2010
|
|
nahiz eta LPLk magistratuei egia materiala bilatzeko tresna batzuk aintzatetsi, batez ere, froga fasean169?, magistratuek bakarrik erabil ditzakete alderdiek horretarako baimena ematen dietenean; izan ere, lan prozesuan aukera printzipioek eta horren ondorio diren xedapen eta alderdien ekarpen printzipioak eraentzen baitute, eta magistratu bat bakarrik alderdi batek hala eskatzean sar daiteke gatazkaren azterketan. Gainera, alderdiak dira prozesuaren objektua mugatu eta zehazten dutenak, eta edozein mementotan prozesuaz xedatzeko aukera dute,
|
hari
bukaera emateko, eta magistratuak ezin ekidin dezake. Ezin da ahaztu gainera epaileak erabakitzen dituen egitateak alderdiek bakarrik alega ditzaketela, eta alderdi batek besteak aurkeztutako egitateak onartzen baditu, zuzenean sententziara joango direla, hau da, inolako frogarik behar gabe epailea lotuko dutela.
|
|
Horrela erakusten du haren objektuak, haren bitartez jartzen diren uzi eta erresistentziak. Era okerrean berrikuspen errekurtsoa deituak ez du aurreko prozesua edo
|
hari
bukaera eman zion sententzia zalantzatan jartzen, ezta lehenengoaren edo bigarrenaren oinarri prozesalak edo materialak ere. Ez du haietan ematen den akatsik alegatzen.
|
|
Salbuespen moduan, sententzia irmoa Auzitegi Gorenak eman duenean, hari eskatuko zaio entzunaldia. Eskaera lan prozesu arruntaren arabera izapidetuko da (LPLren 183.6 art.) eta
|
hari
bukaera ematen dion sententziak entzunaldia ukatu edo onetsiko du. Lehenengo egoeran, aurreko sententzia irmo geratuko da eta ez da inolako aldaketarik gertatuko hartan.
|
|
Betearazpena edo exekuzioa eta betearazpen prozesua, oro har, aurreko adierazpen prozesuarekin eta hari amaiera eman zion sententziarekin estuki loturik daude. Adierazpen prozesuan garaitua izan den demandatuak, bere borondatez,
|
hari
bukaera eman dion sententziak agindutakoa betetzen badu, demandatzaileak besterik gabe bere epai bidezko babes eraginkorrerako eskubidea asetuta ikusiko du. Kontrako kasuan, eta aipatutako asetzea lortzeko bidean, adierazpen prozesuan garaile atera den demandatzaileak demandatuaren kontra betearazpen prozesu bati hasiera eman dio.
|
|
Lan prozesuan bere isla dira berrikuspen errekurtsoa (LPLren 234 art.) eta auzi ihesean den demandatuari ematen zaion entzunaldia (LPLren 183 art.). Zentzu hertsian ulertzen den aurkaratzea da, aldiz, helegiteak irmoak ez diren ebazpenen kontra jartzen direnean. Kasu horretan, helegiteak prozesu berri baten sorrera ekiditen du, eta aurrekoa luzatu eta
|
hari
bukaera eman zion erabakia irmo bihurtzea eragozten du334 Zentzu hertsian ulertzen den aurkaratze honen eremuan helegite ez debolutiboak eta helegite debolutiboak desberdindu behar dira. Lehenengoak aurkaratzen den ebazpena eman zuen organo jurisdikzional beraren aurrean aurkezten dira.
|