Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 66

2000
‎Egundoko eltxotzarrak izaten dira, handiak gero! Garai hartan bertan Puerton egindako poema liburu batean ere agertzen dira marrazkiak, Eguberri amarauna liburuan. Multzoka, andanan, pareta belzterainoko eltxo mordoa izaten da han.
2002
‎Luxuzkoa eritzita edo, ez zuen afinadoreak kobratzen zuen dirua horretan gastatu gura. Bost urte lehenago bera saiatu zen afinaziorako gako doitze lanak burutzen, baina emaitza penagarria izan zen eta orduan bai, egun hartan bertan deitu behar izan zion afinadoreari, biharamunean pianoa joko bazuen.
2005
‎Atxilotze egun hartan bertan montatu zen bilkuran Pierra Andderen lehen auzoak erran zuen:
‎Amorruarekin itsututa, Martinek neskaren gelako armairua eta ohea eta aulkia hartu eta trenbide ondoko gainaldera eraman zituen arratsalde hartan bertan, bere desesperazio guztia porrarekin txiki txiki utzi nahian. Kolpeak eta garrasiak auzuneko azken etxeetan ere entzun zituzten.
‎Arratsalde hartan bertan eraman zuten Lino zirkura. Deskargatutako arma karabanako mahaian paratu eta hormaren kontra jarri zuten txorimaloa, Gorkyren gorpua topatu zuten lekutik hurbil.
‎Gau hartan bertan, Pablo Picassok bizikletaren eserlekuari karrerista bizikleta baten heldulekua lotu eta zezen baten aurpegia irudikatzen zuen eskultura egin zuen haiekin. Heldu lekuaren kiribildura aker adarren antzeko hari esker, Dorak bizikleta baten eserlekuarekin adarrak ipini zizkiola irudikatu gura izan zuen, nonbait.
‎– Mateok kendu zituen goiz hartan bertan, eta ontzia askatuta portuaren erdiraino ekarri zuen, umeak arraun bakarrean hasten direnean bezala jarri zuen itzulika, lema total estibor emanda.
‎– Gau hartan bertan etorri ziren brigada politiko sozialekoak bere bila, baina ordurako joana zen. Etxea kenduko zigutela egin zidaten mehatxu.
‎Francisco Franco etxadia Francisco Francok mustu zuela zioen plakaren ordez, geroztikako zabarkeria urbanistikoek bizitegi jatorraren eredu bihurtu duten arrantzale txiroen auzune hartan bertan, arrantza eskola politeknikoaren gibelean dagoen txoko polit batean, Castelao idazle galegoaren oroitarria dago orain, euskarazko eta galegozko hitzekin," Abertzale gailegu ta Euskadiko aldeztaile handiari", eta erdian," Alfonso R. Castelao" Castelaok berak molde gaelikoz asmaturiko karaktere galegoetan," Bere jaiotzeko mendemugan".
‎...kasu egiteko nola egiten huen hitz, merezi zian bertzelako karesa urketariak, ginebra zirrizta ematen ziguan uretan hark, eta jostailutasun hura, ahalkerik eza, hori galdatzen nian nik bagonen baskulan salatu egin hindudan hartan, nirea den kareizko orrazi bat alkandorako sakelan duela Amsterdamgo moiletan dabilen mutiko hark ekartzen ziguan uraren lurrina bezala zaukaat hemen nonbait atxikia gau hartan bertan atxilotu hindutela, horregatik eskertu diat eskerra, Eustakio, makinistok moilako lana geldiaraziko dugulako gezurra erran dudanean egin didaan behako apal hori, ni horretara bortxatzearen barkakizuna eskatzen zuen hire eskerra. Ahalkemangarria duk, bai, Extremaduratik ekarri dituzten goseak hildako hok ari gaituk grebara bulkatzen makinistok gai ez garelakotz pausaldi mendrena egiteko, ustelduak gaudek, nardatzekoa duk, Eustakio.
2006
‎ezagutzen zuela berak ederki Martu, eta oraindik hobeto ezagutu behar zuela. Izan zuela aurreko hartan bertan profesore bat, algebra zekien tipo bat, lexikoa aberasteko ikastaro bat eman ziena...
2007
‎Gau hartan bertan telefonoz deitu zion Jon Ansolak:
2009
‎Dena entzuteko prest nengoen, badiaren aurreko gure babeslekuan. Dena jakin nahi nuen, gau hartan bertan. Emilek ordura arte gorde zituen hitz haiek denak aditu nahi nituen.
2010
‎Lekuonako izkinan utzi zuen. Ez zen neska bat toki hartan bertan utzi zuen aurreneko aldia. Norbait utzi beharra desgrazia handia iruditzen zitzaion, neskek zitala eta bihozgabea zela leporatzen bazioten ere.
‎Irten nintzen irail hartan bertan Hemen eta Eguna astekariek euren azken aleak kaleratu zituzten, Jaurlaritzak diruz nahikoa laguntzen ez zituelako. PNVk euskarazko egunkari publikoa sortu gura zuen, eta horretarako dirua behar zuela argudiatu zuen.
‎Ismael atxilotu zuten egun hartan bertan, batzuk poliziekin paparretik helduta ari ginen bitartean, enpresa batzordeko zenbait kide gobernadore zibilarekin elkarrizketatu ziren. Besteak beste, Euskaldunako afera 40 langile gudarienak atxilotuta konponduko zela proposatu zien Iñaki Lopez gobernadoreak.
2011
‎Bata bestearekin izan ginen denbora osoan, laster desagertuko zela adierazten saiatu zen adiskidea. Krisi bilatzaile bilakatzeko –beharbada gau hartan bertan, ni La Bata de Boatiné n bakarrik mozkortzen nintzen bitartean– zama arindu beharrean zegoen. Zama literarioa.
‎Esanen nuke ondoko isilunean Paco Ibañezen kantua etorri zitzaigula bioi ere burura, Miguel Hernandezen kopla haiek, Jaengo olibazaleenak. Areto hartan bertan egon zitekeen diska, ausaz. Aleksandrak ez zuen edan, kopa mahai gainean berriz pausatu, ziritxoa hartu, ezpainak hezetu zituen gereziarekin, ezpainetan gerezia.
‎Baina ziur nintzen hura ere ezabatu eginen zuela, bete eginen zuela Luisi eman hitza. Lantegietako sasiko batzordeak txoko hartan bertan bilduak ginen sarritan, karranpatu egin izan zitzaigun besoa vietnamitan trakak inprimatzen, gure liturgia santua zapalduenganako elkartasuna zela esaten zigun, ahotan zeukan beti, inon izatekotan zapalduen artean aurkituko genuela jainkoa, batzordea joan zitzaionekoa defini zedin. Aurkitzen ez bagenuen ere hantxe zela, zapalduen esku lehertuetan, askatasunaren bandera zikina.
‎Egia esateko gogoa zeukan Lazkanok, bere benetako larrua bilatzen hasteko irrika. Lehen lerroak idazten lehenbailehen hasi nahi zuen, gau hartan bertan, ahal balitz. Baina beste gau bat gehiago ere itxoin zezakeen, behin hartaz gero egiak itxoin egin zuen, Gloriaren antzezlanaren estreinaldia baitzen gau hartan, eta han ere ezin hutsik egin, mailegatutako bere axalarekin joan behar bazuen ere.
‎Mila bider saiatu zen Lazkano. Egun hartan bertan egon behar zuelako hark ere haiekin. Egon zitekeelako haiekin edo haien ordez.
‎Gloriak buruan zeukan performance berri baten harira hasi zen dena. Esther Ferrer artistaren obra aztertzen ari zen aspaldion, eta sarri deitzen zion Diegori gauerdia jota, marihuanaren eragin euforikoaren pean, arratsalde hartan bertan bururatu eta hurrengo egunean zabor hutsa irudituko zitzaion ideia jenial bezain iragankorren bat kontatzeko.
‎Amari begiratu zion, ile mataza berea zela ziurtatzeko. Orraztu gabe, goiz hartan bertan ile xerlo lodia moztua zion bere buruari. Mahai gainean jarraitzen zuten guraizeek.
2013
‎malda hartan bertan azalduko zen lehenago
2014
‎Panazko galtza berdea zeraman Martinek, koadrozko alkandora gorria (beti erabiltzen zuena), eta pozik zirudien bertsoekin sukaldean, eltzean burruntzalia sartu eta ahora eraman zuenean. Une hartan bertan sartu zen aita sukaldera, eta bitan pentsatu gabe eman zion ukabilkada. Xabi sukaldean sartu zenerako, lurrean zegoen Martin, bere galtza berdeak babarrunez zipriztinduta, sabaiari begira.
‎Amaren eskutik etxeko txapinen eta galtzontzilloen prezioak negoziatzen ziharduen bitartean, Hendaiara inoiz ez itzultzeko gogoa sortu zitzaion Xabiri, Oreretara itzultzekoa, beren betiko bizitza berreskuratzekoa. Eta une hartan bertan oroitu zuen, nolabait, bera zela Hendaian egotearen erantzuleetako bat, berak (ez Nagorek ez Gotzonek) esan baitzuen baietz, herria uztea eta lagunak uztea eta ingurua uztea eta auzoa eta lagunak eta Boomer txikleak eta Agustinen argazki zaharrak uztea aukera ona izan zitekeela. Eta nolako damua zeukan!
‎Arnegirat heldu orduko, beraz, zer lan egin beharrak zituzten aise asmatu zuten Lurok eta Maitenak, denborarik galdu gabe. Igande hartan bertan ezkondu, eta suharra izan zen eztei gaua. Fite histu ordea.
‎Urte hartan bertan, Irene Arriasek hiru urte zituela eta ikastolan hasteko zegoela, argitaratu zuen Stanley Milgram ikerlariak Obedience to Authorithy; An Experimental View liburua. Hamar urte luze lehenago Yale Unibertsitatean egindako esperimentua xehatu zuen hor, autoritateari arrazoitu gabe men egitea zer den, horren arriskuari begiratu zion.
‎Urte hartan bertan argitaratu zen Hendaian Operación Ogro liburua. Luis Carrero Blanco Espainiako Gobernuko presidentea nola eta zergatik hil zuten azaldu zuten ETAkideek eurek.
‎Abel Arriasek urte hartan bertan edo hurrengoan lortu zuen ale bat, alaba eskolatu zutenean. Baten batek ekarri zion Hendaiatik edo inguruetatik, Ediciones Mugalde, troisème trimestre, 1974, Bd.
‎Juan Bautista Zabalatik edo ondoko kaletik, errepide ondokotik, Avenida del Ejércitotik. Urte hartan bertan aldatu zioten kaleari izena, 1980an, baina Begoña Sasietak hamarkada bat baino gehiago jarraitu zuen Avenida del Ejército esaten, 1992ra arte.
‎Urte hartan bertan, Irene Arriasek 9 urte egin eta astebetera, otsailaren 1ean, ETAko talde batek guardia zibilen konboi bati egin zion eraso, tiroka eta granadekin, segada egin zion Ispasterren, Lekeitioko errepidean dio orduko prentsak. Armaz betetako ibilgailu bat ari ziren eskoltatzen, hondartzara bidean, armak probatzera.
‎Ulertu zuen emakume haiek ezagutu egin zutela, identifikatu, bazekitela non zegoen, zer behar duzu, señe. Jende gehiagok jakingo zuen non zegoen Irene Arrias, arratsalde hartan bertan, biharamunean. Iruditu zitzaion, beraz, ezin izango zuela askozaz denbora gehiago egin han, beste leku bat bilatu zuela, estartetan bertan beharbada, baina urrun.
‎Hondartzarako errepidea han, auto asko, gehiegi, ez zitzaion komeni. Halako batean futbol zelaia gogoratu zuen Irenek, errepide hartan bertan, apur bat aurrerago sartuz gero, estarta batetik, Murutik uste zuen. Inoiz egon zen, aspaldi, urteak, lehengusuen partiduetan...
2015
‎Ez dirudi gehiago hark bere gurasoen logela. Ezin saihets dezake pentsatzea aitak eta amak ere biluzik ernalduko zutela han, orain ilunpean haztatzen duen ohe hartan bertan, akaso: bi oilasko lumatu badaezpadako harmonian, kopula zoroan elkar igurzten, sua asmatzera jolasten, benetan trantze hark deus biziduna eman dezakeenik guztiz sinetsi gabe.
2016
‎Eta Al Ayyundik hanka egitea hobe genuela gomuta genezan, hiru bonba lehertu ziren gau hartan bertan gure kuartelarenak izandako biltegi zaharretan, kapitaniatik urrun, lolekuetatik hurre samar. Jenerala jo zuen kornetak, etzanda gengozenok be zafarrantxora batu ginen eta kargadoreak hutsitu genituen bentana haien kontra.
‎Zutitu egin zen, bilera hura lehertzen saiatu zen inork bozketa bat komeni zela aipatu aitzin. Argudio batzuk eta jarraibide bat hartu zuten apaiz gazteek, eta posible ikusten zuen prestatua zeukan kontrasermoia multikopiatan banatzea auzoetan egun hartan bertan. Eskumuturreko erlojuari erreparatu zion.
‎1958 urte hartan bertan, ama alabak berriz elkartu eta pare bat hilabete geroago iritsi zen Txomin Letamendi Urresti ere, bigarren hezkuntza bukatu berritan Venezuelara abiatu baitzen itsasontziz egindako ostera ia amaigabean.
‎Udazken hartan bertan, ordea, Letamendiren osasunak okerrera egingo du nabarmen. Urriaren 25ean, goizez, Uzturrek zaindariak ohartaraziko ditu bere laguna ez dela ohetik altxatzen.
‎1964ko urte hartan bertan, ikurrintxoak Ondarroako Andra Mariaren parrokian barreiatu ostean, ETAren elkarretaratze batean parte hartuko du Txominek, baina Caracesen. Charles de Gaulle Frantziako presidentearen bisita dela-eta, pankarta batekin azaldu dira:
2017
‎Industrialde hartan bertan zulatzen zituen zainak Karmenek. Hantxe aurkitu zuten herrian gaindosiz hildako lehen gaztearen gorpua.
‎El balcón de la Lolaren urdina ezagutu nuen, juxtu trenbidearen azpian. Aspaldian izan gabea nintzen, baina behin baino gehiagotan harrapatu izan ninduen egunsentiak kale izkina hartan bertan. Aitaren kolega aretoaren jabeetako bat izan zitekeen; bazuen gay bilbotarraren jitea.
‎Gau hartan bertan aditu nituen lehenengo tiroketak. Hasieran ez nuen hotsa identifikatu.
‎Azken hitzaren bideoa oparitu eta niretzat ez zen emaila irakurri nizun aste hartan bertan utzi nuen gure kobazuloa. Zure ordenadorea itzali ondoren joan nintzen.
2018
‎“zure askatasunagatik”, “zure pozagatik”, “zure freskotasunagatik”... hau da, “zuregatik, maitea,/ zuregatik bakarrik”. Disko hartan bertan, eta Mikel Arregiren beraren berbak ahotan, Poeta kaxkarra kantuan zera aitortzen zuen:
2019
‎paperak txiki txiki egitea; egunkariak batik bat. Ezer gabe gelditzen denean, aldizkariak, liburuxkak edo iraungitako telefono zerrendaren orriak porrokatzen ditu, baina ez dago iraungo duen argitalpenik; ezta egun hartan bertan plazaratutakoa izanda ere.
‎Adibide xelebrea iruditu zitzaizun, baina ez Cognition and Language zentroko aditu bati zegokion mailakoa. Egun hartan bertan, bigarren artikulu bat eman zizun euskaratzeko: Zhuangzi' s “Dream of the butterfly” and cerebral hemispheres functions.
2020
‎Han ibili nintzen pasieran, noizbehinka euri faltak urritutako ur emariari begira; gehienetan oparo jaisten zen ibaia zeharo murriztuta zetorren, ur mihi motel bat errekarri lehortuen artean. Jonen ama irudikatu nuen, hura ere zidor hartan bertan bakarrik pasieran.
‎Ez zidan larunbat arratsaldeko despedida hotzaz ezer aipatu, baina garbi zegoen ez zitzaiola behar bezalako agurra iruditu. Amaren zintzilikarioa eman nion taberna hartan bertan geratu ginen hainbeste gustatzen omen zitzaizkion gure solasetako azkenerako.
‎Egun hartan bertan alde egingo zuela esan zidan, Berlinera itzuliko zela eta han egun batzuk pasatzeko asmoa zuela lagun baten etxean. Kafea hartzen ari ginela, poltsatik paper bat atera zuen, eta Berlingo helbidea idatzi zidan.
‎Errazena unibertsitateko irakasleengana jotzea izango zuen, noski, euskal artearen historiaz zerbait dakitenengana, baina sasoi hartan bertan, interneten informazio bila zebilela, nik argitaratutako artikulu batekin egin omen zuen topo kasualitatez. Lehen ere esan dudan bezala, ez naiz ni pintura kontuetan aditua, baina, Historiako ikasketak amaitu eta institutu batean irakasle nenbilela, artean banuen curriculum txukun bat egiten joateko asmoa, batez ere zenbait argitalpenekin janztekoa, eta, nire benetako interesetatik urrun samar zegoen arren, erraz onartu nuen gaztelaniaz argitaratzen den aldizkari batek artikulu bat idazteko eskaini zidan aukera, Euskal Herriko pintura eskolari buruzko lantxo bat, Sandra Cianik interneten suman zebilela aurkitu zuen bera.
‎“Ez al dun pentsatu, akaso, kalez jantzitako polizia izan zitekeenik? ”. Tonto aurpegia biderkatu egin zitzaion momentu hartan bertan. Besoa lepotik pasatu eta bere gorputzera inguratu zuen lagunak, eta, buruan musu emanez, ahots lasaiz esan zion:
2021
‎Asteburu hartan bertan ezarri zen Espainian eta Hegoaldean etxealdi/ itxialdia, hasiera batean hamabost egunetarako baino ez zena. Baionako antzokian oraindik izan zen posible asteburuan antzezlan bat ikustea Andando.
‎Hirurak ene ezteietan ziren, gozo eta lagunkin, oroitzen naiz, horrek burumuinak larranzten dizkit. Kaka eta pixa gela zikin hartan bertan egiten nituen, ez zuten sekula garbitzen, janaria apurka ekartzen zidaten eta pastillaz emokaturik atxikitzen ninduten. Gogoan dut, garunak ezabatzeko, tauleta bat banuela, filmak ikusten nituen, haurrentzako marrazki bizidunak eta Twin Peaks telesaileko bi lehen sasoiak.
‎Mugikorra jalgi zuen paltoko sakelatik eta Ethan Leyrisen telefono zenbakia eman zidan. Detektibe bati esker erdietsia zuela salatu zidan, baina susmoa neukan ez ote zituen berak ere gizon letal horren bilaketak abiatu, arreba ezkondu zitzaion udazken hartan bertan.
‎Zeru hodeitsuan, ubarroiak zihoazen launaka eta, urrunetik, kaioak zinkurinez entzuten ziren. Aparkaturiko kamioi pare baten erditik, bulta hartan bertan itxoiten zegoen Peiorengana ernatu nintzen. Irriak trukatu genituen.
‎Erasoa hasi den une hartan bertan metrailadoreen Saseta batailoia ere agertu da, eta blindatuak ikusi dituztenean, eta albotik ustekabeko erasoa iritsi zaienean, espartinez jantzitako batailoiarena, erreketeek eta falangistek atzera egin dute arrapaladan, Izarangoraino, ia Amorebietaraino.
‎Audi A4 zuria, egun hartan bertan
‎Ea, zer gehiago kontatu behar nion neure buruari. Egun hartan bertan iritsi nintzen Madrila, maleta batekin, zerekin bestela, eta indar gutxirekin. Hirira etortzea ekintza anakoretikotzat:
‎Larunbat hartan bertan, tabernak eta jatetxeak ixteko agindua eman zuten. Igande gauez, alkateak umeen eskolak zarratuko zituztela jakinarazi zigun.
‎Lau aldiz egon zen saria jasotzeko zorian. Baina urte hartan bertan hil zuten. Ordea, Rosikaren figura ahultzen hasia zen, lausotzen.
‎Diktadura bukatu berri zen baina legeak nekez ari ziren aldatzen. Antisorgailuak, esate baterako, urte hartan bertan baimendu ziren. Eta epailetza barruan gehienak aurreko erregimenetik zeudenak ziren, Francori atxikiak.
2022
‎Ez du Elias ikusi nahi, baina nahi du Eliasek ikus dezan bera, larritu dadin. Gizonak ez dio jaramonik egin, ordea, eta nolabait damu da haurrarekin zegoela etorri zen egun hartan bertan jipoitu ez izanaz. Ze, orain jipoituta ere, Eliasek ez badio begietara begiratzen, ez du ezertarako balio izango.
‎Olibondo hura elkarrekin bilduko genuen azken aldia izango zen. Urte hartan bertan salduko zuen, bi olibadiren mantenu lanei handi iritzita. Aitarengandik jasotakoari bakarrik eustea erabaki zuen, niganaino iritsi diren olibondoen bitartekari izateko, hil arte.
2023
‎Bestelakoetarako tarterik ere izan zen horrenbeste zementu artean, ez pentsa: urte hartan bertan Carlinhos Brown brasildarra gonbidatu zuten antolatzaileek Bartzelonako kaleetara Salvador de Bahia bere jaioterriko inauteriak ekar zitzan. Exotikoa irudi zezakeen apustu hark arrakasta izan zuen, 400.000 entzulek jarraitu baitzuten Camarote Andante izena zuen 26 metroko kamioiak Bartzelonako Graciako Pasealekuan zehar egin zuen desfilea.
‎Yanaysa Prietorekin batera osatzen du Duo Jade taldea. Gau hartan bertan azaldu zen Martin etxean. Lagunek eta senideek emandako hainbat gauza nituen berarentzat:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia