2008
|
|
Ez genuen hitz askorik egin bidean, orduak eta orduak ematen genituen elkarri ezer esan gabe, baina momentu batean esku bat jarri zidan belaunean eta esan zidan asko maite ninduela, zuregatik ez balitz!, atera zitzaion, eta ez zuen gehiago erantsi, baina nik gogotik eskertu nizkion hitzok, nirekin zuen zorra aitortzen ari zitzaidan, eta ni pozik, oso pozik, eta Allariza iritsi ginenean, hoteltxo polit batean hartu genuen ostatu, ezagutzen du berorrek Allariz?, oso herri atsegina da, dena harrizkoa eta kale bihurriekin, oraindik gogoan dut zanburiñak probatu nituela bertako jatetxe batean, nik hasieran ez nituen jan nahi, ez zitzaidan haien itxura gustatu, baina Tomasek jateko eta jateko, afrodisiakoak direla, eta zanburiña bat probatu nuen, eta gero bestea, eta gero bestea, Tomasek barre egiten zuen niri begira, afrodisiakoak direlako gustatu al zaizkizu, Rosita?, eta eskua pasatzen zidan masailetik, eta ni alai alai, nola ez ba!, beste mahaietako jendeak begiratu egiten zigun, auskalo zer pentsatuko zuten, ez dakit zenbat zanburiña jango nuen, eta oheratu ginenean sekulako kabitu ezina sentitzen nuen urdailean, eta zanburiña guztiak bota nituen, baina Tomasek, kargu hartu beharrean, eskua kopetan jarri eta lagundu egin zidan, akabo afrodisiakoak! esan zidan barrezka, eta niri ere karkailatxoa atera zitzaidan afaritakoak botatzeari utzi gabe, Tomasek harrerara deitu zuen kamamila bat eskatzeko, ez naiz gau
|
hartako
beste ezertaz gogoratzen, biharamunean Baionara abiatu ginen, itsasoa ikustera, ni pozez zoratzen nengoen Tomas pozik ikusten nuelako, eta autoan zer esango, eta, gaur ez dituzu zanburiñak eskatuko, ezta?, eta nik ezin barre egin sekulako orratzak neuzkan-eta buruan, Baionara iritsi ginen, hotela hondartzaren parez pare zegoen, eta Tomasek argazki bat ateratzeko eskatu zion han hurbil polaroid b...
|
2009
|
|
Inaziok Filosofia eta Letrak ikasiak zituen, eta Antzinako Historian doktoregoa aterea; ikasle garaian, logia masoniko batean sartu zen, eta ezkutuko sinbologia eta astrologia erakutsi zizkioten. Logiatik bota egin zuten, jesuita gazte batekin harremanetan hasi zelako; hark erakutsi zizkion jesuiten diziplina aszetikoak, eta euskal nazionalismoarekin harremanetan jarri; Inazioren logiak, garai
|
hartako
beste batzuek ez bezala, ez zien uzten partaideei politikan sartzen; bestalde, nahiz eta errespetatu norberaren erlijio joerak, jesuitekin behintzat ez zuten harreman onik, iniziazio metodoak eta interpretazio sinbolikoak elkarren kontrakoak baitziren.
|
|
Bada, erregimenaren tesien besotik helduta zihoan errezetategi morala bihurtu zen, ez gehiago ez gutxiago. Garai
|
hartako
beste faxismo batzuek bezala, frankismoak garbi ikusi zuen erabat desegin beharra zegoela zegoena, eta berritik eraiki gero, bere parametro ideologikoetan oinarri hartuta, eta hala egin zuen.
|
2010
|
|
Abiapuntua ETAk hil zuen gure institutuko ikasle baten gertakizun goibela izan zen. Tankera
|
hartako
beste testu batzuk idatzi nituen haren ondoren eta haien inguruan hasi zen Ohe bat ozeanoaren erdian eleberria sortzen, 2001 urtearen bukaeran argitaratu zena. Eleberriaren aurrerapen gisa handik hartutako kontakizun batzuk liburu txiki batean atera ziren lehenago, 1996an, Ahotsak izenburuarekin.
|
2011
|
|
Pragako farolek itzal luzeak marrazten zituzten kaleetako bazterretan. Udazken jelatu
|
hartako
beste arratsalde askotan bezala, hotzak herritar gehienak haizatu zituen eta inguru haietan guztietan txakurrik ere ez zen ikusten.
|
|
Ondo gogoan daukat garai
|
hartako
beste gertakari bat, bizi naizen arte egundo ahaztuko ez dudana. Arratsalde batean, lantegia itxi aurretxoan, Teresa Txantxiku etorri zen gugana:
|
|
Kaskabeltzen herrian eta inguru
|
hartako
beste batzuetan egon eta gero, zuloginen gabiltzan lekura abiatu gara berriro. San Carlos Misiora gerturatzean, lagunei agur esan eta harako bidea hartu dut, neuk bakarrik, Luzio Agirre jesuita ikusteko.
|
2019
|
|
Hogei minutuko ekina, tentsioaz husteko. Hasperen bat libratu zuen, jeep
|
hartako
beste lagunak beren pentsamenduetan nagitzen zihoazen bitartean. Denek bazuten zer egin, berehala altxatuko zen pastel koloreko egunaren karietara:
|
|
Frantses irakurlea ere apenas zegoen à la recherche argitaratu zenean!, baina tradizio literario handiko irakurlea izaki, trepeta guztiak zeuzkan berehala ohitzeko. Arrietaren itzulpenari âedo garai
|
hartako
beste lanen batiâ egoztea hain paragrafo luzeak ia arnasestuka bukatu beharra, bizkarra erakustea da gure errealitateari. Oharkabean bada ere, esaten ariko ginateke ez dela posible Yourcenarren nobela euskarara ekartzea (are gutxiago Prousten nobela erraldoia).
|
2020
|
|
Baina, gizartea aldatu den heinean, jolaslekuak gutxitu egin dira eta zaparroen aisialdirako aukerak ugaritu. Horretaz aspaldi konturatu ziren Piru Gaintza eta garai
|
hartako
beste teknikoak. Hori dela eta, Felix Oraà ¡ presidenteak, euren eskaerari jaramon eginez, Lezamako instalazioak egin zituen orain ia berrogeitamar urte.
|
|
Hain jakina ez den arren, Mikel Laboak ere egin zuen pausa dezenteko bat. Gontzal Agotek Badok atarirako testuan idatzi bezala," 1978 urterako Laboa nekatuta sentitu zen, eta, garai
|
hartako
beste abeslari askoren moduan, etenaldia egitea erabaki zuen". Eten hark 1984 arte iraun zuen, nahiz eta tartean Lau Bost diskoa grabatu.
|
2021
|
|
" Gaurko asmatzailea Selim Al Qadi izan da!". Sakela bete diru, egun hartan bastila handi eta gozo bat eraman nuen Redarenera, eta gisa
|
hartako
beste goxoki bat eraman nuen, handik hamabost bat egunetara, azkenik, Reda askatu zutenean.
|
2022
|
|
Gero, konturik handienaz, ohol handi baten gainean ipini zuten eta, bi soldaduren artean, batek aurretik eta besteak atzetik helduta, Montmorteko parkera eraman zuten. Bien bitartean, eskualde
|
hartako
beste herrietara igorriak zeuden ofizialak alde guztietatik iristen ari ziren, beren kapa luze berdeak soinean zituztela. Merkatariak zain zeuzkaten irribarrez beren denden atean.
|
2023
|
|
Gogoan dut, psikologo jauna, Antónioren eta gazte galiziarren kasuetan bezala, inork ez zuela hatz bakar bat ere mugitu Orbaitzetako gazte haren alde. " Gerra txiki"
|
hartako
beste" alboko biktima" bat zen, espainiar poliziak zirelakoan hil zituzten nire ezagun galiziarrak bezala, etakidea zelakoan hil zuten herrikide portugesa bezala. Baina gerra hura ez zen nirea, edo hori uste nuen nik orduan.
|