egoera, hartu du erabakia, eta hor doa erabaki hori aurrera eramatera: abortatzera.
‎Printzipio horiek hezkuntza eskubidearekin lotutako giza eskubideen nazioarteko zuzenbidearen araudia xehatu eta jaso egiten dute. Honekin batera, hori aurrera eramateko orientabideak ematen dituzte, sektore pribatuak hezkuntzan duen parte hartzea gero eta handiagoa den errealitate honetan. Jakina denez, Abidjango printzipioak giza eskubideetan eta hezkuntzarako eskubidean adituak diren nazioarteko 57 jakitunek jaso eta idatzi zituzten, eta gaur egun ezinbesteko erreferentzia dira hezkuntzarako eskubideaz arduratzen diren erakundeentzat, hala nola, NBEko Giza Eskubideen Kontseiluarentzat, NBEko Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoarentzat eta Giza Eskubideen Amerikarteko Batzordearentzat edota Gizarte Eskubideen Europako Batzordearentzat.
‎Txekiako Errepublikan batzartu ziren EBko Defentsa ministroak auziaz eztabaidatzeko. Bileraren ondotik, Borrellek jakinarazi zuen EBko kide guztiak ados daudela misio militar bat sortzearekin, eta zenbait «parametro» zehaztu behar direla hori aurrera eramateko.
‎BENGOA: Uste dut hezkuntza proiektu hori aurrera eramateko tamainarik egokiena dugula. Ez gara txiki txikiak, baina oso handiak ere ez.
‎Azpeitiko batzarrean esan zenutenez, herriak ez badu proiektu hori aurrera eraman nahi, ez da aurrera eramango. Baiezkorik iristen ez bada, zer bide hartuko du Piaspe proiektuak?
‎EUDELek euskararen erabilera sustatzen du bere kide diren udalerrietan. Zeintzuk dira sustapen hori aurrera eramateko EUDELek eskura dituen baliabideak?
‎Horri esker, herriko 78 kaleren, etorbideren eta plazaren 154 plaka aldatuko dituzte. Lodosa Bizirik eta Nafarroa Aurrera taldeek eta euskararen alde aritzen diren mugimenduek Porrusalda izeneko plataforma handiagoa osatu zuten proiektu hori aurrera eramateko. Nahiz eta oraindik ez dituzten herriko kale guztien izenak euskaratu, Pellejerok esan du «oso garrantzitsua» dela ekintza horiek bultzatzea:
‎Zer oztopo dago hizkuntza politika hori aurrera eramateko?
2023
‎Agirrek kontatu du «erraza» izan zela egileekin egindako elkarlan hori aurrera eramatea. «Proposamena egin genienean, askok esan zigun arrazoi genuela; alegia, gaur egun apenas zegoela bertsolaritzari buruzko fikziozko testurik».
‎Zehaztu dute ikerketa proiektu horiek aurkezteko epea irailera arte zabalik egongo dela, eta diziplina arteko egitasmoak izan direla. Egongortutako ikertzaile talde batek egingo du proiektuen ebaluazioa, eta irabazleek hamazortzi hilabeteko epea izango dute proiektu hori aurrera eramateko, BadaLabek finantzatuta.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia