Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 66

2000
‎Artikuluan arretaz irakurri ahal izan dudanez, Helen Fisher antropologoaren iritziz, emakumeok genetikoki markaturik gaude, bikotekidearekin hiru urte eman eta gero, bereiztera. Nonbait, ba omen daude gu maitemintzea bideratzen duten garun batzuk, eta horiek isurtzen dituzten substantzia kimikoak agortu egiten dira 36 hilabeteren buruan.
2002
‎Erriberrin hiru urte eman zenituen filosofia ikasten.
‎“Orain babesten saiatzen ez bagara, tximu handien populazio gehienak desagertu egingo dira datozen 20 urteetan”, dio Redmond Ian ekologista britainiarrak, Nazio Batuen Ingurumen Programaren (PNUE) proiektu baten arduradunak. Ianek hiru urte eman zituen Keresokin (Kivu hegoaldean) primate handiak ikasten, eta esan du Kongon egoera basatian bizi diren espezieak, hala nola txinpantzeak eta gorilak, inguruko landa populazioek ehizatzen dituztela sistematikoki, eta horiek elikatzeko erabiltzen dituztela. 1998az geroztik, Ruanda eta Ugandako matxinatuen eta haien aliatu militarren armadek ere harrapatu zituzten, basoetatik botatzeaz gain, Erdialdeko Afrikako lehen babesleak eta biztanleak, pigmeoak, eskualde horretako ekosistemaren oreka bermatzen zutenak.
2004
‎Europar Batasuneko Kontseilua eta Europako Parlamentua akordio batera iritsi dira, negoziazioetan ia hiru urte eman ondoren, hegaldia atzeratu edo overbookinga gertatzeagatik aire konpainiekin kontrataturiko zerbitzua jasotzen ez duten bidaiariei dagozkien indemnizazioak direla eta.
2006
‎Urola aldean eta Eibarren lanean aritu zen Iñaki, gerra Itxarkundia batailoian egin zuen, Dueson preso eduki zuten faxistek eta hortik Puerto de Santa Mariara eraman. Espetxean hiru urte eman ostean, berriro Euskal Herrira.
2008
‎1990 eta 1991 urteetan lortutakoak, esate baterako. Goiherrik hiru urte eman ditu txapelketa ofizialetan parte hartu barik, nazioarteko federazioak ez baitzuen ontzat hartzen sokatira euskal federazioa. Arazoak azaro, klub moduan utzi diete parte hartzen Suediako txapelketan; selekzio moduan, ordez, ezin dira lehian aritu.
2009
‎Hondarribiko komentuan hiru urte eman zituen, 1909tik 1912ra, eta hango artxiboa berritu eta Gipuzkoa osoko herrietatik etorritako gazteekin ikastaroak antolatu zituen. Kaputxinoen barruan, gainera, bi joera politiko edo sozial nabarmen azaleratu ziren Nafarroan 36ko gerra aurretik, eta Gumersindok harreman handia zuen jarrera euskaltzale argia erakutsi zuten Lekarozko kaputxinoekin.
‎2000ko uztailean Juan José Ibarretxe lehendakariak Boise bisitatu zuenean, Hardestyk hilerrian zehar eraman zezan eta egitasmoa azal ziezaion eskatu zuen, baita bisita horretaz profita­tu ere. Liz Hardestyren aitonak, Mateo Arreguik, bere maizterrak bizitzan nahiz heriotzan zaintzen zituen moduan, bilobak haien oroimen iraunkorra ziurtatu zuen, hiru urte eman zituelarik artxiboak arakatzen eta ikertzen, espezialistei elkarrizketak egiten, eta boluntario talde bat gidatzen. Nekaezin egin zuen lan, euskaldun haiei eman dakien Idahon igarotakoa eta lur honi ekarririkoa gogoraraziko duen oroigarri bat.
‎Orain, idatzizko hedabideetan jakin dugu dozena erdi bat ikastolak osatu dutela ekainaren 13ko biltzarrean onetsi ez zen kooperatiba europarra, eta Konfederazioaren gaurko lehendakaria bera dela haren lehendakaria, ez baitu bete, bestalde, duela hiru urte eman zuen hitza, alegia lan talde berri bati bidea irekitzearren dimitituko zuela. Horra, beraz, Nafarroako ikastolen proposamenaren funtsa:
2010
‎Epaiketaren zain, hiru urte eman dituzte kartzelan bi auzipetuek. Iruzurra aireratu zenean, ihes egin eta leku ezezagunen batean zeuden, baina, 2007ko urriaren 23an, alkoholemia kontrol baten atxiki zituzten Tarragonan.
‎2007an Vila realek fitxatu zuen, baina utzita joan zen Zaragozara. Bertan hiru urte eman zituen. Bigarren Mailara jaitsiera eta Lehen Mailarako igoera bizi izan zituen Zaragozan.
‎Rochester Unibertsitateko ikertzaileek hiru urte eman dituzte aztertzen askotariko karraskariak eta minbizia. Azkenean, atera duten ondorioa da bizi itxaropen luzea duten karraskari txikiek dutela babes mekanismo hori.
‎Lehen egiten ez zituen gauzak egiten ditu orain. Aspacen hiru urte eman ditu eta han izandako garapena oso apala zen. Galizian bi hilabeteko epean izan duen garapena askoz handiagoa izan da.Urte zailak bizi izan dituzue, orduan. V.C. Gogorra izan da, bai.
‎Ez zuen euskaraz hitzik esan, ez zuen Realaren kamiseta jantzi, eta ez zion, hala esanda bazuen ere, Till Victory kantua Espainiako futbol selekzioari eskaini. Hori bai, hirian duela hiru urte eman zuen kontzertutik abiatuta, inprobisatzera ausartu zen une batean, euriari ere dei eginez.
‎Etxera itzuliko da, ia bere ibilbide osoan inguru natural izan duen lehiaketara, lorpen handienak eta ospea eman dizkion horretara. Baina hiru urte eman ditu kanpoan, aldaketa asko izan dira etxea zen horretan, baita taldean bertan ere. Ezezagunak zaizkio aurkari asko, eta neurri batean ezezaguna du bere burua ere.
2011
‎Emilio J. Cocinero 2009an sartu zen EHUn, Oxfordeko Unibertsitatean hiru urte eman ostean. Oraindik haiekin elkarlanean jarraitzen du.
‎Jose Antonio Rodriguez EHUko Genetika Saileko irakaslea da orain. Aurretik, hiru urte eman zituen Australian, eta beste zazpi Herbeheretan, minbiziaren ikerketan: Herbeheretan, ospitale batean aritu nintzen, ez unibertsitatean.
‎Barrutik ezagutzen du Uribek telebista, proiekturen bat edo beste egin duelako pantaila txikiarentzat. Gero proiektatu ez zen Dos orillas 13 kapituluko telesailerako, adibidez, hiru urte eman zituen Amerika zeharkatzen. Lanak ahituta utzi zuen, baina esperientzia errepikaezina izan zen.
‎Ingeniaritza informatikoa ikasten du, eta arlo horretan lan egiten du Alecopen bertan. Laster hiru urte emango ditu Alecop eko ikasle bazkide moduan. Berak, arrasatear moduan, betidanik ezagutzen zuen Alecop.
‎Ez dut gogoratzen –zinez diot– erantzun ote zidan. Nik neuk hiru urte eman nituen ezer bidali gabe. Kartzelaldiko laugarren urtean, berriz, zer edo zer gertatu zen gure kalean eta beste gutun bat idaztera animatu nintzen.
2012
‎Otegi hitz egiteagatik bakarrik zigortu dute, esan du. Bakearen alde lan egiteagatik hiru urte eman ditu kartzelan. Zuen bidegabekeriak zuen inpotentzia erakusten du, gaineratu du.
‎Judutegi Zaharretik Fetter zeharkalera aldatu nintzen, eta azken honetatik Wapping era, marinelen artean lana izateko itxaropenaz; baina ez nuen arrakastarik izan. Gauzak oneratuko ziren esperoan hiru urte eman ondoren, Antelope ren buru zen William Prichard kapitainaren eskaintza onuragarria onartu nuen, Hegoaldeko Itsasoetara baitzihoan. 1699ko maiatzaren 4an itsasoratu ginen Bristoletik, eta hasieran ondo joan zitzaigun bidaia.
2013
‎Cambridgen hiru urte eman ondoren, Cavendish gazteak titulurik lortu gabe utzi zuen unibertsitate ospetsua. Gerora erakutsi zuenez, gaitasun akademikoak soberan zituen tituluak lortzeko, baina gaitasun sozialek huts egin zioten.
‎Finantzaren egoerari dagokionez, aurrerapausoak ikusi ditu Draghik. Batetik, LTRO operazioen bidez bankuei hiru urterako eman zitzaizkien mailegu merke horietakoak itzultzen ari dira finantza erakundeak, diru merkatuetan tentsioak baretzen ari diren seinale, eta diru horren behar gutxiago duten seinale. Bestetik, «finantza merkatuaren zatikatzean gutxitze bat» ikusi du EBZk, hau da, maileguen interes errealen arteko aldea gutxitzen ari dela iparraldeko eta hegoaldeko herrialdeen artean.
‎Edonola ere, azken urteetan Kongotik datozen zifrak hordigarriak dira, ezin irentsizkoak. American Journal of Public Health ek orain hiru urte emaniko datuen arabera 400.000 emakume bortxatzen dira urtean. Erraza da zatiketa:
‎Berak esaten digunez, bost hilabete daroa Bidebarrin lanean, eta oso pozik dago: " Ia hiru urte eman nituen lana topatu barik, eta gero beste zortzi hilabete etxean, bajoiarekin, irten ere egin gabe ia. Orain sekulako energia daukat, oso pozik nabil.
‎1771n, beharrezko baimenik gabe ezkontzera zihoala, apaizak armadako ofiziala zela jakin eta ez zuen ezkondu nahi izan. Haserre, Arteagak eliza auzitegiko kide bat iraindu zuen, eta hiru urte eman zituen preso horregatik.
‎Jesuitak jarraitzearen aldeko ziren, egindako urratsak ez alferrik galtzeko, eta toki hoberen bat aurkitu arte eusteko ahalegina egin zen. Baina gosea atarian ikusirik, Atondok kanpamentua bertan behera utzi eta Mexikora itzultzea erabaki zuen 1685eko maiatzean, enpresa hartan hiru urte eman ondoren. Zoritxarreko espedizioari azkena emateko, eta denak betikoan jarraitzen zuela frogatzeko bezala, pichilingueak berriro ere inguruetan zebiltzala jakin zen, eta Manilako Galeoia jakinaren gainean jartzera bidali zuten Atondo.
2014
‎Ongi merezitako lizentziak izaten zituen urrutiko zeregin horietatik itzultzean, eta haietako bakar bat ere ez zuen uzten bere ama zaharrarengana bisita egin gabe, nahiz milaka verstako joanaldia egin behar izan, nahiz neguak bidea gaiztotu eta eragotzi erabat. Hala ere, eta lehenengo aldiz, Mikel Strogoffek, zeregin latz bat bete ondoren Inperioaren hegoaldetik itzuli berria, hiru urte emanak zituen Marfa zaharra ikusi gabe, hiru urte, hiru mende ziruditenak! Eta, zegokion lizentzia egun batzuen buruan hartzekotan zegoela eta Omskera joateko prestaketak ordurako eginda zeuzkala, arestian esandakoak gertatu eta Mikel Strogoff tsarrarengana eraman zuten, tutik ere ez zekiela enperadoreak eskatu behar zionaz.
‎Gurasoekin bizi nintzen, ama langilea, jatorra, eredugarria, asko sufritutakoa, txikitan umezurtz geratu baitzen, eta bakarrik hazi zen; horregatik esan daiteke, mizke hazitakoa naizela, nahi izan dudan guztia eman didatela. Aitak hiru urte eman zituen lanik egin gabe, istripua izan, elbarritu eta ezin baitzuen lanik egin. Diruz larri ibili ginen.
‎Bestelako eredua lortzeko bide luzea dute nekazari zein abeltzainek aurretik, baina abiapuntua hasia dute. Duela hiru urte eman zioten hasiera Amalur azokari. Ordutik, urratsak egin dira baina lan asko dago egiteke Sakanan:
2015
‎Egia esan ez ingeniaritzan ez filologian ez nuen aurkitu neure iritziz izan lukeena. Ingeniaritzan hiru urte eman genuen animaliarik ukitu gabe eta garirik zanpatu gabe eta filologian ere dena oso teorikoa zen. Power Point asko eta burua eragiteko akuilu gutxi.
‎Horrela, gaia Parlamentura iritsi zen ilbeltzaren 16an, eta oposizioak gertatutakoa gogor salatu zuen eta federazioak aurreratutako dirua itzuli eta diru-laguntza horiek emateko exijitu zion Iñigo Alli Mendi kontseilariari. Gobernuak ez du azken hiru urtetan eman ez dituen laguntzak emango. Hau da, soilik 2015 urterako dirua emango du, 35.000 euro.
‎Atentatu batzutatik doi doietarik eskapaturik, hala nola 1989an Madrilen Josu Muguruza erail zuten hartatik, toki garrantzitsua ukana du Elkorok azken 40 urte hauetan euskal abertzaleen historian. " Egin" egunkariaren kontrako auzian zuen azken presoaldi zigorra bildu, hiru urte eman zituela presondegian eta bertze geroztikako bortzak bere Hondarribiko etxean kontrolpean, eri handi izanki eta (prostatako minbizia). Orain osoki libre utzia izan da eta Bergaran egin diote ongi etorri beroa.
2016
‎Etxerik gabe gutxienez hiru urte eman dituzten herritarrentzat da. Hala azaldu du Teresa Laespada Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun diputatuak:
‎Marian Gonzalezek (Basauri, Bizkaia, 1958) bi urte daramatza Arrigorriagako Madalen emakumeen taldean parte hartzen. Azaldu duenez, kide gehienak nahiko berriak dira, baina hori elkartearentzat egokia dela adierazi du, «jendea berria» behar delako.Zenbat urte daramatzazu elkartean. Elkarteak, berez, aurten hogei urte bete ditu, baina nik hiru urte eman ditut. Orain dagoen batzordea nahiko berria da, egia esan.Nola sortu zen elkartea. Aspaldi kezka bat izan zuten pertsona batzuen ideia izan zen, jendeak sozializatu zezan, etxetik gehiago irten zedin...
‎1936ko Aintzinako lehen alean antzerkiari buruzko berria igortzen du Larrieu andereñoak aitzineko hiru urteetan emanak izan ziren antzerkien izenak emanez: Egiazko euskaldunak, Churiket egile kalakariak, Hamar mila liberako parasola, Marchalinaren errumatismoak, Merkatuan.
‎Mahaia jarri, jaso, harrikoa egin, etab., mirabe lanak egiten ditu, eta so eta so egon Maistruak nola sukaldatzen duen, berak sukaldatzea inoiz ere probatu gabe ordea. Ikus ikasia barneratzen hiru urte eman eta gero lehenbizikoz berak sukaldatzen duenean, Sushi Maistruaren perfekzio guztiarekin egiten bide du. Era horretan sortu da gizakiaren kultura, diosku De Waalek, eta era horretantxe dihardute tximinoek ere:
‎Bertan anitz lekutan ibili zen, hala nola, Kuba, Montevideo, Bolivia, Ekuador, Peru, Panama, El Salvador, Costa Rica edo Kolonbia. Fidelen aldekoa hasiera batean, Kuban hiru urte eman zituen haren ondoan, baina zeraman politikarekin ukan zenbait ezberdintasun zirela eta, Kolonbiara itzuli behar izan zuen urtebetez, handik Ameriketatik behin betirako hanka egiteko. Helmuga berri bat ezarri zuen Europan, eta Suitzarako bideari heldu zion emigranteen kapilau gisa aritzeko.
‎Europa Batuko lehiaketaren batzordeak hiru urte eman du Irlanda/ Apple kasua aztertzen. Argi agertzen da zergetan kausitu dituen baldintza errazenak baino lehenago, Apple ek dirutza jori bat aurkitu duela Irlandan sartzeko.
2017
‎Beren artean euskaraz hitz egiten zuten beti, amak bi semeekin ere bai, baina aitak frantsesa erabiltzen zuen. Euskara galdu egin zuen, baina Lehen Gerra zela-eta, ia hiru urte eman zituen Zuberoan, Larraine eta Ligiren arteko mugan zegoen baserri batean, Andoze ibarrean, eta han berreskuratu zuen euskara. Zazpi urterekin joan zen Zuberoara eta ia hamarrekin itzuli zen Parisera.
‎Bururatu zitzaidan turista alemaniar gisa mozorrotzea, aitak bazkide alemaniarrak eduki baitzituen eta, txikitan, ondo samar ikasi bainuen alemana. Horrez gain, hiru urte eman nituen Damaralanden kobre bila. Baina eskoziarra izatea ez zen horren deigarria izango, eta poliziak niri buruz zekienarekin zerikusi txikiagoa zuen.
‎Il Grande Calibano argitaratu eta denbora gutxira, AEBetatik irten eta irakasle lanpostu bat eskuratu nuen Nigerian; ia hiru urte eman nituen han. Joan baino lehen, soto batean gorde nituen nire paperak, aldi baterako ez nituelakoan.
‎Bahituta geunden nerabeak ginen guztiok, baina bazen haraino bere borondatez heldu zenik ere. Antonek, adibidez, ikasketen gure jenioak, halako gogoa zuen seminarioan sartzeko, ezen hiru urte eman baitzituen bere amaren erresistentziari kontra egiten, hura ez baitzegoen prest bere seme bakarra galtzeko fraideen eskutan utzita. Antonek ere, gainontzeko guztiok bezala, seminarioan sartzea zuen Bigarren Hezkuntza jasotzeko aukera bakarra.
‎–Beti izaten dira faboritismoak. Eramaileek hiru urte ematen badituzte irudi bera dantzatzen, kutuna bilakatzen zaie?. Kutunagoak izan ala ez, denak maite ditu Ganuzak.
2018
‎—Dena den, hau aldatzen denerako, ez gara leiho honetatik begira egongo. Etxea husteko agindua duela hiru urte emanda dago.
2019
‎Glovoko rider kopuru erraldoia migratzaileak dira eta luzaro gorriak ikusi dituzte lan egonkor bat topatzeko. Batzuek hiru urte eman dituzte horrelakorik aurkitu gabe. Askok, gainera, ezin dute hemen legalki lan egin eta beste langileei eskatu behar dizkiete profil eta dokumentazioa lan egin ahal izateko.
‎Eskarmentu handia dute hirurek; izan ere, dagoeneko bi urte daramate, Garitanok biolontxeloarekin eta Suinagak eta Txintxurretak biolinarekin, Euskadiko Ikasleen Orkestra gazteko kide izaten. Gazte mailara pasa aurretik, baina, lau eta hiru urte eman zituzten orkestraren txikitxoenen bertsioan, urtebetez gazteena eta txikiena konbinatuz. Esperientziaz galdetuta, denak bat etorri dira eta" zalantza barik" edozein musikariri gomendatuko lioketela azaldu dute.
‎" Zintak topatu nituen eta argi ikusi nuen istorio bat kontatu behar zela". Hala, zinemagile bilbotarrak ia hiru urte eman ditu dokumentala prestatzen. Izan ere, guztira, 35 ordu zituen topatutako zinta guztietan:
2020
‎Sultana Shirok Nafarroan ospatu du bere 31 urtebetetzea. 2014an Siriatik atera zen, familiarekin, eta, Turkian hiru urte eman eta gero, Greziara ailegatu zen. Uharten eman du azken urtea.
‎—Harat, poeta baten egoa! Begira, duela hiru urte eman nuen izena ikastaro batean, zertarako eta hegazkinez bidaiatzearen izua maneiatzen ikasteko. Musika hori bera jartzen ziguten itxarongelan geundelakoa egiten genuenean.
2021
‎Zabala); Lantegiko zuzendarietako bat balitz bezala mintzatu ohi zen emaztea senarraz (Larrañaga); Orbaizetarrak ere etortzen ohi ziren, Manuelina, Anabela, Juanita, Aurora (E. Etxamendi); Gehientsuek hiru urte emaiten ohi zituzten Tolosan (E. Salaberri).
‎Muturreko adibide bat emango dut: baliteke hiru urte ematea gidoi bat lantzen, eta saltzean 100.000 euro jasotzea (normalean ez da hainbeste izaten, baina tira). Lehen bi urteetako bakoitzean zero fakturatu duzu, eta hirugarrenean 100.000 Kopuru handia denez, urte horretan ia% 50 ordaindu duzu zergetan.
‎Su geldoan egosten hiru urte eman ostean, liburu bat ari da isilpean eta eskuz esku mugitzen Euskal Herrian: Mundua eraldatuz gozatzeko errezeta liburua.
‎28 kilometroko saioa osatu du, dagoeneko, oinaze handirik gabe, eta horrek indarra eman dio bere konfiantzari. Gorputzak azken hiru urteetan eman dizkion ezustekoekin ere gogoratzen da, sarri, ordea, eta tentuz jokatu nahi du.
‎Hilabete gutxi batzuk lehenago jazotako gertaerak iraganaldi burutuan idatzita daude, aspaldiko garai urrun batean gertatu izan balira bezala. Mussoliniren agintepean," Estatuaren segurtasunerako arriskutsuak ziren pertsonak" konfinamendura bidali zituzten gerra garaian, disidente politiko antifaxistak eta juduak gehienbat, eta hala sozialistak nola juduak ziren Natalia Levik eta Leone Ginzburgek hiru urte eman zituzten Abruzzoko Pizzoli herrixkan() bi seme txikiekin batera, bertan jaioko zen hirugarrena, alaba?, eta hantxe idatzi zuen bere lehen eleberria Nataliak, Hirira doan bidea, 1942an argitaratua izan zena Alessandra Tornimparte izenordearekin arraza bereizkeriako legeak saihesteko.
2022
‎Nekazari izan nahi ez dutenei ere balio die formakuntzak, bizirik irauteko besterik ez bada ere. Egoera irregularrean dauden etorkinek hiru urte eman behar dituzte erroldatuta eta lan egin barik. " Legezko lanik barik", zehaztu du Ojinagak.
‎XX. mende hasieran, beste hainbat tokitan gertatu zen moduan, Nafarroan ere filoxerak izugarrizko triskantza eragin zuen. Garai hartan, Jose Maria Ibañez Alcalde gazteak beka bat jaso zuen Nafarroako erakundeetatik, Champagnen (Frantzia) ardo apardunak egiten ikasteko, eta hiru urte eman zituen inguru haietan, xanpainaren sekretuak ikasten. 1908tik bertoko mahats barietateak erabiltzeko apustua egin zuen, eta merkatuek harrera bikaina egin zioten, berton zein esportazioan; besteak beste, Argentinara eta Uruguaira saldu zuen.
‎Ostiralean, gainera, Laba elkartetik egin genuen saioa. Pandemiaren eta zaharberritze lanen kontura, hiru urte eman ditugu ia irteerarik egin gabe. Komunitatearengana itzuli nahi dugu.
‎Juan Sebastian Elkanok hiru urte eman zituen Victoria ontziko maisu gisa: 1519ko abuztuaren 10ean abiatu zen Sevillatik, eta 1522ko irailaren 6an itzuli zen Sanlucar de Barramedako portura.
‎Momentuz, beste hiru urte emango ditu Sainz de la Mazak Danimarkan, doktoretza amaitu arte, printzipioz. Ondoren, baliteke doktoretza ondokoren bat egiten geratzea bertan, baina, aitortzen duenez," egunen batean" Euskal Herrira bueltatzea gustatuko litzaioke," bertako lan egoeraren arabera".
‎Baserri bakoitza alde bitan banandua baitzegoen. Aitak hiru urte eman zituen gure baserriko sabaian ezkutaturik. Zarata txikiena ere atera ezinik.
‎Orain, adinean eta helduaroan hanka bat sartua den honetan. Orain, Ingalaterran hiru urte eman ondoan itzuli den honetan. Silviaren etxean gelditu delakoa adieraziko lukeen mezurik bidali behar ez izatea.
2023
‎Gauzak zer diren, atezain izan nintzen garaian ezagutu nuen lagun hura. Lezaman hiru urte eman nituen, oso esperientzia aberasgarria izan zen.
‎Lekuonak hiru urte eman zituen Madrilen, eta han idazle eta artista ospetsu ugari ezagutzeko aukera izan zuen: besteak beste, Ramon Gomez de la Serna.
‎Eta erromatarrak otoiztu zituzten baizik eta, min egin nahi bazieten, barkatzeko bederen hiri honi, harri horiei, oroitarri horiei, tenplu horiei eta horien ordez, mesedez, populazio osoa hil dezaten; erromatarrei erran zieten erabaki hori gutiago ahalkegarria izanen zela beraientzat eta askoz hobea Kartagoko populuarentzat. Eta erromatarrak soraio egon zirelako, baliabiderik ez izan arren, Kartagoko hiria asaldatu zen, eta Eszipion Afrikarrak kopuru handiko gudaroste baten buruan izanda ere, hiru urte eman behar izan zuen hiria hartzeko eta suntsitzeko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia