2010
|
|
Segidan, epaile baten aurrean bezala, errugabetasun hura arrazoitu nuen— Ez da bere letra." Esaldia burutu orduko, zirrara bat sentitu nuen. Ordu arte oker ibili nintzela esan nion neure buruari, eta nire arazoaren soluzioa koaderno
|
hartan
bertan egon zitekeela. Gorilaren begiratuak ez zuela beharbada" hire aita hiltzailea izan zela iruditzen al zaik?" adierazi nahi, baizik eta" lasai zaitez, etzazu alferrik sufritu, orrialdeotan idatzitakoa arretaz aztertuz gero bakean geratuko zara".
|
|
1970eko ekainaren bukaera zen, eta hiru hilabeteko oporren atarian nengoen ESTEko laugarren kurtsoa aprobatu ondoren; baina Villa Lecuonan pasatako minutuak eta orduak astunak egiten zitzaizkidan. Arratsalde
|
hartan
bertan joan nahi nuen Iruainera. Angelek irribarre hutsal bat egin zuen.
|
|
Ez zuela hura hartz batek hil, hartza gainera erori zitzaiola sei tiro hartu eta halere korrika jarraitu ondoren, baina minik egin gabe. Anaiari ordea halaxe esan zion Corgean izeneko doktore batek— inpresioa handia egin zion enkontruak —the incident left a strong impression on him—, eta gau
|
hartan
bertan alde egin zuen ospitaletik bere burua laku bateko ur hotzetara botatzeko. " Ardura ez badizu, aholku bat emango dizut lagun bezala —esan zion Corgean doktoreak— Zaindu egin behar duzu.
|
|
Urtetan izandako pisurik txikiena zen. Goiz
|
hartan
bertan baino ia bi kilo gutxiago. Egun osoa baraurik zeramala bururatu zitzaion orduan, eta jateko zerbait lortu beharra zeukala.
|
|
Gau
|
hartan
bertan, igo nire gelara eta Miarritzetik zetorrela esan zidan osabak. " Hau ekarri diat —gaineratu zuen.
|
|
" Hay mucho inocente en el mundo", erantzun zion osabak. Efrainek pentsatu zuen egun haietan telebistan maiz azaltzen zen Texaseko preso bati buruz ari zela, zeini heriotza zigorra emango baitzitzaion aste
|
hartan
bertan. " Ytambien mucho culpable, patron", esan zuen Efrainek, osabari altxatzen lagunduz.
|
|
Cachemirako artilez egindako jertsea zeraman, undinxka, eta perlazko lepoko bat. Bere anaia, leku
|
hartan
bertan, koadrodun alkandorarekin ibiltzen zen; Lubis, mahonezko galtzekin eta alkandora urdin ilunarekin; ni neroni, neuzkan arropa zaharrenekin. Bere jaiotetxean zegoen, baina ez zuen bertakoa ematen.
|
|
Leku aparte batean ez ezik, babestua, gordea nengoela iruditzen zitzaidan orduan. Ez dakit, agian berritu egiten zen nire baitan haur nintzela toki
|
hartan
bertan sentitutakoa, oholtza haren azpian kuxkurtuta egoten nintzenean, kakahueteak jaten eta dantzan ari zirenen oin mugimenduak zaintzen: zapata marroiak, zapata zuriak, zapata beltzak jiraka eta bueltaka.
|
|
Oso pozik ziruditen biek, eta berekin azkar biltzeko eskatuz joan ziren gelatik. Lehen tximeleta bilaketa goiz
|
hartan
bertan hasiko zen, hamarrak aldera.
|
|
Urte
|
hartan
bertan Resurreccion Maria Azkueren hiztegia argitaratu zen.
|
|
" Asteazkenean arratsaldeko bostetan heldu ginen Melillako portura. Lehorreratzean esan ziguten Amezian hil zutela egun
|
hartan
bertan. Albistea konfirmatu egin zen eta Kapitan Jeneralak Melillara ekartzeko agindu zuela zabaldu zen zurrumurrua.
|
|
Egun
|
hartan
bertan egindako ia hirurehun erretratuetako beste bat izango zen hura. Ilundurak hartuko zuen dena eta, laster, ez zuen flashik gabe gehiago atera ahal izango.
|
2011
|
|
Haien pena handia izan bazen ere, uko egin nion inolako modutan laguntzarik emateari. Gau
|
hartan
bertan ikusi nuen William Casey, CIAko zuzendaria, zinpean lekukotasuna ematen kongresuko batzorde baten aurrean, eta esaten agentziak sekula ez zituela kazetariak edo unibertsitateko irakasleak beren lanetan erabiltzen. Hurrengo goizean, nire herrialdetik kanpo egitekoa nuen urtebeteko egonaldirako hegazkinera igo nintzenean, lasaitu ederra hartu zuen nire izaera amerikar harri eta zur eginak.
|
|
Bila etorri zitzaizkionean, mutuaren plantak egin omen zituen, baina ez zioten sinistu, eta eraman egin zuten. Urte
|
hartan
bertan itzuli zen Chang' an era eta, zorionez, errukiz epaitu zuten.
|
2012
|
|
Eta berari, partikularki, urteak aurrera zihoazela adierazten zioten, ez zela lehengoa, erkituta bukatzen zuela hiru aste oihanean ibili ondoren. Une
|
hartan
bertan, hozkaz beteta zegoen, eta kezkatuta, eltxoren batek ez ote zion gaitzen bat erantsi. Zinez, kosta egiten zitzaion Christineren grina ulertzea.
|
|
Livok esana zion behin, estalpe
|
hartan
bertan, twa jendeak argitasun bat sumatzen zuela batzuetan gorputzaren inguruan, oimbe deitzen zena. Haren kolorea aldatu egiten zen aldartearen arabera.
|
|
Ezin zuen ulertu. Une
|
hartan
bertan, hiru gabarra handi Kongo ibaian behera zihoazen beren 600 kaoba enbor eta 12 elefante letaginekin, eta hilabete barru Leopoldvillen egongo ziren. Astebete geroago, Matadin.
|
|
Le Roi du Congo ikusi zuen hondartzako plataforman amarratuta, eta apaiz talde bat sotana beltzak belauneraino jasota baporetik jaisten. Ondoren —egun
|
hartan
bertan, edo hurrengoan, ez zegoen seguru—, apaiz haietako bat ikusi zuen kasuila zuri batez jantzita Ama Birjinaren irudia bedeinkatzen, eta haren alboan gizon txiki bat makina batekin argazkiak egiten, eta Lalande Biran bere kapelu zuriarekin, Luger pistola gerrian.
|
|
Baina, garbi esanda, Ama Birjina ez zegoen borroka galdutzat emateko prest, eta egun
|
hartan
bertan Yangambiko hondartzan azaldu zen zerutik zuzenean etorrita bezala. Chrysostomek ibaitik ikusi zuen, Bamuri egindako bisitatik bueltan, eta, guztiaz ahaztua zegoenez —Bamuren existentzia ez beste guztiaz—, ez zuen ezagutu ere egin.
|
|
Hodeiei zegokienez, metafora ausartago batekin esanda, presarik gabeko baporeak ematen zuten zeruan. Zeru
|
hartan
bertan, eguzkiak leuntasunez egiten zuen argi.
|
|
Inork ez zekien zer egon zitekeen han barruan. Orduantxe sortu zuten, taberna
|
hartan
bertan, Afrikako Elkartea deiturikoa eta handik aurrera hasi ziren hainbat bidaia antolatzen lurralde ezkutu eta misteriotsu horiek ezagutzeko. Juxtu laurogei urte geroago bederatzi urteko mutiko batek Afrikako mapa bat hartu zuen egun batean eta, hainbeste gune zuriz ikusi ondoren, hatza jarri zuen besterik gabe zonalde batean eta hauxe esan zuen:
|
|
1956ko urriaren 30ean hil zen Pio Baroja Madrilen 83 urte zituela. Albiste triste hura jakin bezain agudo intelektual euskaldun batzuk, autoa hartu eta, gau
|
hartan
bertan abiatu ziren Donostiatik Madrilerantz. Gazteak ziren, hogeita hamar urte ingurukoak, eta sasoi handikoak.
|
2013
|
|
Antoine zuen izena, eta sekulako arrakasta zeukan Frantzian Les elucubrations izeneko kanta batekin. Burla egiten zion Johnny Halliday ri, eta honek erantzuna emana zion aste
|
hartan
bertan, ile luzedunek ideia motxak izaten zituztela arrapostuz. Didik nahiago zuen
|
|
Gau
|
hartan
bertan, gure ama eta auzoko andrea hizketan sentitu nituen etxeko sukaldean.
|
|
Gau
|
hartan
bertan ireki nuen liburua, eta Salvador Dalik Josep Pla delako bati 1952ko uztailaren 13an idatzitako eskutitz baten erreprodukzioarekin egokitu nintzen. Irakurleak, mezuaren gaia baztertu, atomoen munduari buruzkoa, eta sinadura aurretik zihoazen adeitasunezko hitzak azpimarratuak zituen marra lodiz.
|
|
Lehen begiratuan, Nevadako irakasleen edo gizarte langileen urteko batzarra edo ematen zuen hark, erakunde duin baina baliabide gutxiko batek antolatua. Diseinuko eszenografiarik ez; fokuak neurri neurrian; bi bandera erraldoi, baina ez zetazkoak edo zeta itxurakoak, Obamak Grand Sierra Resort
|
hartan
bertan eskegitakoa bezala. Bi salbuespen paisaia apalean:
|
|
Andreak, Rosa Marik, gau
|
hartan
bertan deitu zion anaia zaharrenari jakinaren gainean jartzeko.
|
|
Hura zen, haurra, ez Beatriz, bazkarian denek sentitutako presentzia onuragarria. Une
|
hartan
bertan, bere logelak inoiz baino argitsuagoa eta lasaiagoa zirudien. Eseri zen kontu handiz ohearen ertzean, eta poliki poliki, bat egin zuten bere pentsamenduek eta haurraren hankatxoen mugimendu eztiek.
|
|
Ez zen erraza erantzutea, baina nolanahi ere, konturatzen zen ondo, zuhurrago zebilen aspaldi. Egun
|
hartan
bertan, gazteen arteko borroka handi bat izatera Mugatsen, ez zen guztien aurka sartu izango. Edo agian bai, inork xaxatu izan balu.
|
|
Mesanotxe gainean Euskal Herriaren historiari buruzko fotokopia batzuk neuzkan, anaia gazteak pasatakoak. Une
|
hartan
bertan jabetu nintzen harengatik etorri zirela guardiak, ez niregatik edo beste anaiarengatik.
|
|
Izan ere, kostalde hartako indioen artean sakon errotutako ustea zen atzerritar guztiak arerioak zirela. Vancouverrek horren froga bat ikusia zuen goiz
|
hartan
bertan. Santa Mariak berarekin etorritako lau edo bost indioei misiora beren kasa itzultzeko esan zienean, bera itsasontzian joango zela eta, jainkoaren izenean ez halakorik egiteko eskatu zioten fraideari, arrotzekin joaten bazen gehiago ez zutela ikusiko eta.
|
|
Santiago fragatakoek jabetze zeremonia burutu zuten goiz
|
hartan
bertan, Sonora goletako kontramaisua eta beste sei gizon ertzera bidali zituzten txalupan. Ongi armaturik, baina erregeordeak instrukzioetan agindutakoa gogoan zutela, alegia, ez zietela indioei minik egin behar, eta beren burua defendatzeko bakarrik erabili behar zituztela armak.
|
|
Izan ere, Hecetak zehatz mehatz betearazten zituen horri buruz jasotako instrukzioak, bertakoekin arazorik ez izateko. Hala ere, gau
|
hartan
bertan, ordura arteko harreman ona zapuztu zuen oker bat gertatu zen: Santiago n errebista pasatzerakoan, Jose Antonio Rodrigues eta Pedro Lorenzo grumeteak falta zirela konturatu ziren.
|
|
Halako batean, eta hainbeste hazten ari zenez gero, zapatariak esnea beharrean oilasko hil berri baten odola ipini zion kikaran, ea zer egiten ote zuen. Suge beltza adorez saiatu zen odol epel hura xurgatzen eta miazkatzen, eta egun
|
hartan
bertan hasi zitzaizkion begiak horitzen. Ez zuen jada sekula gehiago esnerik dastatu nahi izan.
|
2014
|
|
Egun
|
hartan
bertan, arrats aldera, bisita bat izan zuen. Gidari Konpainiako Galarreta kapitaina Plateria kaleko etxean azaldu zen Merino tenientea lagun zuela.
|
|
Une
|
hartan
bertan, katafalkoaren gainean zegoen koroa bat lurrera erori zen, eta lauzpabost metro egin zituen pasillo nagusian gurpil batek bezala bueltaka. Inor baino lehen, Endaya atera zen banku artetik.
|
|
Guk bai, sukaldeko tankeak ur bero asko eskaintzen ez bazigun ere. Sasoi
|
hartan
bertan Mirentxu, gure lehengusu monja, kamisoia soinean zuela bainatzen zen eta modu horretan aztertzen zuen sendagileak gaixotzen zenean, eskuak kamisoiaren gainetik.
|
|
Nonbait, arazoa garrantzi handikoa zen, egun
|
hartan
bertan bazkaltzen genuen bitartean aitari azaldu baitzitzaion. Epaile gorenak berehala eman zuen epaia:
|
2015
|
|
Hura zen, haurra, ez Beatriz, bazkarian denek sentitutako presentzia onuragarria. Une
|
hartan
bertan, bere logelak inoiz baino argitsuagoa eta lasaiagoa zirudien. Eseri zen kontu handiz ohearen ertzean, eta poliki poliki, bat egin zuten bere pentsamenduek eta haurraren hankatxoen mugimendu eztiek.
|
|
Zer idatziko ote zuen etxe
|
hartan
bertan jaiotako Juan Bautista Agirrek kasua ezagutu izan balu. Inoiz bere fantasma agertzen bazait, mahaian eseri eta gaiari aurre egiteko eskatuko diot.
|
|
Gau
|
hartan
bertan, gure ama eta auzoko andrea hizketan sentitu nituen etxeko sukaldean.
|
|
Aparta zen, Charles Perrault ek jasotako" Cendrillon" edo" Cenicienta" haren euskal bertsio barne barnekoa. Gau
|
hartan
bertan bukatu nuen liburuaren irakurketa.
|
|
Hilabete
|
hartan
bertan, Bartzelonako Monumental zezen plazan, jokatu zuen konbatean, Don McCorkindale pugil hegoafrikarraren aurka, Uzkudunek irabazterik izan zuen, baina oso justuki, hamar asaltoak bukaeraraino ahituz, eta soilik puntuetara. Bere zale eta hurbilekoak ez ziren oso gustura geratu emaitza harekin.
|
|
Biharamunean, Uzkudun, erabakita bi emakume errusiar haiekin enkontru sexualak amaitutzat ematea, tematu zen gauzak pittin bat gehiago konplikatzen, Sadoveni iradoki baitzion, goizean gosaltzeko orduan hoteleko jangelan topo egin zutenean, joandako gauean Tania mezzosopranoaren fabore sexualak gozatu zituela. Egun
|
hartan
bertan hasita amaierarik gabeko borroka hasi zen, tregoarik ez zuen lehia piztu zen, Sadovan sopranoaren eta Skoliskaia mezzosopranoaren artean, liskar bizi ankerra erabakitzearren bietatik nork disfrutatuko zituen gauean Paulino euskal boxeolari indartsuaren fabore sexualak. Honek jakinarazi zien gehiago ez zela inoren logelara joango eta berarekin gaua pasatu nahi zuenak bere logelara joan zuela, eta euren artean erabakitzeko auzi hori.
|
|
Boxeo erakustaldi bat ospatzen ari ziren tropa nazionalen alde. Gau
|
hartan
bertan izan zuten festan, Uzkudun Lola izeneko señorita baten konpainian azaldu zen, lepo ederraren inguruan perlazko iduneko distiratsu bat luzitzen zuen emakume dotorearekin.
|
|
Paulino eta Tina hizketan aritu ziren tarte batean eta laster berriz ikusteko gogoa azaldu zioten elkarri. Paulino une
|
hartan
bertan geratu zen txoratuta emakume haren eskultura gorputz eta edertasunarekin, eta Tina erabat hunkitu egin zuen hain ospetsu eta halako irribarre erraza erakusten zuen gizon garai, indartsu, gihartsu hark. Ez zuen oso ondo ulertzen mutilkote hark praktikatzen zuen kirol hura, non gizon batek bestea lurrean etzanda utzi behar zuen etengabean ahalik eta kolpe gehien emanez.
|
|
Agindua bete egiten da: biharamunean, gosaldu ondoren, biak joan ziren hirian zegoen bitxitegi ederrenera, Obispo kale
|
hartan
bertan kokatua zegoen Ramirez e Hijos bitxi denda ospetsura, eta Paulinok Tinarentzat erosi zuen perlazko lepoko bikain bat, amodio gauean agindu ziona konplituz.
|
|
Gau
|
hartan
bertan, Madrilen, Isidoro Gaztañagak konbate bat jokatu zuen okasio horretarako propio ring moduan moldatu zuten Monumental zineman. Borroka ikustera joan ziren ikusle asko eta asko ez ziren enteratu.
|
|
2008ra bitartean 4 milioi euroko irabaziak eragin zizkion, baina krisiaren etorrerarekin, irabaziak zenbaki gorri bihurtu ziren eta urte bakarrean lau milioi euroko galerak izan zituen. Urte
|
hartan
bertan Marti Fluxak Ikusiren administrazio kontseilua utzi zuen, eta handik gutxira, 2010ean, gauza bera egin zuen CANek. Ordurako aurrezki kutxa jada Banca Civica taldearen barruan murgilduta zegoen eta CANek kapitala behar zuen.
|
2016
|
|
galdetu zuen neskak. Baina une
|
hartan
bertan orro bat iritsi zitzaien hoteletik, garrasi alai eta txalo zaparrada batez hornitua.
|
|
Gainera, sasi hura berak aldian behin irakurtzen zituen liburu afrikarretako sasien moduan, izpiritu edota aparizioz beteta egon izan balitz bezala zeharkatu behar izan zuen: aurrena Guiomar azaldu zitzaion, gau hartako garaipen ospakizunera etorri behar al zuen galdetuz eta, bide batez, jokalari poloniarrekin prestatzen ari zen pinpon txapelketa asteazken
|
hartan
bertan hasiko zela adieraziz; hurrena berriz aparizio desatsegina, Laura, berau kontuak eskatuz, ea zergatik Nuria bere sukaldeko lagunaren aurkako eraso hura, ea nolatan halako agresibitatea defendatzerik ez zeukan andre batekin, ea ez zion lotsarik ematen; handik pixka batera aparizio atseginaMaria Teresa, gau hartan Poloniako ekipoarekin egingo zen festan dantzaldia ere izango zela seguruenik ... Carlosen irudimenean, Beatrizek harrera mostradoretik begiratzen zion bularretakoaren marrazkia erdizka ezkutatzen zuen alkandora txuri batekin jantzita.
|
|
Aerosolak berak ez zion arazorik planteatzen, zeren almazenean kolore txuriko bat baitzeukan, okindegiko ateak eta pintatzen erabilitakoa, baina duda egiten zuen markaketa egiteko momentu egokiari buruz. Arratsalde
|
hartan
bertan, pinpon txapelketa baino lehenago. Hurrengo egunean, Maria Teresaren afarira joan aurretik?
|
|
Nahikoa hitz egin diagu dagoeneko esan zuen gero pilota haiei begira. Berri berriak ziren, Guiomarrek arratsalde
|
hartan
bertan erosiak segur aski.
|
|
Zmuda! oihutzen zuten; Boniekek eta Zmudak Dorok Carlosi aurreratu bezalaizenpetu berriak baitzituzten, arratsalde
|
hartan
bertan, beraien kontratu apartak; lehenengoak Juventus ekin, bigarrenak Verona ko ekipoarekin.
|
|
Egia zen. Une
|
hartan
bertan, Laura erdi kantatzen ari zitzaion Pascali:
|
|
Ibilera hura ehunka aldiz egina zuen, eta inolako estropezurik gabe eraman zituen bandejak okindegiraino. Berehala, hurbiltzearekin batera, irinaren usaina sentitu zuen, eta honen gainetik ahotsa ahotsaren gainetik bezala, bigarren usain bat, berak arratsalde
|
hartan
bertan labean erretako ogiarena. Gelditu eta sakon hartu zuen arnasa.
|
|
Denborari zegokionez, hala iruditzen zitzaion, bi aukera bakarrik zeuzkaten, biak aste
|
hartan
bertan, biak Mikelen bidaiekin lotuak: hurrengo goiza eta hurrengo ostirala.
|
|
Ordurako, afarian jasotako informazioen ondoren, hotela eta hotelaren inguruak ez ziren bere mundu zinezkoa; ordurako beste leku batean zegoen. Beste leku batean, hots, biziaren zati bat edo bizi osoa arriskuan zeukatenen lurralde apartekoan; eta adiskide zen horregatik, ez Guiomarrekin, edo Maria Teresarekin edo Dororekin, baizik eta gau
|
hartan
bertan ospitaleetako gela berezietan bakarrik lo egin zutenekin; eta baita suizidekin ere; eta alkoholikoekin; eta atrako batera abiatzeko zorian zeudenekin; eta norbaiti eraso egitera zihoan kriminalarekin edota kriminal horren biktima izango zen norbait delako harekin; eta baita, noski, atrakatzaile edo kriminalen aurka kaleratuko zen poliziarekin ere; eta Stefanorekin, Mikelekin, Jonekin, Jone... Eta lurralde hartan jende arruntak zenik ere sumatzen ez zuen mundu boteretsu hartan, etsai bakarra Sabinok aipatu ohi zuen Don Beldur hura zen, inork sekula eduki zezakeen etsai setati eta likitsena, dudarik gabe, baina baita, bere amenazuaren zinezkotasunagatik, borrokari duintasun bat eman ahal ziona ere; eta horregatik izaten ziren lurralde aparteko hartan bizi ziren guztiak hain soberbioak, etsai hari aurre egiteko balorea behintzat bazutelako, beraiek bai eta gainerakoek berriz mugaz bestaldekoek, ez; ez beren bulego eta fabriketan burua makurtzen zutenek; ez hogei urtez geroz funtzionario bihurtzeko ametsetan bizi zirenek; ez etxean gordetzeko aitzakia izatearren neguaren zain egoten zirenek.
|
|
Zera komeni zitzaion: tarte hartako zentimetro bakoitza Stefano eta bere lagunen begiradetatik ahalik eta urrunena pasatzea, apartamentu
|
hartan
bertan edo bestela La Banyeran; ahalik eta lo gehien eginez, gainera, zeren hura baitzen ehiztariaren aurrean geldirik nerbiorik gabeegoteko modurik hoberena. " Militante bat ez duk behin ere gelditzen bakarrik.
|
|
Are eta gutxiago nola defenditu nauzun ikusita esan zion Carlosek azkenean. Beraien arteko harremana formaldu beharra bazegoen, zergatik ez hasi gau
|
hartan
bertan.
|
|
San Martzial eguneko arratsalde
|
hartan
bertan jaso nuen lehen abisua, bost urteko semearekin parkera nindoala. Puntaleko auzo berriaren hasieran ni baino zaharrago zirudien emakume bat hurbildu zitzaidan eta ni ote nintzen galdetu.
|
2017
|
|
Gau
|
hartan
bertan, Urtsula negarrez sartu zen etxean. Haren garrasiak Ameltziagan ere aditzen ahal ziren.
|
|
1988
|
hartan
bertan mundu osoan ospetsu egin zen AEBetako Public Enemy rap taldea. Public Enemyk arrakasta handia lortu zuen 1987an Yo!
|
|
Horrenbestez, bada, agindu zorrotzak eman zituen Minak. Hurrengo orduetan ez zen inor irtengo itsasontzitik; gau
|
hartan
bertan, bakar bakarrik berak eta frai Sevandok utziko zuten itsasontzia portuko agintariekin hitz egitera joateko eta itsasoratzea prestatzeko, ofizial eta soldadu guztiak Caledonian geratzen ziren bitartean. Azkenik, zaintza postuak bikoiztu zituen eta zaindariei, erne egoteaz gain, tiro egiteko agindua eman zien baten bat itsasontzitik irteten saiatzen bazen.
|
|
Ezpeletak irailaren 23an, Espozi Dibisioa desegiteko agindua eman zion. ...uen gizonak Aragoira bidali behar zituen, Palafox Aragoiko gobernadore militarraren esanetara jartzeko, eta Espozek berak Iruñera bildu behar zuen, troparik eta destino zehatzik gabe.40 Irailaren 25eko eguerdian, agindu hura Aragoira zeramaten Ezpeletaren mezulariak Oliten atxilotu eta, posta lapurtu ondoren, Iruñera bidali zituzten atzera Espozen zalditeriako gizon bik. Gehiago luzatu gabe, gau
|
hartan
bertan, elkar harturik, Mina barrutik eta Espoz kanpotik, Iruñea hartzen saiatu ziren. Horretarako Jose Gorrizen agindupean Gareseko kasernan utzi zituen soldaduak erabiltzea pentsatu zuen Espozek.
|
|
armak eta uniformeak frantsesei kentzen zizkieten, eta munizioa tarteka Lleidatik jasotzen zuten. Minak itaunketetan aitortu zuenez, harrapatu zuten egun
|
hartan
bertan, martxoaren 29an, Lleidatik igorri behar zizkioten" chemises incendiaires" batzuk Orbaizetako Arma Ola leherrarazteko eta frantsesen gordelekuei su emateko. Dirua, aldiz, Uxueko apaizak ematen zien; baina ordurako Uxueko Kasimiro Iruxo erretorea alde egina zegoen Aragoi aldera frantsesak orpoan zituela.
|
2018
|
|
Iruñean jaio zela, umezurtz gelditu zela eta, ziega batean preso zegoela, olerki sentikor bat idatzi zuela Iruñeko euskaraz. Leku
|
hartan
bertan, XVII. mendean euskal olerki sariketa bat antolatu zela esan zuen eta oso interesgarria eta bitxia gertatu zen mende hartako Iruñeko karriketan erabiltzen ziren hitzen testigantza. Ikusmiratzaile asko bildu zitzaizkigun jakin minez, euskaraz aritzen ginen arren, Diez de Ultzurrunen jarduna entzuteko gogoz.
|
|
Eta hara, hazi guztiak ez ziren alferrik galdu eta ernamuintzen hasi ziren. Horrela, ez dakigu Larrekok izan ote zuen Diputazioak urte
|
hartan
bertan (1949) sortutako Euskal Akademiaren berri, baina hura gerraondoko lehen euskaltegi publikoa izan zen Euskal Herri guztian, artean ere" euskaltegi" hitza asmatu gabe zegoela. Eskolak 1951ko urtarrilean hasi ziren, 33 ikaslerekin, irakaslea Frantzisko Tirapu erantsundarra izan zelarik.
|
|
Urte
|
hartan
bertan, Filipe III.a erregeak Nabarreria bere babespean hartu zuen, birpopulatzen laguntzeko. Judutegiari ordenantza bereziak ezarri zizkion, isolatzeko eta babesteko, eta horrek garapen nabarmena eman zion auzoari, Lizarrako, Eloko eta Vianako judutegiekin gertatu bezala, eta konpentsatuz Tuterako eta Funesko judutegien pobretzea.
|
|
suteak, eraispenak, lapurretak, mahatsondo eta arbolen mozketak. Urte
|
hartan
bertan, Albako Dukea jada hirian kokatua zelarik, fraideak itzuli eta kalteak konpontzen hasi ziren. Udazkenean, nafarrak erresuma berreskuratzen ahalegindu zirenean, Komendadoreak eskatu zien gaztelarrei fraideak komentuan gelditzeko, eraikina kalte berrietatik libratze aldera.
|
|
2015eko azaroaren 13an atentatu odoltsuak gertatu ziren Parisen; Frantzian inoiz ez zen hainbeste lagun hil atentatuen ondorioz (137 lagun). François Hollande Frantziako presidenteak arrats
|
hartan
bertan iragarri zuen muga guztiak itxiko zituela. Berri hark harridura eta kezka sortu zituen Euskal Herrian:
|
2019
|
|
Egun
|
hartan
bertan, Rodriguez kaporalak ideia zoriontsu bat izan zuen. Erditze lekura bisita egin zuen, bi artaunza aukeratu zituen arreta handiz, eta odolusteko, zatitzeko eta horretarako propio ixtegian jositako kakoetatik zintzilikatzeko agindu zuen.
|
|
Isilik halaber mendiko txoriak, baita kutxa metalikoan ekarritakoa ere. Basilio hartu zuen gogoan, eta pentsatu zuen goiz
|
hartan
bertan eman behar ziola neguko pasamontañas militarra, eta pena zela bi ekarri ez izana, bigarrena Tonorentzat. Bat batean, pentsamendu haiekin batera, etxolako atean agertu balitz bezala, bere aitaren irudia ikusi zuen garbi, maskara baten tankerakoa aurpegia, itzalezkoa gorputza.
|
|
Haiek deliberatu bitartean mikakumea harri baten gainean egon zen erne, Eliseo eta Donatoren mugimenduak zainduz benetako zakur batek egingo zukeen moduan. Inguruan, airean, txitxarren kantu hotsa aurreko egunetan baino handiagoa zen, eguerdi
|
hartan
bertan halako beste mila intsektu jaio balira bezala. Bero handia sentitzen zen pinudiaren itzalguneetan ere.
|
|
Kastiguak jasotzen zituen etengabe. Eguerdi
|
hartan
bertan ere bai. Zera uste omen zuen, beteranoren bat egongo zela kuartelaren atzeko garitan, eta murruak puntu hartan zeukan zulotik ateratzen utziko ziola arratsaldeko paseo deia jo arte itxoin gabe.
|
|
Egun
|
hartan
bertan, abuztuak 28, afalorduan, osabak beste ahalegin bat egin zuen, ea ateratzen zion hitzik mutilari:
|
|
Hurrengo egunari itxoin gabe, Elias arratsalde
|
hartan
bertan joan zen lizar enbor puska bat ekartzera, eta zapuztuta gelditu zen Miguelen esperantza, alegia, Donato gaztearekin bilduz gero kontu esaten hasiko zela mutila, eta agian lehen hitz haiek esatea botila bati tapoia kentzea bezala izango zela, hasiera hark beste hitz asko ekarriko zituela atzetik, normaltasuna. Ilunabarrean, hantxe zegoen berriro mutila estalpean, arotz mahaian enbor puska husten, itxuraz pozik, eta txistuka ere bai tarteka, beti kanta bera, Miguelek ere ezagutzen zuena Pauen okin ofizioa ikasten egon zen garaitik:
|
|
Astelehenean eman zioten alta Garaziri, irailak 18 zituela, eta amets bat izan zuen berak gau
|
hartan
bertan. Bizi ziren pisua hankaz gora zegoen erabat, lapurrak sartu eta dena zilipurdika utzi izan balute bezala, lurrean barreiatuta kajoietako arropak eta apaletako liburuak, ordenagailua puskatuta, mahai gaineko orkidea zuria kiskalita.
|
|
Alferrik. Gau
|
hartan
bertan hil zen. Prentsak gurasoen deklarazioak jasotzen zituen:
|
|
Nonbait, pozoiak egarri handia eman zion, eta edatera sartu zen. Begira zer herioa." Amak negar egiten zuen Luziagatik ospitale
|
hartan
bertan ingresatuta zegoela. " Martin, ez didazu gauza horietaz hitz egiten utzi behar, badakizu nola mugitzen zaidan barrua." Hitz beste egin nahirik, Luisi deitzea proposatzen zion berak:
|
|
" Egun
|
hartan
bertan, bildu teknikarien taldea, bost gizon guztira, eta instrukzioak eman nizkien: denek batera ibili behar zuten, batera igo meatzera, batera alde egin lanorduak bukatzean.
|
|
Calocok ez zion, noski, uko egin nahi berak ordaintzen zion diruari, baina bistakoa zen nahiago izango zuela Transmisio Zentroan geratu lasai afaltzen Donatorekin; Celso, berriz, ez zen kontzentratzen, basurdea ahaztu eta edozein gauzarekin distraitzen zen. Une
|
hartan
bertan ere ogi papurrak kokatzen ari zen iturri inguruan, jatekoa ere eduki zezaten ura edatera hurbiltzen ziren txoriek.
|
|
Zizka mizkak hartu bitartean, goiz
|
hartan
bertan burututako azterketa azaldu zien, mahai gainean jarriz, jokalari batek kartak bezala, sabotatzailearen izena eta ezaugarriak: Martin Sola, 22 urte, Julian Sola meatzeko administratzailearen seme bikietako bat, filosofia ikaslea.
|
|
Egunaren argia nagusitzen ari zen poliki poliki, eta sukaldeko leihotik hiru muino ikusten ziren hiruzpalau kilometrora, hirurak lerroan. " Mendi errusiar baten hiru tontorrak dira", esaten zioten Garaziri leiho
|
hartan
bertan, Ana eta bien arteko giroa gozoagoa zenean. Herrixkak, justu erdiko muinoaren babesean, orban okre bat zirudien, itzalita gaueko argi apalak eta jatetxeko errotulu gorriarenak.
|
|
Gau
|
hartan
bertan, irailak 20, igandea, okindegiko logelan atera zuen gaia. Donatok ulertu beharra zegoela adierazi zion, konturatzeko nolakoa zen beren lagunaren bizimodua, hilabeteak kuartelean preso, eta denboraren erdia, gainera, bakar bakarrik eginez zerbitzua, irrati telegrafiako aparatutik urruntzeko modurik gabe.
|
|
Eta hala aitortu nien lagunei gau
|
hartan
bertan, egoitzarako bidean. Marianen isiltasunak amorrua zeriola iruditu zitzaidan istant batez, baina, logelako iluntasunean nobeletako udako maitasun istorioak maite zituela esatean, amorruak lehengusu preziatuarekin zerikusi gutxi zuela iradoki zidan.
|
|
Horrelaxe deitu zion berak, Arturito. Kontatu zidan goiz
|
hartan
bertan telefonoz hitz egin zuela berarekin.
|
|
Bera belgikar hiriburuan zegoen instalatuta eta esan zidan ez zuela handik mugitzeko asmorik. Eta nik gauza dezente neuzkala egiteko, tira, hori une
|
hartan
bertan buruturiko gezur txikia izan zen, nahiz eta egia izan gero gauza mordoa egin behar izan nuela, baina ez Madrilen, Euskal Herrian eta Holandan baizik, nire gurasoen eta aitona amonen lurraldeetan. Bizitzaren karanbolak, hara.
|
|
Aterpe bila joan zen menditzar haietan galduta dagoen baserriren batera. Zeharo urdindu omen zitzaion ilea, agure itxura hartu arte, zoritxarreko egun
|
hartan
bertan.
|
|
Postal hori, tira, postal horretan idatzia zetorrena, akuilu suertatu zitzaidan Amsterdametik alde egitea azkartzeko, Euskal Herrirako bidean jartzeko. Arratsalde
|
hartan
bertan, denbora luzeago itxaron barik, beharrezko gestio guztiak hasi nintzen burutzen. Kasperren bulegora eta segidan, bere emazte Sheridaren higiezinen agentziara joan nintzen.
|
|
Azkenean zer gertatzen ari zen azaltzeko lana hartu zuen. Arratsalde
|
hartan
bertan, autoa hartu eta Donostiara itzuli nintzen. Ospitale Probintzialean, 611 gelan, Kepa aurkitu nuen, zein, ni sartzen ikusi orduko, eserlekutik zutitu eta inguratu zitzaidan pare bat musu emateko ongietorri gisara.
|
|
Baina, nere bihotzargia atzera zure bururaino ekarriz, ohartu al zara Iburtik Astarrolaraino joan direla lur azterleak oraingo jauzian. Horretan sinale, Txoko, Auspagin, Domartin, Landa eta Pastagin bordak egin gabeak zirela oraindik, hain zuzen ondore
|
hartan
bertan, azaroaren 21ean, markatu baitzion Herriak borda eta alorra egiteko lekua, plaza zaharreko Pastagin etxearen jabe Miguel Perez de Eguzquiza jaunari: " en la endrezera llamada Ynurrizta mas arriba del Camino Real".
|
2020
|
|
Uda
|
hartan
bertan eraman zuten Mattin Guardia Zibilaren komandantziara, Donostiako Antiguoko egoitzara, eta hura aurreko atxilotzea baino askoz okerragoa izan zen.
|
|
Haien laguntza behar zuten, baina ez kalteak eta galerak arintzeko, lurrikara baten ondoren bezala, baizik eta Gezurraren aurka borrokatzeko. Izan ere, bazekiten, hasiera
|
hartan
bertan ere, Kainek ukatu egingo zuela krimena, ukatzen ari zela ordurako, marruka ari zirela Radio Requete, Radio Nacional de Salamanca eta beste irrati faxista guztiak, esanez: " Gezurrak, gezurrak, gezurrak.
|
|
Ez al nuen behin baino gehiagotan irakurri behien gorotz eta isuriek metanoz kutsatzen zutela lurra? Une
|
hartan
bertan, zeru urdinean, beste hegazkin bat azaldu zen, hura ere ispilu txiki, distiratsu. Nire pentsamenduek are jira bihurriagoa hartu zuten.
|
|
Egun
|
hartan
bertan, iluntzean, telefono dei bat jaso zuen Bressonek abisatzeko pelikulatik despedituta zegoela. Haren zinema estilo intimista eta poetikoa ez zen egokitzen De Laurentiisen zinematografia bibliko garesti arranditsuarekin.
|
2021
|
|
Atxaga, Cano, Uribe zeuzkan bibliotekan, nik bidalitako Erlea ere bai. Haren ilobak La buena letra oparitu zidan, gau
|
hartan
bertan irakurri nuena. Liburuak oraindik Chirbesen etxearen usaina dauka.
|
|
anaiak aurkitzen bazuen, hil eginen zen; Zesar bere alde jartzea lortu ezean, hil eginen zen. Gau
|
hartan
bertan, Kleopatrak dena egin zuen: etorri, ikusi eta seduzitu.
|
2022
|
|
Garai
|
hartan
bertan, erran nahi baita, Uztaritzeko jaun medikuaren eta Aldudekoaren paraleloan, Sarako Lehetxipiko etxekanderea idatziz ari zen ipuin zaharrak biltzen:
|
|
Ez zen oso altua, bere sabelpeak nire gerri aldea ukitzen zuen eta nola gogortzen zitzaion sentitzen nuen. Eta denok zineten leiho altuko gela handi
|
hartan
bertan.
|