2015
|
|
Oi, nork ikus lezakeen bere burua jada haren eskuz hilik eta jainkozko leize honetara egotzirik, handik irteteko jada esperantzarik gabe, edo hobeki esan, bere burua handik kanpo ikusteko beldurrik gabe! Baina ai ene, Jauna, bizi
|
honek
dirauen bitartean etengabe baita arriskuan betiko bizia!
|
|
Azken batean, ene ahizpak, honekin amaitzen dut: ez dezagula oinarririk gabeko dorrerik eraiki, Jaunak ez baitu hainbeste begiratzen egintzen handitasuna, nolako maitasunez egiten diren baizik; eta ahal duguna egiten badugu, egunetik egunera gehiago eta gehiago ahal izanez joan gaitezela egingo du Haren Maiestateak, laster batean nekatu gabe, bizialdi
|
honek
dirauen tarte txikian, eta, beharbada, bakoitzak uste duen baino txikiagoa izango da, ahal dugun sakrifizioa barrutik eta kanpotik eskaintzen badiogu Jaunari; Haren Maiestateak gure sakrifizioa gugatik gurutzean Aitari eskaini zionarekin batuko du, gure borondateak merezi duenaren balioa izan dezan, egintzak txikiak izan arren.
|
|
Egia da, neure bizitzan igaro dudan unerik gogorrenetakoa izan zela iruditzen zaidala. Espirituak igarri egiten zuela dirudi igaro nuen guztia,
|
honek
iraun izan balu izan zitekeen bezain gogorra izan ez arren. Baina Jaunak ez zion utzi asko sufritzen bere zerbitzari gaixoari; izan ere, sekula ere ez ninduen utzi lagundu gabe atsekabeetan, eta oraingoan ere hala gertatu zen:
|
|
Elizan zutenetik eman ziguten fundatuko genuenerako; izan ere, santa hau etxe oneko hainbatek maite zutenez gero, ornamentuz oso ongi zegoen. Ni oso pozik nenbilen han izan nintzen garaian, baina baita nahasirik ere, eta nahasmen
|
honek
irauten dit oraindik; izan ere, penitentzia hain latza egin zuena ni bezalako emakumea zela ikusten nuen, eta ni baino hauskorragoa, zetorren familiatik zetorrelako eta ez ni bezain bekataria; batetik bestera ez baitago hurrik ematerik ere, eta mesede handiagoak jaso ditut askoz ere gure Jaunagandik era askotara, eta nire bekatu handiak direla-eta infernuan ez edukitzea mesede handia da oso.... Ahal izanez gero, hura imitatzeko gogoaz kontsolatzen nintzen soilik, baina ez asko; bada, nire bizitza osoa desira artean joan izan da eta egintzarik ez dut egiten.
|
|
2 Frai Diego hemen dago, gutxi ikusi badut ere; ahal badu, horrantz joango da. Ama Priorea ongi dago, baita nire laguna ere; ni neu ere hobeki; harrituko nintzateke
|
honek
irauteaz. Egin beza Jaunak hobekien deritzana eta izan bedi berorrekin.
|
|
2 Dena dela, hau ere behe mailako erremedioa da, eta ez perfekzio handia. Hoberena
|
honek
irautea da, eta zu kaltetu eta eraitsia, eta zurekin dagoen Jaunagatik zuk hala egon nahi izatea. Jarri begiak zeure buruagan eta begiratu barrurantz, esanda dagoenez; zeure Maisua aurkituko duzu, hutsik egingo ez dizuna; alderantziz:
|
|
Ez die ezerk atsekaberik ematen, eta ez dirudi emango dienik ere. Azken batean,
|
honek
dirauen bitartean, berengan duten poz eta atseginez hain sor eta lor daude, non ez baitira gogoratzen beste ezer desiratzerik dagoenik, eta pozarren esango lukete san Pedrok bezala: –Jauna, egin ditzagun hemen hiru egoitza?.
|