2006
|
|
Legea, beraz, 1882 urtean argitaratu zen eta egun ere indarrean dago, bertara batzen direla aldi
|
hartako
zenbait kezka. Lehena, zalantzarik gabe, Inkisizioak bulzenbidearen prozesua.
|
2007
|
|
sar dezake lege dekretua autonomia erkidegoko iturrien sisteman. Hala ere, garai
|
hartako
inguruabar dramatikoak eta guztientzat ulergarria zen neurriaren xedea aintzat hartuta, inork ez zuen Konstituzio Auzitegian errekurtsorik jarri. Zernahi gisaz, 2006tik aurrera egin diren autonomia estatutuen eraldaketetan lege dekretuak esanbidez sartu dira, eta beraz, eraldaketa horiek onesten direnean, ez dago inolako oztoporik lege dekretu autonomikoak egoteko.
|
|
Modu horretan, sistema ez zen sendotu eta «batetik bestera» ibili zen etengabe. Horri beste osagai batzuk ere gehitu ahal dizkiogu, kasurako konstituzio araubidea «pronuntziamenduen» bidez faltsutzea («estatu kolpeen» mota bitxia, garai
|
hartako
Espainian oso ugaria), «jauntxokeria», alderdi politikoen trinkotasun urria, hauteskunde azpijokoak eta errege politika konstituzio testuak alde batera utzita garatzea. Hori dela bide, ezin hobeto ulertuko dugu zergatik aurkituko dugun konstituzio testuen zerrenda luzea, bata bestearen atzetik, baina denboran iraun gabe eta behin betiko errotu gabe.
|
|
lehenengo aldia 1808 eta 1833 bitartekoa da, konstituzionalismoaren hasiera biltzen du eta funtsezko bi testu ditu: «Baionako Estatutua» izenekoa, 1808koa (konstituzio testu baten betekizun formalak izan arren, «Estatutu» izena du Baionan egin zelako, hau da, Espainiatik kanpo, Napoleonen agintepean, eta ez zen benetan indarrean egon), eta «Cádizko 1812ko Konstituzio» entzutetsua (garai
|
hartako
konstituzio testurik aurreratuenetakoa, Europarako eta Latinoamerikarako liberalismo eredua izan zena; Espainian tarteka egon zen indarrean eta testu hau ere ez zen errotu). Bigarren etapak aldi isabeldarra hartzen du, hau da, Isabel II. aren erregealdia, horren aita Fernando VII.a 1833an hil zenetik «iraultza ospagarria» gailendu eta tronutik kanporatu zuten arte, 1868an.
|
|
grebak, lehia Defentsa Militarreko Batzordeekin (armaden interesak defenditzeko talde edo sindikatu bihurtu ziren, eta Gobernuen politika argi eta garbi baldintzatu zuten) eta Parlamentarien Biltzarrarekin (horretan, batez ere, diputatu eta senatari errepublikar eta katalanistek parte hartu zuten, eta horiek Datorekin izandako istiluen eraginez, azken horrek kargua utzi zuen). Horren guztiaren eraginez, 1917 krisi politikoan, erregeak kontsulta egitera deitu zituen une
|
hartako
lider politiko nagusiak (Maura, Dato, García Prieto, Romanonesgo kondea, Santiago Alba eta Francisco Cambó) eta kontzentrazioko Gobernua eratzeko eskatu zien. Gobernu hori, Maura buru zela, 1918ko maiatzean eratu zen, baina oso gutxi iraun zuen, azaroan desegin zen eta.
|
|
Liberalek ez zioten barkatzen erregeari diktadura onartzea, diktaduraren aldekoek erregeari egozten zioten diktadurari ez eustea, errepublikarrak gero eta indartsuagoak ziren, eta Donostiako Itun izeneko programa politiko baten inguruan elkartu ziren. Donostian, 1930eko abuztuaren 17an, une
|
hartako
sektore politiko garrantzitsuenetako liderrak bildu ziren: Alianza Republicana (Alejandro Lerroux eta Manuel Azaña), Partido Radical Socialista (Marcelino Domingo eta Ángel Galarza), Derecha liberal (Niceto Alcalá Zamora eta Miguel Maura), Acción Republicana Catalana (Matías Mallol), Acción Catalana (Manuel Carrasco Formigueira), Estat Catalá (Jaime Ayguadé) eta Federación Republicana Gallega (Santiago Casares Quiroga).
|
|
Une
|
hartako
inguruabarrak zirela-eta, gertaerak pentsatu baino lehen gertatu ziren eta Gorteek, bat batean, erregearen uko egitea izan zuten aurrean eta Errepublika hautatzea beste aukerarik ez zuten izan. Hala ere, hori guztia egiteko modua konstituzio apurketaren kasu argia izan zen.
|
|
herrialdearen lurralde egituraketa. Eredu federala hautatu zen, eta garai
|
hartako
inguruabar historikoetan erraz errotuko ez zen arren, printzipio batzuk jaso zituen eta horien inguruan gogoeta egitea komeni da, batez ere, kontuan hartzen badugu 1978ko Konstituzioan ezarritako sistema autonomikoa, alderdi batzuei erreparatuz, ildo «federalekoa» dela.
|
|
e) Konstituzio Bermeen Auzitegia: Konstituzioaren IX. tituluan Espainiako konstituzio historian lehenengo aldiz ezarri zen Konstituzio Auzitegia, garai
|
hartako
beste konstituzio antolamendu batzuetan agertu zen moduan. Titulu hori 1933ko ekainaren 14ko Legeak garatu zuen.
|
|
familiaren ondare enbargaezina, nekazaritza kreditua, nekazaritza kooperatibak, aurreikuspen kutxak, nekazaritza eskolak, laborantza ureztatuak eta landa komunikabideak. Nekazaritza arazoa ere garai
|
hartako
gairik delikatuenetakoa izan zen. Egin nahi izan zen nekazaritza eraldaketa ez zen egin aurrekonturik ez zegoelako, formalistegia izan zen, ez zen inoren gustukoa izan eta ez zuen saihestu nekazarien mugimendu batzuek finkak okupatzea; horren eraginez, batetik, beldur moduko bat sortu zen «iraultza» egon zitekeelako; horrez gain, nekazaritzan eraldaketak egiteari aurre egiten zitzaionez, gaia oso polemikoa izan zen, eta arazo asko eragin zituen ordurako oso tirabiratsua zen gizarte egoeran.
|
|
Gertakari horiek gorabehera, garai
|
hartako
doktrinaren gehiengoak ulertu zuen Gobernuari konfiantza kentzeko modu bakarra Konstituzioaren 64 artikuluan ezarritako zentsura botoa zela. Artikulu horrek zentsura botoak ukitutako ministroa edo Gobernua dimisioa aurkeztera behartzen zuen, eta 75 artikuluak ezartzen zuen bakarra zen Errepublikako lehendakariak betebeharra zuela ministroa edo Gobernuko kideak euren karguetatik banantzeko, Gorteek euren konfiantza modu esplizituan ukatu baldin bazien; baina inola ere ez zuen ezarri Gobernuari konfiantza kentzeko prozedura alternatiborik, 64 artikuluan ezarritakoaz gain.
|
|
Hala ere, 1837ko Konstituzioa, kasu batzuetan, ez zen bete (adibidez, hori garatu behar zuten legeek garatu ez zutelako) eta, beste batzuetan, ageri agerian hautsi zen. Konstituzioa askotan eta modu larrian hautsi zenez, testuaren ospe ona ahuldu egin zen; eta horri garai
|
hartako
ezegonkortasun politikoa gehitu behar zaio: koroa ez zen izan erakunde moderatzailea, alderdi politikoek beren mesederako erabili zuten, etengabeko pronuntziamenduak eta altxamenduak egon ziren, Gobernuak ahulak eta ezegonkorrak ziren, parlamentu sistemetako botere legegilearen eta betearazlearen arteko ohiko loturak ez zuen funtzionatu eta, amaitzeko, hauteskunde azpijokoak gainerako guztia egin zuen.
|
|
Konstituzio horrek ospe handia izan zuen Espainiako mugetatik kanpo ere, eta Espainiako liberalismoaren ikur bihurtu zen. Nolanahi den ere, garai
|
hartako
errealitate politiko, sozial eta ekonomikoaren eta Konstituzioko ideia liberal berrien arteko egokitzerik eza, Fernando VII.a erregearen jokabide
|