Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 41

2000
‎Artean behin betiko erabakirik hartu ez den arren, seguru asko Polonia izanen da Industri Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuak (SPRI) euskal enpresak Europako Ekialdeko merkatuetan sartzeko eta ezartzeko aukeratuko duen plataforma. Merkatu honek aukera ugari eskaintzen ditu populazioaren kopurua handia delako, industrializazioaren bidean urrats handiak egiten ari delako eta luze gabe Europako Batasunera bilduko delako.
‎Parte hartu ez duten indarrek AABen aldetiko diseinu inposatu bat aipatu dute.
‎Giza eskubide ororen pertzepzio falta aipatu dute parte hartu ez duten indarrek.
‎Hartzaileak flashback modukoak izan ditzake. Drogarik hartu ez duenean drogarekin izandako esperientziak bizitzen ditu berriro. Erreakzio arinak dira eta ez dute tratamendu jakinik behar.
‎Lehen ministroaren ekimen hau presidentziarako bozei begira eramandako estrategiaren barnean kokatu behar da. Orain, beharrezko segurtamenik hartu ez zuenez, ekimena bere aurka itzultzen ari da. Beraz, metodoari dagokionean ez naiz ados Lionel Jospinekin.
2001
‎Hala ere, Mandelek dioenez, ekonomia berria iraultza teknologiko hutsa baino zerbait gehiago da, iraultza finantzarioa ere bada, eta, horregatik, egungo ekonomia jendeak uste duena baino askoz ere hauskorragoa da. Horregatik dio, 1990eko hamarkadan Ipar Amerikako ekonomiaren ahalmena behar bezain aintzakotzat hartu ez zen bezalaxe, oraingoan ere, agian, ez dela behar bezain kontuan hartzen etorkizun hurbil batean gainera etor daitekeen krisialdi larria. Izan ere, etxebizitzan eta automobilean oinarritutako ekonomia zaharra teknologiak eta finantza merkatuek eragindako ekonomia berriaz ordezkatu da.
‎Gu poztu gara Galindok galdu duelako eta gu garaile atera garelako, baina amorratu egin gara guri axola zitzaigun mamiari heldu ez diotelako. Galindoren salaketa" formulazio okerra" gatik bota dute atzera, izan ere abestian parte hartu ez dutenen izenak agertzen dira salaketan. Baina horrez gain guk adierazpen askatasuna defendatu dugu eta hori ez dute aintzat hartu epaian.
‎Hala ere, gure arduradun politikoen buruetan ikuspegi ekologikoa sekulan kontuan hartu ez duen ingeniariaren mentalitatea nagusi da eta orain arte alferrikakoa izan da ibai kanalizazioak baino modu originalagoak, eraginkorragoak eta ingurumenarekiko errespetu handiagoa erakusten dutenak erabiltzeko egindako lana.
2002
‎Puyk jakinarazi duenez, zakurtegietan abandonatzen diren zakurren gehiengoa adoptatu egiten da. Hala ere, zakurtegiak zakurrentzako heriotzerako korridoreak dira, bertan bi hilabete inguru pasa ostean, jabe berriren batek bere gain hartu ez baditu hil egiten baitira.
‎Autobusa duzue hoberena. Baiona eta Donostia aldekoek Donostian Roncalesa hartu ez da Erronkarira joaten dena Iruñea Donostia ibilbidea egiten duena baizik Tutera edo Iruñea aldekoak hiriburu zaharretik ateratzen diren Roncalesa, Mugiroarra, edo Leizaran. Bai batzuek, bai besteek Latasan jaitsi behar duzue.
2003
‎Pernando, konfrontazio demokratiko hori iritsiko balitz eta, ondoren, EAE eta Estatuaren arteko itun bat iritsiko balitz, aurrera pausoa litzateke? Ala atzera egitea litzateke Nafarroa eta Iparraldea kontuan hartu ez direlako?
‎Muga bat jartzen denean, teknikoek modua aurkitzen dute 5 urtean muga hori gainditzeko. Orain urte batzuk, 1 Formulan pneumatiko marradunak jartzera behartu zituzten, kurbak hain azkar hartu ez zitzaten. Lehen urtean 3 segundo makalago errodatzen zuten, bigarren urtean pneumatiko lisoekin bezain azkar, eta hirugarren urtean lisoekin baino 3 segundo azkarrago.
2004
‎PP ontziolaren »Navalena eta IZARena oro har» egoeraren arduradun nagusia izaki, bere kideak Batasuneko jendearekin manifestazio batean ikustea, Sestaoko udaletxe aurrean adibidez... hori lotsagabekeria! Jaurlaritzak, berriz, Navalen itxiera posiblea guri leporatzea, berak egoera hobetzeko konpromiso bat bera ere hartu ez duelarik, arduragabekeria da. Navalek, ordea, badu etorkizuna, sindikatuekin akordio bat izango da bideragarritasun plana gauzatzeko eta itsasontziak egin egingo dira.
2005
‎esanekoak gaitu oso. Zuzentasun hutsa baino aintzat hartu ez izanak, ordea, ezgaitasun konplexu halako bat eragin die berez hiztun ezinago jator eta egoki diren asko eta askori, batez ere batutik urrutien dauden euskalkietako hiztunen artean.
‎Hiru egun horien ostean, arazoari irtenbidea bilatzeko konpromisoa hartu ez duenak, kalera itzuli du. Askok frustrazioz bizi du, ez baita arazoari irtenbidea bilatzeko gai ikusten eta noski, ez du bere burua kale gorrian ikustea gustuko.
2007
‎Uraitzen iritziz, gizarteak balore batzuk txertatzen ditu horien artean jabetzarena, eta bizitzeko beste modu batzuk ez ditu" normaltzat" jotzen. " Nik ezagutzen dut babes ofizialeko alokairuko etxebizitza tokatu zaion jendea eta hartu ez duena, etxea erosi egin nahi zuelako. Etxe hori berea dela dioen paper bat nahi du jende askok".
‎Bi nabarmentzen dira hala ere: lurzoru ez hiritarrean eraiki izana eta paisaiaren babesari dagozkion arauak aintzat hartu ez izana. Batzuetan, lege edo arau bat baino gehiago urratu da aldi berean.
‎Egin berri diren kontrolen arabera, hirutik batek droga hartuta gidatzen du. Eragiten dituzten istripuetan droga hartu ez dutenak ere hiltzen dira...
2008
‎Mailan, oihartzunean eta entzule kopuruan jauzia eman du aurtengo txapelketak. Horren klabeak azaltzeko bildu ditugu finalean arituko den Erika Lagoma, urte askotan erreferentzia nagusietakoa izan ondoren aurten parte hartu ez duen Estitxu Arozena eta Jon Abril epailea, hirurak ere bertsolaritzan urte askoan lanean ari direnak.
‎Garai hartako historiari erreferentzia ugari egiten dizkio Lowryk, batez ere Hugh pertsonaiaren bidez. Kazetaria da Hugh eta Espainiako gerra zibilean Errepublikaren aldeko nazioarteko brigadetan parte hartu ez izanak min handia ematen dio. Ospea lortu nahian gitarrarekin kantu pare bat grabatu zituen gaztetan, baina ez zen aurrera atera eta garai horretako bizipenak gogoratzean antisemitismoa eta Hitler darabiltza hizpide.
‎170 metro garaierako jutxe dorrearen sugarren zaintzapean milaka soldadu eta tankek desfilatu zuten. Egun seinalatu horretan ordea, ez zen Kim Jong Il lider nagusia inondik ere ageri.Kim Jong Ilek ospakizunetan parte hartu ez izanarekin, nazioartearen interesa bereganatu du Ipar Koreak, beste behin. Inteligentzia zerbitzu estatubatuarrek eta mendebaldeko komunikabideek, Gerra Hotza garaietako propaganda aparatuen antzera, arrapaladan, buruzagi korearraren ustezko osasun arazoen inguruko zurrumurrua zabaldu dute munduan.
2009
‎Zer eskubide ditu lanean hartu ez duten edo kaleratu duten emakume horrek. Nola jokatu behar du?
2010
‎bajadun istripurik gabe hainbeste egun daramatzatela adierazten du kartelak, baina negargarria iritzi dio, baja horiek ezkutatu egiten direlako. Bere esanetan, istripua izan ostean, baja eman ordez bete dezakeen bigarren arduraren bat ematen diote langileari, edo ezer ez, baina bajarik hartu ez dezan ziurtatuz. " Sentsibilizazio hitza polita geratzen da paperean, baina errealitatea bestelakoa da.
‎Osasungintza publikoak abortuen ardurarik hartu ez duenez (abortuen %2 baino ez dira osasungintza publikotik egiten), erabat modu gezurtian ihes egin dionez ardura horri, Isadora klinikak abortatzeko bidea erraztu die emakume askori. Isadora klinikara joaten diren emakume guztiek abegi egiten dieten profesionalak aurkitzen dituzte, entzuten dietenak, informazioa ematen dietenak, eta ez errieta egiten dietenak, osasungintza publikoan askori gertatu zaien bezala.
2013
‎Lehenik eta behin, itzulpengintzaren aldeko apustu tinkoa egin duten hiru erakundeon bilakaeraz eta iritziaz galdegingo die. Bigarren puntu gisa, hauen aldean, bestela diharduten argitaletxeak hartuko dituzte mintzagai; esan nahi baita, euskal literatur produkzioa babestearren, itzulpenik kontuan hartu ez dutenak.
2014
‎Batzuetan genero hitzarengatik ordezkatzen dute politikoki zuzenagoa iruditzen zaielako, baina nik ez nuen hori nahi. Perun nengoela saiatu nintzen matrikula Bilbon egiten masterra on line egiteko, baina hartu ez nindutenez, Castelloko Jaume I unibertsitatean egin nuen eskaera. Urtebeteko masterra izan da, oso zorrotza eta interesgarria.
2016
‎Hala, proposamen guztiak arrazionalak izan dira eta arrazionaltasunaren izenean defendatu dira. Baina, esperientziaz dakigun bezala, politikak badu bere alderdi libidinala, orain artean Euskal Herrian kontutan hartu ez dena: sufrimendua, gozamena, masokismoa, eta abar.
2017
‎Galdera beste era batera planteatuta: DBHn errepikatzea izan daiteke aurretik neurri egokiak hartu ez izanaren ondorio?
2018
‎Bada grebaren aurka egin ez, baina elkarretaratzeetan parte hartu ez duenik. Arrazoia:
‎Erne eta kezkatuta nago, erasotzailearen kontrako neurririk hartu ez delako. Batez ere, gertakariak alderantziz gertatu izan balira eta, nik kalez jantzitako polizia agente bati eraso egin banio, biharamunean atxilotuko nindutela badakidalako.
‎Ez zehatz mehatz elkarteko bazkide direnak edo inguruan dabilen jendea, baizik eta ingurua asko zabaldu da. Orain arte horren aktibatuta edo euskalgintzan horrenbeste parte hartu ez duen jendea ari da parte hartzen.
2019
‎Ura gai kimikoekin nahasiz kontinentea suntsitzen ari dira. Ondasunak metatzeko helburua duen mentalitate handinahiarekin, milioika jende kontutan hartu ez eta genozidio eta gosete berriak sortzen ari dira. Bestalde, herri indigenak babesten dituzten legeak ezagutzen dituzte, baina arpilatzea zilegi bilakatzeko, legeak aldatu edo ez ikusiarena egiten dute.
‎Beraz, hala hasi nintzen askotariko jendearekin dantza egiten: garun paralisia zeukan jendearekin, iktus bat jasandako jendearekin, gurpil aulkian doazen pertsonekin… Ondoren, eskoletan parte hartu ez ezik, hainbat ikuskizunetan parte hartzen hasi nintzen, eta hala iritsi nintzen dantza komunitariora. Hor ez dago ezgaitzat jotako jendea bakarrik edo, azken eufemismoa erabilita, aniztasun funtzionala duen jendea bakarrik; aitzitik, dantza komunitarioan denetatik dago, adibidez, haurrak eta zaharrak, dantzan inoiz egin gabeko jendea…
2020
‎Horrela bakarrik ulertu daiteke chlordeconearen izaera arriskutsuaz osoki jakinean izanik ere, bananaren produkzioa lehenetsi eta biztanleria osoa kutsatzeko erabakia hartu izana. Horrela bakarrik azaldu daiteke azken berrogeita hamar urte horietan inolako barkamenik eskatu ez izana, arduradunak izendatzeko eta zigortzeko bide judizialak hartu ez izana, kutsatuei edo behintzat eriei zein bizia galdu dutenen senideei kalte ordainik bideratu ez izana eta nola ez, kutsadura kentzeko plangintzarik gauzatu ez izana. Iazko otsailaren 1ean, oilarkeria osoz, Emmanuel Macron presidenteak adierazitakoa ere zentzu berera doa:
‎ELA sindikatuak zortzi demanda jarri ditu langileen osasuna eta segurtasuna babesteko neurriak hartu ez direlako. Gipuzkoan Ordiziako San Jose, Tolosako Iurreamendi eta Zumarragako Argixao egoitzak kudeatzen dituzten enpresei eta Foru Aldundiari jarri zizkieten demandak eta Bizkaian Barakaldoko Miranda Fundazioari eta Sanitasi, Bilboko Gurena Txurdinagari, Arrigorriagako Arandiari eta Ermuko Abeletxeri.
2021
‎Desboteretu egin nauzu", bota zidan behin nire editore lana ondo hartu ez zuen kolaboratzaile batek erreportajea goitik behera orraztua ikusi zuenean. Kazetaritza masterreko gizonezko zuzendariari iritzia eskatu zion eta hark zuzenketekin bat egin zuen.
‎Aldaketaren bidea aski goiz hartu ez izanaren emaitza da ere laborantza lurren desagerpena. " Lurren kontsumoaren bukaera galdetzen dugu, lurren artifizializazioak gelditu behar du", dio ELBko Maryse Cachenaut laborariak.
2022
‎Hori uste dute Digital Freedom Found bezalako erakundeek. Ditugun teknologiek mundua ulertzeko modu jakin batzuk jasotzen dituztela eta mundua homogeneizatzeko modu bat direla," egite" horretan parte hartu ez dutenen kalterako.
‎Baina hala ere ez diote COVID pasaporterik eman, dosi guztiak hartu ez dituelako. Argi utzi nahi du bere jarrera:
2023
‎Hala ere oso zaila da: ezin duzu alkoholik hartu ez erre, ezin zara diskoteketara joan, ezin duzu sexu harremanik izan ezkondu baino lehen… baina hori dena betetzen ez baduzu gaizki moldatzen zara Jainkoarekin eta hori oso txarra da.
‎Chamberlinek bi eredu azaltzen ditu: batean, taldean profesionalak eta ez profesionalak daude, baina denborarekin taldea sortu zutenek alde egiten dute profesionalek hartzen dutelako boterea; bigarrenean, profesionalak ez direnek aukeratzen dituzte nortzuk izanen diren profesionalak, eta urtean behin ebaluatzen dituzte boterea hartu ez dezaten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia