Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 36

2017
‎Baina fantasiazko errelato bat aitortzatzat hartzera eraman zuen logika hura begi bistakoa bezain ganorabakoa zen, orojakile ezjakinen fruitu mediokrea baino ez, eta egunak joan egunak etorri beste bat gailentzen hasi zitzaion; baina, funtsean, ziurrenik, torturaren gatibu egon zen bitartean, Ferrerirak inoiz erailketa bere gain hartu ez zuelako. Bestela, zitekeena zen kasua azkar ixtea ikerketa gehiago egin gabe, egia eta Ferreiraren patua geroko epaiketaren zain utzita, abokatuaren trebeziaren eta interesaren esku.
‎Besteak beste: Bernardo Atxagaren Obabakoak narrazio bilduma (xakearen eta bizitzaren arteko antzekotasuna azaltzean), Anjel Lertxundiren Otto Pette eleberria (solasaldi egituran eta bi pertsonaietako bat bestearentzat ezezaguna izatean) eta Jon Miranderen Gauaz parke batean ipuina (Javi Cilleroren antzezlanak izenburu hori izan zezakeen Mirandek aurrea hartu ez balio). Era berean, Ingmar Bergmanen Zazpigarren zigilua filmetik ateratako pertsonaia bat dugu xakelarietako bat, erraz ezagutzen den sinbolismoaren tradizioan.
‎99). Esau alferrak galdu zuen bere lehentasuna, zeren nahiago izan zuen hartu ezen ez bilatu.
‎1967ko Tourrean parte hartu ez, baina hala eta guztiz ere protagonista bilakatuko zen Anquetil. Zenbait artikulu idatzi zituen prentsan eta horietako bat irakurrita, bereziki titularra irakurrita, dopatu zela ondoriozta zitekeen.
‎Auskalo. Pinochet bera izan zen filosofia ezkertiarra eta marxismoari buruzko liburuak erretzea agindu zuena, gerora jakin dugularik txingarrek hartu ez zituzten ale bakanak berak gordeak zituela, eta hainbat ohar idatzi zituela, eskuz, orrialdeetako batzuetan. Marx, Vakunin, Engel, Gramsci eta Althusser omen zituen gogoko.
2018
‎Lurralde eremu honetan berezkoa eta laster 40 urtez ofiziala ere baden hizkuntza hau ezagutzea lehendakari, ararteko, kontseilari, zuzendari edota alkate izateko beharrezko jo ez duen eta beharrezko hartu ez duen hori, deitu elitea nahi baldin baduzu, ikusten duzu enpresariei statusa aldatzeko eskatzen, berea aldatzeko gorputzik izan ez duenean?
‎Noski, Administrazioak badu zereginik, bere baitatik hasita, baina oso dudazkoa iruditzen zait lehentasuneko eremuetatik bat ote den, lantoki gisa hartu ezik eta inguru euskaldunak salbu. Jakina, Administrazioetako planak asko aldatu behar dira, nire eskarmentuz nekez funtzionatu eta berdintzen baitute haiengatik egiten den ahalegina; aldatu, eraberritu, zuzendu, egokitu..., bai, baina ez arrapaladan tentuz eta artoski baizik, eta ez agian eskakizun eta helburu gogorrago eta zorrotzagoekin, baizik eta arrazionalagoak izan daitezen, eta zorrotzagoak euskaldunek zorroztasun handiagoa behar duten bailaretan:
2019
‎Eta besarkada kutun bat eman zion. Akaso, aspaldian hartu ez zuen bezain maitekorra.
‎Izan ziren Bergwall en aitorpenak sinetsi ez zituzten eta oroitzapen erreprimituiei buruzko Margiten teoriak ontzat hartu ez zituzten irakasle, kazetari, legegizon eta psikologoak ere. Sturek egindako aitorpenak eta hark kontsumitutako drogak erlazionatzen zituzten psikiatra, kazetari eta profesionalak ere baziren.
‎Ez horixe! Handik eta hemendik etorrita hondamendiak jantoki nahasi hartan bildu eta guduan parte hartu ez izanak baizik berdintzen ez gintuen ofizial dozena haren baitan, ez zen etsimena gehien nabarmentzen zen gauza. Bakoitza bere buruaz kezkatzen zen batez ere.
2020
‎Adibidez, gure fakultatera (sasoi haietan Psikologiak, Filosofiak eta Pedagogiak ikastegi bakarra osatzen baitzuten) Jose Luis Pinillos psikologoa etorri zenean, haren salaketa gauzatu zuen ikaslez zein irakaslez bildutako talde batek (aipatu psikologo hura frankista ezaguna izateaz gain nazien kolaboratzailea izan zen...) eta, bere testuan, Angelek deitoratu zuen ekintza hori. Nik, aldiz, orduko Egin egunkarian defendatu nuen salaketa nahiz eta nik, klasean nengoelako, horretan parte hartu ez.
‎Pentsa dezake batek gobernuak kontuan hartu ez duen lege hauste bakarra dela bere aginteari uko egitea apropos eta praktikan. Zer dela eta ez du, bestela, horretarako zigor irmo, egoki eta neurrikorik arautu?
‎Ontzian, andreak aintzakotzat hartu ez zuten beste pertsonaia bat bazihoan. Gizon txiki bat zen, zimurra eta iharra, azal zimel eta kaoba kolorekoa.
‎Tommy Dermott, magalean hartu eta egundoko jipoia eman behar dizut, mundua mundu denetik beste inongo mutikok hartu ez duena bezalakoa.
‎Pasa ditzagun zelai zabal hauek oinez, zaldiek hanketan minik hartu ez dezaten zioen ganbusiarrak.
‎Iparralderago dago hura erantzun zuen Johnek, Jaltaren agindu bereziren bat hartu ez badu behintzat.
‎Ados nago, ados nago arrazoi horiekin guztiekin, Elena Ivanovna maite hori moztu nion, arrazoia bere alde duela sentitzen duenean betiere gizonaz jabetzen den suhartasun ulergarri horretaz nire arrazoiak adierazten ahaleginduz, baina honetan guztian bada aintzat hartu ez duzun gauza bat; ez duzu aintzat hartu, hara joatera gonbidatzen zaituenez, ezinezkoa zaiola, horrenbestez, zu gabe bizitzea; horrek erakusten dizu bere maitasun kartsu, leial, saiatua... Maitasuna ez duzu aintzat hartu, Elena Ivanovna maitea, maitasuna!
‎Alkohola eta drogak heteroek baino urte gehiagotan hartzeak, bestalde, aurreko guztia konpentsatzen zuen maiz. Droga gehiegirik hartu ez zituenetariko bat zen egun hartako bezeroa. Ondo jantzita zihoan, hasierako elkarrizketa izan zuten egunean bezala, markako arropekin eta estatus ikurren batekin ere Tag Heuer bat zen haren erlojua.
2021
‎Baina, Bilbotik Luzaroraino mundu bat zegoen, Bilbon, orduko hiri ilun eta zikina izanda ere, Euskal Herriko benetako hiriburua, edo gutxienez erakusleiho aparta, nire nebak bere burua guztiz erosoago, libreago, lasaiago, sentitzen zuen, Luzaron baino. Kontuan hartu behar dugu nire neba ez dela inoiz izan oso hiri zalea, bere herri txikian ezin gusturago bizi zela ezagun zituen lau etxeen artean, gure aitaren lantegian zuen betekizun apalaz gure aitak ez zion sekula lantegia etorkizunean kudeatzeko parada eman, ikasketan nahiko baldarra izan baitzen, ala berak zioenez, ikastea inoiz aintzakotzat hartu ez zuelako orduko lagunekin parrandaz parranda, Luzaro inguruko mendietan barna egiten eta hain gogoko zituen ibilaldietan, guztiz arrotzak zitzaizkion Bilboko kale ilun eta zikinetan baino. Nire nebak Luzaro biziki maite zuen.
‎Herrian bazeuden, ordea, hala uste zutenak, besteak beste, orain etxetik irten berri den zinegotzi gazte honen anaia handia, hil batzutan gure aitaren lantegian egon eta gero kanporatu behar zuena inork esan gabe langileburu jokatu egin baitzuen gainerakoei beti aginduka eta mehatxuka, agian gure amaren lehengusu baten semea zela sinetsita edo garizabaldar peto peto bat izanda aginduka eta mehatxuka egiteko eskubide osoa zuelakoan. Edonola ere, gure amaren lehengusuaren semeak ez zion gure aitari inoiz barkatu kanporatu izana, eta bazirudien lana gutxienekoa zela, lantegitik irten eta jarraian beste lan berri bat topatu baitzuen, benetan barkaezina zitzaiona gure aitak aintzakotzat hartu ez izana omen zen, hau da, familia artean halabeharrez onartu eta gero, edo hobeto esanda, onartzekotan zegoen arrotza izanda, inolako begirunerik erakutsi ez ziona. Jakina, nire neba eta biok hau guztiaz beranduegi jabetu ginen, gure aita hil eta gero Luzaroko lagun bakanei galdezka hasi ginenean, hau da, gure aitari herriko hormetan" betikoek" egin zioten salaketaz, Pedro Abalos, euskal langilegoaren etsaia.
‎Baina ez, domina hau onartzerakoan ez dut inola ere gure aitaren oroimena mendekatzen, nire nebari halabeharrez agindu bezala, nire buruari hona etortzeko egin nion agindua bera. Asmo zozoa, sekula aintzakotzat hartu ez dudana, nire erabakia zuritzeko aitzakia hutsa baitzen. Nolabait ere, azken buruan etorri naiz, hemen naukazue, urtetan errudun izan dudan herriaren aurrean, nire bihotz zaurituaren indarrez biziki gorrotaturiko jendearen aurrean.
‎Gauza jakina da, eta arrunt ohikoa, gurea baino aurreratuagoa edo hau da behintzat sinestarazi digutena gure auzokoek edota aberatsagoa den gizarte batek liluratuta suertatzea, baina guk ere jakin behar dugu gure fedearen indarra norainokoa den kalte egiten digunari uko egiteko, eta Hâkimen ustez indar hori sharian dago, hots, bizitzaren arlo guztiak arautzen dituen kode sakratuan. Nik ez dut sharia delakoa Hâkim fededun ikaragarri zintzoak bezain ondo edo zehatz mehatz ezagutzen, egia esan badakit entzunez bakarrik eta gehienbat Hâkim sasi muftiaren ahotik, gure etxean halako gauzak inoiz oso aintzakotzat hartu ez ditugulako, batez ere amak edo amandreak erlijioaren kontura zer edo zer esatekotan nire arrebak beherala aurre egiten dien aldetik Europan gaudela aurpegira botaz alkohola, txerrikiak edota okela ez odolgabetua haram direla, gehiena jota. Nik uste gure etxean erlijioari buruz argi eta garbi duten bakarra nire anaia Yâsserren bizimodua bekatu ezin larriagoa dela, edo gure amak maiz esan bezala:
‎Badago bide egoki bat; ordea, arduragabekeriagatik eta ergelkeriagatik, oso joera handia dugu okerrekoa hartzeko. Gustura hartuko genuke bide egoki hori, mundu erreal honetan inoiz hartu ez duguna, mundu ideal eta barnekoan hartu nahi genukeen patuaren sinbolo perfektua dena; eta batzuetan, duda barik, zaila egiten zaigu geure norabidea aukeratzea, oraindik ez da-eta gure gogoan garbi existitzen.
‎Agudo, baina ia soinurik atera gabe sartu zen josteko gelara. Bere gauzen artean zer hartu ez zekiela, amak erabiltzen zuen zilarrezko orraziaz oroitu zen. Ate ondoko kutxa ireki eta dena nahasiz azkenean aurkitu zuen.
2022
‎Komunean egongo da ordu erdi luzez. Mugikorra berriz itzaltzeko bulkadari eusten, edo aspaldi hartu ez duen bainu beroa hartzen, besterik gabe. Mezu batzuei aurre egiteko erdi duin sentitzea komeni izaten da.
‎Guk beste jendea hartu egiten dugu, eta elkarrekin bizi gara. Eta pena handia da juduak gure artean hartu ez izana. Erlijio kontuengatik izan zen hori, garbi dago.
‎Gizona baino sakonago alienatua dagoenez bera desira eta durduza delako bere gorputz guztian, ezinbestekoa zaio ohaidearekin bat egitea, subjektu izango bada aurrerantzean ere; hartzea eta ematea gauza bera izan behar lirateke bientzat; gizonak hartu baizik ez badu egiten, eman gabe, edo plazera ematen badu baina hartu ez, emakumea erabilia sentituko da; Beste gisa mamitzen den bezain laster, beste inesentziala da; horren ondorioz, bestetasuna ukatu beharra dauka. Horregatik zaio penagarria, ia beti, gorputzak bereiztea.
‎Banaketa zekor jate handi batekin ospatu zuten. Gredoseko abenturan parte hartu zutenak pozik zeuden eta beste batzuk damutu ziren parte hartu ez izanaz. Baina orokorrean herritar askok uzta urte ona borobildu zuen harrapakinarekin.
‎Kanpoko botereek bertako eliteekin elkarlanean, eta, beste arloak beste, eskolaren bitartez, beldurra eta izua erabiliz ekarri gaituzte gauden egoera kaskarrera hizkuntzari dagokionean, eta azken hogeitaka urtean, estatusak eskatzen zuen neurri erradikalagoak hartu ez izanak.
‎Hausnarketa hori bere barrutik azalera ekarrarazi diona berriki Kataluniako Auzitegi Nagusiak Kataluniako ikastetxeetarako hartu duen erabakia izan da, hots, gogoraraztea eta agintzea irakastorduen %25 gazteleraz ematera derrigortua dagoela Kataluniako Generalitatea, eta halaber kritikatzea oraindainokoan gutxieneko kopuru hori betetzeko neurririk hartu ez izana.
2023
‎...sle zen Günther ek defendatu zituen teologia eskolastikoaren kontrako 95 tesiak; defendatzen zuen sinesmenak soilik justifikatzen gaituela; ekintzetan oinarritzen ez den fedeak bakarrik egiten gaituela garbiak eta duinak; graziarik gabe egiten den guztia bekatua dela, baita ekintza onak ere; apaizaren egitekoa Jesukristoren grazia agertzea zela, eta ez legea irakastea; grazia lortzeko sakramentua hartu ez, baizik sinetsi egin behar zela; jakintsuen ekintza onak, bertuteen antza izanik ere, bizioak zirela. Baina Luterok ez zekien ziur sinesmena zuten guztiak justifikatzen ote ziren; hebrearrei idatzitako gutuna komentatzean esaten zuen ezinezkoa zela Kristorengan sinesten zuena hiltzea; kristauak beti ziur egon behar zuela salbatuko zela; Kristori esker norbere bekatuak barkatuak izan zirela (García Villoslada, 1973).
‎Muturtuta dator. Raulek besotik heldu dio, eta zerbait esaten hasi zaio, neskak oso ondo hartu ez duena itxura batean, besoa keinu zabar batekin askatu baitu. Ahoa asko zabalduz hasi zaio hizketan, bekainak goratuta.
‎semeak esku handiak eta lepo luzea zituela, ezohiko eta normaz gaineko atzartasunekoa zela, Tchaikovsky eta Vivaldi ezberdintzen zekiela; damutuko zirela, probintziako eskolari ospea ekar zekiokeen ikaslea ez onarturik. Pankarta bat eskuan sekula hartu ez zuen andrea Maupassant karrikako 45 zenbakira jautsi zen, semea besoetan. Musika eskolaren aitzinean kanpatzen hasi zen.
‎Bere buruan dena zen txundigarria eta erraza. Baina kontuan hartu ez zuena bere oinetakoen aukeraketa izan zen. Zenbatetan joan ote zen hankaz gora aldapa hartan?
‎Bikotearen arteko eztabaida geroz eta gehiago urrundu zen abiapuntutik eta Josu bera oharkabean desagertu zen bien artetik. Gau osoan lorik hartu ez bazuen, ez zen izan kalapitagatik, ordea. Eta Etxahun inspektorearen ondoan egokitu zenean, kameraren dardaraz edozein ohar zitekeen.
‎Irri artean zinetela isilune deserosoa egin zen eta soilik orduan titiak ukitzera fortunatu zintzaizkion. Andereñok okerraz kargu hartu ez, eta, Gauss en kanpaiaren ekuazioa esplikatuko zizukeen naturaltasunez, zure eskuak leunki hartu, eta, besterik gabe bikiniaren zirrikituetatik sarrarazi zizkizun irribera, hartara bular zarakartuak zure eskuez bilduta, munduaren benetako neurria zein zen jabetu zintezen. Antxumeak balaka eta zu Faustineren titi ttiki xut, zuztar handi ezkoztatu brunetteak, albo banaratuxeak zeure eginez.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia