Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 93

2001
‎errealitatea eta ametsa biltzen diren tokia. Zer ote den egia galdetzen badugu, hari fin batek mantentzen du egiaren eta gezurraren arteko atea. XVII. mendeko idazle barrokoentzat egiaren eta ametsaren arteko kinka zen bien artean kokatzen dena, XVIII. mendean razionalismoak bikoiztasun bera mantendu zuen, razionalismoaren ondoan munstroak agertzen dira.
‎Poesian gutxi agertzen bada ispilua, zergatik aipatzen dugu, ba? Beste munduaren, beste aldearen sinbolo da eta, era berean, hauskortasun eta zehargabearen seinale, misterioaren agerbide, garenaren eta ez garenaren arteko hari finaren erakustoki. Ispiluak poesian ez badu agerpen handirik lanaren gunean agertzen da.
2006
‎Jakiek, jantziek edo edariek ez bezala, larruazalak eta barrenak beste era batera poztuko zizkioten akolitoak ere nahi izaten zituen Vera ko basaneskak. Bere bidelapurretetan, urdaiazpikoak zein gaztak eta lukainkak, hari finezko oihal nahiz artile sendozko mantak bezain gogo beroz eskuratzen zituen Isabelek jarrera oneko eta itxura ederreko gizon gazteak.
2007
‎Ondo apainduta dago komuna, aurrekoek itxitako gomutagarriakaz. Kanpoan western pelikuletako dutxea dago, ateraten dan ura hari fin baten modukoa da. Lekua hartu dogu, motxilak eta itxi doguz eta dendara joan gara gosea kentzeko amesagaz.
‎Talaian idatzitakoaren arabera, hiru mila metro baino gehiagoko sakonerea dauka zintzurrak. Mendiak behetik igaroten dan errekatik bertatik altzetan dira, zuzen zuzenean, han behean irazko hari fina ixten dabela. Mendietan harria franko agiri da, baina landarak be edonon hazten dira.
‎Isilik iraun zuen, geldi geldi, eztarriko zuloan jarria zeukan korapiloa askatu nahi alferrikakoan. Poliziak atzera sartu zirenean, zigarro bat eskatu zien, lehengo ahots hari fin berberaz, eta egin zioten galdera bakoitzeko handiagotu zitzaion, heriotzatik harago ere, semearengandik bereizten zuen amildegia.
2008
‎Squalus eko gizonak arrisku bizian zeuden, hari fin batetik zintzilikatuta.
‎aparte lagata, Oteizak zer nolako testuak argitaratu zituen ikusteko ere balioko baitigu. Testu horietan eskulturak eta idazkiak lotzen dituen hari fin bat aurki dezakegu, 1929an hasi eta Quousque tandem?! libururaino iristen dena.
‎izar guztiak hari fin batekin
‎gure bihotzen arteko hari fin hura apurtu.
‎ametsak lotzen diren hari finean
2009
‎Galtzerdiak egitera joaten ziren, bakoitza bere haria eta orratzak hartuta. Aberatsenek kolore bat baino gehiagoko hariak izaten zituzten, hari fin fina, puntuan gogor lotzeko egokia, hirian bakarrik lor zitekeena. Gehienek, ordea, artile lodia izaten zuten jostontzietan, grisa edo marroi iluna.
‎Zakuto handiegia da, ordea, memoria. Eta oroitzapenak hari finak diren arren, behin bati helduz gero, mataza osoa hasiko zaizu, ezari ezarian, deskorapilatzen. Ezin bakerik izan, beraz, dena atera arte.
‎Atonalitatea da 51ko generazioaren ezaugarri nagusietako bat. Gonzalez de Aciluren obretan ordea hari fin batek uztartzen ditu musika tonal eta atonala. Altsasuarrak musika garaikideko soinu objektiboekin eta elementu kulturalaren subjektibotasunarekin jolas egiten du; bere pentagrametan bat egiten dute musika garaikideko dodekafonismo edo nota multzoek eta idazkera tradizionalak.
‎–Mendira noa, esan zidan ahots hari fin finez.
2010
‎Une horretan, jendea baserrietako etxe txikietatik makurtuta kobazuloen antzekoak diren geletara iristen dira. Bertan, kupelen artean, basoa etzan eta gariaren koloreko sagardo hari fin batekin betetzen dute.
2011
‎Barrurago joatean bada korapilo gehiago. «Liburuko atal bakoitzean bada halako hari fin bat, atal guztiak lotzen dituena. Hurrengo atalean zer datorren pista ematen du».
‎Lo egiteko literak dituzte, baina ez guztiontzat; beraz, lurzoru gogorreko izkina bazter bat gorde du Josunek guretzat; gelditzen den txoko libre bakarra. Komuneko txorrota batetik ur hari fina dario, eta garbiketa oinarrizkoetan oinarrizkoena burutzen dugu. Aste honetarako etxearen garbiketa txanda oraindik ez dute antolatu, itxuraz, aurreko asteetan ere ezin izan zuten antolatu?, eta horrek azaltzen du barneko zikinkeria globala.
‎Amak etxean egiten zuen lana; makinatxo batean cotton perlé deitzen zen hari finezko galtzerdiak egiten zituen Donostiako denda baterako. Amak aitak baino eskola gehixeago zuela esango nuke nik.
‎– Merengezko edo natazko perretxiko atomikoen irudiekin, eta onddo atomikoen itxurako emakumezkoen kapeluez aparte... kantu dantzagarriak ere egiten zitiztean gai atomikoa tartean zela... eta jendea inguruan pozik tarta partitzen, ezkontza batean balego bezala... Friboloa eta sakratua denaren artean hari fin bat zagok, bertan erori gabe kulunkatzen asmatzen duenak irabazten dik beti.
2012
‎«Itzeako tximiniatik ateratzen den kea bestelakoa da, bestelako hondarrek osatzen dute; elkarrizketek, hitz solteek, maitasun eta atsekabeek. Batzuetan trinkoa da kea, eta besta batzuetan hari fin bat baino ez, suspirio baten gisakoa, edo bestela txinpartaz betetako bafada bat izaten da. Batzuetan, alde baterantz egiten du; besteetan, besterantz, eta beti desagertzen da zeru berean».
‎Barkatzen ez ziona zen, amak, jokatzen zuen erara jokatuta, haur txikia balitz bezala hartu izana artean; bere irudiko jadanik bazeukan izan zitekeen gauzarik larriena ere ulertzeko heldutasunik. Inasek, harrotasunaren hari fina mankatuta, amak ez bazeukan barruan gordetzen zuena askatzeko asmorik (zitekeen hark berarengan ere zuzenean edo zeharka eragina zuela susmoa hartuta baitzegoen ordurako), ez zela bera izango hurbiltzen ahaleginduko zena, erabaki zuen. Iruñeko bero saparen ondoren, atsegingarria gertatu zitzaion taxiaren atea irekita aurpegian jotzen nabaritu zuen haize hozkara.
‎Eta hain dago Vigila unaturik hainbeste izkiriatzeagatik eta marrazteagatik ezen bera baita lo gelditzen diren horietako bat, baina ez koruan, baizik eta bere lan mahaian, eskuan luma duela. Aukera ezin egokiagoa Urrakak, bere gerruntzetik erauzitako hari finetako batekin, fraidearen eskua taularen gainean bakean pausatua dagoen tintontziarekin lotzeko. Orduan, soinurik egin gabe urrundu, eta, langelako atetik hurbil dagoenean, esku zarta ozen bat egin du eskribaua izututa esnatu eta, mugitzean, tinta guztia diseinatzen ari den orrialdearen gainera isur dadin.
‎Hortzetako hari fina!
2013
‎Atzo bildu zuen, liburugile batenetik, Jeannotek Angulemara ekarri zion atala. Bertze biak bezala, hura ere josi diote lihozko hari finez. Irakurri bezain sarri, gauza bera egiteko asmoa du orain, eskumakilak bere eskutan utziko duen zatiarekin.
‎– Ez utzi terminaletik kanpo eroalea osatzen duten kobrezko hari finetako bat ere.
‎Bere tamainara egokitutako patroi horrekin errazagoa izango da. Txantiloi berean, patroia markatzen da, beste ehun batekin errezel sinple bat egiteko, oihalez forratutako diadema batekin edo hari fineko zati batekin. Osagarri gisa, begi marroiko arkatz batez margotutako bizarrak gehi daitezke.
‎Liburuan azaltzen den guztia, hori bai, lau elementu horien jiran kiribiltzen da; idazten den guztiak zerikusi zuzena (edo ez) du lau elementuekin; eurak dira gai, jomuga, helburu, aitzakia, jolastoki, hausnar gai, poema gehienen arrazoi eta antzerkitxo eta gainerakoen pertsonaia nagusi. Nolabait esatearren, liburua barru barrutik josten duen hari fin ez hain ikusezina.
2014
‎Nahiz eta nik hitz erdirik ez esan, gustuko dut haiek entzutea. Bakoitzaren istorioa besteenekin lotzen da, hari fin hauskor batez; alabaina, uste dut hemen gauden guztiok azkenaldian luzatutako haririk sendoena dela, ez bada bakarra.
‎Bidaztiek, Barabako zingira udan zeharkatu behar izatera, zurdazko maskara janzten ohi dute ahaztu gabe, eta burdin hari fin finez egindako sare kota bat lotzen diote, sorbaldetaraino estaltzeko. Baina, babesak babes, inor gutxi ateratzen da zingiretatik aurpegia, lepoa eta eskuak puntu gorriz josiak izan gabe.
‎Almibarra kolore horiko karamelu bihurtzen denean, kontu handiz ateratzen da suzko burruntzia, sardexka baten laguntzarekin. Karameluan igurtzi, eta, vaivene mugimenduekin, karamelu hari finak botatzen dira hostopilaren gainean, sare bat eginez. Zerbitzatu aurretik, leku fresko eta lehorrean gorde behar da.
‎Amaraunaren hari fina bezalakoa.
2015
‎Hemengo euskararen egoera Nafarroatik kanpo pentsaezina da. Ezin irrati lizentzia bat eduki, ezin ETB ikusi, ezin euskaraz ikasi, ezin euskaraz hitz egin toki askotan, kultura erabat zangotrabatua edukitzea… Bertsozale Elkartea, adibidez, gero eta hari finago batetik zintzilik, gero eta zor handiagoak egiten. Iparraldean gure egoera konpartitzen dute, baina gainerakoei zaila egiten zaie ulertzea zer gertatzen ari den hemen, nahiz eta hizkuntzak arazo larriak izan beste toki askotan ere.
‎Esaterako, horietako bat egur zati txikiz eginda dago, eta leize baten forma ekartzen du gogora.«Kaligrafia bilatu dut zurean, pieza bat non ikuslea ere barrura sar daitekeen». Gainontzekoak, mikroaz eta makroaz mintzo dira, betiere hari finez lotutako egur zati txikien laguntzaz.Arantxa Gereñok, kateari beste begi bat jarriz, errotikoari eta egiturazkoari egin die so. «Naturan dagoen mikroa eta bere hizkuntza ekarri ditut».
‎Bagenituen orain gure saio erotikoak areagotzeko trepeta berriak, eta Bartzelonako hoteleko gelan hasitakoak Markelen pisuan izan zuen segizioa. Egun batean zartailu txiki bat atera zuen mesanotxetik, larruz forratutako kirten baten muturrean metalezko hari fin batzuk zituena. Masajea emateko lagungarria izan zitekeela esan zidan, baina ezetz esan nion, ez nuela hura probatu nahi.
‎Gerarden ondotik igaro behar izan dute, eta ume ilehoriak malkoz bustitako irribarre erdi bat oparitu dio pasaeran. Gerarden ahoak haiek hil dute ahoskatu du, baina ahots hari fin entzunezin batek baino ez dio lagundu. Amorru keinu bat egin dute zaintzaileek, eta kolpe latz bana jo diote belaun atzeetan.
hari fin batetik tiraka.
‎Koilara askatu zuen. Ke hari finak ihesbide laburrean altxatzen ziren plateretik. Zopa jangelako giroarekin bat zetorrela otu zitzaion, gogoeta txoroan.
‎Federico Fellinik tira komikoak egiten zituen filmak zuzentzen hasi baino urte batzuk lehenago. Erakargarria egiten zaigu oso arte diziplina ezberdinen arteko harremana egon badagoela esatea, eremu ezberdinetan gabiltzanok badugula lotzen gaituen hari fin bat, hainbat gauza konpartitzen dugula, ñabardurak ñabardura, bizitzari aurre egiteko era bat (filosofia bat, hala esaten zitzaion lehen), artearen baitatik irakaspen ironikoak ateratzeko abilezia, sentitu eta ekiteko pultsio bat. Baina zer dago benetan egiazkoa diziplina ezberdinak arte bakarraren teilatupe berera bildu nahi horretan?
‎Denei darie berezko euskal xarma, denei darie edertasuna, eta, tangaren haritxo fiña, galtzetan barna, ipur-masailetan murgiltzen den bezala? galtzaren aurrekaldetik beste hari fin hura darie, lurrin hari fiña, gogor eta estu lotzen nauen hari fiña.Bai, hari horrek harrapaturik nauka, ez daukat ihesbiderik, euskal poxpoliñaren lurrinak gatibu nauka, ezinbestean.
2016
‎Marti Guell dantzariak zabaldu du saioa argiantz baten pean, kementsu, misteriotsu eta puxika gorri bat esku batean zeukala. Iluntasuna desegin ahala konturatu gara heliozko globo asko zeudela agertokian, behegainari hari finez lotuta?, eta hasi gara pentsatzen zaila izango zela ganorazko ezer egitea hariz eta puxikez egindako oihan hartan, baina Tormenta ikuskizunean ere. Calongeren aurreko lana, pentsatzen hasiak ginen ehunka edalontziren gainean ezinezkoa zela ganorazko ezer gertatzea, eta bikaina izan zen geroko emaitza.
‎Atsegingarria da sentitzea gure txerak zein hari finez dauden elkarrekin josita.
‎Politika baldin bada posible denaren artea, errealitate ukigarritik abiatu behar du, eta 2016ko Nafarroaren kasuan, arte horrek gobernuari eta lau alderdiei politika oso hari finarekin harilkatzea eskatzen die jokaleku ekonomikoa oso oso estua baita. –Ez dago dirurik?.
‎Baina, akaso, egokiagoa izan daiteke armiarma sarearen metafora: sare horretan, ustelkeria kasu nabarmenak izanen lirateke lotune nagusiak edo nodoak; baina sareari trinkotasuna eta izaera likatsua benetan ematen diotenak hari fin finak dira; ohikoak eta ezdeusak diruditen fabore tratu txikiak: diru laguntza deialdi bat, zuzendariorde kargu bat, lehiaketa publiko bat...
2017
‎Kalaportun ere denetik elkartzen da abuztuan, kostaldeko edozein herritan bezala. Bisitari bakoitzaren istorioak merezi du postal bat, eta postalak hari finekin lotzen hasita, film baten gidoia edo liburu baten mamia ere osatu daiteke lasai asko, izenburuan bizikletak jarrita.
hari fin baten antzera.
‎Eta diziplinan. Ezpainak zeloarekin estali zizkiguten eta mingaina hari fin batekin lotu, mututzeko: gehiegi hitz egiten omen genuen.
‎argi izpi, hari izpi, zalantza izpi„. Eta izpitu edo izpiitu esaten zaio gure eskualdean artilea edo bakailaoa hari finetan, izpitan bereizteari. Gaurko izpi aspaldiko izpini baten laburdura ez ote?
‎Bekainetik odol hari fin bat zerion morroi ezezagunari. Aitak, nigandik pauso bat urrundu, besoa luzatu eta goitik behera “erakutsi” ninduen.
2018
‎Hala eta guztiz ere, glosak biziraun egin zuen iruditeria kolektiboan; hala nola Sant Antoniko festaren bitartez, errepertorioko glosa bat ezagutzen zelako, idatzizko glosen argitalpenen bidez eta herrigintzan zirauten glosadore zirkustantzialak edo iraun zuten glosadors de picat (inprobisatzaileak) gutxi haiek tarteko. Tradizioa mantendu zuten hari fin horiek batetik, eta glosa betiko galtzeak sortzen zuen beldurrak bestetik, ahalbidetu zuten Canonge de Santa Cirga elkarteak, Manacorren egoitza daukanak, indarra egitea glosa eta glosadoreak berriro erdigunean jartzeko, Felip Munar eta Mateu Llodraren eskutik. Glosatsak eta emankizunak antolatu zituzten, glosa tailerrak egiten hasi ziren, oraindik jardunean zebiltzan glosadoreak lagundu zituzten… Baina, ai!, zeinen zaila den denborak baztertutakoa ikusgarri bihurtzea.
‎Aurrera jarraitzea erabaki zuten esku horiek. Edo fiskala eta biok ginen umeen memoriaren hari finari eutsi nahi genion bakarrak?
‎Kasu gehienetan ingurumen baldintzak desegokiak izanagaitik, espora galdu egiten da, baina gutxi batzutan, baldintza egokiak topatu eta espora ernaldu egiten da,, filamentu primario? deritzon hari fin bat sortuz. Esporaren filamentua garai berean sortutako beste espora baten filamentuarekin topo egiten badu, eta bi filamentuok kontrako sexukoak badira, elkartu eta filamentu berri bat sortuko dute:
‎Gaur epaitu dituzten lagunek oharra kaleratu dute auzi saioa bukatzean, eta haiek auziaren izaera" politikoa" dela nabarmendu dute. " Denborak aurrera egingo ez balu bezala, epaitegietara kateatuta nahi gaituzte, isunek eta espetxe eskaerek itota, hari fin baten gainean kolokan beti... Baina guk argi dugu, bide luze batean jarri nahi dizkiguten harriak dira, elkartasunak eta borrokak merezi dute".
‎Ez du Ganix izango ezkutuko lagun isila, ez da izango bere sekretuen jabekidea. Bien artean inoiz hari finik izan bada, aurrean duzun pertsonak ulertzen zaituela sentiarazten dizun hari fin hori izan bada inoiz bien artean, hautsita dago orain. Edo, nork daki, agian, aspaldi hautsi zen.
‎Ez du Ganix izango ezkutuko lagun isila, ez da izango bere sekretuen jabekidea. Bien artean inoiz hari finik izan bada, aurrean duzun pertsonak ulertzen zaituela sentiarazten dizun hari fin hori izan bada inoiz bien artean, hautsita dago orain. Edo, nork daki, agian, aspaldi hautsi zen.
‎Errepide, harrizko murru eta erreskada berde gutxi batzuen lorratza besterik ez zen geratzen hustasun zabalean. Udako lainoak hari finez eginak ziren. Haizeak nahieran aldatzen zituen formaz eta tokiz.
‎Eta, halere, bien arteko harremana ez da sekula erabat eten, apurtu, hautsi, itzali. Arcachongo laguntxoek, Ménilmontantekoek eta Clichykoek ez diote irauten eta Kororen eta Fakirraren artean hari fin bat dago, alanbre gori bat, epeldu arren hoztu ez dena. Fakirrak gaixotu egingo dela uste du edo hil egingo dutela bestela, edo biak batera.
‎Fakirra makurtu egin da, askotan egiten du hori zerbait aitortu behar duenean. Makurtu eta betaurrekoen patilla igurtzi, hari finago baten bila. Ez du beti aitortu beharrekoa aurkitzen, eta aurkitzen duenean ere, ez du beti aitortzen.
‎Itxaropena bezalako editoriala negoziatzailea bazen, izan. Pentsa ezazue zeinen hari finean ibili behar zuen erregimenaren" kolaboratzaile" ez izateko mugaz beste aldekoen aurrean. Inoiz kolaboratzaile deitu izan zioten.
2019
‎Ez dago etenik gabeko jarraikortasunik 1919an sortutako Zeruko Argia ren eta egungo ARGIAren artean, baina hari fin eta sendo batek batzen ditu: euskarazko kazetaritza egin nahiak.
‎Hilabetekari erlijioso bat, Zeruko Argia: Astro Nagusiak orduan gurutzeak eta fedea zituen lagun, bestela tindatu dira euskaldunen kronikak geroztik, baina hari fin batzuek iraun dute eta Iñaki Camino ibili da horien gainean ekilibrista, 1986an berak eta Josu Landak Intzari egin zioten elkarrizketa birgogoratuz. Mende oso bat zeraman bizkarrean jada Migel Olasagarrek hori zuen jaiotze izena 80ko hamarkadan bi gazte grabagailuz eta argazki kameraz etorri zitzaizkionean.
‎Nik sinesten dizut leloak agerian utzi zuen hari fin eta luze batek lotzen dituela indarkeria sexistaren kasu guztiak, komisarietatik hasi eta jai gune alaieneraino: biolentzia sufritu duen gorputzarenganako mespretxuak, eta haren hitzarekiko aitortza faltak.
‎–Hasi da matxinada, sua eman diote herriari, entzun da Leixuriren ahotsaren hari fina.
‎Bere bizitzaren azken hogeita hamar urteetan idatzi zituen nobelak behiala ernatu zen proiektu literario erraldoi baten fruituak izan ziren. Saramagoren nobela bakoitza autonomoa da, gainerakoekin zerikusirik ez duena, itxuraz, eta hala ere, hari fin batek elkarlotzen ditu guztiak, halako moldez non denak elkarren osagarri direla esan daitekeen, bere obrak, multzo bezala hartuta, esanahi orokorragoa eta osatuagoa erdiesteraino. Batek ez du entzun Saramagok esateko duen den dena bere nobela guztiak irakurri arte, eta puzzlea osatu duelarik aurkituko duena munduari eta gizakiari buruzko gogoeta oso eta sakona da.
‎Liburuari dagokionez, ez dago zalantzarik: bertako hamabost ipuinak nahiko desberdinak izan arren, etenik gabeko hari fin batek josten ditu guztiak: Joyceren mundua da.
2020
‎Biopic baterako proposamena egina du Gorka Bereziartuak, Urretxuko bardoaren" rockstar" bizitza kontatu asmoz bere jaiotzaren 200 urteurren honetan. Morgancrea konpainiak, bere musika berrasmatzeko lana egin du, zortzi pieza batuz abangoardia eta tradizioaren hari finean.
‎Brigita ez da Inma Errea, baina bada itzultzaile, emazte eta ama, liburuak zorion iturritzat dituen fikziozko pertsonaia. Orriotan argitu nahi duen afera, literatura eta emakumeen esperientziak lotzen dituzten hari fin eta ia ikusezin horiek zertan dautzan, nolakoak diren, norantz doazen. Saiakera moduko bat egiten hasi da, hortaz, work in progress, zeinak autore jakin batzuen bitartez egiten duen aurrera:
‎Antzekotasunak bazeuden, noski, literatura zegoelako tartean, eta horrek hari fin batez batzen zituen, Elenaren ustez, kasu biak: literatura lotura boteretsua begitantzen zitzaion, adin desberdintasunak eta egoeraren gardentasun eza gaindiarazteko indarra gordetzen zuena bere baitan; Brigitte Trogneux gazteak, ez alferrik, maitasun kortetiarrari buruzko memoria batekin lortu zuen bere letretako lizentziatura...
‎hegoaldeko argitasunez, itsasoz eta haizez blai. Baina hari finegia da zoriontasuna, eta beste auto baten kolpea nahikoa izan zen hura eteteko.
‎Oso damutua? moztu zuen Pierre' k, haur errugabe batek galdetuko lukean koittautasunez, eta abots hari fin fin batez.
‎Kontu horri buruz gehiago jakin nahi bainuen, Hendaian migratzaileei harrera egiteko eta laguntzeko komitean aritutako norbaitekin harremanetan jartzen saiatu nintzen, ABC egunkariko berrian esaten zena egiaztatze aldera. Banuen itxaropen hari fin bat komiteko norbaitek garai hartako gertaerei buruzko oharrak hartuak eta tiraderaren batean gordeak izango ote zituen. Han eta hemen galdezka ibili eta gero, Dominique Cabanac medikuarengana eraman ninduten neure ikerbideek.
‎Gure proiektuan, gizakiaren ibilbidea artearen eta pentsamenduaren arteko hari finean kokatzen dugu. Eta hitzak irudikatzen du poetaren bidea, egunero jardunean; poesia eta bera izate bat den heinean, banandu ezin diren bi errealitate dira.
2021
‎Handinahikerietan jausi gabe, zer da ondo pentsatzea? Errespetuaren mugak zeharkatzen ez duen elkarrizketa argudiatua da gakoa, errespetuaren muga hari fina dela jakinik baina funanbulismo ariketa beharrezkoa dela onarturik. Pentsamendu arretatsua deitu zuen Lipman filosofoak:
‎Eta errementariak zerura gori gori eramandako burdina puska hura ilargi bihurtu zen. Ilargia zeruan hari fin bat balitz bezala ikusten denean, jendeak esaten du:
‎Eneritz Garro Larrañaga (Arrasate, Gipuzkoa, 1976) Mondragon Unibertsitateko Hezkuntza Fakultateko irakaslea da. Eskoletako errealitateak hain askotarikoak izanda, hari finarekin ondu beharreko akordio bat delakoan dago.
‎eragile instituzional, politiko, sindikal eta sozialen arteko adostasunak. Adostasun horiek eraikitzea hari fin, zuhur eta diskretuz egindako ehungintza lan baten emaitza izan da, fokuetatik urrun, erakundeen barruan eta kanpoan, eta topagune eta elkarrizketa gune publiko eta pribatuak sortu ditu.
‎Bizitzak zentzu txiki bat badauka, horregatik da: aberri zapaldu batetik bestera hari fin eta hauskor bat dagoelako. Deitu maitasuna, deitu utopia, deitu nahi duzuen gisa:
‎Baina orain lasai egon nahi dut, besterik ez, lasai egon, horixe bakarrik. Badakit osabak gurago duela nik borrokatzea, normala da, baina hari fin bat da nire gorputza. Eteteko zorian dagoena.
‎Norbaitek abisu bat eman zuen, burdinbidean lehergailu bat zela halako lekuan; paketera heltzeko bidean beste bonba tranpa zegoen, dirudienez bidea trebeskatzen zuen hari fin bati lotua. Gauerdian, eta tren gelditu bati ibiltzeko baimena emateko lekuak ikertzen ari ziren bitartean, zepoak funtzionatu zuen eta hiru guardia zibil hil; beste bost izan ziren zaurituak.
2022
‎Ipuin on batek beti biltzen du munduko bazterretan, norbaiten egoera baldarra, parasito gaizto batena. Emeki, emeki, hitzezko hari fin batekin landuko du gertakari kaltegarria, istorio bat borobildu arte. Bistan da ipuinak perlak bezala ez direla beti ederrak ateratzen.
‎aretoa handia izaki, mikrofonoa ipini zioten, baina ez ahoaren mailan, kopetaren parean baizik, altuegi. Hasi zen Borges hizketan eta urrun urrunean, harako ahots hari fin eta entzunezina baino ez zuten entzuleek sumatu ahal izan. Esaten ari zenetik hitz erdi bat bera ere ez.
‎Haren solasengatik anitz kexatzen nintzenean ulertarazten zidan berarekin banengoen nik hautatu nuelako zela, eta atea zabalik uzten zidan, nahiz banekien berak ere ez zuela nahi nik alde egiterik; bazegoelako zerbait, sakonean, lotzen gintuena: hari fin baina gogor bat.
‎Antzekotasunak bazeuden, noski, literatura zegoelako tartean, eta horrek hari fin batez batzen zituen, Elenaren ustez, kasu biak: literatura lotura boteretsua begitantzen zitzaion, adin desberdintasuna eta egoeraren gardentasun eza gainditzeko indarra gordetzen zuena bere baitan; Brigitte Trogneux gazteak, ez alferrik, maitasun kortesanoari buruzko memoria batekin lortu zuen bere letretako lizentziatura...
‎Ez da nahitara egiten dudan gauza bat: naturak ba  tzuei ahots tirrinta azkarra eskaini die, hogei mila legoatara entzuteko modukoa –edo, are okerrago, jatetxeko ondoko mahaietatik, elkarrizketa osorik irentsi behar izateraino–; beste batzuok, ordea, ahots hari fin batekin konformatu behar gara, eta esandakoa maiz samar errepikatzearekin.
‎Nondik ateratzen ote du ahots hori? Burdinazko zubi zabal baten gainetik doala dirudiena, eta ez okelazko hari fin baten gainetik beste guztiena bezala.
2023
‎Amatxiren baratzean, bi arrosa landareen artean, gauaz, armiarmak sarea ehundu du. Goizeko ihintzak ur ttantta ttipiak pausatu ditu hari finetan. Pello sartzen bada lehena amorratuko da.
‎Errebotez, lurzorura erori da. Odol hari fin bat dario burutik, lepoan zehar, behegaineraino. Ederra gero Gabonetako oporrak hasteko modu hau, pentsatu du masaila komuneko lauzekin bat eginda, akabo bolatxo distiratsuak, girlandak edo apaindutako konifero txikia...
‎Etxarren funanbulistaren ibilbidean zenbait gertakari esanguratsu daude, baina 1883ko emanaldi baten ondorioz jaso zuen Argako erreginaren goitizena, Iruñeko Arga ibaia zeharkatu baitzuen hari fin baten gainean. Funanbulistaren pausoak gertutik aztertu ditu Estefania de Paz aktoreak, eta jasotakoa La reina del Arga (Argako erregina) liburuan bildu zuen.
‎Adiskidetasunaren zutabe sendoak mendratzen ikusi ditu bere inguruan, lagunak bikotetu eta familiatu ahala. Lehengo zutabeak haga mehar eta hari fin bihurtzen dira, eta bikotea eta familia bihurtzen da zutabe. Zenbat bikote ez ote dira juntatzen zutabe sendo horren bila?
‎Neskak hain bizkor ikasi zuen, non Tere dalmaziarra harri eta zur utzi baitzuen; hasieran erroseta txikiak egiten zituen kakorratzez, gero errosetak lotzen zituen makoarekin, edo jostorratzez josten zituen kakorratzez egindako izar txikiak. Terek baino hari finagoak erabiltzen zituen; neskaren kakorratz lana mardulagoa zen Tererena baino, irmoagoa, errosetak eta izarrak finagoak. Orduan, Rozina New York eko Church of St.
‎Liburu irakurketak, kakorratz lanak eta brodatua alde batera utzirik, presaka ezkondu zen mutil harekin, hain bizkor non denbora justu justua izan baitzuen kakorratzezko mantelina bat egiteko, Pag eko parpailaren barruko erroseta eta guzti; elurra bezain zuria zen, kordonet mertzerizatuzko hari finez egindako bitxilorez apaindua. New York osoan ibili zen material horren bila, harik eta azkenean 14 etorbidean judu baten dendan topatu zuen arte; elurra bezain zuria zen, armiarma sarea bezain fina.
‎Nahiz eta ordura arte aktore lanean bestelako moldeetan aritu izan, oso ondo jokatu zuen Nikosiaren papera. Legaleoneko aktoreek beti jokatu izan dute pertsonaia eta pertsonaren artean dagoen hari finarekin. Ez dute pertsonaiaren beharrik, soberan dago, eurak aktoreak/ pertsonak dira oholtza gainean daudenak, euren amorru, hauskortasun, maitasun eta gauzaez guztiarekin.
‎Koordenadak ez dira Ibaiertzeko ipuina gaz dituen antzekotasun bakarrak.Bien artean hari bat dago, hari fina, ia ikusten ez dena, baina egon badago. Ezin da irakurri nobelaren bigarren zati lez, ez delako bigarren zati bat, eta elementurik ere ez dagoelako hori horrela ulertzeko, baina batetik bestera modu naturalean bidaiatzen da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
hari 47 (0,31)
ha 26 (0,17)
hura 20 (0,13)
Lehen forma
Argitaratzailea
ELKAR 24 (0,16)
Susa 11 (0,07)
Alberdania 10 (0,07)
Booktegi 9 (0,06)
Berria 8 (0,05)
Argia 5 (0,03)
Pamiela 4 (0,03)
Labayru 4 (0,03)
Consumer 2 (0,01)
LANEKI 2 (0,01)
Euskera Ikerketa Aldizkaria 2 (0,01)
Herria - Euskal astekaria 2 (0,01)
EITB - Sarea 1 (0,01)
Jakin 1 (0,01)
Uztarria 1 (0,01)
ETB dokumentalak 1 (0,01)
Uztaro 1 (0,01)
Guaixe 1 (0,01)
Maiatz liburuak 1 (0,01)
Open Data Euskadi 1 (0,01)
Anboto 1 (0,01)
Bertsolari aldizkaria 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
hari fin 47 (0,31)
ha fin 26 (0,17)
hura fin 20 (0,13)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia