2005
|
|
Era honetan iristen gara azaldu nahi dugun hirugarren ohar antropologiko pedagogikora, alegia, Humboldtek bere teoria linguistikotik abiatuz"
|
hizkuntzaren
izaera formatiboa" bezala ezagutzen duen horretara. Hemen ere gogora ekartzekoa da, aldez aurretik eta orokorrean, haren ustetan hizkuntzak" paper garrantzitsuena" jokatzen duela pertsonen etengabeko humanizazio" prozesuan" eta, zehazki, bere bitartekaritza ezinbestekoa dela gizabanakoak bere" indibidualitatea" etengabe" unibertsalitatera" gerturatu ahal dezan113 Ideia nagusi hau xehatzerakoan esan beharra dago, lehenik, gizakiaren formazio prozesu hori neurri batean beronen ezagupenen zabaltzearen edo bere burua intelektualki garatzearen emaitza dela.
|
|
Beraz, hizkuntzak gizakiari behin eta berriz esperientzia berriak eskaintzen dizkion heinean, paper garrantzitsua, edo" garrantzitsuena", jokatzen du giza-formazioaren prozesua osatzen duten dimentsio denetan, bai bere handitze kognoszitiboan bai bere hobetze etiko moralean. Hemen"
|
hizkuntzaren
izaera formatiboaz" esandakoa, hala ere, gure autoreak honi buruz ulertzen duenaren laburpen bat baino ez da, baina aztergai hau —gure interesgunetik hain gertu dagoena— zehatzago jorratuko dugu ondorengo orrialdeetan.
|
|
Ondoren aztertu dugun bezala, eta bere hitzak erabiliz," hizkuntzaren izaera nazionala" izan dugu hizpide eta, hemendik abiatuz, giza-talde ezberdinen hizkuntzez eta hauen hezkuntzarako garrantziaz aritu gara. Azkenik"
|
hizkuntzaren
izaera formatiboari" buruzko zenbait ohar eskaini ditugu ideia garrantzitsu bat azpimarratu nahian, alegia, hizkuntzak gizakiaren formazioaren ezinbesteko elementua osatzen duela, hark honi etengabe esperientzia berriak eskaintzen baitizkio. Honek guztiak, beraz, nahiko garbi erakusten du haren hizkuntzaren teoriak, funtsean, oinarrian duen gizakiaren teoria zehaztu eta mamitu nahi duela eta, azken batean, hura honen jarraipen edo luzapena baino ez dela.
|
|
Gizakiaren humanizazioa, formazioa edota hezkuntza kontsideratzerakoan —" Bildung" kontzeptuaz ari gara— ezinbestekoa da Humboldten ustetan bere dimentsio linguistikoa zabaltasun osoan eta ondorio guztiekin kontuan hartzea. Hemen jarraian azalduko dugunarekin, beti ere, bere teoria linguistikoaren aspektu antropologiko pedagogikoen artean ikusitako"
|
hizkuntzaren
izaera formatiboa" oraindik gehiago jorratzeko asmoa dugu. Gizakiaren humanizazioa, esan berri dugun bezala, garapen intelektual eta bilakaera pertsonal baten emaitza da, alegia, situazio ezberdinen arabera izandako bizipen eta esperientzia berriei esker gauzatutako prozesu baten emaitza.
|
|
gizabanakoen humanizazioa, formazioa edo heziketa(" Bildung"), aipatutako gizakiaren berezko linguistizitatea dela eta, ezinbestean planteatu behar da hizkuntzaren estudioaren eta hizkuntzen ikerketen ildotik. Zentzu honetan hitz egiten du berak"
|
hizkuntzaren
izaera formatiboaz", ze, egiaz, honi esker bakarrik eduki ahal dezake gizakiak bere garapen pertsonalerako behar dituen situazioen eta esperientzien aniztasuna. Horrela, bada, gizabanakoak hizkuntza ezberdin gehiago ezagutzen dituen heinean, zabaldu eta aberastu egiten du bere mundu ikuskera propioa, eta, honengatik, hezkuntz proiektu orok ezinbestean kontsideratu behar du haien ikas irakaskuntza.
|
2010
|
|
Baina gizakiak berezkoa du dimentsio linguistikoa —hizkuntza ez da berarentzat eranskin bat soilik—, eta, horregatik, nahitaez hartu behar dugu kontuan hizkuntza, baldin eta gizakia bera zer den ulertu nahi badugu eta berorri bere garapenean lagundu nahi badiogu. Testuinguru antropologiko horrek, bestela, badu ere eraginik hizkuntza bera kontsideratzeko gure moduan, ze berori hemen bere sakoneko gizatasunean agertzen zaigu, eta horrek —besteak beste—"
|
hizkuntzaren
izaera formatiboaz" hitz egitera garamatza. Humboldtengan, beraz, bat egiten dute gizakiaren teoriak eta hizkuntzaren teoriak, eta, horregatik, bere arlo horretako ekarpena aldi berean ezaugarritu dezakegu" antropologia linguistiko" edota" linguistika antropologiko" bezala.
|