|
bataren zein bestearen ametsek, jakina, hazi bat zuten abiapuntu, burbuila bat?, amets guztiek bezala, baina Domingoren ametsa ametsetik at gauzatzera, gorputz hartzera eta itxuraldatzera, alegia? deitua zegoen bitartean. Domingok zuèn ametsari, errealitatearekin eta grabitate indarrarekin lotuta zegoen heinean, errealitateak berak emango baitzion, azken batean, behin betiko sendotasuna, han helmugan, zurezko arranoa gobernatzeko gai izatean?, Gabinorena ez,
|
honen
ametsak ametsaren lurrak baitzituen abiapuntu eta helmuga, halako eran, non ametsak iraun bitartean iraungo baitzuen, baita ametsaren azken hatsarekin batera lehertuko ere bidaiaren helmugan, ezerezean amiltzeko: hots, Domingoren ametsa proiektu bat zen, ametsetik errealitateranzko jauzia egitera behartzen zuena; Gabinorena, aldiz, amets hutsa zen, ametsaren mehetasuna zuena eta bere izatea eta bere ibilbidea ametsaren baitan topatzen zituena; horregatik, begi erne bizi ongi zabalduak eskatzen zizkion ametsak Domingori, errealitatearekiko loturak ez zion besterik eskatzen, ziurki, errealitatearekin talka eginez gero edo lurra hartu beharrean lurra joz gero pikutara joan baitzitezkeen bere asmo guztiak?, eta Gabinori begi itxiak, bere baitan gauzatzen eta mamitzen den ametsak ezerezarekin lotutako hondo ilun mugarik gabekoa baitu sorterri, amets egiteko ahalmena ere, ezerezetik mundu bat sortzekoa, alegia, edo mundu bat dagoen lekutik beste mundu bat nahiz mila mundu?
|
|
Domingo eta Gabino, bi anaia, bi asmo, bi amets: ...ets guztiek bezala, baina Domingoren ametsa ametsetik at gauzatzera –gorputz hartzera eta itxuraldatzera, alegia– deitua zegoen bitartean –Domingok zuèn ametsari, errealitatearekin eta grabitate indarrarekin lotuta zegoen heinean, errealitateak berak emango baitzion, azken batean, behin betiko sendotasuna, han helmugan, zurezko arranoa gobernatzeko gai izatean–, Gabinorena ez,
|
honen
ametsak ametsaren lurrak baitzituen abiapuntu eta helmuga, halako eran, non ametsak iraun bitartean iraungo baitzuen, baita ametsaren azken hatsarekin batera lehertuko ere bidaiaren helmugan, ezerezean amiltzeko: hots, Domingoren ametsa proiektu bat zen, ametsetik errealitateranzko jauzia egitera behartzen zuena; Gabinorena, aldiz, amets hutsa zen, ametsaren mehetasuna zuena eta bere izatea eta bere ibilbidea ametsaren baitan topatzen zituena; horregatik, begi erne bizi ongi zabalduak eskatzen zizkion ametsak Domingori –errealitatearekiko loturak ez zion besterik eskatzen, ziurki, errealitatearekin talka eginez gero edo lurra hartu beharrean lurra joz gero pikutara joan baitzitezkeen bere asmo guztiak–, eta Gabinori begi itxiak, bere baitan gauzatzen eta mamitzen den ametsak ezerezarekin lotutako hondo ilun mugarik gabekoa baitu sorterri, amets egiteko ahalmena ere –ezerezetik mundu bat sortzekoa, alegia, edo mundu bat dagoen lekutik beste mundu bat nahiz mila mundu– iturri agortezin bihurtzen duena, halako moldez, non lehertutako burbuilen baitatik beste burbuila batzuk sor daitezkeen:
|