Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 134

2000
‎Eta hura erran zuen eta bertze anitz gauza erran zituen... eta erran zuen, konparazione, ezen tigre hura koska hartan geratzea ez zela kasualitate hutsa izan, baina Jainkoaren probidentziak bideratu eta xuxendu garazia eta faborea, Urbiaingo hainbat herritarrek ere parte hartu ahal izan zezan deabruaren kontrako garaitian; eta erran zuen, halaber, ezen jauregiko jauna konfesatu egin zela harat joan aitzin, eta bonabentura eta betiko bozkarioa zirela konfesione on baten ondore eta sari ezin hobeak.
‎...uragoa zela eta ezin klaragoa ezen Frantziako erregek eta haren Kontseiluak, konparazione, hutsaren hurrengotzat izanen zituztela filosofoen eta bertze jakintsuen erranak eta, halatan, Kontseiluko kontseilarien kontseiluei jarraikiz, azpilanaz eta azpijokoaz baliatuko zela Frantzia, finean, Milani eusteko, Napoli erakartzeko, veneziarren deuseztatzeko eta Italia osoaren azpiratzeko, geroago menean hartu ahal izaiteko Flandes, Brabant, Borgonia eta bertze hainbat herri, pentsuz jada inguraturik eta inbaditurik zituztenak.
‎" Pentsatu al duzu lehengoan erran nizun zer hartaz, andere Graziana...?" Ene testamentaz eta jauregiaren etorkizunaz ari zitzaidan, jakina... Eta nik baietz erran nion, baina ezetz, zeren baitzegoen, bertzenaz ere, zertan pentsatu miseria harekin, baina hurrengoan pentsatuko nuela... nahiz eta izurritearen ondorez pentsatzen nuen ezen hobe izan zitekeela ospitale baten egitea, gaixoen hartu ahal izaiteko, halako larrialdietan. Eta aita Bartolomek, apur bat urduri, erran zidan:
‎—Eta horrek, beraz, biok Kubarat joan behar duzuela erran nahi du, La Habanan hartu ahal izaiteko Espainiarat eramanen zaituzten galeoi flota arauzkoa... Cumanátik La Habanarako itsasaldiaz, berriz, nerau ardura naiteke, jakin dezazuen zein untzitan itsasoratu behar duzuen eta noiz, zeren ezagutzen baitut Cumanáko portuko marinelengan eta gainerako itsas jendeengan eraginik duen gizonik...
2001
‎Arantxaren hitzak gogoratu ditut, Imanol morgean negarrez egon zela aitaren hilotzari begira, Imanolen galdera entzun, Ikusi ote duzue inoiz zeuen aita barrutik, eta aintzat hartu ahal izan orduko.
2004
‎Nire senargaiaren gutunak gero eta laburragoak bihurtu ziren, telefono deiak urriagoak kobertura falta zegoelako, eta posta elektronikoa bizpahirutan bakarrik hartu ahal izan nuen, tresna hori erabiltzen genuenean eten egiten baitzen lotura, konektatzeko arazoak zirela medio. Gutunek, hasieran, nola aurkitzen zen kontatzen zuten.
2005
‎–Jarri eroso, asko dugu kontatzeko, zutaz fida bagaitezke –Ametsek ingelesez hitz egin dio, Naroak ere parte hartu ahal dezan.
‎Ze trena bai. Trena hartu ahal da egun batean, ze gu estazio ondoan bizi gara, eta nahi denean hartu ahal da trena, baina abioia ez. Ze abioia gauza konplikatua da.
‎Ze trena bai. Trena hartu ahal da egun batean, ze gu estazio ondoan bizi gara, eta nahi denean hartu ahal da trena, baina abioia ez. Ze abioia gauza konplikatua da.
‎Haren mingaina nire lepotik gora abiatu zen belarriraino, bide heze bat osatuz, listuaz putzu txikiak utziz. Begiak itxi nituen eta ahoa ireki, arnasa hartu ahal izateko. Aurpegia eutsi nion, bi eskuen artean begietako argi berdea hobeki miatzeko, bertan nire desioaren isla topatzeko.
2007
‎A la raza vasca, íntegra y sana, sólo le falta para ser completa el último piso: la cultura? 960 Bestek emanik berak hartu ere, gainera, euskal arrazak gaztelaniaz bakarrik hartu ahal izango dizu kulturarik, ezen eta, el misterioso pueblo vascongado posee un idioma elemental que apenas sirve para nombrar las cosas materiales, y es por completo inepto para expresar la fluencia fugitiva de la vida interior? 961 Euskaldunak ezin du, Espainiaren morroi bezala ez bada, kulturarik izan eta historiarik egin. Unamuno-rena ere izan da, eta Alderdi Sozialistarena, Zacarías Vizcarra rena, etab., etab., teoria hori.)
2008
‎Jesarri, mesedez, jesarri hor? Atseden apur bat hartu ahal izan dozue?
‎Ordutegia horixe da, baina ez pentsa horregatik trenik izango denik. Dakar Bamako tren historikoa azkenetan dela entzun dugu, eta errepideak indarra hartu ahala azken bidaia hurbil izan dezake asfaltoa baino hegoalderago askoz paisaia ederragoan doan trenak.
2009
‎Ni sukaldean geratu naiz, atea itxi dut diskrezio handia agertuz eta hozkailuko imanei begira geratu naiz. Hemengo telefonoa ez esekitzea bururatu zait, ama semeek nire kontra darabilten konspirazioaren nondik norakoez jabetzeko, aurrea hartu ahal izateko nola edo hala. Baina ez naiz ausartzen, Terry konturatuko den beldurrez, ez kontzientzia arazoengatik, hori ez, eta belarria sukaldeko ateari itsastera mugatu naiz.
‎Zergatik ez duzu bihar arte itxaroten? Bihar, egun argiarekin, dena beste modu batera ikusiko duzu, eta erabaki zentzudunak hartu ahal izango dituzu?
‎Ausartzen denerako, izango ahal da teknika zinematografikoa Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia eleberriko protagonista den Christopher-en gogoeta hau kontuan hartu ahal izateko bezain perfektua:
2010
‎3 Bazterketarik ezaren konpromisoan, indar politiko guztiek parte hartu ahal izango dutela.
‎Aurrerago, hurrengo urteko urtarriletik aurrera harreman dinamika horretan, lurralde eremu ezberdinetako alderdi politikoek? parte hartu ahal izateko topaguneak ahalbidetuko zirela zehaztu zuten. Batik bat PSNrentzako idatzitako puntua zen, berariaz aipatzen ez bazuten ere.
‎–Sarritan gertatzen dira honelakoak, erantsi zuen zerbitzariak, txartel zulatzaileak hizkuntzekin zituen mugez jabeturik?. Zuen lagunek biharko trena hartu ahal izango dute, gaur gauean primeran pasatu ondoren. Zer ardura dio egun bat gehiago edo gutxiago?
2011
‎Hori pagotxa, hori! Gure bizkarrek atseden hartu ahal izango dute! Gure asmoa egun parrandatsua egitea da eta lotarako gaueko azken trena hartzea, doan tokira doala.
‎Bukatu zen familia bilera, estrategia absurdoa zen zentzudun agertu nahia, zentzuz ezin dira gauza batzuk esplikatu, behar baino areago arroztuko gintuzkete, hobe denbora batez haserretzen badira, urruntzen badira; ez nuen argumentatu, eta geroztik alabek ezezagunak tratatzen dituzten bezala tratatzen naute; kortesia maximoaz, hurkoa ez mintzeko edo berarekin eztabaida bat ez hasteko ebanjelistaren abileziaz. Ez dut hemen koadroa azalduko, Lurrek Seconalen ordainetan emandako porroak, irtetean erretzeko gorderik zuena, zerikusia izan zuen ziurrenik bere sortze prozesuan, zupada zenbait hartu ahal izan nizkion arduradun bat ate joka hasi zitzaidan arte. Ezkutuan erretzen ari nintzen.
‎Ordu laurden geroago, maletak fakturaturik eta txartelak eskuan, Mikelek arnasa hartu ahal izan zuen. Lucía harat honat zebilen, kamara eskuan dena grabatzen.
2012
‎Zalantzan zegoela ikusita, Xabierrek atea jo zuen. Jonek haserre begiratu zion, baina, kargu hartu ahal izan baino lehen, etxean hotsa entzun eta Sandraren ama atean agertu zen.
‎Eta benetakoa zirudien besteen begietara. Baina nik, nik zure alde iluna ezagutzen nuen, gauero lo hartu ahal izateko kontzientzia drogatzen zuen gizon hura.
‎Erabakia nuen, lehen esan dudan bezala, ahaleginik ez egitea gaua egin arte, baina ordu biak aldera, eguzki galda beroenak izaten zirenean, konturatu nintzen basora abiatu zirela denak, eta pentsatu nuen lotara joanak izango zirela. Hiru gizajo atsekabetuak, ziurrenik beren egoeraz kezkatuegiak loak hartu ahal izateko, etzanda zeuden zuhaitz handi baten itzalean, ni nengoen lekutik milia laurden batera edo, eta, iruditu zitzaidanez, gainerakoen ikusmenetik kanpo.
‎Ez dut hitzik aurkitzen uretan behera joan nintzenean izan nuen nahastea azaltzeko; izan ere, igerilari ona izan arren, ez nuen olatuen artetik irtetea lortzen, arnasa hartu ahal izateko; harik eta olatu batek bota edo, hobeto esanda, tarte luze batean itsasbazterrerantz arrastaka eraman ninduen arte. Olatuak indarra galdu zuenean, atzera egin zuen, eta han geratu nintzen lehorrean, erdi hilik, irentsi nuen ura zela eta.
‎Nire egoeraren alderdi pozgarri horrek adimenari atsegin eman ondoren, ingurura begiratzen hasi nintzen, non nengoen eta zer egin behar nuen aztertzeko, eta berehala ikusi nuen pozaldia makaltzen hasia zela eta, hitz batean, egoera tamalgarria nuela aurrean. Bustita nengoen, ez nuen aldatzeko arroparik, ez jatekorik edo edatekorik indarra hartu ahal izateko, ez nuen inolako aukerarik ikusten etorkizunerako, goseak edo animalia basatiren batek irentsita hiltzea ez bazen; eta benetan atsekabetzen ninduena zen, ez janaritarako animaliarik ehizatu edo hiltzeko, eta ezta ni jan nahi ninduketen izakien kontra babesteko ere, armarik ez izatea. Hitz batean, ez neraman ezer aldean labana, pipa eta toxa txiki bat izan ezik.
‎Orduan, gauza eramangarririk eta hartzeko erosorik geratzen ez zenez gero, sokekin hasi nintzen. Soka lodi bat moztu nuen nik mugitu ahal izateko moduko pusketatan, eta bi soka eta sokaburu lodi bat eraman nituen lehorrera, hartu ahal izan nituen burdina puska guztiekin batera; eta brankako masta, gibelekoa eta ala handi bat egiteko ahal nuen guztia moztu ondoren, ondasun astun horiek guztiak ala gainean jarri eta handik alde egin nuen. Baina zorte ona ihesi hasi zitzaidan; izan ere, ala horren traketsa izanda eta zamaz gainezka zegoenez, ezin izan nuen aurrekoak bezain erraz gidatu, eta, gainerako ondasunak lehorreratzeko erabili nuen itsas golkoan sartzen hasi nintzenean, ontzia irauli, eta uretara erori nintzen ni eta zama guztia.
‎Urriak 1 Goizean, poz handiz ikusi nuen itsasgorari esker ontzia ur gainera irten zela, eta urak uhartera hurbilarazi zuela. Horrek, alde batetik, suspertu ninduen, ontzia osorik eta tente ikusi nuelako eta ez zati txikitan apurtua; eta pentsatu nuen, haizea baretzen bazen, ontziratu ahal izango nintzela eta neure egoera arintzeko behar nituen janariak eta zenbait gauza hartu ahal izango nituela. Baina, bestalde, berritu egin zitzaidan adiskideak galtzeagatik nuen mina, eta bururatu zitzaidan ontzian geratu izan bagina agian onik atera ahal izango ginela, edo gutxienez ez zirela denak itota egongo, orduan zeuden bezala, eta marinelak bizirik egon balira agian aukera izango genuela itsasontzi zaharraren hondakinekin ontzi bat egin eta munduko beste lekuren batera joan ahal izateko.
‎Lagado hiribururako bidaian zehar, zenbait hiri eta herriren gainean irla gerarazteko agindu zuen Maiestateak, haietan zeuden menpekoen eskariak hartu ahal izateko. Eta helburu honekin, zenbait listari bota zituzten behera pisu txiki batzuekin muturretan.
‎Eta aurrez oker zegoela konturatzen zela orduan, eta bere herriko adimengabe haien arteko gatazkek gureek zuten zergati berbera zutela, nik kontatutakoaren arabera. ...ste janari botatzen baduzu, bake bakean jan ordez, elkar larrutzeko prest oldartuko baitira gainera, dena beretzat hartu nahirik bakoitzak; eta horregatik, morroi bat bidaltzen zela haien ingurura kanpoan jaten ari ziren bitartean, eta etxean zeudenak lotuta edukitzen zituztela halako tarte bat utzita elkarren artean; zaharrez edo istripuz akabatzen bazen behi bat, houyhnhnm batek bere yahooentzat hartu ahal izan aurretik, auzokoak taldean etortzen zirela harrapatzera, eta, gero, nik deskribatu bezalako borrokaldia gertatzen zela, atzaparrez egindako zauri izugarriekin bi alderdietakoen artean, nahiz eta gutxitan izan elkar akabatzeko gai, guk asmatu bezalako heriotza tresna egokirik ez zutelako. Beste batzuetan, zergati garbirik gabeko borrokak ere izaten omen dira zenbait auzategitako yahooen artean; barruti batekoak aukera guztiez baliatzen omen dira ondokoak, prest egon baino lehen, ustekabean harrapatzeko.
‎Tolesdura zuzendun soineko hark bihotz aztoratua ezkutatzen zuen, eta bere ezpain hain ahalketsuek ez zuten aipatzen bertako ekaitza. Leonez maitemindurik zegoen, eta bakardadea bilatzen zuen, haren irudipenean aisekiago atsegin hartu ahal izatearren. Haren pertsona ikusteak asaldatu egiten zuen gogoeta honen gurikeria.
‎Bere etxeko kaxkarkeriak luxuzko fantasietara bultzatzen zuen, ezkon laztantasunak nahikunde adulteroetara. Charlesek jo zezan nahi izango zukeen, justukiago arbuiatu ahal izateko, mendeku hartu ahal izateko. Batzuetan harritu egiten zen pentsamendura heltzen zitzaizkion aieru ankerrez; eta segitu beharra al zegoen irribarre egiten, bere baitako errepikan zoriontsu zela entzuten, hala izatearen itxura egiten, senarrari hala sinesten uzten?
2013
‎Bat han, bestea hemen. Hangoa, alegiazkoa, hipotesietan oinarritua,, zer gertatuko ote zen Habana itsasontzitik alde egin izan banu??,, zer gertatuko ote zen ama gaixo jarri izan ez balitz??,, zer gertatuko ote zen izebak bere etxean hartu ahal izan banindu??,, zer gertatuko ote zen faxista madarikatu haiek Gernika bonbardatu izan ez balute??. Galdera horiek guztiek memoria anputatuak sortu dizkidate.
‎Gabrielleren itxura erikorrak begitara jo zuen ezagutu zuen lehen egunean. Berehala itzaltzera doan pindar indargea iduri, azken asteetan, eritasunari gain hartu ahalean, Agerrek behin baino gehiagotan egin du bere baitan emakumeak Poichonen premia handiagoa zukeela berak baino.
‎Izebak dio garai hartan jakin zuela amonak zoriona zer den. Erretreta hartu ahal izan zuenean, neskame izateari utzi ziolako, gogoak ematen ziona egin zezakeelako inoren baimenik gabe, bazkalosteko irratiko nobela jarraitu, adiskideekin atera, txangoak egin, tokiak ezagutu, dibertitu. Adinak alderantzikatu egin zizkien rolak:
‎Zoritxarrez, ez zidan aurrez pentsatu gabekorik deskubritu. Baina hari entzunda, neronek koadernotxo pribatu batera kondenatutako susmoak besteren ahotan libreki adituta, benetako neurria hartu ahal izan nion harrabotsari. Eta tonua.
‎Lau eta bost, haur bat jaio aldiko. Sei, herriko bozetan esku hartu ahal izateko?
‎–esan zuen neskak?, lehen ere entzun zaitut; baina ez dut astirik izan erantzuna erabakitzeko. Badakit baietz esatea gura zenukeela, horrela nire gustuak gutxiesteko plazera hartu ahal izateko; baina oso atsegina zait halako asmoak bertan behera botatzea eta bilatutako mespretxuen eztia pertsonen ezpainetatik aldentzea. Horrenbestez, reel ik ez dudala inolaz ere dantzatu nahi erantzutea erabaki dut...
‎Hor dagoen bitartean ederto doa guztia. Kotxea hartu ahal banu, ikustaldia egiten joango nintzaioke.
‎Georgianaren gogoak ordura arte inoiz egokitu ez zitzaizkion ezagutzak bereganatu zituen. Elizabethen irakatsiei esker, andereñoa ulertzen hasi zen emakume batek bere senarrarekin zenbait libertate hartu ahal dituela, neba batek hamar urte baino gehiago daramazkion arreba txikiari beti onartuko ez dizkionak.
‎Iparralderantz abiatu baino lehenago etxean berriz ere onartua izateko eskabideak, halakotzat hartu ahal baitzen Lydiak esandakoa, ezezko erabatekoa jaso zuen hasieran. Baina Janek eta Elizabethek, bere ahizparen izen eta sentimenduen amoreagatik, gurasoek ezkontza hori jendaurrean onestea nahi zuten, eta hain sutsu baina hain era ezti eta arrazoizkoan premiatu zuten aita Lydia eta haren senarra ezkondu bezain laster Longbournen hartzeko, non, azkenean, Bennet jauna alaben gogora makurtu behar izan zen eta haien nahierara jokatu.
‎Baina azkenik, hemen da, etxean. Daga askatu behar izan du giltza pisutsua hartu ahal izateko. Kanpoan bezain hotz dago etxe barrua, zoritxarrez.
2014
‎Enpatia hori, baina, ez dakit zenbateraino sortu zidan Berriok berak, ala nire Rafak; artearen mirarietako bat omen da batek bere buruaz esandakoak beste batentzat balio izatea, edo urliari eskainitakoa berendiak beretzat hartu ahal izatea. Paralelismoa egitea ez zen zaila, nolanahi ere.
‎deklaratzen du, hori da dena. Eta Rhina gura, Europan dominatzaile izateko gura du, ez bere defentsarako (Rhinaren nagusi, Alemanian eta Austrian noiznahi esku hartu ahal izango luke). Hori politika frantsesaren konstante bat da, dio:
‎(55)? ironikotzat hartu ahal izatea litzateke. Baina ik. 155:
‎oihanaren ertzera, sastrakara, suen argitasunera, danborren taupadara, konjuru harrigarrien burrunbara; horrek ez bestek liluratu zuen haren arima debekatua xede baimenduen mugaz haraindi joatera. Eta, aizue, egoeraren izu laborria ez zetzan kaskarreko bat hartu ahal izatean, nahiz eta banuen arrisku horren sentsazio bizi bizia ere?, baizik eta gizon bati aurre egin behar niola eta harengana ezer goragarriren edo beheragarriren izenean jotzerik ez nuela. Nik ere, beltzek bezalaxe, bera inbokatu beharra nuen, beraren galdukeria asaldatu eta sinestezina.
‎Atal pilotu baten grabazioarekin ausartzeko eskatu zidan, denontzat mesedegarria izango zela. Proposamena iruditan ikusi nahi zuela azpimarratu zuen, edukiaren balioa eta interesa hobeto baloratu, eta saioaren bideragarritasunari buruzko erabaki zuzena hartu ahal izateko.
2015
‎Nahiz eta Trinik, hori entzutean, ezpainak zimurtu eta burua batetik bestera eragin zuen billete faltsu batez ordaindu nahi izaten ziotenean jartzen zuen aurpegia ipiniz. Ikusi nahi ez duena baino itsu handiagorik ez dago, erantzun zion Trinik azkenean eta Jotak, horrekin zer esan nahi zuen ulertu ez bazuen ere, paper mutur batean kopiatu zuen esaldia, beste baterako gogoan hartu ahal izateko.
‎Bila zebilena topatu zuen gainera. Leku lasai eta bakarti bat, arazoez ahaztu eta atseden hartu ahal izateko.
‎ezker abertzalea politikoki indartsu atera denez erakunde armatuaren bukaera prozesutik, ETAk irabazi egin du, ETA eta ezker abertzalea gauza bera direnez, gaur egun ere. Bilduk hauteskundeetan parte hartu ahal izate hutsa ere garaipen horren seinaletzat daukate, zer esanik ez emaitza onak eta instituzio ugaritan agintea hartzea.
‎aseguratu gabe. Heriotzako ohean, hilburuko dekretu batekin zeharo debekatua eta legalki ezindua utzi du Pisako Kontzilioaren konbokatzaileetako inork (kardinalen alderdi profrantsesa) hurrengo Aita Santuaren hautaketan parte hartu ahal izatea. Eta bulda batekin Jainkoaren eta munduaren aurrean legitimaturik utzi du Fernando Aragoikoaren Nafarroaren konkista.
‎Aita Santuak indulgentziak salmentan jartzea. Lutero hain sumindu zuena? bidezko eta txalogarria begitantzen zaio, hala fededunen herri guztiak parte hartu ahal baitu nolabait Gurutzadan.
‎Etorkizunean, oraindik guztiz itxi ez zaidan ate bat zeharkatzeko daukadala sentitzen dut, inor ez baitzait Joek zer egin behar duen esatera ausartu... ez baitakit non bizi den, norekin oheratzen den, gutaz inoiz gogoratzen ote den... Beti ibili izan naiz zalantzaren ate zubia erabat zeharkatu gabe, itxaropenaren zirrikitutik arnasa apurra hartu ahal den bitartean. Ez dakit egunen batez eta gutxien espero dudanean, nonbaiten elkarrekin topo egingo ez ote dugun...
‎Arropak eranzteko presarik gabe ohe gainean etzanda, sabaia aztertzen zuen. Nekatuegi zegoen loak hartu ahal izateko. Ez zen, zoritxarrez, arratsaldean selekzioak Olympique de Marseille ren aurka jokatu, eta irabazi?
‎Handik lantokira deitu ahal izango zuen, eta Renatarekin berba egin, gertatutakoa behintzat kontatzeko. Eta gorputzaldi txar hark jarraituz gero, bertatik hartu ahal izango zuen trena eta etxera itzuli, amesgaizto hori ahazteko. Abiatu aurretik, burua jiratu zuen berriro atzeko alderantz.
‎Bruno Latourrek eta Steve Fullerrek geroago azpimarratu izan duten moduan, indar hori bere pluraltasunean dago. Ikuspegi horri esker askoz ere aktore181 gehiagok hartu ahal izango dute parte teknologiarekin zerikusia duten erabakietan, erabaki horiek beti baitira sozialak ere.
‎Aitorpenaren bitartez inspektorearen buruan osatzen ari zaren puzzle horretan loka daude oraindik zenbait pieza, eta finkatu egin behar dituzu hurrengo galdeketan. Ideiak lotu ezinean, zeure burua sosegatzen saiatu zara lo hartu ahal izateko, baina filmetako irudiak baliatzen ohituta zaude horretarako, eta azken aldian ez zara zinemara apenas joan. Irakurri berri duzun liburu bat erabili duzu horren ordez.
‎Konstituzio sozialista, banaketa administratibo berria, sistema politikoa onartu ziren hamarkada hartan. . Eztabaida ideologiko interesgarria izan zen, eta, esku hartu ahal izan nuen, dena egin gabe zegoelako?.
‎lo hartu ahal izateko.
‎Iraganak eta geroak doluz zein liluraz itotzen gaituztelarik, alabaina, bada, gasnaz, amodioaz eta umoreaz gainera, laugarren bide bat orainean berpizteko, orainaren latza bere horretan geure gain hartu ahal izateko besterik ez bada ere: animaliekin bat egin edo animalia bilakatzea.
‎Eta denbora gutxi barru, gainera. Horko elkarte guztiekin hitz egiten ari omen dira, denek parte hartu ahal izan dezaten. Dirudienez, euskaraz emanaldiak egin ahal izateko ba omen da zenbait arazo, horretarako gai izango den jende eskasiagatik batik bat.?
‎Handixko ere iruditzen zitzaion ordaindu beharreko bidesaria gaixoari, baina hiru hilabete eskas falta ziren urtea bukatzeko, eta autobidetik atera eta kamio arrunta hartu ahal izango zuela orduan, gogoratu zuen.
‎Urtea bukatzean, lau hilabeteren buruan, tratamendua bertan behera utziko zuten. Huraxe zen mendiaren ertza; gain hartaraino igoz gero, atsedena hartu ahal izango zuen gorputzak, azkenik.
‎horiek hartu ahal izateko, oso lagungarria izan liteke urrats nagusi hauek lantzea:
‎egokien iruditzen zaizun modura eztabaida horretan parte hartu ahal izateko.
2016
‎Halere, ez nengoen ni oso seguru neure etiquetteaz, ea idatzi behar ote nuen ala ez; baina hala izanda ere, ziur asko deabrua bera ere ez zen haserretuko: nire ohorea salbatzearren asmo oneko gizaseme batek jartzen zuen ardura adeitasunezkoa besterik ez zen; eta gizaseme horrek bide okerra hartu ahal izan bazuen ere, edo estutasunen batean sartu izan banindu hala jokatuz, haren bihotzak ez zuen kulparik. Ez neukan zertan idatzi, eta guztia bainoago pisatzen zuena, ez zuen ematen asmo txarrez egin zuenik.
‎Haren esanean, Malnate ez zen beste munduko ezer, ezta fisikoari zegokionez ere. Handiegia, sendoegia, «aita itxura» gehiegikoa, alde horretatik aintzat hartu ahal izateko. Egun berean bizarra hainbat aldiz moztu arren, zikin samarrak, gutxi garbituak diruditen tipo iletsuegi horietako bat zen; eta hori ez zen bere gustukoa, egia esateko.
‎Sufragista beltz hark. Lottie Wilson Jackson? biltzarrean parte hartu ahal izan zuen Michiganeko estatuan egin zelako eta estatu horixe zelako, sufragio elkarteko adarren artean, emakume beltzak onartzen zituen estatu bakarretako bat. Biltzarrera bidean zihoala, trenbide sareko segregazio neurrien umiliazioa jasan behar izan zuen Lottie Jacksonek.
‎Lanaren helburua Gipuzkoako Diputazioari informazioa ematea zen, kokalekuari buruz eskuragarri dauden datuetan oinarrituta, jarrera bat hartu ahal izateko. Zentral nuklear bat jartzeko baimena eskatzeko, segurtasunari buruzko aldez aurreko txosten bat aurkeztu behar izaten da.
‎Deban zentral nuklear bat jartzeko iragarritako proiektuari buruzko gure kezka agertu beharrean gaude? Batzordeak adostu du gaiari buruzko azterketak dituztenei, hau da, Aranzadiri, Udalari, Gipuzkoako Diputazioari eta gainerakoei, datuak eta informazioa eskatzea, jarrera korporatibo egoki bat hartu ahal izateko. Bien bitartean, kontseiluak erabaki du jakinaraztea oso kezkatuta dagoela proiektua gauzatzen ari diren moduarekin.
‎badira bidegurutze horretara iritsi eta zein bide hartu erabaki ezin izaten dutenak, bikoiztasun horretan katigaturik geratzen direnak; horietakoa da hegazkinean doan emakume hau ere: orain kontatzen hasteko luzeegi joko luketen arrazoiak direla-eta, ez du amaren sorterriarekiko lokarritik askatu nahi edo ahal izan, baina lurralde hori ez da inoiz izan amets pila bat eta beste horrenbeste oroitzapen baizik, zapaldu, ukitu, usaindu, esku artean hartu ahal izateko lurrik eta ia errealitaterik ere gabea. Irudizko aberri horren osagaietako bat etxea izan da beti:
‎Hotz hotzean aztertzen hasiz gero, ez da guztiz serioa, ez dokumentatua; historiako datuei begira jarriz gero hainbat kontraesan ere ikusiko genuke: ...rik ere, zaila da haien itsumen hori imajinatzea, 1940ko maiatz ekain hartan benetako histeria zabaldu baitzen Frantzia iparralde osoan eta baita Parisen ere, hegoalderantz ihes egiteko; are gehiago nazien kontrako ekintzengatik nabarmendutako jendearen artean; eta lehenago ohartu ez zirela onartuko bagenu ere, guztiz ezinezkoa da, hori eta horrenbestez geltokira joan eta Marseillarako lehen trena hartu ahal izatea, ordurako eta aspaldidanik baitzeuden kolapsatuak trenbideak oro, hegoalderantz joan nahi zuen jendetza ikaragarria hartu ezinda. Horiek denak txikikeriak dira, ordea, datu faltsuekin eraikita ere istorioari bere sinesgarritasuna ukatzen ez diotenak, film horrek izandako arrakasta itzelak eta oraindik ere bereganatzen duen mirespenak erakusten diguten bezala; beste zerbait ere erakutsi liguke gertaera honek fikzioak asmatzen ibiltzen garenoi, hots, anakronismo bitxien eta gezur txikien gainetik, beste nonbait dagoela istorio baten balioa, haren indarra, komunikagarritasuna, efikazia, baita egia ere esango genuke irakurleak baimena emanez gero, hitz potolo horiek beldur pixka bat ere ematen dute baina.
‎jartzen zuen autobus bat iristen ari zela ikusi zuen arte. Pausoa azkartu zuen hura hartu ahal izateko. Geralekuan bi pertsona beltz zeuden zain, bikote gazte bat.
‎Argitaletxeari buruzko hainbat gauza kontatu zion, Gabriel Iturberen liburuarena, eta bere tertuliara nola gonbidatu zuen. Iratiri oso zorte handikoa iruditu zitzaion idazle tertulia batean parte hartu ahal izatea.
2017
‎–Luna, Inaxik lo ematen du eguna eta arnasa hartu ahal izateko aparailu bat du. Benetan ikusi nahi duzu horrela?
‎–Aztikeriatik aterarazi? behar zen mundua, mendean hartu ahal izateko.
‎Nik esaten dudana ezkontzekoa banintz zure onetik aterata jarriko zinateke badakizu baietz eta berak esaten du nik zu zoriontsu izatea nahi dut zeure familia izatea eta ez esklabo bizitzea zer eta gugatik. Baina laster joango naiz eta orduan emaztea hartu ahal izango duzu baina ez duzu sekula aurkituko zuretzat nor den andrerik eta nik esaten dut baietz aurkituko dudala. Zure hilobitik altxatuko zinateke badakizu baietz.
‎Luhusokoekin zer gerta zitekeen aztertzeko, lau kasu horiek hartu ahal ziren aurrekari modura. Gauza bat zegoen desberdina:
‎Ez dut haietaz kexurik, ez horixe. Aitzitik, haien lanari esker hartu ahal izaten dut nire zereginetarako astia eta are aisia ere, honakoak idazteko eta. Haiek errurik ez, baina teilatupe berean emeen hatsa sumatzeak aztoratu antxa egiten nauela barruntatzen dut aldian aldian.
‎Ez dut haietaz kexurik, ez horixe. Aitzitik, haien lanari esker hartu ahal izaten dut nire zereginetarako astia eta are aisia ere, honakoak idazteko eta. Haiek errurik ez, baina teilatupe berean emeen hatsa sumatzeak aztoratu antxa egiten nauela barruntatzen dut aldian aldian.
‎Zoratuta hago? , erantzun zidan harrituta, haserre doinua hartu ahala tratamendua aldatuz.
‎Baten bati beti gertatzen zaiona gertatu zaio nire aurrean dagoenari, eserlekua atzean utzi du eta korrontearen kontra igeri egin behar du orain. Geure onetik ateratzen gaituzten kaos txiki hauetan, hemen eta orain akabatu nahiko genukeen norbaitekin geure gorputzak, presentziak, igurztera beharturik gaude, mundu honetan bakoitzak bere bidea eta lekua hartu ahal izateko.
‎Eta etorkizunari begira, buruan dute irakaskuntzan aplikatzen den neurri bat ere: lanaldi osoan aritu arren, lau urtean soldataren %80 kobratzea eta bosgarren urtea libre hartu ahal izatea, kobratzen jarraituz.
‎–Badakit, ona da hori; erabakia hartu ahal izatea, diot.
‎Eskaileretan gora anaiak esan zuen ez legokeela txarto itsasontzien konpainiako zuzendaritzari gutun bat bideratzea, jende normalak bazkaria lasai hartu ahal izan zezan ordutegia alda zezaten eskatuz. Itsas konpainia baten zuzendaria izanda, honelako arrazoiak ziren, ziurrenik, errazen ulertuko lituzkeenak.
‎Poliziek eta kazetariek galduta segitzen dute, beraz, arrasto fidagarririk lortu ezinik. Neurri batean poztu egin da, zalapartarik sortzen ez den bitartean erabakiak bere kasa hartu ahal izango dituelako, presiorik jasan gabe. Komunikabideak erasoan hasten direnean giroa nahasiko dute, zalaparta itzela piztuko da, eta orduan beranduegi izango da itsasontziko brankatik edo popatik salto egiteko.
2018
‎Zehazki, gaur egungo zenbait kritikatan kontraktualismoa zeinen gogo onez onartzen den ikusita, ematen du feministek ez dutela arazotzat ikusten kontratua. Batzuek diote estaldura legea higatu duten erreformak osatu baino ez dela egin behar ezkontza kontratuaren arazoa konpontzeko; hala egingo balitz, emazteek dagokien lekua hartu ahal izango lukete norbanako gisa, eta kontratua, berriz ere, patriarkatuaren edo estatusaren mundu zaharraren etsai gisa agertuko litzateke. Pentsamolde horren ondorioz, ordea, ezkutuan geratzen dira emakumeen eta kontratuaren arteko harremanean izan ohi diren anomalia eta kontraesan guztiak, kontratu sexualaren istorioak argitara ekartzen dituen horiek.
‎Cynthia Cockburn ek, esaterako, azterlan zoragarri bat egin du inprimatzaile britainiarren inguruan (Brothers jarri dio izenburua), eta xehe xehe erakutsi du nola lantokiak eta sindikatuak anaitasun eremu gisa antolatuak dauden, eta nola, pentsaezina? den neska batek parte hartu ahal izatea ezbairik gabe, gizon askeak ekoizteko prestatua, dagoen aprendizgo sistema horretan; izan ere, bertan, lan, espezializatua?
‎iradoki nion, disimuluan, ea pabiloiko alde ezberdinak ez zituen ikusi behar, beldur baikinen une geuretzat inoportunoan otuko ote zitzaion. Eta Nezuk ere askatasun zerbait hartu ahal zezan. Ezetz.
‎entzun zen. Barre ito batzuk, jendea ahoa estaltzen algara gogoa mendean hartu ahal izateko. Aurrez aurre jarraitzen zuen Mikel hark Aingeruren parean, nazka eta triunfo aurpegia ipinita.
‎Egun hartan familia bazkaria zeukaten etxean, eta Kaki ere gonbidatuta zegoen jatera. Bazkalaurretik papelina bat gorde zuen egongelako sofaren zirrikituen hondoan, bazkalostean logelatik pasatu gabe disimuluan hartu ahal izateko eta Kakirekin batera sartzera joateko. Oker.
‎Ideia zoragarria iruditzen zitzaiola hasi zen esaten, berari ere antzeko irtenbide bat bururatu zitzaiola baina ez zela mahaigaineratzera ausartzen? Eta, pentsatzera jarrita, bera izan zitekeela eszedentzia hartu ahal zuena, niri ez zitzaidala batere gaizki etorriko lanera itzultzea, bazekien eta sei hilabete etxean igarotzea ez zela batere erraza izan niretzat. Moztu egin behar izan nion, errotik:
‎Baina poliziak ez zion utzi, eta gaua gehiegi luzatu zitzaion komisaldegian, azkenean malkoak agortu zitzaizkion arte. Orduan bai, bizikleta hartu ahal izan zuen. Herrialdea ere utzi zuen handik gutxira, Parisera alde egin eta aktore moduan bizimodua ateratzen saiatu zen bolada batez.
‎Geroztik nik neuk zaintzen dut, bakarka. Zorionez, aldez aurreko erretiroa hartu ahal izan nuen, eta egun osoa neuretzat daukat orain, Jean Marcekin egoteko. Ez daukat kexatzerik, ez da horren bizimodu txarra, mutil gozoa da, ona.
‎Era berean, sententziek adierazi zuten ekintza bat historikoa izateak ezin duela berekin ekarri talde bat berez baztertzea, eta gogora ekarri zuten Espainiak sinatutako nazioarteko hitzarmenek aitortua zutela emakumeek eskubidea dutela, aisialdi jardueretan, kiroletan eta bizitza kulturalaren arlo guztietan parte hartzeko?. Gainera, zehaztu zuten andreek kantinera gisa parte hartu ahal izateak ez zuela asetzen, baldintza berberetan parte hartzeko aspirazio legitimoa?, are gutxiago kontuan izanda alardeak, masa fenomenoak, zirela:
‎Jaime Altuna baldintza horiek adosteaz mintzatu da: . Negoziatu litzateke bermatzea nahi duten guztiek parte hartu ahal izatea. Betikoen ikuspegitik, iruditzen zait errazagoa dela gustuko ez dituzten pertsonak konpainia batean biltzea.
‎Baina hori neurtzea eta frogatzea ezinezkoa denez, zertarako piztu ideia arraro eta arriskutsuak langileen artean. Nerek bazekien lehendakariaren iritziz ere garrantzitsuagoa zela biotelebistak ikusi eta erabaki batzuetan haiek parte hartu ahal izatea. Esaterako, egun hartan gibel transplantea zegoen jokoan.
‎–Bai, bada. Eta zuk haurra zaintzen parte hartu ahal zenuen bitartean, hainbestean. Baina, ustekabean, beste pertsona bat kontratatu, hau ere kanpotarra gainera, eta zu alde batera uzten zintuela sentitu zenuenean, puff?
2019
‎–Ez dakit? Aitarekin etxera bueltatzen bada, ez dakit atseden hartu ahal izago duen. Aitarekin bakarrik uztearen beldur naiz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia