2013
|
|
Pentsatu nuen nik zabaldu egingo niola leihatila preso bizartxodunari nahiz eta tabakorik ez izan; kortesiazko hitzen bat esateko, besterik ez bazen ere; adierazteko, modu erretorikoan agian, erruki nituela bai bera eta bai bere kideak; negargarria zela bizitza era
|
hartan
alferrik galtzea, Berlingo desertu eremuan bidetik harri koskorrak ateratzea beste xederik gabe. Oroitzapen bat batu zitzaidan pentsamendu harekin.
|
|
Bien arteko harreman ona gorabehera, negoziazioa impasse batera helduta zegoen, eta bi ordezkariek handik abiatzeko asmoa adierazi zuten, Madrilgo eta Londresko gobernuen eskuetan utzirik Nootkako auzia erabakitzeko zeregina. Beren idazkietan, frustrazioa adierazten dute biek, negoziazioen porrotagatik eta denbora tankera
|
hartan
alferrik galdu izanagatik. Hala ere, Monterreyn elkartzekotan geratu ziren, zerbait aurreratzeko esperantzan, eta adiskide gisa agurtu zuten elkar.
|
2019
|
|
Gure gorputza onartzen dugu, gure iragana, gure oraingo egoera, baina maitasuna beste batenganako mugimendua da, norberarenetik bereiziriko existentzia baterantz doana, helburu bat, etorkizun bat; hain zuzen, zama bat, tirania bat dagoela onartzeko modua ez da hura maitatzea, baizik haren kontra matxinatzea. Giza harreman batek ez du baliorik baldin immediatoan pairatua bada; haurrek gurasoekin dituzten harremanek, esaterako, kontzientzia baten gogoetagai direnean hartzen dute beren balioa; ez da mirestekoa ezkon harremana immediatoan erortzea eta ezkontideek
|
hartan
alferrik galtzea beren askatasuna. Ezkon amodioa esaten zaion eta atxikimenduz, erresuminez, gorrotoz, kontsignaz, etsipenez, nagikeriaz, hipokrisiaz osatua dagoen nahasketa konplexu hori errespetatzen dugula diogu, baina zuribide gisa erabiltzen dugulako diogu hori.
|
|
Errudun. Gurasoei gezurra esateagatik, Telefunkeni ordaintzeko eman zidaten dirua joko areto
|
hartan
alferrik galtzeagatik, ni baino zaharragoak ziren neska mutil haiekin egoteagatik, eskaintzen zizkidaten garagardo edota zigarro kaladak onartzeagatik errudun.
|
2022
|
|
...azpien gainean zabuka darabil motor baten zarata eginez, aurretik atzera eta eskuinetik ezkerrera, burrum burrum eta gizon horrek tinko eusten die nire eskuei, nire esku txikiei, berak eskutxo esaten zien zeren adin horretan artean ez ziren esku egiazkoak, eta egun batean zertzeko presa izango zuten bezeroen gorritasunen eta hozkaden azpian ihartuko zen gorputz hartan egiazkorik ez zegoen, gorputz
|
hartan
alferrik galtzekorik ez zegoen zeren nik artean ez neukan emakume helduaren usainik ez profil lizunik, ez nituen ezagutzen izerdia ez hormonak, ez hilekoa, alegia toki guztietatik ateratzen den gehiegizko zera hori guztia eta aurpegiari aire maiztu bat ematen diona eta inoren silueta dudazko eta ahul egiten duena, ez, ez nuen horrelakorik ezagutzen, eta nola eskatu niokeen amari barkamena bere al...
|