Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 16

2015
‎Ez dakit zerikusirik izango duen horretan, Haren Maiestateak hain zarratua den baztertxo honetan ni sartu izanak, hemen honezkero gauza hila bezala, nitaz inor ez dela gogoratuko pentsatu bainuen. Baina ez da izan nik nahi nukeen adinakoa, pertsona batzuekin hitz egin beharrean izaten bainaiz.
‎8 Egia da gaur Jaunarekin gozatzen egon naizela eta Haren Maiestateari kexua agertzen ausartu naizela, eta esan diot: , nola da hau, ene Jainko, zorigaiztoko bizitza honetan ni edukitzea gutxi balitz, zure maitasunagatik ontzat ematen dut, eta Zutaz gozatzeko oztopoa baino besterik ez den tokian bizi nahi dut, jan egin behar, lo egin behar, eztabaidatu, harremanak izan behar guztiekin, eta guztia daramat zure maitasunagatik, ongi baitakizu, ene Jauna, oinaze gorria dela hori niretzat, eta Zutaz gozatzeko ditudan bitarte txiki txikietan nola ezkutatzen zatzaizkit?... Nola lotzen da hori zure errukiarekin?
‎aingeru bat ikusten nuen neure ondoan ezkerreko alderantz, gorputz itxuran, oso nekez gertatzen zaidana hala ikustea; aingeruak askotan irudikatzen bazaizkit ere, ikusi gabe gertatzen da hori, lehenbizi esan nuen aurreko ikuskariaren antzera. Ikuskari honetan nik honela ikus nezala nahi izan zuen Jaunak: ez zen handia, txikia baizik, oso ederra, aurpegi hain isiotuaz kiskaltzen daudela diruditen goi hierarkiako aingeruen artekoa ematen zuen.
‎bere mirabea beste bat eginik utzi nahi izan bazuen bezala. Beraz, ez zen izan niri berriro agindu beharrik; aitor entzulea, honetan ni hain atxikia ikusten ninduenez gero, ez zen ausartu erabaki sendoz haietatik askatzeko esaten. Jaunak noiz esku hartuko zain egon behar zuen, eta esku hartu zuen.
‎Egia da honelako gainezkaldibatean Jaunak halako eran lan egin dezakeela ariman, non arimari lan gutxi gelditzen baitzaio perfekzioa lortzeko; izan ere, inork ezin izango du sinetsi, hortik ibilia ez bada, Jaunak hemen ematen diona, ez baitago honaino irits daitekeen gure aldetiko ahaleginik, nire iritziz. ...ten Jaunaren laguntzaz, urte luzeetan saiatuz, otoitzari buruz idatzi dutenek dioten bezala, hasierako eta tarteko etapak gaindituz, ez direnik iritsiko lan handi handiekin perfekziora eta sorkarietatik askatzera; baina ez hain epe laburrean, Jaunak hemen, guk ezer egin gabe, egiten duen bezala eta erabaki sendoz ateratzen du arima lurretik eta han dagoen guztiaren gain nagusitza ematen dio, arima honetan nirean baino merezimendu handiagorik egon ez arren, eta ezin esan gehiago, nirean ez baitzen ia batere.
‎1 Egunotan erabaki hauetan ari nintzela, burua berotu nion neure neba bati fraide sar zedin, munduko huskeria aipatuz. Eta biok egun batean oso goiz nire adiskide hura, nik maitasun bizia niona, zegoen monasteriora joatea hitzartu genuen, izan ere, azken erabaki honetan ni Jainkoa hobekien zerbitzatzen dela uste nuen edota nire aitak nahi zezan edozeinetara joatekotan nintzen; honezkero arimaren erremedioa zen gehien kontuan nuena, atsedena ez bainuen ezertarako aintzat hartzen.
‎10 Hilabete baino gehiago eman zuen hemen, nire ustez (egun kontuan, oroimen txarra dut eta, baliteke huts egitea; ulertu beti, gutxi gorabehera?, horrek ez baitu garrantzirik). Hil honetan nire nebak lan handia egin zuen elizako zati batzuk egiten eta guztia egokitzen, guk ez baikenuen zer eginik.
‎3 Urte hauek igarorik, Ávilako gotzainari Palentziako gotzain aulkia eman zioten. Garai honetan ni Toledoko monasterioan nengoen, eta gure Jaunak esan zidan, San Josereneko mojak Ordenaren mende jartzea komeni zela; saia nendila horretan, hori egin ezik, laster ikusiko nuela lasaikeria etxe hartan. Ni Ordinarioaren mende jartzea komeni zela ulerturik nengoenez gero, kontraesana zirudien.
‎Lehenago, nitaz gauza hauek jakin izatea lotsagarria zela iruditzen zitzaidan batzuetan; orain, berriz, horregatik ez naizela hobea uste dut, kaskarragoa baizik, hain onura gutxi ateratzen baitut hainbeste mesedetatik. Eta, izan ere, alde guztietatik begira ikusten dut ni baino txarragorik ez dela izan munduan, eta horrela, besteen bertuteak askoz ere merezimendu handiagokoak iruditzen zaizkit, eta nik mesedeak hartu baino besterik ez dudala egiten; eta niri hemen eman nahi didana, besteei Jainkoak dena batera emango diela, eta eskatzen diot ez dezala nahi izan bizitza honetan niri ordaintzerik, eta horrela uste dut ahula eta kaskarra naizelako naramala Jainkoak bide honetatik.
‎3 Aita frai Antonio askoz ere hobeki dago honezkero, meza ematen baitu, eta honekin poztu bedi berorren aitatasuna, han hitz egingo baitiot; eta bestela, zeruan elkar ikusiko dugu. Aita frai Antonio hain gaizki egonik, ni beldur nintzen berarekin bakarrik joaten, bidean geratuko zela pentsatzen nuelako; eta, berorren aitatasuna etortzeak poz emango zidanez gero, pixka bat laguntzen zuen, ezin baitut ulertu bizitza honetan nik ahaleginak eginik, zergatik egin behar den kontrakoa. Aukera izan du berorren aitatasunak aita frai Antonio ikustera etortzeko, hain gaizki egonik bidezkoa zirudien, eta pozten dela beraren hobekuntzagatik idaztea ez da gaizki ikusia izango, lehortasun handia izan baitu.
‎5 Berorren gutuna Luisa andereak idatzi zidana baino lehen etorri balitz, pena handia hartuko nuen, haren gorentasun txit argia, kasu honetan ni errugabea naizela ikusirik, desengainaturik dagoela esaten baitit. Bedeinkatua izan bedi Jainkoa, ni konturatu gabe egia agertu baita; izan ere, neure bizitza osoan irtengo nintzateke, erru honetatik aske nagoela baieztatzeko.
‎2 Orain presaz ari naiz idazten, mezulari bat Madrilera doala esan zidatelako, eta bide honetatik bidaltzen ditut eta hornitzaile jaunari idazten diot, baimena eman eta kapituluagandik lor dezan Ribera prebendadunarentzat abuztuko 20 egunerako (lortu ahal izanez gero, hobe litzateke 30 egunerako balitz); izan ere, nik diotsot berorri, ez dudala aurkitzen toki honetan nirekin joan litekeenik, eta garai horretarako etxea atondurik izango da, gaur elizara igarobidetik joan baikara, korua egin gabe badago ere, orain utzi diguten kapera batean egiten baita; dena dela, gutxi falta da, biderako zortzi egun eta hamar ere direla kalkulatzen dut; ordurako ez dakit nik non egotea nahiko duen Jaunak. Berorrek eska biezaio bidera dezala bere zerbitzura hobekien den eran eta saia bitez berori eta Salinas kalonje jauna baimen hori erdiesten, oso beharrezkoa baita:
‎Dirudienez, berorrek ez daki zein zor handia diodan aita Oleari eta zein maite dudan; izan ere, berorren agurgarritasunak erabili dituen eta darabiltzan arazoei buruz idatzi izan dit. Uste dut berorrek badakiela honezkero ez naizela esker txarrekoa, eta beraz, nik esaten diot honetan nire atsedena eta osasuna galtzea balitz soilik, amaitua legokeela kontu hau; baina kontzientziako gauza denean, ez da nahiko adiskidetasuna, Jainkoari diodalako zor beste inori baino gehiago. Jainkoak nahi beza doterik eza besterik ez izatea, berorren agurgarritasunak baitaki, eta bestela horretaz informa bedi?
‎10 Atzo anaia frai Diego etorri zen Salamancatik (bisita egin zuenean berorrekin hemen izan zen bat), eta esan zidan, San Lazaroko errektorea beharturik arituko zela arazo honetan niri zidan maitasunagatik, hau esateraino: horretan jardun ahala gehiago konbentzitzen zela, erabat Jainkoaren kontrakoa zela, baina ezin zuela gehiago ama prioreak ekin eta ekin egiten ziolako, eta Salamanca osoan gaizki hitz egiten zela erosketa horretaz eta Solís doktoreak esan ziola, kontzientziaz ez zutela haren jabe egiterik, ez baitzen ziurra.
‎12 Baliteke honetan ni oker egotea, baina ikusten dut eta badakit horrela gertatzen dela, eta uste dut horregatik dela askoz ere espiritual gehiago ez egotea; izan ere, zerbitzuetan mesede hain handiaren neurri berean erantzuten ez dutenez gero, mesede hori hartzeko berriro ez prestatuz, baizik eta borondatea jadanik beretzakotzat duen Jaunaren eskuetatik kendu eta beheko gauzetan jarriz, bila doa non eman nahi diot...
‎1 San Jose monasterioko ahizpek, otoitzaren gaiaz gauza batzuk idazteko, aldi honetan nire aitor entzulea den aita lizentziatu Domingo Bañezen, san Domingo aintzatsuaren Ordenakoaren, baimena nuela jakinik, horretaz zerbait esan diezaiedan hainbesteraino ekin didate, non haien esanera jartzea erabaki baitut, pertsona espiritual eta santu askorekin harremanak izanik horretan asma dezakedalakoan; izan ere, haiek didaten maitasun handiak, akastuna eta hala holako idazkeran adierazia... Eta badut ustea haien otoitzetan, haiei esker izan daitekeela, Jaunak nahi izatea etxe honetan egiten den bizierari dagokionaz nik asma dezadala zer edo zer esaten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia