2023
|
|
Ordezkoak zergaduna harreman juridiko tributarioetatik baztertu eta haren lekua hartzen du, Administrazioarekin lotura duen subjektu bakar bihurtuz. Ordezpena erabatekoa da, alegia, zergadunak Ogasun publikoarekin dituen harremanetako egoera juridiko subjektibo osoa bereganatzen du ordezkoak, zergadunaren prestazio material eta formalak bere gain
|
hartuz
. Zergaduna, beraz, harremanetatik desagertu eta ordezkoa agertzen da betebeharpeko bakar gisa; hortaz, Ogasunak ezin dio tributu zorra zergadunari eskatu (otsailaren 17ko 523/ 2023 AGE).
|
|
Zigor Kodearen 305 artikuluak Ogasun publikoaren aurkako delitua arautu du, guztion artean delitu fiskaltzat ezagutzen dena (1 lerrokada): " Norbaitek, egitez edo ez egitez, estatuko, autonomia erkidegoko, foru aldundiko edo tokiko ogasun publikoari iruzur egiten badio, tributuen ordainketari, atxikitako edo atxiki beharreko kopuruen ordainketari, edo konturako sarreren ordainketari itzuri eginez edo bidegabe itzulketak lortuz, edo onura fiskalak ere bidegabe
|
hartuz
, betiere 120.000 euro baino gehiagokoa denean iruzurpeko kuotaren zenbatekoa, edo ordaindu gabeko atxikipenen eta konturako sarreren zenbatekoa, edo bidegabe lortu nahiz hartutako itzulketen edo onura fiskalen zenbatekoa, orduan, pertsona horri urtebetetik bost arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio eta 120.000 eurotik horren sei halako arteko isuna, artikulu honen 4 lerrokadaren arabera urratz...
|
|
TFAOek jokabide batzuk jaso dituzte Tributu administrazioaren jarduketei jarki, haiek oztopatu, aitzakiak jarri edo haiek egitea ukatzeko jokabidetzat
|
hartuz
, baina ez dute zerrenda itxirik eman. Besteak beste, honako jokabide hauek dira:
|
|
Hortaz, tributuak aplikatzeko prozeduren esparruan koka dezakegu elkarren laguntzaren esparrua gehien bat, TFAOen 1.2 artikuluak emandako definizioa aintzat
|
hartuz
gero: " Foru arau honi dagokionez, elkarren laguntza hau izango da:
|
|
Epigrafe honetan esandakoa aplikatzeko, Arau Orokorrek agindu dutenez, zorraren likidazio aldia identifikatu behar da, aldi horretako datuak bakarrik aintzat
|
hartuz
. Modu horretara, autolikidazioen kasuetan gehienbat, aurreko epealdiei dagozkien zor ordaindu gabeak geroko epealdiko autolikidazioen bidez erregularizatzea saihestu nahi da.
|
|
Dena den, arau horiek guztiak aztertzean gerta daitekeen gehiegizko konplexutasuna saihestu nahian, eta arau guztiak antzekoak direla ikusita, gure aipamenak Bizkaiko Lurralde Historikoaren Aurrekontuen Foru arau Orokorretik soilik egingo ditugu, gainditu ere, arauketa guztiak aipatu beharrak argi eta garbi gainditzen duelako idazlan honen helburua. Horiek horrela, edozein Administrazio publikoren aurrekontuak arautzen dituzten manuzko testuak oso antzekoak dira aipatutako testuei begira; hortaz, guk aterako ditugun hausnarketak eta ondorioak haietako edozeinetan aplikatzekoak izan daitezke, haien ezaugarri bereizgarriak errespetatuz eta aintzat
|
hartuz
, esaterako, aurrekontu horien barruan sartzen diren sektore publikoaren erakundeak zehaztea.
|
|
aipatutakoa, salbuespen oso deritzona; eta progresibitatedun salbuespena, egoiliar diren Estatuak ez du nazioarteko errenta zerga oinarrian sartzen, baina errenta hori kontuan hartzen du Estatuko errentari aplikatzen zaion karga tasa kalkulatzeko, eta gero karga tasa hori Estatuko errentei bakarrik aplikatzen zaie. b) Egozpen sistemak: egoiliar diren Estatuak zergaren kuota kalkulatzen du, zergadunak lortu dituen errenta oro (baita Estatutik kanpo lortutakoak ere) kontuan
|
hartuz
; baina jarraian tributu kuotatik kentzen du Estatutik kanpo ordaindu diren tributu kuotak. Egozpen sistema horrek ere bi modalitate izan ditzake:
|
|
Doktrinaren ikusmoldetik, ohikoa da De Castrok emaniko definizioa: lege iruzurra gertatzen da egintza bat edo gehiago burutuz arau juridiko baten aurkako emaitza lortzen denean, bestelako helburua duen legea oinarritzat
|
hartuz
. Lege iruzurra gerta dadin, beraz, bi arau egon behar dira:
|
|
Edu berean, 1839ko urriaren 25eko eta 1876ko uztailaren 21eko legeak behin betiko indargabetu ditu, oraindik legeon zatien bat indarrean egon bazitekeen Arabari, Bizkaiari eta Gipuzkoari begira. Amaitzeko, 1979ko autonomia estatutua onestean, diputazioak ez diren erakunde berriak ekarri ditu Estatuaren eta Euskadiren finantza harremanetan ere esku
|
hartuz
: autonomia erkidegoaren erakundeak.
|
|
Jarraitutasunik gabeko langile finkoek eskubidea dute euren antzinakotasuna zenba dadin kontuan
|
hartuz
lan harremanen iraupen osoa eta ez benetan emandako zerbitzuen iraupena. Hala ere, salbuespen gisa, baliteke euren izaerarengatik bestelako tratamendua behar duten baldintzak izatea, betiere, salbuespen hori irizpide objektiboen, proportzionalen eta gardenen araberakoa bada.
|
|
Dena den, 2020ko azaroaren 10eko (983/ 2020 db. errek. zk.) AGE, 4 Salakoa, aintzat
|
hartuz
, plantillako langileen baimenaldien eta oporraldien ondorioz hutsuneak bete behar direla alegatzeak ez du berez justifikatzen ekoizpen inguruabarrengatiko lan kontratua baliatzea. Bestela esanda, justifikatu behar da desoreka nabaria sortzen dela eskuragarri dagoen langile kopuruaren eta gauzatu behar den jardueraren artean; izan ere, printzipioz, atsedenaldiek eta oporraldiek ez dute aparteko egoerarik sortzen, enpresako langile guztiek baitute horiek izateko eskubidea.
|
|
Jakina, SALO ez aplikatzeak berarekin dakar sindikatuei aitortutako zenbait eskubide enpresaburuen elkarteei ez aitortzea, hala nola, greba eskubidea, ordezkaritza bateraturako hauteskundeetan hautagaiak aurkezteko eskubidea edota hauteskundeetarako deia egiteko eskubidea. Hori guztiz logikoa da, enpresaburuen erakundeen izaera kontuan
|
hartuz
gero. Dena den, arauek enpresaburuen elkarteei aitortu dizkiete sindikatuei aitortutako beste eskubide batzuk, esate baterako, estatutu izaerako hitzarmen kolektiboak negoziatzeko eskubidea (ikusi LELTBren 87.2 artikulua), erakunde publikoetan parte hartzeko eskubidea (ikusi LELTBren 6 xedapen gehigarria), gatazka kolektiboak hasteko eskubidea (ikusi JSALren 153 artikuluak) eta ondasun higiezin publikoak erabiltzeko eskubidea (ikusi urtarrilaren 8ko 4/ 1986 Legea).
|
|
Lanaldi murrizketarako baimenaldia noiz eta zein ordutegitan izan langileak erabakiko du, bere lanaldi arruntaren baitan. Nolanahi ere, hitzarmen kolektiboek irizpideak ezarri ahal izango dituzte lanaldi murrizketa zein ordutegitan gauzatu behar den zehazteko, aintzat
|
hartuz
, dela norberaren, familiaren eta laneko bizitza uztartzeko eskubideak, dela enpresaren ekoizpeneta antolaketa beharrizanak. Edonola ere, langileak, ezinbesteko kasua dagoenean izan ezik, enpresaburuari aurreabisua eman dio, 15 egunekoa edo hitzarmen kolektibo aplikagarriak ezarritakoa; bada, aurreabisu horretan zehaztu da lanaldi murrizketa zein datatan hasi eta amaituko den.
|
|
Langileak zehaztu behar ditu kasuan kasuko baimenaldia hasteko eta amaitzeko datak, eta horiek komunikatu behar dizkio enpresaburuari 10 eguneko aurrerapenarekin edo hitzarmen kolektiboetan itundutako aurrerapenarekin, salbu eta ezinbesteko kasua dagoenean, kontuan
|
hartuz
beraren egoera eta enpresaren antolaketa beharrizanak.
|
|
Salbuespen horien bidez lanaldia luzatu edo murrizten da eta atsedenaldietan aldaketak egiten dira, hurrengo inguruabarrak kontuan
|
hartuz
:
|
|
Egin eginean ere, LELTBk lan baldintzak aldarazteko 3 erakunde arautu ditu, horien garrantzia kontuan
|
hartuz
(horietako batzuk enpresaburuaren ius variandi delakora biltzen dira, eta beste batzuk ez):
|
|
(a) Lan arriskuak ebaluatzea: enpresaburuak arriskuen hasierako ebaluazioa egin behar du, kontuan
|
hartuz
jardueraren izaera, lanpostuen ezaugarriak, lanpostuotan jardun behar duten langileak eta langileok lan egiteko instalazioak.
|
|
Lanaldiaren iraupena da hitzarmen kolektiboan edo banakako lan kontratuan itundutakoa, baina beti errespetatu behar dira indarreko legeriak ezarritako mugak (ikusi LELTBren 34 artikulua; ikusi 6 gaia). Mugok aplika daitezke urte osoa kontuan
|
hartuz
.
|
|
(k) Kirolarien plantilla berregituratzea justifikatu duen kirol klubaren edo erakundearen krisi ekonomikoak eta kirol klubaren edo erakundearen ohiko jarduera aurrera ateratzea eragotzi duen edozelako krisiak lan kontratua azkentzeko, LELTBren 51 artikuluak agindutako enplegu erregulazioko espedientea hasi behar da, artikulu horrek ezarritako kalte ordaina jasotzeko eskubidea kontuan
|
hartuz
(lanean egindako urte bakoitzeko, 20 eguneko aldiari dagozkion alokairuen zenbatekoa, betiere, 12 hilabeteko mugarekin).
|
|
Asteko atsedenak 36 ordu izango ditu gutxienez. Alderdiek elkarren arteko adostasunarekin zehaztuko dituzte horiek, sektoreko beharrizanak kontuan
|
hartuz
.
|
|
(b) Kontratua azkentzeko izan beharreko aurreabisu aldia idatziz hitzar daiteke kontratuan, hala denean, hitzarmen kolektiboetan ezar daitezkeen iraupen mugak kontuan
|
hartuz
. Itunik izan ezean, enpresaburuak lan kontratua azkentzeko aurreabisua eman dio ukitutako langileari:
|
|
Printzipioz, kontratua azkentzeko araubidea LELTBren 49 artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren araberakoa izango da, kontuan
|
hartuz
ez direla aplikatuko ezinbesteko kasuaren, kaleratze kolektiboaren eta kaleratze objektiboaren arrazoiak; izan ere, arrazoi horiek ez dira bateragarriak lan harreman berezi hauen izaerarekin. Zernahi gisaz, hurrengo berezitasunak kontuan hartu behar dira:
|
|
Hala ere, zenbaitetan, beste enpresaburu batzuen kontratari edo azpikontratari gisa ere aritzen da. Oraintsu, enpresaburu nagusi baten kontratari gisa diharduen kasu batean, beraren lan aholkulariei galdetu die langileak ekoizpen inguruabarrengatiko lan kontratuen bidez kontrata ditzakeen, hain zuzen ere, kontratari gisa eman behar dituen zerbitzuak langile horiekin emateko, kontuan
|
hartuz
plantillan dituen langile guztiak beste obra batzuetan dabiltzala. Arrazoitu lan aholkulariek eman dezaketen erantzuna.
|
|
© (1) Jabe erkidego bateko eskailerak eta atarikoa garbitzeaz arduratzen den langile bat, kontuan
|
hartuz
bera ezin denean lanera joan bere ahizpak edo lagun batek ordezten duela, aldez aurretik telefonoz deitu ondoren.
|
|
G (3) Arkitekto bat, kontuan
|
hartuz
bere bezeroen artean arkitekto bulego bat duela eta horrengandik hilero bere diru sarreren %80 jasotzen duela. Gainera, arkitekto horrek bi delineatzaile ditu kontratatuta.
|
|
© (15) Egunkari bateko laguntzailea, zerbitzuak ematen dituena ordutegi jakin batean eta egunkariko zuzendariaren jarraibideak aintzat
|
hartuz
. Edonola ere, kazetari horrek bere bizilekutik lan egiten du beti, hain hedatuak diren IKTen bide telematikoak baliatuz.
|
|
© (18) Argazkilari bat, kontuan
|
hartuz
aldizkari jakin batentzako erreportajeak egiten dituela, aldizkari horrek hala eskatzen dionean; hain zuzen ere, egindako erreportaje bakoitzeko kobratzen du. Gainera, argazkilari horrek Sestaon jendaurreko argazki estudioa du eta bertan alokairuko langileak ere baditu.
|
|
Bi kasu horietan, lanaldi murrizketarako aldia zein ordutegitan eta noiz gauzatuko den langileak erabakiko du, bere lanaldi arruntaren baitan. Nolanahi ere, hitzarmen kolektiboek irizpideak ezarri ahal izango dituzte lanaldi murrizketa zein ordutegitan gauzatu behar den zehazteko, aintzat
|
hartuz
, dela norberaren, familiaren eta laneko bizitza uztartzeko eskubideak, dela enpresaren ekoizpeneta antolaketa beharrizanak. Edonola ere, langileak, ezinbesteko kasua dagoenean izan ezik, enpresaburuari aurreabisua eman dio, 15 egunekoa edo hitzarmen kolektibo aplikagarriak ezarritakoa; bada, aurreabisu horretan zehaztu da lanaldi murrizketa zein datatan hasi eta amaituko den.
|
|
Preskripzio epeak zenbatu behar dira egun baliogabeak baztertu gabe, egutegiko egunak kontuan
|
hartuz
[1998ko abenduaren 9ko (5163/ 1997 errek. zk.) AGE, 4 Salakoa].
|
|
Enplegatzaileak betebeharra du, familia etxeko enplegatuaren lana behar adinako segurtasuneta osasun baldintzetan gauzatzen dela zaintzeko. Horretarako, neurri eragingarriak hartuko ditu, aintzat
|
hartuz
familia etxeko lanaren ezaugarri bereziak. Betebehar horiek modu larrian ez betetzea enplegatuak dimisioa aurkezteko arrazoi zilegi izango da.
|
|
Familia etxeko enplegatuek orduka lan egiten dutenean, etxean lo egin gabe, langile horiei ordaindu beharreko gutxieneko alokairua izango da urteko LGA zehazten duen errege dekretuak ezarritakoa, ordainsari kontzeptu guztiak kontuan
|
hartuz
, behin behineko langileentzat nahiz sasoikako langileentzat eta familia etxeko enplegatuentzat; gutxieneko alokairu hori oso osoan ordainduko da eskudirutan, benetan lan egindako ordu kopuruaren arabera.
|
|
(c) kontratuaren iraupena ezin da izan 6 hilabetetik beherakoa, ezta urtebetetik gorakoa ere. Muga horien barruan, sektorearen estatuko edo autonomia erkidegoko hitzarmen kolektiboek edo, halakorik izan ezean, sektorearen esparru txikiagoko hitzarmen kolektiboek ezarri ahal izango dute kontratuak izan dezakeen iraupena, sektorearen eta egin beharreko lanbide praktiken ezaugarriak kontuan
|
hartuz
.
|
|
Definizio hori, gainera, nahiko gertu dago 1438/ 1985 Errege Dekretuak, merkataritzako ordezkarien lan harremanak arautzekoak, jaso duenetik, bere aplikazio esparrua zehaztean. Hartara, errege dekretu hori aplikatuko zaie" pertsona fisiko baten harremanei, pertsona horrek jarduten duenean ordezkari gisa, bitartekari gisa edo lan esparruan hala identifikatzeko moduan balio duen beste izen batekin, bere gain
|
hartuz
enpresaburu bati edo batzuei begira, ordainsariaren truke, modu pertsonalean eta enpresaburu horientzako, merkataritzako eragiketak bultzatu edo burutzeko betebeharra, eragiketon arriskua edo mentura bere gain hartu gabe" (1.1 artikulua).
|
|
Modu pertsonalean eta zuzenean: autonomoak bere jarduera modu pertsonalean gauzatu behar du, hau da, bere lan eta esfortzuarekin parte
|
hartuz
. Beraz, autonomoa ezin izango da ordeztu, hori gertatzen baldin bada ordeztutakoak autonomo izaera galduko duelako.
|
|
G Kontraprestazio ekonomikoa jasotzea bere jardueraren emaitzaren arabera, bezeroarekin itundutakoarekin bat etorriz eta jardueraren arriskua eta mentura bere gain
|
hartuz
.
|
|
(a) RED Mekanismoaren modalitateetatik edozeinetan, lanaldia murrizteko edo lan kontratuak eteteko baimendutako neurria zein izan eta neurri hori indarrean dagoen bitartean, enpresaburuak edozein unetan komunika diezaioke kontsultaldian aritu den langileen ordezkaritzari neurria denboran luzatzeko proposamena, kontuan
|
hartuz
luzapen horrek inola ere ezin izango duela gainditu RED Mekanismoa aktibatzeko akordioan ezarritako iraupena.
|
|
Horrela, behin betiko urratsa eman zedin, estatu desberdinetako gobernuak jabetu behar izan ziren gizarte auzia bidegabeko egitura sozioekonomikoaren ondorio zela, eta euren jardunaren oinarri ez zirela izan behar gizarte auziaren agerpenak, baizik eta gizarte auziaren arrazoiak. Estatuak egoeraren jakitun egin zirenean, eta estatuek kapitalaren eta lanaren arteko harremanak orekatzeko neurriak hartu zituztenean, gizarte bakeari eta estatus quoari eusteko xedearekin, lan zuzenbidea sortu zen, esan bezala, lan kontratua abiapuntutzat
|
hartuz
, beraren erakunde nagusi gisa.
|
|
Bestalde, arau horrek banakako lan harremanak malgutzeari ere ekin zion, krisi ekonomikoari aurre egiteko. Horrela, LANEk emandako irizpideei jarraituz, eta orduko Europako Ekonomia Erkidegoan nagusi ziren joerak aintzat
|
hartuz
, banakako kaleratzea berriro definitu zen. Zehatzago, bertan behera utzi zen bidegabeko kaleratzeetako langileak berriro hartzeko betebeharra ezartzen zuen erregela orokorra (apirilaren 8ko 16/ 1976 Legeak, laneko harremanei buruzkoak jasotakoa), eta kaleratze modalitate berria arautu zen, hots, langilearen gaitasunak edo enpresaren jardunbide beharrizanek eratorritako inguruabar objektiboengatiko kaleratzea (kaleratze objektibo gisa ezagutzen dena).
|
|
Horren arrazoi nagusia da errealitatea asko aldatzen dela eta errealitate hori distortsiona dezaketen inguruabar ugari dagoela. Horregatik, komeni da ezaugarri guztiak batera aintzat hartzea eta kasu bakoitza zehaztasunez aztertzea, doktrinaren eta jurisprudentziaren ekarpenak kontuan
|
hartuz
.
|
|
Inorentasuna arriskuetan oinarritzen dela dioen teoriaren arabera, enpresaburua da, eta sekula ere ez langilea, ekoizpen prozesuaren arriskuak bereganatzen dituena, bere gain
|
hartuz
, hasieratik, eta modu automatikoan, kasuan kasuko emaitza ekonomikoa. Hortaz, langileak, bere betebeharrak behar bezala gauzatuz gero, alokairua jasotzeko eskubidea izango du, enpresaburuak dituen galerak edo irabaziak gorabehera.
|
|
★ Lan kontratuaren baliozkotasuna: kontratuaren zati baten deuseztasuna ez da hedatzen gainerako zatietara. Bestela esanda, gainerakoan kontratua baliozkoa izango da, eta organo judizialek zati deuseza ordeztu dute, lan zuzenbidearen iturrien eta ohiko printzipioen arabera aplikagarri diren arauak kontuan
|
hartuz
(9.1 artikulua). Bestalde, kontratu deusezaren ondoreak ex nunc izango dira beti.
|
|
Kasurik gehientsuenetan, gremioen jarduera esparrua udalerrira eta ogibide edo lanbide jakin batera mugatzen zen (adib. arrantzaleak, zilargileak, zapatariak, jostunak). Hortaz, behin gremio bat eratuta, gremio horren lanbidean aritu nahi zuen orok nahitaez bildu behar zuen gremio horretara, kasuan kasuko kuota edo kontribuzioa ordainduz, eta gremioaz besteko jarduerarik ez egiteko konpromisoa
|
hartuz
. Arestian aipatu estratifikazioarekin bat etorriz, maisuek kontrolatzen zuten gremioaren industriaeta merkataritza antolaketa, eta zuzendaritza eginkizun garrantzitsuak zituzten lan baldintzei dagokienez, ordenantzetan ezarritakoarekin bat etorriz.
|
|
Gainera, horretarako ez da kontuan hartuko arau horien gainean Konstituzio Auzitegiak egin ahal izan duen azterketa. Era berean, Konstituzioaren 10.2 eta 96.1 artikuluek ezarritakoaren haritik, eta, beren beregi aintzat
|
hartuz
1969ko maiatzaren 23ko Vienako Konbentzioa, tratatuen zuzenbideari buruzkoa (ikusi 23, 26 eta 27 artikuluak), eta azaroaren 27ko 25/ 2014 Legea, tratatuen eta nazioarteko beste akordio batzuei buruzkoa (ikusi 28, 29 eta 31 artikuluak), barne auzitegiek, alderdiek hala eskatuta nahiz ofizioz, eta konbentzionaltasun kontrolaren ondorioz, betebeharra dute Europako Gizarte Gutuna aplikatzeko, bai eta...
|
|
Bestetik, jatorrizko TAOLak, 1985.ekoak, bizitza publikoan herritarren parte hartzea sustatzeko moduak antolatu nahi zituen, ez bakarrik udal organoak hautatzeko prozeduretan parte
|
hartuz
, baizik eta zuzeneko parte hartzea ahalbidetuz. Hauteskundeetarako prozedurek eta zuzeneko bestelako parte hartzeko sistemek EKren 23 artikuluan aintzatetsitako parte hartzea bermatzen zuten.
|
|
TAOL1945k ez zituen berrikuntza asko ekarri: udalen egituraketari eta antolakuntzari buruz, Mugimenduak indarra hartu zuen, ordezkaritza sisteman esku
|
hartuz
; eta toki ogasunak Ogasun Ministerioaren mende utzi ziren. Logikoa denez, ez zegoen toki autonomiari buruzko aipamenik.
|
|
Jarraipen txostenetan neurrien aplikazioa desbideratu dela egiaztatzen bada, Bizkaiko Foru Aldundiak toki korporazioari eskatuko dio desbideratze hori justifikatzeko, neurriak aplikatzeko edo, hala badagokio, helburuak beteko direla bermatzeko neurri berriak hartzeko. ekonomiaeta finantza planik onetsi ezean, ezarritako neurririk ez hartzea, neurri zuzentzaileak eraginik egin ez dutenean, neurri zuzentzaileak ez betetzea mantentzen dutenean edota toki erakundeen ordaintzeko bataz besteko epea berankortasun legeriak ezarritakoa betetzen ez dutenean, orduan finantza zaintzako organo eskudunek neurri hertsatzaileak hartzeko aukera izango dute. Hartuko den lehenengo neurria da aurrekontuaren gastu partidak erabiltzeko eta horien xedatzea eteteko akordioa, desbideraketaren zenbatekoa bermatzeko beharrezkoa den xedatze ezaren akordioa
|
hartuz
. Bigarrenik, Estatuak sortutako funtsatik mailegua lortuko da Estatuak zehazten duen interesan.
|
|
Finantza zaintzako organo eskudunen esku hartzeaz gain, TAOLren toki erakundeen ebazpen eta akordioak aurkaratzeko sistema ere aplikatu egiten da. Egia da, beste esparruetan ematen diren kontrolekin alderatuta (hirigintzako planeamenduaren behin betiko onespenekin gertatzen den bezala) finantza zaintzaren kontrol teknikek ez dutela finantza jardueraren behin betiko ebazpenik ematen Toki erakundeek finantza zaintzaren mendeko jarduerak gauzatzeko behin betiko erabakiak hartzen dituzte, horien gaineko erantzukizuna
|
hartuz
. laugarrena.— Finantza zaintzako eginkizunak egikaritu behar dituen organoa batzuetan Estatua da eta beste batzuetan autonomia erkidegoa da. Adibidez, aurrekontu egonkortasunaren politiken inguruan ematen diren kontrolak Estatuak gauzatuko ditu, baina ondarea eskualdatzean aurretiazko baimena autonomia erkidegoak eman behar du.
|
|
Horien adibidea da: " Kontzertu Ekonomikotik ondorioztatzen diren bereizgarritasun ekonomiko finantzarioen argitan, eta Autonomia Estatutuak berak jasotzen duen erregulazioa aintzat
|
hartuz
, komenigarria ez ezik beharrezkoa ere bada tokiko finantzaketaren alorreko zenbait printzipio eta arau jasotzea, betiere espresuki aitortuta EAEko lurralde historikoek beren esparru instituzionaletan eskumen inportanteak dituztela esparru material horretan, baina argi adieraziz eskumenok, aldi berean, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluari esleitzen zaion egiteko ezin garrantzitsuagoan uztartu beha... Gogora dezagun ETELk toki erakundeen gaineko finantza zaintzako eskumenak zehazten dituela eta horien funtzio eta ahalmenak indartzen dituela (toki autonomiaren printzipioaren nagusitasuna egon arren):
|
|
Gaitasun horrek Estatuak toki sektorearekiko duen finantza zaintza kentzea baino zerbait gehiago dakar, korporazioek eurek beraien finantza baliabideak lortzeko eta erabiltzeko prozesuan parte
|
hartuz
eta errekurtso haien bolumena geldiarazteko eta gastua askatasunez antolatzeko ahalegina eginez, Konstituzio Auzitegiak bere funtsezko arauaren integrazio lanean berariaz adierazi duen bezala". Beraz, bi printzipio horiek harreman estuan egon arren ez dira gauza bera.
|