Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 58

2001
‎Orain badakizu: josten hasi baino lehen, titarea ipini. Arin bat aukeratu, zilarrezkoa edo plastikozkoa, bardin deutsa; erdiko atzamarrean estutu barik ondo sartzen dana.
‎Nekez sala dezake kulpa salatzen duenaren krakaz orakaturik heldu denak, kaskarretik hasi eta orpoetaraino. Harako omnia munda mundis hartaz baliatzeko, xahutasuna aldez aurretik frogatu behar, besterenak lardaskatzen hasi baino lehen.
‎bere neurtitzak dira. Eta astiroago aztertzen hasi baino lehen, bihoaz aurretik erabateko bi iritzi, horiei buruz bestek emanak.
‎Eneko Loiolakoa, Zumalakarregi, Arana Goiri, esaterako, ez ziren esku hutsik joan, bi azkenak herio goiztiarrak eraman bazituen ere; Santa Krutzek ez zuen gehiegi atera, are gutiago Agirre oñatiarrak. Badirudi, guztiarekin ere, hobe genukeela indarrak neurtzen saiatu, borrokan hasi baino lehen. Horrelako usteek eta sinesteek zenbait lekutan bestetan baino fruitu naroagoa dakarte.
2002
‎Hala ere, hegoalderanzko lasterketa hasi baino lehen, San Frantzisko ezagutzeko egun batzuk bagenituen, eta aukera hura profitatu behar: Chinatown go kale estuetatik ibili ginen, milaka kolore eta usainek gure zentzumen guztiak hordi zitzaten utziz; Fisherman’s Wharf izeneko portuan ere izan ginen, eta itsas lehoi lotiek laranja koloreko eguzkipean nagiak zelan ateratzen zituzten ikusi genuen, odaier  tzean altxatzen zen Alcatraz uharteko kartzelari, zeharka eta errezeloz, begiratzen genion bitartetan; Golden Gate zubira igo ginen, bai eta talaia gorri hartatik antzematen zen ikuspegiaren aurrean sor eta lor geratu ere; San Frantziskoko kale bihurri eta kizkurtuak zeharkatu genituen gure Chevy dotoreaz, Dirty Harryren ibilaldiak gogoan...
2006
‎Tarte bat pasatu ostean," lamiak" atera omen zitzaizun zuri. Eta egun hartako estropada hasi baino lehen lamien istorioa azaldu zenien. Imajinatu egin dezaket zure kontakizuna.
‎Posologia: aldartea erabat iluntzen hasi baino lehen infusio bat hartu.
‎Baina euskaldunen multzoan sartzea ere ez da zuzena, non ez dugun euskaldunaren definizioa murrizten eta argaltzen. Hobe dugu, hortaz, kolektibo horrentzat izendapen eta definizio txukunago eta zuzenago bat bilatzea, eta haien izatea" ia" triste eta ziztrin batek baino hobeki definituko duen izena aurkitzea; eta hobe dugu lehenbailehen egitea," ia euskaldun" izandakoek kaltetuen koordinakundea osatu eta haiekin nora ezean eta jostaketan ibili garenoi ordainak eskatzen hasi baino lehen.
‎Nago, baita ere, filologiaren bidetik abiatutako askok, lehendabiziko urratsak egiten hasi baino lehen ez zekitela ikasketa horiek idatzizko testu zaharren azterketa kritikoan. Elhuyarren definizioak dioen moduan, oinarritzen zirenik.
2007
‎Agureak ordubete inguru ematen zuen ohean etzanda. Berak orduan tartetxo bat hartzen zuen, txukuntze lanetan hasi baino lehen, balkoia ireki eta goizeko freskuran kanuto bat erretzeko. Batzuetan, agureak musika jarrita uzten zuen, eta LP alde batek irauten zuen denbora eskas hura zen, ia kanutoak irauten zion berbera?
‎–Barre egin zuen, ordukoa gogoratuz?. Behin harrapatu egin zuten, eta piztia saldo hartatik atera behar izan nuen ostiatzen hasi baino lehen.
‎Kea barneko azken kirioetaraino nola sartzen zitzaion sentitu zuen. Hitz egiten hasi baino lehen, putz egin zion begi gainean zuen ile xerlo bihurriari.
2008
‎Ederrenak, udan izaten dira. " Joango al gara bideoklubera ekaitza hasi baino lehen?", proposatu dit. Negativelandera joan gara, eta, gero, ohean etzanda ikusi dugu film korear bat, A Tale of Two Sisters.
‎Goazen, euri jasa hasi baino lehen, eta eskua luzatzen dio emakumeari motoraino laguntzeko.
2009
‎Jada ez da lagunekin tabernara edo soziedadera afaltzera joaten," gusturago nago zeure ondoan" esaten dit, eta etxean geratzen da edo neurekin irteten da paseatzera. Goizetan, hori bai, eguna argitzen hasi baino lehen abiatuta, Sollubera joan etorria egiten du. Mendiaren bazter eta zulo guztiak arakatzen dabil azkenengo urteotan, Gerran han geratutako fusilen, balen, granaden... bila.
‎Buelta eman eta ur apur bat gehiago bota die aitak. Eta entsalada prestatzen hasi baino lehen, txakolin botila bat ireki du, ospatzeko zeozer daukagunean egin ohi duen bezala. Neuk ere dastatu egin dut, ez didala onik egingo jakin arren.
‎Gabonetan ez genuen egundo lan egiten, berdela ez baitzen otsailera artean edo azaltzen. Urte hartan, nola gertatzen diren gauzak, taldeko hiru sareginek urtarrilean kirofanotik pasatu behar zutela jakinda, maistrak galdetu zigun ea prest egongo ginatekeen berdeletan hasi baino lehen egin beharreko lanetariko batzuk Gabonetara aurreratzeko. Nolatan esango genion, ba, ezetz; badiotsut, han joaten nintzen neu ere zutaz erditu nintzen egunera artean, halaxe izan behar zuelakoan.
‎Barrakoia zen Ertzaintzaren behin behineko postu hura. Berba egiten hasi baino lehen sakon hartu behar izan nuen arnasa. Itzela zen umeltasunaren kiratsa atetik bertatik.
‎Aurkituko ote duzu aterpe ezkuturen bat negua pasatzeko? Mahaian eserita, jaten hasi baino lehen, aitak prestaturiko afari beroa hartzen irudikatuko zaitut, eguraldi txarra egiten duen bakoitzean bezala.
‎Lau eta erdietako autobusa hartzea erabaki nuen. Ez zinela etxean eta, zure logela miatu nuen irteteko prestatzen hasi baino lehen. Egia aitortu behar badizut, ondo kostatu zitzaidan ezer susmagarririk aurkitzea; azkenean, ia autobusa galdu banuen ere, ohazalaren azpilduran ezkutatuta zeneuzkan xiringa haiek aurkitu nituen, zuk ondo dakizun bezala.
‎Leihotik begira jarri nintzen eseri bezain laster, ez bainuen inork ezagutzerik gura. Kanpoko hotzetatik sartuta, epel egiten zuen barruan; bizpahirutan kendu nuen kristaleko lurruna eskuarekin, autobusa martxan hasi baino lehen. Artean eguna argitu gabe atera zen autobusa geltokitik.
2010
‎–Zaude eta ikusiko duzu, esan zuen berriro, ahoa harri artean ondo disimulatutako zulo batera hurreratu eta txistuka hasi baino lehen.
2011
‎Auzitegiko sendagilearen telefono zenbakia markatzen zuen bitartean, Janek oso gogoan zuen Eli¨kak bilkura hasi baino lehen emandako gomendioa: " Gaur ez gehiegi estutu Oskar; ia bi urte zeramatzan neska batekin ateratzen, eta ezkontzera zihoazela, neskak atzera egin omen du, beste tipo batekin alde egiteko".
‎Bukatu genuen artoa ereiten eta belarrak egiteko garaia genuen gainean, eta hori gutxi bazen ganaduaren gainean ere egon beharra genuen, batez ere ardien gainean, pinua nonahi landatzen jarraitzen baitzuten, eta orain bost pezeta eskatzen zizkizuten buruko. Gaztainak eta intxaurrak ere hasiak ziren eta Kornelio bidaltzen nuen jasotzera, ardiak eta txerriak esnatu eta jaten hasi baino lehen. Izan ere, oso ondo saltzen ziren, batez ere intxaurrak.
‎Ordurako bagenuen beste baserri bat, Bidegain Berri baserria. Hain zuzen ere, hegazkinlariak pasatzen hasi baino lehen baserri horretara hurbildu nintzen Juan Manuel Larburu morroiari laguntza eskatzera, baina orduan ez zen ausartu. Gero, ordea, Tomaseneako etxekoandrearekin ongi konpontzen ginela ikusita, Bidegain Berriko jabea, hau ere Frantxiska izenekoa, baina Usandizagaren alarguna, animatu egin zen laguntzera.
2012
‎Gaua sartuta ere ezin izan zuen lo handirik egin, bezperako irudi, pasarte eta hitzek asaldatzen zioten burua. Biharamun goizean, hala ezin zuela jarraitu eta, eskolak hasi baino lehen, aita Ambrosiorengana joan zen, harekin barrua askatzeko asmoz. Astebetean kanpotik izango zela esan zioten.
‎Inas eskolara hasi baino lehen, ardura berezia izan zuen amak hark gurasoen izen abizenak ikas zitzan. Inasi ezer gutxi kostatu zitzaion Galo Mendizabal Armendariz eta Margarita Pérez de Ciriza Mariezcurrena buruan hartzea.
‎Oinetara begiratu zuen zapaldutakoa belarra zela sentitzean; uretatik ibili izana ere ez zen nahikoa izan haien larruaren barru barruko mintzeraino sartuta zegoen ugerra garbitzeko; bere bizitzan ez zituen egundo hain lohi eduki oinak. Begirada altxatu zuen, eta, ikus zezakeenari arreta jartzen hasi baino lehen, pauso hotsak entzun zituen. Bereganantz zetozela konturatzea besterik ez zuen behar izan metro gutxi batzuetara zeukan sakonune batean ezkutatzeko.
‎Tori! , eta zigarrokia eskaini zion Santiagok, ibiltzen hasi baino lehen.
‎–Inas, zuk eta don Miguelek beste bideren batzuk proposatuko zenituzkete, ezta, gaurko egoera honetarako? , bota dio Juanak, eseri, eta zintz egiten hasi baino lehen.
2018
‎Gizonak hizketan hasi baino lehen, Sophiek koaderno gorria atera zuen eskuko poltsatik, eta oharrak hartzeko prestatu zen.
‎Hunkituta antzematen zitzaion gizonari, emozioak bihotza ukituta, aspaldiko partez emazte izandakoarekin mintza  tzeko abagunea baitzeukan. Marie Blancheten iduneko bat sakelatik atera, eta hura laztantzeari ekin zion; zenduaren aurpegia zeraman han grabaturik, eta begira geratu zitzaion, hizketan hasi baino lehen:
‎Gerlako eszenak marrazten zituen bertan: gizonak urduri, borrokan hasi baino lehen; leher eginda, egunaren amaieran; jaten eta denbora pasa dominoan... Beste batzuetan, zaurituen aldamenean irudikatzen zituen gizon horiek, erorien buruei eusten edo hil zorian zeudenen ezpainetara belarria hurbiltzen, haien azken hitzak entzute aldera.
‎–Ez daukat eztabaidetarako ez gogorik ez betarik. Lehenbailehen lurperatu behar dira izurriak hildako oro; gorpuen kiratsa hedatzen hasi baino lehen. Presta beza hiritik kanpo eremu zabal bat, ingura beza ahal duen kare guztia...
2019
‎Sinetsi, eta kito. Orain hobe duzu zeure blokera itzuli, zure kapoa non zabiltzan galdezka hasi baino lehen.
‎Jaka zorutik jaso eta badoa, estropezuka, aurrean dituen gizonen atzetik, adreiluzko eraikin handi batera, non hormen kontra aulki luzeak dauden. Pragako eskolako gimnasioa ekarri dio gogora, han egin baitzuen lo honako bidaia hasi baino lehen.
‎Lalek ezin du buruarekin baietz egin besterik. Handik alde egin behar du, denen aurrean negarrez hasi baino lehen. Bere gelara joan da korrika, munduari atea itxi eta bere betiko ohean etzan da.
‎Aitak txikitan larrialdietara eraman behar izan zuen, beste haur batek," harriek ez dute begirik" esapideari entzungor eginik, buruan egindako zauri bat josi ziezaioten. Kontua da zauria ikuskatzen hasi baino lehen, sendagileak aita eserarazi egin zuela. Aitak harriturik begiratu zion, erizain borobil batek zergatia argitu zion arte.
‎Berarekin eta eskuartean zuten lanarekin. Bero itogarrietan, lur azala elkortzen hasi baino lehen, euri poxitto bat nahi zutenean, aurrena: Jondone Laurendiz euria goxo.
2020
‎–Ez, neska, ez. Gure gibeletik bi mutil hurbiltzen ditun eta herenegun gure" filosofia" bukatu genuenean ikusi nitinan, eta orain hasi baino lehen hortxe ditun.
‎Neuk ez dakidala, zeure neskamea izan naiz, ezta? Ba, jakizu inorentzat lanean hasi baino lehen zerbi  tzarigaiari galdetu egiten zaiola ea prest dagoen eskainitako lana egiteko eta konforme dagoen jasoko duen soldatarekin. Hau errespetu falta izan duzuna nirekin, eta bidenabar nire ingurukoekin ere bai, ze Adrian eta Mari Gabon behartu dituzu neure atzetik ezkutuan ibiltzen.
‎Nola diren gauzak, hainbeste urteren buruan berriro ere erretore baten inguruan batu gara! , esan zion Galdosek txeratsu Manuelari, eskribauari agindutako kopiak idazten hasi baino lehen.
‎Jakizu korrexidorearen tenienteak badaukala hemen gertatutakoaren berri, eta Gipuzkoako Batza  rretako prokuradore batzuk ere jakitun daudela. Ezertan hasi baino lehen, haiek hartutako erabakiari itxaron diogu. Diogu diot, ze neu naiz Jagobe Placentiaren abokatua –erantzun zion hoztasunez Galdosek.
‎Atzean uzteko hogei urte hauek eta neure etorkizunari aurrez aurre begiratzeko. Horretan hasi baino lehen, ordea, hiru lagunek neure galderei erantzun diete: anaia Pedro Sarasuak, Amilibiak eta Agustin Galdosek.
‎Partidua hasi baino lehen pasadizo polit bat gertatu zen. Espainiako ereserkia ipini beharrean, Errepublikakoa jarri zuten eta agintariak zeuden lekuan sekulako zalaparta sortu zen.
2021
‎Hain zuzen, haginari buruz hitz egin nuen han eta, nahi beste xehetasun emanez, azaldu nuen berrogeita hamar gramo hagin hosto uretan irakinak aski zirela haur bat edo pertsona ez oso handi bat hiltzeko. Ulertzen duzu zergatik eusten diodan orduan esan nuenari, inor hiltzen hasi baino lehen hiltzaileak ikertua ninduela, modu jakin hartan gauzatu zituela hilketak, ni inkriminatzeko helburuarekin, alegia. Berdin gertatu zen eguzki loreekin.
‎■A... a bai, e?! ✳ Martxa egin dugu zabor poltsari patsa irteten hasi baino lehen. ‣ Bakoitza bere kartzela zulora.
‎■Bai: nola egiten zuten lehengoek otoitz jaten hasi baino lehen. Mahaia bedeinkatu, eta otoitz egin, eta eskerrak eman...
2022
‎Eta beldur zahar horren bafada izugarri hori, norbait mugarik gabe maite duzularik senti duzun beldur hori, irentsi duzu ezinbestean, eta tupustean ohartu zara horretaz, motor baten gainean zoazela, eguzki horia zure erretinetan zeharka sartzen ari den bitartean, Victòria atzeko motorrean kantari doan bitartean, haizea kanta hori berekin eramaten ari den bitartean. Hiltzeko beldur handia, arras tupustean hiltzekoa, edo bera hiltzekoa, ezkondu baino lehen, elkarri aginduriko seme alabak eduki baino lehen, Sorrabonican bizitzen jarri baino lehen, egin nahi dituzuen bidaiak egiteko adina diru eduki baino lehen, arian arian zahartzen hasi baino lehen, bilobak eta lorategi eder bat eduki baino lehen, lo elkarrekin beti, gauero, egin baino lehen, horrenbeste gau, bakarrik lo egin dituzuen guztiak ahanzteko.
‎–Zopa hartzen hasi baino lehen ez edan... Nire txikitxo, zure aiztoa... Ez jan hainbeste ogi, Bernard.
‎Eta, azkenik, umeen adinkidetasunak besterik lotzen ez zaituzten beste gurasoekin antolaturiko bazkari edo afari horietara ez agertzeko aitzakiak pentsatzen hastea komenigarritzat joko duzu, beranduegi baino lehen, zeure burua beste bikotekide batekin imajinatzen hasi baino lehen. Zure bikotekideari fantasiarako astirik eman gabe.
2023
‎Emakume haiekin harremanetan hasi baino lehen, bisitatzaileak errezeloak ditu; egia da Juana MarÃaren gogaide direla, haren asmoetan bat egiten dutela, baina ez diote uzten kortse polisoiak janzteari. Haien janzkerak neskatilentzako ikastetxeko ikaskideak dakarzkio gogora, Madrilgo Viento kalean; amak kosta ahala kosta Tonina eta biak han matrikulatu nahi izan zituen, bera hamalau urtekoa zela; ikastetxean destainaz begiratzen zioten, arroparen eraginez abarkadun gaizki hezia irizten zioten.
‎Haritz frantsesaren zura erabiltzen genuen. Konpontzen hasi baino lehen, ordea, upela tornu birakarian sartu, goian paratu eta upelaren burdinezko uztai astunak behar bezala jartzen genituen. Horretarako etengabe kolpekatu behar ziren.
‎Zaindariak gainetik begirik kendu gabe zerraizkidaan. Bisitaldia hasi baino lehen, semea tintaz markatzen zitean, ihes egingo duten beldurrez burdina goriaz sakitzen diren zaldiak bezala. Baina Parisko presondegikoa ez zuan deus Topasko kartzelako infernuarekin alderatuta, espainiaratutakoan hire Portugal maitearen marraraino eraman baitzuten nire semea, oroitzen haiz?
‎Baina nik ez nuen oso argi zer egin, eta ezertan hasi baino lehen atzeman ninduen, gainera, legearen atzapar luzeak. Rioko ihauterien bezpera batean, putazaleak gure favelan erleak erlauntzan bezala zebiltzala, atxilotu egin ninduten bazterrak nahasten ibiltzeagatik, eta apenas bainuen dirurik legearen zaindariak erosteko, bi egun eman nituen favelako komisaldegian jipoia jipoiaren atzetik, eta nik ospa, ihes, hegan egin nahi nuen goitika aritzen ziren chapadaz eta malucoz betetako ziega laiotzetik, baina, burdinazko barroteei buruaz jo eta jo arituagatik ere, ez nuen ezer lortu, polizien kolpeengatik jada hazita nituen begiak gehiago haztea eta aurpegia ubelduz betetzea besterik, eta hirugarren egunean, iluntzean, gizaseme portuges bat etorri zitzaidan bisitan ziega madarikatu hartara, itxura denez tratuak zituen ni atxilotuta nengoen komisaldegiko polizia ustelekin, eta gogoan dut vacilão hark nire kaiolako barroteetara hurbildu, eskua sartu eta ferekatu egin nahi izan ninduela mia gatinha mia esaten zidala barrezka, baina, horretaz gainera, eta niretzat garrantzitsuagoa zena, agindu zidan ziega zikin hartatik aterako ninduela, baldin eta harekin Portugalera joaten banintzen.
‎Horretarako kontratatu zituzten enpresa teknologiko horiek Las Vegas eko kasinoetan adik  zio diseinuan adituak ziren ingeniariak. Jarraian ikusiko dugu zer eta nola gertatu den aldaera hori, baina, hasi baino lehen, hurrengo lerroetan irakurgai izango duzunaren edukiaren zati handi bat modu sakonagoan irakurri nahiko bazenu, Natasha Dow Schül antropologo kultural adituak zeresan handia eragin zuen Addiction By Design obra ospetsua irakurtzeko gonbita egiten dizut. Hori esanda, goazen ikustera zertan datzan kontatu ez diguten errealitate hori.
‎Horregatik, lehenik eta behin, gai honetan jazteko (honaino irakurri baduzu liburua, dagoeneko egin duzu lehen atal honen zati handi bat) eta sare sozialak erabiltzeko gonbita egiten dizugu, ezerekin hasi baino lehen, teoriatik haratago joan eta benetan nola ibiltzen diren ikusi, ikasi eta irakatsi ahal izateko; izan ere, funtsezkoa da ezagutza. Hori argi utzirik, goazen heziketa lerro nagusiak ikustera!
‎Ikasleek idazlana hasi baino lehen, beraien arteko eztabaiden bidez azaldu zituzten gogoetak, eta horretan berriz ere aukera izan genuen beharrezkoak ikusten genituen balioak sustatzeko. Horretarako, lehen atalean bezala, maieutika teknika erabili genuen, hau da, galdera egokien bitartez iritsi nahi den horretara bideratzea pertsona.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia