Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 53

2001
‎Estatua bezain paranoikoak bihurtzen ari ginen eta horrek intimitatearen haria hausten zigun, aldi berean gerizatzen gintuen boterearen" hegats" mutuak arranguratzen gintuela. Izenik hartzen ez zuen burdinazko teilatu sozio-politikoak hein batean, nomada izatera behartzen gintuen, munduko kideekiko lotura bilakatzera, irabaztearen eta galtzearen arteko eremu hutsetako automata psikotiko oso, etxe eta amodiorik gabe, ardien atzetik lehen, pentoka tzar batetik malda samurragoetara terrentan genbiltzan garaian bezala.
‎inon babes hartzen ez duten perpausak
2004
‎urteak lorik hartzen ez duela
2005
‎Estu besarkatu ninduzun kale ertzean, ahotik lurruna zerizula. Niri ez zeridan lurrunik ahotik, bitxia; garai batean ispiluak jartzen zituzten hil berrien aho parean, ispiluak lurruntzen ez baziren soilik ematen zuten hildakotzat arnasarik hartzen ez zuena. Zertan pentsatzen nuen galdetu zenidan, eta ezertan ez, erantzun nizun, beste askotan bezala.
‎Orpoak elkarren kontra kolpatu eta berriro lur hartu zuten bere bota lustratuek, bere harrokeria hanpatuak. Begietako distira zen lur hartzen ez zion bakarra.
‎Euliak, uda hark behintzat argituko ez zituen hezetasun tatxetan euliak, euliak behiala urdina izandako pintura geruzari eginak zitzaizkion kontinente ezezagun gisako akastuetan euliak amorratuaren eskuak edo txapelak jotako lekuan utziak zituen euli zapaldu zikinetan pausatzen ziren euliak, goizero ezpainetaraino beteak ageri ziren bidoi erdietako gernuak zoratutako euliak," Viva" edo" Glorioso" edo" Caudillo" edo" Nacional" hitzen beltz higatu samarrean samaldaka pausatzen. Eta zer zitekeen inork itxurarik hartzen ez zion forma baten gainean zeukanez Don Arturok paratua atzamarra, eulien hegaldiak eramana zion noski haraino behakoa, nola bestela, 90 voltioko indarrak ozta suspertzen zituen ilintietan, letra txipi haiek bereizi.
‎Ez zekien nola, baina berak. Errieta emateagatik, buruak inarrosteagatik, lo hartzen ez uzteagatik, kausaren publizitatea egiteagatik.
2007
‎Ikuskizuna abian zetorren Maleconean barna eta Maria Josefa ohitura zaharren berri ematen hasi zitzaion. Besta hartan parte hartzen ez zuen musikaririk ez zegoen ez hirian eta ez errebaletan. Urdinik ilunena iduri zuen beltzetik hasi eta zuri zurbileraino, mestizajearen aukera guziak ikusten ahal ziren.
‎– Amodiozko abentura bat bezalakoa da golfa, serio hartzen ez baduzu dibertigarria da, baina serio hartuz gero bihotza apurtuko dizu.
2009
‎Arnasarik hartzen ez zidan utzi eta lepotik tiraka ari zitzaidan dagoeneko, bertso txar haiek kantatzen.
2010
‎Aldiz, OLTak, ospitaleko langileak, beste mundu batekoak begitandu zitzaizkidan, kanpoko mundukoak. Pertsona gisa hartzen ez baninduten ere, haientzat eria bainintzen, ez ninduten ere presotzat hartzen; atxiloketaz geroztik jasandako mendekotasun harremanetik babes harremanera lerratzen zen haiekiko harremana berri egin zitzaidan. Tarte gehiena isolamendu eta bakartze egoeran pasatako ia hiru urteko kartzelaldiaren ostean, bereziki preziatu nuen.
‎Heziko zintudan baino hobeto hazi zaituen amama Marik niri buruzko berba onak besterik ez zizkizun esango, badakit. Berdatuko zen nirekin gaupasa eginda etxeratuko nintzelako, gedar egingo zigun zure izekori eta bioi lantzean baten, etxeko beharretan zegozkigun ardurak ez betetzeaz gain sobera parte hartzen ez genuelako, hautsa kentzeko eperdikoren bat ere emango zigun, baina mailatu edo ubelik utziko zigunik egundo ez. Ez da bera izan ni gorrotatzeko aitzakiak eman dizkizuna, Peru.
‎Boterearen indarkeria zilegi dela jendarteratzea lortu dute, eta guk autobus ziztrin bat erretzeko zilegitasunaz eztabaidatzen galtzen dugu denbora. Mobilizazioen agintea hartzen ez badugu, nagusiekin hitzarmenak lortzearen aldeko sindikatuek betikoa esango dute, ezin izan dugula besterik egin, gehiago lortzerik ez dagoela... Aldaketa soziala lortzeko motorra geu gara, langileok, obrerook.
2011
‎Patologia horren arabera, eraikinaren ezaugarriak dituela sinesten du aldamioak. Bere burua eraikintzat hartzen ez badu ere, bat egiten du haren ezaugarriekin.
‎atsedenik hartzen ez duten urratsetan irmotu naiz
‎Hondorik gabeko putzua zen bere hura. Rogerrek sarri deitzen zion hasieran, baina Idoiak telefonorik hartzen ez ziola ikusita, apurka apurka amore eman eta hots egiteari utzi zion.
2012
‎– Enpresaren ardura hartzen ez baduzu, ezin dizut kontatu, isilpekoa delako. Sentitzen dut.
‎Bere kontzientzia garun lainoetan desagertu aurretik, egia osoa aitortuko ziela deliberatu zuen. Baita ere Elizabeth eta biek erabakita zutela haurdun geratuz gero, eta gerta ez zedin inolako neurririk hartzen ez zutenez gertatzeko aukera bazegoen, haurra gordeko zutela. Ez zien esango, Elizabethi ere ez zion esan, jadanik zer izen jarriko zion hausnartzen hasia zela.
‎Sua hartzen ez duen gaiez egindako edredoi bat dugu sua hartzen ez duen gaiez egindako lastairaren gainean.
‎Sua hartzen ez duen gaiez egindako edredoi bat dugu sua hartzen ez duen gaiez egindako lastairaren gainean.
‎Hire burua babestea bihurtuko duk hire bizitzaren helburu. Atseden hartzen ez duen zaldiko maldiko hire bizitza. Hire askatasuna gordetzeko giltzapetuko duan hire bizitza.
‎Bai, hor dago. Ordenagailu eramangarria eta inprimagailu txikia, uhin detektagailua, irratitxoa,, aldatzeko muda bat, irakurtzeko astirik hartzen ez duen Pérez Busteroren Vascones, bizarra egitekoak, hortzak garbitzeko eskuila. Txanbergoaren barruko poltsikoan eskanerra darama entzungailu bakarrarekin eskuineko belarrira konektatua.
2013
‎izan ninteke bere neurriak hartzen ez dakien zurgina
‎izan ninteke ametsetan lo hartzen ez duen liluratua
‎alkoholik hartzen ez zuen hark
2014
‎Inor hartzeko txoko paregabea. Baina inor hartzen ez zuena. Xabi zen salbuespena.
2015
‎Besaulkian hartu du loak. Ametsetan ere liburua irakurri nahian ibili da, baina ezinean, beste hizkuntza batean baitzegoen, zein izan zitekeen antzik ere hartzen ez zion mintzaira arrotzean. Hurrengo egunetako batean berriro irakurtzen du, alkoholaren laguntzarik gabe.
‎Amaieran, aireportuko altzo ilunean, inork hartzen ez dituen maleten bira etengabeek uhal garraiatzailean, Abaituaren hegaldiaren akabera adierazten dute, erorikoa erruaren betiereko itzulerara. Ez dago gainditzerik.
‎heriotzak ageri behar du ilunpetik eguzkitara, dotore, txalogarri, gupidarik ez dakiten adar ederrak luzitzen. Orduan, azpeitiarrek arnasarik ere hartzen ez duten adialdi eukaristiko horretan," Ni lehen ergela nintzen" entzun dute gerizpeko bosgarren tendidukoek. Burutik ote dagoen hasi da pentsatzen lehorreko kapitain zangarra burua zezenak baino areago makurturik" Zu lehen ergela zinen" –pentsatu du egitea oihu–,"... eta geroztik ez zara izugarri azkartu!", horixe oihukatzea, lagunaren letaniak burutik eragin baino lehen.
‎Izan ere, nonbait esker gaiztoko lanbiderik bada, itzultzailearena da. Zenbat ahalegin eta sufrikario inortxok aintzat hartzen ez zituen lanetan emanak! Zortea partitzen zuenak adarra jo zion:
‎Badaki, hala ere, iruzurraren egiletza aitortzeak ez lukeela ezertarako balioko, ez lioke-eta inork sinetsiko. Eta horren jakitun izatea suertatzen zaio mingarria, inork aintzat hartzen ez duenaren zeinu ukaezina baita. Bai, hutsaren hurrengoa da, inportantziarik gabeko txorimalo bat, azken finean.
‎Nik Mercedesetik sekuentzia osoa jaso behar nuen argazkietan. Atsedenik hartzen ez zuen euri zaramak autoko kristalak lanbrotu zituen, gandua sortua zuen erreka bazterreko kalexkan. Bitorren taxi barrutik flashik gabe aterako nituzkeen argazkietan ez zen askorik bereiziko.
‎Kontatu didate erabakiren bat hartzeke urteetan geroratzen utziz gero, ametsoker bihurtzen zaigula, esna hartzen ez ditugun erabakiak lotan etortzen zaizkigula eskean. Loak hartu aurretik sumatu nuen eldarniotarako oskarbi zetorrela gaua, berri eta guzti:
2018
‎Auskalo zu han egon zaren aspaldian, baina ez nizuke joatea gomendatuko. Gainera, Anak ez dit deirik hartzen ez itzultzen. Galduta nago, ez dakit ezer.
‎Eta kantariek hortxe ematen dute beren onena: euren burua serioegi hartzen ez dutenean.
2019
‎" Bertsoa lantzeko denbora bat hartzen ez dudanean kosta egiten zait lasai egotea. Batzuetan esan izan dut ez dut ukitu ere egingo, gero gogoz hartzeko baina izua ematen dit, pentsatzen dut gero berriz hartzen dudanean, hartuko al nau berak?
‎Izan ere, begi bazterretik ikusi du auto barrukoak bertan dagoela familia, andrazkoa zutunik arropa batzuk eskuetan, tolesten, garbitzen, ez daki seguru. Burua zuzen jarraitu du amak, begiak bidean, ezin du arreta galdu gidatzen ari den bitartean, ezin du aitortu familiak leku berean jarraitzen duela eta larunbatean bederatzi egun falta baziren, orain zazpi falta direla amona heltzeko, edo zortzi, larunbata kontuan hartzen ez bada... Astebete inguru guztiarekin ere.
‎Esaera zaharrak dioenaren arabera, ez dago ipuinik zoriak parte hartzen ez badu. Hertzainak taldeak eskaini zuen azken kontzertu hartan ezagutu genuen elkar, txiripaz.
2020
‎GIZONA: Hamar egun dira trena hartzen ez dudala. Ordutik.
‎ahizpen arteko harreman estua. Beraiei esker irten ahal izan naiz apur bat neure mundutik, hartzen ez nekien erabakiak hartzen lagundu didate eta ikusi ditut oso mendi politak, bestela ez nukeen ezer ezagutuko neure mundua, neure zapata kaxa besterik.
‎Andresek irratia jartzeko ohitura du, eta esnatu nintzenean ura gora eta gora zetorrela entzun nuen, Elgoibar aditu nuen… Autoa hartu eta hurbileneko herrira joan ginen, sei kilometrora, amari deitzera. Baina amak hartzen ez. Beste norbaiti deitu nion eta esan zidan ibaiak oso itxura txarra zekarrela.
‎{ 11} Honela deskribatzen du Amaia Pérez Orozco k (2006) txanpiñoi militantea: soldatapeko langile ideala da, egunero egunero lan merkatura joateko bere etxetik ateratzen dena, sabela betea, arropa garbi eta lisatua daramana, zaintzaren eremuan ardurarik hartzen ez duena, lan merkatuan hogeita lau orduz prestutasun osoz aritzeko.
‎Orain 06:04ak dira. Goizegi da eguneko lehen zigarroa erretzeko, bueno, goizegi da ezertarako, baina hau ez da egun bat, hau bata bestearen atzetik datozen ordu eta minutuen kontaketa milimetriko bat da, denak koadratu arte lasaiturik hartzen ez den horietakoa. Beraz, atearen alboan dagoen mahaitxo batean eseri da poltsan arakatuz.
2021
‎(Badoa poltsaren bila) Tipak de la hostia abesten du. (Bueltatzen da) Ez diot oso ondo hartzen puntua irudiaren asuntuari, delako feminismo de culo en pompa horri hartzen ez diodan bezala. Baina tipa oso ona da.
‎Gurekin esertzen denean ematen duen irudia ez da hobea: plater gainean loak hartzen ez duenean, arrapastaka jaten du, plater inguruan papur asko utzita.
2022
‎Emakumeok* erasoak jasaten ditugunean, horri lotutako zerbitzu publikoetan ez dugu euskara erabiltzeko eskubidea behar bezala bermatua, horrek gure integritatean ere izan dezakeen kaltea kontuan hartzen ez delarik.
‎Mendebaldartasunak gutasun homogeneoak eta balio unibertsalak aldarrikatzen ditu, modernitatearen neurrira eginak (homogeneotasun horretan zuritasuna, gizontasuna, klase ertain altua, heterosexuala, hiritartasun europarra, estatu hizkuntza). Bitasunetan oinarrituriko pentsamendua da, mugako eremuak, gurutzatze eremuak kontuan hartzen ez dituena. Birpentsatze ariketa honek ere eskatzen digu gutasunak eraikitzeko beste modu batzuetan arakatzea, zoru komun bat eraikitzeko asmoari loturikoa, negoziazio etengabean gauzatuko dena, eta gurutzatze eremuak, bazterreko eremuak, mugako eremuak kontuan hartuko dituena.
‎Edo behintzat neure inguruan. Adibidez, euskal emakume* zuri heterosexual batek harremanak hasi dituenean bere komunitatekotzat hartzen ez den gizon batekin presioa handiagoa izan ohi du (euskal gizon zuri heterosexual batek bere komunitatekoa ez den emakume* batekin baino) (eta horrek ere isla du arrazakeriaren auzian).
‎Topaketa kolektiboetan ere azpimarratu zen erabakiguneetako jarreraren garrantzia. Batere parte hartzen ez duten gizonak ere badirela jakitun izanik, espazio horietan emakumeek duten jarrerak berebiziko munta duela uste dute emakume askok. Jarrera aktiboa beharrezkoa dela deritzote, eta horrek eragina duela aurreiritzi eta estereotipoen apurketan.
‎Bigarren adibidea: bere ahotsa eta ekarpenak kontuan hartzen ez zirelako batzorde bat utzi ondoren, emakume horri buruz entzundakoa:
2023
‎artistak direnak, hezkuntza munduan dabiltzanak... Zentzu horretan, beharrezkoa da euren burua sortzailetzat hartzen ez duten horiek guregana erakartzea, nahiz eta zuzenki kultur eragile ez izan, okupatzen duten lekuaren arabera eragin handia izan dezaketelako kulturan.
‎Ezta 2003 urtea, post egiaren garai betea, alegia, Hikmetek eta haren euskal oihartzun Arestik errebindikatzen zuten egiazaletasunarentzakoa ere. Poesia txokolatezko mailu bat delako ebidentziatik, Carvalhok madarikatu zuen, buruz, mantxatzeraino partidurik hartzen ez duenaren poesia, oso garbi jakin gabe zer partidu ote zitekeen hori, urrunean susmatzen zen San Mamesko arkuak iradoki lezakeena, edo besteren bat; beti geratuko litzateke errioa, kafesnezko zain bat bezala. Baina ezta hori ere, ura dezente garbiagoa ikusten baitzen.
‎Azkenik, Leiho bat zabalik mundura jaialdia iragarri zenean beren interesak kaltetuta ikusi zituztenak ere kulturaren industrian ekimen pribatu gisa jarduten zuten argitaletxeak, sortzaileak, eta abar isildu egin ziren, ez zedin gerta komentario desegoki batek, edo okerrago, aurkako jarrera nabarmen batek, gobernuaren dirulaguntzarik gabe uztea. Gauzak horrela, balizko eskandalua ematzen joan zen poliki poliki, eta handik denbora gutxira hura guztia eskandalagarria izan zela uste zutenen jardunak hormatzar baten kontra talka egin zuen, eta ez zuen inoiz zeharkatu betiko lau erresuminduren txoko gastronomikoko isil bileren komentarioen, inork aintzat hartzen ez zuen txoribururen baten dimisio eskaeren eta filoterrorismoaren susmopean sinesgarritasuna oso ukitua zuten bazterreko argitalpen baten edo besteren oharren muga. Hau da, ez zen ezer gertatu, eta inozoren bati ezer galdetzeko gogoa geratu bazitzaion, laster tapatu zioten ahoa Svetlana Aleksievitxek emango zuen hitzaldiaren garrantzia astinduz, edo Guggenheimi esker laster ikusten zen Pollocken erakusketa harira ekarriz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia