Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 379

2000
‎Hartzaileak flashback modukoak izan ditzake. Drogarik hartu ez duenean drogarekin izandako esperientziak bizitzen ditu berriro. Erreakzio arinak dira eta ez dute tratamendu jakinik behar.
‎Lehen ministroaren ekimen hau presidentziarako bozei begira eramandako estrategiaren barnean kokatu behar da. Orain, beharrezko segurtamenik hartu ez zuenez, ekimena bere aurka itzultzen ari da. Beraz, metodoari dagokionean ez naiz ados Lionel Jospinekin.
‎Gerra zibila amaitu eta 15 urtera, 1952ko negu hotzeko gau elurtsu batean, Bizkaiko kostaldeko herri batean, maki batek aspaldiko lagun eta adiskide duen kapitain baten etxeko atea jotzen du, eleberri honetan jasotako fikziozko gertaerei hasiera emanez. Gerran parte hartu ez bazuen ere, makien gora-beheretan nahastuko da aurrerantzean Onofre kapitaina eta, jende eta kontu berrien ezagupidea emateaz gain, bere burua hobeto ezagutzen eta ulertzen ere lagunduko dio berak nahi izan gabe egindako lotura horrek, nahiz eta bere buruaren ezagutzak ez duen, jakina, pertsonaia baikor bihurtuko. (Egunkaria I)
‎1897 urtean, ekainaren 20an zehazki, Wireless Telegraph and Signal Company Limited elkartea sortu zuen, irratiak gero handia ukanen zuelakoan. Marconiren ahaleginak bere igorgailuen potentzia eta irismena handitzean zeutzan, igorgailu eta hargailuaren arteko sintonizatzearen garrantzia aintzakotzat hartu ez zuelarik. Geroago, ikerketak egindakoan, bakuometroaz baliatuz emisioen irispena handitzen zela konturatu zen.
‎Madrid: Imprenta y Encuadernaciones de G. Juste; 124 or.), harik eta, Estatuak ardura hau bere gain hartu ez zuen arte, horrela kontrola ziurtatzeko izugarrizko urratsa emanez. Esan daiteke, eta ez dugu uste hau kasualitatea denik, denboran bat etorri zela (XX. mendearen hasiera) eskolatzearen derrigortasunaren alde hartutako neurriekin.
‎Eta Elbirarekin inozentziaren ertzetik bizi izan nituèn amoriozko mementu gogoangarri haiek ere, gohaingarri egin zitzaizkidan bat batean, haragikeriazko bekatu zital. Zeren eta berriro etorri baitzitzaizkidan bururat, ez ordea handik alde egiteko, baina bertan errotzeko, aita Bartolomeren hitzak, egun batzuk lehenago aintzakotzat hartu ez nituenak: " Neskatoak eta emaztekiak bekatu iturri dira, Ama Birjina izan ezik... eta Ama Birjinaren pareko emazteki guti batzuk izan ezik, nola baita zure ama.
2001
‎Gu poztu gara Galindok galdu duelako eta gu garaile atera garelako, baina amorratu egin gara guri axola zitzaigun mamiari heldu ez diotelako. Galindoren salaketa" formulazio okerra" gatik bota dute atzera, izan ere abestian parte hartu ez dutenen izenak agertzen dira salaketan. Baina horrez gain guk adierazpen askatasuna defendatu dugu eta hori ez dute aintzat hartu epaian.
‎Hala ere, gure arduradun politikoen buruetan ikuspegi ekologikoa sekulan kontuan hartu ez duen ingeniariaren mentalitatea nagusi da eta orain arte alferrikakoa izan da ibai kanalizazioak baino modu originalagoak, eraginkorragoak eta ingurumenarekiko errespetu handiagoa erakusten dutenak erabiltzeko egindako lana.
‎Azken urte hauetan euskaltegietatik atera diren euskaldunei freskotasunikgabeko hizkera sumatzen zaie. Sobera formalak dira, graziarik gabeak, aseptikoak.Hori, trebetasun hartzaileen garrantzia kontuan hartu ez dugulako eta behar bezainongi landu ez ditugulako gertatzen da. Ikasleak beren inguruan txertatzeko prestatubehar ditugu, eta erabiltzen diren hizkeren jabe izatea lortu behar dugu; ez bakarrikhizkera hori uler dezaten, erabil dezaten baizik.
‎The Lancetek argitaratu duen ikerlanean ageri denez, kirurgiaren ondoren kimioterapia jasotzen duten pankreako minbizia duten gaixoek beste pazienteek baino %40 gehiago irauten dute. Kantzer pankreatikoa duten 541 pertsonari egindako proba batean, 5 Fluorouracil botika jaso zutenek (urdaileko minbizia tratatzeko asko erabiltzen da), ebakuntza egin ondoren, hartu ez zutenek baino sei hilabete gehiago bizi izan zuten, batez beste. Liverpoolgo Unibertsitate Ospitale Errealeko John Neoptolemos eta ikerketan parte hartu duen medikuetako baten iritziz, Gemcitabina izeneko botika berri batek biziraupen indizeak are gehiago handituko ditu.
‎Bidea hautatzea ere ez da beti erraz izaten. Duda mudak eta zalantzak ezinbestekoak dira ene gisako argi eta karisma berezirik hartu ez duen batentzat. Guztira, ordea, eta idazle eta irakasle (lanbidez irakasle) izan naizen aldetik, ez dirudi, moldezko letretan jasoak daudenen arabera, gehiegizko zabu eta zealdorik egin dudanik funtsezko ditudan maitasun (eta maitasunaren errainu den gorroto), uste eta sinesteetan.
‎Hedabideetan eskainitako irudien munta hartu ez bazuten ere, gizarte enfrentamendu batzuk hasi ziren gertatzen; lazo urdinekoek Cosme Delclaux industrialariaren eta Jose Antonio Lara kartzela funtzionarioaren askapenaren alde (ETAk bahituta zeuzkan biak) bildu, eta haien aurrean ezker abertzaleak deituriko kontramanifestazioak izan ziren enfrentamendu horien eszenatoki, eta halakoxeak izan ziren halaber kale borroka gogorragoaren pasarte ba... Ezker abertzalearen lerroetan" oinazearen sozializazioa" nagusitu zen jarduerarako ildo politiko gisa, gizartera zabaldu behar zen Estatuaren errepresioak ezker abertzaleari eragiten zion sufrimendua.
‎Matematikak soilik barnebiltzen ditu benetako definizioak, zeren adigaiak (enpirikoak nahiz apriorizkoak) ezin baitira definitu; ez baitago ziurtasunik analisiaren zehaztasunari buruz. Beti egon daiteke kontuan hartu ez dugun ezaugarriren bat, adibidez" urrea" edo beste edozein adigairen edukia zehazten dugunean. Horregatik, Filosofian adigaiak aurkeztu egiten dira.
2002
‎Azterketa honetan kanpo merkataritza gisa hartu ez badugu ere, aipamen xume bat egitea merezi du Espainiako merkatuak euskal ekonomiarentzat duen garrantziaz. Esan dugunez, merkatu hori izan da euskal ekonomiaren berezkomerkatu babestua, 1993an Europako merkatu bakarra indarrean ipini arte.
‎Kontatu nion jazotakoa. Minik hartu ez nuenez gero, bere baitan barre murritz bat egin zuela uste dut.
2003
‎Espedienteari hasiera eman zitzaionetik hiru hileko epean Udalak erabakirik hartu ez badu (isilune administratiboa), salatzaileak
‎Estatutuetan edo tituluan bestelakorik aipatzen ez bada, edo komunitateak aho batez kontrako erabakirik hartu ez badu, igerilekua ez erabiltzeak ez du inor salbuesten ordaintzetik.
‎Pertsona askok haur eta gazteak, batez ere uretara altuera handitik edo era guztietako itzulipurdikoak eginez pulunpa egiteko duen zaletasunak istripu larri asko ez ezik, heriotzak ere eragiten ditu uda guztietan, hondoaren kontra jotzea, sarri askotan ur sakonera kontutan hartu ez duelako jauzilariak edo, bestela, oztoporen batekin tupust (igerilekuaren ertza, beste pertsona bat, etc.) egiten duelako.
‎Gainera, faltsifikazioak ikusi ziren asistentziaren eguneroko partean, ikastaroetara inoiz joan ez ziren pertsonen sinadurekin; prestakuntza ikastaroren bat egin zuten pertsonen izenak erabili ziren joan ez ziren beste batzuetan; Gizarte Segurantzako afiliazio zenbakiak eta NANa aldatu ziren; jaiotza daten aldaketak egin ziren; edo izen bera duten pertsonak erabili ziren, izen horietako bakoitza bereizita erabiliz gero. Halaber, agenteek egiaztatu dute Cadizko herritar askok diplomak jaso dituztela, parte hartu ez duten prestakuntza ikastaroetan parte hartu dutela egiaztatzeko, eta pertsona batek beste hainbeste ikasturtetako bederatzi diploma jaso dituela.
‎Zer esan nahi du eskritura publiko bihurtzeak? Kontua da aldeen arteko salerosketa akordio batek parte hartu ez duten beste pertsona batzuen aurrean balioa izatea. Horretarako, Jabetza Erregistroan inskribatu behar da gertaera hori, eta bertan ageri dira jabetzaren baten gaineko eskubideak zentzu zabalean dituzten guztiak (jabeak, gozamendunak, etab.). Etxebizitza baten jabea nor izan daitekeen edo ez zalantzak sortzen direnean, erregistro honetara jotzen da.
‎Bi ordutik behin komunera joaten den pertsona batentzat, eskuak garbitzen diren bakoitzean, bakterio patogenoen edozein kolonia zortzi aldiz bikoiztuko da. Lanean hasi eta bi ordura, edozein manipulatzaileren eskuetan 20.000 bakterio baino gehiago zenbatu daitezke, neurri egokiak hartu ez baditu. Eskuak maiz garbitzea edo aldizka aldatu behar diren eskularruak erabiltzea nahikoa da egoera arriskutsu hori saihesteko.
‎likopeno naturalarekin elikatu zirenek %26 probabilitate gutxiago izan zuten prostatako minbiziaz hiltzeko. Haien aurrean jarri ziren substantziaz elikatu ez zirenak edo dosi handietan likopeno puruaren kontzentrazioak jaso zituztenak, produktua hartu ez zutenak baino bizirauteko aukera handiagoa izan zutenak. Nolanahi ere, ikerketak ez du ondorioztatu likopenoa bera ote den arriskua murriztearen erantzulea, edo biomarkatzaile bat soilik ote den tomatearen eratorrietan aurkitutako beste antikanerigeno batzuen eraginpean egoteko.
‎Haren ustez, petrolio enpresak" larriki" urratu zuen Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea, prebentzio neurri egokiak hartu ez zituelako
‎Lau langile eta beste lau hil ziren. 1997ko uztailaren 9an errekurritutako ebazpenak 360.000 euro ordaintzeko isuna jarri zion konpainiari, Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legea “larriki” urratzeagatik, prebentzio neurri egokiak hartu ez zituelako, eta 30.000 euro biktimen enpresa kontratistei ez jakinarazteagatik zer arrisku zeuden eta zer babes, prebentzio eta larrialdi neurri behar ziren. Auzitegi Gorenak ez du onartu Repsol Petroliok jarritako kasazio errekurtsoa.
2004
‎PP ontziolaren »Navalena eta IZARena oro har» egoeraren arduradun nagusia izaki, bere kideak Batasuneko jendearekin manifestazio batean ikustea, Sestaoko udaletxe aurrean adibidez... hori lotsagabekeria! Jaurlaritzak, berriz, Navalen itxiera posiblea guri leporatzea, berak egoera hobetzeko konpromiso bat bera ere hartu ez duelarik, arduragabekeria da. Navalek, ordea, badu etorkizuna, sindikatuekin akordio bat izango da bideragarritasun plana gauzatzeko eta itsasontziak egin egingo dira.
‎Elkarte ekologistek eginiko ikerketen arabera, industriak landareen kontserbazioa aintzat hartu ez duenez, horietako asko, herrialde behartsuetakoak gehienbat, desagertzeko arriskuan daude.
‎Fiskaltzak ikusten badu lekukoak ezagutzea ez dela 1984 artikuluan ezarri moduan egiaztatu, edo bestelako akats nabariren bat antzematen badu, horiek guztiak ongitzea eskatuko du. Eskatu ahal izango du, berebat, bere ustez komenigarri diren eginbideak gauzatzea, horiek beharrezkoak badira graziazko eskaera zein egitatetan oinarritu eta egitate horien kalifikazio egokia egiteko; eta pertsona zehatzei zitazioa egitea ere eskatu ahal izango du, pertsonok, hura ematearen aurka jartzeko interes legitimoa izanik, zitazioa une egokian hartu ez badute, nahiz eta 1983 artikuluaren arabera hori beharrezkoa izan.
‎Espainian, J.A. Ojeda Casasek eta Madrilgo La Paz ospitaleko laguntzaileek aldez aurretik janaririk hartu gabe elikadura sentsibilizazioak sortzeko aukera iragarri zuten. Dermatitis atopikoa eta amagandiko edoskitze esklusiboa duten 15 eguneko lau haurretan, arrautzarekiko sentiberatasuna identifikatu zuten, larruazaleko proben bidez. Haurrek inoiz arrautzarik hartu ez zutenez, susmoa izan zuten amaren esnearen bidez sentsibilizatu zirela elikagai horren proteinekiko. Beste hiru haurretan, amaren dietatik arrautza kendu eta dermatitisa 48 orduan desagertu zen, eta 12 ordura berriz agertu zen amaren dietan arrautza sartu ondoren.
‎Kasuak, oraingoz, Lilleko epaileak sumarioa irekitzea ekarri du. Defentsa Benoit Titrant abokatuaren esku dago, eta, a priori, Estatu frantziarraren erantzukizuna dela uste du, jaioberrietan kalte itzulezinak, baina saihestezinak, saihesteko modukoak, saihesteko legezko neurriak hartu ez dituelako. Izan ere, azaltzen dituzten datu kliniko ofizialen arabera, Frantziako jaiotzen %1i eragiten dio.
‎Gobernuak erabaki hori hartu zuen, bere animalien pentsua egiteko erabiltzen ziren patata azalak dioxina gehiegi zeukatelako. Era berean, aipatu behar da orain arte Herbehereetako dioxinen krisian parte hartu ez zuten bi enpresatatik zetozela leherketak. Oraingoz, Herbehereetako exekutiboak ez ditu bere izenak eman.
‎Izan ere, ongi bai ongi oroitzen nuen nola joan ziren Errealetik Barçara, nire aurretik, urte batzuk lehenago, Artola, Urruti, Alonso, Bakero eta Txiki Begiristain, eta nola haietako batek baino gehiagok arazoak izan zituen hainbat zaletu txuri urdinekin, batzuek traidoretzat ere hartu ez zituzten, bada! Nirea ez zen diferentea izan.
‎Poesiak eta literaturak ez ezik, eguneroko hizkuntzak ere adierazgarritasunean hartzen du iturri eta oinarri. Wittgensteinek ez zuen puntu hau behar adina kontuan hartu Tractatus a idazterakoan, Fregek eta Russellek aintzat hartu ez zuten bezala. Literatura bere osoan eta, areago dena, eguneroko hizkuntza bera ere ezinezko lirateke adierazpen perpausak (apofantikoak) ez direnak ez baleude.
2005
‎Hiru egun horien ostean, arazoari irtenbidea bilatzeko konpromisoa hartu ez duenak, kalera itzuli du. Askok frustrazioz bizi du, ez baita arazoari irtenbidea bilatzeko gai ikusten eta noski, ez du bere burua kale gorrian ikustea gustuko.
‎Fotoftalmia izeneko konjuntibitisa behar bezalako segurantzi neurriak hartu ez dituzten eskiatzaileetan ager daiteke.
‎...batetik, Alardea udalak antolatu izanak edo Alardea talde pribatuekantolatu izanak jorratu beharreko bide judizialak ezberdinak izatea eragin du (auzialdi administratiboa edo zibila); eta bestetik, emakumezkoek gizonezkoekinbatera berdintasun osoko egoeran Alardean parte hartzeko eskubidearen aldarriakemaitza juridiko ezberdinak izan ditu Alardearen antolaketan udalek parte hartudutenean edo parte hartu ez dutenean. Orain arte behintzat, hala gertatu da, bainaAuzitegi Gorenaren azken epaia kaleratu zain egon beharra daukagu azpimarratutako azken ideia hori behin betiko izango den ala ez baieztatu ahal izateko.
‎Gero, hartu ez genituen zukuak eta galletak jaso zituen.
‎Halakoxea izan zen arerioei euren edukiak eman zizkien utzikeria, gerra egin zutela erlijio irizkeriak oztopatuta. Judeguen larunbatak eta grekoen ilargia ezagutzen ditugu, beste batzuek egintza gogoangarritzat hartu ez bazituzten ere.
2006
‎Erreklamazioaren kopia bat, erakundeko zigilu eta guzti, gordetzea komeni izaten da eta hortik bi hilabetera bidezko erantzunik hartu ez badu, Espainiako Bankuaren Erreklamazio Zerbitzura jo ahal izango du (egoitza nagusia: Alcalá k., 48 zk.
‎Agian gure herriak kolokan jar zezakeen bere tesia, edo tesia ñabartzera behartu zezakeen; izan ere, lurralde oso katolikoa izanik kapitalismo aurreratuena eta lanaren kultura bertan aurki baitzitezkeen. José Miguel de Azaola, 1997an Bidebarrieta aldizkariak argitaratutako artikuluan, harrituta ageri zen Weber-ek Euskal Herrian ikusitakoa kontuan hartu ez zuelako. Azaolaren iritzian, agian kontuan hartu behar da Weber-ek oso une txarra bizi zuela gure herria ezagutu zuenean, animoz oso makal zebilelako, eta ondorengo urteetan bere buru osasunak txarrera egin zuen.
‎Medikuek gaixotasuna oinordetzan hartu ez zuten enbrioiak aukeratu zituzten
‎Sidneyko Unibertsitateak Australian egindako azterlan baten arabera, erditzean ematen den injekzio epidurala amagandiko edoskitze tasa txikiagoekin lotzen da, bai epe laburrera, bai luzera. “International Breastfeeding Journal” aldizkarian argitaratu zen lan honek erakusten duenez, era horretako analgesia hartu ez zuten emakumeekin alderatuta, erditzean epidurala hartu zuten emakumeek joera handiagoa izan zuten lehen astean amagandiko edoskitzearekin lotutako arazoak izateko, eta sei hilabete baino lehen utzi zioten bularra emateari. Azterketa Australian 1997ko martxotik urrira bitartean erditu ziren 1.280 emakumetan oinarritzen da, eta horietatik %33k epidurala jaso zuen.
‎Ikerlanetik aldendu ziren, kontsumitutako tentazioak botikaren eragina oztopatzen zuelako eta lortutako neurketak okerrak zirelako. Kasualitatez, ikertzaileetako bati txokolatea hartzeagatik baztertutako boluntarioen odola aztertzea bururatu zitzaion, eta plaketen maila gainerako boluntarioena (txokolaterik hartu ez zutenak) baino nabarmen txikiagoa zela ohartu zen. Diane Becker ek, azterketaren lehen sinatzaileak, aitortu zuenez, «gaizki portatu ziren boluntarioek aurrekaririk gabeko lezioa eman ziguten:
‎Bigarren Kojeverentzat, berriz, gauza naturala izen bilakarazten duen giza ekintzak aurretik izaera bereziko prozesu bat eskatzen du," prozesu orokortzaile" deritzona, berezkoa, gauzaren esentzia bereizten duena dagoen kokagunetik eta dirauen aldi tartetik. Prozesu hauxe da Introduction a la lecture de Hegel-en aintzat hartu ez zuena.
2007
‎Uraitzen iritziz, gizarteak balore batzuk txertatzen ditu horien artean jabetzarena, eta bizitzeko beste modu batzuk ez ditu" normaltzat" jotzen. " Nik ezagutzen dut babes ofizialeko alokairuko etxebizitza tokatu zaion jendea eta hartu ez duena, etxea erosi egin nahi zuelako. Etxe hori berea dela dioen paper bat nahi du jende askok".
‎Egin berri diren kontrolen arabera, hirutik batek droga hartuta gidatzen du. Eragiten dituzten istripuetan droga hartu ez dutenak ere hiltzen dira...
‎Gauzak horrela esateak soilegia badirudi ere, askotan topatzen dituzu horrelako arazoak: seme alabek gurasoak baino handiago direla sinesten dutelako edo sisteman toki jakin bat bete zuen norbait izan zela aintzat hartu ez duelako.
‎Hori zehazkiago uler dezagun: norbaitek aspalditik gatzik hartu ez badu, gauza gaziak atsegin gertatuko zaizkio; gatz gehiegi kontsumitu badu, aldiz, kontrakoa jazoko zaio.
‎Zero kilometro ibilgailuen salmenta iragarki batzuek erabakia hartu ez duten bezeroak prezioa beheratua duten bestelako ibilgailuak ikustera erakartzeko balio izan dezakete.
‎Sabai hau dena paregabea litzateke Veneziaren autokontzientziaren estudio baterako: Volksgeistaren azalketa bat, hain sistematikoa eta osoa egiteko Herder edo Grimm-ek inoiz lana hartu ez duten bezalakoa.
‎Historia unibertsalaz mintzo baikara, subjektua historia unibertsala bera da; bera ari da bere burua egiten. Izpiritu nazional horiek ez dute batere interesik historiarentzat, historiak berak (kulturak, izpiritu unibertsalak) hartu ez dituen bitartean. Kulturaren edo izpirituaren historia unibertsalak egin du interesantea kulturarentzat izpiritu nazional italiarra (naturala); edo egin du historikoa izpiritu nazional frantses naturala, bestela bere naturaltasun zurrunean hor egon baitzitekeen betiera guztian, historia unibertsalarentzat interesik batere gabe (munduko herri gehienak,, historia gabekoak?, dauden bezala, Hegel-en ustean).
‎Aranak, iraileko bilera hartan parte hartu ez bazuen ere, gaixorik baitzegoen?, jean Pierre Arbelbide lehendakari izendatzea proposatu zuen, Adéma adintsuaren ordez; ados agertu zen Pierre Broussain proposamenokin, eta bereziki Arbelbide Adémaren ordezkoa izatearekin. Izan ere, Broussainen ustez, Resurreccion Mª Azkue gazteegia zen buru izateko eta Arana, Campion eta Guilbeau politika gizonak izandakoak ziren, eta ez ziren egokiak akademia berriaren buruak izateko:
‎Labore transgenikoen erregulazio europarraren kasuan, sistema hauekikodagoen ezagutzarik ezaren errekonozimenduak, merkatu osteko jarraipen zientifikobaten beharra mahaigaineratu du. Haatik, genetikoki eraldatutako organismoen (GEO) erregulazioan egin den ziurgabetasunaren errekonozimendu sakon hau ezda egun batetik bestera egin; aldiz, hasiera bateko azterketa zientifikoek garrantzitsutzat hartu ez zituzten ziurgabetasunen kontsiderazioaren aldeko exijentzia publiko gero eta handiago batek eragin du onarpen hau. Zentzu horretan, teknologiatransgenikoaren segurtasunaren inguruan gertaturiko konflikto sozialak eraginnabarmena eduki du GEOen marko erregulatzailearen interpretazio eta aplikazioan (Todt, 2002:
‎Behaketa bidez ikastearen eta ikasitako portaerak egitearen artean, teoriakonduktista klasikoek kontutan hartu ez zituzten eta zeregin garrantzitsua dutenzenbait prozesu daude; hain zuzen ere, arreta, informazioa gordetzea, jokabideaerrepikatzea eta motibazio prozesuak (Bandura, 1977).
‎Bi elementu hauek izango dira hurrengo Ekarpena kalkulatzeko oinarri. Ekarpenak, bestalde, finantzatu behar ditu estatuak bere eskumena esklusiboetan egiten dituen gastu guztiak eta Nafarroak, oraindik behintzat, bere gain hartu ez dituenak. Beraz, estatua arduratzen denean eskumen bat gordetzen, bere propioa delako edo transferitu ez delako, eskumen horien balioa konputatu behar da, gero Nafarroari ordaina eska diezaion.
‎Aditu horiek 186 bakterio espezie atzeman dituzte sei indibiduotan, horietatik %8 orain arte ezezagunak. Hilabete lehenago antibiotikorik hartu ez zuten sei pertsona osasuntsuren —hiru gizon eta hiru emakume— besaurrea hartu zuten zientzialariek. Bigarren laginketa zortzi eta hamar hilabete bitartean egin zen.
‎«Pentsatzeko joera ez bezala, botika horien kontrako erreakzioak oso txikiak dira, kasuen %1 inguru haurretan eta %5 inguru helduetan», dio Luís Escribanok, Gaztela Mantxako Mastozitosi Ikasketen Zentroko zuzendariak. Pazienteek antiinflamatorioen kontrako erreakziorik izan ez badute edo hartu ez badituzte, ez dituzte hartu behar, azaltzen du Escribanok. Afektatuen elkarteak diziplina anitzeko arreta unitateak eskatzen ditu diagnostikoa, pronostikoa eta tratamendu espezifikoa arintzeko Mastozitosia duten haur guztiak sendatu egiten dira.
‎Carme Chacón ministroak eskualdeko administrazioen babesa ia aho batez ziurtatu zuen. Madrilgo arduradunak parte hartu ez zuen bileraren ondoren, Ministerioak jakinarazi zuen erkidegoek Gizarte Segurantzak eta Zerga Agentziak onuradunei buruz darabilten informazioa egiaztatu ahal izango dutela. Horrela, laguntza eskatzen duen 22 eta 30 urte bitarteko gazteak lan kontratua izateko baldintzak betetzen dituen eta urtean 22.000 euro gordin baino gutxiago kobratzen duen baieztatzen dute.
‎Honekin: mekanika berak beste timo bat funtzionatzen du, mezu bat erabiltzaileei, loteria bat irabazi dutela adierazteko atzerriko herrialde bat, baina loteria hori ere ez erabiltzaileak parte hartu ez badu. Gomendioak ‘scam’ aurrean Ez fidatu posta elektronikoan jasotako lan eskaintza guztietatik ezagutzen ez diren pertsonak eta atzerriko enpresak lokalizazio zaila.
2008
‎Mailan, oihartzunean eta entzule kopuruan jauzia eman du aurtengo txapelketak. Horren klabeak azaltzeko bildu ditugu finalean arituko den Erika Lagoma, urte askotan erreferentzia nagusietakoa izan ondoren aurten parte hartu ez duen Estitxu Arozena eta Jon Abril epailea, hirurak ere bertsolaritzan urte askoan lanean ari direnak.
‎Edozein kasutan, legearen aginduz, zerga egitatetik sortu den betebeharraren zenbatekoa ordaindu behar du zerga egitate horretan parte hartu ez duen hirugarrenak (kargapeko eragiketen jasotzaileak), nahiz eta, Administrazioari begira, zerga egitatearen gauzatzailea izan betebeharpekoa. Subjektu jasaleek, alabaina, ez dute erantzukizunik berandutza korritu, luzapen errekargu, premiamendu errekargu edo tributu zehapenen gainean.
‎Euskal Autonomia Erkidegoak Estatuari egin behar dion ekarpena da kupoa. Horren bidez, Erkidegoak bere gain hartu ez dituen eskumenek sorturiko gastuak ordaintzen dira. Modu horretara, kupoak konpentsatu nahi ditu Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoan dituen gastuak.
‎Beraz, Estatuak dituen zama guztietatik (Estatuko aurrekontuen arabera), Euskal Autonomia Erkidegoak bere gain hartu dituenak kendu behar dira; horretara, autonomia erkidegoak bere gain hartu ez dituen zamen zenbatekoa finkatzen da. Zama horien artean nahitaez sartzen dira hurrengoak:
‎Aitorren sakelatik honen telefonoa atera du. Bertotik dei bat egin du bere telefonora, jotzen hasi eta hartu ez duena, eta gero deia ezabatu egin du. Bere telefonoa atera eta hor ageri da oraintxe Aitorrenetik egin duen dei galduaren zenbakia, Aitorrena, hain zuzen.
‎Beraz, ontzi barruan egin ohi diren ontzialdatze horietako bat simulatu dugu. Erregaiak ihes egin digu deposituaren edukiera kontuan hartu ez dugulako edo balbula okerra ireki dugulako. Orduan, itsasora bota dugu isurketa eta portuetako agintaritzak neurriak hartu behar izan ditu arazoa konpontzeko.
‎Aminoazido hori, zehazki L fenilalanina izeneko forma kimikoan, koleszistozinina maila (CCK) handitzeko gai da; hormona horrek erantzukizun handia du hipotalamoan, asetasunaren garun zentroan, asetasun sentsazioaren gainean. Esperimentazioan aminoazido hori eman zitzaien pertsonek gutxiago jan zuten, eta, gainera, L fenilalanina hartu ez zuten beste batzuek baino aseago sentitu ziren. Hala ere, oraindik kabo solte asko geratzen dira espirulinaren eta pisu galeraren arteko lotura aurkitu eta agerian utzi arte.
‎2008an, beste patologia batzuetara zabaldu da prestakuntza, hala nola asma, biriketako gaixotasun buxatzaile kronikora (BGBK) eta maskuri hiperaktibora, eta beste bederatzi hiritara; datorren urtean, berriz, bularreko minbiziaren detekzio goiztiarrean jarriko da arreta. Programaren arduradunek azpimarratu dute tentsiorik inoiz hartu ez duten pertsonen kopurua %47 jaitsi dela, eta arteria presioaren zifra ideala ezagutzen ez dutenena, berriz, %65 Diabeteari(% 28) eta kolesterolari(% 16) buruzko ezjakintasuna ere gutxitu egin da. Sema Kendircirek, AMTko lehendakariak, adierazi duenez, “amak dira osasunerako familiaren oinarria”, eta Turkia Social Watch ek egiten duen genero berdintasunaren munduko sailkapeneko 137 postuan dagoela gogorarazi du.
‎Hartzeko dauden oporrak: langileak dagozkion egun libreak hartu ez baditu, kobratu gabeko zenbatekoa jaso du. Kalkulatzeko, kontuan hartu behar da urtean lan egindako hilabete bakoitzeko 2,5 opor egun direla.
‎Hainbat modalitate ditu, baina, funtsean, hartzaileari atzerriko loteria batean sari bikain bat tokatu zaiola jakinarazteko gutuna bidaltzea da. Herritarrak zozketan parte hartu ez badu ere, dirua berea dela konbentzitu dute.' Diotenez, adibidez, horrelako jokoak sustatzen ari dira Espainian, eta saria zoriz egokitu zaio pertsona horri. Zorionekoak transferentzia edo zergak ordaintzea besterik ez du egin behar.
‎Azken hiru sailkatuek, Jon Telletxeak, Santiago Olanok eta Esteban Pikabeak maila galdu dute berez. Hala ere, mediku agiria aurkeztuz kanporaketan parte hartu ez duten Iker Gorriti eta Arkaitz Olanori jautsiera kanporaketa eskatu diezaiekete. Kasu horretan, jautsiera kanporaketak erabakiko luke maila zein aizkolari galduko lukeen.
‎Aurkezpen jardunaldi honen helburua, partehartze prozesuan adostutako neurriak agintariei aurkeztea da, baita prozesuan parte hartu ez duten erakundeei bertan egin den lanaren berri ematea.
‎Gogotsuenen tropelean, berriz, bere sasoi puntu gorena hartu ez duen inor ere izango da ziurrenik, lasterketak eginez hartzen den pedal kolpea faltan duelarik edota besterik gabe, denboraldi bukaeran egonagatik motibaziorik gabe dagoena. Dena dela, apustu egin banu, hauen alde egingo nuke!
‎Iaz parte hartu ez zuten zazpi pilotari ariko dira aurten EPELen Lau t' erdiko Txapelketan
‎batetik, Olaizola II.ak bereziki, Irujok, Barriolak, Ruizek eta beste hainbestek dituzten askotariko arazo fisikoak; eta bestetik iazko txapelketan aritu ez ziren pilotariak. Iaz parte hartu ez zuten zazpi pilotarik jokatuko dute aurten. Noski, urtero bezala, ez dira falta erabaki ulertezinak eta korrika eta presaka antolaturiko txapelketa baten itoginak.
‎Leize batzuek, gainera, balio historiko nabarmena dute. Esaterako, Jentilkoba, non kristautasuna euren erlijiotzat hartu ez zuten euskaldunek beraien batzarrak ospatzen zituzten, Espainiako Inkisizioa saihestu nahian.
‎Manifestua aintzat hartu ez dutenez gero, bere liburua ere ez aintzat hartzea izango litzateke, koherenteena?, Rodriguezen ustez. –Azken finean, gu idazleak gara eta hitzarekin egiten dugu lan.
‎dirua gutxi batzuek jarri beharrean diru asko, jende askok jarri du, askotan 100 dolar baino gutxiago bakoitzak. Joan deneko bi urtean, Obama gazteengana iristea lortzen ari da, eta sekula politikan parte hartu ez dutenengana. Nevadako estatuan eta Washoeko konderrian hantxe dago Reno, lehenbiziko aldiz demokratak gehiago dira errepublikanoak baino, eta kontua ez da jendeak alderdi batetik bestera egin duela, baizik eta jende askok orain arte ez duela parte hartu politikan, eta orain pauso hori eman duela.
‎Nik pentsatzen nuen jarduna ez zela hain eroa ere izango, ez behintzat Rosaren aldetik. Inaziori agindu ez zion ba kakoa gordetzeko eta hartu ez zuen ba autoaren argiak itzaltzeko tentua ere. Bestalde, belarretan itzulika ibiltzeak ba zuen alberdanian jarduteaz gainerako helbururik:
‎Alexandre Kojevek 1933an Hegeli buruz mintegi bat antolatu zuen; intelektual askok hartu zuten parte. Eta parte hartu ez zutenen artean ere, hasi ziren Hegelen lanak gogoz hartzen, Lacan adibidez; horretan Alexandre Koyre k eragin handia izan zuen. Derridak esan zuen:
2009
‎" Ezin bestekoa da bikoteetatik behintzat bat bilerara etortzea. Egun horretan taldeen zozketa egin eta txapelketaren funtzionamenduaren berri emango baitugu, batez ere txapelketan inoiz parte hartu ez dutenentzako." •
‎Zer eskubide ditu lanean hartu ez duten edo kaleratu duten emakume horrek. Nola jokatu behar du?
‎Uste genuen hurrekoago egingo zitzaigula, baina haien iritziak eta bizipenak haien hitzetatik jaso nahi genituen, ez gure ustean oinarritu. Euskara planean parte hartu ez dutenen iritzia aurreikustea zailago egiten zitzaigun; ez, ordea, guztiz arrotz. Hainbat eragile eta arrazoi aurreikus genitzakeen, baina zuzen ote genbiltzan jakin nahi genuen, eta lanketak gakoak ikusten utziko zigun ere bai.
‎Horrela, euskara planean parte hartu dutenen taldea gaur egun planaren koordinatzaile direnek edo izan zirenek osatuko zuten. Horiei eskatu genien euskara planean parte hartu ez zutenen artean hainbat ezaugarritako pertsonei eskaintza egiteko: euskaldunei, euskaraz ez dakitenei, aldeko jarrera dutenei, kontrako jarrera dutenei...
‎Hala ere, eroaleak erantzukizuna izango du aurreko artikuluan zehaztu arrazoien ondoriozko kalte eta narriaduren gain, arduragabekeriaz jardun duela edota beharrezko neurriak, arretaz jarduten dutenentzat usadioek ezartzen dituztenak, hartu ez dituela frogatuz gero; eroaleak ez du halako erantzukizunik izango zamatzaileak engainua gauzatu badu garraio gutunean, benetakoak ez diren genero eta kalitatea aipatu dituelako.
‎Zerrenda hau bukatzeko (ziurrenik asko gehiago dira Hollywoodeko akademikoek kontutan hartu ez dituztenak) Stanley Kubrick aipatu behar da. Eskuratu duen Oscar bakarra' 2001, Odisea en el espacio' filmeko efektu bereziengatik eman zioten.
‎Gerrillaren borrokatan parte hartu ez zuen Mauricio Funes, Farabundo Martí Frenteko hautagaia izango da honenbestez hurrengo presidentea. Kazetari izan zenean lortutako prestigioari esker irabazi ditu Funesek hauteskundeak.
‎Abesbatza euskaldunik parte hartu ez badu ere, 16 herrialdetako 21 talde izan dira bertan. Australiako talde bat izan da lehen aldiz.
‎63 pirata zeuden. Borroka asko izan dira haien artean, izan ere, bahiketan parte hartu ez duten piratak etorri dira lurretik. Piratek elkarren aurka egin dute borroka eta pistolekin mehatxu egiten zioten elkarri.
‎denboraldian zuri gorrien golik hartu ez dituzten talde bakarrak Sevilla, Getafe eta Tenerife izan dira. Andaluziarren aurka 0 galdu zuen Athleticek San Mamesen BBVA Ligako bosgarren jardunaldian.
‎Emaitza, hala ere, esanguratsua izan da: botikarik hartu ez zuten saguekin alderatuta, sagu emeen bizialdia% 13 luzatu zen, eta, arrena,% 9.
‎Fabiola erregina eta gainontzeko guztiek ere aldegin zuten, ordea, eta eraikuntza haietatik oso gutxi geratzen ziren zutik. Udalak bere gain hartu ez zituenak eraitsiak izan ziren gehienak, haien lekuan turismo berriaren oldearentzako etxe sail garestiak egiteko. Negozio noblea hura, inondik inora ere.
‎–Ongi da, ongi da? , esan zion Adak, eten puntuetatik mehatxu bat eskegiz, Maria Bibianak igarri ez zuena, edo igarri arren aintzakotzat hartu ez zuena, ohetik jaiki eta Adari tapakiak kentzen zizkiola honela mintzatu baitzitzaion, irribarretsu:
‎Nataliak sekulakoak esan zizkidan arren? mari sorgintzat eta mari purtziltzat hartu ez ninduen, bada, baita beata santujaletzat ere!, hala eta guztiz ere, markes jauna Nataliaren alde lerratu zen, eta Andaluziara joan ziren biak biharamunean, gaur arte. Baina gaizki eginak beti jakiten dira, bide batetik ez bada bestetik, eta horrela jakin nuen markes jauna beste amorante batekin zebilela, deabruak eraman ditzala, eta Natalia ere auskalo nola ote dabilen, zurrutari emana, itxura batean, amoranteren bat ere ez ote duen, hortik atera kontuak, Aitaren eta Semearen?
‎Zer esan nahi zuen, bada, aitak: langile hura munstro hutsa zela, gorria zelako?; ai, baina etxean ere izan zuen aitak seme bat, semetzat hartu ez zuena, beste munstro bat zelako, antza: Benjamin Maria!; orduan, baina, Domingo erreboltatu egin zen, buruan sartu ote zitzaion une hartan orbetarren historiari lotutako beste itzal hura, osaba Beñardoren izenaren oroitzapenetik zetorkiona???, eta, hala, bat batean zutitzen zela, aitzakia baten bila ote zebilkion inkontzientea, bere helburua eskuratzeko bidean??, aitari esan zion:
‎Ordu pare bat zeramatzaten hizketan, harmonian eta gero eta konfiantza handiagoan, baita, aldi berean, errespetu handiz ere, alkohola, ordu pare batean don Juliok kopa bakarra edan zuen eta Damasok hiru? hitzaren eragile bihurturik, antza; baina ausartago jokatzeko garaia ere heldu zen, ausaz. Damasok bazekien ordurako ezen mediku jauna, bere burua zientziazale amorratutzat zuena, ez zela klerikala, bere burua antiklerikaltzat ere hartu ez zuen arren?, eta hala, Damasok begirada zorroztu eta honako galdera hau egin zion:
‎komunista jainkogabe zikin haiek bezala? ...ak anaia. Damasori halaxe aitortu zion behintzat behin baino gehiagotan?, buruan itzal bat iltzatu baliote bezala; esan nahi baita Domingoren traizioak bere onetik ateratzen zuela Teofilo Maria, anaia madarikatua egoeraren erantzule egiterainoko jarreran, behin komunistak eta anarkistak zaku berean sartuz gero logika osoz ondoriozta baitzezakeen ezen Domingok ere bahiketan parte hartu zuela, parte hartu ez zuen arren, uholdeari lotzen zaion ur tanta oro, nola erditik hala bazterretik, uholdearen erantzule den legez; bazegoen, bestalde, ñabardura berri bat, ohiko egoerari eranstekoa eta ohikoa guztiz ezohiko bihurtzen zuena, gerra piztu berria ez baitzen txantxetako kontua, are gutxiago Teofilo Mariak irudikatzen zuen moduan: lubaki bat, eta lubakiaren bi aldeetara Domingo eta bera, aurrez aurre, elkar hiltzeko prest; nola izan zitekeen, baina, anaiak anaia hiltzea?; eta zergatik ez?; Teofilo Mariak ez baitzuen anaia anaiatzat ordurako, hain izan zen eskerga eta berealdikoa honen traizioa, Teofilo Mariak berak une hartan are traizioagotzat hartu zuena, ausaz, muturreko baldintzek, beheko solairutik zetorrèn oihu bat ere entzun zuen orduan, onik egingo ez ziona:
‎–Isilik eduki nauzu bilera osoan, damu arrastoren bat ikusten nizun ala ez, besoak zuri zabaltzeko prest. Baina ez, lapurtzat ere hartu ez nauzu, bada! Horrekin nahikoa ez, eta barre iraingarria ere egin didazu:
‎potroak, batez ere!?, eta berak, Domingok ez bezala, ez zituela, alor hartan behintzat ez: ...ariok, izan ere, noiznahi irudika zezakeen bere burua gerra batean, fusila eskuan hartuta etsaiari aurre egiten, baina, halakoetan ere, oinez irudikatzen zuen, airean nekez; beste datu bat ere erabil zezakeen Nazario Orbek memento haietan, apika Domingo, ipurtarin hutsa eta menderagaitza zirudiena, guztiz mende agertzen baitzitzaion noiznahi, bere iparraren jabe behingoz, egun batean eredutzat ere hartu ez zuen, bada, anai arrebek haren etsenplua jarrai zezaten!; eta orain zer, galdetu zion Nazariok bere buruari, menturaz?, saririk gabe utzi behar ote dugu mutila?; jakin ere bazekien, halaber, jakingo ez zuen, bada!?, fabrika zela orbetarren ezaugarri nagusia, eta errealitate hartara makurtu behar zuela orbetar bakoitzak bere nahia eta borondatea, interes partikularrak interes orokorren zerbitzu... ez ote zegoen erdibiderik?
‎Reginak, halere, jertseak izugarri gustatzen zitzaizkiolako edo, berezko gustuen eta aita kalonjeak ezartzen ziòn irizpide moralaren arteko alternatiba behar zuen Reginak korapilo eta auzi?, ez zion Adari haiek egitea debekatu, nola, bada, baldin eta Nazario ere aurka azaldu bazitzaion auzi hartan?, hartu ere, hartu ez zituen, bada, senarrak kalonje jaunaren hitzak txistetzat!?, eta, hala eta guztiz ere, hiritarren jertseak pausalekutzat hartu zituztèn txoriak eta tximeletak gutxitzen hasi ziren handik aurrera, gutxitzen eta gutxitzen, dendarien eta bezeroen eskaria hutsean gelditu zen arte, negurik gorrienak, bat batean, hiriko jertseak hartu balitu bezala, tximeletak eta txoriak aienatuz; Adak ez zekien zer gertatu zen, baina ez zuen dudarik Elizak bazuela hartan zerikusirik, debeku ofizialik zabaldu ez zen arren; eta orduan, inoiz baino hobeto ulertu zuen, ausaz, Domingoren iritzia, Ada bisitan joan zitzaiòn garaian ahoskatua eta bere pentsamoldearen ispilu zena:
‎Adostasuna bilatu nahita abiatu zen Euskaltzaindia ortografia sisteman barrena. Batzuek horrela hartu ez bazuten ere, erdibidea bilatu zen, guztizko irabazle edo galtzailerik egon ez zedin.
‎Helburu batbaino gehiago izan zituen matxinoen zapalkuntzak: alde batetik, altxamenduarenalde jarri nahi zituen ordura arte jarrera garbirik hartu ez zutenak; beste alde batetik, izuaren bitartez geldiarazi nahi zituzten gobernu errepublikanoen aldekoak; eta, azkenik, atzeguardia zaindu behar zuten, erresistentziaren aldeko jarreraksaihesteko. Beraz, ez du zentzurik gerrako operazioak eta zapalkuntzarekinzerikusia zutenak bereizteak, txanpon beraren alde biak baitira.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia