Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 74

2000
‎Nola oroitarazi zidaten don Fidelen hitzek Alain Coup d’Œil itsas lapur begibakarrarenak, noiz eta kortsario frantsesak garbi utzi baitzidan ezen haren begia Jainkoaren begia zela, eta begi hark erabakitzen zuela bizitzaren eta heriotzaren arteko aldea bere menekoen artean! Zeren eta don Fidel ere halatsu baitzebilen bere plantazioneko erresuma tipi hartan, bertze jainko tipi bat bezala, bere faboreak eta eskubideak menekoen artean banatzen.
‎Zeren ez uste ezen Mattini nion gorrotoa eta herrazko herra ni mundurat etorri orduko biribildu zitzaidala, ezta gorroto biribil balizko hark erabaki zituela ere ene handik aitzinako urratsak, halabeharrez; ez dizut erranen, halaber, maitatu baizik egin ez nuela, zeren baitakizu nolakoak izaiten diren umeen arteko harremanak, orain maite du batak bertzea eta orain gorrotatzen du, orain akort eta alegera daude eta orain eta haserre, eta, beraz, badirudi ezen badela aldi bat onerizkoarentzat eta bertze aldi bat gaitzerizkoarentzat, eta b... Baina sentimendu hauen joan jinetan, edo joan jin hauen gainetik, uste dut, orobat, ezen beti ere mintza daitekeela jokamolde orokor batez, eta oker handirik gabe erran diezazuket ezen ene jokamolde hura maitasunezkoa izan zela.
‎Hori gorabehera, ezin izan ditugu ezkutatu legeria sailkatu eta korapilatsu bati loturik egon daitezkeen makur handiak. Kontratu horiek halakoa eskatzen dute; horrexegatik, gobernuaren zuhurtziaren pean jarri dugu auzia, hark erabaki dezan ea kontratu mota horiek beste behin ere arautu behar diren.
2002
‎Horiek guztiak ere beti zoratzen edozerekin: antolaketarekin; publikoarekin, zeinek, zineman hain aditua izanik, bai baitaki aurkezten zaion filma aintzat hartzen; bertako gastronomiarekin, zein exotikoa baita benetan, nahiz eta hanburgesa koipetsuen eta garagardo garratzagoaren mira egin; filmak hautatzeko batzordearekin, zeinek ekarri egin baititu jaialdira; egokitu zaien epaimahai bikainarekin, baina betiere, noski, hark erabakia noiz emango, ez baita bizimodua zerbait jasoko dutela aditu eta zain eta zain egon behar izatea. Bien bitartean, epaimahaia erabat ernegatuta, hainbeste lelokeria ikusi beharrarekin (gogoan al du norbaitek «Goldberg bariazioak» filma?
‎Esertzen ginen laurok, lasai lasai, afalondoan telebistaren  aurrean, eta bat batean anaia Tomasek hurrengo egunean nora joango ginen adierazten zidan. Konformaerraza naiz ni neurez, eta ez nion sekula trabarik ipintzen hark erabakitakoari. Are gutxiago gure egoeran, zeren gu emazte Pilar eta biok, alegia haien udaro udaroko gonbidatuak baikinen euren etxean, eta gonbidatu izateak nahiz gizonak anaiak eta andreak ahizpak izan haien azpiko egiten gintuen, neurri batean bederen, eguna nola antolatu erabakitzerakoan.
2003
‎Laburbilduz, hobe da lasaigarririk ez hartzea; premia larria nozitzekotan, sendagileak hala agindurik bakarrik hartuko dugu: hark erabakiko du kasuan kasurako lasaigarri mota egokiena.
2004
‎Dirudienez, Valentziako Erkidegoan tradizio handia duen «parany»aren metodo tradizionalaren bidez ehizatzen dira hegazti basatiak. Urte askoan auziak izan ondoren, oraingo honetan Europako Erkidegoetako Justizia Auzitegiari egokitu zaio txanda, eta hark erabaki du bere praktika desbaimentzea. Errotze herrikoia eta laboreak babesteko metodo horren erabilera zaharra ez dira aski izan Europako Auzitegia konbentzitzeko.
2005
‎Aitak debekatua zidan halako kontuetan parte hartzea, baina, hala ere, ahal nuen guztietan inguratzen nintzen batzarra egiten ari zirenen artera. Zirraragarria gertatzen zitzaidan hura; bazirudien jende hark erabakitzen zuela gizadi osoaren etorkizuna; zer gizadiarena!, unibertso osoarena ere esan zitekeen, hainbesteko ahalegina eta grina jartzen baitzuen nork bereari eusten. Ni frontoiaren beste aldean jartzen nintzen, behiala komunista igo ohi zen bidezidor hartara ematen zuen atakaren ondoan, eta iruditzen zitzaidan ezen handik, edozein mementotan, gerra hastean erreketeengandik ihesi joandako komunista hura agertuko zela berriro, eskopeta bizkarrean zuela eta" gora Errepublika" oihukatuz, ukabila jasota, frontoian bildutako jendea ikusirik hunkituta, hainbeste urte igarota ura bere bidera itzulia zela pentsatuz.
2006
‎Pertsona horrek jakin zuen berankorren fitxategi batean sartuta zegoela hilabete batzuk geroago, banku batek jakinarazi zionean. Iratxek gertatutakoa salatu zuen Datuak Babesteko Agentzian, eta hark erabaki zuen zehapen prozedura hastea, eta Asnefi isuna jarrita amaitu da. Ohiko praktika Elkarte horrek azaltzen du bankuek edo telefonia enpresek zordunen fitxategietara jotzen dutela maiz, zorrak kobratzeko presio neurri gisa.
‎Alde horretatik, sistemak hainbat berrikuspen egin ditu, eta horietako azkena gaur egun martxan dago. Etiketa hau lortu nahi duten zerbitzu fabrikatzaileek eta ekoizleek eskaera bat bidali behar diote fabrikatzen, merkaturatzen edo inportatzen den estatu kideak izendatutako agintari eskudunari, eta hark erabakiko du noiz eman. Etiketa erabiltzeak zenbait gastu dakartza berekin:
‎Cristinak arkitekturako prestakuntza zeukanez, hark erabakiko omen zuen zer egin eta zer ez egin, Albertok esan zigunez. " Baina zalantzan, hobe ezer egiten ez baduzue", erantsi zuen.
2008
‎hura kontratatu, hark auzia irabazi, markesa anderearen gurasoek legegizon distiratsua festa batera gonbidatu, honek haien alaba, hogei bat urteko neskatxa artean? dantzara atera eta bals hark erabaki baitzuen bi dantzarien etorkizuna; eta markesa anderea hain zegoen harro, bestalde, orduan gertatuaz, non, senarra kanpora joaten zenean, kontu kontari aritzen baitzen bere bi alabekin, une berezi haien nondik norakoak gogoan: –Festan ikusi orduko ohartu nintzen zuen aita maite nuela.
‎Hala, bada, irudizko mapa hark erabaki zuen, neurri handi batean, uhartean gertatuko zen istorioa. Mapan bi ainguraleku agertzen direlako, adibidez, obraren une batean goleta ainguraleku batetik bestera doa, Israel Hands pertsonaia barruan duela.
‎Ia kasu guztietan, nahiago izaten da, etxeko kide gisa, erretzaile ez diren eta maskotarik ez duten pertsonak. Estatistikarik gabe Ez dago estatistika ofizialik etxebizitza partekatzen duten pertsonen kopuruari buruz; izan ere, alokairu kontratua, eskuarki, titularraren izenean agertzen da, hark erabakitzen baitu, batzuetan, beste pertsona batzuei gainerako gelak alokatzea. Jaime Cabrero Madrilgo Higiezinen Jabetzako Agenteen Elkargo Ofizialeko lehendakariak (API) azaldu du partekatutako etxebizitzen kopurua alokairu guztien %7 izan daitekeela.
‎% 5,036) gehienez ere sei hilabeterako, 3.000 eurotik 60.000 eurora. Bankinter da gordailu modalitate hori sustatzen gehien eragin duen entitateetako bat, eta hark erabakitzen du eskaintza berritzea. Une honetan, martxan dago “Depósito al 7, 5%+ Bono Clip”, bi produktu erabat desberdin kontratatuz bezero bihurtzeko aukera ematen duena:
‎Horiek gehienak amaitu dira. Guztiak Bridgestonerekin dabiltzala eta, lasterketa ez du etxe hark erabakitzen. Beste kontu bat da taldeek zein erabilera egiten duten Bridgestonek asteburuan eskaintzen duen goma desberdinen artean.
‎«Ez dago oinarri zientifikorik hori baieztatzeko». PPk eskatu zuen Segurtasun Nuklearraren Kontseiluari uzteko txostena egiten, hark erabakitzeko zentrala bideragarria den edo ez.
‎...bat batean eta ezustean; hain abokatu distiratsua izan zen, izan ere, markes jauna bere garaian, non markesa anderearen familiaren kontu bategatik –familiak jabetza titulu batzuk zituen auzi– hura kontratatu, hark auzia irabazi, markesa anderearen gurasoek legegizon distiratsua festa batera gonbidatu, honek haien alaba –hogei bat urteko neskatxa artean– dantzara atera eta bals hark erabaki baitzuen bi dantzarien etorkizuna; eta markesa anderea hain zegoen harro, bestalde, orduan gertatuaz, non, senarra kanpora joaten zenean, kontu kontari aritzen baitzen bere bi alabekin, une berezi haien nondik norakoak gogoan: " Festan ikusi orduko ohartu nintzen zuen aita maite nuela.
2009
‎Gaur bertan eramango dute Pedraz epailearenera, eta hark erabakiko du zer egin harekin.
‎Inbertsio horretarako ahalik eta kapital gutxien erabiltzea, apustu horien arriskugarritasuna jakinda. Inbertsioa burtsako aditu baten esku jartzea, hark erabakiko baitu eragiketaren egokitasuna. Inbertsiogileak hasieran jarritako helburua lortzen denean, irabaziak kontrolatzea eta erosleen posizioak saltzea.
‎Lehenengoan, erreklamazioa izapidetzen duen administrazioak gertaeren berri ematen dio enpresari eta planteatutako arazoari konponbidea emateko eskatzen dio, gehienez ere 15 eguneko epean. Erantzuna lortzen denean, kontsumitzaileari jakinarazten zaio, eta hark erabakiko du onartu ala ez. Hala ere, borondatezko tramitea denez, gerta daiteke aldeen artean hasierako akordioa lortzea eta enpresak ez betetzea.
‎Horregatik ez dugu, oraingoz, Administrazio Batzarraren erabakien inguruan hitz egingo, adierazi dute Arabako Goi Mendi Eskolako kideek. Hurrengo egunetan bilera izango dute Gaubeako herritarrek Aldundiarekin, eta hark erabakiko du Valparaisoren etorkizunaz.
‎Konposizioak eta hitzak hark ondu arren, idazle baten gisan bakardadean sortuz sufritu egiten dut?, taldekideekin eginiko entseguetan osatu eta borobildu ditu kantuak. Dena dela, disko honetan Goenaga bera aritu da ekoizle lanean, eta hark erabaki du zein protagonismo eman taldekideen musika instrumentuei eta, ondorioz, zein estilo eman diskoari.
‎Haien erabakiak bete beharrekoak izango dira, baina herrialdeek Ecofinera jo ahal izango dute, hark erabaki dezan
‎Hala ere, haien erabakiren batek herrialdeetako aurrekontuetan eragina badu banku bat lagundu behar bada, esaterako, erakunde horiena ez da izango azken hitza. Herrialdeak nahi izanez gero, Ecofinera jo ahal izango du, hark erabaki dezan. Kasu horietan, Europako finantza ministroen taldearena izango da azken hitza eta erabakia.
2011
‎Jarrera aldaketa zuritu du Javier Markotegi parlamentariak; haren arabera, «arrakalak» itxi dizkiote legeari: «Ez da eutanasia lege bat; bizitzaren azkenean dauden pertsonen mina arintzea baino ez du xede».Erabat gaixotu aurretik, herritarrek aukera izango dute ordezkari gisako bat izendatzeko; hark erabakiko du, gaixoak ezin badu, tratamendu bati uko egin edo ez. Gainera, lehen arretako zentroetan batzorde etiko bat sortuko dute, zalantza kasuetan erabakitzeko; gaur egun, ospitaleetan soilik daude horrelakoak.Zaintza aringarriak jasotzeko eskubidea bermatzen du parlamentuak onartutako legeak.
‎Zabaldu dute Bilduri eta haustele elkarte independenteei hauteskundeetara aurkeztearen aldekoak direla biak ala biak. Erabakitzeko bozketan berdinketa egongo balitz, auzia Desadostasun salara pasatuko litzateke, hark erabaki dezan.Estatuaren abokatuak eta Fiskaltzak Bilduren zerrenda guztien eta hemezortzi hautesle elkarteen aurka aurkeztutako inpugnazioak Espainiako Segurtasun indarren eta Ertzaintzaren txostenetan oinarrituta daude. Txosten horien arabera, Bilduren zerrendak eta hautagaitza independenteenak «ETA Batasunak zuzendu, koordinatu eta osatu» ditu.Bildu koalizioak Espainiako Auzitegi Gorenean aurkeztutako alegazioetan, berriz, argi dio Bildu ETAk eta Batasunak diseinatuta dagoela esateko «froga objektiborik» ez dagoela.
‎zinta itsaskorra, eta termozigilatzea. Esterilizazio zentraleko ikuskatzaileen arabera erabiltzen da sistema bat ala bestea, hark erabakitzen baitu zein den egokiena, pakete motaren eta esterilizazioaren eraginkortasun mailaren arabera.
‎Ekintza bideojokoei esker, garuna azkarrago entrenatzen da, hark erabaki zuzenak har ditzan. Hala dio ikerketa berri batek:
‎Salaketaren ondoren, Justiziak ezartzen du nork izan zuen gertatutakoaren errua eta nori dagokion kalte ordainen kargu egitea, konpentsazio ekonomiko bat ordaintzea erabakitzen denean. Kalte ordainak Kalteak epaimahaiaren aurrean egiaztatzen dira, eta hark erabakitzen du kalte ordaina ordaindu beharra dagoen eta zenbatekoa finkatzen duen. Istripuan erantzukizun zibila eta penala egon daitezke.
2012
‎Hark prestatu behar ditu menuak, eta zalantza bat baino gehiago sortuko zaizkio; hark erabaki behar du zer eta noiz erosi eta, hori gutxi balitz bezala, haren ardura da gastua kontrolatzea eta gauza guztiak behar bezala ateratzea.
‎«Benetako sinesle guztiek muturrik egokienetik kraskatu behar dituzte arrautzak». Eta muturrik egokiena zein den, badirudi, nire uste apalean, gizon bakoitzaren barruari utzi behar zaiola erabakitzen, edo gutxienez epaile nagusiaren eskupean, hark erabaki dezan. Baina Muturzabalzale erbesteratuek hain sinesgarritasun handia dutenez Blefuscuko Enperadorearen Gortean, eta ezkutuko hain laguntza eta adore handia beren alderdiaren aldetik hemen bertan, gerra odoltsua izan da bi Inperioen artean hogeita hamasei ilargialdietan, era askotako emaitzekin; denboraldi honetan berrogei itsasontzi nagusi galdu ditugu eta ontzi txikien askoz kopuru handiagoa, gure itsasgizon eta gerlari onenetariko hogeita hamar milarekin batera; eta arerioak jasandako kaltea nolabait gurea baino handiagoa izan dela kalkulatzen da.
‎NEKANE. Epaileari demanda aurkeztuko zaio eta hark erabakiko du aurrera jarraitu ala ez.
‎3.Hitzarmen hau indarrean jartzen denetik bost urteko epea azkendu ondoren eta Lanaren Nazioarteko Bulegoko Administrazio Kontseiluak 31 artikuluari dagokion txostena prestatu ondoren, Kontseiluak aztertuko du derrigorrezko eta nahitaezko lan mota guztiak, beste luzamendurik gabe, ezabatzeko aukera eta, ildo beretik, hark erabakiko du ea komeni den gai hori Konferentziaren gai zerrendan sartzea.
‎Konbentzio honetako bi edo zenbait estatu alderdiren arteko edozein eztabaida, negoziazioen bidez konpondu ez dena eta Konbentzioaren interpretazio edo aplikazioari dagokiona, eztabaidan parte diren alderdiek hala eskatuta, Nazioarteko Justizia Gortearen mende jarriko da hark erabaki dezan, eztabaida konpontzeko bestelako prozedurarik ez dagoen heinean.
‎Horrela, estatuak izendatzen eta onartzen ditu gizarteko elkartelegitimoak: esaterako, hark erabakitzen du zer den familia eta zer ez, zer denelkartea eta zer ez, zer den legezko alderdi politikoa eta zer ez. Hark erabakitzenditu identitate sozial legitimoak:
‎Arauak ez du galarazten iragarritakoak ez diren sariak ematea, baldin eta «kalitate eta balio bera» badute. Epaileak aztertu behar ditu produktuak eta hark erabaki behar du antzeko kalitatea eta balioa duten. Hori hala ez denean soilik hartuko da enpresariaren edo profesionalaren jarduera iruzurrezko jardueratzat.
‎Kontsumitzailearen jokaera ekonomikoa aldatzearen baldintza horri esker, publizitate gehiegikeriaren zilegitasunaren inguruan zalantza guztiak argi ditzakegu. Publizitate argudio edo baieztapen bat ez bada egokia edota ez badu gaitasunik kontsumitzailearen jokaera aldatzeko, hark erabaki ekonomiko bat har dezan, ez da engainuzkotzat emango eta publizitate gehiegikeria bat dela ulertuko da. Publizitate tipo hau sortzen da kontsumitzaileak ez duenean publizitatean hedatutako informazioa serio hartzen eta, ondorioz, sinesgarritasunik ez dionean ematen.
‎Hil zenean eta, hark erabaki bezala, hiletak atondu zituztenean elizatik pasatu gabe, zurrumurru eta asko izan zen herriko giro elizkoienetan. Gero, hilobi zibilean lurperatu zutenean, zurrumurruak eta haserre bilakatu ziren.
2013
‎aholkulariarena. AEBek azken lau urteotan Ekialde Hurbilean eta Afrika iparraldean egindako esku hartze militarrak hark erabakitakoak dira neurri handi batean. Fronteak zabaldu eta eraso teknikak kontzentratu egin ditu:
‎Nire anaiak ez zuen negarrik egin, isilean amaren ondoan egon zen heldutasunez, gertatzen ari zenak zer ondorio izango zituen ulertuko balu bezala. Bilboko Gran Via ondoko bulego hartan zegoen gizon lodikote hark erabaki zuen nire anaia ez zela nirekin batera Ingalaterrara etorriko, ezarrita zeukaten adin epea pasatua zuelako. Eta, horrekin batera, hark erabaki zuen biok hirurogeita bi urtetan gutxienez bananduta egongo ginela.
‎Bilboko Gran Via ondoko bulego hartan zegoen gizon lodikote hark erabaki zuen nire anaia ez zela nirekin batera Ingalaterrara etorriko, ezarrita zeukaten adin epea pasatua zuelako. Eta, horrekin batera, hark erabaki zuen biok hirurogeita bi urtetan gutxienez bananduta egongo ginela. Ez zait inoiz gizon haren aurpegia ahaztuko.
‎Eta horretan ez zuen beti bat egiten erredaktore buruarekin, hala nola Arnaud Pochelourekin. Pochelouk eskuratzen zituen artikuluak, eta hark erabakitzen zuen zein argitaratu, zein ez, zein gibelatu, eta berdin, hark zuzentzen eta aldatzen zituen, beharrez, artikuluak. Hura zen argitaratzen zenaren erantzule, baina Hiriart Urrutiri ez zitzaizkion hainbeste gustatzen haren lanak, Piarres Lafittek azaldu zuenaren arabera:
‎Inurri hark erabaki zuen, behingoz, inurri gisa errealizatu behar zuela. Eta horretarako, ezinbestekoa iruditu zitzaion elektrizitate zutoin baten puntaraino igotzea eta hango kableak ukitzea, batzuetan zenbait txori pausatzen ziren lekuan.
2014
‎AEDE elkarteko kideak ez daude horrelako plataformen kontra, baina bereak ez diren edukien erabileraren truke ordaindu behar dutela uste dute. Horrela eskualdatu zioten egungo Gobernuari, eta hark erabaki zuen bere eskaerak jasotzea eta, Jabetza Intelektualaren Lege berrian, edukietarako lotura bidezko kanona erreal bihurtzea. Prozedura polemika gogor baten erdian egin zen, eta aurreko urrian Legebiltzarretik igaro zen lege aurreproiektu batetik abiatu eta Gobernuko alderdiko botoekin onartu zen.
2015
‎Elikadura arloko Segurtasunaren Europako Agentziak, ordea (EFSA siglak ditu ingelesez, eta hark erabakitzen du elikagai batek osasun adierazpenenen bat eraman dezakeen edo ez), honako baieztapen hau baino ez du onartzen oliba olioarentzat: " Oliba olioaren polifenolek babestu egin dezakete odoleko kolesterola oxidaziotik".
‎Dei gehienetan, operadoreak dagokion koordinatzaileari pasatuko dio deia, eta hark erabakiko du zer baliabide behar diren eskaerari erantzuteko.
2016
‎Horrez gain, erasotuari laguntza eskainiko diote zerbitzu ezberdinetara joateko, erasotuak hala nahiko balu. Bestalde, erasotuaren erabakia eta iritzia" beti" errespetatuko direla azaldu dute, eta hark erabakiko duela zein prozedura jarraitu nahi duen. Horretarako informazio zehatza eskainiko diote.
‎◦ Taldeburu bat hauta ezazue; hark erabakiko du abiadura noiz alda. Besteek segurtasundistantzia bat atxiki behar dute (bizikleta baten luzerakoa).
2017
‎Jaunak agintzen zuen emakumeen lanaren eta harreman sozialen gainean; esaterako, hark erabakitzen zuen alargun bat berriz ezkonduko zen eta zein izango zen haren ezkontidea. Areago, zenbait eremutan ius primae noctis eskubidea ere eskatzen zuten, jopu baten emaztearekin haren ezkontza gauean lo egiteko eskubidea?.
‎Atxilotuta dago, bere eskubideak irakurri dizkiogu eta ezin izango du gaur etxean lo egin. Bihar epailearekin egon behar du eta hark erabakiko du zer egin behar den.
‎Arrazoi duzu bai, eta ez naiz batere harritzen esaten didazunean ezen, nire arima bakarrik ez, zurea ere arrisku latz eta bizian jartzen dudala; hala bada, nahikoa izango da gutako bat amildu eta hondoratzea bekatu eta lizunkeriaren padura zingiratsuan, oraingoan ni neu, tentaldiei aurre egin edo ihesari garaiz ematen asmatu ez dudanez, eta ohartzen naiz ez dudala eskubiderik nire eroriko honetan beste inor murgilarazteko, itotzen ari denak edozeri heltzeko berezko sen eta joera duen arren; beraz, zure lasaitasunerako jakinarazten dizut nire baimen oso osoa duzula, aurrerantzean igortzen dizkizudan eskutitzak, honako honetxekin hasita nahi baduzu, irakurri eta zabaldu ere gabe sutara botatzeko, bai eta erantzuteari uzteko ere, hartara lasaiago biziko bazara eta jakintzarako hain mesedegarri diren zure lanei ekingo badiezu. Ez dizut baimenik ematen ordea, uko biribil eta erabatekoena ematen diot, zure lerro eta hitz arteko aholku baino gehiago iradokizun lauso den horri, alegia, orain arteko gutun guztiak apezpikuaren esku uztea, hark erabaki dezan zer den niretzat egokiena. Ez ditut ukatzen gure gotzain jaunaren jakituria, onberatasun eta gaitasuna nire auzi honetaz ebatzi eta epaitzeko, ezta egokiena hori litzatekeenik ere, baina harengana jotzeko deliberoa nik neuk hartu behar dut; honekin ez dut esan nahi bihar bertan egingo ez dudanik, baina uler ezazu, nire lagun on horrek, gure dotrinak ere huts egiteko, akats eta okerretarako aukera uzten digula, eta horrexegatik da, hain zuzen ere, ederrago eta handiago garaipena, bekatuaren gau ilunetik Jainkoaren garbitasunezko egunsentira irten ahal izatea.
‎Urdangak. Edonork du eskubidea egunkariak saltzeko bere sabelari esker, hark erabaki zuen bezala. Ba ez.
‎Estatuak EBn sartzeko metodoa bakarra da munduan, estatuek, nazioarteko erakunde horretan sartzean, beren subiranotasunaren alderdi batzuk ematen baitizkiote Bata sunari, hark erabakiak estatuen gainetik hartzeko ahalmena izan dezan. Subiranotasuna partekatzeak esan nahi du estatu kideek beren erabaki botereetako batzuk Batasuneko instituzioen esku uzten dituztela, haiek, demokratikoki eta Europar Batasunaren espa rruan, erabakiak har ditzaten denen intereseko gaietan.
‎Komeni da pisuaren% 10 baino gehiago ez kargatzea. Dena den, mina agertzen bada edo molestiarik badago, medikuari galdetzea da egokiena, hark erabakiko baitu zein neurri hartu behar diren. Garrantzitsua da atsedena ez hartzea eta ahalik eta bizimodu normalena jarraitzea, ahal den neurrian aktibo mantentzea.
2018
‎14nako berdinketara arte Ibai Zabalak eutsi zion bikote urdinari, eta, hortik aurrera, Urrutikoetxeak gora egin zuen. Hasierako nagiak aldenduta, bere onera itzuli zen, eta hark erabaki zuen partida. Zaratamoztarra aske dabil, ligaxkako lehen itzuli bikaina egin du, eta bost garaipen lortuak ditu.Bengoetxeak eta Larunbek, berriz, etsita bukatu zuten.
2019
‎Erakunde horietakoren batera joan beharrean, etxe agentzia batera joanez gero, eta baserriak zenbat balio duen hark erabakiz gero, emaitza" oso desberdina" izango dela azpimarratu du Eizagirrek. Haren esanetan, hortik sortzen dira familia liskarretako hainbat.
‎Baina, bat batean, egin zuen. Eta, liburuan proposatzen dudan moduan, hark erabaki hori hartu zuen mugimenduak indar handia hartu zuelako kalean, masa kritiko bat sortuz. Eta eragina izan zuen Beyonceren gisako izarretan ere.
‎1938 eta 1942ra arte ez da aldatu emakume ezkonduaren estatusa: obedientzia zorra ezeztatu egin da, nahiz eta aita izango den familiaren burua aurrerantzean ere; hark erabakitzen du non bizi, baina emazteak kontra egin diezaioke erabaki horri, arrazoi funtsatuak argudiatuz gero; emakumearen ahalmenak handiagoak dira; haatik, artikuluaren azken zatiak auzitan jartzen du lehenbizikoa, formula nahasi honetan: –Emakume ezkonduak ahalmen juridiko osoa du.
2021
‎Junquerasek gutunean esandakoak hizpide hartuta, JxCren bozeramaile Elsa Artadik esan zuen independentismoak «bide guztiak aztertzeko eta bakar bat ere ez baztertzeko betebeharra» duela, eta zehaztu zuen alderdi independentista guztiek partekatzen dutela irakurketa hori. «Errazena litzatekeen bidea negoziazioarena da», erantsi zuen, baina azpimarratu zuen Espainiako Estatua dela «independentismoaren eskubideen aurka» aldebakartasunez ari dena, eta hark erabakitzen duela jorratu beharreko bidea.
‎Gobernuarena da ardura: hark erabakitzen du irakaskuntza zer hizkuntzatan egin behar den, eta hark betearazi behar du».
‎Epaile instruktorea etxean zela esan zuen, eta bera guardiako epailea baizik ez zela. Biharamunean pasa nuen epaile titularraren aurrean, eta hark erabakiko zuela.
‎✳ Inun ez, baina hau dena dago eraikia gu ez iristeko moduan. ‣ Baina horrek iradokitzen du eraikitzaile edo egile bat dagoela, eta hark erabaki duela guri etzaigula komeni, edo etzaigula tokatzen... iristerik, jakiterik, zulatzerik... zera?, zerako zera? ■Enaun iristen.
hark erabakitzen du
‎" Hildakoak beti izan ziren profil apaleko morroiak, berdin drogazaleak, drogak berak erdi hilak. Norbaitek, bere herrian bizitza normala egiten zuen gure jarraitzaile batek, hainbat helbururi buruzko informazioa ematen zuen paper bat igarotzen zion beste bizilagun bati, eta hark, gero, komando operatiboari helarazten zion, eta hark erabakitzen zuen noren aurka jo, inguruabarren eta arrakasta aukeren arabera".
‎Familiak Europako Giza Eskubideen Auzitegiraino heldu zen, eta hark erabaki zuen autopsia eta ikerketa mediku legalak nahikoak izan zirela: gehiago pusatzeak ez luke suizidio hipotesia baztertzeko deus ekarriko.
2022
‎Eskoriatzan (Gipuzkoa), gauero katu bat etortzen zitzaion atso bati goruetan egoten zenean eta ikaratu egiten zen; gizonari kontatu zion eta hark erabaki" bera paratuko zela andrearen jantziakaz". Katuak irulearen bizarra ikusi eta igarri zuen ez zela betiko andrea.
‎Ingurumen Administrazioaren Legea onartzeak Lurralde Antolamenduaren Legea moldatzea ekarri du, besteak beste. Horrekin, Jaurlaritzak hainbat egitasmo «goi mailako interes publikoko proiektu» izendatzeko eskumena irabazi du, eta hark erabakiko du, beraz, proiektu bati izendapen hori noiz eman. Ondorioz, hura onartu edo debekatzeko eskumena galdu dute udalerriek.
‎«Urak beti bidaiatzen du/ bide errazenetik/ baina gaitza da aurreikusten/ zein den hartuko duen bidea». Gurean, bederen, hark erabaki du uraren bidea.
‎Pariserako bidaiak eten nahi izan dizkit, eta ni Angelun mantentzen saiatu da. Ihes sarea berrantolatu eta nor ebakuatu hark erabaki nahi izan du, lehentasunak hark markatu. Sarearen bitartez politiko ospetsuak eta goi funtzionarioak pasatu nahi izan ditu.
2023
‎Lurraldetako batzarrek hautatutako pertsonak berretsi behar zituen EAko Nazio Batzarrak, eta otsailaren 10ean biltzar hark erabaki zuen baliogabe uztea Nafarroako emaitza, «estatutuen aurkako erabakiak hartu zirelako». EAko sektore ofizialak nabarmentzen duenez, estatutuen arabera nazio biltzarrari dagokio erabakiak hartzea.
‎Hemendik aurrera medikuarengana joan daiteke, eta hark erabakiko du hiru egun eman, agian bost, larritasunaren arabera: lurrean dagoelako, botaka, beherakoak jota, edota harriak izango balitu bezala, baina horretaz harago, gertatzen da, hilean behin, bereziki egun batean, ezinegona izatea, ezinegon handia, eta emakumeak aukera izan behar luke geratzeko, presiorik gabe.
‎Jendea laguntzea derrigorrezkoa da; ez delitu bat. Italiak Espainiari pasatu dio ikuskatzearen emaitza, eta hark erabaki behar du orain. Guk argudioekin azalduko dugu zergatik uste dugun ondo betetzen genituela arauak.
‎Talde bakoitzaren ardura izango da hari dagokion hileko elkarretaratzea prestatzea, eta hark erabakiko du zerren inguruko Isilune zirkulua egingo duen dagokionean. Aurrenekoa Parrokiak antolatuko du hilaren 21erako, eta Gizakia arriskuan lelopean elkartuko dira:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia