Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 50

2000
‎Bere antzezlan irri eragingarri bateko pertsonaia baten hitzak gogorarazi niezazkiokeen Lauaxetari une hartan, maltzur eta bidegabeki –testuingurutik kanpo, modu teknikoan esateko–, eta galdetu ea zer neurritaraino zegoen egilea pertsonaia harekin ados: " Artatxori batek buru geiago dauko gonadun pilosopa batek baño." Eta, behin hari horretatik tiraka hasiz gero, ez zatekeen nekeza izango beste kontu batzuetara ere jotzea. Langileei buruzko bere ikuspegira, adibidez:
2002
‎Gasteizen jaio zen duela 24 urte eta Deustuko Unibertsitatean egin zuen Zuzenbideko lizentziatura. Nazioarteko mailako elkarlanerako master bat egin berri du EHUn eta hari horretatik tiraka jo du Perura egin eta bi egunera atera zen, Eusko Jaurlaritzako beka bat baliatuz eta Unicefekin lanera. Bakearen Aldeko Koordinakundeko kidea da azken zazpi urteetan.
2004
‎«Herriaren agintea inperioaren garaian» eman zioten antolatzaileek gaitzat bere hitzaldirako Royri. Eta hari horri tiraka, intereseko gauza asko esan zituen (osorik irakurri nahi duenak Interneten dauka hitzaldia eskura, baita gaztelaniaz ere). Bere analisiaren erdia erresistentzia masa mugimenduen arrisku berriei eskaini zien.
2007
‎Crossreactivity between Klebsiella aerogenes species and B27 lymphocyte antigens as an aetiological factor in ankylosing spondylitis izena du dokumentuak. Geroztik King' s Collegeko ikerlari talde batekin batera aldizkari zientifiko eta unibertsitarioetan ziento bat artikulu plazaratu ditu hari horri tiraka.
2008
‎NEKANE: Badakigu, baina hari horretatik tiraka hilketa kasu baten aurrean gauden edo ez jakingo dugu.
2009
‎Gero Joseph Conradi buruz hitz egiten du, datu biografiko batzuk ematen ditu. Esaten du Joseph Conrad idazlea askotan desagertu zela, nahita eta nahi gabe, eta, hari horri tiraka, desagertutako pertsonez hitz egiten hasten da.
‎Adiskideak ondo gogoratzen du uztailaren 7ko arratsaldean Foruzaingoari jakinarazi zietela Laffage falta zela. Besteak beste, hari horri tiraka jakin ahal izan zuten foruzainek Yllanesek egindakoa
2010
‎HABEk ikasturte hasiera ekitaldian, irailean, Palou izan zuen hizlari. Nortasun kulturanitza eta eleanitza eraikitzen izenburuko hitzaldi interesgarria eskaini zuen eta hari horri tiraka ibili gara artikulu honetan.
‎" berezko erreleboa giltzarria izan ohi da familian, enpresan, Administrazioan edo gizartean; baina are funtsezkoagoa da herri batentzat". Eta hari horretatik tiraka, Ardanza Lehendakariaren nortasuna eta garrantzia goraipatu zuen Ibarretxek," haren jokabide pertsonal eta humanoaren herentzia", nahiz" Ardanzak bestelako dohainak ere izan". Eta horien guztien fruitua ondorioa zen:
2011
‎Eta halakoetan, sailkapenaren behealdean denak goialdean dagoenak baino hobeto jokatu arren, goikoak irabazten du gehienetan. Kalitateaz mozorrotu ohi dira halako egoerak, baina hari horri tiraka, ez dut uste Osasunaren eta Betisen arteko bereizgarria hori denik. Misterio puntua daukate egoera horiek.
‎Zientziak eta teknologia berriek efizienteagoak izaten lagundu (ko) digute, dudarik ez. Besterik da egia ote den hari horri tiraka zenbaitzuek defendatzen dutena: teknologiek ekonomiaren desmaterializatzea eragingo dute, posible egingo baitute hazkunde ekonomiko mugagabea eta, aldi berean, baliabide gutxiago kontsumitzea eta inpaktu gutxiago eragitea ingurumenean.
‎Ez nau harritzen" Baga biga higa" izatea Ez dok amairu taldearen ibilbidean, azken" sentikaria" ren izen eta ardatza. Eta talde hura hautsi zenean, Artze Laboak osatutako lerroak hari horri tiraka jarraitu zuen" ikimilikiliklik" izeneko emanaldietan. Ez zen garai haietako kantagintzan maila horretako ezer sortu —ez agian geroago ere.
2012
‎Hori da euskal kutxen bankarizazioa defenditzen dutenek erabilitako argudio eta aitzakia nagusia," bestela jan egingo gaituzte, eta desagertuko gara". Eta hari horretatik tiraka, BBK k Cajasur erosi zuen, arrisku maila oso handia hartuz. Eta izan dira beste ahalegin batzuk ere (Catalunya Bank, Caja de Ahorros del Mediterraneo…), zorionez ondo atera ez direnak.
‎Eta horixe frogatzen dute idatzi dituen liburuek. Arnaut Abadiaren zoo ilogikoa da azkena, eta hari horri tiraka atzerakako bidaia egin dugu.
‎Hala ere, eskolak badu harreman zuzen bat sistema ekonomikoarenbirprodukzioan gizarte desberdintasunak zilegitzat harrarazten dituenean... Luzejoko luke hari horri tiraka dagoen gogoeta sorta deskribatzeak. Horietako batzukzeharo emankorrak izan dira hezkuntzaren azterketan.
‎Argi zeukan kontatu nahi zuen istorioa. Zazpi urte igaro zituen buruan hari horri tiraka, eta erabakita zeukan zer kontatuko zuen. Baina horixe zen argi zeukan gauza bakarra.
2013
‎Hizkuntzen aukeraketan eragiten duten faktoreen gaia asko landu izan da soziolinguistikaren eremuan, eta faktore horiek sailkatzeko hainbat proposamen egin izan dira. Sailkapen horiek Euskal Herrira egokitu dituenetako bat Mart� nez de Luna (2001) izan da, eta hari horri tiraka Soziolinguistika Klusterrak (2009) gazteen hizkuntza erabileran eragiten duten faktoreak aztertu zituen.
‎Guardia Zibilaren arabera, «ETA justifikatzea» lortzeko eta hezkuntza sistema aldatzeko bidean, euskarazko ikastetxeak dira indarguneetako bat. Eta hari horri tiraka, hezkuntzako eragile bat seinalatu dute argi: Sortzen Ikasbatuaz elkartea.
2014
‎22 urteko jardunean, UEMAk hirugarren helburua, alegia, lurralde euskaldunean garapen sozioekonomikoa eta soziokulturala bultzatzea apenas landu duen. Orain heldu diote gaiari eta hari horri tiraka bi arrisku ikusten ditu UEMAk. Herri txikietan behar den bezalako garapenik ez bada, jendez hustuko dira.
‎Xede horri begira, Lur izeneko neska gazte bat hautatu dute protagonista. Bere ama galduaren gorpuaren agerpenak itaun sorta etengabea sortuko dio Lurri, eta hari horretatik tiraka atzera egiten joango gara denboran zehar. Bidaiak laurogeiko hamarkada zeharkatuko du, eta Espainiako Gerra Zibilak ekarritako haustura sozialean eta norbanakoen gaineko bortizkerian bilatuko ditu Lurrek bere galderek behar dituzten erantzunak.
‎Sofa beratzak eta argi apalak zituen pub batera eraman zuen Ernestok, lasai egoteko tokia zela esanda. Ezagun zuen sarritan joana zela, pentsatu zuen Idoiak, baina nahiago zuen hari horretatik tiraka ez segi, bestela ehiztari iaio baten harrapakin erraza sentitzen hasiko zen, limurtzaile merke baten biktima eskurakoia. Ala bera ote zen merkea, merkeegia?
‎Sotillos oso gizon diskretua zen, nahiko erretiratuta bizi zena. Hori guztia jakinda, zaila dirudi hari horretatik tiraka jarraitzea. Ados?
2016
‎Salmenta bide horrek izan zitzakeen mugez jakitun, bestelako aukerarik ere bazela ohartu zen Imaz. Eta hari horri tiraka iritsi da Loratu.
2017
‎Memoria historikoaren aldeko Elgoibar1936 taldeak eta Taupada antzerki taldeak Frankismoaren biktimak oroitzeko hilabetea egin dute iraila Elgoibarren, eta hari horri tiraka, eta ‘Ama, nora goaz’ dokumentalak egindako memoria ariketa baliatuta, faxisten jazarpen makinak gogorren jo zuen talde batengan jarri dugu begia: 1937an frankistek euren herrietatik kanporatu zituzten emakume eta haurrengan.
2018
‎Produkzio barik, erreprodukzioa ezinezkoa da. Baina... hari horretatik tiraka bestelako matazak ezin dira askatu.
‎Horrez gain, Mungiako Amilotx Dantza Taldea ere bertan izango da; duela gutxi “Kantuetan Dantza” ikuskizuna estreinatu du, 25 dantzarirekin. Zientziak presentzia handia du Bidebarrietan, Bidebarrieta Zientifikoa programazioaren bidez; hari horretatik tiraka, Juan Ignacio Pérez izango dugu bertan, zientzia eta euskara elkarrekin joan daitezela frogatzeko.
‎Adibide horrek erakusten du ezaugarrien hedadura geografikoa argigarria izan daitekeela iraganean euskaldun izan arren gerora euskara galdu duten eremuen berri izateko. Hain zuzen ere, hari horri tiraka eta Iruñea antzinateko hiri euskaradunetan garrantzitsuena izan zela eta, zenbait ezaugarri linguistiko nafar hiriburutik hedatu zirela proposatu du Zuazok (2010, 166). Hedadura txikiagoko beste ezaugarri batzuk ere Iruñetik zabaldu zirela proposatu izan du eibartarrak, baina ezaugarri horiek berankorragoak bide dira, hain zuzen ere eremu txikiagoa hartzen dutelako:
2019
‎Guztiok elkarrekin bizi gara Gipuzkoan, baina ez dugu elkar ezagutzen". Elkarrekin bizi diren pertsonak harremanetan jarri nahi ditu Besarkadak egitasmoak, eta hari horri tiraka egokitu dute proiektua Errenterian.
‎Gero, lanketa hasten da, zuzenean erasoaren errora jota: maskulinitate eredura, eta, hari horretatik tiraka, harekin lotutako desoreka guztietara. –Homofobia, adibidez:
‎" Bagenekien aitona musikari ezaguna zela, baina gauzak askotan ahanzturan geratzen dira", esan du. Larrea zenaren alabak kasualitatez topatu zituen partitura zahar batzuk, eta bilobek pentsatu zuten hari horri tiraka zerbait egitea," aitonaren musika ezagutarazteko".
2020
‎Donibane Lohitzunen trenetik jaitsi, bidea gurutzatu eta hortxe duzu Martxuka ostatua, Adelaide Darraspe (Donibane Lohitzune, 1985) urruñarrak sortua. Quebecen bizi zela ezagutu zituen artisauen lanak saltzen zituzten kafetegi edota teteriak, eta hari horretatik tiraka hutsune bat betetzeko asmoz egin zuen apustua. Dena ongi zihoan, COVID iritsi zen arte.
‎«Banpiroen gaia atera zen hizpidera halako batean; oso gustuko ditugu biok. Haien ezaugarrietako bat da hilezkorrak direla, eta hari horri tiraka hasi ginen istorioa osatu asmoz». Banpiroak ditu oinarrian, baina ez da banpiroen pelikula bat, zuzendariak azaldu duenez.
‎Dena ondo lotua zuelakoan, bilbeak hari bat solte zuen. Eta hari horri tiraka desegin zitekeen guztia. Zer ez ote nukeen emango alargun beltzaren aurpegia ikusteagatik, jakitean zirrikitu bat bazela haren sarean, amaraunak zuloa zuela eta handik eskapa zitekeela ustez ondo atxikita behar zuen harrapakina, ni neu, zomorro ezdeus bat.
2021
‎Azpitituluan" Gazette dex tribunaux" jarri zion Chamissok hemeretzi ahapaldiz osatutako poemari, eta hari horri tiraka Jean Haritschelharrek Gazette des tribunaux49 paristar egunakarian 1828ko abuztuaren 27an argitaratutako testua topatu zuen, sinadurarik gabea.
‎Hamarkada batzuk geroago, prentsaren bidez azaldu zuen nola egin zuen lan hura, eta hari horri tiraka, Lasak egiten duen bezala (2008: 776), ibili zuen bide osoa berregin daiteke.
‎Eta, batez ere, zenbat onura emakumeei* eta munduari? Astirik ez, ordea, hari horretatik tiraka jarraitzeko. Matazaren hari mutur berri bati heldu behar diogu.
‎Gogoratzen duzue egin genuen poemen errezitaldia? Bada, hari horri tiraka, mikroipuinen irakurketa eta sorkuntza izango ditugu ardatz aste honetan. Hainbat mikroipuin irakurriko ditugu, baita sortu ere:
‎Bada, hari horri tiraka ipini zioten izena, orain hiru urte, Aiztondo bailarako talde feministari, Lurgatz taldeari. Pauli Olano da sortzaileetako bat:
‎Oraingo erabakiari dagokionez, Kontseiluak uste du auzitegiak planteatu duen aferak ofizialtasunaren printzipioaren aurka egiten duela," gaztelania ez diren gainerako hizkuntza ofizialek maila baxuagoko estatusa dutela berresten da, hau da, indarrean dagoen ofizialtasuna ez dela simetrikoa". Auzitegiaren tesiek aurrera egitez gero," agerian geratuko da hizkuntza ofizialak bi mailatan sailkatzen direla, gaztelania eta gainerakoak", eta hari horri tiraka," lehen eta bigarren mailako herritarrak bereiztea bezala litzatekela", azaldu du Kontseiluko eledunak.
‎planeta berri arraro hark, seguruenik, talka egingo zuen Neptunorekin. Puntako idazleek luze idatzi zuten hari horretatik tiraka; hainbeste, non munduko hiriburu gehienetan, urtarrilaren 3an, zeruan berehala gertatzekoa zen fenomenoren baten ikusmina baitzegoen, nahiz eta lauso samarra izan; eta lurraren biran, eguzkia ezkutatu eta gaua sartu ahala, milaka pertsonak zerura zuzendu zituzten begiak, aspaldiko izar ezagunak beti egon ziren lekuan ikusteko asmoz.
‎Autoa Ilundain ihes eginarena zen, eta hari horri tiraka heldu ziren ezkutaleku batera, non armak eta munizioak aurkitu zituzten, bai eta lehergailuak egiteko esku-liburu bat.
2022
‎Gaurdaino, eskuragarri dugun ebidentziak iradokitzen duenaren arabera, herrialde horretan, etorkinentzat, hizkuntza etnia baino aldagai garrantzitsuagoa izan daiteke hasierako kalitatezko osasun arreta jasotzerakoan. Ikerketa gehiago behar dira, halaber, hari horri tiraka jarraitzeko.
‎Gogoetarako eta jolaserako gonbidapen horrekin abiatzen da Esther Ferrer eta denbora album ilustratua. Denbora ardatz garrantzitsua izan da beti Esther Ferrer (Donostia, 1937) artistaren ibilbidean, eta hari horretatik tiraka ondu dute liburua Aintzane Usandizaga eta Aran Santamaria sortzaileek, hitzez eta irudiz, hurrenez hurren. Pamiela argitaletxeak plazaratu du lana, eta, harekin, Bagara bilduma berriari hasiera eman dio.
‎Dedukzio hari horri tiraka ibili da une batez Etxanoz, ahaltsuen azken hatsak uzten duen umezurtz sentsazioa baino interesgarriagoa iruditu baitzaio heroiek hil eta gero transferitzen duten itxaropena: hori bai dela existentziaren zementuan oinatza uztea!
‎–Pena, zeren hari horri tiraka akaso argiñoren bat ikusi genuke...
‎Ez dago esan beharrik, hari horretatik tiraka iritsi nintzen Batxiren Hau mundu arrano hau (1997) kronika bildumaraino; izan ere, Batxi da Gerla Handiak" Hegoaldean duen kronista bakarra". Gazte gazterik hasi zen Batxi itsasoan lanean, txo bezala hasieran eta ontzi maiordomo geroago, eta mundu zabaleko hainbat portu bisitatu zituen, hala nola Rotterdam, Cardiff, Venezia, Sfax, Genoa, Hegoafrikako Durban, Buenos Aires, Glasgow eta abar, zeintzuetatik kronikak bidaltzen baitzituen Euzkadi egunkarira batez ere, 1914an hasita.
‎Hortxe ari da, tiraka. Irratiaz hasi gara, baina hari horri tiraka ere corpusaren gaira eraman dut. Piztu egin da horrekin, baietz, serio heldu behar diotela terminologien gaiari.
2023
‎Eta hari horretatik tiraka, ze rol betetzen du filosofiak egungo gizartean?. «Egia esan, filosofia ez da inoiz izan diziplina egonkor bat, ezegonkortu egiten duelako berez egonkortuta dagoena.
‎Izan ere, lehenengo bietan formakuntza eta lan ibilbidea izanagatik, dantzari sentitzen dut nire burua (oraindik), eta hainbat urte badaramatzat euskalgintzan. Bergarako Idazle Eskolan aritu nintzen pare bat urtez buru belarri, eta hari horri tiraka egin ditut lan eta elkarlan gehienak. Nola ez, istorio honek garai hartan du sorburua.
‎Hala gertatzen da Gotzon Barandiaranekin. Poesia eta eleberria lantzen ezagutu dugu irakurleok eta, hari horretatik tiraka, hamaika errezital eta oholtza gaineko hitzordutan parte hartzen. Grina horrek berak eramango zuen, baita ere, oholtza musikarekin uztartzera, Katamalo bezalako proiektuetan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia