Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 47

2000
‎Ustel gertatutako gosariak mokor kakaztua ezarri berria zuen, zorteak azken aldi horretan egin zizkidan txandrio guztien meta gainean. Eta orain, hori aski ez, eta makur hasitako goiza, zuzendu beharrean, are gehiago nahaspilatuko zelako aierua nuen.
‎Zerbitzariak nire paretik kopa hutsa kendu eta, ukalondoa zur gainean landatuz, trapu zuri gorri batean ezabatu zuen barra gaineko arrasto borobil hezea, sekula ere ez bukatzekoa zirudien mugimendu erdi-zirkular nekatuaz. " Lisboan" inondik ere ohikoa ez den garbitasun erakutsi hori aski ez, esku artean erratza ikusi behar izan nion, ene eskariari ezaditua egiteko asmo tinkoa zuela konprenitzeko. Abuztuko asteazken gau horretan Musu tristek eta biok ez genukeen tratu onik eginen, ate gaizki olioztatuaren kirrinkak norbaiten sarreraz gaztigatu ez balu.
2003
‎ce sans quoi il n, existe pas, edo euskaraz: . Agindu eta obeditua izan; hori behar baita Boterea izan dadin; eta hori aski baita, hori gabe ez delakotz Botererik?.
‎Badaki horretarako aski duela soineko arin bat janztea, exhibitu gabe ere edertasuna agerian utziko diona, edo bere ilaje harro eta naroa bizkarrean behera aske duela kalera irtetea. Badaki oraindik kalean gizonezkoak itzuli egingo zaizkiola eta hori aski duela adinaren ezinbesteko muga ez duela oraindik gainditu jakiteko. Baina bere poltsa zimurrean pistola beltza eta ipuinak sartu, senarrari agur esan eta kalera abiatzen delarik, badaki baita ere egitera doanak ez duela itzulbiderik.
2004
‎Hizkuntzaren gizarte balioak hizkuntza horretara erakartzeko motibazio indarra duenean, demagun ingelesaren kasua, kultura bitasunaren kontua ez da izaten faktore erabakigarria. Bigarren hizkuntza horrek daukan itzala dauka, daukan ospea eta indarra nazioarteko hizkuntza merkatuan, eta hori aski eta gehiegi du indarra eta erabilia izateko; beharrezko izatea, alegia, inor bere etxetik atera eta munduan barrena abiatu orduko. Horregatik, gutxienekoa da kasu horretan kultur bitasunaren baldintza betetzea bigarren hizkuntzaren ikasbidean.
2008
‎–Euskarazko hizketaldi batean hogei baldin gaude ere, eta azkenekoa erdal hiztun elebakarra baldin bada, hizkuntzaren aldaketa demokratikoa egiteko hori aski izango da, euskal herritar horrek horretarako eskubide osoa balu bezala?.
‎Nazioen arteko joan etorri horretan partekatze politikaren oinarriak zehaztu behar genituzke. Oinarri horien izaera zertan den begiratu, eta, izaera hori aski simetrikoa baldin bada, partekatze politika hori onetsi. Aldiz, joan etorriko partekatze horren baldintzetan erabateko asimetria baldin badago, emaitzak hondamena ekarriko digu.
‎eskolak ez duela ahozko gaitasunik lantzen, ez duela ahozko erregistro ez formalik ontzen, eta gero ikasleak ez direla gauza ahozko diskurtsoaren osagai horiek baliatzeko. Arrazoiaren parte bat izanda ere, ez zait iruditzen azalpen hori aski denik gure gazte jendearen hizkuntza praxia behar bezala argitzeko.
‎Etorkizunaren eredua nork bere herrian eta herritarrengan ikusten ez badu, edota eredu hori aski ez bazaio, aldean dituenetara joko du. Aldamenekoetan gizarte eta ekonomia eredu gogobetegarriagoak aurkitzen baditu, berriz, alienazioaren zioak egingo du gainerako azpilan guztia.
2009
‎urte horretan jaio baita Zarautzen gure Antonio Arruti). Lore Joko horietan nik uste sarituena, berriz, Arrese Beitia, karlista zen, Alderdi hori aski foruzale ez omen zelako handik baja emandakoa, etc. Esan nahi du, joanak joan, Foruen abolizioak denak berdintsu utzi dituela konpromiso berri baten aurrez aurre 18.
‎–Baina armadan egon berria zara, eta ulertu zenuke?, aitak esaldi harekin inflexio puntua markatu balu bezala, Domingori askotan etortzen baitzitzaion sarjentu putakumearen irudia, harena kasurik nabarmenena bazen ere, bide bertsutik zebiltzan ofizial eta subofizial gehienak?, eta aitak halako enplegatu leialak nahi baitzituen, antza, ez al zion aitari berari entzun gizon zital bat gizon are zitalago batek bakarrik zuzen zezakeela, lantegiarena bezalako giro gogorretan, Jainkoak zuzen idazten baitzuen, baina lerro okerretan??, kargutxo baten ordainean langileen eta azpikoen mugimenduak kontrolatzen zituztenak, haiek guztiak menderatzeko asmotan; esan nahi baita Domingok horrelako ondorio batera iritsia behar zuela: . Aitak sarjentu putakume hura bezalakoa nahi nau neure egitekoetan, baina hori bai ezetz?!?; hitzak, beraz, ez zuen jada Domingo behartzen, baina, hitza jateko behar adina arrazoi izan arren, ez zuen hori askitzat jotzen, gauza bakoitzak baitu bere mementoa eta bere abagunea, eta bera. Domingo, berearen zain baitzegoen; mutila isilik zegoen, beraz, egunerokotasunaren errutinak ezinbestean aspertzen zuen arren. Domingok berak gerora aitortuko zuen, behin baino gehiagotan, zeinen itogarria gertatzen zitzaion bulegoko espazio hertsia, halako eran, non, erreakzio gisa edo, portuko belaontziak edo Lobos de mar pelikulako hainbat eszena etortzen baitzitzaizkion gogora ia modu automatikoan, askatasunaren bela zuria eta itsasoaren zerumuga amets?, errealitateak noiznahi asaldatzen zuela eta deseroso sentiarazten; Domingok, ondorioz, disimulatu egiten zuen, haren barruan ekaitza osatuz zihoan bitartean, berandu gabe lehertuko zena:
‎Egiazko bikien artean (obozito berekoak, vrais jumeaux, gemelos) soilik% 13tan gauzatu dituzte biek suizidio ekintzak. Eta egia bada ere biki faltsuen artean (obozito desberdinekoak, faux jumeaux, mellizos)% 0? 7tan besterik ez direla saiatzen biki biak suizidatzen, eta, horrenbestez, onartu beharra dagoen arren genoma berdina edukitzeak baduela eragina suizidiorako joeran, bistan da, edonola ere, eragin hori aski ahula dela. Franck Bellivier ek Créteil go Henri Mondor ospitalean Psikiatria irakasten du, eta berezilaria da suizidioaren genetikan.
‎" Baina armadan egon berria zara, eta ulertu zenuke", aitak esaldi harekin inflexio puntua markatu balu bezala, Domingori askotan etortzen baitzitzaion sarjentu putakumearen irudia –harena kasurik nabarmenena bazen ere, bide bertsutik zebiltzan ofizial eta subofizial gehienak–, eta aitak halako enplegatu leialak nahi baitzituen, antza –ez al zion aitari berari entzun gizon zital bat gizon are zitalago batek bakarrik zuzen zezakeela, lantegiarena bezalako giro gogorretan, Jainkoak zuzen idazten baitzuen, baina lerro okerretan? –, kargutxo baten ordainean langileen eta azpikoen mugimenduak kontrolatzen zituztenak, haiek guztiak menderatzeko asmotan; esan nahi baita Domingok horrelako ondorio batera iritsia behar zuela: " Aitak sarjentu putakume hura bezalakoa nahi nau neure egitekoetan, baina hori bai ezetz...!"; hitzak, beraz, ez zuen jada Domingo behartzen, baina, hitza jateko behar adina arrazoi izan arren, ez zuen hori askitzat jotzen, gauza bakoitzak baitu bere mementoa eta bere abagunea, eta bera –Domingo– berearen zain baitzegoen; mutila isilik zegoen, beraz, egunerokotasunaren errutinak ezinbestean aspertzen zuen arren –Domingok berak gerora aitortuko zuen, behin baino gehiagotan, zeinen itogarria gertatzen zitzaion bulegoko espazio hertsia, halako eran, non, erreakzio gisa edo, portuko belao... lan istripu baten kariaz izan zen, langileetako bati balbula bat lehertu eta lurrun beroak begiak erre zizkionean, goizeko lehen orduan, Nazario Orbe bulego buruarekin eta Domingorekin bilduta zegoèn une haietako batean, astean behin hirurak biltzen baitziren, aitak semearen jarraipena bertatik egiteko asmotan; are gehiago:
2011
‎Txiza egitera jaiki denean hartu du erabakia, diru hori aski omen duk, mila eta zazpiehun euro, lehengusua ere gutxiagogatik eraman zitean, eta Asilah ko horiek fidatzekoak dituk. Haiekin alde egindakoak ez dira itzultzen, ez dituzte zurezko kutxa merkeetan etxeratzen, eta deitzen dute, goizago edo beranduago, baina deitu egiten dute etxera.
‎Nadia, gainera, modu mingarri batean maite nuen, egun horietan jakin nuenez, eta ez nuen egoerari aurre egiten asmatu. Bata bestearen atzetik grabaturik utzi nizkion mezuak nahikoa arrazoi baziren, besterik gabe ere, edonor nire ondotik uxatzeko, baina hori aski ez nuela, gauerdi aldera haren etxean agertu nintzen, nik etxe hartan edo etxe hartakoen gain eskubideren batzuk izango banitu bezala. Ez dut inoiz halakorik egin.
‎Ordubeteko epea eman nion neure buruari eta bidenabar etxean zirenei. Denbora hori aski izango zutela pentsatu nuen abian zuten eginkizunari buru emateko. Berriro hutsetik hasi zuten, eta hori, egia da, kosta egiten da batzuetan.
‎Hau aprobetxatuz, estatu menderatzaile modernoek itxaropen xume batera daramatzaten bideak proposatzen dituzte batzuetan, eta hori aski izaten zaio herri menderatuen kemenak xahutzeko eta zatitzeko. Fragmentazioa bilatzen eta hedatzen du estatuak.
‎Zentzu komunari darion ondorioa baldin bada honetan guztian estatuaren erantzukizun larria, ez dirudi, bada, hala eta guztiz ere, delako zentzu komun hori aski sustraitua dagoenik gaurko munduan, gaurko mundutarren kontzientzian. Ideologia eta politika hegemonikoen aldetik, isiltasuna da lege.
‎Aski izan zait hizkuntza bera giza kezken artean kokatzea hizkuntzaren zoriak gure pentsaeran eragin zuzena duela egiaztatzeko. Ariketa sinple hori aski eta gehiegi baita, bere horretan, gizakiaren etxea hizkuntzazkoa ere badela erakusteko. Hizkuntzaren baitakoak ere bagarela ohartzeko.
‎Arazoa, ordea, egon badago, eta hori aski jakina da: munduko edozein tokitan, milaka herritan, jatorrizko hizkuntza erabiltzeko debekua eta eragozpena indarrean baitago. Bateko, dagokien hizkuntza propioa erabiltzea eragotziko zaie gutxiengoei; besteko, berriz, ezin izango dute eskubidez zor zaien eta berez dagokien biziera soziolinguistikorik egin. Eragozpena lege, gehiengoaren izenean.
2012
‎Aspaldiko urte hauetan ez dut irakurri ere egin Krishnamurtirik, baina hark nire izaeran zerbait oinarrizkoa egin zuen. Orri bat izan zen dena, lehenengoa, hori aski izan zitzaidan. Ondorengo orri guztiak berdintsuak egin zitzaizkidan.
2013
‎–Bost seme alaba izan ditugu Laurentek eta biok, hatzez harengana seinalatuz?, ilobatxoak ere hiru, eta hori aski ez eta sei urteko mutiko baten zaintzaz arduratzen naiz arratsaldeetan, arropa biltegi bateko lanak utzi nituenetik. Bizkarra birrintzen zidaten, alajaina.
2014
‎gutxitu), ezkertiarrek, hori alemana da!? kontraratu dute, eta arrazoi ikaragarri hori aski zen Frantzian edozeini ahoa ixteko1978 Horrela Frantzian erabaki da naziotasunaren printzipio frantsesa jus soli dela, alemana jus sanguinis. Gero jus soli frantsesaren fundamentu teorikoa Renanengan ikusi/ asmatu da, dena borobiltzeko.
‎929 RICHET, D.,. Frontières naturelles?, in: FURET, F. OZOUF, M. (arg.), Dictionnaire critique de la Révolution française, bol. IV. Idées?, Paris 1992, 217 Ukatu gabe, berriro, esijentzia hori aski zabaldua zegoela literatura eta kultura arruntean. –Ce qui est faux, c, est la filiation entre la politique conventionnelle et la politique de l, ancienne monarchie.
2015
‎Urte hartan idazle ezagun bat aukeratu zuten epaimahaiburu, bere karrerako azken urteetan arrakasta handia lortutakoa, laurogei urte betetzean omenaldi bat egin nahi izan baliote bezala. Kazetari izan zen garaian, berrogei bat urte lehenago, hura ere zine kritikari izana zen, eta hori aski arrazoi iruditu bide zitzaien zinemaldiaren antolatzaileei.
‎Ez zidan xehetasunik eman eta nik ez nion galdetu, martziar haietako bat izanen zelakoan. Rikka askatzea onartua zuen eta hori aski zen niretzat.
‎Hortik aurrera ezer gutxi zekiela aitortzen zidan, telebistan ikus entzundakotik oroitzen zuena besterik ez, baina Osloko Ginekologia Kongresuan elkarrekin igaro genituen egun zoragarri haien omenez, lagun kazetari bati eskatutako fax baten kopia igortzen zidan. Bertan, Hans Lauerren ekintza gehienak laburbiltzen zirela eta hori aski ez banuen, bidaliko zidala informazio zehatzagoa, baita horretarako poliziarengana bertara jo behar bazuen ere.
‎lortzen da. Segida hori aski ezaguna da eta zenbaki irrazional
2016
‎Hala ere, beste jainkoek eginiko desmasiekin ezer ikustekorik ez zeukala bazekien ere, ez genozidioekin ezta ere mendeku basekin, are gutiago haien izenean egindako erailketekin. Garbi zen eguzkiak bere erruak izan arren, bere segitzaileek sekulan ez zutela sarraski suntsitzailerik antolatu, eta hori aski zen honen sineskide izateko. Bazekien ere erlijioek goraipatzen duten maitasunaz eta anaitasunaz urrun ez zela gelditzen ekia, lurra eta gizakiak anitz maitatu behar zituela, bizia emaiteko, bizirik irauteko eta bizi gogoa jendeen artean transmititzeko.
‎–Begira, ez zitzaidan batere kostatuko zure eleberri malapartatu hori idaztea edo gutxienez bideratzea. Asteburu batean, horretara jarrita, berrogei bat orrialde idatziko nizkizuke eta seguru nago hori aski izango dela zure neska liluratzeko. Eta bere ohea zabalduko lizuke.
2017
‎Jatetxeko karta aztertzen eman nuen Jontxu etorri arteko denbora, eta galtzetako poltsikora eraman nuen eskua, aitak keinu horrekin dirua utzi zidan ikusteko, eta diru hori aski izango ote zen ziurtatzeko.
2018
‎–Zu hor zaude, eta ni hemen nago; eta zuk ez nauzu puta deituko??. Aldaketa hori aski garrantzitsua dela uste du. –Eta duintasuna, oso inportantea; zeren eta herri honetan alarde parekidean atera garenoi duintasuna zapaldu zaigu beti?.
2019
‎Gehien gehienetan, emakumea joaten da senarraren etxera bizitzera: hori aski da gizonen nagusitasuna egiaztatzeko. –Filiazio moduetan gorabeherak izan ondoren, dio Lévi Straussek?
‎–Hainbeste maite dut neure burua, hain zoriontsu egiten dut neure burua, afarian zoraturik bezala egon nintzen?. Emakumeak, edertasun akasgabekoa ez bada ere, ikusiko du nola agertzen zaizkion aurpegian bere arimaren aberastasun bereziak, eta hori aski izango du horditzeko. Madame Krüdenerrek honela deskribatzen du bere burua, Valérieren pertsonaiarengan bere ezaugarriak islatu zituen eleberrian:
2020
‎beraz, joera izango da pentsiodun kopuruak gora egitea, bereziki datozen bi hamarkadetan, baby boom belaunaldi jendetsua hasiko delako erretiroa hartzen; gainera, azken horiei, printzipioz, aurreko belaunaldikoei baino pentsio handiagoak pagatu zaizkie, soldata handiagoak izan dituztelako beren lan bizitzan. Bestetik, unean uneko pentsioak unean uneko langileek Gizarte Segurantzan egindako ekarpenekin pagatzen direnez –kotizazio sozialekin–, kutxa komunean sartzen den dirua ez da nahikoa, besteak beste 2008ko krisiak langabezia handia eragin zuelako hamarkada galduan eta harrezkero prekarizatu egin delako enplegu berria; hori aski ez, eta lan merkatuak joera du langile kopurua murrizteko, automatizazioaren eta digitalizazioaren eraginez.
‎Edozein kasutan, EFEk barreiatutakoak ibilibide laburra eduki zuen, inork ez zuelako asmakeria sinetsi; asmakeriak egiazko oinarri bat zeukan, baina oinarri hori aski ezaguna zen errefuxiatuen artean, eta are publikoki salatua ere ERE aldizkarian (79ko azaroan eta 80ko uztailean Autonomoei egindako elkarrizketak). Egiazko oinarri hori zen izan zela, bai, Autonomoetako kide bat armak erosteko dirua bere kontura gastatu zuena, baina hura ez zen Naparra izan, Julio Cabezas Centeno" Escaleras" baizik.
‎Bukatzeko, ez dugu uste gure komunikatua denik HBko oinarrien eta zuen artean gertatutako urruntzearen arrazoia, nahiz eta komunikatuak hori areagotzea litekeena den; guk uste dugu eskualde askotan urruntze hori aski markatuta zegoela aldez aurretik, bai ezberdintasun ideologikoengatik, baita lan egiteko moduarengatik ere".
‎1978 urtean Jose Miguel Etxeberriak 20 urte zituen, nik neuk bezala eta nire adiskide askok bezala. Gure belaunaldi hori aski berezia izan da. Jendeak, belaunaldi guztietan, 20 urte dituenean, futbolaria izan nahi du, edo aktorea, edo diru asko irabaziko duen enpresaria.
‎Mutilak kolore gehixeago duela esan liteke apika, baina ezin esan hobera egin duela nabarmen. Dena den, zantzu hori aski eta sobera izan da Txarrok beste urrats bat egin dezan arestian hartutako erabakian: neskatoa etorri edo ez, bihar goizean abiatuko dira bidelapurraren bila.
2021
‎Esaldi hori aski izan zuten bertan zirenek aztoratzeko, eta hasi ziren esaten azentuagatik Basabürükoa behar zuela, Alozekoa izan zitekeela edo Eskiulakoa edo Lakarrikoa edo Barkoxekoa, bakoitzak bere herrikoa zela uste baitzuen, eta jarraitzen zuten umeari galderak egiten. Rosaliek hori ez zela umea tratatzeko modua aurpegiratu zien eta alde egin genuen Grenelleko dantza aretotik, atean Maddiren bi argazki itsatsirik utzi ondoren.
‎Ez da hori aski, eta badaki Malthusek. Zerbait gehiago espero du gugandik.
2022
‎Beste kasu batzuetan, eskola utzi egiten dute edo bertatik kanporatu edo" lehertu" egiten dituzte, Linley Walkerrek inolako kualifikaziorik ez duten langile klaseko emakumeen kasuan dioen bezala. Patroi hori aski ezaguna da gazte babesgabeekin lan egiten duten eskoletan; hala nola, Michelle Fine k ikertutako New Yorkeko institutuan134.
‎235 Gilder, Sexual Suicide. Ideia hori aski zabalduta dago; 1 kapituluan eztabaidagai izan den zientziaren hegemoniaren baitan genero kontserbadurismoak baliatu duen formularik sinpleena da.
‎4 Osotasun organikoaren ideologia bat. Gai hori aski zabalduta dago kontrakulturan, mendebaldar zibilizazio alienatzaile eta mekanikoari egiten dion kritikari lotuta. Ekologistentzat, naturarekiko harremana da ardatza.
2023
‎Eugeniak ez daki zer erantzun. Duda hori aski izan da uler dezaten baietz, baina ez duela horretaz mintzatzeko gogorik. Berantegi da ukatzeko, eta, engoitik, bere adinean, zergatik ez erran egia?
‎Poliziaren oldarraldia gaitzetsi zuen, manifestaziora ere joan zen... Espero zuen hori aski izanen zela herriko talde abertzaleak proposamena egiteko. Argi zuen auzapeza agintetik botatzekotan abertzaleekin aliatu zuela.
‎" Eta zuk zer iritzi duzu terrorismoaz?". Galdera hori aski laster formulatu zion Chloék, SMSak utzi eta txat bidez komunikatzen hasi zirenean. " Ez dut bat egiten...", zalantzan egon zen" borroka armatua" jarri ala ez, eta" terrorismoa" ez zitzaion ateratzen barnetik, nahiz eta indarkeriaren kontra zegoen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia