Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 36

2015
‎Hau beste leku batean idatzi badut ere, hemen jartzea nahi izan dut, erremedio hau agindu zioten pertsona bat samindurik zebilela ikusi nuelako. Ez dakit nork asmatu zuen, obeditu baino besterik ezin duenari halako oinazea emateko bidea, aitor entzuleak hau egin ezik galdurik ibiliko dela uste izanik, aholku hau ematean; nire iritzia, berriz, hau da: hori aholkatu arren, arrazoi hau agertzeko hari apaltasunez eta ez hartzeko aholkua.
‎Eta ni aldi luzean egona naiz honetan, espirituaren goranzko eragin handia abiadan igotzen zela zirudielako. Jainkoak nahi beza esan dezadala horren zergatia aurreragoko egoitzetan, hemen ez baitator ongi, eta ez da harritzekoa izango Jaunak niri buruko min hau eman nahi izatea, hobeki uler dezadan; izan ere, zalaparta hori izan arren, horrek ez dit enbarazu egiten otoitzerako ezta esaten ari naizenerako ere, arima oso osorik baitago bere baretasun, maitasun, desira eta ezaguera argian.
‎9 Bildutasunezko otoitzaz jardutearren, utzi nituen esan gabe Jainko gure Jaunak otoitz hau ematen dien arimek izan ohi dituzten ondorio eta seinaleak. Era berean, argi argi nabaritzen da handitze edo zabaltze bat ariman, iturri bati darion urak korronterik ez balu bezala; iturria bera, zenbat eta ur gehiago eman, eraikina handiagoa egiten den gai bereziz egina balitz bezala; horrela gertatzen dela dirudi otoitz honetan, eta ariman Jainkoak egiten dituen beste gauza miragarri asko ere gertatzen dira; Jainkoa horrela doa arima egokituz eta prestatuz, harengan guztia sartu ahal izateko lekua izan dadin.
‎4 Hasieretan izan nuen aitor entzule batek aholku hau eman zidan: espiritu ona zela ziurtaturik zegoenez gero, isilik egoteko eta ez emateko inori horien berri, gauza horiek isilik gordetzea hobe zela eta.
‎12 Arrazoi hau ematen nuen nik, beste batzuekin batera, deabrua zela eta burura etortzen zitzaidan irudipena zela esaten zidatenean, eta askotan esaten zidaten, eta konparazioak jartzen nituen ahal nuen bezala eta Jaunak aditzera ematen zizkidan bezala.
‎Bada, hainbeste zeudela zure zerbitzari on onak, esanda daukadanez? eta, ni naizen bezalakoa izanik, niri egiten zenizkidan opari eta mesedeak haiei ez egitea Zuk nola hartzen zenuen bidezkotzat pentsatzen ari nintzela, erantzun hau eman zenidan, Jauna: Zuk zerbitza nazazu Ni, eta ez zaitez horretan sartu.
‎20 Hemen askoz ere gutxiago da berez egin ahal duena, ahalmenak berriro bil daitezenean hainbesteko zereginik egon ez dadin. Horregatik, Jaunak hau eman diezaiona, ez dadila nahigabetu bere burua ikus dezanean gorputza horrela loturik duela, eta batzuetan adimena eta oroimena barreiaturik. Egia da, gehienetan, Jainkoaren gorespenetan edota berengan gertatu dena barrendu eta ulertu nahirik sartu sartuta egotea dela; baina horretarako ere ez daude guztiz itzarrik, lotan eta ametsetan luzaro egon den eta oraindik guztiz itzarri gabe dagoen pertsona bat bezala baizik.
‎7 Batzuetan pentsatzen dut, Jaunak argi hau eman didalako, ni naizen bezalakoa izanda, karitate hain epelaz eta benetako atsedenetik ziurra ez denaz nire egintzek besterik merezi ez dutelako, bada, nik sarritan hain biziki sentitzen badut erbeste honetan neure burua ikustea, zer izango ote zen santuen sentimendua. Zer izango ote zuten San Paulok eta Magdalenak eta hauek bezalako beste batzuek, Jainkoaganako maite sua hain kiskalgarria izan baitzuten?
‎Bada, saia gaitezen beti besteengan ikusten ditugun bertute eta gauza onak begiratzen, eta haien akatsak geure bekatu handiez estaltzen. Jokaera horrekin, gero guztiz ongi egingo ez bada ere, bertute handi bat lortzen da, guztiak norbera baino hobetzat izatea, eta hortik hasten da lortzen, guztirako behar den Jainkoaren laguntzaz eta, laguntza hori falta denean, alferrikakoak dira ahaleginak, eta eskadiezaiogunBerari bertute hau eman diezagula, ahaleginak eginez gero inori ez baitio Hark huts egiten.
‎Horregatik, aholku hau emango nieke nik otoitza dutenei, batez ere hasi berri direnean: saia daitezela horretan diharduten beste pertsona batzuekin adiskidetasuna eta harremana izaten.
‎Hori da haien ofizioa, lan egitea. Oi, gauza handia da Jaunak Beragatik sufritzean zenbat irabazten den ulertzeko argi hau ematea! Ez da hau ongi ulertzen guztia utzi arte; izan ere, hartan loturik egotea, hura nola hala estimatzen duen seinale da; bada, nola hala estimatzen badu, gogor egiten zaio utzi beharra, eta orduan guztia doa inperfekzioz eta galdua.
‎Dena dela, denbora hau ongi erabiltzeko izan dadila, hain denbora luzea beren baitan murgildurik egoteko erabili beharrean; askoz ere gehiago irabaz daiteke egintza bakar batekin eta Jainkoa gehiago maitatzeko borondatea sarri sarri iratzarriz, borondate honi geldi geldi egoten utzita baino. Horregatik aholku hau ematen diet ama prioreei eginahalak egin ditzatela liluraldi hain luzeak saihesteko; nire ustez, arimak agintzen diena ez egiteko, ahalmen eta zentzumenak ezindurik geratzeko bidea ematea baino besterik ez baita; eta honela, kontuz ibiliz ekarri ohi dioten irabazia kentzen diote. Nagusiak ahulezia dela ikusten badu, kendu barau eta diziplinak (derrigorrezkoak ez direnak esan nahi dut, eta bere garaian ken daitezke guztiak ere kontzientzia onez) eta eman diezazkiola gogoa beste gauza batzuetara barreiatzeko ofizioak.
‎ez zuela lortzen gurasoak hartara jartzea; eta beraz, moja izateko handik joatea nahi izan zuen, Beasen ez zegoelako monasteriorik. Haren ahaideek aholku hau eman zioten: haiek monasterioa egoki fundatzeko adina eskuarte zutenez gero, saia zitezela beren herrian fundatzen, gure Jaunaren zerbitzu handiagorako izango zela-eta.
‎Izan ere, hain ziurtasun handia izanik Jainkoaz gozatuko duela, uste du arimak gozatzen duela, dagoeneko jabetza eman baitio, gozatzea eman ez arren; norbaitek beste bati errenta handi bat eman balio bezala da, eskritura oso seguruekin epe batera hartaz goza dezan eta fruituak eramango balitu bezala; baina une hartara arte ez du gozatzen, errenta honetaz gozatuko duela-eta dagoeneko eman dioten jabetzaz izan ezik. Eta geratzen zaion esker onarekin, ez luke nahi hartaz gozatzerik ere, ez duela merezi uste duelako; zerbitzatzea nahi luke, sufrikario handiekin bada ere, eta batzuetan hemendik munduaren amaiera arte ere gutxi izango litzatekeela dirudi jabetza hau eman dionaren zerbitzuan emateko. Izan ere, egia esan, honezkero ez dago lehen egon ohi zen bezala mundu honetako miserien mende hein batean; bada, neke handiagoak igarotzen baditu ere, bakarrik arropan bezala dela dirudi, arima gaztelu batean bezala nagusitasunez baitago, eta horrela ez du bakea galtzen; dena dela, ziurtasun honek ez du kentzen Jainkoa iraintzeko duen beldur handia eta haren zerbitzurako eragozpen izan daitekeen guztia kentzea; alderantziz, kontu handiagoaz dabil, baina bere probetxuaz hain ahaztua, non hein batean izaera galdu baitu, bere buruaz hainbesteraino ahaztua ibiliz.
‎8 Bertutearen desira hauek guztiak eta gehiago eman dizkit gure Jaunak, gelditasunezko otoitz hau eman zidanean liluramendu hauekin, eta neure burua hain hobekuntza handiaz ikusirik, lehen galbidea nintzela iruditzen zait. Liluramendu eta ikuskari hauek hemen esango ditudan irabaziekin uzten naute, eta ezer onik badut, hemendik etorri zaidala esan behar dut.
‎Beldurrez ikusten ditudan pertsonek, arrazoiaren arabera hemen egin daitezkeen gauzak neurtzen eta haztatzen ari direla diruditenek, atsekabetu egiten naute eta Jainkoari eta santuei oihu eginarazten, santuek aurre egin baitzieten orain izutzen gaituzten gauzei; ez ni kementsua naizelako, Beragatik gauza handiak egitera jartzen direnei Jainkoak lagundu egiten dielako baizik, eta Beragan soilik fidatzen denari sekula ez diolako huts egiten; eta honela dela sinesten lagunduko didana aurkitu nahi nuke, eta ez izan jatearen eta janztearen ardurarik, Jainkoaren eskuetan utzi baizik. Behar dudana Jainkoaren eskuetan uzte honek ez du esan nahi hura lortzen saiatu behar ez dudanik, baina ez kezka sortaraziko didan arduraz, esan nahi dut.Eta askatasun hau eman didanetik, ongi doakit honekin eta ahal dudan heinean neure buruaz ahanzten saiatzen naiz. Hau gure Jaunak eman zidala ez dut uste urtebete izango denik.
‎Haien artean esan zidan, zer nahi zuen erakutsiz: . Nik neure Semea eta Espiritu Santua eta Birjina hau eman nizkizun. Zer eman diezadakezu zuk niri??.
‎Saia dadila berorren aitatasuna Almodovarren adiguriz trata dezaten eta ez dadila handik aurrera joan, niri mesede egitearren. Eta ez utzi abisu hau eman gabe. Ez ahaztu, gero!
‎4 Beste gutunean Ameriketako arazoaz ari zen berorren agurgarritasuna; poztu naiz horretaz ardura handiaz jardungo duena han izateaz, Salamancako etxe hark ez baitauka beste konponbiderik; eta orain dauden etxetik irteteko epea amaitu aurretik ez badator, estualdi handian ikusiko genituzke geure buruak. Horregatik, Jainkoarren, berorren agurgarritasunak egin ditzala ahaleginak, agiri hau emateko, hor baitoa egin zen etxe horren salmentaren hitzarmena; eta agiriaren hartzaileak hilak balira, idatz diezaiela aipatzen dituen pertsona horiei, negozia dezaten; eta gutunak bitarteko horiei zuzenduak badira ere, hauek ere har dezakete beren gain eginkizun hori, eta, beharbada, hartu behar zukeenak baino gogotsuago eta albait lasterren bidali digute erantzuna, asko doakiguna baita.... Eta horrela, idazten dituzten gutunekin batera hitzarmenaren kopia bat bidaltzeko agindu dezala berorrek, hau da, gutun honekin doanaren kopia bat; eta haietako bakoitzari berea bidali beharra balego, kopiak egin eta joan dadila gutunekin batera, eta otoitz egin Jainkoari hara irits daitezen eta gauzatu dadin negozio hau.
‎Egia esan, hilko nintzela uste nuen, guztiz sinetsi ez arren berdin zitzaidan hiltzea nahiz bizitzea. Jainkoak grazia hau eman dit, handitzat dudana, beste garai batzuetan izan ohi nuen beldurraz gogoratzen bainaiz.
‎Arren eskatzen diot berorren gorentasunari, konta diezaiola hemen gertatzen dena, Jaunari gomenda nazan ni eta baita hemengo arazo hauek guztiak ere, nik ere horrelaxe gomendatuko baitut hura. Eta era berean eskatzen diot berorren gorentasunari, ahizpa Antoniaren gutuna bidal diezaiola Malagóngo prioreari, eta hau ere bai, berorren gorentasunak agintzen badu; eta bestela, agindu biezaio berorren gorentasunak idatz dezala, Migeli idatzi nion kontu hartan ez nuen ezer esan, Jeneralak idatzi baitit berriro, eta, dirudienez, gauzak hobeki joan behar dute; gogoan izan, berri hau ematea garrantzitsua dela.
‎Gure Jaunagan badut sendatuko delako esperantza, gaitz horrek jotzen dituen asko sendatzen direlako, eta sendaketak egiten uztea gauza handia da. Jainkoak egingo du, beharbada, gurutzea hau eman nahiko die aldi laburrerako eta on handia aterako du hortik. Bihotz bihotzez eskatzen diot.
‎4 Liburua, gotzaina Gortera joan ondoren bi edo hiru egun ezkero, hemen dut; baina gero hara bidali behar diot, eta ez dut jakin non dagoen egotez. Horra daramate; eman berari, dagoen bezala, eta aurretik berarentzat doan gutun hori; gutun hau eman biezaio gero. Honetan Maria andereari mezua bidaltzen diot.
‎4 Oi, bai nahi nukeela liburutxoa bidaltzea Cuevasko aita priore santuari, eskatu egin baitit!; izan ere, asko zor zaio eta poztasun hau eman nahi nioke, bihotz bihotzez nahi ere; eta Garciávarezi berari ere ez lioke kalterik egingo gure jokaeraren eta gure otoitz eraren berri jakiteak; liburutxoa hor balitz, bidaliko nioke; ez baitago zor zaion bezain ongi santu horri zerbitzu egiterik, eskatzen duena eginez baizik. Beharbada, egunen batean egingo da.
‎2 Berorri gutun hau emango diona, gu bere etxean gauzkan andrearen neba bat da; andre hau izan da, gu hiri honetara etor gaitezen bitartekoa. Asko zor zaio; eta lau alaba ditu moja gure etxeetan, eta beste birek ere gauza bera egingo dutela uste dut.
‎6 Erantzun diezadala luze, gero; hau ematen dionaren bidez egin dezake, aspaldidanik ez baitut ikusi berorren letrarik. Ama priore ordeari eta guztiei goraintziak.
‎Bada, arima hilik ez bada, baizik eta Jainkoaganako maitasuna bizirik badu, ez ote da Jainkoaren mesede handia profesa egitean agindu dugunaren eta bete beharra dugunaren aurka egiten dugun edozein gauzatxo sentitzea? Oi, hau bai dela Jaunak arrosazko eta lorezko ohea beretzat egitea ardura hau eman dionaren ariman! Eta ezinezkoa da hari atsegin ematera etorri gabe geratzea, berandu badator ere.
‎Dohatsua bere Jainkoaren bake hau lortzera iritsi den arima, munduko lan eta arrisku guztien nagusi dena, ezeren beldurrik ez duena, hain Senar eta Jaun ona zerbitzatzearren, aipatu dugun ahaide eta adiskide honek duen baino arrazoi handiagoaz! Izan ere, irakurri duzue, ene alabak, Santu batena; eta ez seme bategatik, ezta adiskide bategatik ere, baizik eta Jainkoak bake hau eman zioneko zorion honetara ongi iritsia izan behar zuelako, eta Jaunari poz ematearren eta gugatik egin zuenagatik Hura zerbaitetan imitatzearren, saminez beterik etorri zitzaion andre alargun baten ordez joan zela mairuen lurraldera. Irakurri duzue zein ongi irten zitzaion, eta nolako irabaziaz itzuli zen.
‎Gainerako denboran du ahizpa batek beste batekin hitz egin baimenik gabe, ofizioak dituztenek beharrezko gauzetan izan ezik. Baimen hau eman beza ama prioreak, Senarrari dioten maitasuna bizkortzeko, ahizpa batek beste batekin hitz egin edota asaskatu nahi duenean, premia edota tentaldiren bat badu. Hemen ez da esan nahi, galdera bat egiteko, erantzun bat emateko edota hitz gutxirako, hori baimenik gabe egin baitaiteke.
‎Eta kartzela horretan dagoena konturatuko da boza galdu duela, bai bozkatzeko bai bozkatua izateko, eta baita lekua ere; eta legezko ekintzetatik eta ofizio orotatik kanpo geratuko da. Beraz, kartzelatik askatua bada ere, horratik ez zaizkio itzultzen goian aipaturiko gauzak, berariaz onura hau ematen ez bazaio behintzat. Eta lekua itzultzen bazaio ere, ez horratik, kapituluan bozkatzeko eskubidea; eta bozkatzeko eskubidea ematen bazaio ere, ez bozkatua izatekoa; esan den bezala, berariaz ematen ez bazaio eskubide hau.
‎13 Berriro diot, pertsona asko ezagutzen ditudala Jaunak naturaz gaindiko gauzetara jasotzeko mesedea egin dienak, esandako otoitz edo kontenplazio hau emanez, eta beste huts eta inperfekzioekin ikusten baditut ere, honekin ez dut ikusi haietako bat bera ere eta ez dut uste izango denik ere, mesedeak Jainkoarenak baldin badira, esan dudanez. Mesede handiagoak har ditzanak, begira beza berarengan nola doazen haziz ondorio hauek; eta bat ere ikusiko ez balu, benetan beldur izan dadila eta ez dezala uste izan gozotasun horiek Jainkoarenak direnik, esan dudanez?
‎(Jn 7, 37). Eta, gure On eta Jaunagan ez dagoenez gero ezer egokia ez denik eta ur hau ematea soil soilik bere esku duena denez gero, behar dugun adina ematen digu. –Toledoko eskuizkribuan honela dator:
‎Aholku hau emanez amaitzen zuen lehen idazketan: beraz, honetan kontu handia izan dezazuela diotsuet, oso garrantzitsua baita.
‎Bai ongi nabari zaiola nire Jesus onari gu ezagutzen gaituela! Izan ere, ez zuen esan hasieran borondate hau eman diezaiogula Jaunari, zerbitzu txiki honengatik ongi ordainduak izan arte, zerbitzu honetatik ere irabazi handia atera dezagula nahi baitu Jaunak; bizitza honetan bertan ere ordaintzen hasten zaigu, orain esango dudanez.
‎Saiatu lortzen; Aita Domingo Bañez Domingotarren Ordenako Lizentziatuak dauka (hau, esan dudanez, nire aitor entzulea da eta hari emango diot liburu hau). Hau zuek bisitatzera joaten bada eta liburu hau ematen badizue, bestea [Bizitza Liburua] ere emango dizue.
‎Hala ere, badira zenbait pertsona, eta ni haietako bat izan naiz, Jaunak samurki hartzen dituenak; eta guztia zer den agertuz, inspirazio santuak eta argia ematen ari zaizkie, eta, azken batean, erreinu hau ematen eta gelditasunezko otoitz honetan jartzen; haiek, ordea, entzungor egiten dute. Izan ere, haiek hitz eta hitz egitearen eta ahozko otoitz ugari presaka esatearen zaleak dira, bere zeregina albait lasterren amaitu nahi duenaren antzera, egunero berez esan beharra dutenez gero.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia