Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 33

2015
‎7 Hauxe da Jainkoak egindako gauza eta mesedea delako benetako seinalea, dagoeneko esan dizuedanez?, izan ere, gutxi balio izango dit oso bilduta gure Jaunarekin bakarrean asmoak zertzen egoteak, haren zerbitzurako gauza miragarriak egingo ditudala adieraziz eta hitzemanez, handik irtetean, aukera agertzean, guztia bestera egiten badut. Gaizki esan dut gutxi balioko duela, Jainkoarekin egotea beti baita probetxu handikoa; eta erabaki hauek, egitez betetzeko gero ahulak izan arren, halako batean emango digu Jaunak egiteko modua, baita, beharbada, gure gogoz kontra ere, askotan gertatzen den bezala:
‎Eta argi argi Jainkoak emana den gauza denez gero, horrela sentitzeko ez bailitzateke nahiko izango giza industriarik, hori duenak inola ere ezin har dezake bere ondasuntzat, Jainkoaren eskuak emandakotzat baizik. Eta, nire iritziz, esanda daudenetako mesede batzuk goragoko mailakoak izan arren, honek Jainkoaren ezagutza berezia dakar berarekin, eta etengabeko laguntza honetatik sortzen da Haren Maiestatearekin maitasun samur samurra eta norbere burua erabat haren zerbitzurako eskaintzeko oraindik esanda daudenak baino ere desira handiagoak, eta kontzientziako garbitasun handi, bere ondoan dakarren presentziaz ohartarazten duelako; izan ere, egiten dugun guztian Jainkoa hantxe dagoela jakin arren, gure izaera halakoxea da-eta, ez dugu hori pentsatzeko ardurarik hartzen: hemen, ordea, ezin arduragabe egon, beraren ondoan den Jaunak iratzartzen baitu.
‎Inor ez da igoko nire Aitagana, nire bidez izan ezik; ez dakit horrela dioen, baietz uste dut; eta Ni ikusten nauenak Aita ere ikusten du. Bada, sekula begiratzen ez badiogu eta zer zor diogun ere eta zer heriotza igaro zuen gugatik gogoratzen ez badugu, ez dakit nola ezagut dezakegun ezta nola egin ditzakegun ere egintza haren zerbitzuan; izan ere, fedeak haiek gabe eta haiek Jesu Kristo gure onaren merezimenduen baliori lotu gabe, zer balio izan dezakete. Eta nork iratzarriko gaitu Jaun hau maitatzeko?
‎20 Batzuetan nahigabeturik egoten naiz haren zerbitzuan hain denbora gutxi eta ezinbestean nik nahi nukeen baino gehiago eman behar nuelako neure gorputz hain ahul eta kaskarra zaintzen. Behin otoitzean ari nintzen eta lotarako ordua iritsi zen; ni min handiekin nengoen eta ohiko oka egitea zegokidan.
‎Hau da benetan tamalgarria. Baina Jainkoagatik guztia gorroto badugu, eta gurutzea besarkatzen badugu, eta egiaz haren zerbitzuan saiatzen bagara, ihes egingo du hark egia hauetatik izurritik bezala. Gezurren zalea da, eta gezurra bera; ez du itunik egingo egian dabilenarekin.
‎Ez al dakizu ahalguztiduna naizela? Nik beteko dut agindu dizudana (eta, izan ere, halaxe bete zen gero), eta bat batean halako sendotasunaz geratu nintzen, non beste gauza batzuei heltzeko gertu bainengoen haren zerbitzurako, neke handiagoak eraman eta berriro sufritzen hasi behar banuen ere.
‎Eta zein ongi asmatzen duen deabruak bere asmoak aurrera eramateko hemen eskua ezartzean! Traidore halakoak badaki otoitzari emanda hartan irauten duen arima galdua duela eta eragiten dizkion erorketa guztiek, Jainkoaren ontasunagatik, lagundu egiten diotela gero haren zerbitzuan salto handiagoa egiten: zerbait badoakio horretan!
‎Oso garrantzitsua da, otoitzen bidez elkarri laguntzea baino besterik ez bada ere, areago askoz ere irabazi gehiago direnean! Eta (solasaldietatik eta giza afektuetatik, hain onak izan ez arren, haiekin atseden hartzeko eta elkarri atsegin hutsalak kontatuz gehiago gozatzeko adiskideak bilatzen direnez) ez dakit nik zergatik ez zaion utzi behar Jainkoa benetan maitatzen eta haren zerbitzuan hasten denari, pertsona batzuekin bere atsegin eta nekeak tratatzen, otoitzean dihardutenek denetik izaten baitute. Izan ere, benetakoa baldin bada Haren Maiestatearekin izan nahi duen adiskidetasuna, ez dago zertan izan harropuzkeriaren beldurrik; eta halako lehen eragina izatean, hartatik irabazle irtengo da.
‎Hala balira, hautsi bitza paperok berorrek; eta ez balira, arren eskatzen diot, lagun diezaiola nire ezjakintasunari hemen gauza asko gehituz. Izan ere, Jainkoaren zerbitzuko gauzak hain motel dabiltza, non elkar babestu beharra baitute haren zerbitzuan ari direnek aurrera egiteko, munduko huskeria eta atseginetan jardutea ontzat hartzen den honetan. Eta hauek ikusteko begi gutxi dago; eta norbaitek bere bizitza Jainkoagana bideratzen baldin badu, hainbestek jardungo du gaizki esaten, non lagunak behar baitira babesteko, sufritzea ongi eramateko bezain sendo egon arte; bestela larrialdi handian ikusiko dute beren burua.
‎15 Jauna gorestekoa zen izan zuen heriotza eta hiltzeko zuen gogoa, Azken Oliadura hartu ondoren ematen zizkigun aholkuak, Jainkoari gomendatzeko eta beretzat errukia eskatzeko esaten zigun eta beti haren zerbitzuan irauteko, ikus dezagula guztia amaitzen dela. Eta malko artean esaten zigun zein damu zen berak Jauna ez zerbitzatzeagatik, bere gogoa fraide izatea izango zela, bizimodu gogorrenetako fraidea.
‎Eta guztia dakien Hark halaxe behar zuela ikusi zuen, nik gero Jaunazerbitzatzeaz hitz egin diedan haien aurrean sinesgarritasuna izan dezadan, eta haren eskuzabaltasun handiari begiratzen nion; ez bekatu handiei, haren zerbitzuan bizi izateko sarri izaten nituen desirei eta hori egitez gauzatzeko indarrik ez izateak ematen zidan nahigabeari baizik.
‎Hain gaixo egon nintzen aldi guztian, bekatu astunetatik neure kontzientzia babesteko ardura biziak iraun zidan. Oi, ene Jainkoa, haren zerbitzuan hobeki jarduteko nahi nuen nik osasuna, eta neure gaitz guztiaren iturri gertatu zait!
‎15 Behin, Jauna hartu ondoren, askotan egiten nuenez, Jainkoari gomendatzen nengoela, lehenago haiei ongi erantzutera eramaten ninduena, arima batzuen aurrerapena eragozten ari ote nintzen beldurra zela-eta (nire gogoa beti izan baita gure Jauna goretsia izan dadin eta haren zerbitzurako albait gehien izan daitezen nolabait bitarteko izatea), Haren Maiestateak kargu hartu zidan zorrozki, esanez, ea zer altxor izan nuen eskutan orain arte eginik dagoena egin ahal izateko; ez nezala inolako zalantzarik izan etxe hau onartzeko, bere zerbitzu handirako eta arimen onerako izango zelako.
‎Santutasunak eta bertuteak gauza handiak egin ditzakete. Egia esan, haiek ziren bezalakoak izanik, zailtasun eta neke handiak aurkitu balituzte ere, onez eramango zituzketen Jaunaren laguntzaz, haren zerbitzuan sufritzeko desira baitute. Eta desira hau bere baitan sumatzen ez duen ahizpak, ez dezala bere burua benetako moja Oinustzat jo, gure desirek ez baitute izan behar atseden hartzea, geure benetako Senarra zer edo zertan imitatzearren sufritzea baizik.
‎10 Begira, ene alabak, Jainkoaren asmoak eta profesa egin arte irauteko eta betiko Jainkoaren etxean eta Andre Mariaren alabatzat geratzeko grazia egin digunok haren zerbitzuan jarduteko dugun eginbeharra, neskatila honen borondateaz eta beronen ogasunaz baliatu baitzen monasterio hau egiteko, eta hain gogo biziaz nahi izan zuena gozatzeko unean, indarra falta izan zitzaion eta malenkoniak hartu zuen, guk sarritan, ene alabak, geure inperfekzio eta aldaketen errua botatzen diogun horrek.
‎11 Haren Maiestateak nahi beza bere grazia guri ugari ematea, horrekin ez baita izango guri oztopo egingo digunik haren zerbitzuan beti aurrera egiteko, eta guztiok babes gaitzala eta lagun diezagula, hain hasiera handia gure ahultasunagatik gal ez dadin, gu bezalako emakume ezerez batzuengan hain hasiera handia izatea nahi izan baitu. Beraren izenean eskatzen dizuet, ene ahizpa eta alabak, eska dezazuela beti gure Jaunari, etortzen den bakoitzak har dezala kontuan berriro hasten dela berarekin gure Andre Mariaren hasierako Erregela hau, eta ez dezala onar inolako lasaikeriarik.
‎1 Pertsona bat, Espiritu Santuaren Pazko egunez, Écijan zela, jai honen bezpera batean gure Jaunagandik jaso zuen grazia handi batez gogoratuz, haren zerbitzurako oso aparteko gauza bat egin nahi eta, iruditu zitzaion egoki litzatekeela hutsegite konturik edo bekaturik ez ezkutatzeko promesa egitea, une hartan hasita bizi guztirako, Jainkoaren ordezkotzat izanik, eginbehar hau ez baita izaten prelatuekin; pertsona honek ordurako obedientzia botoa egina bazuen ere, bazirudien hau gauza handiagoa zela; eta hark esan ziezaion guztia egitea, hitze... Eta hasieran gogor gertatu bazitzaion ere, egin zuen promesa hori.
‎Behin, Jainkoagatik gauza asko utzi zituen pertsona bati hitz egin ondoren, gogora etorri zitzaidan nik Harengatik ez nuela ezer utzi ezta, egitera behartua nagoenez, ez dudala haren zerbitzurako ezer egin ere; eta nire arimari egin dizkion mesede ugariei erreparatuz, biziki nahigabetzen hasi nintzen, eta esan zidan Jaunak: –Badakizu ezkontza dagoela nire eta zure artean, eta hori bitarte dela, Nik dudana zurea da, eta horrela, igaro nituen neke eta samin guztiak ematen dizkizut, eta beraz, zeure gauza legez eska diezazkiokezu nire Aitari?.
‎Eta geratzen zaion esker onarekin, ez luke nahi hartaz gozatzerik ere, ez duela merezi uste duelako; zerbitzatzea nahi luke, sufrikario handiekin bada ere, eta batzuetan hemendik munduaren amaiera arte ere gutxi izango litzatekeela dirudi jabetza hau eman dionaren zerbitzuan emateko. Izan ere, egia esan, honezkero ez dago lehen egon ohi zen bezala mundu honetako miserien mende hein batean; bada, neke handiagoak igarotzen baditu ere, bakarrik arropan bezala dela dirudi, arima gaztelu batean bezala nagusitasunez baitago, eta horrela ez du bakea galtzen; dena dela, ziurtasun honek ez du kentzen Jainkoa iraintzeko duen beldur handia eta haren zerbitzurako eragozpen izan daitekeen guztia kentzea; alderantziz, kontu handiagoaz dabil, baina bere probetxuaz hain ahaztua, non hein batean izaera galdu baitu, bere buruaz hainbesteraino ahaztua ibiliz. Honetan guztia doa Jainkoaren aintzaren bila eta nola hobeki beteko haren borondatea eta izango Hura goretsia.
‎Guztia egiten duenari aintza. Berak nahi beza berori beti aurrera eta aurrera joatea haren zerbitzuan; izan ere, sarian neurririk egongo ez den era berean, Jauna zerbitzatzeko ahaleginean ere ez du egon behar, gutxienez egunero pixka bat aurrerago egin baizik eta kementsu egin ere; izan dezagula beti borrokan gauden itxura, halaxe baikaude, eta garaipena lortu arte ez dugula deskuidatu behar.
‎3 Nik itxaro dut haren errukian Jainkoaz gozatzera joango zela, halaxe zegoelako: haren zerbitzuko gauzak tratatzeak izan ezik, guztiak nekatzen zuela, eta horregatik atsegin zitzaion bere etxalde hartan, Ávilatik legoa batera zegoenean, egotea, konplimenduetan aritzeaz lotsaturik zegoela esaten baitzuen. Haren otoitza egunerokoa zen, beti Jainkoaren presentzian bizi zelako, eta Haren Maiestateak grazia handiak egiten zizkion, batzuetan ni harriturik uzteraino.
‎Hamalau mila dukat kosta zitzaion, eta oraindik ez zeuden eginik eskriturak; izan ere, horkoaz asko ikasi zuela dio, guztia ziur eta garbi ikusi arte ez hartzeko, ez baitu nahi auzitan aritzerik. Erregutu Jainkoari beraren eta seme alaben alde (ezkon bideetan baitira dagoeneko), haren zerbitzuan jardun dezaten.
‎3 Beraz, altxa dezala bihotza berorren jauntasunak, eta ez dakiola burutik pasa Jainkoak hala eratu ez duenik, nik ziurtzat baitut Haren Maiestateak nahi izan duela, berorrek Jainkoaren zerbitzurako izan dituen desirak orain egitez bete ditzala; bada, luzaro egon da lan egin gabe eta gure Jaunak bertutearen alde lan egingo duenaren premia du, jende xume eta pobreek, haren zerbitzua baino besterik nahi ez badugu ere, gutxi egin dezakegulako, Jainkoak nork babesturik ematen ez badigu. Izan ere, gaiztakeriak hainbesteraino hartu ditu goiak eta handikeria eta ohorea, hankapean izan behar lituzketenen aldetik ere, hain goian ezarria da, non Jaunak berak ere kreaturen laguntza nahi duela baitirudi, haiek gabe bertutea garaile ezartzeko ahaltsua izan arren; bertutearen alde egiteko hartu zituenek huts eman diotelako, eta horrela, ustez, lagun diezaioketen pertsonak aukeratzen dituelako.
‎2 Badu berorrek nahikoa motibo pozik egoteko, nik ez baitut ulertzen poz handiagorik Jainkoak biziera batera dei egin eta, Haren Maiestatea zerbitzatuz besterik gabe, imajina daitekeen baino askotaz atsegin handiagoaz bizi baitaiteke. Jaunagan itxaro dut haren zerbitzu handirako izango dela.
‎ahal nuena, eta bidezko zena baino gehiago ere egin nuela; eta, beraz, berorren aitatasunaz eta nitaz kexatzeko arrazoia, haiei nahigaberik ez ematearren izan dugun ardura dela esango nuke. Eta Jainkoari begira soilik jokatu izan balitz eta hain desira onak eskatzen zuena haren zerbitzurako soilik egin balitz, uste dut, honezkero hura bareturik egongo litzatekeela, eta haiek pozago, Jaunak berak lautuko zuelako; eta jendearen zeresanen beldurrez ari garenean, lortu nahi den helburua ez da egundo lortzen, alderantziz baizik, oraingoan bezala, dirudienez. Egin nahi zuena heresia balitz bezala!
‎...k aita bikarioari idatzi diot, ni ama priore izateko dauden eragozpenak adieraziz, komunitatearekin ibili ezina eta gainerakoak; egia esan, ez dit inolako penarik emango munduaren beste alderaino joateak, obedientziagatik bada; alderantziz, zenbat eta nekagarriago izan, poz handiagoa izango nuke, hainbeste zor diodan Jainko handi honengatik gauzatxoren bat, behintzat, egiteaz; batez ere, uste dut, haren zerbitzu handiagorako dela, obeditzearren soilik egiten denean; izan ere, nire Paulorekin, edozein gauza pozik egiteko nahiko zen, berari poz ematea. Gauza asko esan ditzaket poz ematen zidatenak, baina beldur naiz gutunen kontu honengatik, batez ere arimako gauzetarako.
‎Hau da, Graciánek eta kapituluko kideek Teresak proposaturiko Ávilako seme haren zerbitzuez baliatzea onartzen badute.
‎Uste dut gure Jaunagan konfiantza gutxi izatea dela, beharrezkoa faltako zaigula uste izatea, Haren Maiestateak ardura hartzen baitu animaliatxorik txikiena mantentzeko ere. Ene alabak, jar bitzate begiak eta arreta gure Jesus onagan, eta saia bitez haren zerbitzuan, ziur bainago ez digula huts egingo eta ez gaituela bertan behera utziko.
‎Zer egin dezake Zugatik, egin dizkidazun mesedeak galtzeko hain modu txarrak erabili zituen honek? Zer itxaro daiteke haren zerbitzuetatik. Zure laguntzaz zer edo zer egingo duenez gero, begira zer egin dezakeen hartxo batek; zertarako behar du Jainko ahaltsu batek?
‎10 Ahizpa Ana de la Miseriak dio, Jaunaren aurrean izaten duen merezimendu guztia emango diola, haren zerbitzuan egiten dituen hutsegiteen damuaz, Jesu Kristok jaiotzan eta heriotzan izan zuen txirotasuna gogoan izanik, Jaunari profesan agindurikoa eman diezaion erregu egiten dion Andre Mariaren zaldun eta alabetako edonori.
‎Zenbat gehiago arima askoren probetxua eta Jaunaren ohorea dakartzanean! Ez kontuan hartu amaitzen diren nahigabeak, gugatik hainbat jasan zituen haren zerbitzu handiagoa tartean dagoenean. Jo ezazue beti hoberenaren berri jakitera.
‎zer esaten dugun eta norekin hitz egiten dugun eta hain Jaun handiarekin hitz egiten ausartzen garenak nor garen pentsatzea eta jakitea. Hau eta honen antzeko gauzak, haren zerbitzuan zein gutxi egin dugun eta zein behartuak gauden hura zerbitzatzera, buruan erabiltzea da gogoetazko otoitza. Ez ezazue pentsa beste hizketa nahasiren bat denik, eta ez zaitezte izutu izenagatik.
‎Baretasun hau handia eta luze irauten duena denean, uste dut nik, borondatea zerbaiti atxikia ez balego, ez lukeela baretasun hartan hainbeste iraungo; izan ere, egun batean edo bitan poztasunetan murgildurik ikusten dugu geure burua eta ez gara konturatzen, hau dutenak, esan nahi dut? eta ikusten dute ez daudela oso osorik egiten ari diren hartara, baizik eta hoberena falta zaiela, borondatea, nire iritziz bere Jainkoarekin bat eginik dagoena, eta aske uzten ditu gainerako bi ahalmenak, haren zerbitzuko gauzetan jardun dezaten. Eta une hartan horretarako trebetasun handia dute; munduko gauzak tratatzeko, ordea, moldakaitz daude eta batzuetan burugabe bezala.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia