Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 61

2002
‎Bueno, bi gauza –eskuak buru atzean jarri eta gorputza luzatu zuen– Bat: Arantxarekin hitz egiten egon nauk.
2003
‎–Aktore adiskide batekin hitz eginda zegoen heriotza antzezteko. Entseguak ere egin zituzten behin eta berriz, eta ez nuela inolako arriskurik esaten zidaten, aski nuela egun horretan batzordeko norbaiti, zuri esate baterako –eta begirunez begiratu zidan–, telefonoz dei egin, heriotzaren berri eman eta prestaturik zituzten frogak, lehen eman dizkizudanak, erakustea eta ondoko egunetan jendaurrean burumakur, goibel eta samindurik agertzea, aski nuela hileta egunean eta omenaldikoan malkoren batzuk isurtzea edo, ezin banuen, betaurreko beltzak jantzirik, nire itxura urrun eta ausentearekin ibiltzea, hori oso ondo egingo nuela esan zidaten, dagoeneko alargun aire bat hartzen hasia nengoela-eta.
2005
‎Oraindik gaztea izan arren burusoiltzen hasitako gizon garai batek hartu ninduen. Zer izan nahi nuen galdetu zidan," handitzen haizenean"; hasieran ez nion erantzun, baina, berak ekin egin zuenez, azkenik" sukaldaria" erantzun nion; ordurako gure aita Manuel Urrestirekin hitz eginda zegoen. Berak, burusoil gazteak, barre egin zuen nire erantzuna entzutean.
‎Don Juani gehiago gustatu zitzaion jarrera hori eta berriro ekin zion konpetizioaren xehetasunak kontatzeari. Eta hiru ordu laurdenez hitz egiten egon eta gero, esan zuen ebanistek euren lana amaitu zutela halako batean, eta jende asko etorri zela elizara zer egin zuten ikustera. Esan zuen berrehun lagun baino gehiago egon zela eliza barruan, teloiaren aurrean.
2006
‎Gaizkak hobeto pentsatuta zeuzkan gauzak, hala ere: zinegotzi batekin hitz egina zegoen, nonbait, eta urbanizagarritzat jotako lur-sail bat modu onean emateko asmoa omen zuen udalak, hartarako propio eratutako hiritarren kooperatibaren bati.
2008
‎Biak bakarrik zeuden arren, ez zuten hitz gehiagorik egin, izebak, haatik, muturra okertu zion, sinesgogor?, bezperan aski eta sobera hitz eginak baleude bezala. Baina buruko minak burmuinak zulatzen bazizkion ere, bezperako eguna zuen, ezinbestean behar zuen?
‎–Baina Garirekin hitz eginda nago horretaz??, defenditu da Lidia. –Hitz eginda?
‎Garibaldirekin hitz egiten egon eta astebetera hartu nuen etxean izen abizenak eta helbidea eskuz idatzirik zituen kartazal bat. Barruan zetorren behinola niri buruz idatzi zuen txostena:
‎Bidean arropa umelak erreskadan zintzilikatzen ari zen emakume bati begira egon omen ziren, zer nolako familia izan ote zezakeen kontuak egiten (emakumearen barruko arropak bereziki omen ziren handiak). Ixteko zorian zegoen gizonezkoen baten atarian Rossiniren operaz hitz egiten egon omen ziren. Bien bitartean ilea mozten ari zen barberoa ikusten omen zuten lanean edo hitz egiten.
‎Biak bakarrik zeuden arren, ez zuten hitz gehiagorik egin –izebak, haatik, muturra okertu zion, sinesgogor–, bezperan aski eta sobera hitz eginak baleude bezala. Baina buruko minak burmuinak zulatzen bazizkion ere, bezperako eguna zuen –ezinbestean behar zuen– gogoan Beñardok:
2009
‎–Eta zergatik ez zoaz aitonarekin bizitzen? , izebak galdera egin bezain laster amaren erantzunaren zain gelditu nintzen, baina ama isilik gelditu zen, hitz eginda egongo ziren ordurako?. Hiriburuan biziko zinateke eta ez herri ziztrin batean, alokairua dohainik eta aitonak ez lizuke estorbu handirik egingo.
‎–Barkatu, Ada, baina atzo izan zen haizearen eta txorien eguna, eta gaur hitz egitea dagokigu, eta zutitu eta, ixteko asmoz edo, leihorako bidea hartu zuen don Juliok.
‎nire etxea hire etxea duk, salako sofa hori hiretzat, eta Domingo, itsasaldi bakoitzaren ondotik, zakua bizkar gainean hartuta joaten zitzaion (Albertoren etxea hiri inguruan zegoen, portu batetik besterako erdibidean, hiriburuko erdigunetik eta Regina enetik aski urruti), lagunaren eskaintza onarturik; Albertok, baina, Domingoren egonaldi guztiak aprobetxatzen zituen laguna kausarako irabazteko, batean bilera batera gonbidatzen zuela eta bestean manifestazio batera, Alberto bere ideietarako bizi baitzen, goitik beherako diziplina batean sartuta, gizon emakumeen askatasuna eta berdintasuna helburu; aldian behin, gainera, proposamen bat luzatzen zion: lehengoan nagusiarekin hitz egiten egon ninduan, errepublikano jatorra duk eta haren konfiantzazko gizona nauk, badakik?
‎Aitarekin hitz egiten egon eta gero, honako hau gogoratu du Phineasek:
‎Eguraldia on samarra da hamazazpigarren teilatuan, Phineas eta Musone ikazkinei buruz hitz egiten egon arren. Musonek Bleuler ikusi du eskumako teilatuetatik hurbiltzen.
‎Baina ez dit ezer esan Carmenen alabari buruz. Ez dit aipatu berarekin hitz egiten egon denik ere.
‎–Barkatu, Ada, baina atzo izan zen haizearen eta txorien eguna, eta gaur hitz egitea dagokigu –eta zutitu eta, ixteko asmoz edo, leihorako bidea hartu zuen don Juliok.
‎nire etxea hire etxea duk, salako sofa hori hiretzat, eta Domingo, itsasaldi bakoitzaren ondotik, zakua bizkar gainean hartuta joaten zitzaion (Albertoren etxea hiri inguruan zegoen, portu batetik besterako erdibidean, hiriburuko erdigunetik eta Regina enetik aski urruti), lagunaren eskaintza onarturik; Albertok, baina, Domingoren egonaldi guztiak aprobetxatzen zituen laguna kausarako irabazteko, batean bilera batera gonbidatzen zuela eta bestean manifestazio batera, Alberto bere ideietarako bizi baitzen, goitik beherako diziplina batean sartuta, gizon emakumeen askatasuna eta berdintasuna helburu; aldian behin, gainera, proposamen bat luzatzen zion: lehengoan nagusiarekin hitz egiten egon ninduan... errepublikano jatorra duk eta haren konfiantzazko gizona nauk, badakik... eta inprentan bazagok hiretzako moduko lana... apirilean, izan ere, errepublika aldarrikatu zitean, bai, eta memento ezin hobea duk inprentari bultzada bat emateko... baina horretarako diru iturriak behar ditiagu, eta hik ez al huen komertzioa ikasi?; elkarrizketaren beroan Domingok baietz esaten zion... ea hurrengoan, Alberto...; eta orduan ere, bere laugarren itsasaldiari ekiteko lauzpabost egun baizik falta ez zitzaizkionean, halaxe esan zion Albertori:
2010
‎–Esan genien: . Zuek jakingo duzue zuen artean zer hitz egiten egon zareten. Inoiz ez diguzue kontatu, zuek ikusiko duzue.
‎Batasuneko kideek bazekiten mahai gainean jartzekoak ziren aldaketa proposamenak ez zuela PSE EEren oniritzirik lortuko. Ordurako, Otegi hitz egina zegoen Egigurenekin eta, honek, behin proposamen berria irakurrita, hori onartzea ezinezkoa izango zela aurreratu zion. Sozialistek, beraz, bazekiten zehatz mehatz zer zetorren, eta kontraproposamen idatzia prest zeukaten.
‎PSE EEk gainditu ezin zuen marra gorria zein zen argi zeukaten denek, horretaz luze hitz eginda baitzeuden: egiten dena egiten dela, legeriak aurreikusten dituen prozeduren bitartez egin behar da.
‎Baina zer da hau? Zertaz hitz egiten egon gara hainbeste denboran. Mehatxuarekin sekula ez dugu onartuko paperik.
2011
‎Hitzari zurrut eta zurrutari hitz, itxuraz amaierarik eduki behar ez zuen gau hartan, seme Feliperi buruz luze hitz egiten egon ondoren, pattarrak arindutako mingain askeari esker, Augustoren zorteaz eta abileziaz mintzatu zitzaion egunsentira artean Nagusia, Isidro Gartzia kapitaina, Antonio Zarreta soldadu eta txofer militarrari. Azkenerako, biak ziren mozkor mozkor eginda kasernako bulegoan.
2012
‎Afari bitxia izan zen hura. Ezezagunekin horditu eta goizeko ordu biak arte hitz egiten egotea irreala iruditu zitzaidan. Baina, antza denez, hirurak konfiantza osoz ari ziren, halakoak sarritan egingo balituzte bezala.
‎Martak marmarra baino ez du entzuten, farmazia jendez betetzen denean entzuten duen zurrunbiloaren antzekoa, Raul kristalezko manpara baten bestaldetik hitz egiten balego bezala. Azkenean, burua altxatzea lortu du, eta begiradak balkoira egin dio ihes:
‎Ospitaleko gaixo bati buruz hitz egiten balego bezala aritu da Bakarne Perurekin duen harremanari buruz. Ur txorrotak labana zorrotzaren ahotik jaisten jarraitzen du.
2013
‎Zure aitarekin topatu omen zen kanpoko aparkalekuan, eta esan omen zion medikuak oso itxaropentsu zeudela eta egoera hain egonkorrean egotea hainbeste astetan zehar zeharo positiboa dela. Ondoren Sararekin hitz egiten egon omen zen, eta herenegun irribarre bat egin omen zenuela esan omen zion Sarak, zure ahizpak. Hori seinale ona dela irakurri dut interneten.
‎Norahk ez zekien aitak beste emakume batekin ezkontzeko asmoa izan zuenik noizbait. Antza denez, dena hitz egina zegoen, horrela ziren gauzak Aljerian; gogoan zuen Faïza lehengusina, bere adin berekoa, ezagutzen ez zuten mutil batekin ezkondu zutela; Nadia eta Norah ez ziren gai izan ezkontza hura eta lehengusinaren konformitatea ulertzeko: ezagutzen ez zuen gizon batekin ezkondu?
‎Abdel Haqqen aita eta Raissa hitz eginak zeuden hartaz mediku espezialistarekin, baita honen konplizitatea erdietsi ere, halako moldez, non, medikuak erran zienean ezen Abdel Haqqek koman sartua zirudiela, bikiak agertu baitziren aitaren gelan, lauta eskuan, haren azken borondatea konplitzeko prest.
‎–Badakit, Ander, badakit. Hori hitz egina dago, eta udazkenean hasiko zara. Baina oraindik bi hilabete dituzu bizkortzen jarraitzeko, eta tramankuluarekin ohitzeko.
‎–Ez dut uste batere hitz egiten geundenik. Sir Williamek ez zituzkeen topatuko gela osoan guk baino esateko gutxiago duten beste bi.
‎Abdel Haqqen aita eta Raissa hitz eginak zeuden hartaz mediku espezialistarekin, baita honen konplizitatea erdietsi ere... halako moldez, non, medikuak erran zienean ezen Abdel Haqqek koman sartua zirudiela, bikiak agertu baitziren aitaren gelan, lauta eskuan, haren azken borondatea konplitzeko prest. Kantak, letraren antzera, musika hunkigarri bat zuen, bere baitan biltzen zituena bizipozaren argia eta biziminaren itzala, itzalak argirako bidean beti, argiak itzala osoki hartzen zuen arte, arimaren hordialdi erabatekoan:
2014
‎–Uste nuen horretaz hitz eginda geundela, Rocío?
‎Ordu erdi zeraman Jimek jesarrita, Clarken kiku alaiek poztu gabe, zeinetan, «Aupa, mutila, zer moduz dena?» esateaz batera, belaunean txapaka egiten baitzion. Tarte horretan, dozena bat gizonezko hitz eginda zeuden harekin, edo haren ondoan geratuak ziren, baina bazekien guztiak harrituta zeudela hura han ikusita, eta susmoa zuen bat edo beste minduta zeudela berarekin. Hamar eta erdietan, ordea, bere lotsa guztiak utzi zituen, eta interes larrigarri bat jabetu zen haren gogoaz:
‎Bere bizitzako papera antzeztea egokitu zitzaion Edurneri arratsalde hartan. Axularri ezer gertatu ez balitz bezala hitz egitea zegokion. Idoiari, betidanik ezagutuko balu lez.
2015
‎Baina guk... guk aukera bat besterik ez genion eman nahi etorkizunari, behin betiko hondoratu aurretik; deslai noragabe doan txalupa porturatu... Susmo txartuta egongo zarela diot, ez baita normala inorekin horren tarte luzez aurrez aurre hitz egiten egotea. Ez luzez, ez laburrez.
‎Buru keinua luzatu zion gero Perico Biritxinagari. Misterrarekin aurrez hitz eginda balego legez, jokalari bakoitzari estreinako euskal selekzioarekin erabili behar zuen jantzia banatzen hasi zen masajista xaharra. Galtza zuriak, galtzerdi gorriak eta mauka luzeko kamiseta berdea, bihotz parean Euzkadiko armarria brodaturik zeramana.
‎–Zer ote zekitek? Lepoa jarriko nikek jendarmeekin hitz eginda daudela?.
2016
‎Ederra da margo usaina egotea etxean Leonora Carringtonen biografia irakurtzen dugun bitartean. Bere abizena esaten dudan bakoitzean, Carringtonek tente tente jartzen ditu belarriak, berataz hitz egiten egongo bagina bezala.
‎Uxue andereñoak hala eskatuta, hurrengo minutuetan Laboaren kantaren letrari buruz hitz egiten egon dira. Laster hasi dira protestak.
‎Okendo kalean jaitsi eta Hontza liburu dendara joan zen zuzenean. Sartu zenean inor ez ikusten eta agurtzen saiatu zen, aski uzkurra zelako orokorrean, batez ere egunean oraino inorekin hitz egiteke zegoenean. Gainera, liburuak ikusi nahi zituen denborarik galdu gabe, eta ez zuen gogorik lagunik topatzeko, are gutxiago idazle ezagunik.
2017
‎–Zure semearekin hitz egiten egon gara eta hemendik irten denean ez al dizu ezer kontatu?
‎Menu labur bat dastatu genuen. Aldez aurretik Bittorrekin hitz eginda nengoen eta bazekien aurrekontu murritzarekin genbiltzala, Goldsmithek unibertsitatetik diru-laguntza batzuk eskuratu bazituen ere.
‎Barrara hurbildu nintzen txanpain eske. Vivancok idazkari nagusiarekin hitz eginda zegoela esan zigun.
‎Alderdiak Marta promozionatzea ere erabaki bide zuen, artikuluan irakurritakoaren arabera. Berarekin hitz eginda zeudela ondorioztatu nuen, eta haren jarrera egokia iruditu zitzaiela.
‎Ez dakit gazteen arazoez orokorrean hitz egiterik badagoen. Nik, alde batetik, herriko kuadrilla daukat, adin ezberdineko jendea gaude, eta horiek inoiz ez didate galdetu zerbait zergatik ez nuen egiten, antzeko egoeran jende asko gaude.
2018
‎Ume baten aurrean kontatzen ez diren gauzak. Amuma biek elkarrekin topo egiten zutenean, erdi ezkutuka murmurikatzen hasten ziren, muturtuta bezala, haserre edo, eta umetxoa izan arren bazekien Izarok berari buruz edo bere gurasoei buruz hitz egiten egon behar zutela, zeharkako begiradak eta atzamarrarekin besteari isilik egoteko exijitzeak hori gutxienez eta hori dena begi bistan uzten baitzuten umetxo haren aurrean.
2019
‎–Amore ematen baduzu, beste guztiok ere pauso bat ematen dugu atzerantz, ohartarazi zidan, serio, munduko emakume guztien aurrean hitz egiten balego bezala, megafono batetik emakumez lepo zegoen plaza batera begira.
‎Aitari soldatatik hilero zerbait hartzeko baimena eskatu zion. Aukeratua zuen jada berokia, hitz eginda zegoen dendakoekin. Eta egun batean, aitak haren lata ireki, dirua hartu, eta eskopeta berri bat erosteko erabili zuen.
‎Lankideekin afaria, lagunekin zinera, irakurketa taldearen bilera? beti dauka zer egin, eta etxean dagoenean ere alabekin edo Liberekin telefonoz hitz egiten egoten da, edo irakurketa talderako gauzak prestatzen?
‎Iruñera gosaltzera igo, periodikoak lasai irakurtzeko, aurrekoan Eako poesia egunetan poeta batek. Iruñeko zona nacional, a deitu zuen horretan, hain zuzen, bigarren zabalgunean. Kafea eskatu berritan, ezagun bat sartu da eta deus gutxi esan diogu elkarri, ea atzo atera nintzen eta nik ea bera Kaldereria kaleko festetan egona ote zen eta ezetz, atzo Iruñera BS, XG eta HC etorri zirela Gipuzkoatik, aspaldian hitz eginda zeudelako PL rekin afari tertulia egiteko. Lerro artean ulertu diot PL k alde egin behar izan zuela berehala (are topaketaren erdian ere, oker harrapatu ez badut), zeregin bat zuelako.
‎Zuzentzaileak badu izena, Raimundo da. Bazen garaia diskreziorik gabe eta hainbeste denbora hitz egiten egon eta gero, pertsona nor zen jakiteko, baldin eta izenak eta abizenek inoiz probetxu ikusgarririk erantsi ahal izan badiete ohiko erreferentzia sinalektikoei eta bestelako diseinuei, adina, altuera, pisua, tipo morfologikoa, larruaren tonua, begien eta ilearen kolorea, ilajea lisoa, kizkurra edo uhindua, edo ilaje galdua, besterik gabe, ahotsaren tinbrea, garbia edo marrantatua, keinu e... Agian zimur bat baizik ez zaigu falta, edo azkazalen eitea, edo eskumuturraren lodiera, edo bekainen trazua, edo ikusten ez den behialako orbaina, edo agian, bakarrik, aipatu ez den abizena, gehien maite dena, kasu honetan Silva, izen abizenak Raimundo Silva, honela aurkezten du bere burua horrelakorik egin behar duenean, Benvindo alde batera utzirik, ez baitzaio gustatzen.
2020
‎Martinek ez dio osabari erantzun; ikasketak ez bestelako interesak ditu unibertsitatera joateko. Eliasekin hitz eginda dago; erregimenaren aurka antolatzen hasiak diren ikasleengana hurbiltzeko asmotan daude biak. Martinek gorroto ditu militarrak, izutzen duten bezainbeste.
‎Osvaldo ez, Osvaldo oso tipo baketsua da. Behin berarekin hitz egiten egon nintzen eta oso atsegina iruditu zitzaidan.
‎–Berarekin hitz egiten egon zarela esan diguzu –Antxonek, Ainhoak etxetik eramandako gauzen zerrenda bere libretatxoan idazten amaitu zuenean– Ez zara jabetu alabak maleta bat zeramala?
‎–Eta kasualitatez sare sozialetan agertu da bahiketarena –Mikelek–, kasualitatez Ainhoak populartasuna berreskuratu du, kasualitatez inguruko egunkari eta albistegietan agertu da berrogeita zortzi orduko erronkarena, kasualitatez Enekok ospitalean berarekin hitz egiten egon ginenean gauza bera kontatu zigun. Ez zaizkizue kasualitate asko iruditzen?
‎Saioa oso neska arretatsua zen horrelako gauzetan eta oso gutxitan entzuten zuen bera baino lehenago altxatu eta bera baino beranduago oheratzen zenean. Gainera, oso gaztea izanagatik ere, jakingo zuen Ainhoa egun horretan ez zela bere sasoirik onenean jaikiko, bezperan Alde Zaharreko taberna batean berarekin hitz egiten egon baitzen. Egun hartara arte ez zuen ahizpa sekula mozkortuta ikusi eta arraroa egin zitzaion.
‎Orain dela gutxi Fridays for future ko asanblada batean agertu zitzaigun, mugimenduaren inguruko informazio bila. Eta mobilizazio eta ekintza zuzenei buruz hitz egiten egon ginen.
2021
‎Narratzaile honek Raulen ikuspuntua ematen badu, lehen pertsonaren arauak aplikatuko dizkiogu: Raulek dakiena jakingo du, bere barruan balego bezala, nahiz eta ez den Raul bera hitz egiten dagoena. Baina sor dezakegu dena dakien narratzaile bat, edozein pertsonaia barrutik ezagutu dezakeena, irakurleok naturaltasunez asumitzen dugun mekanismo inposible bati esker narratzaile honek unibertso horretan gertatzen den guztia ezagutzen du eta horregatik deitzen diogu narratzaile orojakilea.
‎Zaila da jakitea gaur eman genezakeen definizio batek, definizio bateratu batera heltzea posible litzatekeela pentsatuta ere, zenbat denborarako balioko duen, edota behinola tasuntzat jotako ezaugarri benetako horiek galdu gabe... " Eboluzioaz hitz egitean adierazleez hitz egitea dagokigu. Hau da, saiatu behar dugu eboluzioa neurtzen duten adierazle batzuk markatzen, jakiteko marka norantz doan.
2023
‎Denari buruz hitz eginda geunden Vince eta biok. Haurtzaroari buruz, etorkizunari buruz, musikari buruz, filmei buruz eta institutuko gorabeherei buruz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia