|
Handik hamar bat egunera, izan ere, nire urtebetetzea zen, eta Helenak opari berezi bat egin nahi zidan; bi egun lehenago eman zidan bere asmoen berri, siestako orduan egin ohi zizkidàn bisita labur haietako batean, noiz eta nik, hark alde egin aurretik, kopetaren erdian muxu bat eman bainion, berak, hasieran, esker oneko irri batekin ordaindu zidana; irri hura, baina, berehala itxuraldatu zen, esker onekoa zirudiena gero eta bihurriagoa egin baitzen, irri ezin pikaroago bihurtu arte; eta orduan, esatekoa esan zidan Helenak: . Bainilazkoak ere baditut, txokolatezkoak baino gozoagoak, azukre hutsa??; harri bilakatu zitzaidan gorputza, istantean milaka harri puskatan desegin zitzaidana, hain izan zen bortitza Helenaren
|
hitzek
nire haragi hezurrei eragin zietèn lurrikara!; ezer ez nintzen, eta ezereza nintzen, hortaz, ez buru ez burmuin; gero, ezpainak hezatzeko edo, mihi punta atera zuen Helenak ezpainen artetik, nahi gabeko mugimendu batean, nik uste; nire gorputzaren etxea hankaz gora zegoen, bai, oinak eskuetan eta eskuak oinetan, burua ere tokiz kanpo?
|
|
Handik hamar bat egunera, izan ere, nire urtebetetzea zen, eta Helenak opari berezi bat egin nahi zidan; bi egun lehenago eman zidan bere asmoen berri, siestako orduan egin ohi zizkidàn bisita labur haietako batean, noiz eta nik, hark alde egin aurretik, kopetaren erdian muxu bat eman bainion, berak, hasieran, esker oneko irri batekin ordaindu zidana; irri hura, baina, berehala itxuraldatu zen, esker onekoa zirudiena gero eta bihurriagoa egin baitzen, irri ezin pikaroago bihurtu arte; eta orduan, esatekoa esan zidan Helenak: " Bainilazkoak ere baditut, txokolatezkoak baino gozoagoak, azukre hutsa..."; harri bilakatu zitzaidan gorputza, istantean milaka harri puskatan desegin zitzaidana, hain izan zen bortitza Helenaren
|
hitzek
nire haragi hezurrei eragin zietèn lurrikara!; ezer ez nintzen... eta ezereza nintzen, hortaz, ez buru ez burmuin; gero, ezpainak hezatzeko edo, mihi punta atera zuen Helenak ezpainen artetik, nahi gabeko mugimendu batean, nik uste; nire gorputzaren etxea hankaz gora zegoen, bai, oinak eskuetan eta eskuak oinetan, burua ere tokiz kanpo... baina mihi puntaren irudiak erreakzionarazi eta neure one... burua buruaren tokira, oinak oinetara eta eskuak eskuetara; ez al nengoen, bada, Helenaren mihia salbatzeko prest —" Mihia moztu lehenago...!" esan zuen berak, ni salatu baino lehen—, baita gure harremanak pikutara bazihoazen ere?; beste ikuspuntu batetik, baina, Helenaren mihi puntaren irudi hura su txiki bat ere bazen, irudimenaren haizeak suago bihur zezakeena, beste irudi batera edo beste irudi batzuetara eraman nintzakeen neurrian; buruan nuen, gainera, ordurako, irudi haietako bat:
|