Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 55

2000
‎Oraingoan, udal kudeaketa ereduak eskaini di tzakegu, PPrenak baino askoz demokratikoagoak, integratzaileagoak eta sozialagoak. Gure ustez, dagoeneko arabar abertzaleen exijentzia da, bere gain hartu nahi duenarentzat erronka, eta EH, zalantzarik ez, dagokion papera hartzeko prest egon badago
2001
‎Ekonomiaren garapena eta lurraldearen deigarritasuna indartzea ditu jomuga nagusiak. Lanabes berri horrekin, politika oldartsu baten antolatzeko bideak hartu nahi ditu Zuberoak, ibarrari oldar berri bat emateko eta demografiaren beherapena oztopatu ahal izateko.
‎Ez gaude preso politikoei aitorpenik eskatzeko eta ez dugu halakorik egingo, baina gero eta preso gehiago gure proposamenak aztertzen ari dira eta horietatik batzuek, kalean bezala, bat egingo dute gurekin eta beste batzuek ez. Ez dugu ez kolektiborik ez ezer hautsi nahi, gizartean politikagintzarako bideak zabaldu nahi ditugu eta horretan parte hartu nahi duenak ateak zabalik izango ditu. Kito!
‎Bitartean eta ondorio bezala, gutxi batzuk beretzat hartu nahi dute pilotaren jarduera orokorra. Eguneroko ogia da bizpahiru entrepresa gizonengandik entzutea:
2002
‎Programazioa zehazteke badago ere, garbi dute edukiek lokalak izan behar dutela, eskualdeko jendeari eskualdeko informazioa eskaini behar zaiola. Haurrak ere kontuan hartu nahi dituzte. «Ustiatu gabeko harrobia dugu», dio Javierrek eta Urdaneta edo Murumendi ikastolek dagoeneko euren bideo eta audio praktikak egiten dituztela.
‎Horrez gain, bigarren solairuan artistek euren obrak sortuko dituzte. Baina museoak beste erronka bat hartu nahi du bere gain: museoa ikusleengana eramatea eta ez itxarotea ikuslea museora hurbildu arte.
‎Baina, beti ere, konplexurik gabe. Honelakoetan ia beti gertatu ohi denez, gainera, ukondoak astinduz pankartaren eramaileen artean lekua hartu nahi duenik ere ez da falta.
‎Esaterako, Lakuako Gobernuak gerra aurretik sortutako filmak eskainiko dituzte, eta Lekeitiko bileraren historia jasoko duen liburua plazaratuko dute. Bestalde, lehiaketan parte hartu nahi dutenek, urriaren 13a baino lehen bidali dituzte 30 minututik beherako euren euskarazko lanak.
2003
‎Hor dago koska! Eusko Jaurlaritzak «Egunkaria»ko langileen egoerari dagokionean badirudi esku hartu nahi duela. Baina galdera betikoa da:
‎EAE ordezkatzen duen Legebiltzarra motore nagusia dela aitortuz, haiek nahi izanez gero motore laguntzaileak izango dira Nafarroa eta Iparraldea. Horiek prozesuan parte hartu nahi badute, zer egin dezakegu euren iritzia gurekin batera, egun berean, azaltzeko. EAEn Legebiltzarraren aginduetara eta Nafarroa eta Iparraldean hautetsien eskutik?
‎Alderdi, sindikatu eta erakundeek arrazoia eman digute. Beren ustez ere, Gizarte Segurantzak hartu nahi duen neurriak ez du ez hankarik ez bururik. Operazioaren funtsa eta espiritua politikoa da, baina ez dute horrela azaldu nahi.
‎Gasteizen hala zen bereziki. Han bazegoen Bergarako mutil bat Gabon Kanta Sariketa batean parte hartu nahi zuena. Enteratu zen bazela oñatiar bat gitarra jotzen zuena eta eskatu zidan berarekin parte hartzeko.
2005
‎Diagnostikoa egiteko eta irtenbideak eztabaidatzeko bertso eskola bakoitzeko ordezkariak bildu ondoren, hainbat irakaslek mugimendua gidatuko duen taldea osatu du eta hamabostean behin biltzen da talde hau. Parte hartu nahi dutenei irekita dago eta erabaki nagusiak hartzeko bertso eskola denak elkartuko dituen bilerak egitea aurreikusten dute.
‎Argi dute, kalean, pertsonaren espazio pribatua eta publikoa bera direla eta kontu handiz hurbildu behar dutela. Horregatik, hurbildu eta adibidez zigarro bat eskaintzen diote, kafe bat hartu nahi duen galdetzen diote eta halako batean, elkarrekin, nortasun agiria berritzera joango dira, edo sendagileari bisita egingo diote, eztul hori zerk eragina izan daitekeen galdetzeko.
‎Ni gatazka konpontzeko eta eraikuntza nazionala bideratzeko mahaiak ondo bereiztearen aldekoa naiz. Aralarrek gatazka gainditzeko mahaian parte hartu nahi du. Eraikuntza nazionalaren mahaian diferentziak ditugu, besteak beste, horretarako adostasun programatiko bat gauzatu behar delako.
‎Zezenak eta gerrak naturaren aurkakoak dira emakumeen kasuan. Irungo alardean emakumeek parte hartu nahi badute, parte hartuko dute, baina ez alardeaz ematen den ikuspuntu eta interpretaziotik, festaren sorkuntzatik baizik. Eta hori zeharo ezberdina da.
‎Batasunak jakin badaki zer nolako indar politiko eta elektorala eman dion Sinn Feini IRAren menia amaigabeak, eta zer nolakoa emango dion borroka armatua behin betiko uzteak. Horregatik ez du utziko «bere oilategian» inor sar dadin arrautza bila, eta are gutxiago «oilategiko» kontuei buruz hitza hartu nahi duena duela gutxi arte oilarren taldekoa izan bada. Altxor preziatua da ETAren amaiera ezker abertzalearentzat eta notizia ikaragarri ona denez euskal gizartearentzat eta Estatuarentzat, ezinbestekoa da bukaera horrek berarekin dakartzan abantailak norentzat izan behar duten ongi kontrolatzea.
2006
‎Gehienez hamabost minutuko luzera duen film laburra errodatu dute hamabost ordutan 15x15 Film Laburren Nazioarteko Lehiaketan parte hartu nahi dutenek. Horretarako, martxoaren 12rako eman dute izena Donostiako Goikoa jauregian.
‎Ekaina hasieran, adibidez, cava azoka egingo da Donostian eta festa horren baitan, Kataluniako produktu gastronomikoei, artisautzari nahiz turismoari garrantzia emango zaie. Datozen urteetan, azoka Gasteizera eta Bilbora eramango dute antolatzaileek, Topalekuak hartu nahi duen eremua EAE eta Ipar Euskal Herria direla argi baitute elkarteko kideek.
‎Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak Jokin Zaitegi XX. Itzulpen Sariketako oinarriak argitaratu dituzte. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek Orhan Pamuk idazle turkiarraren Kar (Elurra) lanaren lagin bat itzuli dute. Jatorrizko hizkuntza turkiera du baina hizkuntza hori menderatzen duen euskal itzultzailerik aurkitzea zaila denez, antolatzaileek testuak ingelesez, frantsesez eta gaztelaniaz jarriko dituzte partaideen esku.
‎Bilboko Udalak antolatutako Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketaren 19 edizioa abian da jada. Parte hartu nahi duten taldeek abenduaren 31 baino lehen eman dute izena. Lan guztiak aurkeztu ostean, epaimahaiak 40 talde aukeratuko ditu eta horiek zuzeneko emanaldiak eskainiko dituzte.
2007
‎Irun eta Oiartzun artean, Aiako Harria ere ez da txiki ikusten. Txingudiko Badia osoa begi bistan dugu jada eta Jorge Capdequik lurra hartu nahi dugula ohartarazi dio aire kontrolatzaileari. Dirudienez, gurearen antzeko beste kirol hegazkin batek eta abioi komertzial batek ere aireportu berean lurreratu nahi dute.
‎Halaber, emakumeak nagusi izan ziren zirga, bakailao lantegi, jute fabrika, kalamu txirikordatze, bela joste eta ontzigintzaren jarduerarekin zerikusia duten bestelako industria osagarrietan. Arduradunek diotenez, proiektu honek aintzat hartu nahi du emakume horiek guztiek eginiko lana, galletagileak ikurtzat hartuta.
‎Gauza bat errentagarria izatea nahi badugu, zenbat eta" pornografiatik" hurbilago egon askoz ere errentagarriagoa izango da. Guk une honetan horretatik distantzia bat hartu nahi dugu. Badakigu horretatik bizi nahi dugula, baina baita sormenari garrantzia man nahi diogula ere".
2008
‎2006ko maiatzean,' impassea' gainditzeko, Venezuelako enbaxada okupatu zuten Valenciak eta aitortu gabeko beste 42 errefuxiatuk. " Suitzako enbaxada hartu nahi genuen, baina hura bunkerra da, eta Venezuelakoa hartzea beste aukerarik ez geneukan", onartu du ARCOEren koordinatzaileak. " Azkenean,' andetar txartela' eskuratzea lortu genuen.
‎Orduz geroztik zokoraturik geratu ziren nazionalkatolizismo itsuaz baliaturik egindako inposaketak errosarioa errezatzea, mezetan, misioetan eta katekesietan parte hartzea…. Norbaitek horrelako ekintzetan parte hartu nahi bazuen, eginen zuen, baina ez serorek agintzen zutelako; beraz, bakoitzak bere leku eta ideiei eutsi zien. Testuinguru berezi horretan, bitxia bada ere, bertako apez Jose Maria LLepasek oroitzapen arras onak utzi zituen hor egondako presoen artean.
2009
‎Bat batean esaten dizute' bihar ez zatoz goizez, arratsaldez baizik'. Edo esaten diozu ordu estra asko sartu dituzunez larunbatean jai hartu nahi duzula eta nagusiak ezetz, asteartean jai hartzeko. Eta zuk:
‎Eredu izan gara Espainia guztiarentzako. Bulego berria martxan ipini baino lehen urtarrilaren 1etik aurrera ipiniko da Espainiako Justizia Ministerioan izan ginen, Euskadi eredu pilotutzat hartu nahi dute. Oro har, sortu daitezkeen problemak aztertu nahi dituzte, beti ere gure bulegoa eredutzat hartuz.
2010
‎Leku hegemonikoa hartzeko artikulazio kate luzeak behar dira, eta euskararen begia kate horretan barneratu gabe, ezinezkoa da euskal nazio politikoa osatzea, nazio politiko hori askea nahi den edota Espainiaren parte. Bigarren helburu honetarako ere, zentralitatea leku hegemonikoa hartu nahi duen PSE EEk bere izaera" baskista" indartu du.
‎lagun diezaiegun koitaduei bizirik irauten, baina beti ere gure gidaritzapean, beren kabuz dute asmatu; edo bestela apaingarri folkloriko gisa, beren dantza eta hizkuntza zahar liluragarri eta ama lurrari loturiko jakinduria holografikoarengatik. Ordea, ekimen politikoa beren gain hartu nahi dutenean berehala laidotzen dituzte: egoista, terrorista.
‎" Gizon eta emakume helduak garen heinean, aldarrikatu nahi genuen geuk ere erabakiak hartu nahi ditugula komunitatearen barruan, besteak beste geure ordezkariak aukeratzeko garaian", dio Goikoetxeak. Hala, Joxe Arregik eta Jose Antonio Pagolak jasandako tratua ez ezik, Euskal Herrian berriki izendatutako gotzainak aukeratzeko modua kritikatu zuten ekitaldian bildutakoek.
2011
‎Hori intelektualaren papera da, eta gizarte zientzietan sartuta dauden guztien eginbeharra ez da intelektuala izatea. Bakoitzak ikusi behar du zer dimentsio hartu nahi duen publikoari begira. Funtzio soziala gauza pertsonala da, eta irakasle guztiek ez dute funtzio hori bete nahi.
‎Egin beharreko bideoak hiru hilabete lehenagotik hasten dira lantzen, egokitzen den herrian. Bertan, parte hartu nahi duen jendearekin bilkura antolatzea da lehenengo urratsa eta hortik aurrerakoa herritar bakoitzak parte hartzeko duen gogo eta asmoaren esku geratzen da. Baten batzuek gaiak proposatuko dituzte, beste askok grabaketa nola egin ikasteko emankizunetara gerturatuko dira eta hainbatek bere etxeko ateak zabalduko dizkio Kanalduderi, norberaren bizipenak partekatzeko.
2012
‎" Gazteentzako mendi irtenaldiak antolatzen ditu elkarteak eta Euskal Herri osoan egiten ditu txangoak. Parte hartu nahi duenak ez du betebehar bat baizik: euskaraz egitea.
2013
‎Palestinako lehen hiri planifikatua da Rawabi eta 25.000 herritarren etxea izango da lau urteren buruan. Hamabost urteren buruan berriz, 45.000 biztanle hartu nahi ditu. Sektore pribatuak Palestinan inoiz egin duen inbertsiorik handiena da:
‎Huitlacoche a Nafarroan! Buru hori jasotzeko eta neuk hartu nahi nuela esan nion. " Gaitza hemen dugu", idatzi nion sukaldariari.
2014
‎Hitzarmena sinatzen duten saltzaileek ez dute euskaraz jakin beharrik. Norberak erabakitzen du zein den hartu nahi duen konpromiso maila.
‎Niri pasa zitzaidan hautes mahaian nengoela: funtzionario batzuek esan zidaten parte hartu nahi zutela, baina epaile batek parte hartzaileen zerrenda eska zezakeenez, ez zutela bozka emango.
2015
‎Baina, gizon militanteak feudalak ziren, eta uste zuten emakumeek ezin zutela borrokatu. Parte hartu nahi bazuten, asko jota, atzeko lerroetan gera zitezkeen. Öcalanek bazuen horren berri eta horregatik aztertu zuen familiaren eta emakumearen gaia.
‎Ordurako, aitaita hemen egona zen. Soldadutzarako hartu nahi zuten, Afrikako gerrarako, Marokorako, baina eskapatu eta hona etorri zen. Aitaita hemen egona zenez, aita ere etorri zen.
‎Zuek uste, herritar moderno zarpaildu batzuek erabakitzeko ustezko eskubidea hartu nahi dutelako, Egia Oso hori guztia desegingo dutela? (Nahiago nuke, lau edo bost urte barru, gaur esandakoak irentsi behar izatea, baina oraintxe bertan ez daukat zalantzarik).
2016
‎Gu talde bat gara. Lan molde gero eta horizontalagoak badira orain, eta ideia hori eredutzat hartu nahi dugu. Harremanetan arreta jartzea oso garrantzitsua da guretzat eta uste dugu gure proiektuaren indarra horretan datzala, transbertsalitatean.
‎Daeshekin ez dago negoziatzerik, Kalifaren ondorengoak direla diote eta kito. Boterea hartu nahi dute, eta beren Jainkoaren izenean botere hori finkatu. FIS tradizio horretatik beretik dator, Jainkorengandik.
‎Feministok gizonei eskatzen diegu euren eguneroko jarrera matxistak identifikatu ditzaten eta berdintasunaren borrokan parte hartu nahi badute, bigarren lerroan jarri eta ikas dezatela. Kasu honetan guk hori bera egin genuke:
‎Sarritan, adituen jakituria munduan esku hartzetik banatzen da, eta hori arazo bat da. Ekofeminismoak munduan esku hartu nahi du, modu erradikalean hura aldatzeko.
2017
‎Beste eztabaiden mailan eragiteko tresna jarri dugu abian. Zein liburu argitaratu nahi dituzun hautatzen duzunean, zein tokitan egon nahi duzun erabakitzen ari zara eta zein ideia hartu nahi dituzun eztabaidetarako abiapuntu gisa.
‎Zenbat gauza inportante utzi ditu bidean? Bizitzaren aurrean hartu nahi dugun jarrera erabaki eta horren aldeko hautua egin behar dugu".
2018
‎Esate baterako, lehengo egunean azalera handiko enpresa ia gehienekin izan ginen Jaurlaritzan eta ikusi genuen haientzat Euskaraldiaren marka oso positiboa dela. Ez da normala azalera handiko hainbeste enpresa etortzea gurekin hitz egitera eta esatea," guk Euskaraldian parte hartu nahi dugu". Euskara planak ere badituzte, ez da bat bateko gauza ere.
2019
‎Aurreko urteetan jendetza hurbildu dela eta ekimenak interesa piztu duela esan digu. Horregatik eskatzen dute orain ekimenean parte hartu nahi dutenek aurrez izena ematea. telefono zenbakira deituz edo haziensarea@gmail.com helbidera idatziz eman daiteke izena.
2020
‎Orbelek atseden hartu zuen aste batzuez elkarrizketa hau egin ostean. " Hara eta hona ibili ondoren, batzuek arnasa hartu nahi dute". Urtarrilaren 17an itzuli ziren Donostiako Tabakalerako Kutxa Kultur aretoan.
‎La huelga de Bandas pelikula dokumentala ikusi nuen, 1936ko gerra osteko lehen langile greba handiaz. Une batean," ikasketak" zituen jende politizatuak kontatzen du nola esan zioten euren buruei langile borrokan parte hartu nahi bazuten langileekin bizi behar zutela. Beren bizitokiak utzi eta langile auzo pobreetan bizitzen hasi ziren.
‎Larrabileko gain apal honetarik, Biarnoko mugan, Euskal Herriko lehen mendixkaren hegal batetik, begien bistan ditut Lapurdiko, bi Nafarroetako eta Zuberoako bortu ederrak, eta haien atzetik, hegoak ufatzen duen gauez, zeru mugan aislatzen zaizkit hainbat uharte bezala, Iruñeko, Hendaia Donostiako eta BAMeko hiru leinuruak. Idaztean eremu horretako bizitzan parte hartu nahi dut ene heinean aktiboki. Denbora berean, ahal bezain ongi zahartzean laguntza fierra ematen dit.
2021
‎Beharrezkoa da Euskarabilduan parte hartu nahi duen orok aurrez izena ematea. Guztiz doakoa da, epea irekita dago eta www.euskarabildua.eus webgunean bertan egin daiteke.
2023
‎" Horrela, bakoitzak erabakiko du zer motako inplikazioa izango duen. Egun bakarreko bazkide izateko ere aukera egongo da, emanaldi jakin batean soilik parte hartu nahi duenarentzat".
‎Batek baino gehiagok abisatu zigun hala izango zela, eta bai, egiaztatu dugu. Auzolanean parte hartu nahi zuten emakumeak aurkitzea ez zaigu bereziki kostatu; zailena izan da legeak eskatzen dituen baldintzetan lan egiteko talde bat aurkitzea. Desesperatzeko modukoa izan da, ez soilik obra bere horretan, prozesu osoa baizik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia