2015
|
|
egia esan, bizitzak irakatsi dit neure buruaz gutxi fidatzen, baina kasu honetan ez nintzen izan ni engainatua izan zen bakarra. Azken batean, erabakia harturik joan ginen hura baino beste etxerik ez zela izango eta eskatu zuena ematera, asko zen baina, eta
|
hari
idaztea erabaki genuen, hurbil egonda ere, hirian ez baitzen.
|
|
13 Hark alde egin zuenean, konturatu nintzen gogo handia zuela fundazioa egin zedin eta orain dugun prelatuari, frai Anjel Salazar maisuari, ekin eta ekin egingo ziola, onar zedin; eta presa handia hartu nuen
|
hari
idazteko, arren eskatuz ez zezala baimenik eman, eta arrazoiak agertu nizkion; gero idatzi zidanez, ez zuen eman nahi izan, nire oniritziaz izan ezik.
|
|
Nahigabe handiagoa izan nuen egun haietan; oroimen txarra dut eta ez naiz gogoratzen, baina hilabete baino gehiago izan zela uste dut; izan ere, joatea gaizkiago eramaten zen, gero monasterioaren berri zabaltzea baino. Aita Marianok ez zidan utzi egundo
|
hari
idazten; bera ari zen, ordea, apurka apurka hura bigunduz eta Madriletik igorritako gutunez aita komisarioa.
|
|
Jainkoa izan bedi goretsia, hainbeste mesede egiten baitigu. Nik nahiko nuke berorren agurgarritasunari laguntzea, aipatzen duen artzapezpikuarekiko gomendiozko gutuna egiten saiatuz; baina jakin beza ez dudala hitz egin ez labur eta ez luze haren arrebarekin eta ez dudala ezagutu ere egiten, eta badaki berorren agurgarritasunak zein kasu gutxi egin zion artzapezpikuak nire gutunari, Erromara zihoanean berorrek
|
hari
idatz niezaiola agindu zidanean, eta ez dut batere gogoko inor aspertzea ezer ez lortzeko, batez ere aldi luzea igaroko ez denean baimena eskatu gabe Madrileko fundaziorako. Hori baino askoz nahiago nuke nik, horretara hain behartua denaren aldetik hau egingo balitz; baina ez dut ikusten nola.
|
|
Egin beza gure aita joan dadila hura bisitatzera, eta bidal biezaio bihotz bihotzeko agur bat nire partetik, eta aita Rodrigálvarezi ere bai; esan poztu nintzela bereaz. Nire burua ez dago
|
hari
idazteko eran. Esan biezat nola dagoen ahizpa San Jeronimo.
|
|
2 Nire nebak dio ea jaso zituen berorren agurgarritasunak gutun batzuk barruan etxe ondoan bizi den botikari batentzat lau erreal zituztenak, hark eman zion ukendu bat ordaintzeko; uste dut zango bat mindurik zuenean izan zela. Hara joan ez badira, ordain bitza berorren agurgarritasunak eta geratu
|
hari
idatzi gabe, horren kezka duela uste baitut, nik berorren mezuak pasatzen badizkiot ere. Guztiei goraintzi asko bidaltzen dizkiet, ama priorearen partez berorren agurgarritasunari; mandazainak eramango dizu haren gutuna, nik garraio kostua txikiagoa izan zedin ez bainion eman, eta uste nuen baino gutun gehiago iritsi dira, eta horrela handia doa.
|
|
Eman goraintzi asko nire partetik. Niri asko kostatzen zait
|
hari
idatzi gabe egotea. Ez beza beldurrik izan adiskidetasun hau inork kenduko duenik, asko kosta dena baita.
|
|
Haien antz handiagoa dugula uste dugunean, oso ergelak izango gara; baina ez dago haren antzekoa izan beharrik, harengandik jaso dugun ona eskertu baizik. Eta horrela, berorrek laga bitza milikeria horiek eta ez utzi
|
hari
idazteari; saia bedi apurka apurka bere baitan libre izaten, ez baitu lortu oraindik dioen heinean; nik, Jainkoari eskerrak, askatasun handia dut. Bedeinkatua izan bedi Hura, beraren adiskidetasuna nahi dugunean beti baita benetako adiskidea.
|
|
Berak horretaz idazten dio aita Nicolaori, niri idatzi didanez. Benetan lasaitasuna eman dit
|
hari
idatzi ahal izateak ere. Horra joaten bada, ene alaba, kontu izan beza zer egiten duen eta hari kasu egiteko etxean norbait izan dadin, eta gogoan izan zer arriskutan izan garen asmo onezko deskuidu hauengatik; eta zentzaturik geratu ez bagina, ez dakit zer gerta zitekeen, hain garesti irteten baitzaigu; eta gure Jaunaren maitasunagatik, ez dadila besterik izan eskatzen diot; izan ere, orain ez da bisitaria zer emango dioten beldurrez egoteko, eta ez da zertan izan bisitaria zeneko beldurrik.
|
|
7 Frai Gabrielen gutun horretan ikusiko du nirekin duen tentaldia, eta ez naiz geratu
|
hari
idatzi gabe, bidaltzeko biderik izan dudanean; eta begira zer den itsumena, hor zehar esaten ari baita, bidaltzen dituen nire gutunetan ikusi duela, ez diodala idazten. Benetan poztuko nintzateke, hau iristean, berorren aitatasunaren arazoa bukatua egongo balitz, luze idatz diezadan.
|
|
5 Eman goraintziak nire partetik aita Garciálvarezi eta aita frai Gregoriori; esan ez diodala erantzuten berarenari (eta biziki poztu nintzen harekin) esan dudan arrazoiagatik. Ni saiatuko naiz errektore hori ezagutzen duenik hemen inor dagoen jakiten eta
|
hari
idatz diezaiola egingo dut. Goraintzi asko nire Gabrielari eta esan atsegin izan zitzaidala beraren gutuna.
|
|
Erne dago eta uste dut guztirako kemena izango duela. Ez bedi gera
|
hari
idatzi gabe, oso bakarrik baitago; eta aitak zein maite zuen eta zenbat opari egiten zizkion gogoan izanik, benetan sentitzen dut opari bakarren bat egiteko hartaz gogoratuko denik ez izatea; Frantzisko jaunak bihotzez maite du, baina ezin du gehiago.
|
|
Andre alarguna besterik ez zaio geratzen. Uste dut egoki litzatekeela berorren aitatasunak
|
hari
idaztea eta hura kontsolatzea, asko zor zaiolako.
|
|
Haietako edozein falta delarik, galduak geratuko ginateke, gure txit agurgarria dagoen jarreran dagoelako; hala ere Jainkoak beste bide batetik erremediatuko luke. Orain
|
hari
idaztekotan ari naiz eta lehen baino gehiago zerbitzatuko dut, bihotz bihotzez maite dudalako eta asko zor diodalako. Nahigabe handia hartzen dut informazio okerrengatik hala jokatzen ikustean.
|
|
Lehenengo mezulariarekin bidal biezaio berorren gutun hori gure aitari baimen batzuetarako da-eta. Negozio horietaz ez diot ezer idazten; horregatik ez utzi berorrek
|
hari
idazteari.
|
|
Honezkero toki horretatik joanik, neure atsegina bilatzeko asmoa nuen, berorri eskuetan muin egiteko. Aldi luzea da ene aita Baltasar Álvarezen gutunik jasotzen ez dudala, baita nik
|
hari
idazten ez diodala ere; eta noski, neure burua hilduratzearren (honetan ez baitut inoiz aurrerapenik, ezta beste ezertan ere ustez), baizik eta gutun hauen oinazea hainbestekoa izanik, bat edo beste neure atseginerako dudanean, beti nago astirik gabe. Bedeinkatua izan bedi Jainkoa, Hartaz gozatuko baitugu ziur ziur betiko; izan ere, hemen, absentzia hauekin eta gauza guztietan izaten diren aldaketekin, ezeri ezin diogu kasu handirik egin.
|
|
5 Aita frai Antonioren portaerak pena handia eman dit eta honekin batera doana
|
hari
idaztea erabaki dut. Berorren agurgarritasunak ongi baderitza, ez dio tentaldi handirik emango, itxi beza baita beste horiek ere eta bidal bitza, nik ez baitakit bidaltzeko beste biderik.
|
|
45 Beharrezkoa da, gero etor daitezen prelatuek aurrera eramatea Jaunak eman digun prelatuak orain egiten duena, honengandik hartu baititut nik hemen esan ditudan gauza asko, honen bisitak ikusiz, batez ere gai honetan; ez dezala izan ahizpa batekin gainerakoekin baino harreman bereziagorik ez harekin bakarrean egoteko ezta
|
hari
idazteko ere, benetako aitak bezala guztiei batera maitasuna agertu baizik. Izan ere, monasterioren batean aparteko adiskidetasuna hartzen badu, san Jeronimo eta santa Paularena bezalakoa bada ere, ez da gaizki esatetik libratuko, haiek libratu ez zirenez; eta ez du kalte egingo etxe hartan soilik, guztietan baizik, deabruak jakinarazten baitu zerbait irabaztearren, eta gure bekatuengatik mundua hain galdua dago honetan, non kalte handiak etorriko baitira, orain ikusten denez.
|