2015
|
|
gure Jaunak kontenplazio gorenera eraman dituenez gero, hantxe beti gelditu nahi luketenak, eta hori ezin da; baina Jaunaren mesede honekin geratzen dira eta horrela ezin dute gogoetarik egin Pasioko misterioez eta Kristoren bizitzaz lehen egiten zuten bezala. Eta ez dakit zein den horren arrazoia, baina
|
hau
oso ohikoa da, hau da, adimena meditaziorako lehen adinako gaitasunik ez duela geratzen dela. Uste dut arrazoi hau izan daitekeela:
|
|
Lur
|
hau
oso aitzurtua badago lorrez eta jazarpenez eta gaizki esatez eta gaixoz, gutxi iristen baitira honaino halakorik gabe, eta guri badago bere interesetatik askatuz joanez, hain gelditzen da asea urez, non ez baita lehortzen ia inoiz ere; baina oraindik munduan dagoen lurra bada eta ni lehenengotan nengoen bezala arantzaz beterik dagoena, eta oraindik bekatu bideetatik alde egin gabe eta hain mesede handiak merezi duen bezalako esker onik gabe badago, lurra berriro lehortuko da.
|
|
Alde batera uzten ditut, indarrean baleude? ageriko bekatuek ematen dituzten penak, kongregazio batenak, edota heresia hauek Elizan egindako kalteak, hainbeste arima galtzen ikusten ditugunak; izan ere, pena
|
hau
oso ona da, eta ona denez gero, ez du sortzen egonezinik. Otoitza daukanarentzat ziurrena, hala ere, gauza eta pertsona guztiekiko ardurak uztea eta Jainkoari poz emateaz soilik arduratzea da.
|
|
Hemendik aurrera egin eta eman ez zaizkion gustuak sentitzera espiritua jaso nahi dezanak, bata eta bestea galduko du, nire iritziz, naturaz gaindikoa delako; eta adimena galdurik, arima babesgabe eta lehortasun handian gelditzen da. Eta eraikin
|
hau
oso osorik apaltasunean oinarritua dagoenez gero, Jainkoagandik zenbat eta hurbilago, hainbat aurrerago joan behar du bertute honek, eta bestela, dena dago galdua. Eta halako edo holako harrokeria dela dirudi guk gorago igo nahi izatea, Jainkoak nahiko eta gehiegi egiten baitu, gu zer garen ikusita, bere ondora eramateaz.
|
|
10 Gaixorik nengoela lehenengo egun haietan, neure buruz baliatzeko gai izan aurretik, besteei on egiteko gogo biziak ematen zidan; tentaldi
|
hau
oso ohikoa da hasi berriengan, baina niri ongi irten zitzaidan.
|
|
2 Hauek berri eman zioten gure aita jeneral txit agurgarriari, eta
|
hau
oso santua eta monasterio guztiak fundatzeko baimena eman zuena izan arren (Ávilako San Jose izan ezik, hau lehenbizikoa izan baitzen, Aita Santuaren baimenaz egina), gauzak hain beltz jarri zizkioten, non bere aldetik asko jarri baitzuen fraide oinutsak aurrera joan ez daitezen; mojen monasterioekin, ordea, beti zegoen ongi. Eta fraide oinutsen aurkako kontuan nik laguntzen ez nuenez gero, nirekin garratz jartzera eraman zuten, eta hauxe izan da fundazio hauetan igaro dudan nahigaberik latzena, asko igaro ditut baina.
|
|
Nik obedientzia kontu honetan nahiago dut gehiegitik jo dezaten, bertute
|
hau
oso estimu handitan dudalako, eta horregatik jarri dut ahal dudan guztia, praktika dezaten; baina gutxi lortuko nukeen, denek oro har joera hori izateko Jaunak bere erruki handiz grazia eman ez balu. Haren Maiestateak nahi beza oso aurrera eramatea, amen.
|
|
Hasieran esan nuen hiru Pertsonen presentzia
|
hau
oso ohikoa izan dut neure ariman gaur arte, eta san Pauloren Oroipen eguna da gaur?, eta ni beti Jesu Kristo soilik gogoan izatera egina nengoenez gero, hiru Pertsonak ikusteko nolabaiteko oztopoa nuela zirudien, Jainkoa bakarra zela konturatzen banaiz ere, eta ni horretaz pentsatzen nengoela, esan dit gaur Jaunak: oker nenbilela arimako gauzak gorputzekoak balira bezala irudikatzean; kontura nendila oso desberdinak zirela, eta arima gai zela biziki gozatzeko.
|
|
...nari ostatu emateko neure arima prestatzen saiatzen nintzelako esan zuen hau; izan ere, ankerkeria handia iruditzen zitzaidan juduek egin zutena, hain ongietorri handia egin ondoren, jatera hain urruti joaten uztean, eta nik neurekin gera zedila egiten nuen, nahiko ostatu eskasean, orain ikusten dudanez; eta horrela ganora gutxiko gogoetak egiten nituen eta Jaunak aintzat hartzen zituen; izan ere,
|
hau
oso ziurtzat dudan ikuskarietako bat da, eta horrela on egin dit jaunartzerako.
|
|
9 Gauza hauengatik eta hauen antzeko beste batzuengatik, oso komenigarri da ahizpa bakoitzak hitz egin dezan argi eta garbi priorearekin bere otoitzari buruz, eta honek kontu handiz begira ditzala ahizpa haren izaera eta perfekzio maila, aitor entzuleari dei egin diezaion, kasua hobeki ulertzeko, eta berarentzat berariaz aitor entzulea hautatzeko, ohiko aitor entzulea halako gauzetarako nahiko ez balitz. Kontu handia izan bezate honelako gauzak ez komunikatzeko, oso Jainkoarenak badira ere, eta mirarizko mesede ezagunak badira ere?, kanpokoekin, ezta isilik egoteko zuhurtasunik ez duten aitor entzuleekin ere,
|
hau
oso garrantzitsua delako, uste duten baino garrantzitsuagoa, eta ez dezatela batzuek besteekin ere erabil. Eta prioreak, zuhurtziaz, joera handiagoa ager dezala apaltasunean, hilduran eta obedientzian nabarmentzen direnak goraipatzen, Jainkoak oso naturaz gaindiko otoitz bide honetatik daramatzanak goraipatzen baino, guztiek beste bertute haiek badituzte ere.
|
|
gaixo eta zahartua dago; Graciánek du hura alde batera utzi; Andaluziako berri Nuntzioari iristen zaionean, erantzun ezinik lur jota gera ez dadin. Azken gauza
|
hau
oso garrantzitsua da.
|
|
7 Uste dut idatzi diodala berorren agurgarritasunari, egoki litzatekeela, ahal izanez gero, bisitarien akta guztiak eta konstituzioak bat etor daitezela, guztia bat izan dadila; izan ere, gauza batzuetan batzuek besteen kontrakoa esaten dutelako, nahasirik aritzen dira gutxi dakitenak. Begira gero, zeregin ugari izan arren, har dezala astia
|
hau
oso lau eta argi uzteko, Jainkoarren; hainbat tokitan idatzi dudanez, ez dadila letretan murgildu hoberena ahaztuz.
|
|
– Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin eta eman biezaio guztiok eskatzen diogun arimako eta gorputzeko osasuna(
|
hau
oso gogoan izaten da, eta ez dago zertan eskerrik eman, zor handia baitiogu), eta gauza bera eskatzen dugu Maria anderearentzat ere. Berorren otoitzetan oso gogoan izateko eskatzen diot, ordain diezazkiola gure Jaunak beti ematen dizkidan berri hain onak.
|
|
2 Jasoko zituzten mandazainak eraman zituen gutunak;
|
hau
oso laburra izango da, hemen egun gehiago igaroko nituelakoan nengoelako eta San Joan igandez gertatu delako, aurreratu egin dut joatea, eta horrela asti gutxi dut. Mezularia aita frai Gregorio denez gero, ez zait asko axola.
|
|
6 Moja
|
hau
oso ona dela esan didate. Nahiko ekin diot Joan Díazi azter dezan, eta itsustasuna bada, ez dakit zer duela aurpegian esaten baitute, ez hartzeko.
|
|
4 Kontuan har beza berorren agurgarritasunak, toki
|
hau
oso bazterrean dagoela, eta nik ezin dudala abisurik eman; Sevillan banengo bezala da (eta hor bertan ere askoz hobeki egin nezakeen), Toledorako ere, hemendik joan daitezkeenak, oso mezulari gutxi baitaude eta gutun asko galtzen direla konturatzen bainaiz. Hau diot, berorren agurgarritasunak noiz etorri behar den eta zer dagoen jakinarazteko dioelako.
|
|
Haietako bat, Elena andereari moja izateko baimenik ez emateko eskatzen niona, ez nuke nahiko gal zedin. Orain esaten didate, Valladoliderako mezulari
|
hau
oso segurua dela, berorren agurgarritasunak esaten didanez, han izango dela uste baitut. Han, San Alejotik oso hurbil delako, pentsatu dut Toledoko gutun hauek bidaltzea, artzapezpikuak zein gogogabe jokatzen duen ikus dezan, baina konturatzen naiz ez zaigula komeni inola ere hura etsai izatea.
|
|
Ni harritu egiten naiz nola atsekabe har dezakeen inork haren on handiagatik, inbidia hartu beharrean. Erruki dut, ene alaba, berorrek izan bide zuen eta duen lan handiagatik hainbeste arazo eta buruhausterekin, badakit zenbat eragiten duten eta; hala ere, ez dut uste berorrek dioen gelditasunean egonik, osasun hobea izango lukeenik txarragoa baizik; eta
|
hau
oso ziurtzat dut, berorren izaera ezagutzen dudalako, eta horrela ontzat ematen dut berorrek lanak izatea, hala edo hola santa izan behar baitu, eta bakardadea nahi izatea hobe du bakardadea izatea baino.
|
|
12 Begira biezaio berorren arreba hemen geratzeko kontu horri; hobe baderitza eta Joana andereak alaba hurbilago izan nahi badu, nik ez dut eragozpenik jarriko. Ni beldur naiz hemen tentaldiren bat ez ote duen izango (berez Valladolidera joan beharra duelako); izan ere, etxe honek ez dituen gauzak dituela han entzungo du, baratzea besterik ez bada ere, lurralde
|
hau
oso pobrea baita.
|
|
4 Han izango dira toki honetan falta izan diren mezulariak,
|
hau
oso baztertua baita, eta idatziko diot berorren jauntasunari. Gure Jaunak nahi beza berorren jauntasunak nik eskatzen diodan bezalako osasun ona izatea.
|
|
Izan bedi bedeinkatua guztiagatik Jainkoa. Joan zen ostiralean erantzun nien berorren aitatasunaren gutunetako batzuei; beste batzuk orain eman dizkidate, Paternan eta Treguerosen idatzi zituenak;
|
hau
oso kontuz idatzia, eta arrazoi handiz.
|
|
5 Etxe
|
hau
oso ongi dago, ongi ezarria eta ordaindu, urte askoan ezer landu beharrik ez duela, eta, uste dut, laster joango naizela Ávilarantz hurbilduz. Jainkoari gomenda nazala.
|
|
Honetaz guztiaz eta askoz gehiagoz ere badut esperientzia, eta gauza hauek egiteak ez dirudi garrantzi handirik duenik, haien premia handirik ez bada ere. Diodana da [diziplina] lasaitzean ez gaitezela gera bakean, zenbaitetan geure burua proba dezagula baizik; badakidalako haragi
|
hau
oso faltsua dela eta hura ezagutu beharra dagoela. Jaunak egin diezagula argi bere ontasunagatik.
|
|
Oso atsegin dut Davidek dioen hura: Entzungo dut Jainko Jaunak nigan esan dezana; izan ere, ahalmenetan baretasun
|
hau
oso estimagarria da guztientzat, konturatzen naizenez. Hala ere, esan duten guztiaz ez dut ongi hitz egiteko asmorik; eta honela diot, ez datorrela ongi, esaeratxoak ez baitu esaten entzun dezagula, bila dezagula baizik.
|
|
4 Oso beharrezkoa da haiek konturatzea badela buru bat, Ordenaren kalterako direnetan errukituko ez zaiena; eta epaileak justizian hain zuzen jokaturik, eduki ditzala sinetsirik ez duela okerrera egingo Jainkoaren zerbitzu eta perfekzio handiagoa tartean direnean, mundua hondatzen bada ere; eta gozo eta maitetsu agertuko zaiela, horretan oker egiten duela ikusten ez duen bitartean. Izan ere, errukitsu agertu eta aitak bezala maite dituela erakustea beharrezkoa denez, eta
|
hau
oso egoki dator haien kontsolamendurako eta hura arrotz gerta ez dakien?, esana dudan beste hori ere beharrezkoa da. Eta gauza hauetakoren batean huts egingo balu, askoz ere hobe da azkenekoan huts egitea lehenengoan baino.
|
|
–Lehen idazketan honela dakar: Nik ezagutzen dut pertsona bat, Jainkoak laster batean ur bizi
|
hau
oso oparo emanik liluramenduekin lagundu ez balio, egarriaren egarriz hilko zena; izan ere, ur honen hain egarri zen, bere desira hainbesteraino gehituz zihoakion, non garbi ikusten baitzuen oso litekeena zela, erremedioa jarri ezik, egarriaren egarriz hiltzea.
|
|
Beldurrak sartuko dizkio eta azkengabeko eragozpenak. Nik neugan ikusita dakit
|
hau
oso ongi, eta horrela jakin dut adierazten, eta ez daki inork hau zein garrantzitsua den.
|
|
4 Kontenplazioari buruzko
|
hau
oso luze eta nik ahal izan dudanik eta ondoen azaldua dago, nire aitor entzuleek ikus zezaten, haiek aginduta?, idatzi nuela esana dudan nire bizitzako kontakizunean; horregatik, hemen ukitu baizik ez diot egingo horri. Jaunak zorionez kontenplazio egoerara eraman zaituztenok, eskuratzerik baduzue, han dituzue Jaunak esaten asma dezadala nahi izan zituen irakatsi eta abisuak, biziki kontsolatu eta on egingo lizueketenak, nire ustez eta ikusi duten beste batzuen ustez, kontuan hartzekoak baitira.
|
|
Esperientziak argituko du hau; esperientzia duenari, ez naiz harritzen,
|
hau
oso ilun eta beharrezko ez dena begitantzea; baina esan dut, eta esperientzi gutxi duenak ere, ulertuko du eta hartaz baliatuko da eta Jauna goretsiko du, hemen esaten asmatzea nahi izan duelako.
|