Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 158

2000
‎Mila ideia gurutzatzen zitzaizkidan buruan: uste nuen bezala, amak hartan parte hartu bazuen, zergatik ez zen osaba jauregirat etorri kontuen eskatzerat. Edo, gauzak, bertzerik gabe, berez joan ote ziren, eta Maddalenek azkeneko mementuan ezezkoa eman ote zion osaba Joanikoti, harreman haietarik etor lekizkiokeen kalteak onurak baino gehiago izan zitezkeela irizten ziolako, edo Jainkoak daki zeren beldur zelako, eta ahalke ote zen osaba, haren ondoren?
‎Eta, jendearen txaloek eta oihuek airean bat egiten zutela, turutots bat aditu zen. Haren jarraikian, galaz jantzi bi algoazil tribunarantz abiatu ziren, emeki, gibeletik Mantillanako kondea zutela eta festa hartan parte hartu behar zuten bertze bi toreatzaileak, bakoitza bere zaldiarekin eta bere peoiekin eta morroiekin. Eta, azkenik, aita zihoan, bere zaldi beltzean, eskuan arkabuza zuela.
‎Irabaztea izan zen hura, oso garrantzitsua. Esango nuke, gaur egun, hamabost urte geroago, garaipen haren etekinak dastatzen ari garela neurri batean, bai maila pertsonalean txapeo hartan parte hartu genuenon artean, baita kolektibo moduan ere. Lehenagoko Puertoko egonaldiaren ondoren, hango suntsipenaren ondoren, eta Herreran bertan aurreneko aldian geneukan egoera hura kontuan hartuta, gure indarra eta sendotasuna erakutsi genizkien txapeoez eta grebez.
2001
‎Ai! Gaurko gazteak guk jasan genuen gerra hartan parte hartu behar izan balute, ez ziren beren buruak txoriz beterik egongo. Benetan jakingo lukete bizitza honetan balio duena eta ez duena bereizten, eta ez lituzkete oraingo droga nazkagarri horiek hartuko.
2002
‎Iazko uztailean egin ziren bigarren Hik Hasi Udako Topaketetan jorratutako gai eta arloen artean, Lawrence Kohlbergen ekarriaren ingurukoa zegoen. Eta hain zuzen ikastaro hartan parte hartu zuten hizlarien jarduna da «Hik Hasi» honek jasotzen duena. Besteak beste, honako lanak aurkituko dituzue bertan:
2003
‎Gatozen berriro bizitza zertzeladetara. Arantzazuko Batzar zalapartatsu eta zurrunbilotsu hartan parte hartu zuen. Eta esango nuke, euskara batuaren eredua dela ta Mitxelenarekin eta belaunaldi gaztearekin zituen diferentziak are handiagotu zirela han hartu ziren norabideen ondorenez.
2005
‎Australiako Nutrizio Inkesta Nazionalean 1995ean bildutako datuetatik abiatzen da azterketa, herrialde horretako populazio talde desberdinen errealitate dietetikoa biltzen duena. Inkestako datuen arabera, inkesta hartan parte hartu zuten 6 eta 9 urte bitarteko Australiako haurren %37k eguneroko dietako energiaren %35 baino gehiago hartzen dute gantzetatik. Horietatik %43k energiaren %15 baino gehiago hartzen dute gantz saturatu gisa.
‎Hargatik, aikoitzarentzat 22 urteko zigorra eskatzen fiskalak, 242 guztira. Atzo hasi zen epaiketan, baina, akusatu guztiek ukatu zuten ekintza hartan parte hartu zutenik eta guztiek azaldu zuten egun hartan Galdakaotik kanpo zirela. Akusatuek, zazpi guardia zibilek eta bi ertzainek deklaratu ondoren, epaileak asteartera arte (otsailak 22) atzeratu zuen saioa.
‎Joxe Mari eta biak orain ez ziren joaten ordea manifestazioetara eta ETAko presoen alde antolatzen ziren bilkuretara, ez halaber kartzelatik irteten zirenei edo atzerritik itzultzen zirenei egiten zitzaizkien omenaldietara; Julio hil zutenetik hori. Ana kulturako zinegotzi aritu zen urte askoan, harik eta hautesle zerrenda desegin eta Herri Batasunak berea aurkeztu zuen arte; ez zioten gehiago deitu, edo apika berak ez zuen nahi izan zerrenda hartan parte hartu.
2006
‎Baldintza berberetan, konkurtso administrazioak edo horrek izendatutako pertsonak prozedura hartan parte hartu ahal izango du, aurkeztutako kredituen hartzekodunen izenean.
‎zaharrago baten ehorzketa hartan parte hartzeko da
‎«Esate baterako, Heidegger-en inpaktu politiko eta sozialari buruzko eztabaidaren aurrean (emisio problematikoa), egia pretentsioa duen zerbait baieztatzen da (autore hau nazia izan zen) eta arrazoiak ematen dira horretarako (nazien kongresuan pribilegiozko tokian dagoela agertzen duten argazkiak; eta bere obraren izaera nazia aldarrikatzen duten bere idazlanetako aipuak). Pretentsio hori faltsutu egin daiteke, haren obraren izaera demokratiko edo igualitarioa agertzen duten aipamenak aurkezten badira edo, bestela, kongresu hartan parte hartzera behartu zutela egiaztatzen duten frogak ematen badira» (Flecha, Gómez eta Puiguet, 2001: 129).
‎Patruila amaigabeetatik bere etxe hutsera euritan blai itzultzen zenean margolan misteriotsu haiek aurkitzearekin egiten zuen amets. Garai hartan gau anitz eman zuen bakarkako ikerketa usteletan, lapurreta harrigarri hartan parte hartu zutenen bila. Azkenean amets hura ere ahazten joan zitzaion, beste amets asko oroimenean margultzen utziak zituen bezala.
‎Zeruak eta lurrak astindu zituen haren mihiak. Bere onera etorri zenean, guregana egin zuen, hartan parte hartu genuela susmatuta.
2007
‎Bai," Mario", gerrako izenez. Horrelakoxe gaitzizenak erabili genituen gerra izeneko erokeria hartan parte hartu genuen denok.
‎Erokeria hartan parte hartu zenuen…
‎Aranak, iraileko bilera hartan parte hartu ez bazuen ere, gaixorik baitzegoen?, jean Pierre Arbelbide lehendakari izendatzea proposatu zuen, Adéma adintsuaren ordez; ados agertu zen Pierre Broussain proposamenokin, eta bereziki Arbelbide Adémaren ordezkoa izatearekin. Izan ere, Broussainen ustez, Resurreccion Mª Azkue gazteegia zen buru izateko eta Arana, Campion eta Guilbeau politika gizonak izandakoak ziren, eta ez ziren egokiak akademia berriaren buruak izateko:
‎– Eskualzaleen Biltzarraz hitz egingo zuen La, ttek 1928ko batzar hartan parte hartu zuten Maurice Amestoy (EB ren lehendakariordea), Albert Constantin (EB ren lehendakariordea), Louis Dassance (EB ren buruordea eta lehendakaria), José Eizagirre (EB ren lehendakaria) eta Jean Etcheparerekin (EB ren burua).
‎GogoanDuela 24 urte, 1983ko otsailaren 19an, Lakuntzako herriak eta Euskaltzaindiak Blas Alegria, euskal idazleari, bere jaiotzaren mendeurrenean goratzarre egin zioten. Ageriko batzar hartan parte hartu zuten Lakuntzako alkateak, Juan Mari Ganboak, bildutako guztiak agurtu zituen. Herriko erretore Eugenio Ulaiarrek Blas Alegria euskal idazlearen bizitza eta lanez jardun zuen.
‎Horrela izan zen hasieran auzi sozialari begira HOAC (Ekintza Katolikoaren Langile Anaitasuna) eta gero JOC (Gaztedi Langile Katolikoa) eta VOJ (Langile Gazte Abangoardia) mugimendu apostolikoen jarduera, langileria berri horri identitate puntu bat emanez. Egoera sozial hartan parte hartzea ez zen izan unean uneko gauza bat, prozesu luze baten emaitza baizik; baina azpimarratzekoa da mugimendu apostoliko horiek 1950eko hamarkadan hartu zutela konpromiso soziala, eta horren frogarik argiena da urte haietako grebetan parte hartu izana.
2008
‎Hauxe izan zen artikuluen tonua: . El impío escritor contra la raza vasca, su cultura y su religión?, eta afari omenaldi hartan parte hartu zutenei mezu inkisitorial hau bidali zien egileak: –Quiénes están con Baroja y sus cosas, y quiénes en contra?.
‎Baina Azkuerentzat «publicación vasca»euskarazko aldizkaria izanik (vasca ri adiera horixe ematen baitzion), eta hizkuntza honetan, politikoa, eta Azkueren ikasle ohi bati lotua (eta hura nazionalista), Euzko­Deya baino ezin zen izan zitekeen. Beraz, eskaini egin zioten baina Azkuek ez zuen onartu aldizkari nabarmenki sabindar hartan parte hartzea, haren sustatzaileekin gonbite egun berean izanik eztabaidatxo bat («separatismoa» zela eta).
‎Hortaz, badirudi, Euskalzaleen Biltzarraren abiapuntuan Azkueren ideia egon zela. Kuriosoki, behin elkartea sortuta, Azkuek ez zuen hartan parte hartu.
‎José Martín Ibarra eta Luis Baskarani Boluntarioen Miliziako kideak izatea egozten zieten, baina ziotenez beraiek ez zuten milizia hartan parte hartu, ezta haren prestakuntza ekitaldietan aritu ere. Gaia argitzeko Areitio? 1823ko alkatea?
‎Baserritik etorritako senar emazteak, San Frantzisko auzoko meatzaria, Santutxuko tabako lantegian lan egiten zuen emakumea, itsasgizona, itsasadarreko gabarretan zamaketa lanak egiten zituen andrazkoa, Bilboko setioan zauritu eta hil zen Zumalakarregi jeneral karlista, Isabel II.a Espainiako erregina gerrate hartan parte hartu zuen beste aldearen buru eta, azkenik, erraldoi berrienak.
‎Gainera, atentatu hartan parte harturiko beste mertzenario batek, Miguel Sanchez Pajaresek, salatu zuen Guardia Zibileko bi ofizial haiek, Acedo eta Conde, errefuxiatuen kontra Iparraldean aritzekoak ziren taldeak sortzen jardun zirela, eta biek hanpako eta OASeko jendea kontratatzeko eginak zituzten bidaien berri eman zuen.
‎Hala ere, ikuspegi horrek ere bere adierazpidea behar du, demokrazia osasuntsu batean bederen, eta tinko izango nauzue zuen ondoan eskubide horren defentsan. Inolako zalantzarik gabe eta hasiera hasieratik, 1992an, Gipuzkoako Batzar Nagusietako kide nintzenean" Euskaldunon Egunkaria" sortzeko ezinbestekoa zen dirulaguntza publikoa, beste batzuekin batera, uste osoz bultzatu nuenean bezalaxe, edota duela bost urte Donostiako kaleak erresumin demokratikoz blaitu zituen jende uholde hartan parte hartu nuenean bezalaxe. Tinko defendatu dut beti, beraz," Euskaldunon Egunkaria" ren bizitzarako eskubidea, tinko defendatu eta defendatuko baititut" Euskaldunon Egunkaria" k eta haren ondorengoak sekula arbuiatu ez duten indarkeriaren biktimak.
2009
‎Gertakari hartan parte hartu zuen Steve Schiff juezak harriturik esan zuen: –Hogeita hamar urtean ibili naiz lege kontuetan sartuta.
‎horregatik ekin zioten, uztaileko 19aren goiz hartan bertan, hiriko eskuin muturreko egunkari bat isilarazteari, altxamendurako deia egin zuena, mezu kriptiko baten itxurapean izan bazen ere?. Mañana hará buen tiempo?? , berandu gabe erredakzioaz eta errotatibaz jabetzen zirela, errepublikaren eta errepublikanoen aldeko beste egunkari bat egiteko; Domingok ere ekintza hartan parte hartu zuen, noski, eta are gehiago: harro zegoen parte hartu izanaz, halako moldez, non, gero, hiriko taldekide baten etxean beste hiru lagunekin egin zuèn bazkarian, kontserba lata batzuk, ogia eta ardoa?, pozik bezain baikor agertu baitzen?
‎Ospakizun hartan parte hartutako guztien zerrenda erran zidan banan banan. Horren ondotik, bakoitzaren janzkera eta jarrera, zerbitzatu zitzaizkien jatekoak, gozatu zituzten denbora pasak.
‎Zuek, esperientzia hau barnetik ikusi duzuenok, nola ikusten duzue datorren arkitektura? Ba al dago izendatzaile komunik bilera hartan parte hartu zuten taldeen artean. Zein izango da arkitektoaren betebeharra egungo gizartean?
‎aita eta Teofilo Maria ohi bezala joan zirela lanera, alegia, eta gauerako espero zituztela; biharamunean ere –uztailaren 19an, igandea– deitu zuen, bazkalondoan orduan ere, goiz mugitu baten ondotik; izan ere, lehenengo anabasaren ondotik, langileak eta errepublikanoen aldeko taldeak antolatzen hasi ziren, guztiek ulertu balute bezala ezen, zenbat eta bateratuago, orduan eta hobeto joango zitzaiela; helburu batzuk bazeuden, gainera, bakarrean laburbil zitezkeenak: ...zea... horregatik ekin zioten, uztaileko 19aren goiz hartan bertan, hiriko eskuin muturreko egunkari bat isilarazteari, altxamendurako deia egin zuena, mezu kriptiko baten itxurapean izan bazen ere –" Mañana hará buen tiempo" –, berandu gabe erredakzioaz eta errotatibaz jabetzen zirela, errepublikaren eta errepublikanoen aldeko beste egunkari bat egiteko; Domingok ere ekintza hartan parte hartu zuen, noski, eta are gehiago: harro zegoen parte hartu izanaz, halako moldez, non, gero, hiriko taldekide baten etxean beste hiru lagunekin egin zuèn bazkarian –kontserba lata batzuk, ogia eta ardoa–, pozik bezain baikor agertu baitzen... esan ere, esan baitzuen:
‎Izatez, gerra baten kontakizunarekin hasten da mendebaldeko literatura: Iliadak Troiako gerra kontatzen badigu, gerra hartan parte hartu zuen heroietako baten etxerako itzulera kontatzen digu Odiseak. Hurbilagora etorriz denboran, agortezina da Napoleonen kanpainek edo bi mundu gerrek emandakoa literatur iturri gisa.
‎Egiak uste duguna baino ertz gehiago izaten dituela ohartu zen alaba: aita harro zegoen razzia hartan parte hartu izanaz.
2010
‎2001ean ustez zenbait ertzaini eraso egin zien gazte bat atxilotu izanagatik pozik agertu da Herrizaingo sailburua. Eraso hartan parte hartu zuten lagun guztiak atxilotzeko lanean ari direla esan du.
‎Xabier Garagorrik berak EAEko curriculumaren dekretu hartan parte hartu zuen, egile eta aholkulari gisa. Eta EAEko 2007ko curriculumaren, bihotza?
‎Arau bera aplikatzen zaie zigor arazo aurrejudizialei, eta lan magistratuak auzia erabakiko du, nahiz eta beraietan alegatutako egitateen gainean zigor prozesu bat martxan egon. Hala ere, zigorprozesua absolusiozko sententzia batekin bukatzen bada, egitatea existitzen ez delako edo subjektuak hartan parterik hartu ez duelako, lan arloan emandako sententzia errekurritu ahal izango da PZLk araututako berrikuspen helegitearen bidez (LPLren 86.3 art.). Salbuespen moduan, LPLk zigor arazo aurrejudizialek lan prozedura kasu batean esekiko dutela arautzen du: «Alderdietariko batek agiri baten faltsutasuna alegatzen badu, eta agiri horrek eragin nabarmena izan badezake auzian, auzi kriminalaren ebazpena gabe behar bezalako erabakirik eman ezin delako edo erabakia zuzen zuzenean baldintzatzen duelako, epaiketak jarraitu egingo du azkena arte, eta, geroko jarduketak geldieran utzirik, organo judizialak zortzi eguneko epea emango dio interesdunari, kereila aurkeztu izana egiaztatzen duen agiria eransteko.
‎Egilearen antzera, jurisdikzioaren kritika herritarrek hartan parte hartzeko den aukeratzat jotzen du Gómez del Castillo, M. k, La crítica al funcionamiento de la Administración de Justicia, Huelvako Unibertsitatea, Huelva, 1997, 31 eta 32 or. Iritzi bera du Toharia, J. J. k, Opinión pública y justicia. La imagen de la justicia en la sociedad española, Botere Judizialaren Kontseilu Orokorra, Madril, 2001, 61 or., eta justizia administrazioa herritarrarena den zerbitzu publiko bat den heinean, herritarrari azalpenak eman behar dizkiola nabarmentzen du.
‎(1) egun irmoa den sententzia eman ondoren, dokumentu erabakigarriak berreskuratzen edo lortzen badira, ordurarte erabili ezinak, ezinbestea dela-eta edo sententziak mesedetu zuen alderdiak izateagatik; (2) sententzia dokumentu batzuetan oinarrituta eman bazen, eta hura emateko mementoan alderdi batek dokumentuok zigor prozesu batean faltsuak deklaratuak zirela ezagutzen ez bazuen, edo haien faltsutasuna geroago zigor prozesu batean aitortu bada; (3) sententzia lekuko edo aditu froga batean oinarrituta eman bada, eta ondoren lekukoak edo adituak prozesu horretan emandako lekukotza faltsuagatik kondenatuak izan badira, eta (4) prozesua bidegabe irabazi bada, eroskeria, indakeria edo iruzurrean oinarritutako trikimailu bidez (PZLren 510 art.). Arrazoi horiei lan prozesuarentzat bereziki aurreikusten den beste kari bat gehitu behar zaio: (5) normalean, aurrerago esan den moduan, judizio aurreko zigor arazoek ez dute lan prozesua esekitzen, baina horietarikoren bat absoluziozko sententzia batekin ebazten bada, egitaterik ezagatik edo subjektuak hartan parte hartu ez izanagatik, berrikuspen errekurtsoa jarri ahal izango da (LPLren 86 3 art.). Beraz, eta hura jartzeko arrazoiak numerus clausus direla aintzat hartuz, ezohiko helegite bat dela esan daiteke.
‎Pozik zebilen, eta ni ere bai, zertan ukatu. Marxismo liburuetan ikasitakoa praktikan bizi nuelako sentsazioa nuen lehen aldiz; Novecento filmean edo hainbat erreportajetan sumatutako langile borrokak geure artean ere posible zirela ikusten nuen, eta nik hartan parte hartu nezakeela, ikasleak eta langileak elkarturik, populu osoa bat eginik.
‎Neska gaztearen ardura zen bere aldeko amarru sinesgarria asmatzea, erbia iruzur hartan parte hartzera bultzatuko lukeen edozer gauza. Eta esan zuen:
‎Ebakuntza egin ondoren, arratsalde hartan, Gemelli erietxeko sendagileek prentsaurrekoa eskaini zuten. Berrehun edo hirurehun inguru izango ziren prentsaurreko hartan parte hartu zuten kazetariak. Sendagileek, luze, era guztietako galderak entzun eta beren iritzia eman zuten.
‎Beste modu batera esanda, enplegu politiken transferentzia gaur egun PSOE, Espainiako Gobernua eta Lópezen Gobernua ukatzen ari diren metodologia eta eduki berberen arabera egitearen alde bozkatu zuen PSEk Legebiltzarrean. Eta ez hori bakarrik, akordio hartan parte hartu zutenetako bat, artean Alderdi Sozialistako idazkari nagusi eta Eusko Jaurlaritzako sailburu zen; legealdirako EAJ PNV/ PSE EE PSOE/ EA alderdiek egin zuten Koalizio Hitzarmenaren Eranskinean, eskualdaketei zegokien balorazio ekonomikoa egiteko baldintza orokorrak sinatu zituen pertsona bera.
‎Foro hartan parte hartzeari utziko ziotela esan zuten bilera berean adierazi nien han bildurik zeuden guztiei nik, Lehendakari gisa, aurrera jarraituko nuela. Nik neuk eta Jaurlaritzak ekimen hura lantzen jarraituko genuela.
‎Ekintza hartan parte hartu zuten gazteak atxilotu zituen Poliziak. Haien kontrako salaketa ezarriko zutela jakinarazi zien.
2011
‎Valentziako hainbat lankiderekin duen harremanari esker, EHUko ikertzaile talde batek aurkikuntza harrigarri hartan parte hartzeko aukera izan zuen. Valentzian ez ezik, Italian eta Palestinan ere beste horrenbeste ikusi zuten gerora.
‎–Utz ditzakegu arraunak eta oinez abiatu, iritsiko gara norabait; oinez eraginkorragoak gara?, esan diot. Uste dut apur batez zalantza egin duela, prest egon dela dena han utzi eta nora ezean abiatzeko, jarduera hartan parte hartzea erabaki dugunean eman ditugun datuez oroitu aurretik. Ez da nirekin fidatzen, dena estrainioegia da bat batean, duela bost urte ikusi ez duen lagun ohiarekin kanoa batean frantziar ibai amaiezin batean besoak minberaturik dago, arropa bustirik, hotzak, bidaia osoan ia hitzik egin ez duen fantasma irribarretsu batekin, ez terraza batean kafetxo bat hartuz; ez du asmatzen hau nola konta dezakeen, pentsatzen arituko da soilik,, oraintxe begiak itxi, eta irekitzean etxeko sofan pijama jantzirik nahi nuke?.
‎1977an Hegoaldera itzultzeko baimena eman zioten, eta urte horretan antolatutako Askatasunaren Ibilaldi mitiko hartan parte hartze nabarmena izan zuen. Geroxeago Herri Batasunako sortzaileetako bat izan zen, eta koalizioaren diputatu Madrilen.
‎Webaren txoko hartan, John Ketch, Catherine Hayes, Burke eta Hare, Jeanne Weber, Fritz Haarmann, Peter Kürten, Edward Gein, Robert Bundy eta beste hamaika harakin, odol xurgatzaile, pozoitzaile, borrero, gizajale, itotzaile, alargun beltz eta destripatzaileren joan etorriak deskribatzen ziren. Poliziaren kasuek ere bazuten txoko bat bertan, baita konpondu gabekoek ere; dena dela, emakumearen hilketa misteriotsu hau harrigarria zen, erakargarria, filmetan ikus daitezkeen horietakoa, eta seguru zegoen, ikerketak aurrera egin ahala, gero eta lagun gehiago hurbilduko zirela blogera, misterio zaleen azterketa paralelo hartan parte hartzeko asmotan.
2012
‎Xabier eta Ixabelen arteko elkarrizketan esku hartu gabe egon zen Jon. Alde batetik ezgai sentitzen zen Xabierrek asmaturiko detektibearen komeria hartan parte hartzeko. Bestetik, ahalegin handia egiten ari zen oroitzapen zahar bati itxura emateko.
‎Lagunek, bere bizitza sentimentalaz galdetzeaz gain, hartan parte hartzeko eskubidea dutela uste dute: etorri berritan, Margak lagun bat aurkeztu behar ziola esan eta azkenean egin zuen, Peperen urtebetetze jaian.
‎Dozenaka pertsona une berean abesti bat kantatzen eta koreografia bat dantzatzen. Garbi zegoen ekitaldi hartan parte hartze hutsa pozik egoteko modukoa zela eta dibertitzeko modu ezin hobea!
‎«Nik ez zaitut ahaztuko, hori sinetsita izan, eta zureganako betiere atxikimendu sakona izango dut; baina, egun batez noizbait, lehentxeago edo geroxeago, sugar hau (horixe da giza gauzen zoria) urritu egingo litzateke, zalantzarik gabe! Asperra etorriko litzaiguke, eta nork daki ez ote nukeen jasan behar izango zure alhaduretan presente izatearen eta neuk ere hartan parte hartzearen oinaze izugarria, zeren eta neuk eraginak bailirateke. Jazo bide zaizkizun saminaldiez pentsatze hutsak torturatu egiten nau, Emma!
‎Norbaitek aspaldi hildako bere senitartekoren baten memoria batzuen eskuizkribua aurkitu du. Garai belikoren batean zentratuak daude, baina, irakurketa aurrera, irakurlea ohartzen da memoriak asmatuak direla, bere senitartekoak ez zuela gerra hartan parte hartzeko aukerarik izan.
‎Prim jeneralaren asasinatzeaz hitz egin zuten arratsalde hartan bi idazleek. Prim hori ia hogeita hamar urte lehenago hil zuten arren, Galdosek den dena omen zekien hilketa hari buruz, zehaztasun guztiak ezagutzen omen zituen, hiltzaile eta konplot hartan parte hartu zutenen izenak, zurrumurru eta balizko zergati guztiak, hainbesteraino non Baroja bera guztiz harrituta utzi omen zuen. Galdosek ezagutzen omen zituen Prim jeneralaren kontra beren zizpa tirokatu zutenen izen eta ezizen guztiak, madrildar hanpako jendaila izaki.
2013
‎Salatxo aretoan izango da, ekainaren 5ean, asteazkenarekin, 18:30ean hasita Asteazken honetan, ekainaren 5ean, izango da euskaraz bizi nahi duten elkarte eta norbanakoei zuzendutako bigarren eta azken prestakuntza saioa, Orioko Udalak Euskaraz bizi bizi egitasmoaren barruan antolatu duena.Joan den maiatzaren 29an egin zen aurrenekoa eta 30 gora lagunek hartu zuten parte eta Udalak jendearen erantzunaren oso balorazio positiboa egin du. Bigarren saiorako bai aurrekoan parte hartu zuten guztiak eta bai hartan parte hartu ezin izan zutenak gonbidatu nahi izan ditu Udalak.Saioa Salatxo aretoan izango da, 18:30ean hasita, eta irekia da gaiarekin interesa duten guztientzat.Prestakuntza saioaren helburua honako hau da Orioko Udalak bere prentsa oharrean esandakoaren arabera: arnasguneetako biztanleei –oriotarrei, kasu honetan– ikusaraztea nolako garrantzia duen bakoitzak euskara erabiltzearen alde egunero erakusten duen jarrerak, eta ulertaraztea herritar bakoitzak egunero egiten dituen aukera kontzienteen araberakoa izango dela euskararen etorkizuna.
‎bai hartan parte hartu ezin izan zutenak gonbidatu nahi izan ditu Udalak.
‎Joan den apirilaren 19an, karga hartan parte hartu zuten sei ertzain kargutik kentzeko erabakia ren berri eman zuen Eusko Jaurlaritzak.
‎Zerbitzari ren erregimentukoek alemanei «alanbre hortz dunak porroskatu» zizkietela idatzi zuen, eta gero haien erreketan sartu zirela jauzian, eta anitz preso hartu eta beste anitz hil zituztela goraipatu. Artikulu hartan, etsaien lubaki baten hartzea aski labur baina ongi azaldu zuen, baina lekuari buruzko xehetasunik ez zuen eman, ez eta ere berak oldar hartan parte hartu zuenik.
‎Bi komunikazio plan diseinatzea eta garatzea: Barnekoa: plana, helburuak eta martxan jartzeko ekintzak jakinarazten dizkie langileei; haiek plana onartzea eta hartan parte hartzea bilatzen du.Kanpokoa: enpresak egiten dituen gizarte ekintzak gizarteari jakinaraztea, eta, hala, erakundearen ospea handitzea.
2014
‎Eta, plenoaren ostean, 19:20ak aldean, Jaime Arrese alkatea buru zutela udaletxeko balkoira irten zen udalbatza eta ikurrina jarri zuten estreinakoz udaletxeko balkoian. Ondoko argazkian ikus ditzakezue 1977ko Udalbatzar hartan parte hartu zuten zinegotziak: Constantino Romera, Jose Mari Galdos{ Udaleko idazkaria}, Jose Arrizabalaga, Imanol Urain, Jose Uria Juaristi, Jaime Arrese{ alkatea}, Angel Fernandez de Jauregi, Alejandro Alvarez, Pedro Lopez Murillo, Ignacio Mugerza eta Luis Bilbao.
‎Oroigarri hori joan den urtarrilaren 4an, mojaren heriotzaren urteurreneko bezperan, inauguratu zuten. Ekitaldi hartan parte hartzera gonbidatu zuten Martina Bastidaren familia, eta Malagonen izan ziren haren ahizpa Bittori eta hainbat iloba.
‎Hasteko, Ipar Euskal Herriko hainbatek parte hartu zuten 1870eko gerran, eta 84 lagun hil ziren. Gerra hartan parte hartu zuen euskaldun ezagun bat aipatzearren, Jean Baptiste Elizanburu kantu egile saratarraz mintzatu behar da: armadako kapitaina zen, eta gerrako azken hilabeteak preso igaro zituen, Alemanian.
2015
‎Gure garaian mendizaleek ibilbide natural bat jarraitzen zuten, inguruko mendietatik Pirinioetara, ondoren Alpeetara, Andeetara, eta azkenean aukera izanez gero Himalaia. Gaur egun mendizale askok tarteko etapak ahaztu eta saltoa azkarregi ematen ez ote duten… Espedizio hartan parte hartu genuen guztiok, Felipe izan ezik (mendi gidaria zen) bestelako lanetan jarduten ginen, hau da, ez ginen mendizale profesionalak. Hala ere, ibilbide natural hori egindakoak ginen eta teknikoki oso ondo prestatuak.
‎1980an iritsi zen Everest gailurrera lehen euskal espedizioa. 35 urteurrena bete den honetan, abentura hartan parte hartu eta aurretik prestaketa lanez arduratu zen Xabier Erro mendizalearekin (Lesaka, 1946) aritu gara solasean. Orduko kontuez eta mendizaletasunaz mintzatu zaigu.
‎Eztabaida ere sortu da Osaren salbamenduaz. Lauro Gutierrez hura salbatzeko lanean parte hartu zuen talde bateko kideak ETBn salatu du beranduegi eman zietela hartan parte hartzeko abisua, asteazkenean (abenduaren 31). Abisua igandean, astelehenean edo asteartean jasoz gero agian zerbait egin ahal izango zutela uste du.
‎Baina ikerketa batzorde batek argi utzi zuen bertsio hura gezurra zela. Lekuko ugariren arabera, gainera, kontrola kendua zuten ordurako.Ikerketa batzorde hartan parte hartu zuen Iosu Imazek. «Egia atera, eta auzibidea irekitzeko nahikoa froga biltzeko asmoz sortu genuen batzordea», azaldu zuen atzo.
‎Mugalarien laguntzaz egiten zuten. Guztira 32 pantailaz dago osatuta erakusketa, eta sare hartan parte hartu zuten mugalarien eta iheslarien testigantzak eta argazkiak bildu dituzte. Maiatzaren 31 arte egongo da ikusgai.
‎Joaquin Gimenez Espainiako Auzitegi Goreneko magistratua da 1998tik, baina ez zitzaion egokitu Bilduri buruz erabaki behar izatea, ez baitzegoen Sala Bereziko hamasei kideen artean. Gutxiengoan geldituko zen, epaimahai hartan parte hartu izan balu: –Auzitegi honek [Gorenak] Bilduren auzian erabaki okerra hartu zuela uste dut.
‎Nire ustekabea, Joxerramon Arrigainek esan zidanean konfirmandoek ospakizunean aitabitxi bana behar zutela, jadanik konfirmatua noski, eta bere pontekoa ni izatea nahi zuela. Baietz erantzun nion, ez dakit harekiko errespetuz ala zeremonia absurdu hartan parte hartuta neure ateismoan sendotzeko asmoz. Egin genuen ba, egin beharrekoa, eta gero bazkaltzera joan ginen, haren etxera:
‎Zuzendaritzak adierazpen bat atera zuen Biltzar Ttipian bilduta, eta irakurria izango du beharbada. Argi uzten zuen erakundeak ez zuela operazio hartan parte hartu. Azalpenen artean, ondoko hitzak irakur zitezkeen, besteak beste:
‎Egia da 2013ko otsailean geldiarazi bazen ere, zuzenena garai hartan parte hartze prozesu erreal bat zabaltzea izango litzateke, eta guztion artean, Igorrek esan duen bezala, guztiokMari Errauskin izatera pasatuz parte hartu eta etorkizuneko lurralde eredua diseinatzen hastea.Zoritxarrez, unez ez da hori gertatu, baina Ana Oregi ingurumen kontseilariak urte honetako lehenengo seihilabetekoan parte hartze prozesu hori zabaltzearen konpromisoa hartu zuen.... 2014koabenduan Paisaje Transversali egokitu zitzaion parte hartze prozesuaren dinamizazioa, otsaileangaude eta oraindik ez dakigu foro horien berririk, baina zentzu horretan zerbait egingo dela suposatzen da, eta interesgarriena guk denok Mari Errauskin bihurtuz parte hartu eta elkarrekin nolakoetorkizuneko Euskal Herria nahi dugun diseinatzea izango litzateke.
‎Joxema Irigoien (TtipiTtapa), Peio Jorajuria (Herria), Pantxika Arranbide (Irulegiko Irratia), Ximun Carrere (Kanaldude), Josetxo Apezetxea (Xorroxin Irratia), Joseba Igerabide (Xaloa Telebista), Arkaitz Almorza (Irati Irratia) eta Artzen Letona eta Allande Errezarret (Xiberoko Botza). Komunikabideek agerkari digital baten sorreraz eta hartan parte hartzeaz luketen iritzia ezagutzea da sakoneko elkarrizketaren helburua. Sakoneko elkarrizketaren metodologia (Simons, 2011; Vilches Río, 2011) erabiltzea erabaki da, komunikabide bakoitzaren egoera eta pentsamendua ezagutzeko metodologia egokiena dela ondorioztatuta.
‎Podemos Altsasu Ahal Dugu zirkuluaren aurreneko batzarra agorrilaren 14an izan zen. Orokorrean Altsasuren egoera politiko, ekonomiko eta lan arloko egoera okerrak bultzatu zituen bilkura hartan parte hartzera. Zirkulutik adierazi dutenez, “herritarrek politikan protagonismoa berreskuratu behar dute”.
‎Eztabaida hartan parte hartu zutenak aditu edo zaletzat jo ditzakegu, ezta? (aditu amateurrak dira, nonbait).
‎Baztertzen dira, beraz, izate bikarioak, bitartekari eta ordezkariengandik jasotakoak, edota sinboloen bidez antzeztutakoak. Baina, bestalde, anomalien komunitateak ezin dira agerraldiarekin berdindu, ezin dira jarduera hartan parte hartzearekin berdindu, nahiz eta arizaleek ariketak berezko zentzua duela sentitu, ez dira ex nihilo agertu: historikotasuna dute, edo bestela esan, zentzu jarioetatik sortu dira.
‎—" Bilbotar" deitzen duten hura Pasionariaren beraren laguna omen dci. Kolpe militarraren osteko egunetan Gasteiztik Bilbo cddera zihoazen soldaduei bidea moztu nahian, Bizkaia eta Araba arteko zubia zartatu behar zutenean harrapatu zituzten bilbotar eta haren taldea. ihes komitean ere baziren zubiaren egintza hartan parte hartu zuten Hnjzpcdciu preso, bcrita bilbotarraren konfiantzazk° beste lagun batzuk, baita lan baterako edo besterako baliagarri gerta zitezkeen zenbait preso ere. Denak lehenengo brigadan zeuden, lurpekoan.
‎Ehiza hartan parte hartu izan balu, nola izanen zen gure aitaren osteko isilaldia. Balizko isiltasun hura zertan bereiziko zatekeen nik ezagutu nion isiltasun motatik?
‎938. Aipatu bezala, ELA argi utzi zuen ez zuela mahai hartan parterik hartuko; hala ere ordezkari bat gorde zioten mahaiaren zuzendaritzan, baina sindikatuak ez zuen inor izendatu. Loiolako elkarrizketa prozesua hasi zenean, Ezker Abertzaleak ulertu zuen Mahaiak amaitu zuela bere lana:
‎85. Coordinadora de Organizaciones Sindicales; UGT, CCOO eta USOk osatzen zuten. ELAk uko egin zion koordinazio erakunde hartan parte hartzeari.
‎Hura behintzat han zegoen, ez zuten ertzainek eurek jarri. Operazio hartan parte hartu zuen komisarioak ertzain xehea zela, hasi berria ia ia. Kamaraden arropak ikustearekin batera burutazio bat izan zuen:
‎Ikusi izan balu ere ez dago inolako bermerik ezertaz jabetuko zenik. Romanek ez zeukan erabakita hartan parte hartu ala ez. Hamar egun lehenago esan izan baliote Purgatorioan egongo zela halako jendearekin halako bilkura batean, ezinezkotzat joko zukeen.
2016
‎Auzi saioa hasi orduko, baina, bertan behera geratu zen epaiketa. Eta bilera hartan parte hartu zuen inor ez zuten zigortu; ez orduan. Argazkian azaldu ez baina bazeuden beste batzuk bezala.
‎Emakumeen berdintasunaren aldeko eskakizun orokorra haziz joan ahala, emakumeak ere gehiago biltzen hasi ziren aldaketa sozialaren aldeko borrokara. Gizarteko egitura zapaltzaileen aurkako borroka berri hartan parte hartzeko eskubidea zeukatela baieztatzen hasi ziren. 1900 urtetik aurrera, hein handiago edo txikiagoan, zale emakumeen eragina igarriko zen ezker marxistan.
‎«neurri ausartagoak» eskatu zituen. Manifestazio hartan parte hartu zuten laukotean dauden alderdietako ordezkari batzuek. EH Bilduko parlamentaria, hala ere, ez da oso konforme mintzo martxa hari buruz.
‎Ziur gaudelako eraso hartan parte hartu zenutela.
‎Orduan, Komitearen presidentea Pierre Camou zen, Frantziako Federazioaren gaur egungo presidentea. Lehiaketa hartan parte hartu genuen Getxok, Hernanik eta Ordiziak, nik dakidala, eta Iparraldeko eta Landetako hainbat taldek». Gallastegik akorduan du sariketa hura:
‎Berak eta senarrak kanpoan egiten zuten lan, eta alaba txikiegia zen gertatzen ari zenaz jabetzeko. Albo kalteek sutu egin zuten eta hasierako hartan parte hartu ez izanak sortutako errudun sentikizuna areagotu egin zioten.
‎Epaiketan, Gogeaskoetxeak ukatu zuen atentatuan parte hartu izana, eta garai hartan ez zela ETAkoa deklaratu zuen. Arronategik, lekuko gisa deklaratzean, Gogeaskoetxearen erranak berretsi zituen, hots, ez zuela atentatu hartan parte hartu. Halaber, adierazi zuen atentatuaren helburua Guggenheim museoa zela, ez erregea.
2017
‎Joan den azaroaren 20an hasi zen Josu Urbieta Pow azpeitiarraren eta beste hiru lagunen aurkako apelazio epaiketa Parisen, eta gaur egin dute azken auzi saioa. Jean Serge Nerin polizia hiltzea eta gertakari hartan parte hartzea leporatzen diete auzipetuei, eta gaurko auzi saioan hildako polizia haren senideei" doluminak" eman dizkie Xabier Goienetxea auzipetuak lau epaituen izenean. Hark adierazi duenez, heriotza hura" zinez sentitzen" dute.
‎Prozesu hartan parte hartu zutenetako bat Iñigo Elortegi Getxoko Auzokideok plataformako kidea da. " Udal gobernu taldeak hiru aukera ipini zizkigun mahai gainean:
‎Zinema frontoian burutzen zen ekitaldia, eta bertsolariek, bukatu ondoren, Iruretagoiena taberna Kukulunea zuten aterpe ohikoa. Neuk, oso gogoan dut nola 1983.ean, hogeita bat urte nituela, eta maiatzaren leheneko jaialdi hartan parte hartu ondoren, Patxi Barbero, Patxi Etxeberria eta hirurok bertsotan aritu ginen Kukulunean, mahai jiran jarrita, afari merienda egiten genuen bitartean. Orain, hura zegoen lekuan ere, pizzeria bat dago.
‎Celtas Cortosek Donostian ere eskaini zuen kontzertua, Aste Nagusiaren barruan, Irungo Udal Musika Bandarekin batera. Kontzertu hartan parte hartu zuen Gorka Mujikak Irungo bandarekin, eta Elgoibarko Udal Musika Bandarekin ere antzerako kontzertu bat egiteko ideia proposatu zien Celtas Cortos taldeko kideei. Puzelarrek bat egin zuten ideiarekin eta baldintza bakarra jarri zuten, kontzertuak barixakuan izan behar zuela, azaldu du Txomin Mujikak.
‎Gainera, bidaia baliatu nahi izan zuen, Ameriketara merkantziak eramateko eta bertan saltzeko, eta horiek ere eskuratu behar izan zituen aldez aurretik. Europako gerra amaitutakoan enplegurik gabe geratu ziren militar porrokatuak bildu behar zituen itsasaldian joateko, horiek guztiek edozein arrazoi zutelarik ere abentura hartan parte hartzeko: altruismoa, idealismoa zein aberastea.
‎Erregeordeak saritu zituen itsas gatazka hartan parte hartu zuten soldadu eta marinel guztiak, bai eta baimena eman ere ikur bat eraman zezaten, esapide hau marraztutako itsaso baten gainean idatzirik: " Al importante servicio en soto la Marina".
2018
‎Halako batean, ranroberra konpontzeko behar zen dirua kutxa sekretutik atera ondoren itzuli ginen hura guztia ardi esnearen irabaziekin metatutakoa izango al zen? Joño, joño! eta gure arteko liskartxo hura baretzeko asmoz, ekintza koldar hartan parte hartutako beste lagunengana jo genuen aizkora lepoan eta alkatea disimuluz, lepotik helduta.
‎–Espero dut gure erabakia errespetatuko duzula?, jarri zidan?. Galarazi egin zion semeari desfile hartan parte hartzea. –Hor egon zen:
‎Eta justizia estilo berria estreinatzen ari garenez, auziaren ardatza ere mugitzea proposatuko nuke. Nire kideak ez dira inolaz ere gai izango gure gonbidatuak hilketa tamalgarri hartan parte hartu zuela frogatzeko, denbora galdu besterik ez dugu egingo. Horren ordez, beraz, epaiketa holistikoa proposatzen dut nik:
‎Ika mika hartan parte hartu ez zuten bakarrak Sua eta Eskularru beltzak taldeko kideak izan ziren. Haiek guztiak emozioak jota zeuden, urduri, lagunak ikusteko irrikaz, zer esango zieten pentsatzen, berriz ikusteaz eta elkarrekin egoteaz zenbat pozten ziren azaltzeko prest.
‎Ez nuen atletismoa gorrotatu gura, eta, 2016ko San Silvestre proban, denbora batez agur esatea erabaki nuen. Gaixo nengoelako ezin izan nuen lasterketa hartan parte hartu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia