2015
|
|
Azken batean, Jainkoaren espiritua denez gero, bidezkoa da Hari leialtasun hau gordetzea ez dezatela faltsutzat jo desiratuz, bera baita egia gorena. Eta horrela, handia da poztasuna, milaka itzulingururen ondoren eta gauza guztiz zailetan,
|
haren
hitza beteta ikusten duenean; pertsonari berari hortik neke handiak gainera etorri arren, nahiago du haiek eramatea, Jaunak esan ziola ziur dakiena bete gabe geratzea baino. Beharbada, ez dute pertsona guztiek izango ahulezia hau, egiaz ahulezia bada, nik ezin baitut gaitzetsi txartzat.
|
|
Nik diotsuet honetan arrazoia duzuela, Jainkoak nahikoa erruki erakutsi digulako; baina, esan dudanez? Judas ikusten dudanean Apostoluekin, eta Jainkoarekin berarekin zituela beti harremanak,
|
haren
hitzak entzunez, konturatzen naiz ez dela ziurtasunik honetan.
|
|
A. García Toledorekin ari da berriro, eta
|
haren
hitzetan pertsona espiritualekiko nolabaiteko mesfidantza nabari da, batez ere berak idatzi dituen gauzak pertsona espiritualekin tratatzen baditu García Toledok, benetan espiritualak izan daitezela eskatzen dionean.
|
|
Gogora itzazue
|
haren
hitzak eta begira zer egin zuen nirekin, ni lehenago nekatu bainintzen Hura iraintzen, Haren Maiestateak niri barkatzeari utzi baino. Sekula ere ez da nekatzen ematen, ezta ezin dira agortu haren errukiak; gu ez gaitezen neka hartzen.
|
|
otoitzari ekin diezaionak, egintza okerrengatik ez dezala alde batera utz, berriro erremedioa aurkitzeko bidea baita, eta hura gabe askoz zailago gertatzen baita. Eta ez diezaiola deabruak eragin, niri bezala, apaltasunagatik alde batera uztera; sinets dezala ezin dutela huts egin
|
haren
hitzek, egiaz damutzen baldin bagara eta Hura ez iraintzeko erabakia hartzen baldin bada, lehengo adiskidetasunera itzultzen dela eta lehenago egin ohi zituen mesedeak egitera eta batzuetan handiagoak egiteraere bai, damuak hala merezi izanez gero.
|
|
Uste dut nik, janaririk ez jantzirik ez zaidala faltako ziur dakidan lekuan egotean, ez dela errentarik ez den lekuan bezain ongi betetzen botoa ezta Kristoren aholkua ere, hemen noizbait falta izango baita, eta benetako pobretasunaz irabazten diren ondasunak asko direla uste dut eta ez nituzke galdu nahi. Hain konfiantza handia izanik Jainkoak ez diola huts egingo bere zerbitzuan ari denari, eta
|
haren
hitzak noizbait bete ez direlako edo beteko ez direlako inolako zalantzarik ez dudanez gero, ezin dut besterik buruan sartu, ezta beldurrik izan ere; horregatik, barru barruan sentitzen dut errenta izateko aholkua ematen didatenean, eta Jainkoagana jotzen dut.
|
|
Eta Salamancan gehien komeni zitzaiguna zen eta ematen zigunari oso ongi zetorkiona. Ez da fidatu behar Adamen seme hauengan; izan ere, guri hitzez gonbita egin arren eta zaldun bat izan arren, hemen esan ohi denez, egian oinarritzen dena, aho batez esaten zutena
|
haren
hitza nahiko zela eskritura ordez, ez zituen hitzak soilik esan, baita sinadura eman ere eta lekukoen aurrean berberak ekarri zuen legelaria, eta tratua itxi zen. Guztiak daude harri eta zur, beste zaldun batzuek beren probetxurako edota beren senitartekoen probetxurako buruan sartuko ziotelakoan, eta harengan haien eragina gailendu delakoan arrazoibidea agertzen ziotenen gainetik; haren anaietako batek gurekin karitate handiko harremana izan du eta oso nahigabeturik dago.
|
|
Berorren aitatasuna, hain doktrina santu eta probetxuzkoa idatzi izanagatik Jaunagan maite duen, eta arimen hain on eta unibertsalerako grazia eman diolako Haren Maiestateari eskerrak ematen dizkioten pertsona askotariko bat ni neu naiz. Eta neure barruan uste dut,
|
haren
hitzak entzutea hain pozgarri zaidana ez nukeela utziko ikusi gabe inolako nekeengatik ere, neure biziera eta emakume izaera eragozpen izan ezik. Izan ere, eragozpen hori gabe, halako pertsonak bilatu behar izan ditut hainbat urtetan ariman izan ditudan beldurretatik segurtasuna lortzeko.
|
|
Hau emakumeei esaten diet, eta baita beren letren bidez egiaren euskarri izatera behartuak ez diren gizonei ere; guri haiek azaltzeko Jaunak dituenek gauza argi dago landu egin behar dituztela eta horretan zer irabazi duten. Guri, ordea, lau lau Jaunak eman diezaguna hartzea dagokigu; eta ematen ez badigu, ez gaitezen neka, guk hain Jainko eta Jaun handia izateaz poztu baizik,
|
haren
hitz batek hainbeste ezkutu gordetzen baititu bere barnean, eta horrela ezin baitugu ulertu haren printzipioa. Ez litzateke, noski, harritzekoa izango latinez, hebreeraz nahiz grekoz balego; baina gure erromantzean ere zenbat gauza dauden David errege aintzatsuaren salmoetan, erromantzez soilik azaltzen dizkigutenean, latina bezain ilun geratzen zaizkigunak!
|
|
Haren Maiestateak nahi dezanean, geure ardurarik eta lanik gabe gauza badakigula konturatuko baikara; gainerakoan, apaldu eta, esan dudanez? halako Jauna dugulako,
|
haren
hitzak, gure erromantzean esanak izan arren, ezin baitira ulertu.
|
|
Utz iezaiozue ardura hori guztiak mugi ditzakeenari, hau da, errenten eta errentadunen Jaunari. Haren aginduz etorri gara hona;
|
haren
hitzak egiazkoak dira; ezin dute huts egin; lehenago huts egingo dute zeru lurrek. Guk ez diezaiogun huts egin eta ez beldurrik izan Hark hori egingo duenik.
|