Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 123

2001
‎Kirol kontuan, aski aldatua zen giroa ordurako Gipuzkoan eta ez ginen kontrakorik gabe gelditu, geure errainuarekin borroka. Garaitsu hartan bertan, Touring zaharrari kimu berria sortu zitzaion, atletismo sailean, Antonio Quiroga buru zuela; diodan ahopean ni izendatu nindutela beste taldearen buru. Bazegoen aldea bion artean, biok Laneran6 ari baginen ere.
‎Gure agintariak, eta foruen garaiko agintariez ari naiz, ez ziren inoiz gehiegi arduratu ez euskaraz, ez euskal kulturaz, ezta, batez ere, kulturaren zimentarri den irakaskuntzaz. Eskola euskararen eta euskal gauzen etsai izan zen garai hartan bertan ere, batek baino gehiagok dioenez, eta etsai segitu du izaten, gero eta etsaiago, oraintsu arte.
2002
‎Gau hartan bertan Viper Room izeneko aretora joan ginen, USAko punk talde klasiko bat ikustera: the Dickies, jaialdiaren hasieran beraiek esan zuten bezala" mundu puta honetan bizirik dirauen punk rock talderik zaharrena", heroinaren atzaparretatik berreskuratuak.
2003
‎Garai hartan bertan, XV.aren bukaeran, eta batez ere XVI.ean, hasi ziren ugaltzen baserri isolatuak; lehen ezinezkoa izango zen, leinuen arteko etengabeko borroka zela eta. Foruek sistema hori bermatu zuten, gainera, oinetxeko maioraz  koa testamentuaren ardatz egitean.
2005
‎Jiratu, eta aulkiaz jotzeko keinua egin nion. Une hartan bertan, amak besotik heldu zidan.
‎Ikasketak amaitzeko ez nuen askorik falta; langabeziaren ordaina kobratuz iraun nezakeela pentsatu nuen, irakasle lanen bat topatu arte, baina, egia esateko, ez ninduen erakartzen lanbide hark, nahiz eta maistra bat izan nire bizitzako inspirazioa. Gau hartan bertan, paper batzuk erakutsi zizkidan amak.
‎Oraindik ere ez dut zeharo ulertu. Egun hartan bertan joan nintzaion bisitan, eta berdin hurrengo egunetan. Irribarre zabalez hartzen ninduen, eta txikitako kontuak berritzen zizkidan, hala bereak nola nirekin eskolan izandako esperientziak.
‎Urte hartan bertan, 1972a, Nazio Batuen Giza Ingurumenari buruzko Konferentzia izan zen Stockholmen, Stockholmeko Konferentzia1 izenaz ezagutzen dugun huraxe alegia. Garai hartan, ingurumen/ garapen harremana ez zen gaur ematen zaion ikuspegi integratzaileaz ulertzen.
2006
‎Ez dakit zenbat egun egin nituen gaixo. Sukarrik gabe eta neure onera etortzen hasi nintzen egunean, deliberamendu osoz jaiki nintzen egun hartan bertan argituko nituela Angelorekin nire etorkizuneko lan eta zereginak. Bera, ordea, ez zegoen etxean eta, gehienetan bezala, ez zidan utzi inolako oharrik.
‎Hain zuzen ere, goiz hartan bertan izana nintzen udaleko artxibategi nagusian, nire zuhaitz genealogikoa osatzeko. Ez zen lehendabiziko aldia harrizko eraikuntza zaharrera nindoala.
‎Hori guztia bizkor bizkor eta isilean egin zuen amak, gau hartan bertan norbaitek etxetik botako ote gintuen balego baino izutuago. Haren aurpegiak kezka islatzen zuen.
2007
‎Nonbait, inork ez zuen lanera itzuli nahi egoera argitu artean. Ugazabak ere ez zeuden. Candiren koinatuak desagertu ziren goiz hartan bertan?, eta, hau bai zela parte txarrekoa, apaiza ere ez zuten ikusten.
2008
‎Telefonoz deitu ninduten une hartan bertan. Ama zen.
‎Arratsalde hartan bertan, denak lanean zirela, G k bere gauza guztiak hartu eta etxetik alde egin zuen. Ez zuten gehiago haren berririk izan.
‎Hamabosten bat minutuz egon ginen telefonoz hizketan, eta azkenean, gau hartan bertan zurekin afaltzera joateko gonbita egin zenidanean, ez nuen bi aldiz pentsatu baietza ematerakoan. Xabier lagunekin zen afaltzera joatekoa, eta" nahi baduzu gurekin etorri zaitezke" hura ez zen oso konbentzigarria izan, nik uste berak nahiago zuela aspaldiko partez mutilen arteko parranda horietako bat egin, eta, beraz, ni ere ez nintzen gehiago tematu.
‎–Ez. Baina gau hartan bertan ikusi nuen lehenengoz, zuri beltzeko argazki batean. Mireiarekin ohe garaia konpartitu nuen azken gauean.
‎Gainera, hegaldia zuzena bazen ere, Berlinen gelditu behar genuela esan ziguten, depositua betetzeko, nonbait. Okerrena ez zen itxaron behar izatea, baizik eta arratsalde hartan bertan, Jesusek, Estherrek eta Garak beste hegaldi bat hartu behar zutela Madrilen Santiagora iristeko, eta denbora aldetik larri ibiliko ziren. Besteontzat ere ez zen ona atzerapena, zeren mikrobus bat gure bila joatekoa baitzen Donostiatik Barajasera eta han itxaron zuen sei ordu luze...
2009
‎Emaztearen logelan zegoen, ohe ondoan, haren gainean makurtuta; pilulak eta injekzioak emanda berpizten saiatzen zen, baina alferrik. Gau hartan bertan amaituko zen guztia.
‎Irakurria zuen gure egileak France la doulce, eta haren" komikotasunaren" berri eman zuen ohar pertsonal batean. Bestalde, urte hartan bertan argitaratu zituen Morand ek Gallimard en bere eleberri" zinematografiko" laburretako lau, Films Parlés izenburupean. Eta azkenik, nola ez lotu David Golder (1930) eta Lewis et Iréne (1924)" finantzen eleberri" horiekin, horietako lehena honela hasten baita:
‎Inoiz ez dut ahaztuko etxe hartara heldu nintzenekoa. Wardes mozkortuta zegoen eta gau hartan bertan alde egin zion emazteak. Sekula ez nuen ikusi inor hain duin onartzen hondamendia.
‎–Egia al da hori? , galdetu zion Irenek une hartan bertan kafeekin zetorren lokaleko jabeari.
‎Maria Luisak aitortu zionez, Pepez gainera, beste liberatu batzuek ere hartzen zuten aterpe beraren etxean. Iluntze hartan bertan, Txomin eta Alà izeneko bi lagun espero zituen. Hura esanik, Maria Luisa irten egin zen, eta Mario bakarrik geratu zen etxean.
‎Dendan berriketan ari zirela, bi liberatuek etxebizitza bila zebiltzala adierazi eta hark Artekalen erosi berria zuena eskaini zien errentan. Arratsalde hartan bertan sinatu zuten kontratua, eta Patxik denda itxi ondoren, etxebizitza ikustera joan ziren hirurak. Ripan abiatu, Arenaleko zubia zeharkatu, Correo kalea ibili eta Portal de Zamudiora heldu ziren.
‎Udaberri hartan bertan, Lidia yogako klaseetara itzuli zen, izoztea urtzen denean jaiotako lorea bezala, eta Anandaren orduetan eman zuen izena. Edertasun bitxiko emakume bihurtua zen, eta bera baino gutxienez hogeita hamar urte zaharragoa zen gizon batekin agertu zen; gizonak berebiziko errespetuz tratatzen zuen, Fatiman edo Lourdesen agerturiko birjina balitz bezala.
‎Geroztik ez diat irakurri Krishnamurtiren ezer gehiago; okiturik itzuli ninduan. Nahiz eta gauza asko hankaz gora bota zituen, eta horretan bat berarekin, borrokatu nahi zuen hartan bertan hondoratu zuan, nire ustez: europar gazteriaren zati handi bat 68a ezkero kutsatu zuen mistizismo orientalistaren umekeria hartan, hain zuzen.
‎Hemen zeneuzkan arropa eta gauza den denak eraman zenituzten, ohearen azpian, atzealdean, zegoen zure kutxatxoa izan ezik. Gau hartan bertan hasi nintzen, jada geure ohearen azpira eramanda, zure kutxatxoa ukitzen lotaraturiko bakoitzean. Ez galdetu zergatik.
‎Telefonoa hartu eta senargai izandakoarekin hitz egin zuen goxo goxo. Aspaldiko kontu zaharrak berritu zituzten, aste hartan bertan elkarrekin afaltzekotan gelditu ziren.
‎Garaitsu hartan bertan, hegoalderago, Joan Fusterren Nosaltres els valencians daukagu. Fusterrek, gauzak beste inork baino argiago eta garbiago adieraziz, arrazoiz bete zituen mapa kulturala eta geografikoa batzearen aldekoak.
‎Une hartan bertan, zerua ireki zen eta lainoen artean ilargia agertu. Ilargitean nola batzen ziren kutxa eta kriseilua ikusi zuten harrituta eta nola ernetzen zitzaizkion bi hego zaharberritutako kriseiluari.
2010
‎Pello Lizarralderen etxean lo egin nuen hitzaldiaren bezperan. Egun hartan bertan ezagutu nuen, eta harrezkero oso adiskide onak egin ginen. Pello urte batzuk lehenago Haizea taldearekin ibili zen lankidetzan, hau da, Txomin Artola, Amaia Zubiria eta gainerakoekin (Haizea taldearen eta Amaia Zubiriaren disko batzuetan entzun daiteke Pelloren ahotsa).
‎Oposizioak prestatzen egon nintzen ikasturte hartan Espainiako Urruneko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak (UNED) Bergaran zuen egoitzan (Azkoitiko Zalduntxoek erabilitako Seminario dotore hartan bertan), lanean hasi nintzen bertako Sakontze Maila izenekoan (lehenago" B" titulua deitzen zena;" D" titulua ere bazegoen orduan, gaurko EGA; eta" A" titulua, berriz, Euskal Filologia lizentziatura zela uste izatekoa zen). Han Juan Martin Elexpuru ere ari zen lanean, hala nola beste literaturazale amorratu batzuk:
‎Gaur egun oso ezagunak diren idazleak baina garai hartan hasi berriak zirenak ere bazeuden, Antonio Muñoz Molina, esaterako, 1987ko irail hartan bi artikulu liburu eta Beatus ille eleberria baino ez zituena argitaratuta. Berehala egingo zen famatua, udazken hartan bertan argitaratu baitzen bere El invierno en Lisboa eleberria. Gogoratzen naiz Asturiasen zehar txangoak egitera eramaten gintuztela batzuetan.
‎Zer eskatuko eta Benidormen bere etxean bizitzen gelditzeko eskatzen dio. Aitona urte hartan bertan hil omen zaio eta haren falta betetzeko berarekin bizitzea gustatuko litzaiokeela esaten dio. Hasieran hori ezinezkoa dela esaten dio, baina gorabehera batzuen ondoren, haurrak bere helburua lortuko du eta Papa Noel Benidormeko hondartzan ikusiko dugu eguzkitan Ximori eskatu duenagatik eskerrak ematen.
‎Xoxoteri egin omen zion kontsulta, diru hori horretan gastatzeko nolako iritzia zuen jakiteko, eta konforme zegoela erantzun zion. Izan zitekeen goiz hartan bertan joan izana Manuela Juana Marirengana proposamena aurkeztera eta Juana Marik berandutzen utzi gabe bazkal orduan gaia nire esku utzi nahi izatea bera bueltatzerako ahalik eta aurreratuen egon zedin.
‎Noiz eta zertarako jakin nahi zuen. Egun hartan bertan nirekin bazkaltzera gonbidatuko nuela eta arrazoia Patxintxiri buruzko informazioa biltzea zela erantzun nion. Muturra okertu zuen Mirentxuk, gai horrek hainbeste merezi al zuen duda baleuka bezala.
‎Hilabete batzuk lehenago Auzitegi Nazionalaren aginduz harrapatu zuten, Euskaldunon Egunkariko Administrazio Kontseiluko partaide eta ETAren meneko zelako akusaziopean. Plaza hartan bertan bildu ginen bidegabeko egoera haren aurkako salaketa egitera, edozerk balio ez duelako eta hura dena muntaia sasi judiziala zela bagenekielako. Handik gutxira utzi zuten aske, inolako kargurik gabe, gauzak bere lekuan jarriz.
‎Parapsikologiaren misterioetako bat izango da baina ardi otzan aurpegi borobil hori nire ametsetan ikusi nuen berarekin bildu baino lehenago. Laugarrena, ametsa mundu inkontziente eta sakonen dramatizazioa zela; ba Teresak ez zuen oraindik hain barrura iristeko astirik izan, egun hartan bertan ezagutu nuelako, azaleko geruzan zegoela esan zitekeen, nire aurreko bizitza batean ezagutu ez banuen edo eragin zidan inpresioaren indarrak defentsa guztiak zulatu eta indar sortzaileen mando postua erabat bereganatu ez bazuen; bosgarrena, lotarakoan ere bagenuela ordulari biologikoa, esnatzeko orduaren agindua garunari jakinarazten ziona iratzargailuak jo aurretik esna gintzan; bost minu... Bulegotik hurbil bizi naiz baina dutxatzeko behar nituen, lehenengo topaketatik irudi txarrik emango ez banion.
‎Une hartan bertan hurbildu zen Mirentxu, Daniela Montefloridon zain neukala gogoraraztera. Berehalakoan abiatuko nintzela esan nion.
‎Etxe ezezagun batean lo egin beharrak sortzen zion deserosotasuna gutxitzeko gelak emango zion intimitateak lagundu egingo ziola iruditu zitzaidan eta berak ere estimatu zuela uste dut. Egun hartan bertan maindire garbiak jarri nituela jakinarazi nion, badaezpada ere.
‎Batetik irratiko albistegian, eta bestetik baita egunero ateratzen den inprimaturiko egunkari batean ere. Gau hartan bertan, COPE irratian, gaueko La Espuela mahai inguruan nik ateratako berriari buruz, bereak eta bi bota zituzten. Eta La Espuela irratsaiokoek (Alejo GarcÃa, Carlos DÃ ¡ vila, eta Ramon Pi) esan zuten Erroman zegoen Espainiako enbaxadoreak kontu eskatu ziola Vaticano Irratiko zuzendariari.
‎Baina azken momentuan, zurrumurrua zabaldu zen: lehergailuren bat ote zegoen, lurpean, jendetza biltzen ari zen baratze hartan bertan. Etorri ziren poliziakoak, txakur eta guzti, eta hasi ziren lurra ateratzen, lehergailuren baten bila nonbait.
‎" Ambrosiano" da Bankuaren izena. Eta urte hartan bertan, Ambrosiano Bankuko nagusirik handiena hilda aurkitu zuten Londresko zubi baten azpian, Roberto Calvi bere izena. Italiako magistraturak, Vatikanoko IOR (Istituto opere religiose) izeneko aurrezki kutxa, Ambrosiano banketxearekin oso lotuta zegoela ikusirik, kontuak eskatu zizkion.
‎Autogobernuaren garapenarekin dugun erantzukizunetik, 1995ean, Lehendakariordetzara heldu orduko, Ardanza Lehendakariaren gidaritzapean beharrezko iritzi genion eskumenak exijitzeko eztabaida goren mailara eramateari, eta horri buruzko gogoetari ekin genion. Gogoeta horretatik sortu zen Eusko Legebiltzarrak egin zuen Txostena, Eskualdatu gabe zeuden Transferentzien Negoziazioko Lehentasunak zein ziren ezartzen zuena, eta urte hartan bertan onartu genuena.
‎Azaroaren 26 hartan bertan, arratsaldeko azken orduan, 19:15ean, Euskal Herritarrok en prentsa bulegoak Otegik goizean emandako argudioak errepikatu zituen, komunikatu baten bidez. Xabier Arzalluz EBBko presidenteak eta Josu Jon Imaz Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak egindako adierazpenei erantzuteko aitzakian, fax bat bidali zuten hedabideetara. Bertan zera zioten:
‎PSOEk eta Batasunak hauteskundeei begira zituzten interesen arabera jarri ziren legezkoa/ ez legezkoaren joko tranpatiko arauak. Trile esku jokoa egin zuten, eta ez bolatxoekin?, une hartan bertan negoziatzen ari baitziren, Espainiako Gobernua eta ETA negoziatzen ari ziren bezala. Ikusirik zein lekutan ziren legezkoak eta zein lekutan utzi zituzten legez kanpo, are nabarmenago geratzen da bi alderdien interesen argitan egiten zela jokoa.
‎Legebiltzarraren aurrean hartutako konpromisoa betez, abenduaren 30eko iluntze hartan bertan deitu nion Gobernuko Presidenteari. Gernikako Estatutua aldatzeko, beharrezkoa da proposamenak gehiengo osoa lortzea Legebiltzarrean.
‎Priederen hilotza oraindik bero zegoela, arratsalde hartan bertan, PPk Alderdien Legea jarri zion begi aurrean PSOEri. Alderdi Sozialistak onartu egin zuen.
‎Munduaren beste alde batzuetan ere ez ziren garai lasaiak. Urtarrilaren 4 hartan bertan inauguratu zen Estatu Batuetako ehun eta laugarren Kongresua, Bill Clinton presidentearen lehen agintaldiaren erdian; errepublikanoek gehiengoa zuten bi ganbera legegileetan azken berrogei urtean lehen aldiz. Kongresuko gehiengo berriak neurri kontserbadore zorrotzak eskatzen zituen Estatuaren tamaina murrizteko, aurrekontua gogor kontrolatzeko, laguntza zerbitzuei amaiera emateko, zergak jaisteko, eta merkatua desarautzeko.
2011
‎Oinak arrastaka eraman zituen sukaldeko mahairaino, aulki batean amildu, eta Pilsener Urquell bat eta galleta zahar batzuk bazkaldu zituen. Arratsalde hartan bertan erosketak egin behar zituen: ezin zuen halako zabarkerian jarraitu.
‎Inoizkorik baino bihurriagoa zen dena. Hankari eman ote zioten neskek, hilketekin nolabaiteko zerikusia zutelako, edo une hartan bertan hilda ote zeuden, gorputz atalen bat erauzita eta martiri bihurturik?
‎Gorpua erre zutenean Janen ondoan egon zen beilatokian, eta haren isilpeko sufrikarioa ikusi zuen. Egun hartan bertan hil zen Jan Voget.
‎Bi polizien aurrean, Annak azken egunetako gertaerak kontatu zituen: nola mehatxatu zuten ikerketa bertan behera uzteko, nola saiatu ziren arratsalde hartan bertan auto batekin harrapatzen, eta nola Fran Jaro¨ azaldu zen azkeneko momentuan bera salbatzeko. Handik aurrerako egunak Franen etxean igaro zituela esan zien, bide batez aitortuz Jani kontatutako lagun gaixoaren istorioa gezur hutsa izan zela.
‎Zenbait lekukok adierazi zutenez, bigarren auto hark kontrola galdu zuen, Leo Li¨ka ren karrilean sartu, eta zuzen zuzenean jo zuen poliziaren arduradunak gidatzen zuen autoaren kontra. Talka bortitzaren ondorioz, autoek su hartu zuten eta gidari biak une hartan bertan hil ziren. Gorpuak nola geratu ziren ikusita, istripua gertatu zenetik aste bete igaro delarik, poliziak oraindik ezin izan du identifikatu bigarren autoaren gidaria".
‎Eta orduan ulertuko zenuen, orduan sentituko zenuen... Horregatik, aurreko batean armairutik hartu nuen aitaren bataioko domina, urrezkoa, eta arkumeen askan ezkutatu nuen; gero ordea, gau hartan bertan, ez dakit zergatik, beldurtu egin nintzen eta bere lekuan utzi nuen berriro. Baina gero eta sarriago akordatzen nintzen amarekin.
‎Amak ezin zuen lorik hartu. Joan eta etorri zebilen egongela iluneko atetik leihora, eta Aline zerabilen buruan, bere alaba maitea, goiz hartan bertan ezkondua. Egin nekagarria, pentsatu zuen Marie Louise Seurat ek.
‎Bakarti samar sentituko nintzen Madrileko igande arratsalde beroren batean, eta ni gutun bat idazten hasi. Gau hartan bertan, zinera nindoala, postontzi bateko zuloan sartu nuen Neskaren helbidea zeraman.
‎Nik ez nekien noiz deituko zidan Neskak. Izan zitekeen arratsalde hartan bertan. Izan zitekeen biharamunean.
‎Erreketeak goizetan baserrietara joaten ziren esne bila eta harrapatu egin behar genituela aritu ginen pentsatzen egun batean. Baina gau hartan bertan, guardian zeudenak, etsaiaren mugimenduak ikusita, erasotzeko prestatzen ari zirela esatera etorri zitzaizkigun. Berehala jarri ginen denak gure postuetan, bata bestearengandik hamabost metrora, tiratzaileen babesa jarrita, eta airera tirorik ez botatzeko agindua emanda, nahiko munizio izan arren ehiztari apartak baitziren denak.
‎Anaiak eta lana zain zutenez berehala prestatu eta aste hartan bertan atera ziren. Nik koinatari lagundu nion, bi semeekin baitzihoan, Joxe hemezortzi hilabetekoa eta txikia zortzikoa; izan ere anaia bezperan gurdiarekin aterea zen altzariak eta ezkontzean Txuriñetik Akullotegira eraman zuen kutxa Azpeitira eramatera.
‎Urduri antzean zegoen gizona, Eurosong (Eurovision) lehiaketaren eguna zelako, eta, kontzientzia zeukanetik estreinako biderrez, ezin izan zuelako jaialdia telebista bidez ikusi. Aurreko ekitaldietako xehetasun guzti guztiak zeuzkan akorduan, eta, gau hartan bertan, gurekin zela, Flandesera deitu zuen aurtengo irabazlea nor zen jakin guran.
‎Gerora, konplexutasun mailetan koxka bat gehiago estutuz, itaun sasoia heldu zen. Uda hasiera hartan bertan, egun batzuk aita etxean ikusi barik pasatu ostean," non dago?" galdetu zuen. Beharrean nengoela erantzunda, ez zitzaion azalpen ganorazkoa begitandu antza," eta zer da beharra?" itaundu baitzuen puntuan.
‎" nik ere bai, eta aurrerantzean ez dut mutu gelditzeko asmorik". Eta orduan nik, ez buelta asko emanda, gau hartan bertan erabaki nuen, eta beharbada, nire fededun izatearen sustraia hor dago, erabaki nuen, otoitz egiten duena, errezatzen duena, fededuna da. Punto.
2012
‎Inasi, berez, erakargarri gertatzen zitzaizkion halako zitalkeriak, egunei pipermin apurren bat emateko abagune eta emozio iturri izan zitezkeela iruditzen zitzaion, ongi pasatzeko modu bat, labur esanda. Guillermok, aitzitik, lehenbiziko hartan bertan argi utzi zion berak behintzat ez zuela halakoetan parte hartuko. Ikastetxean ia sartu zenaz batera, bada, aukeratu behar izan zuen Inasek, eta, ausardiarik nahikoa edo ez zeukalako, pentsatzen zuen berak ordukoa gogoratzean?
‎Amak azaldu zidan nor zen. Une hartan bertan erabaki nuen harekintxe ezkonduko nintzela. Bai, egin barre, nahi baduzue...
‎Kotxe bat lortzen ahalegindu nintzen auzokoren baten etxean, baina alferrik. Bata matxuraturik zegoen eta bestea, medikuarena, okupaturik, gau hartan bertan gaixo bat hirira eraman beharra zeukalako. Zegoen elurrarekin, bizikletan ibiltzea ere ezinezkoa zen.
‎Halako batean, Colette barrez eta oso animaturik hizketan hasi zen, aspaldian egiten ez zuen gauza. Bide hartan bertan, txikia zela, gurasoekin egiten zituen ibilaldi luzeak ekarri zituen gogora:
‎–Ez zen beharrezko izan. Gau hartan bertan igarri nuen.
‎–Beno, bai, norbaitek uretara bota zuela ikusi nuen. Gau hartan bertan esan nion amonari, baina hark debekatu egin zidan inori hitzik esatea.
‎Ez zeukan bertigorik, ezta osasun arazorik ere. Bestalde, denok dakigu azkenaldi honetan lapurretak eta suteak izan direla eskualdean eta urte hartan bertan susmagarri batzuk atxilotu zituztela. Horregatik, behin baino gehiagotan pentsatu izan dut heriotza hura ez zela istripuz gertatu, beharbada Jean gizajoa krimen baten biktima izan zela.
‎Telefonoa hartu eta nobio izandakoarekin hitz egin zuen goxo goxo. Aspaldiko kontu zaharrak berritu zituzten, gau hartan bertan elkarrekin afaltzekotan gelditu ziren.
‎Gau hartan bertan, haren hilobia profanatu zuten.
‎Egun hartan bertan, klandestinitate garaian ezagutu zuen tipo batengana jo zuen Juanjok. Bere itzala ere saltzeko gai, hiriko negozio eta ibilera zikinenetan sartuta zebilen klandestinitate bizitza utzi zuenetik, eta morroiak edozer egingo zukeen Juanjok aurrean jarritako dirutza irabazteagatik.
‎Gau hartan bertan, Leonoreren etxeko atean jotzen dute. Atarian senargaia dago, eskutik zaldi beltz baten brida duela:
‎Gau hartan bertan, suaren aurrean, musika ingelesaren gainean jarritako letra euskarazkoa kantatzen diete beren erregimentuko soldaduei:
‎Irurac bat" folletin" atalean berrargitaratzen hasi zen. 1868an, J.E. Delmasek berak, Bizkaiko jatorrizko independentzia frogatzeko artikulu mordoa idatzi zuen, eta urte hartan bertan liburu gisa argitaratu zituen, Delmasen ustez, beharrezkoa zelako kultura jakintza berriztatzea. Honela jarri zion izenburua:
2018
‎United Artists konpainiak eskela eta guzti argitaratu zion tirada handieneko egunkarietan. Oscar sari banaketan omendua zuten, urte hartan bertan.
‎Egunkariek ere gertatutakoaren berri eman zuten. Eta bada esaten duenik Aldiniren laguntzailea egun hartan bertan hil zela bihotzekoak jota, hartutako sustoa dela-eta. Nolanahi ere, kontua da Aldinik ez zuela sekula santan esan hildako bat berpiztu zitekeenik.
‎Une hartan bertan, leherketa bat aditu zen, aurrekoak baino gertuagokoa, eta Leo eta Fabian leihora hurbildu ziren kanpora begiratzeko. Ibaiaren bestaldeko lantegi bat sutan zegoen, eta ke adar beltz bat zerion eraikinari.
‎Leok ikusi zuen nola galtzen zuen konortea andre batek doluzko manifestazioaren aurrean, eta nola dendari batek ozpina ipintzen zion sudur zuloetan, senera ekartzeko. Ibilbide osoan zehar, argi entzuten zen fusilen eta metrailadoreen tiro sorta beldurgarrien oihartzuna; tiroketa Maillot Atearen ondoan gertatzen ari zen une hartan bertan, Garaipen Arkuaren bestaldean, alegia. Azken egunotan Valèrien menditik jaurtikitako obus batzuk Eliseo Zelaietara iritsi, eta inon diren triskantzak eragin zituzten zonalde hartan.
‎Ordu batzuk lehenago, beste gurdi baten jesarlekuan zegoen Leo. Goiz hartan bertan, goizeko bederatziak aldera, Guardia Nazionalaren 139 batailoiari lagundu zion Folie Méricourt kalera; gillotinaren bila zihoazen, hura zelako errepresioaren sinbolorik adierazgarriena, akabatu beharreko nagusikeriaren ikurrik behinena. Ordukoan ere berak gidatu zuen gurdia, bi zaldik aurretik tiraka, eta han garraiatu zituzten tresna makabro haren atal eta puska guztiak, zati zati eginda.
‎Ordu dezente zeraman handik atera gabe, ordura arte bildutako datu guztiak hausnartzen, bere bi laguntzaileak noiz agertuko, arratsaldeko zazpietan geratuta baitzegoen haiekin. Goiz hartan bertan, mezulari bat bidali zuen Fabianengana ohar batekin, zeinetan esaten baitzion hitz egiteko aurreneko bi hildakoak aurkitu zituzten herritarrekin, eta, haiek adierazitakoaren arabera, eszenatokien marrazkiak egiteko. Leo, bitartean, ahaleginak eta bost egiten ari zen azken hilketak islarik izan ez zezan egunkarietan.
‎Dena esatera, jendea oraindik ere asaldatu samar zebilen arratsalde hartan bertan izandako leherketa izugarriagatik. Guardia Nazionalak Rapp hiribidean zeukan munizio  gordailu batek eztanda egin zuen, Paris osoa dardarka ipin  tzeko moduan:
‎Hemendik gonbidatu nahi zaituztet datorren igandeko kontzertura etortzera". Festa bete betean zegoen, ikusleak txaloka, bero bero, igarri ere egin gabe une hartan bertan milaka soldaduk hiriko harresiak gainditu, eta Pariseko hego mendebaldeko auzoak okupatzen ari zirela. Bostak aldean, inguru hartan zebiltzan guardia nazional batzuek alarma jo zuten.
‎Erdi erdian, gizon bat, betaurreko berde biribilekin. Une hartan bertan, eztanda handi batzuk entzun ziren, nahikoa gertu. Sustoa igarota, Sophiek barrura zuzendu zuen begirada ostera ere.
‎Gizon bat zeraman arrastaka, oinak animaliaren isatsari lotuak. Labirinto hura guardia nazionalen mende zegoen goiz hartan bertan, baina Versailleseko soldaduek kontrolatzen zuten orduan. Teorian behintzat, berak ez zuen zertan beldur izanik, azken batean ez baitzuen inoiz parterik hartu matxinadan; errealitatean, ordea, askoz ere nahasiagoa zen egoera.
‎Gustura zegoen hala ere, eta aske sentitzen zen Parisen. Montmartreko kobazulo hartan bertan egiten zituen Le Cri du Peuple edo Le Vengeur bezalako egunkari errepublikazaleetan argitaratzen zituen marrazkiak. Burura etorri zitzaizkion, era berean, arratsaldeetako bilera politiko amaiezinak klubetan, langileen asanblada tirabiratsuak greba guztien atarietan, paskinak ezkutuan inprimatzen emandako gau luzeak...
‎Zerrategiko horma hartatik ezkerraldera, Jaroslaw Dombrowski ikusten zuen, ekintza armatu hartan aginduak ematen zizkien poloniarra; ahuntz bizar beltza zeukan, zabala kopeta, eta txiki samarra bazen ere, handia zen ausardian. Une hartan bertan, sei tiroko Lafaucheux errebolberra atera zuen gerritik, eta jarraibideak ematen hasi zitzaien berrehun eta berrogeita hamar gizonen aurrelari talde hura zuzentzen zuten ofizialeei. Poloniarrak aginduak ematen amaitu zuenean, ofizialetariko bat gerturatu zen Fabian eta lagunak zeuden tokira, eta Dombrowskiren planaren nondik eta norakoak azaldu zizkien.
‎Azkeneko kometak uholdea ekarri zigun, Baronet. Zer ekarriko digu atzokoak?, bota zidan Erregek goiz hartan bertan. Garrantzia kendu nahi izan nion kometarenari:
‎Harrokeria izan liteke nire aldetik, baina poza sentitu eta barrena lasaitu zitzaidan gero, lehen momentuko harridura gainditu bezain sarri: ustekabeko aurkikuntza baten imintzio baldar hura (ez Aba Yakuek ez inork sinets zezakeen nik irents nezakeenik ikur elearen bigarren zatiarena) nire armarritzat hartzea erabaki nuen istant hartan bertan, abisu ezin egokiagoa baitzen, izurri zein etsai, nire erabakien oztopo ororentzat: egizue ihes kontrarioek, elkarretaratzea ez dakizuen heriotza gerta.
‎Mezu bat idatzi zenion Aba Yakueri, Erregek egina bailitzan, eta soldadu batekin bidali katedralera. Erregek Aba Yakuerekin eta bere fraide doktrino guzti guztiekin elkartu nahi zuela katedraleko koruan gau hartan bertan; jar zezala Aba Yakuek berak ordua; guztiz sekretuan gorde behar zuela bilera; Baronet eta izurritea izango zituztela mintzagai.
‎Dakizun bezala, horren ondoren gorriak eta beltzak ikusi nituen, eta nire desagerketaren albisteak adierazi bezala, hirirako trenean alde egin nuen; baina, eta baina hau oso da garrantzitsua, egun hartan bertan, trenez, autobusez eta oinez titiriteroen bila hasi nintzen.
2019
‎Esan zioten handik bi egunera jasoko zutela, zigorra osorik bete zezan. Gau hartan bertan, zenbait adiskideren laguntzaz, eraikinaren atzetik irten ziren biak, maleta banarekin. Zenbait ondasun eta Gitak bertan utzi nahi izan ez zuen koadro bat zeramatzaten; emakume ijito bat agertzen zen margolan hartan.
‎Bi pertsona, maitasun eta intimitate gosez etsita, beste modu batera inoiz egingo ez duten beldurrez. Bata bestearekiko konpromisoa zigilatu dute, eta une hartan bertan jakin du Lalek duela beste inor maitatu. Horrek beste egun bat bizitzeko erabakia indartu dio, beste egun bat gehiago, mila egun, edo Gitari esandako hitzak bete ahal izateko behar diren guztiak:
‎Azkenean ahaztu egin zitzaidan. Banuen lan bat egun hartan bertan entregatu beharrekoa eta artean hasi gabe neukana eta ez nuen ispilura begiratu ere egin. Lanetik irtetean pozik nengoen, arduraduna konbentzitu ahal izan nuen beste egun pare bat nuela eta asteburu hartarako planak eginda neuzkan Martinekin:
‎Hala, gau hartan bertan mozkortu zuten aita eta beronekin etzan zen alaba zaharrena;
‎Lehen aldi hartan Merzedesek merienda prestatu zigun, Martinek kexuka ziharduen bitartean Iñakik, matematikako irakasle berriak begitan hartua zeukalako. Iñaki hori ikasturte hartan bertan hasia zen kolegioan. Gizon gaztea zen eta berotasun eta seriotasunezko nahaste batekin ematen zituen klaseak, eta horri gehitzen bazaio guapoa zela, ondorioa begi bistakoa zen:
‎Lotarako gela bat alokatzen zioten. Lana ere gela hartan bertan egiten zuen.
‎–Sénamaud falta... , erantzun zioten, baina Julien jaunak une hartan bertan bistatu zuen negozio gizon bordelesa, hiru bat metrora, lurrean luze luze eta ahoz gora.
‎Handik denbora laburrera, Josebak Motiko aurkeztu zion. Egun hartan bertan desagertu zen Arrasatearra. Geroago konprenitu zuen Marianek bere gizongaia amua baizik ez zela izan, etaren hurbiltzailea, iparraldeko jendarteko abertzaleen zirkuluetan, masatik jalgitzen ziren pertsona finkoak erakundearen sareetara erakartzeko.
‎Arrats batean behin, gatazkaren bat medio, Nikolas Ravolati k, Antonio Saverini doilorki hil zuen labankadaz eta, gau hartan bertan, Sardiniara alde egin zuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
hura 116 (0,76)
harta 7 (0,05)
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia