Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 59

2001
‎Mila bider ikusitako horma zikinak, zenbakiak ahaztuak zeuzkaten portalen atariak, (batean edo bestean sartzean errealitate berarekin topo egingo zenuela adieraziz) farola eskasen argi ximela... Klarinete baten melodia entzuten zen, deszifratzeke gelditzen zitzaizkion maitasunaren koblak partitura eskas hartan aurkitu nahian. Izenik gabeko maitalearen kontuak ziren haiek ere.
2003
‎Gorpu bat geneukan geure oinetan, hau da corpus delictia, eta polizia edozein unetan irits zitekeen. Ez zen komenigarria, beraz, egoera korapilatsu hartan aurki gintzaten.
2004
‎Mitologia aberatsa eskuratu dugu, ordca, (jatorriaz, burujabetzaz, euskalgiz.akia eta besteak dcfinitzeaz, genealogiaz. jainkoaz, etab.), gcroko pcntsaera garatu ahalizateko guztiz. beharrezkoa izango dena, baina euska! pcntsamenduaren historia bainogehiago historiaurrca dena, nahiz eta hartan aurkitzerik badagoen, jakina, gcroan garalurikoz.enbait ideologia berri (Heyne alemaniar filologoak zioenez, mitologia guz.ticn eginkizuna.hain zuz.cn, kanpotik datorren ikarari aurre egitea da) (ikus Heyne. C. G. i 764:
‎Ikertzaile estatubatuarrek orain jakin dute TIP47 proteinaren kristal egitura batek “alderdi nabarmenak” dituela, hala nola “beste proteina batekin edo beste molekula batzuekin itxuraz lotzen den erreduktu hidrofobiko sakona”. TIP47 tipologiaren eta perilipinaren artean antzekotasunak hauteman direnez, proteina hartan aurkitutako arrakala edo gotorlekua PAT mota guztietan dago. Hori dela eta, obesitatearen eta gehiegizko pisuaren aurka eraginkorra izan liteke perilipinarekiko lotura aktibatzeko gai den botikaren bat garatzea.
2005
‎" Ertzaintzak latexezko eskularru batzuk, eta jertse nahiz kamiseta gorri batzuk jaso zituen gertakariaren leku berean eta azken horretan arrasto genetikoak aurkitu zituen. 2002ko urriaren 24an Ertzaintzak atxilotu egin zuen Orkatz Gallastegi eta komisarian zegoenean ikusi zuten kamiseta hartan aurkitutako arrastoak bereak zirela. Gazteak txistua bota zuen une batean lurrera, agente batek jaso egin zuen azterketa egiteko, eta bi arrasto genetikoek bat egiten zutela ikusi zuten", adierazten du epaiak.
2006
‎Cristinari tokatzen zitzaion afaria prestatzea. Ni etxe hartan aurkitutako liburu batekin ari nintzen, Miguel Delibesen zeozer, eta Oriol nire atzeko zerbaiti begira.
2007
‎Akitaniar hizkuntza euskararen dialektoa zela frogatzera datoz lurralde hartan aurkitutako inskripzio zaharrak ere: hango hilarrietan aurkitu diren euskal izenak dira testigantzarik garbienak.
2008
‎/ Matando, muerte en vida la has trocado, eta oinazearen eztigarri gertatzen zitzaidan: hain eztigarri, non ezti hartan aurkitzen bainuen indarra, neure buruari beste zigorkada bat emateko, beste bat eta beste bat?
‎Hala, bere lana eta denbora ume haiekin egoteko erabili zituen. Garai hartan aurkitu zuen guraso gabeko umeek segurtasuna ez izateagatik emozioa, erantzukizuna eta portaerak eraikitzeko estrategi bereziak erabiltzen zituztela. Wallon konturatu zen umeak nortasun orekatua eraikitzeko, ingurunetik segurtasuna bilatzen zuela, psikismo mindu batetik nortasun osasuntsu batera pasatzeko bidea baitzen.
‎/ Matando, muerte en vida la has trocado, eta oinazearen eztigarri gertatzen zitzaidan: hain eztigarri, non ezti hartan aurkitzen bainuen indarra, neure buruari beste zigorkada bat emateko, beste bat eta beste bat...
2009
‎Damaso mutil beldurtia zen, anai arrebetan beldurtiena, beharbada?, baina bazuen besteek ez zutèn zerbait: kondenatua sentitzen zenean, ihesbiderik gabe, etsi egiten zuen, erabateko etsipenez etsi ere; halakoetan, begiak ixten zituen segundo luze batzuetan, edo begirada galtzen zitzaion auskalo non, keinu ezin adierazgarriago batean, kondenaren marratik aurrera bizitza bost axola izango balitzaio bezala, inguruko hotsekiko sorgor, itxura batean; Damasok, baina, bere ahulezia hartan aurkitzen zuen bere indarra, bere begiradaren jabe egin bezain laster igartzen zitzaiona, bat bateko sorgortasunak harriaren nolakotasuna emango balio bezala, paradoxikoa badirudi ere; xake jokoan, adibidez, nabarmena zuen joera hura, unerik larrienetan, erregea belauniko jartzeko gertu, asmatzen baitzituen jokaldirik harrigarrienak, partidaren nondik norakoak itzulipurdikatzen zituztenak; bazirudien, beraz, heldulekurik gabe geratzen zenean aurkitzen zuela Damasok bere heldulekua, eta bazirudien, halaber, ezaugarri hura bere nortasunaren osagai nagusietako bat zela, anai arrebek, baita Teofilo Mariak ere?
‎pozten eta puzten zuen, udazkenaren ibilbidean udaberriak ere bere geltokia balu bezala; minak hartua zegoen Gabino, zalantzarik ez, baina bazirudien ezen minak, formarik gabekoa, definizioz? bosdun txiki hartan aurkitu zuela bere benetako forma, lau ziren minaren haizeak, puntu batean biltzen zirenak, nondik bosgarren haizea sortzen baitzen, beste norabide bat hartzen zuena, lau haizeek osatzen zutèn planoarekiko perpendikularrean, min gordinari gordintasunaren kontzientzia erantsiz?, kontraesana badirudi ere: forma bat, Gabinok bere baitatik at aurkitu zuena eta bere ederrean begiets zezakeena; formaren edertasuna, minaren ontzia betetzen zuèn isurki mingotsetik prezipitatutako eta hondora jalkitako ezti tanta bat balitz bezala; gero, forma multiforme hartan, bost ziren lerroak eta bost ziren haizeak?
‎...gertatzekoa, oinazpian beste oin baten berotasuna sentitu baitzuen jarraian, txarolezko zapata gogorrak jantzita zituen arren; oinak bi aldiz, hiru aldiz eta hamaika aldiz ukitu zuen Domingo, honi ezin gozoagoak eta atseginagoak egin zitzaizkiòn ukitualditxoetan, mutilaren negar zotinak, ukitualditxoen erritmoan, lasaitzera egin zuen arte, mundura egotziak eta munduan bakarrik utziak izebaren oin hartan aurkitu balu bezala bere magala eta bere aterpea, baita bere sehaska ere, non Domingok bere bakardadea eta bere mina kulunkatu baitzituen, sentimendu hauek zoritxarraren seme alaba bikiak balira bezala, loaren beharra zutenak, loaren ametsetan amesgaizto izateari utz ziezaioten.
‎Estiloa zabaldu behar zuela erabaki zuen, eta bilaketa horrek beste bi lan ekarri zituen, Trampoline (1996) eta Fuse (1999), harik eta jazz musikarien eskutik ateko sarrailari zegokion giltza zuzena topatu zuen arte, Scar diskoan (2001). Besteak beste, Marc Ribot (gitarra), Brian Blade (bateria), Brad Melhdau (pianoa) eta Ornette Colemanekin (saxofoia) grabaturiko lan hartan aurkitu zituen Henryk hurrengoetarako estiloa eta soinua: blues, soul eta jazz doinuen nahasketa iradokitzailea, ausarta, klasikoa mamian baina askea formetan, bat bateko moldaketez betea.
‎...gertatzekoa, oinazpian beste oin baten berotasuna sentitu baitzuen jarraian, txarolezko zapata gogorrak jantzita zituen arren; oinak bi aldiz, hiru aldiz eta hamaika aldiz ukitu zuen Domingo, honi ezin gozoagoak eta atseginagoak egin zitzaizkiòn ukitualditxoetan, mutilaren negar zotinak, ukitualditxoen erritmoan, lasaitzera egin zuen arte, mundura egotziak eta munduan bakarrik utziak izebaren oin hartan aurkitu balu bezala bere magala eta bere aterpea... baita bere sehaska ere, non Domingok bere bakardadea eta bere mina kulunkatu baitzituen, sentimendu hauek zoritxarraren seme alaba bikiak balira bezala, loaren beharra zutenak, loaren ametsetan amesgaizto izateari utz ziezaioten.
‎Damaso mutil beldurtia zen –anai arrebetan beldurtiena, beharbada–, baina bazuen besteek ez zutèn zerbait: kondenatua sentitzen zenean, ihesbiderik gabe, etsi egiten zuen, erabateko etsipenez etsi ere; halakoetan, begiak ixten zituen segundo luze batzuetan, edo begirada galtzen zitzaion auskalo non, keinu ezin adierazgarriago batean, kondenaren marratik aurrera bizitza bost axola izango balitzaio bezala, inguruko hotsekiko sorgor, itxura batean; Damasok, baina, bere ahulezia hartan aurkitzen zuen bere indarra, bere begiradaren jabe egin bezain laster igartzen zitzaiona, bat bateko sorgortasunak harriaren nolakotasuna emango balio bezala, paradoxikoa badirudi ere; xake jokoan, adibidez, nabarmena zuen joera hura, unerik larrienetan –erregea belauniko jartzeko gertu– asmatzen baitzituen jokaldirik harrigarrienak, partidaren nondik norakoak itzulipurdikatzen zituzten... hots, galtzen zituen Damasok mugak, eta gorputz mugagabetuaren mugagabetasunean –barrutik jaten zutèn konplexuek utzitako hutsunean– adimena agertzen zitzaion, zuen bezalakoa, argia bezain zorrotza, errealitatea zen bezalakoxea hartzera bultzatzen zuena; distantziaren eta harrotasun berreskuratuaren talaia hartatik, gainera, besteen erreakzioak ikusten zituen –besteen beldurrak adoretzen zuen bera, Damaso–, guztiak ere –Domingo eta Ada, Teofilo Maria eta Maria Bibiana– atsegin ez zutèn errealitateari adabakiak jartzeko prest.
‎Gabinoren begiei erreparatuz gero, goitik behera eta behetik gora zihoazela igar zitekeen, baita ezkerretik eskuinera eta eskuinetik ezkerrera ere, joan etorri ia sumaezinetan, poema hura behin eta berriro irakurtzen ariko balitz bezala, bi aldiz, hiru aldiz, lau aldiz: ...2013poema hura ispilu bat zen, azken batean, egilearen barrua ez ezik, Gabinorena ere islatzen zuena, baita Gabino egilearen mailan ipintzen ere, ondorioz, hein batean bai bederen– pozten eta puzten zuen, udazkenaren ibilbidean udaberriak ere bere geltokia balu bezala; minak hartua zegoen Gabino, zalantzarik ez, baina bazirudien ezen minak –formarik gabekoa, definizioz– bosdun txiki hartan aurkitu zuela bere benetako forma –lau ziren minaren haizeak, puntu batean biltzen zirenak, nondik bosgarren haizea sortzen baitzen, beste norabide bat hartzen zuena, lau haizeek osatzen zutèn planoarekiko perpendikularrean, min gordinari gordintasunaren kontzientzia erantsiz–, kontraesana badirudi ere: forma bat, Gabinok bere baitatik at aurkitu zuena eta bere ederrean begiets zezakeena; formaren edertasuna, minaren ontzia betetzen zuèn isurki mingotsetik prezipitatutako eta hondora jalkitako ezti tanta bat balitz bezala; gero, forma multiforme hartan –bost ziren lerroak eta bost ziren haizeak– zirrararik zirraratsuena eragin ziòn azpi formarekin topatu –perla bat ere izan zitekeen, edo errubi bat–, eta hiru bider xuxurlatu zuen Gabinok esaldi bera:
2010
‎" Ipuinik ez", esaten genien. Beraz, garai hartan aurkitu genuen egoeraren aurrean hainbat borroka genituen, hainbat fronte irekita, bizitzako alor guzti guztietan: sexualitatearen arloan, lan arloan, hezkuntzan, familian, osasunean...
‎Behin ikusi dut ama egoera hartan, eta orduan izan zen; ama, izan ere, oinazeari eta bizitzaren alde ilunari aise ihes egiten ziòn emakumea zen, izeba Ernestinaren eskuetan utzi zuen Benjamin Maria zaintzeko ardura!?: aldi hartan, aldiz, hain zegoen fedeak sututa, non bere su hartan aurkitu baitzuen alde iluna argitzeko modua, gorputz osoa ere bere fedearen baitan zuzi bihurtu balitzaio bezala; fede haren beharra ere bazuen, nik uste, iraganeko hainbat kontu iluni. Benjamin Mariarenari bereziki, aurre egiteko modu bat ere bazenez, bere buruari zera esaten ari balitzaio bezala, etengabe esan ere:
‎Behin ikusi dut ama egoera hartan, eta orduan izan zen; ama, izan ere, oinazeari eta bizitzaren alde ilunari aise ihes egiten ziòn emakumea zen —izeba Ernestinaren eskuetan utzi zuen Benjamin Maria zaintzeko ardura! —: aldi hartan, aldiz, hain zegoen fedeak sututa, non bere su hartan aurkitu baitzuen alde iluna argitzeko modua, gorputz osoa ere bere fedearen baitan zuzi bihurtu balitzaio bezala; fede haren beharra ere bazuen, nik uste, iraganeko hainbat kontu iluni —Benjamin Mariarenari bereziki— aurre egiteko modu bat ere bazenez, bere buruari zera esaten ari balitzaio bezala, etengabe esan ere: " Porrot bat izan nuen neure sabelean eta porrot bat izan nuen haragiaren etxean, baina ez dut beste porrotik nahi, horretarako neure buruari uko egin behar badiot ere"; ni neu tuberkulosiaz gaixotu nintzenean ere, hargatik izan ote nuen aldamenean ama, nigana gau eta egun iraulia, Benjamin Mariaren itzalak hartara bultzatzen zuelako?
‎Orduan lehenengoz, eta Mikel Azurmendik telebistako programa batean" arrazista" deitu zionean bigarrenez. Euskal kulturaren egoera kaskarrean literatur aldizkaritxo bat atera nahi zuen gazte talde bat sasoi hartan aurkitzea mirakulua iruditu zitzaion Joxe Azurmendiri (ziur aski Jakin aldizkariaren hasieran bera eta bere lagunak izan ziren idazle taldea gogoratu genion, hortik konplizitatea), eta Obieta erdaldun hark hura ez ulertzeak sutan jarri zuen. Oso tipo desatsegina zen Obieta, eta oso atzerakoia, aurrekoa ez bezalakoa (Juan Plazaola historialaria, Juanolo ikasleontzat).
‎Sultanak desertuan galduriko ghat oasira gobernari igorri zuenean, Musa ibn Basry haserretu egin zen ezin gehiago. Jakitun zegoen urrun hartan aurkituko zuenaz: beduin zarpailak beren gameluekin, etxola miserableen inguruan lau ahuntz elorrietatik alhan, putzu apurretan ur gazi eta uherra
2011
‎Beste nortasun batekin, ihes egin zuen. Eta Bolatokiko mahai hartan aurkitu zuen laguntza muntaia gauzatzeko. Gerardo Setienekin eta Martin Bolatokikoarekin mintzatu naiz dagoeneko.
‎Apartamentuarenaz gain, forentseak erraztuko zion bidea heriotza egiazkotzat jotzeko. Mahai hartan aurkituko zuen laguntza, nortasun berri bat osatzeko behar diren agiriak eta eskuratzeko. Ziur Bolatokiko nagusiak eta mahaikideek esandakoa baino gehiago zekitela.
2012
‎Nire ustez Van Diemen en Lurraldearen ipar ekialdean egon behar zuten irla haietariko batera iristeko asmoa nuen, ahal izanez gero behintzat. Ezer ez nuen egun hartan aurkitu; baina biharamunean, arratsaldeko hirurak aldera, nire kontuen arabera Blefuscutik hogeita lau legoara nengoela, hego ekialderantz zihoan belaontzi bat ikusi nuen; ni ekialderantz nindoan. Deiadar egin nion, baina ez nuen erantzunik izan; edonola ere harengana hurbiltzen ari nintzela ohartu nintzen, baretzen ari baitzen haizea.
‎Barkatu... Arratsalde on, doktore (zeren botikariak atsegin handia baitzuen doktore hitz hau ahoskatzen, hartan aurkitzen zuen bonbaziatik zertxobait, beste norbaiti zuzentzean ere, berarengana jalgiarazi izan balu bezala)... Baina kontuz ibili zaparria irauli gabe!
‎Artean, gorputzarte nahasiak mundu pribatura baztertu ziren. Eta muga lausoa izanda ere, norberaren nitasun jarea espazio intimo hartan aurkituko zen. Kanpoan gero eta arautuago, homogeneoago eta zurrunagoa omen zen mundu soziala.
2013
‎Gardinertarrak apur bat aldendu ziren Darcyk beren ilobarekin berba egiten zuen bitartean; txundituta eta lotsa lotsa eginda, Elizabeth ia ez zen ausartzen begiak gizonarengana zuzentzera, eta zer zioen ere jakin barik erantzun zituen Darcy jaunak familiaren gainean egindako itaun gizalegetsuak. Elkarrekin azkenekoz izan zirenetik Darcyren moldeak hain aldatuta ikusteaz harri eta zur zegoenez, gizonak ahoskatzen zuen esaldi bakoitzak andereñoaren lotsa areagotzen zuen; leku hartan aurkitua izatearen desegokitasuna behin eta berriro zetorkion gogora mila ideiatan jantzita, eta elkarrekin eman zituzten minutu gutxi horiek Elizabethek bizi izandako unerik deserosoenetakoak izan ziren. Darcyk ere ez zuen askoz lasaiago ematen; berba egikeran ez zen ohiko soseguaren lorratzik ageri; eta hainbat aldiz eta hain era arrapaladatsuan galdetu zion ea Longbournetik noiz irten zen eta zer zela-eta zebilen Derbyshire aldean, argi eta garbi erakutsi baitzuen bere pentsamenduen nahasmendua.
2014
‎etxean bakarrik geratu eta garagardoa edan, txokolatea jan, irakurri/ filmak ikusi; baina, egiazki bihotzaren hondo hondoan banuen gordea zenbait mozorro sekula jantzi ez izanaren arantza3, eta orduan, orain dela astebete, kasualitateak zer diren, kide batek (T) Zuloara lagun nezala eskatu zidan, liburu aurkezpenen batera edo, eta T k aurkezpenaren antolatzailearekin hitz egin bitartean bazterrak miatzen eta liburuak hostokatzen jardun nuen, neure buruari ez erosi ezer ooommm ez erosi ezer ooommm mantra errepikatuz bat batean Frida Kahloren egunkari intimoen edizio aparteko eta eder batekin4 topo egin eta izoztuta gelditu arte. Egoera hartan aurkitu ninduen atzera T k eta (hasiera batean) oso altruista niretzat erosi eta poltsan sartu zidan liburua, dedikatoriaren orri zurian odolezko dardo bat idatzita utziz: departamentuko mozorro gaurako inspirazioa topa dezazun, compañera Frida; maitasunez, T. Trikimailua irentsi eta, apartamentuan, apur batez bazterrak nahasten aritu ostean, AEBetan bizi izan nintzenean, powow batean erosi nituen belarritako batzuk agertu zitzaizkidan, luzeak eta obalo formakoak tipi baten irudiarekin (unean, egia esan, lotsarazi ninduten) 5, eta telefono dei batzuk egin ondoren amak konfirmatu zidan haien etxeko ganbaran zegoela osabak orain dela urte batzuk oparitutako soineko luze loreduna, aspaldi erabili gabe zegoena fobia hartu niolako powowaren garai bertsuan jantzi nuen batean. St.
2015
‎Kasu hartan aurkitu zituzten ugazabak, eta epaitegietan dago afera.
‎Urriaren 3koa izan zen egutegian beltzez tindatu zen hurrengo eguna. Goizalde hartan aurkitu zuten Almudena Matarranzen gorpua, bikotekidearen eta haren amaren etxean. Indarkeria zantzuak zituen.
‎Horrelaxe suertatu ohi dira gauzak eta ezin besterik egin. Damianok ez zuen bere Dulce maitea taberna hartan aurkituko. Damianok Dulce ez baina beste norbait aurkituko zuen taberna hartan:
‎Zorionez, aurrez aurre zuten kontzeju etxe zaharkitua, eta hartan aurkituko zuten habia berria non egin.
‎Pater Nosterreko otoitz hau zein ederra den, eta nola hartan aurkituko dugun poza era askotara.
‎Badirudi, ene ahizpak, Jaunak hemen barruan dagoen gozotasun handia eman nahi izan digula aditzera, eta oso onuragarria da irakurtzen ez dakitenentzat. Hau ulertuko balute, otoitz honen bidez irakaspen ugari aterako lukete eta hartan aurkituko poza.
2016
‎Ezin ziurtatu, halere, idazlearen heriotzan fikzio tantarik ez dagoenik. Etxeberriak eta bere lan taldeak ere, hezur pila hartan aurkitutako arrasto batzuk Cervantesenak izan zitezkeela azaldu baitzuen. Izan zitezkeela.
2017
‎Hobeto esanda, ez zen zatarra, ez zen trapua, ez zen olioztatzeko aproposa... satenezko zapi bat zen, jantzi dotoreetako goiko poltsikoan apaingarri jartzen den zapi horietako bat. Zabarkeriak pilatzen ziren gordailu nahasi hartan aurki zitekeen inkongruentziarik handiena.
‎Eta aitzina jota, egun batean atekada jo zidan bihotzean Arantxak. Bihotza babestuko zidakeen oskola ez nuen behin behineko oporraldi hondartza hartan aurkitu, ezta axolarik hartu ere. Urusa zarenean dena beterik duzu, baina denaz itsuturik egoteko arriskua ere.
2018
‎Horrelakorik ez genuen askorik pentsatu Belarri Makurrek eta nik Suaren Gizonen gotorleku hartan aurkitu ginenean. Ideia bat baizik ez genuen:
‎Hodeiaren bedeinkazioa bizirik mantendu da oraintsu arte, baina ez dugu hartan aurkitzen Anderearen edo herensugearen aipamenik. Aldiz Donibaneko suekin duten lotura aski argia da.
2019
‎Berriro kristalezko mahaia zuen atari handi hartan aurkitu zen. " Oraingoan gauzak askoz hobeto egingo ditut", esan zuen berekiko.
‎Antzerkiak, dio Georgette Leblancek? hartan aurkitu nahi nuena ematen zidan: exaltaziorako motibo bat.
2020
‎Mendebaldean ohiko bihurtu zaigun angelu zuzenik ezin da uretatik jaio zen hiri errepublikar zahar hartan aurkitu.
‎Lehen egun hartan aurkitzea espero zuena eta barruan ikusitakoa ez ziren izan, ordea, gauza bera. " Telebistan, filmeetan, ikusten dituzu kartzelak.
‎Afariak bukatu eta handik puska batera, logeletara bildu dira ostatu hartutako gizon guztiak, gantz kandela bana eskuan. Beheko aretoa eta sukaldea txukundu eta gero, berriz hurbildu da Martina Babilen logelara, eta bere hartan aurkitu du mutila, Txarro eta Lauren ondoan dituela, tristurak goibeldurik biak. Kriseilua mutilaren aurpegira hurbildu du.
‎Zugarramurditik indarrez zetozten antzinako ur garbien murmurrean nabaritu nuen oraindik estali gabeko bizitza sendo baten edertasun guztia". Beste behin, lurralde horretan azaleratzen zaizkio poetari antzinako herriaren zantzuak, eta hartan aurkitzen du bakea.
‎Beste zerbait behar nuen. Nengoen kale hartan aurkituko ote?
‎Bazen bilduma bat Vidas ejemplares izena zuena, han agertzen ziren Padre Damian, santuak eta horrelakoak eta, tartean, baita bestelako bizitza batzuk ere. Bilduma hartan aurkitu nuen Emil Zatopek korrikalariaren bizitza kontatzen zuen komikia, liluratu ninduena. Neba zaharragoari kentzen nizkion.
2021
‎Tx. Lasagabasterrek zion K. Mitxelenaren Historia de la literatura vasca (1960) zela euskal eremuan egina izan zen lehen lan zehatza, arau historiografikoak zorrozki bete zituelako. Xehetasunetan sartu aintzin, aipa daitezke liburu hartan aurkitzen diren ekarpen handienak. Europako erresumetan erabiltzen ziren ezaugarri nazionalak Euskal Herrian falta edo bederen eztabaidagarriak ziren.
‎Eshkol urte bete lehenago hil bazen ere, haren ikasleek adin nagusiko dantzari profesionalak eta belaunaldi gazteagokoak dantza praktikatzen jarraitzen zuten, astean bost egunez eta egunean bost orduz, oraindik ere haien irakasle izandakoaren diziplina zorrotzari men eginez. Lockhartek segituan ulertu zuen zerbait egin behar zuela eskola hartako dantzariekin eta artxibo hartan aurkitutako materialarekin. Lockharten praktika artistikoaren ardatza beti izan da komunitate ezberdinekin lan egitea eta horien bizipenak eta memoriak erretratatzea.
‎Artalde osoa bildurik, leku egokian utzi zituen eta oilagorraren arrastoak bilatzen hasi zen. Bazekien inguru hartan aurkituko zuela animalia. Harri kozkor batzuk hartu eta haiek botatzeko habaila larrua prestatuta, aztarna bati jarraitu zion.
‎Kontu handiz aukeratu zuten lekua. Janari postuek eta artistek ere inguru hartan aurkitu zuten non kokatu.
‎Esku artean zuten liburua Wynkyn de Worderen inprentako ale bitxienetako bat zen: Gesta Romanorum, haren ale gutxi gelditzen ziren, eta Shakespearek hartan aurkitua zuen inspirazioa bere antzezlanetarako. Pentsio ingeles hartako komun zuloa egunero hornitzen zuten altxor bibliografikoak imajinatzea besterik ez zen gelditzen.
‎Ray eta Nick dira Xentimorik gabe ko protagonistak, eta musikari ibiltariak balira bezala sartu dira aretoan, batek gitarra eta besteak tronpeta joz, Balkanetako kale musikarien antzera, eta beraiekin batera munduko lekurik exotikoenetaraino joan gara, denboran atzera eta aurrera eginez, desordenarik miresgarrienean, beraien burutazio bihurgunetsuen arabera. ...a zoragarri horretan era guztietako pertsonaiak ezagutu ditugu, frantses eta italiar abesti ezagunen nahasketa zaporetsua dastatu dugu, zorabiatzeko moduko emakume eder bat maite dugu, giro iluneko musika klubeko ugazaba mafioso baten menpe ibili gara, Elvis Presleyren eta Migel Strogoffen telegrama bitxiak jaso ditugu eta Honorio delako baten zain egon gara, irudimenaren mapetako Albania ezinezko hartan aurkitu dugun arte, ezustean.
‎Uda hartan aurkitu genuen itsaontzia.
2022
‎Han bazegoen zeri begiratua, eta, jakina, errege Federiko Handia geratu zen miraritua. Hain lurralde emankorrik ez zuen inoiz ezagutu eta pentsatu zuen lurralde hartan aurkituko zuela kanta zoragarria, eta berehala galdetu zien biztanleei ea nor zen hango erregea.
‎Gaztelu eder baten gisan azaltzen da etxe hura, sukalde hura, bere iraganaren iruditegi ilunean. Memoriak baitio, noraezean eta galduta sentitu zen garai haietan, etxe hartan aurkitu zuela egoteko leku bat, mahai bat kafesne bero eta gazta puska batekin. Lasai hitz egiteko leku bat.
‎Batetik, beren umeak komentuan abandonatu zituzten amen izenak; bestetik, ume haiek bereganatu zituzten bikoteak. Bigarren zerrenda hartan aurkitu nituen neure gurasordeen izenak.
2023
‎Arrasate ondoan (Gipuzkoa) bada Udalatx izeneko mendi bat, inguru hartan aurkitzen da Lezetxiki harpe ziloa, Euskal Herriko ondare arkeologiko garrantzitsua dena. Jose Migel Barandiaranek eta Jesus Altunak orain arte aurkitu diren Euskal Herriko giza aztarnarik zaharrenak han atzeman zituzten, duela 50 urte.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia