|
Dohainen errepasoa egiten hasi naizenez, ezin aipatu gabe utzi haren aditasuna eta adeitasuna. Beti izaten zuen keinu egokia zain,
|
hitz
aproposa ezpainetan, eta, hitz eta keinuetatik harago ere, inori laguntzekotan eskuzabala zen bere denborarekin, bere gaitasunekin. Behin baino gehiagotan frogatu ahal izan nuen haren izaera solidario hori, lankide batekin edo bestearekin.
|
|
Barkatuko diozue gizajoari, gaztea da eta? lankidea desenkusatzen saiatu da lurperatzaile burusoila, baina, saiatu den arren, ez da
|
hitz
aproposik aurkitzeko kapaz izan eta mutu geratu da tarte luze batez, ahoa irekita, ezpainen artean hitz egokiren bat noiz labainduko. Tira, inork ez du hildakoaren alde ezer esango?
|
|
Ez ziren konturatu emakumearen aurpegian ez zegoela gogortasunik, hain zuzen ere, irribarre arin bat baizik, azken finean egoerak libertituko balu bezala. ...Silvak so egin zion, nahasirik, emakumea gaztea da oraindik, berrogei urte baino gutxiago, altua dela sumatzen da, azala matea du, ilea gaztainkara, zuzentzaileak, gertuago balego, hari zuri batzuk atzemango lituzke, aho betea du, haragitsua, baina ezpainak ez dira lodiak, kasu bitxia da, Raimundo Silvaren gorputzeko atalen batean artegatasunezko seinale batek jotzen du, asaldura izango litzateke
|
hitz
aproposa, orain hitz horri lagundu behar dion adjektibo egokia aukeratu behar dugu, sexuala, adibidez, baina ez dugu aukeratuko, Raimundo Silva ezin daiteke horrenbeste denbora egon erantzun gabe, honelako egoeretan denbora gelditu egin zela esatea ohikoa dela egia den arren, baina denbora, mundua mundu denetik, ez da behin ere gelditu. Emakumearen aurpegian irribarrea ageri da oraindik, baina zakarkeria, hitzen lehorra ezin daiteke bazter utzi, zuzendariak ere ez ziren hain gogorrak izan, Raimundo Silvak zalantzak ditu, ez daki besteak erabili duen tonu oldarkorrarekin erantzun behar duen, edo emakume haren menpeko izateak aholkatzen duen tonu otzanarekin erantzun behar duen, bistan da emakumeak badituela baliabideak etorkizunean bere bizimodua ozpintzeko, edozein aitzakia on izango da, eta azkenik, egoera horretarako eduki zuen denbora laburrak uzten zion bezain zehatz neurtu ondoren, behaketa fisionomikoak egiten pasatu zuenaz aparte, azkenik erantzun egin zuen, Neu naiz asebetetzeko moduko azalpena aurkitu nahi duen lehena, baina, orain arte ez badut horrelakorik lortu, zalantzak ditut inoiz lortuko ote dudan, nik uste dudana da nire baitan halako gatazka bat piztu dela, nire alde onaren, benetan alde onik badaukat, eta nire alde txarraren artean, hori denok daukagu, Jekill doktorearen eta Hyde jaunaren artekoa bezalakoa, erreferentzia klasiko hau egitea zilegi bazait, edo, hobeki esateko, eta gainera nire hitzekin, gaiztakeriaren tentazio mutantearen eta ontasunaren izpiritu kontserbatzailearen artean, batzuetan galdetzen diot neure buruari zer oker egingo zituen Fernando Pessoak, berrazterketak egiterakoan edo bestela ere, heteronimoekin zeukan nahaste harekin, deabru guztien arteko liskarra litzateke, hala uste dut.
|