2005
|
|
Pentsa ezak orduan, lerrook ez hindutela hi helburu. Zendu zenari utzitako laztan bat, berari eman ezinean, hemen, lur
|
honetan
bizia emandako kimuari eskaintzea zela asmoa. Bizitza bait da ondare, eta heriotzeari »etsaiari» egindako engainu izkutu bat bezala jaioko haiz, Jon.
|
2010
|
|
Teofilo Maria, baina, ez zegoen hura onartzeko prest eta, zurrut egin ondoren, aurre egin zion, erretxinduta: . Zu, beraz, ez zara ongiaren garaipenaz pozten, izeba; zu, beraz, gorriengandik hurbilago zaude, gurutzada
|
honetan
bizia eman duten martiriengandik baino; zuk, beraz, gure etxeko ardi beltzekin bat egiten duzu, orbetar zintzoon aurka; zu, beraz??. Teofilo Maria bere erretolikarekin jarraitzera zihoan, baina hantxe moztu zuen izebak, ez haserre baina bai gauzak bere lekuan jarri nahian:
|
|
Teofilo Maria, baina, ez zegoen hura onartzeko prest eta, zurrut egin ondoren, aurre egin zion, erretxinduta: " Zu, beraz, ez zara ongiaren garaipenaz pozten, izeba; zu, beraz, gorriengandik hurbilago zaude, gurutzada
|
honetan
bizia eman duten martiriengandik baino; zuk, beraz, gure etxeko ardi beltzekin bat egiten duzu, orbetar zintzoon aurka; zu, beraz...". Teofilo Maria bere erretolikarekin jarraitzera zihoan, baina hantxe moztu zuen izebak, ez haserre baina bai gauzak bere lekuan jarri nahian:
|
2015
|
|
Irudipena daukat, inoiz izan ez nuen baserriaren balizko nostalgia hura aldatu eta oraindik ere utzi ez dudan etxearen galeraren aldez aurreko oroimin ari zaidala bi hurtzen. Izan ere, aurtengo Gabonak izango dira, okerrik ezean, etxe
|
honetan
bizitzen emango ditudan azkenak. Ez dago hemen nire bizitzaren gorabeherak eta zertzeladak zertan kontatu, baina azal dezadan nire betiko etxebizitza uztekotan naizela, neurera joateko.
|
2023
|
|
Sare sozialetan, influencer kukiak aditzen ditut genero berdintasunaz hizketan, baina, caralho, gustura ikusiko nituzke igualdadearen eta conciliaçãoaren moñoña azalzuri horiek neure larru beltzean, Atlantikoko putzuaz bestaldeko txaboletan, egunez ama eta gauez puta, horra benetako kontziliazioaren erronka, zeren niri kalean eskatzen baitzidaten puta izateko ama izango ez banintz bezala, eta etxean, berriz, ama izateko puta izango ez banintz bezala, baina, azkenean, ze erremedio, haurrak zaintzen dituen ama zintzo eta gozoarena ez ezik bezeroak bero bero jartzen dituen puta likitsarena ere egin behar izaten nuen aldi berean ezkutuan, eta azkenerako hainbeste bizitza eta mozorro nituen, meu amor, non jada ez bainekien kanpoan puta eta etxean ama nintzen, edo kanpoan ama eta etxean puta, eta kontu haiei buruan jira eta buelta brageta eginda bukatzen nuen eguna, eta halako ziztuan pasatzen zen denbora, minutu bakar bat ere ez nuen niretzat, minutu bakar bat ere ez ispiluan nire mozorroari begira egoteko, minutu bakar bat ere ez nire zaletasunetan aritzeko edo maite nituenekin egoteko, eta neure buruari esaten diot gustura asko ikusiko nituzkeela nire larruan emakume euskaldun pottotta zuri pinpirinak, bai, bai, haurra zaintzeko aitzakian Bidasoko erreka bazterreko kafetegietan arratsalde osoa denbora pasa egoten diren horietxek, hor aritzen dira sermoian zaintza gora eta behera, emakume guztien eskubideez betetzen zaie ahoa, baina laster konturatu nintzen avispa, barkatu ahizpa horiek ez diotela nire putalarru beltzaranari erreparatu ere egiten zizta egiteko ez bada, endreda makila deitzen didate," beren" gizonak endredatzen bere saltsan dagoen saltsera su emailea naizelakoan, haiek berriz emakume duin eta zuzenak omen, bai panpox horiek beste maila batekoak dira, nire mundutik hurbil egonagatik sartzerik ez dudan beste mundu paralelo batean bizi dira, baina irakasle, administrari, ingeniari nahiz abokatu, haiek ere badituzte beren txuloak, zeren autoa, lana, neskamea eta gimnasioko irakaslea edukitzeak ez baititu libratzen etxean, kalean edo bulegoan egunero prostituitzetik, baina nire ofizioaren jakintzarik gabe, beren senarrei zakilak nondik jotzen dien jakingo balute sikiera, baina ezta hori ere, apalduko nituzke nik erdeinuz begiratzen didaten putazahar orgasmogabe horiek, haien morkots ustelen aldean duintasun handia du sexu langile honen motxinak, urteek baino gehiago amorrazioak erretxintzen dien aurpegi zimel horietara tu egingo nieke nire paretik pasatu eta begietara begiratu ere egiten ez didatenean, piku siku alaenak, se diz assim? A coisa é que barrutik sutan kiskaltzen jartzen naiz ikatz bihurtu arte, zeren Bidaso bazter
|
honetan
bizitzen eman ditudan urteotan ohartu bainaiz zernahi eginda ere beste dimentsio batean bizi den estralurtar ikusezina naizela emakume zuri eredugarri horien begi errimeldunentzat.
|