2015
|
|
Batzuetan haiek agertzearren izango da soilik, ikusmena eman zion itsuaz esan zuenez, apostoluek bere bekatuengatik ala gurasoenengatik ote zen itsu galdetu ziotenean. Eta horrela gertatzen da, hau da, ez dituela [mesede hauek] egiten hartzen dituztenak
|
hartzen
ez dituztenak baino santuagoak direlako, bere handitasuna ezagutzera emateko baizik, san Paulorengan eta Magdalenarengan ikusten dugunez, eta guk bere kreaturetan gorets dezagun.
|
|
Emaiozu argia, honetan dela bere on guztia ikus dezan, eta lagun txarretatik urrundu dadin; gauza handi handia da gauza hauetan ari direnekin harremana izatea; ez bera dagoen egonlekuetan daudenen ondora joatea soilik, baita hurbilago sartu direla uste duenen ondora joatea ere; bada, laguntza handia izango du, eta haiekin hainbeste tratatzeak beraiekin batera sartzea ekar dezake. Egon dadila beti erne, mende
|
hartzen
ez uzteko; izan ere, deabruak, lehen bizilekura itzultzea baino bizia, atsedena eta eskaintzen dion guztia alde batera uztea nahiago duela, erabaki sendoaz ikusten badu, askoz ere lehenago utziko du bakean. Izan dadila ausarta eta ez ahuspez edaten jartzen zirenetakoa, gerrara zihoazenean, ez naiz gogoratzen norekin, baina buruan sar dezala deabru guztien aurka gudukatzera doala eta ez dagoela gurutzearenak baino arma hoberik.
|
|
Haren lurreko azken etapako fruitu heldua, haren bizitza espiritualaren bilakaeran behin betiko fasea, aurreko bi obren, Bizitza Liburuaren eta Perfekzio bidearen, mezua osatzera datorrena. Hemen kontaera autobiografikoa estaliagoa da, anonimoagoa, eta bizitzako azken hamarkada ere hartzen du, baita Bizitza Liburuak
|
hartzen
ez dituen grazia mistikoak ere. Era berean, Perfekzio bidean darabilen irakasbidea gainditua geratzen da hemen, hau da, bizitza espiritualaren hasieran, trebatze aldian, nabari ziren duda mudak, atzera aurrera eta ilunaldiak atzean utziak dira, misterioaren barne barnean murgiltzeko.
|
|
Baina beste gauza batzuetan egia ziotelakoan nengoen, ni beste batzuk baino kaskarragoa nintzela esaten zutenean, eta etxe hartan eraman ohi zen lege betetze zorrotza gordetzen ez banuen, nola pentsatzen ote nuen zorrotzagoa zen beste batean gordetzea, eskandalizatu egiten nuela herria eta gauza berriak jasotzen nituela. Horrek guztiorrek ez zidan inolako nahasmenik sortzen ezta penarik ere, baina nik penaz nengoelakoa egiten nuen, esaten zidatena aintzat
|
hartzen
ez nuelako itxura ez ematearren. Azken batean, mojen aurrean kontu ematea egiteko agindu zidan, eta hala egin behar izan nuen.
|
|
...joan zenean, eta bekatuak ere izango ziren (harekin harremana izan ondoren, zentzatuago egon arren), eta argi egin ziezadan Jainkoak egiten zizkidan mesedeak agertu nizkionean, esan zidan bata ez zela bestearekin uztartzen, grazia haiek oso aurreratu eta hilduratuak zeuden pertsonentzat zirela, beldur handia izan beharra nuela, gauza batzuetan parte txarreko espiritua zeritzolako, azken ebatzirik
|
hartzen
ez bazuen ere, baina ongi pentsa nezala neure otoitzari buruz nik ulertzen nuena eta esateko berari. Eta nik ez nekien ezertxo ere esaten neure otoitzari buruz; izan ere, nolakoa den ulertzen eta adierazten jakiteko mesedea, orain dela gutxi egin dit Jainkoak.
|
|
16 Niretzat ez zen inolako pozbiderik, deabruak hainbeste bider hitz egin behar zidala pentsatzen nuenean. Izan ere, otoitzerako bakardade ordurik
|
hartzen
ez nuenez gero, Jaunak elkarrizketan neure baitan biltzera eramaten ninduen eta, nik eragozterik ez nuela, berak nahi zuena esaten zidan eta, horrek niri min eman arren, entzun egin behar izaten nuen.
|
|
2 Orain pentsa dezagun, esan dugun azken ur hau hain ugaria dela, non, lurrak
|
hartzen
ez duelako ez bada, sinets baikenezake hemen lurrean gurekin dela Maiestate handiaren hodei hau. Baina ondasun handi hau eskertzen diogunean, geure indarren arabera egintzekin lagunduz, Jaunak arima hartzen du, esan dezagun orain, hodeiek lurreko lurruna hartzen duten antzera, eta jaso egiten duguztia lurretik (entzuna dut hodeiek, edo eguzkiak, lurreko lurrunak hartzen dituztelako ideia hau), eta hodeia zerura igotzen dela eta berarekin daramala, eta harentzat prestaturik dituen erreinuko gauzak erakusten hasten zaiola.
|
|
Han doktrinarik ezaz galtzen ziren milioika eta milioika arimaz hitz egiten hasi zitzaidan, eta sermoi eta hitzaldi bat egin zigun, penitentziarako gogoa berotuz, eta joan zen. Ni hainbeste arima galtzeaz hain samindurik, azalak ere
|
hartzen
ez ninduela lehertu beharrean geratu nintzen. Ermita batera joan nintzen malkotan urtua.
|
|
Gure onaren etsai amorratua denez gero, ez naiz harritzen gure Jaun errukitsua hainbeste mesede batera egiten ikustean, hura izuturik geratzea eta bere sentimenduaren erakuspen hain nabarmena egitea; batez ere konturatuko zen, arima hartan halako aberastasuna geratzean, bera beretzakotzat zituen beste batzuk gabe geratuko zela. Izan ere, nik uste dut gure Jaunak ez duela sekula ere egiten hain mesede handirik, pertsona bera baino gehiago
|
hartzen
ez dituela. Berak egundo ez zuen esan honetaz ezer; baina erlijioso bizitzaren gogo handi handiaz geratu zen eta gurasoei behin eta berriro eskatu zien.
|
|
12 Hainbestekoa izan zen ohiturak egin zuen kaltea, eta deabrua ere sartuko zen tartean, non, egiaz, Jauna
|
hartzen
ez zutenean, hilko zirela baitzirudien. Nik zorroztasun handia agertu nuen, izan ere, zenbat eta argiago ikusi obedientziaren mende ez zirela jartzen (beraien ustez, gehiago ezin zutelako), argiago neukan tentaldia zela.
|
|
13 Orain dela gutxi hasi ziren haiek eta guztiak ulertzen tentaldia eta erremedioa garaiz jartzea zein on handia izan zen; izan ere, hemendik pixka batera etxe hartan egonezina sortu zen prelatuekin (ez hauen erruz; geroago baliteke horretaz zerbait esatea), halako ohitura ontzat
|
hartzen
ez zuten eta jasaten ez zuten prelatuekin.
|
|
Lehen gogorrenak zirenak orain pozago daude eta nirekin hobeki. Garizuma honetan ez da
|
hartzen
ez gizonezkoren ez emakumezkoren bisitarik, ezta gurasoak badira ere; eta hau etxe honetarako oso berria da. Guztia onartzen dute bake handiaz.
|
|
Ni eskas nago. Berorrekin eta berorren gorentasunaren lurraldean hobeki izaten naiz osasunez, hemengo jendeak, Jainkoari eskerrak, gaizki
|
hartzen
ez banau ere; baina gogoa han dagoenez gero, gorputzak ere han nahi luke izan.
|
|
3 Goraintzi asko aita frai Bartolomeri; nik uste dut neka neka eginik egon behar duela egundo atseden
|
hartzen
ez duen berorren izaeragatik: norbere burua eta berarekin dabilena hiltzeko modukoa da.
|
|
Dena dela, zarata handietan sartu gaitu; eta nik Joseri buruz berorren aitatasunari idatzi niona kontuan ez banu, neure ahalmen guztia jarriko nukeen eragozteko. Dena dela, gauza horiek berak bezain benetan
|
hartzen
ez baditut ere, oso gogor egiten zait eragoztea: zer dakit nik, horrela ez ote dudan eragotziko arima haren on handi bat?
|
|
2 Orain Elena anderearen arazo hauetaz idazten diot, pena handiaz naukatelako, eta Elenak niri idatzi zidan gutun bat bidaltzen diot; bertan dioenez, Ordena honetan
|
hartzen
ez badugu, frantziskotarretan sartu nahiko luke, eta pena emango lidake, inoiz ez litzatekeelako pozik egongo; bada, haren espiritua ezagutuz, hobeki egokitzen da gure Ordenara, eta, azken batean, hemen du bere alaba eta bere semeen ondoan egongo litzateke.
|
|
2 Berori hona etortzeari dagokionez, nik diotsot, pena eman zidala hainbesteko atsekabea ematen zionarekin zihoala eta zein osasun kaskarra izan zuen hemen ikustea; horregatik, ni premia handian egon ezik, niri mesede egitearren ez nioke eskatuko berorri hainbeste kostata oporraldia izatea. Nik orain ez dut inola oporraldirik, Jainkoari eskerrak, eta zereginak eta lanak ez dira inoiz faltako nahi nukeen aringarria
|
hartzen
ez uzteko; eta horregatik, erregu egiten diot berorri ez dadila etor, baizik eta begira dezala non egon daitekeen pozen eta joan dadila hara, urte osoan lanari lotua dagoenak du-eta; eta aita bisitaria berori hemen dagoela etortzea gertatu balitz, nik hartaz gutxi gozatu ahal izango dut.
|
|
1 Ez nuke nahi berorrek hau ahaztea, eta horregatik jartzen dut hemen. Ni oso beldur naiz, oraindanik haur horien kontu handia
|
hartzen
ez bada, laster batean nahas daitezkeela Ávilako gainerako ume endekatuekin, eta beharrezko da berorrek oraindanik haiek joanaraztea Jesusen Lagundira (nik idatziko baitiot errektoreari, berorrek hor ikusiko duenez), eta Frantzisko Salcedo jaunak eta Daza maisuak ongi baderitzate, jar bitzate bonetak. Rodrigoren alabak seiren artean seme bakarra izan zuen, eta ongi zetorkion berari, ikasteari emana eduki baitzuten beti, eta orain ere Salamancan dago; eta Diego del Aguilaren beste seme bat ere bide beretik zebilen.
|
|
6 Eskrupuluak izan ohi dituzten arimek uler diezadatela, ez naizela ari noizbehinka izaten den hutsegiteren batez, edo hutsegiteez, guztiak ezin baitira ezagutu, ezta sentitu ere beti; oso ohiko hutsegiteak izaten dituztenez ari naiz, txikikeriak direlakoan kasurik egiten ez dieten haietaz, eta barruko kezkarik sortzen ez dieten eta zentzabiderik
|
hartzen
ez duten haietaz ari naiz. Hauena, berriro diot, bake arriskutsua da eta horretaz jakinean zaudete.
|
|
Ez ezazue alferrik gal Jauna hartu ondorengo ordua bezain abagune ona tratuak egiteko. Obedientziak beste gauzaren bat agintzen badizue, ene ahizpak, saia zaitezte arima Jaunarekin uzten; gogoa, gero, beste gauza batera aldatzen baduzue eta jaramonik egin ez eta zuen barruan dagoela ere kontuan
|
hartzen
ez baduzue, nola emango zaizue ezagutzera. Hau, beraz, aldi egokia da, gure Maisuak irakats diezagun, eta entzun diezaiogun eta haren oinei muin egin diezaiegun irakatsi nahi izan zigulako, eta zuengandik ez dezala alde egin eska diezaiozuen.
|
|
1 Asko luzatu naiz honetan, bildutasunezko otoitzean Jainkoarekin bakarrean sartze hau zein axola handikoa den azalduz hitz egin banuen ere, oso garrantzitsua delako. Eta Jauna
|
hartzen
ez duzuenean, eta meza entzuten duzuenean, ene alabak, espirituz Jauna har dezakezue, probetxu handi handikoa baita, eta egin gauza bera gero zeuen barruan bilduz, Jaun honen maitasuna ongi irarririk geratzen baita honela. Izan ere, hartzeko prestatzen bagara, ez dio sekula ere utziko emateari, guk ulertzen ez ditugun era askotara.
|
|
Horregatik, ene ahizpak, Jainkoarren, ohitu zaiteztela bildutasun honekin Gure Aita errezatzen eta denbora luzea igaro orduko nabarituko duzue irabazia. Izan ere, errezatzeko era horrek laster egiten du ohitura, arima galdua eta ahalmenak nahasiak ibili ez daitezen, denborak esango dizuenez; probatzeko eskatzen dizuet soilik, pixka bat nekagarri gertatzen bazaizue ere, ohitura
|
hartzen
ez den bitartean guztia baita nekagarri. Baina nik ziurtatzen dizuet, denbora luzea igaro baino lehen, otoitz egiten diozuen Aita santu honen bila nekatzen jardun gabe, zeuen barnean aurkitzen dela jakiteaz poz handia izango duzuela.
|
|
Jakin ezazue, ez berak izango duela bakerik, ez gainerako guztiei emango diela bakerik. Doterik
|
hartzen
ez duzuenez gero, Jaunak mesede egiten dizue kasu honetarako; izan ere, monasterioetan pena ematen didana hau da: askotan, dirua berriro ez ematearren edota ahaideen ohoreagatik, altxorra ostuko dien lapurra uzten dutela.
|
|
Azken batean, ene Jauna, horregatik ez daukat Zuri zer emanik, nire zorrak barka ditzazula eskatzeko. Barka diezadala zure Semeak, inork ez baitit bidegabekeriarik egin, eta, beraz, ez dut zure izenean barkatu beharrik izan, nire barkatzeko gogoa, Jauna, kontuan
|
hartzen
ez baduzu behintzat; izan ere, uste dut edozein gauza barkatuko nukeela nik Zuk niri barka diezadazun, edota baldintzarik gabe zure borondatea betetzearren. Baina ez dakit zer egingo nukeen, ordua etorrita, errurik gabe kondenatuko banindute; baina une honetan hain errudun ikusten dut neure burua zure begietan, non guztiak labur geratzen baitira; ni nolakoa naizen, Zuk dakizun bezala, ez dakitenek, irain egiten didatela usteko dute.
|