2001
|
|
Pertsona horri begirune eta ospe ekartzen dizkiozula. Zuk zeure burua
|
haren
babesean ezartzen duzula eta haren errukiaren eta onginahiaren zain gelditzen zarela.
|
2002
|
|
Mentxuk motozikleta bere hartan zutik geldituko zela ziurtatu arte iraun zuen gazteak haren aldamenean, eta elkarren gerizan jo zuten Santos jesarrita zegoen lekura. Txarto disimulatutako harrotasuna islatzen zen Joseluren aurpegian, Mentxu baino altuagoa izan arren
|
haren
babesean legez ibilita.
|
2003
|
|
Keinu bat egin zion, sexia, eskutik heldu eta dantza egiteko gonbita luzatuz. Baina Oskarrek eskua askatu zuen eta Rakeli begiratu zion,
|
haren
babesa aurkitu nahian bezala. Salbazioa.
|
|
Mallonaren bulegoko gurutzearekin gogoratu nintzen. genuen
|
haren
babesa, bai. Edo Damarena bestela.
|
2004
|
|
Herri hau egokia da antzineko usaiek bizirik irauteko, menderik mende, ekialdetik etorri omen zen Orantzaro (Olentzero) misteriotsu haren garai ilunetatik. Lehenengo trikuharriak lur magiko honetan altxatu zituztenetik, arbasoen iraganaz harro diren gizon emakumez bete ziren haran eder hau eta
|
haren
babesa diren muinoak. Hori baita Leitza, harana, mendia, karrikak eta zenbait etxe, baina garrantzitsuena leitzarrak, iraganari beha geroaren itxaropenez.Eta bost axola zein garaitan egingo diozuen herri maitakor honi bisita.
|
|
Baina D. ren jarrerak ez ninduen molestatu, D. ren homosexualitatearen berri jakin nuèn egunean molestatuko nindukeen bezala... Are gehiago, garai hartan ez nuen ez D. ren besorik ez
|
haren
babesik onartuko; orain, aldiz, atsegin nuen... Eta, sentimendu haren haritik, esan nion:
|
2006
|
|
Tristea etxerik eza, denok behar dugu
|
haren
babesa.
|
|
Pentsa liteke publizitate ideia sinpleen babes eza kaltegarria izan daitekeela, kontuan harturik publizitatean ideiek garrantzi ikaragarria izan dezaketela. Ideiak aktibo garrantzitsuak dira publizitate enpresentzat eta, horregatik,
|
haren
babesak berebiziko garrantzia du.
|
|
Halakotzat dut nik behintzat oroimenean. Aterkia zabaldu eta
|
haren
babesean irten nintzen Clararen etxeko bebarrutik. Atzera begiratu nuen.
|
|
Ez daukat saltzeko, ez horixe! Oso gustukoa dut euria ari duenean
|
haren
babesean paseatzera irtetea.
|
2009
|
|
Emakumeak bi salaketa jarri zizkion senarrari tratu txarrak zirela medio, baina ez zen
|
haren
babeserako neurri judizialik, Polizia Nazionalaren ordezkari batek adierazi duenez. Informazio iturri horren arabera, azken salaketa 2008ko udan jarri zuen biktimak.
|
|
Ez zuen gezurrik esaten. Ez harritu, beraz, maiz Bronxeko emakumeek haurrak
|
haren
babesean uzten bazituzten. Begirale hoberik non?
|
|
Egia esan, Grup de Folk taldeak aparteko arreta merezi du gure aldetik, kantari eta talde asko bildu baitziren
|
haren
babesera. Iraupen laburra izan bazuen ere? 1967 urtetik 1969 urtera?, kalitate handiko erreferentziez beterik utzi zuen Herrialde Katalanetako musika panorama:
|
|
lurralde edukitzailearen izena isiltzeak, edukia lausotzeaz gainera, ateak zabaltzen dizkio beste batzuk izenaz jabetzeko eta definizio berriak egiteko aukerari. Ikus dezagun orain Llachen aipatutako lan hori, lurraldetasunaren gaiari heltzeko orduan katalanezko kanta askok egiten duten irakurketa zabal horren paradigma garbia, gure ustez âluzarora, Llachen estiloak halako itzal bat hedatuko du, eta kantautore asko
|
haren
babesera bilduko da.
|
2010
|
|
Betiere, EAJrekiko harremanei lehentasuna eman die Zapatero gobernuburuak. Gogoratu du aurtengorako aurrekontuak ere alderdi
|
haren
babesez onartu zituela Madrilgo gobernuak, eta eragin baikorra izan dutela.
|
|
Ostegunean 6.400 metroan dagoen pitzadura bateraino igo ziren, eta
|
haren
babesean gaua igaro ondoren, gaur goizeko 5.30etan (Pakistango ordua) bidearen bigarren zatiari ekin diote: malda oso pikoa, 45 gradutik gorakoa beti ere, aurreko aldian baino oztopo gehiago jarri diena:
|
|
Ikertzaileek tamaina txikiagoko beste molekula batzuk ere garatu dituzte: polipeptido bat (proteina txikia), fitoglikogeno hesiak utzitako hutsune txikiak estaltzen zituena,
|
haren
babes efektua indartzeko. Bi partikula horien konbinazioak nabarmen handitzen du elikagaien bizitza erabilgarria, batez ere gantzetan aberatsak diren produktuena, eta bikoiztu egiten du kasu batzuetan.
|
|
Ni ikustean, ordea, moztuta gelditu zen, amak ezezagun bat aurkituko zuela abisatu ez balio bezala. Amaren eskuari heldu zion,
|
haren
babesik gabe pausorik emateko gauza ez balitz bezala, irribarretsu baina distantziarik galdu gabe. Neu ere ondo moztuta gelditu nintzela aitortu behar dut, argazkietan ikusi nuenak inondik ere ez zuelako aurrean neukana ondo islatzen.
|
|
Donejakueko bidean (eta
|
haren
babesean) auzoak, herriak eta hiriak sortu edota indartu ziren: Baionako Saint Esprit eta Saint Leon auzoak beilarien ospitalen inguruan, Garruze (NB), Donapaleu (NB), Izura (NB), Donibane Garazi (NB), Maule (Z), Larraine
|
|
Horien bitartez, begien bistan geratu da gure lehendakariaren benetako aurpegia. Orain badakigu hurrena ere irtengo dela Euskalgintzaren errugabetasun presuntzioaren defentsan, baina ez dezagun
|
haren
babesik espero.
|
2011
|
|
Hori erabaki du Legebiltzarrak. Horregatik, orain arte indarrean egon den Iraungitze Legeak ez du baliorik izango hemendik aurrera, eta
|
haren
babesean zigorrik jaso ez duten militarren eta babesleen kasu guztiak auzipetuko dituzte. 1986ko abenduaren 22tik zegoen abian Iraungitze Legea, eta bi erreferendumetan berretsitakoa izan da, 1989an eta 2009an.
|
|
Bertako gutxituari inolako aukerarik eta lehentasunik ukatu gabe, beste hizkuntza bat, batez ere gutxitua bada, agerraraztea kultura eta hizkuntza aniztasunaren aldeko ekimena izango da, eta beraz lehentasuna izan behar duena. ekimen kulturalak ez ezik hizkuntza eskubideen alorrean ere eginkizun ugari agertzen dira eremu honetan, aniztasunaren bidetik bideragarri eta aberasgarri direnak. ...zuen aurrera pauso garrantzitsuetarikoa erregio edo gutxiengoen hizkuntzen europako karta (1992) izan zen hizkuntza eskubideen alorrean, eta hainbat estatutan, formalki bederen, hartu diren erabakiak baikortasunez onartu behar dira. erakunde berberak, eta irakaskuntzari begira bestalde, 2001 urtean abian jarri zuen hizkuntzen Ikaskuntza, Irakaskuntza eta ebaluaziorako europako erreferentzi Markoa.
|
haren
babesean sortutako portfolio proiektua ere, besteak beste, baliabide emankorra izan daiteke eleaniztasunaren profil ezberdinak irudikatu, balioztatu eta agerian jartze aldera. Norbanakoaren eleaniztasunerako ibilbidea ez baita eskola bidez sortutakoa soilik; are gehiago, eskola baino askoz lehenago izan da gizakia eleanitz, eta gaur immigrazioak derrigorrez sortzen dituen eleanitzak ere ondo babestu eta balioztatu ditzake portfolio ekimenak. eleaniztasunaren aldeko europako kontseiluaren ahalegin hau, oro har, elebakartasuna arrisku eta pobrezia bezala ikusarazteko oso ekimen baliagarria litzateke, nahiz eta bertan hizkuntza gutxituek ez duten trataera edo aipamen berezirik. hizkuntza aniztasuna gizartearentzat eta norbanakoarentzat aberasgarri eta beharrezkoa dela azpimarratzeko uNeSCoren ekimenak ere oso aproposak iruditzen zaizkigu. eta hemen bai, hizkuntza gutxituek, arriskuan dauden hizkuntzek, leku berezia hartzen dute, Nazio Batuei eta uNeSCori, kultura, hezkuntza eta zientziaren ardura duen erakunde bati dagokion ardura behingoz bere gain hartuz.
|
|
1975eko gau batean, Lisa Robinson Hit parader eta Rock scene aldizkarietako editoreak zuzenean ikusi zituen eta igortzen zuten energiarekin maitemindu zen. Danny Fields Stooges taldearen managerrarekin hitz egin zuen,
|
haren
babesaren bila. Horrez gain, Linda Steinek orduko bere senarra, Seymour Stein, konbentzitu zuen, Ramonesen lehen diskoa Sire records Richard Gottehrerekin batera kudeatzen zuen diskoetxean argitara zezan.
|
|
Zangaren hondoa prestatzean, kontuan izan behar da hodiak euskarri sendo eta jarraitu bat izan behar duela, hodia edo
|
haren
babesa honda dezaketen materialik gabekoa.
|
2012
|
|
Ezin dut onartu, ez dut onartuko». LAOSek 300 eserlekutatik 15 eserleku baino ez ditu parlamentuan; beraz,
|
haren
babesa ez da erabakigarria. Baina erreskate jasotzea ziurtatu nahi duten alderdiak kezkatzen hasita daude, geroz eta gehiago direlako neurrien kontrakoak.
|
|
Praktikan, patronalaren esku utzi du gobernuak beto eskubide osoa. Izan ere, enpresaburuei dagokien ordezkaritza osoa du Confebaskek, eta
|
haren
babesik gabe ezin da akordiorik hartu. Haatik, orain aski da sindikatu bakar batek txostenaren alde egitea edozer onartzeko, nahiz eta langileen artean gehiengorik ez izan.
|
|
Abenduaren 8an iragarri zuen hautagai izango zela berriz ere, haren ustez Montik egindako txikizioari erremedioa jartzeko, eta Alemaniarekiko Italiak zuen menpekotasuna apurtzeko. Berlusconi harrez kero Lega Nordekin harremanean aritu da
|
haren
babesa eskuratu nahian, eta Montik berari ere egin zion keinua zentro eskuinaren hautagai izan zedin. Nora ezean dabilenaren itxura ematen du, baina zertan dabilen erakusteko denbora du oraindik.
|
|
Ugazabak ahal izango zuen baino hobeto ezagutzen nuelakoan nik giza izaera, erraza izan zen niretzat hark yahooen izaerari buruz esandakoa neuri eta neure erkideei aplikatzea, eta neuk behaketa eginez are gauza gehiago aurkituko nuela pentsatu nuen. Beraz, sarri erregutzen nion jaun ohoragarri hari auzoteriako yahoo taldeen artera joaten uzteko, beti onartzen zidana bihotz zabalki, oso konbentziturik baitzegoen abere haienganako nuen gorrotoak ez zuela utziko galbidera nintzaten; eta jaun ohoragarri hark bere morroi bati, oso zintzo eta jatorra zen moxal beilegi indartsu bati, agindu zion nire zaintzaile izateko,
|
haren
babesik gabe ez bainintzen halako abenturetara ausartuko. Zeren eta esan baitiot jadanik irakurleari zenbateraino gogaitarazi ninduten animalia higuingarri haiek lehenengoz aurkitu nindutenean.
|
|
–A, Kazbitx!?, pentsatu nuen, eta
|
haren
babes jantziaz oroitu nintzen.
|
|
Pentsa liteke publizitate ideia sinpleen babes eza kaltegarria izan daitekeela, kontuan harturik publizitatean ideiek garrantzi ikaragarria izan dezaketela. Ideiak aktibo garrantzitsuak dira publizitate enpresentzat eta, horregatik,
|
haren
babesak berebiziko garrantzia du.
|
|
Datu berrienek erakusten dute azken hiru urteetan jaitsi egin dela deforestazio tasa, ekologisten arabera, Brasilgo gobernuaren kontrol handiagoa, agintari judizialen inplikazio handiagoa, babestutako eremuak zabaldu eta hobetzea, polizia operazioak, ustelkeriaren aurkako borroka eta gizarte zibilaren ekimenen arrakasta sustatzen dituzten politika eta gobernantza neurrien ondorioz. Hala ere, Greenpeaceren arabera, mehatxu berriak daude, hala nola Brasilgo Baso Kodearen erreformari buruzko egungo eztabaida, agerian uzten baitute “Amazoniako gobernagarritasunaren hauskortasuna eta
|
haren
babesean eragiteko garrantzia”. Hori dela eta, GKE lanean ari da Amazoniako deforestazioarekin amaitzeko, 2015erako, eta, oro har, 2020rako; izan ere, Ferreirim en arabera, “Amazoniarentzat irtenbide bakarra dago eta Deforestazio Zero izena du”.
|
|
Arrazoi horrengatik jazarri zuten, bai eta, azkenik, preso sartu ere. Joana III.a Albretekoak babestu zuen, Nafarroako erreginak, beste protestante batzuek ere
|
haren
babesa izan zuten bezala. Joana Albretekoaren aginduz, euskarara itzuli zuen Itun Berria.
|
|
Esaten denez, Txomin Iturberen oniritziarekin itzuli zen, baina Iturbe 1986an atxilotu zuten, uztailean Libreville-ra (Gabon) deportatu eta gero Algerian konfinatu:
|
haren
babesak ez zion gehiago balio izan Yoyesi. Beste militanteen damutze eta erreinsertziorako posibilitateei aurre egiteko (eta dudarik gabe abisu bezala) desertore gisa kontsideratu eta exekutatu zuen ETAk.
|
2013
|
|
Uztailaren 8az geroztik 348.665 langilek galdu dute ituna Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, Lan Harremanen Kontseiluak emandako datuen arabera. 600.000 soldatapekoetatik 580.875ek arautzen zituzten beren lan baldintzak negoziazio kolektiboaren bitartez, eta 21.579k soilik ez zuten
|
haren
babesa. Abenduaren 31n beste 93.459 langile eroriko dira zulo berean, ituna berritzen ez badute aurretik.
|
|
Hara eraman zuten, Aita Ibañez aspaldiko lagunarengana. Eta
|
haren
babesean hil zen 1814ko uztailaren 24an, hesteetako odoljario baten ondorioz. 64 urte zituen.
|
2014
|
|
Askok aldatu zuten jaka garai hartan. Izan ere, erregimen barruko sektoreen arteko barne borroken aurrean, gorde beharreko karta nagusia zen Juan Carlos Borboikoa Francorentzat, eta
|
haren
babesa handitu ahala, erregegaiarengana hurbildu ziren enpresaburu ugari. Horietako bat izan zen Jose Maria Ruiz Mateos.
|
|
Egun hartan ama kanpoan zen, eta,
|
haren
babesik gabe, kosta egiten zitzaion egoerari aurre egitea. Aztoratuta zegoen.
|
2015
|
|
Interes handia erakutsi dute, eta esan digute egitasmoa babesteko bozketan aldeko botoa emango dutela. Batzordeko kide den beste batek ere idatzi digu, eta
|
haren
babesa berbatu digu". Izaskun Bilbao jeltzaleagaz hartu eman bizia dutela nabarmendu du Aldamak.
|
|
Aulki bat hartu zuen. Neskazahar baten mugimendu zehatzekin kokatu zuen astoa zelai ertzean, Carmichael jaunarengandik hurbilegi ez, baina
|
haren
babesetik nahikoa hurbil. Bai, bertan egon zen hamar urte lehenago.
|
|
Gerturatu direnean, gainera, ur azpian sartu da Martin, harrapatzea galarazteko. Ura da
|
haren
babesa, eta hotza ez du etsai. Baina, arraina ez bezala, arnasa behar du giza biziak, eta haren bila burua atera duen batean, arraun batekin jo dute lepoaldean, eta konorterik gabe utzi, ahuspez.
|
|
Rita maite nuen biziki eta hori bainoago, ezin asmatuko nukeen bizitzen haren auzotasunik gabe, haren hitzik eta ferekarik gabe, haren arnasarik gabe,
|
haren
babesik gabe. Berarekin egoten nintzenean, ez ninduen ezerk kezkatzen ez eta lehenagoko nire sentipen beltz eta sarri haiek ere.
|
|
Urtebete lehenago, Euskal Idazkaritza sortu zen Baionan, eta. Hizkuntza Saila? osatu zen
|
haren
babesean. Euskararen batasunari eman zitzaion lehentasuna, eta berehala ekin zioten lanari.
|
|
Harkaitz batera igo ginen. Gernika haran
|
haren
babesean zegoen, baina artean ezingenuen ikusi mendi magal berde, uhin gisakoen bestaldetik. Arrautza ilunak jausten zirenbonbaketarien sabeletatik.
|
|
Hori guztiagatik, egoera honetan, ikerketa funtsezkoa da gaiarekiko ezagutza mailari egitenzaion ekarpenagatik eta ondarea ezagutzea,
|
haren
babesa bermatzeko lehen pausoa dela ulertzenbaita.
|
2016
|
|
Blackwellek eta haren emazteak, Lucy Stonek, kanpaina egin zuten Elizabeth Cady Stanton eta Susan B. Anthonyrekin batera Kansas estatuan barrena, 1867 urtean. Stantonek eta Anthonyk inplizituki onartzen zuten Blackwellen logika arrazista, eta hori ondo islatzen du demokrata ezagun
|
haren
babesari abegi egin izanak,, emakumea aurrena, negroa azkena, baitzen haren programaren leloa.
|
|
Arrapalada batean ekin dio Larrondo aterperako bideari; batetik, premiagatik beragatik, kalkulatu duelarik zenbateko denbora tartea duten abisua jaso, bila etorri, gizona eroan eta medikuen eskuetan ipini arte; bestetik, arin eta bizi mugitu behar du, bera ere izoztuko ez bada, anoraka gaixoari utzi baitio; horretara, barneko arropa eta artilezko jertsea dira
|
haren
babes bakarrak hotzetik zein atertzen ez duen elur erauntsitik babesteko.
|
|
Aste Santuan, asko eta askotarikoak dira aurrezteko eta dirua irabazteko estrategiak. Aurreztearen eta
|
haren
babesaren gidari, hainbat aukera daude. Erronka?
|
2017
|
|
Hain zuzen ere, bekara aurkeztu aurretik, Ulaziarekin harremanetan jarrita zegoen hirukotea. " Horrelako proiektu bat martxan jartzea posible izango ote litzakeen galdetu genion, eta izatekotan, ea
|
haren
babesa izango genukeen", adierazi du Garinek. Ulaziak ez ezik, Anestesiako kideak ere aurrera jarraitzeko esan zien.
|
|
Paperean seigarren analogiaren bila ari nintzela, ohartu nintzen hirira iristen ari ginela. Santa Klara uhartearen irudia suma zitekeen lainoen artean eta,
|
haren
babesagatik edo, olatuak gandorrik gabe iristen ziren badiara, portuan zeuden ontziei eragiteko adina indarrez hala ere, hauen mastak metronomoen orratza bezala mugitzen baitziren batera eta bestera dantza urdurian. Haizeak Alderdi Eder inguruko tamarindo iharrak astintzen zituen eta sustrai eta guzti eramango zituela ematen zuen.
|
|
Hasieratik aritu zen Vatikanoaren Adingabekoen Babeserako Batzordean, eta haren kide ere izan da martxan jarri zenetik. Eta garrantzitsua izan da
|
haren
babesa Frantziskoren proiektua legitimatzeko. Hain justu, horregatik izan da hain garrantzitsua haren dimisioa ere.
|
|
Kazetari freelance izatea azken batean gogorra zela baina era berean nagusirik gabeko lanean jarduteak preziorik ez zeukala, ordainsaririk ere apenas izaten zuen arren?? Horixe guztia esan nahi izan zion Manuk alabari Opel Kadett zaharruno
|
haren
babesean, gauaren isiltasunean, baina fundamentu gabeko otoitz moduko hura soilik itzuri zitzaion ezpainetatik:
|
|
69 Hala nola sesioak ateak itxita ospatzea, biktimaren identitatearen gaineko informazioa, zuzenean edo zeharka haren identifikazioa erraztu dezaketen datuena, edo
|
haren
babes beharrizanak erabakitzeko kontuan hartu izan diren ingurumari pertsonalena, zabaltzea edo publikatzea debekatzea. Era berean, biktimaren edo haren senideen irudiak lortzea, zabaltzea edo publikatzea galaraz dezake.
|
|
denok behar dugu
|
haren
babesa.
|
|
Parisera joan nintzen, han bainuen adiskide bat aberatsa eta irekia zena, eta
|
haren
babesaren xerka joan nintzen.
|
|
Erregeren soldaduek aterperik eman gabe, gupidarik izan gabe, inguratzen eta akabatzen zituzten mexikarrak. Goizaldeko laino itxiak baino ez zien iheslariei erruki izan, eta
|
haren
babesari esker gutxi batzuek alde egin zuten infernu hartatik.
|
2018
|
|
Ni azti egoten nintzen beti, baina ez nuen arriskurik ikusten. Beti ateratzen nuen kontua zenbateko distantzia zegoen hurbileneko zuhaitzera, eta banekien Lehoiak edo Ezpata Haginek, kolpetik azalduta ere, harrapatu baino lehen iritsiko nintzela
|
haren
babesera.
|
|
Baso txiki bat zegoen gure bizkarrera, berrehun bat metrora, eta hara abiatu ginen arin baino arinago, tiro egiteari utzi gabe. Bizirik heldu ginenok basoaren ertzean tokitu ginen, barrikada bat altxatu genuen han utzitako kanoi puska batzuekin eta hildako zaldien gorpuekin, eta
|
haren
babesean jarraitu genuen arerioen kontra. Agintedun bakarra geratzen zitzaigun:
|
2019
|
|
Txunditu nintzen beharraren gertutasunaz. Nahi nuke
|
haren
babesa nolabait sentitu banu.
|
|
Zer inbidia ematen didan Maria Magdalenaren eta Jesusen amodio idealak: merezi duen maisu miretsi baten dizipulu sutsua izan; bere idoloarengatik bizi eta hil, harengan sinetsi inolako duda izpirik gabe, lortu Aingeruak piztia garaitu dezala betiko; hain nago gerizaturik haren besoetan, hain txiki, hain uzkurtutik
|
haren
babesean, eta hain naiz harena, ezen existitzeari uzten baitiot.
|
|
Neskatoak amaren uztarritik libratu nahi luke, baina badu
|
haren
babesaren premia gorria ere. Aterpe hori ezinbestekoa du kontzientzian zama bihurtzen zaizkion makurren ondorioz:
|
|
–Neskatilei hainbeste gustatzen zaie negar egitea, non ezagutu baitut ispilu aurrean negar egiten zuenik, horretaz doblezka gozatzeko?, kontatu du Dupanloup monsinoreak. Familiarekiko harremanei dagozkie dituzten drama gehienak; saiatzen dira amarenganako loturak hausten; noiz etsai zaizkio, noiz
|
haren
babesaren premia gorria dute; aitaren maitasuna beretu nahi lukete osoki; jeloskorrak dira, sentiberak, kontentagaitzak. Askotan, ixtorioak asmatzen dituzte; buruan dabilkie adoptatuak direla, gurasoak ez dituztela egiazko guraso; bizimodu sekretu bat dutela pentsatzen dute; asmakerietan ibiltzen dira haien harremanei buruz; maiz, imajinatzen dute inork ez duela konprenitzen aita, eta zorigaiztokoa dela, emaztea ez dela harentzat alaba izango litzatekeen lagun ideala, edo, alderantziz, amari zakarra eta basatia iruditzen zaiola aita, eta gorrotagarria zaiola harekin zernahi harreman fisiko izatea.
|
|
Han 20 egun igaro ostean, Bilbora iritsi zen. Gurutze Gorrian eskatu zuen asiloa, eta
|
haren
babesean egon zen sei hilabetez, baina programa amaitutakoan kalean geratu zen. Sarea ezagutzen zuen lagun batek ekarri zuen Arteara.
|
|
Baita dendan, Martin Zahar dendan, Lorea haurrentzako arropa dendan eta okindegi batean aritu izan naiz. 2013ko irailaren 2an Karan haurrentzako arropa denda ireki nuen, eta hasieratik izan dut alboan Beatriz Pozo; beti izan dut
|
haren
babesa, eta erakusleihoetan lortutako sariak hari esker izan dira.
|
|
Ez da ezohikoa antizikloi hori Europa aldera sartzea: orduan,
|
haren
babesean, haize kontinentala, gurean frantzi iparra deitzen dioguna, bidaltzen digula, zerualdeak lehortu eta garbitu ohi dira. Gau oskarbiak medio, izotzaren gainean izotza, gero eta gogorrago, gupida gabe, bota  tzen ere badaki.
|
|
Gaua hurbil, pinudi baten barrutik joan ziren zabaltoki bateraino. Arte handi batek ematen zuen han itzala, eta
|
haren
babesean erlauntzak zeuden ilaran, bederatzi guztira, koloretakoak: bi, urdin; hiru, arrosa; beste hiru, hori; bederatzigarrena, apur bat apartean zegoena, kristalezkoa.
|
2020
|
|
Udaren gorenean, ganduaren bustialdia desatsegin bihurtzen den mailatik behera ihesi zihoazen. Herrixka gainetik begiztatzen zuen gailurren ertza eta
|
haren
babesean ezarritako hilerri budistara arratsalde pasa igoak ziren Antharke, Tsiring eta azal zuriko bisitaria.
|
|
Azken finean, hari esker irten zen pobreziatik. Haren laguntzarik gabe,
|
haren
babesik gabe, inoiz ez zukeen egingo karrera militarra. Doktoreak bidali zuen Zaragozara, akademiara, eta gero mantenuarekin ere lagundu zion Afrikan.
|
|
A: Ibaiak gure industriaren eragile izan dira eta, ondoren, hainbat urtez, haren" zabortegi" izan dira; azken urteotan, jendea
|
haren
babesaren eta kontserbazioaren garrantziaz (uraren kalitateari, ekosistemei eta abarrei dagokienez) kontzientziatzeko kanpainen protagonista izaten ari dira.
|
2021
|
|
Frantses literaturaren kasuan adibidez, hiru ezaugarri nagusi sarrarazten ziren definizioan: frantsesez idatzitako literatura, Frantziako mugen artean edo
|
haren
babes politikoan bizi ziren eskualdeetan egina (95) eta frantses kulturaren baitan sortua.
|
|
Waldo da heriotzarekin ikaragarri hobetzen diren pertsona horietako bat esan zuen Clovisek; baina horren urrun joan nahi ez bazenu, izan zenezake eskura lasto umel apur bat, eta hamakaren azpian hari sua eman zeniezaioke pospoloa habiara botako litzatekeen une berean; keak eztenkada eremutik at edukiko lituzke liztor gehienak, militanteenak izan ezik, eta Waldo
|
haren
babesaren esparruan geratzen zen bitartean, ez luke kalte larririk izango, eta azkenean bere amari bidal lekioke bueltan, sardinzar ketu bat eginda eta handituta han eta hemen, baina, hala ere, inongo arazorik gabe ezagutzeko moduan.
|
|
Hala ere, Espainiaren eta Marokoren arteko harremanaz aritzean, azken horren eta Bruselaren artekoaz ere ari da. Izan ere, ebazpenak oroitarazten du EBren kanpo muga bat dela Ceuta, eta, horrenbestez,
|
haren
babesa eta segurtasuna berari dagozkiola.
|
|
«Bestalde, nire lana ez da ikusgarria, ez du paisaia aldatzen». Euskal kostaldearen topografia izan zuen inspirazio iturri lana sortzeko, eta, hain zuzen,
|
haren
babesarekin lotu zuen. Ildo horretan hainbat elkartek agertutako kezkez ere galdetu zioten:
|
|
Izan ere, lehen bi foru arauak baliogabetu ditu EAEko Justizia Auzitegiak. Kasu haietan, Espainiako Auzitegi Gorenera jo zuen foru gobernuak, baina ez zuen
|
haren
babesa jaso.
|
|
Festara iritsi berri nintzela, Xabi ahalik eta beranduena bertaratu zedila nahi nuen, baina ordurako irrika hura haize kolpean desagertu zen. Haren bularraldea, haren besoa nire sorbaldaren gainean, haren beroa,
|
haren
babesa, haren beharrak asaldatu nau.
|
|
Gure leotz leiho gabean, bederatzi bider ikusi nuen preso jendea etzaten (gaua ala eguna zen igarri gabe), eta geroago eta ahulago, bederatzi bider eraman ninduten egunero aldatuz zihoazen polizien aurrera; baina nire egonaldiaren erdialdean edo Dietrich ezagutu izan ez banu,
|
haren
babesean sentitu izan ez banintz, ez nintzen infernu zulo higuingarri hartatik onik irtengo.
|
2022
|
|
Baina K jauna famaren gailurrean zegoen orduan; entzutetsua zen oso, bere talentuari eta trebetasunari esker, alde batetik, eta aurkari zuen unibertsitateko irakaslearen ezgaitasunari esker, bestetik. Ikasleengan bederen bete beteko itzala zuen, eta Fettes sinetsirik zegoen eta hala sinetsarazi zioten gainerakoek ere, ospe meteorikoko gizon
|
haren
babesa lortuta, arrakastaren oinarriak ezarri zituela. K jauna, irakasle bikaina ez ezik, bon vivant a ere bazen, eta prestakuntza zaindua bezainbeste maite zuen irudimen bihurria.
|
|
ustelkeriaren kontrako programa batekin eta ekialdeko probintzietan gerra bukatzeko promesa batekin. Baina ez du agindutako ezer bete, eta
|
haren
babesa jaisten ari zen ziztu batean otsailaren 24 arte: ez zelako ustelkeriaren kontra borrokatu, eta ez zuelako inolako ahaleginik egin ekialdea [Donbass] baketzeko.
|
|
Basauriko kartzelak, han espetxeratu baitute moja, bizitza salbatuko dio. Presondegia izango da
|
haren
babesik onena. Halere, Cesterok ez du inolako arriskurik hartu nahi hiltzailea atxilotu arte.
|
|
Isiltasuna egin zen gelatxoaren jabe eta,
|
haren
babesean, mahaira inguratu eta nire jereza dastatu nuen, eta atzera bazterreko nire aulkira itzuli nintzen isil isilik. Ametsaldi batean galdurik zirudien Elizak.
|
|
Azken finean, haien egoeran eta adinean dauden gizon emakumeentzat, maitasuna truke bat da: gizon hari emana zegoen, bai, baina trukean,
|
haren
babes materiala ez ezik, espirituala ere espero zuen, eta ordura arte biak eman zizkion: dirutan eta ospean behar bezala ordaindu zion.
|
|
Zentzu horretan, eta oztopo praktiko bezala azpimarratu behar da, legeak ez die betebeharrik esleitzen poliziari, fiskalei eta instrukzioepaileei etxeko indarkeria kasuetan, eta ez du funtsik ematen indarkeriaren biktima diren emakumeak hartzen dituzten babeslekuetarako. Horretarako, emakumearen aurkako indarkeriaren eta
|
haren
babesaren aurkako borrokan inplikatuta daudenen arteko koordinazio mekanismoen instituzionalizazioa indartzeko, indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta emateko batzorde nazionala eratu zen 2019ko irailean, 103/ 2013 Legean ezarritakoa aplikatuz.
|
2023
|
|
Luteroren iritziz arerioek ez zuten onartu berak bazuela autoritatea induljentziez, errukiaz eta barkamenaz hitz egiteko, gai horietan doktore zelako. Aita Santuari esaten zion botere espiritualaren aldekoa zela eta
|
haren
babesa nahi zuela; etsaiek esaten zuten bezalakoa izan balitz, Saxoniako Hautesle Frederikok ez zukeela Wittenberg eko Unibertsitatean edukiko; esaten zion Kristoren epaia jasoko zuela Aita Santuaren tronuaren bidez; behartsua zela, ezer galtzekorik ez zuela eta beldurrik ez zuela. Leon X.ari Luteroren Ebazpenak eta haren eskaintza heldu zitzaizkionean, prozesu kanoniko bat ireki zuten eta 1518ko ekainean Luterori agindu zioten Erromako kuriara agertzeko hirurogei egunen barruan, han bere dotrinaren berri emateko.
|
|
Kolektiboa sortu zutenetik,
|
haren
babesean hainbat bakarkako proiektu argitaratu dituzte bertako kideek; besteak beste, Mikel Urdangarinen Izurdeen lekua, Rafa Ruedaren Rueda, Pettiren Manipulazio estrategiak eta Maite Larbururen Krak diskoak.
|
|
Nafarroako Gobernuak bultzatu du ikerketa egiteko deialdia, eta
|
haren
babesa nabaritu duzue?
|
|
Pheu Thai alderdiaren lider Paetongtarn Shinawatrak hauteskunde garaipenagatik zoriondu zuen Mugitu Aurrera alderdia, baina dagoeneko argi utzi du ez duela onartuko monarkiaren kritikei lotutako delituaren balizko erreformarik. Mugitu Aurrerak ezin du Pheu Thaiekin tentsiorik izan, Senatua konbentzitu ezean, beharrezkoa izango duelako
|
haren
babesa eta beste alderdi txikiago batzuena.
|
|
Arriskutsua izan liteke zeren, gainera, agintea hartu bai, baina gobernatzeko baldintza egokirik gabe gera daiteke Mendoza, gauza bat baita ahaldun nagusia izateko PPren botoa jasotzea, eta beste bat lau urtez aurrekontuak eta arau eta plan inportanteak aurrera ateratzeko
|
haren
babesa ziurtatzea. Kontuan edukita, gainera, PSE EE eta PP elkarren lehiakide izango direla haientzat nagusia den Espainiako plaza politikoan.
|
|
Arriskutsua izan liteke zeren, gainera, agintea hartu bai, baina gobernatzeko baldintza egokirik gabe gera daiteke Mendoza, gauza bat baita ahaldun nagusia izateko PPren botoa jasotzea, eta beste bat lau urtez aurrekontuak eta arau eta plan inportanteak aurrera ateratzeko
|
haren
babesa ziurtatzea. Kontuan edukita, gainera, PSE EE eta PP elkarren lehiakide izango direla haientzat nagusia den Espainiako plaza politikoan.
|
|
Eztabaida eta negoziazio mahaian CEOE Espainiako patronala ere bazegoen, baina, azkenean,
|
haren
babesik gabe onartu dute neurria. Patronalaren jarrera kritikatu du Diazek:
|
|
Esteban jeltzalea Nuñez Feijoorekin batzartuko da
|
haren
babesari buruzko bilera batean, baina «kortesiaz», EAJk sarri askotan esan baitu ez duela PP babestuko, ariketa horretan Vox ere sartu bailitzateke. Senperrek ukatu egin du, ordea, Voxen rol hori.
|
|
Koalizioko Kongresuko bozeramaile Mertxe Aizpuruak aurreratu zuen gaur ez dela ezer bukatuko, bide baten hasiera dela, eta PSOEren eta Sumarren gobernu berriak bidaide izango duela EH Bildu, baldin eta gobernu hori «aurrerapen sozialen eta estatua osatzen duten herrien aitortza nazionalen alde» aritzen bada. Koalizio subiranistak «indar berarekin» esango dio Sanchezi
|
haren
babesa galduko duela, «bidean atzera eginez gero».
|
|
" Greba ondorengo lehenengo lan egunean erizainen buruak galdetu zidan ea luzea egin zaigun greba. Ez zen kargu hartzeko izan,
|
haren
babesa sentitu dugu, baina azken bi hilabeteak oso luzeak egin omen zaizkio".
|
|
Ama zen, malko batzuen artetik, besarkatu zuen bakarra. Ez zion hitz erdirik erran, baina
|
haren
babesa sentitu zuen. Postalak igorri zizkion portu bakoitzetik:
|
|
Urtero izaten dut ipurtargiaren bisita baratzean. Harriz  ko horman edo
|
haren
babesean agertu ohi da; nekez belazean. Binaka ere maiz ibiltzen dira; hirunaka, noiz edo noiz.
|